ERREGEEN LAUGARREN LIBURUA
LENBIZIKO KAPITULUA
1. Akab il ezkero, jaiki ziran Moabtarrak Israelen kontra.
2. Eta Okozias erori zan, Samarian zeukan gela altu bateko leio batetik, eta eritu zan. Eta bialdu zituen mandatari batzuek esaten ziela: Zoazte, Galde zaiozute Akarongo jainkori, itundu zaitezte Akarongo jainkoarekin, sendatu alko ote naizan gaitz onetatik.
3. Eta Jaunaren aingeruak itz egin zion Elias Tesbearrari, esaten zuela: Jaiki zaite, eta atera zatzakie bidera, Samariako erregearen mandatariai, eta esango diezu: Ez al dago Jaungoikorik Israelen, joan zaitezen ituntzera Beelzebub Akarongo Jaungoikoarekin?
4. Argatik oiek esaten ditu Jaunak: igo ziñan oetik etzera jaikiko, baizik ziertoro ilko zera. Eta Elias joan zan.
5. Eta mandatariak biurtu ziran Okoziasgana. Zeñak esan zien: Zergatik biurtu zerate?
6. Eta berak erantzun zien: Gizon batek irten digu bidera, eta esan digu: Zoazte, eta biurtu zaitezte bialdu zaituzten erregeagana, eta esango diozute: Oiek esaten ditu Jaunak: Israelen Jaungoikorik ez dagoalako bialtzen al dituzu mandatariak, Beelzebub Akarongo Jaungoikoarekin ituntzera?
7. Eta berak esan zien: Zeñ irudi eta jantzitakoa da bidera irten eta itz oiek esan dizkizuten gizon hura?
8. Eta berak erantzun zuten: Gizon illetsu bat, eta larruzko ubal bat gerrian lotua daramana. Berak erantzun zuen: Elias Tesbearra da.
9. Eta bialdu zuen beragana berrogeita amarren agintaria, bere mendean zeuden berrogeita amarrakin. Zeñ igo zan beragana: eta arkiturik zegoala eserita mendiaren tontorrean, esan zion: Jaungoikoaren gizona, erregeak agindu du jetxi zaitezela.
10. Eta erantzunik Eliasek esan zion berrogeita amarren agintariari: Ni baldin banaiz Jaungoikoaren gizona, jetxi dedilla sua zerutik, eta iretsi zaitzatela zu, eta zure berrogeita amarrak. Jetxi zan bada sua zerutik, eta iretsi zituen bera, eta berarekin zeuden berrogeita amarrak.
11. Eta berriz bialdu zuen beragana beste berrogeita amarren agintari bat, eta berarekin bere berrogeita amarrak. Zeñak esan zion: Jaungoikoaren gizona, oiek esaten ditu erregeak: ibilli zaite arin, jetxi zaite:
12. Erantzuten zuela Eliasek esan zuen: Ni baldin banaiz Jaungoikoaren gizona, jetxi dedilla sua zerutik, eta iretsi zaitzatela zu, eta zure berrogeita amarrak. Jetxi zan bada sua zerutik, eta iretsi zituen bera, eta bere berrogeita amarrak.
13. Irugarren aldiz bialdu zuen berrogeita amarren beste agintari bat, eta berarekin zeuden berrogeita amarrak. Zeña allegatu zanean, belaunikatu zan Eliasen aurkez, eta erregutu zion, esaten ziola: Jaungoikoaren gizona, utzi zadazu bizirik neri, baita neri laguntzen didaten zure serbitzariai ere.
14. Badakit zerutik sua jetxi dala, eta iretsi dituala berrogeita amar gizonen lenbiziko agintari biak, eta bakoitzarekin zeuden berrogeita amarrak, baña orain erregututzen dizut, errukitu zaitezela nerekin.
15. Jaunaren aingeruak berriz itz egin zion Eliasi, esaten zuela: Jatxi zaite berarekin, etzaite beldur izan. Jaiki zan bada, eta jatxi zan, berarekin joateko erregeagana.
16. Zeñi esan zion: Oiek esaten ditu Jaunak: Bialdu ziñituelako mandatariak Beelzebub Akarongo Jaungoikoari galdetzera, ez baldin balitza bezela Israelen Jaungoikorik, zeñari galdetu zintzakiokean, argatik etzera jaikiko etzin ziñan oetik, baizik ziertoro ilko zera.
