EUSKOTARRAK, ALKARTU!
1923garren urtean, Bilbon Abertzale
Orobatasun jaia zala-ta, egiƱa
Alkartu biotzez euskotar danak,
euskotar anai danak alkartu!
Alkartasunak
Ta anaitasunak,
Euskadi zarraren kate astunak
ausiko ditu.
* * *
Mendi tontorrean bildotx ardiak
gogoz ari dira, belarra jaten.
Beren artzaiak
apal, alaiak,
ikusirik artaldearen naiak,
pozik abesten.
Ixilik gordeta otso zakarra
erne dago beti, garai danean,
begitik garra,
sendo bularra,
sartzeko, odoltzale, au zori txarra!
ardi tartean.
Otsoa artaldean sartzen dijua...
Ikusi du artzaiak ta egin du gogor
gudari ojua:
Launak otsua!!
Beste menditako artzai zintzua
laxterka dator...
Danak alkartuta, arri makilla
eskuan dutela, an dijoazte
otsoen billa.
ango ixkanbilla!
Luzaro ibillirik borrokan, illa
an utzi dute.
Ta artzaiak dio: Bakar izatea
zein txarra dan gaur ikusi det nik.
Doakabea
nere artaldea!
Otsoa egingo zan bere jabea.
ta ni... bakarrik.
* * *
Alkartu, biotzez euskotar danak.
artzaiak batuta otsoa il dute.
Alkartasunak
ta anaitasunak,
Euskadi zarraren kate astunak
ausi dituzte.
|