KONTUZ, MIREN!
Suge tartean txoria
Otso tartean bildotxa
Zugatzen adar txiki batean
abestutzen du txoriak
abots eztitsu samurrarekin
alaiturikan tokiak.
Egotan margo politak ditu,
ankak ta moko txikia,
zeñen ederra iruditzen zait
mendin dabillen txoria!
Zugatz azpian sugia dago
jaririk, erne, begira
txori abeslari, txori politak
abestutzen dun tokira.
Txorien begi argi politak
ditu sugeak topatu...
bere begiak suaz beteta
txoriñua du zoratu.
Zeñek esan
txoriñua,
alai abesten zuena
ilko zala
izanikan
suge zatarren jatena...!
Zelai orlegi zabal batean
bildotxa dabill jolasten
laxterka orain, saltoka gero,
ez da beñere gelditzen.
Edurra bezin ille zuria
ankak ta mutur polita,
dabilki isatza jiraka beti
alai, be-egiñez jarrita.
Illunabara iritxitzen da,
otso bat dago inguruan
zaitzen bildotxa, illundutzean
arrapatzeko asmoan...
Gaua iritxi da, illuna dago,
bildotxa dabill zelaian,
otsoa ixilik iritxitzen da
ta eramaten du ortzetan.
Zeñek esan
bildotx ura
alai jolastutzen zana
ilko zala
izanikan
otso zatarren jatena!
Zugatzen itzal zoragarrian
jotzen soñua ari dira.
Mirentxu dabill dantza ta jolas,
txori-bildotxen gisara.
Gorputz liraña, arpegi ederra,
urrezko illea, begiak
zeru garbia egun onean
bezin urdin ta garbiak.
Aldamenean maketo dantza,
mutil da neskak elduta
beren gorputza elkartu eta
jiraka dabiltz sututa.
Miren polita, alai algaraz
an dago dantza ikusten,
maketo etzaiak aldamenean
galduko ote den zaitutzen.
Kontu Miren
zabiltz kontuz!
Bildotx ta txorien gisa
ez erori
Dantza ori
ez da euskaldunen legia.
1931-6-13
|