Jesu-Kristoren Imitazionea
LAUGARREN LIBURUA
Aldareko sakramendu adoragarriaz
Amudiozko deiha mahaiñ saindurat.
JESU-KRISTOK
Zatozte eneganat, penatuak eta kargatuak zareten guziak, eta nik arinduko darozkitzuet zuen penak, eta nekheak.
Nik agintzen dudan ogia ene haragia da, munduari bizitzea emanen zioena.
Harzakue, eta ian zazue; hau da ene gorphutza, zeiña tradituko baita eta largatuko heriotzerat zuentzat, egizue hau ene orhoitzapenetan.
Ene haragia iaten duena, eta ene odola edaten duena ene baitan dago, eta ni haren baitan.
Nik erraten darozkitzuedan hitzak espiritu, eta bizitze dire.
|