17. Il zan bada, Eliasek esan zion Jaunaren itzaren araura; eta nola etzuen semerik, erreiñatu zuen bere lekuan bere anaia Joramek, beste Joram, Josafaten seme, Judako erregearen bigarren urtean.
18. Okosiasek egin zituen gañerako gauza guztiak, ez al daude guztiak eskribituak Israelko erregeen urteoroko berrien liburuan?
BIGARREN KAPITULUA
1. Eta gertatu zan, Jaunak Elias zerura eraman nai zuenean aize bunbada batean, zijoazen Elias eta Eliseo Galgalatik.
2. Eta esan zion Eliasek Eliseori: Gelditu zaite emen, zeren Jaunak bialtzen nau Betelera. Zeñi erantzun zion Eliseok: Juramentu egiten dizut Jaunagatik, eta zure biziagatik, etzaitudala utziko. Eta allegatu ziranean Betelera,
3. An zeuden profetasemeak joan ziran Eliseogana, eta esan zioten: Ez al dakizu zuk, nola gaur Jaunak eramango dizun zure nagusia? Bai badakit, erantzun zuen berak, ixillik zaudete.
4. Esan zion berriz Eliasek Eliseori: Gelditu zaite emen, zeren Jaunak bialtzen nau Jerikoraño. Eta berak erantzun zion: Juramentu egiten dizut Jaunagatik eta zure biziagatik, etzaitudala utziko. Eta allegatu ziradenean Jerikora,
5. Alderatu zitzaiozkan Eliseori, an bizi ziraden profetasemeak, eta esan zioten: Ez al dakizu zuk, Jaunak gaur eramango duela zure nagusia? Berak erantzun zuen: Nik ere badakit; ixillik zaudete.
6. Eta Eliasek esan zion: Emen gelditu zaite, zeren Jaunak bialtzen nau Jordaneraño. Erantzun zion Eliseok: Juramentu egiten dizut Jaunagatik, eta zure biziagatik, etzaitudala utziko. Joan ziraden bada biak elkarrekin,
7. Eta jarraitu zieten profeten semeetatik berrogeita amar gizonek, zeñak gelditu ziran urrutian beren aurkez; berak berriz biak gelditu ziran Jordango ertzean.
8. Orduan Eliasek kendu zuen bere kapa, eta tolestatu zuen, eta jo zuen ura, zeñ berezitu zan aldamen batera eta bestera, eta irago ziran biak oiñ leorrez.
9. Eta irago ziradenean, esan zion Eliasek Eliseori: Eskatu zadazu, nik egitea nai dezun guztia, zugandik berezitua izan nadin baño lenago. Eta esan zion Eliseok: Erregututzen dizut, irago ditezela nigana zure bi espirituak.
10. Erantzun zion Eliasek: Gauza gaitza da eskatu dezuna, alaere ikusten banazu zugandik eramana naizanean, idukiko dezu eskatu dezuna, baña baldin ikusten ez banazu, ez dezu idukiko.
11. Eta bazijoazela, eta ibillian elkarrekin izketan ari ziradela, ona non suzko gurdi batek, eta suzko zaldi batzuek berezitu zituen biak, eta Elias igo zan zerura aize bunbada batean.
12. Eliseo zegoan begira, eta deadar egiten zuen: Ene Aita, ene Aita, Israelko gurdi, eta bere itzaia. Eta etzuen berriz ikusi, eta eldu zien bere soñekoai, eta urraturik jarri zituen bi zatitan.
13. Eta jaso zuen Eliasen kapa, erori zitzaiona; eta itzulirik gelditu zan Jordango erriberan,
14. Eta erori zitzaion Eliasen kaparekin, jo zuen ura, eta au etzan berezitu, eta esan zuen: Non da orain ere Eliasen Jaungoikoa? Eta berriz ere jo zuen ura, eta berezitu zan aldamen batera, eta bestera, eta onenbesterekin irago zan Eliseo.
