|
2.en BURUA Jesu-Kristoren soldatutzako armak gabaz Monserraten zaitzen ernai gelditzen da
Monserratera igaro orduko, bere lendabiziko egitekoa izandu zan, D, Juan Chanones zeritzan San Benitoren ordenako monje edo bakartar batekin iru egun osoan konpesio jeneral edo pekatu guztien aitortze danik damutuenetakoa ta biotzezkoa egitea. Urrengoan, beartsu bati bere janzi eta apainduriya ederrak eman ziozkan, eta asmoan zeuzkanak, ondo bestelakoak ala ere, janzi zituen; zeñak ziraden, kalamuki saku bat, burnizko katea soka batekin goapillatuta, espartzuzko oñetakoa eskuikoan, bestea agirian zuela, eta eskuban berriz uretarako kurkubitatxoa zinzilika zeraman bide-jarraileen bordoia. Eta zaldun asiberrien oiturari jarraitzeagatik, (zeña izan oi zan ezpata lenengo janzitzen zuten egunaren aurreko-gaba esnaa arma gordetzen igarotzea), Ama Birjiñaren Berri-on-edo Anunziazioko-pesta-aurreko gabean (1522 garren urtean) gelditu zan ernai, espirituzko bere soldadutza berriaren armak gordetzen, zeñean ordutik beti-betiko Birjiña-txit-Santaren aldare-aurrean izendatzen zan.
Aberea bakardegi edo monasterioan utzi zuen; ainbeste orduraño maite izan zituen ezpata eta doga edo traketa elizako pillare batean ixegi zituen; eta egun andi hura argitu baño lentxeago Jauna-arturik, irten zan iñork ezagutu etzezan egunsenti berean, eta oñez belaun-gozo onarekin Mandresa-aldera jo zuen zuzen zuzen; ezagutu zuen orregatik Barcelonako emakume-on Ines Pascual zeritzanak, Santutegi bera albistaturik, beste jendearekin jetxitzean, eta aldatzean topo-egiñik, itzekin zion, eta gidatu zuen Santa Luciako gaixotegi edo hospitalera.
|
|