ATOZ...!!
Euzkotaren ikurrin guziz garbia
ni naiz, margo alaiez apain jantzia.
Ni naiz azkatasuna!
Atoz menpera
Euzkadiren zoruna
iritxitzera.
Nere ondoietako margo gorriak
Aberria azkatzeko dira ixuriak.
Alperrikarakoak
ez dira, izango!
Bere odol tanteak
diote emango.
Orlegia da beste nere margoa,
gure mendien margo biotzekoa.
Itxaropen ikurra
nik oldoztuta,
egingo degu agurra
txit azkatuta.
Beste margoa det nik zuri-zuria
Gurutze Donearen argi irudia.
Euzkadi'ko mendien
gallur gañean
jarritako irudien
alkar antzean.
Atoz nigana, seme, zintzo bazera!
Batu nere inguruan! Guazen aurrera!
Laxter degu azkatuta
gure Aberria,
oraindaño lotuta
zuk ikusia.
1931-5-16
|