AMALAUDUNA
Mendi arroak zuen tontorrekin
zeru-laƱoak jo dituzutenak!
Mur-mur zuazten ibatxo denak!
Margotsu lorak, zuen usaiekin
zuri-gorrizko printza politekin,
gure Aberria pozten dezutenak!
Zugaitz eta arkaitz beti zaudeztenak
argi gu ikusten zuen begiekin!
Itxas urgoia ondartza gureak
astin dituzun itxaso zabala,
euskal gizonak, bulartsu, trebeak,
nun dira orain, besten mende dala
Euskadi zara? Euskaldun gazteak:
pixtu dezagun Aberri leiala!!
1927-5-6
|