15. Eta ikusirik Jerikotik etorri ziran profetaen seme aurkez zeudenak, esan zuten: Eliasen espiritua gelditu da Eliseoren gañean, eta aterarik bidera agur egin zioten, makurturik lurreraño,
16. Eta esan zioten: Emen zure serbitzarien artean daude berrogeita amar gizon, joan daitezkenak zure nagusiaren billa, Jaunaren espirituak eramana izanda, arkitu ez dedin aurtikia mendiren batean, edo ibarren batean. Berak esan zien: Ez itzatzute bialdu.
17. Eta leiatu ziran berarekin, aliketa beren esanera etorrierazi zioten artean, eta esan zuen: Bialdu itzatzute. Eta bialdu zituzten berrogeita amar gizon, zeñak ibillirik beraren billa iru egunean, etzuten arkitu.
18. Eta itzuli ziran beragana, eta bera bizi zan Jerikon, eta esan zien: Ez al nizuten nik esan, ez bialtzeko?
19. Esan ere zioten Eliseori erriko gizonak: Erri au toki txit onean dago, zuk, Jauna, ongi ezagutzen dezun bezela, baña urak dirade txit gaiztoak, eta lurra elkorra.
20. Eta berak esan zuen: Ekarri zadazute ontzi berri bat, eta bota ezazute bertara gatza. Eta ekarri zitzaiotenean,
21. Joan zan uren jatorrira, eta bota zuen bertan gatza, eta esan zuen: Oiek esaten ditu Jaunak: Sendatu nituen ur oiek, eta emendik aurrera ez da beñere izango beretan eriotzarik, ez elkortasunik.
22. Sendatu ziran bada urak, eta ala diraute gaurko eguneraño, Eliseoren itzaren araura.
23. Eta andik igo zan Betelera, eta bidetik igotzen zala, atera ziran erritik mutil zatar batzuek, eta iseka egiten zioten, esaten zutela: igo adi, buru zuria, igo adi, buru zuria.
24. Berak itzulirik berakganontz, begiratu zien, eta madarikatu zituen Jaunaren izenean: eta atera ziran bi artz basotik, eta triskatu zituzten mutil aietatik berrogeita bi.
25. Eta andik joan zan Karmeloko mendira, eta andik itzuli zan Samariara.
IRUGARREN KAPITULUA
1. Eta Joram Akaben semeak erreñatu zuen Israelen gañean, Samarian, Josafat Judako erregearen emezortzigarren urtean. Eta erreñatu zuen amabi urtean.
2. Eta gaizkia egin zuen Jaunaren aurrean, baña ez bere aitak, eta amak bezela, zeren kendu zituen bere aitak egindako Baalen irudiak.
3. Alaere sartu zan Jeroboam Nabaten semearen, Israeli pekatu eragin zionaren, pekatuen lokatzan, eta etzuen alderik egin beretatik.
4. Eta Mesa Moabko erregeak azitzen zuen abere asko, eta pagatzen ziozkan Israelko erregeari eun milla arkume, eta eun milla ari beren larru, eta illeakin.
5. Eta Akab il zanean, autsi zuen Israelko erregearekin zeukan elkartasuna.
6. Argatik Joram erregea irten zan egun artan Samariatik, eta Israel guztia zenbatu, eta aztertu zuen.
7. Eta bialdu zituen esatera Josafat Judako erregeari: Moabko erregeak alde egin du nigandik, atoz nerekin beraren kontra gudatzera. Berak erantzun zuen: igoko naiz, nerea dana zurea da, nere erria zure erria da, eta nere zaldiak zure zaldiak dira.
8. Eta gañera esan zuen: Zeñ bidetatik joango gera? Eta berak erantzun zuen: Idumeako eremutik.
9. Joan ziran bada Israelko erregea, eta Judako erregea, eta Edomgo erregea, eta ibilli ziran ingurumai zazpi eguneko bide batetik, eta etzegoan urik, ez ejerzituarentzat, eta ez ondoren zeramazkiten abereentzat.
10. Eta esan zuen Israelko erregeak: Ai, ai, ai, bildu gaitu Jaunak iru errege, jartzeko Moabtarren eskuetan.
11. Eta esan zuen Josafatek: Ote da emen Jaunaren profetarik, bere bitartez erregutu dizaiogun Jaunari? Eta Israelko erregearen morroietatik batek erantzun zuen: Emen dago Eliseo Safaten seme, Eliasi eskuak garbitzeko ura ematen ziona.
