UA... UA...!
Irratizkiñez,
radioz, enana
Ua, ua emendik, otsa!
abil azkar, pizkor, abotsa!
Gure izkuntzen agur laztana,
ludiko euskeldun danorengana
ortxe dijua..
Ua... ua...!
Eusko erriko anai danori
eman akiok laztan beroa.
Bere barrendik irtendakoa
dek gaurko oyua: .
Ua... ua...!
* * *
Napar erriak bere elean
gaur entzungo dik dei anaikorra,
joari azkar, abots pizkorra!
An maite aute biotz betean.
Bizkai aldeko anai leiala
ire zai zeok, abots nerea.
Esan akiok izkuntz maitea
betiro pisten ari gerala.
Joari arin, egazka, bizi,
arabatarren biotz erdira,
oyu egiñaz: garaiak dira:
ire izkuntza dek lendebizi!
Zuberotara, ernai dagona,
abil laxterka! ire zai ziok.
Laburdikoaz maitatuz biok
egingo ditek arrera ona.
Mendi, erreka, zear or ua
oyuz beteaz bazter guziok;
eusko irrintzi alai dagiok,
gure eleko santzo berua.
Ua... ua... !
Itsas barean edo larrian
dabillen eusko arrantzalea
agurtu ezak, abots nerea.
Lagun akiok bere lanian.
Agur! esaiok, mendi gañean
dagoen eusko artzaitxoari.
Itxaropenez azkar joari,
abil abotza egiñalean!
Egun-sentia ta illun-abarra
ikus oi duan nekazaria,
oitura oneko gizon garbia
agurtu ezak, abots azkarra.
Agur! esaiok seaska ondoan
abots ixillez kutuntxoari
abesten dion ama onari.
Eusko seme bat zeukak alboan!
Aiton ximurra urteen zamak
makurtu duan zar atsegiña
agurtu ezak. Geure alegiña
ta itxaropena eorrek damak.
Eusko erriko enparantzetan
jolas dabillen umetxoari,
oyu nerea, urrera ari
ta agurtu ezak bene-benetan.
Ez adi aztu aundikiaren
jauregi apaña barrun sartzea,
ta beartu zak gure elea
alde orotan ibiltzearren.
Erbesteratu duten anaia
pozkidatu zak, bidazki otsa.
Josita daukan arantz zorrotza
azkar kentzea da, gure naia.
Agur! esaiok eusko orori,
aberatz, txiro, zar ta gaztea,
emaiok azkar, abots nerea,
agur bero bat anai danori.
* * *
Ua, ua emendik, otsa!
Abil azkar, pizkor, abotsa!
Gure izkuntzen agur laztana
ludiko euskeldun danorengana
ortxe dijua.
Ua... ua...!
1932-3-2
|