|
San Ignazioren jaiotza-lekuaren gañean
Liburu onen lenengo Partearen aurrenengo burua emen osatu bearrean arkitzen gerade, geroz jakin degun ezkero garbi, zeñ Etxe-santuko toki ta lekutan Fundatzalle Santua jaio zan.
Eta alegiya: berarekin maitakiro tratatu eta bere bizitza lendabizi izkribitu zuen A. Pedro de Ribadeneirak badio eze, etxean leenengo sartuta, jaiotza-lekuari bezela, San Franzisko Borjak jaieraz muñ-eman zion gelan jaio zala. Ori bera dudaren izpirik gabe aitortzen du, bere bizitza orobat eskribitu zuen Cienfuegos Kardenalak ere, esanaz Borja Santuak lenengo meza eman zuen lekua, San Ignaziok bere jaiotzarekin donekidatu zuena bera zala, eta geroztik (gaur dagoan eran) errugutegi edo kapilla biurturik arkitzen dala.
Orobat edo obeto A. Franzisko Garciak santuaren bizitzan, S. Franzisko Borjaren gañean diarduela.
Au alabaña, erdiko zoru edo bizitzan dauden iruretatik, ezkerrera goazela, azkenengoa, eta Ama Birjiña Doloretakoaren izenekoa da.
Ala bada, (norbaitzuek siniskizun onarekin, baña arrazoibide gutxirekin esan izan duten bezala), ez goiko bizitzan ta ez beeko tresabean jaio zan.
|
|