12. Esan zuen Josafatek: Jaunak bere aoz itz egiten du. Joan ziran bada bere billa Israelko erregea, eta Josafat Judako erregea, eta Idumeako erregea.
13. Eta esan zion Eliseok Israelko erregeari: Zer digu zuri eta niri? Zoaz zure aitaren, eta zure amaren profetetara. Eta esan zion Israelko erregeak: Zergatik bildu gaitu Jaunak iru errege oiek, jartzeko Moabtarren eskuetan?
14. Eta esan zion Eliseok: Bizi dan bezela ejerzituen Jauna, zeñaen aurrean nagoan, diot, ez baldin balitza Josafat Judako erregearen begirunea gatik, ez nizula adituko, ezta begiratuko ere.
15. Baña orain ekarri ezazute onara arpa jotzalle bat. Eta arpa jotzallea kantatzen ari zala, jaunak jarri zuen eskua bere gañean, eta esan zuen:
16. Oiek esaten ditu Jaunak: Erreka onetan erreten zulo batzuek egin itzatzute.
17. Zeren oiek esaten ditu Jaunak: Aizerik, ez euririk ez dezute ikusiko, eta alaere erreka au urez beteko da, eta edango dezute zuek, eta zuen familiak, eta zuen abereak.
18. Eta oraindikan gutxi da au Jaunaren begietan; zeren gañera jarriko ere du Moab zuen eskuetan.
19. Eta desegingo dituzute erri murrutu guztiak, eta erririk andienak, eta ebakiko dezute frutadun zuaitz guztia, eta zarratuko dituzute uren jatorri guztiak, eta arriz beteko dituzute kanporik ugarien guztiak.
20. Gertatu zan bada goizean, doaña eskeñi oi danean, ona non urak zetozen Edomgo bidetik, eta lurra urez bete zan.
21. Moabtar guztiak berriz aditurik errege aiek igo zirala beren kontra gudatzera, ots egin zieten gerrarako gai ziran gizon guztiai, eta etorri ziran mugetara aiei itxedotzera.
22. Eta jaikitzen ziradela goizean goiz, eguzkiaren argi errañuak uren gañean distiatzen zutenean, iruditu zitzaiezten oiei gorriak, odola bezela.
23. Eta esan zuten: Gudako odola da, noski erregeak bata bestearen kontra gudatu dira, eta elkar il dute. Orain Moab zoaz beren ondasunen billa.
24. Eta aurreratu ziran Israelko etzauntzetarontz, baña jaikitzen ziradela Israeltarrak, eraso zieten Moabtarrai, eta iges eragin zieten. Eta garailariak joan ziraden beren ondoren, eta desegin zituzten Moabtarrak,
25. Desegin zituzten beren erriak, bakoitzak botatzen zituen arriakin bete zituzten kanporik ugarienak, itxi zituzten uren jatorri guztiak, eta ebaki zituzten zuaitz frutadun guztiak, alako moduan non bakarrik gelditu ziran adrilluzko murruak; erria berriz izan zan aballariak ingurutua, eta geiena desegiña.
26. Ikusirik bada Moabko erregeak, etsaiak geiago egiten ziotela, artu zituen berarekin zazpireun gizon sendo ezpatak eskuetan zeramazkitenak, eraso zion Edomgo erregeari aurrera iragotzeko gogoarekin; eta ezin zuten.
27. Eta arrapaturik bere seme lenbizisortu, bere lekuan erreiñatuko zuena, eskeñi zuen ilda doañean murruaren gañean, eta Israeltarrak gauza onekin txit aserretu ziran, eta bereala alde egin zuten beragandik, eta itzuli ziran bakoitza bere etxera.
LAUGARREN KAPITULUA
1. Profetatik baten emazteak bada deadar egiten zion Eliseori, esaten zuela: Zure serbitzari nere senarra il da, eta zuk badakizu nola zure serbitzaria zan Jaunaren beldurrekoa: eta ona non artzeko daukana datorren nere bi semeak eramatera, eta bere mendeko egitera.
2. Esan zion Eliseok: Zer nai dezu egin dizazudan? Esan zadazu, zer daukazu zure etxean? Eta berak erantzun zuen: Nik zure serbitzari onek, ez det ezertxo ere nere etxean, baizik olioaren piskatxo bat ni igortzitzeko.
