|
9.en BURUA Venecian irugarren aldiz
Zor zitzaion atseden pixkatxo bat gorputzari emanik, Jainkokinde sagradua berriztatzeari gogotik ekiñ zion, ta beiñere pakean utzi eziñ ziona, animen onera ere egiñ-alean begiratzeari.
Andik egun gutxi-barru Lur-Santuetatik zetozen bi anaia Españatarrak leorreratu ziraden antxe; oien izenak ziran Diego ta Esteban Eguia, Iruñdarrak zeñak biak aixa santuak bereganatu, edo obeto esateko, Jainkoaganatu zituen, Jaun berak lenengoa bere konpesatzalle izan zediñ Erroman autaturik; bada gizon jaieradun, txit zuzen, begiratsua, ta artarakoa zan izan ere.
Aurki bi autango oiek baño gutxiago etzan beste galai bat bere ebanjelio-sarean sartu ta erori zitzaion: au Malagatar Diego Hocez zeritzana zan, eta asieran Iñazioganako errezeloetan da zelatan zebillena; baña jarduntza-santuak egitera jarri zan unetik bertatik, zigor mirarizko baten ukitura bezala, bere eskuetan oso jarri zitzaion, ta bere semeen artean izendatu zan. Auxe bera izandu zan geroxeago aurren-aurrena peliazko Lagunkida lurrekotik garaipenezkora sartu ta zeruratu zana, ikusirik santuak nola bere anima, gorputz ustelkorraren lazo ta korapilloak etenik gloriaz inguratua ta argi-erraiñuak zeriozkala, igo zan zeruko bizitoki ta jargoietara; bada arbola galant eder iori aien artean landare berri biguña izan arren, denpora gutxi naikoa izan zuben bizitza-betiko pruta gozo-umatuaz zamaturik, aiñgeru ta zerukoen arboladira aldatzeko diña egiteko.
|
|