www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVIII. KAPITULUA

 

Zeruko dohatsutasunaz, eta mundu huntako misereez.

 

ARIMAK

        1. Oi Jerusalem zeruko egoitza gozo, eta dohatsua! O eternitateko egun diztiosa, gbak illhuntzen eztuena baiñan egia soberanoak bethi argitzen duena!

        Egun zori onekoa! zeiñetan gustatzen bita bethiereko bozkarioa, segurantza osoa, eta eztitasun eziñ altaratuzkoa!

        Oxala ethorria balitz egun hura, eta oraingo egun hauk guziak akhabatuak balire!

        Orai danik egun hark argitzen du sainduentzat bere diztiadura guzian: baiñan urrundik hagitz, eta haiñitz itzalen artetik bere arraioak arthkitzen ditu lurreko bideanteen gaiñerat.

 

        2. Zeruan daudezenek gustatzen dute atsegiñekiñ egun dohatsu hura; Ebaren ume desterratuek frogatzen dute bihotz miñekiñ zenbat khiratsez betheak diren hemengo egun dohakabeak.

        Ezen denbora huntako egunak laburrak dire, gaixtoak, atsekabez, eta behazunez betheak.

        Hemen gizona bekhatuek lizuntzen dute pasioneek amarratzen dute; beldurrak altaratzen du; arthek khexatzen dute; kuriostasuna barraiatzen du, banitateak trabatzen du; enganioak itsutzen du; nekheak ahitzen du; tentazioneek penatzen dute, atsegiñek flkatzen, eta gabeak tormentatzen.

 

        3. Oi! noiz ethorriko da gaitz hauk guzien fiña! noiz libratuko naiz bizioen gathibutasun dohakabetik?

        Noiz ez naiz zutaz baizen orhoituko, ene Jainkoa; noiz osoki zure baithan boztuko naiz.

        Noiz gorputzeko, eta espirituko traba guzietarik ilkhirik manera guziez libro izanen naiz.

        Noiz gozatuko naiz bake fermu eta nahasmendu gabeko hartaz, bake seguratu, barneko, eta kanpoko bake deusek eziñ altaratuzko hartaz?

        O Jesus ona, eta maitagarria! noiz izanen naiz estatu hartan zeiñetan nik zu bekhoz bekho ikhusiko baitzaitut, zeiñetan zure eresumako loria kontenplatuko baitut! noiz izanen zaitut zu gauza guzien orde?

        Noiz izanen naiz zurekiñ erresuma hartan, zeiña preparatu baituzu maite zaituztenentat eternitate guzitik.

        Helaz! utzia naiz hemen desterratu dohakabe bat bezala etsaien lurrean, zeiñetan bethiereko gerlak baitire, eta lazeria eziñ gehiagokoak.

 

        4. Iauna konsola nazazu ene desterruan, goza zatzu ene atsekabeak; ezen ene bihotzak eztu zuretzat baizen hasbeherapenik.

        Munduak ene gaitzen arinzeko eman nahi darozkidan konsolamendu guziak nekha garri, eta penagarri dire enetzat.

        Ene gutizia miña da zurekiñ hertsiki lothua iztea, eta eziñ hartarat hel naiteke.

        Ene desirek altxatzen naute zeruko gauzetarat, baiñan ene pasioneen kargak pisatzen nau, eta lurreko gauzek lurerrat thiratzen naute.

        Espirituak eman nahi nau gauza guziez gorago, baiñan haragiak nahi badut, eta ez beheratzen nau.

        Eta hala ni dohakabea, ene buruaren kontra guduan hari naiz, ene buruaren etsai naiz, eta kontresta neure buruarentzat karga eziñ iasanezko bat, ene espirituak goiti, eta haragik beheiti naramanaz geroztik.

 

        5. Oi zer bihotz miñ eztut pairatzen, noiz eta ere othoitzean nagoenean, eta zeruko gauzetan gogoa dudanean, haragiak milla fantasma, eta llilluramendu gogoratzen baitarozkit!

        O ene Jainkoa etzaitezela othoi hastan eneganik, etzaitezela zure zerbitzariaganik itzul zure koleran.

        Arthik atzu zure ihurtzuriak, eta zure xismistak, eta sunsi zatzu zure fletxak, eta egor atzu ihesi ene etsaiak bere artifizio guziekiñ.

        Biribilla zatzu zure ganat ene sensu guziak ahantsaraz dietzakidatzu munduko gauzak, egidazu grazia hei ukho egiteko, eta bizioen fantasma banoak arbuiatzeko.

        O egia eternala! hel zakizkit, eztezazula sofri banitateak egiñ diezadan daiñurik.

        O zeruko eztitasuna! zato ene ganat, eta khen zatzu ene bihotzetik lohitasun guziak.

        Zure miserikordia infinituak barkha bietzakit othoitzean nagoenean zureganik ene gogoa hastantzen duten errebelamendu guziak.

        Aithortzen dut ardura dudala bertzetan gogoa, eta maiz gutiago naizela ene gorputza den lekhuan, ezen ez ene gogoeta airatuek naramaten lekhutan.

        Eta egiazki ene gogoa den lekhuan naiz, eta da ene gogoa nik maite dudana den lekhuan.

        Eta naturalki atsegiñ egiten darokun gauzak usantzak gure gogarako egiten duena lauster heldu zaiku espiriturat.

 

        6. Hori zeronek erran darokuzu klarki, o egia eternala! zure bihotza den lekhuan da zure tresora.

        Zerua maite badut zeruko gauzak atsegiñekiñ gogoan erabilliko ditut, mundua maite badut munduko onez boztuko naiz, eta tristatuko munduko gaitzez.

        Haragia maite badut haragiari daozkan gauzak ethorriko zazizkit gogorat, espiritua maite badut espirituaren araberako gauzetan hrtzen dut atsegiñ .

        Fiñean gogotik mintzo naiz maite ditudan gauzez, eta halakoez mintzatzen bertzeak gogotik aditzen ditut, eta bihurtzen naiz etxerat halako gauzen orhoitzapenez, eta imajinez burua betherik.

        Baiñan dohatsu da, ene Jainkoa, zuregatik kreatura guziak bere bihotzetik hastantzen dituena, bere naturalezari bortxa egiten dioena, eta haragiaren gutiziak espirituaren kharraz hersten, eta mortifikatzen dituena.

        Manera hortan bere konzienzia soseguan emanik othoitz garbia ofrenda diezazuntzat; lurreko gauzak kanpoan, eta barnean bereganik hastandurik gai kausi dadintzat aingeruen baltsan egoteko.

 

aurrekoa hurrengoa