3. Berak esan zion: Zoaz, eskatu zaiezu zure auzoetako guztiai, atzera biurtzeko, ontzi uts ez gutxi.
4. Eta sartu zaite, eta itxi egizu zure atea, barrenen zaudetenean zu, eta zure semeak, eta olio artatik bota ezazu ontzi guzti oietan; eta beteak daudenean, jarriko dituzu berezian.
5. Joan zan bada andrea, eta sarturik bera eta bere semeak, itxi zuen atea, eramaten zizkioten oiek ontziak, eta berak betetzen zituen.
6. Eta ontziak beteak zeudenean, esan zion bere semeari: Ekarri zadazu beste ontzi bat ere. Eta berak erantzun zuen: Ez daukat. Eta gelditu zan olioa.
7. Joan zan bereala bera eta adirazi zion Jaungoikoaren gizonari. Eta berak esan zion: Zoaz, saldu ezazu olioa, eta pagatu zaiozu zure artzekodunari; zu berriz, eta zure semeak bizi zaitezte gañerakoarekin.
8. Iragotzen zan egun batean Eliseo Sunamdik, eta bazan bertan andre andizki bat, zeñak geldituerazi zion bazkaltzeko, eta nola andik sarritan iragotzen zan, gelditu oi zan ostatuz etxe artan ogia jateko.
9. Eta esan zion andreak bere senarrari: ikusita daukat gizon au maiz iragotzen dala gure etxetik, Jaungoikoaren gizon santu bat da.
10. Egin dizaiogun bada gelatxo bat, eta jarri ditzazkiogun bertan oe bat, eta silla bat, eta kandelero bat, gurera datorrenean, an egon dedin.
11. Gertatu zan bada egun batean, eta gelditu zan ostatuz gela artan, eta an atseden zuen.
12. Eta esan zion bere morroi Jieziri: Ots egin zaiozu Sunamitis andre orri. Ots egin zionean Jiezik, eta bera jarri zanean Eliseoren aurrean,
13. Esan zion bere morroiari: Esan zaiozu, zuk txit ongi artu gaituzu gauza guztietan, zer nai dezu egin dizazudan? Bai al daukazu gauzaren bat, zeñagatik nik itz egin dizaiokedan erregeari, edo ejerzituaren agintariari? Berak erantzun zuen: Ongi bizi naiz ni nire erriaren erdian.
14. Eta esan zuen: Zer nai ote du bada beragatik egitea? Eta erantzun zuen Jiezik: Ez zaiozu galdetu, ez du berak semerik, eta bere senarra zarra da.
15. Agindu zion bada otsegiteko; eta ots egiñik, eta jarririk andrea atean,
16. Esan zion: Denbora onetan, eta ordu onetanxe, Jaungoikoak bizia ematen baldin badizu, idukiko dezu seme bat zure erraietan. Berak erantzun zuen: Erregututzen dizut, ene Jauna, Jaungoikoaren gizona, ez dizaiozula arren, ez dizaiozula arren esan gezurrik zure serbitzariari.
17. Eta sortu zan andreagan, eta egin zuen seme bat, Eliseok esan zion denbora artan beratan, ordu artan beratan.
18. Eta aurra azi zan. Eta aterarik egun batean joateko bere aita, igitariakin zegoanagana,
19. Esan zion bere aitari: Buruan min det, buruan min det. Eta berak esan zion morroi bati: Artu ezak, eta eraman zaiok bere amari.
20. Eta arturik berak, eta eramanik bere amari, iduki zuen onek bere belaunen gañean egerdiraño, eta il zan.
21. Bera berriz igo zan, eta jarri zuen Jaungoikoaren gizonaren oearen gañean, eta atea itxi zuen, eta aterarik kanpora,
22. Ots egin zion bere senarrari, eta esan zion: Erregututzen dizut, arren bialdu ditzazula nerekin morroietatikoren bat, eta asto bat, bada joango naiz korrika Jaungoikoaren gizongana, eta itzuliko naiz.
23. Berak esan zion: Zergatik joan nai zera beragana? Gaur ez da Kalenden eguna, ez larunbata. Berak erantzun zuen: joango naiz.
24. Gertutuerazi zuen bada astoa, eta esan zion morroiari: Goazen, eta arin ibilli zaite, eta ez zadazu geldituerazi bidean: eta egin ezazu agintzen dizudan au.
