EUSKO EMAKUMEAK
Arantxa Barrenak
irakur dezan egiña
Amets egin det aizpa nereak
lo lasai gozo batean,
amets gezur bat emakumeak
batutzen geradenean,
egi biurtu dezakeguna:
Euskadi danon artean
maitetasunez ta goralduaz
jartzia zorionean!
Entzun zazute nere ametsa.
ikus nerekin, andreak,
nola lan egin dezakeguken
guziok zar ta gazteak.
Umetandikan zartzaroraño
ez dio ajolik urteak!
Guk erinduko ditugu laxter
Euskadi zarren nekeak.
* * *
Neskatxa txiki muxu gorriak
zelaian dabiltz jolasten,
abots xamurrez abesti gaiak
euskeraz dituzte esaten.
Au nere poza! entzun det itz bat
beren aotik irtetzen
Euskaidi! dio abots betean
Euskadi dula maitatzen.
Urruntxoago gazte bikoitza,
itz eztutsuz, maitasunez,
beren gogaia edesten dute
uxoak urrumatzen lez.
Andereñoak gizon-gaiari
esaten dio poz-pozez:
Ni aña beti maitako dezu
Euskadi zarra biotzez...?
Ama bat dua semearekin
mintzo alai legun batean.
Eusko semeak dirala argi
jakin det au entzutean:
Ene semetxo! gorde zak ongi,
bizia dekan artean,
ire izkuntza ta maitatu zak
Euskadi biotz betean.
Amona ximur, txukun, garbi bat...
billobak dauzka albuan,
abeterako bat magal goxoan
exeri azitakoan
esaten dio: Ene nerea!
gorde billoba goguan
zure Aberri bakar-bakarra
Euskadi dala munduan.
Ausi da ametsa, esnatu egin naiz,
ta ikusten det nere erria
arrotz zitalen mende dagola;
ametsa ez dala egia.
Jaungoikoagan degun gogoa
oztu ta gure Aberria
ill nai dutela oinperatuaz
guk maita degun guzia.
Emakumeak, jaiki gaitezen!
Jaso dezagun biotza!
Ez al dezute nik lez entzuten
Aberriaren dei-otsa?
Jaiki ba pizkor! Itxartu danok!
ez izan iñondik lotsa.
Loituaz bizi bear badegu,
obea da eriotza!!
1932-1-10
|