XXXIX. KAPITULUA
Jainkoari uzti behar diogula gure egitekoen artha, eta harenganik iguriki gauza guziak.
JESU-KRISTOK
1. Ene semea, utzazu ene gaiñean zure egitekoen artha, nik burutan atheratuko ditut zeiñ bere denboran.
Zaude ene ordenuaren beira, eta progotxu izanen duzu.
ARIMAK
2. Iauna, gogotik uzten ditut zure ganat ene egiteko guziak, ezen ikhusten dut berdiñ ene arthek deus guti daiketela.
Oxala ezpanu griñarik geroko gauzez, eta osoki zure nahirat arrimatzen baninz.
JESU-KRISTOK
3. Ene semea, gizona bada billa, eta khexatzen da hagitz desiratzen duenaren izateko, eta ardietsi duen bezaiñ sarri higitzen zaio, eta hartaz bertzela iuiatzen du, zeren gizonaren gutiziak ganbiakorrak baitire, eta errexki iragaten baitire gauza batetik bertzerat.
Ezta beraz berthute xumea gauzarik xumeenetan nork bere buruari ukho egitea.
4. Gizonaren aitzinamendu egiazkoa bizitze espiritualean datza bere buruari ukho egitean; hartarat ardietsi duena gozatzen da libertateaz, eta soseguaz.
Guziarekiñ ere deabruak ungi guzien etsaiak ezkaitu behiñere uzten tentazione gabe; gabaz, eta egunaz heatzen tu sareak, hetan atzamateko bero buruen guardian ez daudezenak.
Hargatik erran diotet ene apostoluei: zaudete atzarririk, eta egizue othoitz tentazionean sar etzaitezentzat.
|