25. Joan zan bada, eta allegatu zan Jaungoikoaren gizonagana Karmeloko mendian, eta ikusi zuenean Jaungoikoaren gizonak, zetorrela bere billa, esan zion Jiezi bere morroiari: Ona Sunamitis hura.
26. Zoaz bada berari bidera irtetzera, eta esan zaiozu: Ongi bai al zaudete zu, eta zure senarra, eta zure semea? Berak erantzun zuen: ongi.
27. Eta etorri zanean Jaungoikoaren gizonagana mendira, eldu zion bere oñetatik, eta etorri zan Jiezi aldeeragitera. Eta Jaungoikoaren gizonak esan zion: Utzi zaiozu, zeren bere anima samintasunean arkitzen da, eta Jaunak ezkutatu dit, eta ez dit agertu.
28. Berak erantzun zion: Nik eskatu al nizun semerik zuri, ene Jauna? Ez al nizun nik esan, ez zenkidala isekarik egin?
29. Eta berak esan zion Jieziri: Lotu itzatzu magalak gerrian, artu ezazu nere makilla zure eskuan, eta zoaz. Norbaitek arkitzen bazaitu, ez zaiozu agurrik egin, eta baldin iñork agur egiten badizu, ez zaiozu erantzun, eta jarriko dezu nere makilla aurraren arpegiaren gañean.
30. Baña aurraren amak esan zuen: Jaunagatik, eta zure animagatik juramentu egiten dizut, ez naizala joango zu gabe. Onenbesterekin jarri zan bera bidean, eta andreak jarraitzen zion.
31. Jiezi berriz joan zan beren aurretik, eta jarri zuen makilla aurraren arpegiaren gañean, zeñak etzuen itzik egiten, ez ezerere sentitzen, eta itzuli zan Eliseoren billa, eta eman zion gaztigua, esaten zuela: Ez da biztu aurra.
32. Sartu zan bada Eliseo etxean, eta ona non aur illa zetzan bere oean.
33. Sartu zanean, gelditu zan barrenen aurrarekin atea itxita, eta erregutu zion Jaunari.
34. Igo zan gero, eta etzin zan aurraren gañean, jartzen zuela bere aoa aren aoaren gañean, eta bere begiak aren begien gañean, eta bere eskuak aren eskuen gañean, eta txuspildu zan bere gañean, eta berotu zan aurraren aragia.
35. Eta bera itzulirik, ibilli zan etxean, bein arontz ta onontz; eta igo zan berriz, eta etzin zan aurraren gañean. Orduan aurrak arrauzi egin zuen zazpi alditan, eta idiki zituen begiak.
36. Eta berak deitu zion Jieziri, eta esan zion: Deitu zaiozu Sunamitis oni. Eta bera izanik deitua, etorri zan, eta sartu zan Eliseogana, zeñak esan zion: Ar zazu zure semea.
37. Eta etorri zan bera, eta erori zan bere oñetan, eta agur egin zion auzpezturik lurrean; eta artu zuen bere semea, eta irten zan,
38. Eta Eliseo biurtu zan Galgalara. Zan denbora artan gosetea lurrean, eta profeten semeak bizi ziran berarekin, eta esan zion bere serbitzarietatik bati: ipiñi ezazu eltze andi bat, eta egosi ezazu baratzalda bat profeten semeentzat.
39. Eta atera zan bat kanpora baso belarrak biltzera, eta arkitu zuen baso aiena bezelako bat, eta artu zituen beragandik kanpoko pillamiñak, eta bete zuen bere kapa, eta itzulirik, txikitu zituen baratzalda eltzerako, baña etziekian zer gauza zan.
40. Eman ziozkaten bada beretatik lagunai, jan zitzaten: eta dastaturik egosi hura, deadar egin zuten, esaten zutela: Eriotzea eltzean Jaungoikoaren gizona. Eta ezin jan izan zuten.
41. Baña berak esan zuen: Ekarri zadazute iriña. Eta ekarririk, eta eramanik berari, sartu zuen eltzean, eta esan zuen: Eman zaiozute jendeari, jan dezan. Eta etzan samintasunik geiago eltzean.
