XLI. KAPITULUA
Mundu huntako ohoreak mezprezatu behar ditugula.
JESU-KRISTOK
1. Ene semea, etzaitezela trista ikhusteaz bertzeak ohoretarat altxatuak, eta zu arbuiatua, eta beheratua.
Altxa zazu zure bihotza ene ganat zerurat, eta eztuzu izaren damurik gizonez lurrean mezprezatua izateaz.
ARIMAK
2. Iauna, haiñ itsuak bagare non banitateak errexki enganatzen baikaitu.
Neure buruari ungi behatzen badiot, ezagutuko dut egundaiño nihork eztarotala bidegaberik egiñ, eta hala eztudala arrazoiñik zutaz errenkuratzeko.
Ezen kreatura guziek zuzen dute ene kontra altxatzeko, hanbateraiño egun oroz ofensatzen zaitudanaz geroztik.
Hala desohorea, eta arbuioa haiñ iustuki daozkit niri, nola zuri laudorioa, ohorea, eta loria.
Eta ezpanago gogotik kreatura guziez mezprezatua, utzia eta ezteustzat idukia izaterat, eziñ duket ene barrenean bakerik, eta fermutasunik, ez zure graziaren argirik, ez zurekiñ batasun osorik.
|