VI. KAPITULUA
Komunionetik urruntzen denak bizitzeari ihes egiten dioela, eta indigneki hurbiltzen denak heriotzea ematen dioela bere buruari.
ARIMAK
1. Iauna, behatzen diodanean alde batetik zure goratasunari, eta bertzetik ene beheratasunari, ikharatzen naiz, eta konfunditzen ene baitan.
Ezen ez banaiz zureganat hurbiltzen bizitzetik urruntzen naiz, eta indigneki hurbiltzen banaiz heriotzerat noa.
Zer egiƱen dut beraz, o ene Jainkoa, ene habea, ene laguntzaillea, duda, eta pena guzietan ene argitzaillea?
2. Irakats dazu bide xuxena, eta indazu molde labur bat komunionearen sainduki egiteko.
Ezen abantail handi bat da enetzat iakitea zer maneraz behar dudan ene bihotza preparatu progotxoski sakramendu horren errezibitzeko, edo sakrifizio handi horren ofrendatzeko zor darotzudan, errespetu, eta debozionerekiƱ.
|