42. Allegatu ere zan Baalsalisako gizon bat, zekarzkiona Jaungoikoaren gizonari lenbizietako ogi batzuek, eta gari berria bere zakutoan. Eta berak esan zuen: Eman zaiozu jendeari jan dezan.
43. Eta erantzun zion serbitzen zuenak: Zer da au guztia, eun gizonen aurrean jartzeko? Berriz berak esan zuen: Eman zaiozu erriari, jan dezan, zeren oiek esaten ditu Jaunak: Jango dute, eta sobratuko da.
44. Jarri zuen bada beren aurrean, eta jan zuten guztiak, eta sobratu zan, Jaunaren itzaren araura.
BOSGARREN KAPITULUA
1. Naaman Siriako erregearen ejerzituko agintari nagusia, zan bere jaunak txit onratu eta estimatua: zeren bere bitartez salbatu zuen Jaunak Siria: eta zan gizon sendo, eta aberatsa; baña legenartia.
2. Siriatik berriz atera ziran gerrari arin talde batzuek, eta katibu eraman zuten Israelko lurretik neskatxtxo bat, zeñak serbitzen zuen Naamanen emaztea.
3. Zeñak esan zion bere etxeko andreari: Arren bada joan izan balitza nere nagusia, Samarian dagoan profetagana, ziertoro sendatuko zuen daukan lepratik.
4. Aditurik au Naamanek, sartu zan ikustera bere nagusia, eta adirazi zion, esaten zuela: Onela, eta onela itz egin du Israelko erriko neskatx batek.
5. Eta Siriako erregeak esan zion: Zoaz, eta bialduko diot txartel bat Israelko erregeari. Irten zan bada zeramazkiela berarekin amar talentu zillarrezko, sei milla diru urrezko, eta amar soñeko jantzi aldi.
6. Eta eraman zion Israelko erregeari txartel bat, itz oiek zituena: Artzen dezunean txartel au, jakingo dezu, bialdu dizudala Naaman nere serbitzaria, sendatu dezazun bere legenartik.
7. Eta Israelko erregeak leitu zuenean txartela, urratu zituen bere soñekoak, eta esan zuen: Ni bai al naiz Jaungoikoren bat, bizia kendu, eta eman al nezakeana, onek bialdu dezadan esatera, sendatu dezadala gizon au bere legenartik? Oartu zaitezte, eta ezagutu ezazute aitzakia billa dabillela nere kontra.
8. Aditurik au Eliseo Jainkoaren gizonak, au da, Israelko erregeak urratu zituela bere soñekoak, bialdu zuen mandatari bat beragana, esaten zuela: Zergatik urratu dituzu zure soñekoak? Betor nigana, eta jakin beza, badala profeta Israelen.
9. Allegatu zan bada Naaman bere zaldi, eta gurdiakin, eta gelditu zan Eliseoren etxeko atarian.
10. Eta bialdu zuen Eliseok beragana mandatari bat, esatera: Zoaz, eta garbitu zaite zazpi aldiz Jordanen, eta zure aragia geldituko da sendatua, eta zu izango zera garbitua.
11. Aserreturik Naaman, bazijoan, esaten zuela: Uste nuen irtengo zuela nigana, eta jarririk zutik, erregutuko ziola bere Jaun Jainkoari, eta ukituko ziola bere eskuarekin legenarraren tokiari, eta sendatuko ninduela.
12. Zer bada, ez al dirade obeak Abana eta Farfar Damaskoko ibaiak, Israelko ur guztiak baño, beretan garbitua, eta sendatua izateko? Biurtu zanean bada, eta aserretua zijoala,
13. Alderatu ziran beragana bere serbitzariak, eta esan zioten: Aita, gauza gaitz bat profetak agindu balizu ere, ziertoro egin bearko zenduen; zenbat geiago bada, orain esan dizunean: Garbitu zaite, eta sendatua izango zera?
14. Joan zan bada, eta garbitu zan zazpi aldiz Jordanen, Jaungoikoaren gizonaren aginduaren araura, eta bere aragia biurtu zan, aur txiki baten aragia bezelakoa, eta sendatua izan zan.
15. Eta itzulirik bere lagun guztiakin Jaungoikoaren gizonagana, joan zan, eta jarri zan bere aurrean, eta esan zuen: Egiaz dakit, ez dala beste Jaungoikorik mundu guztian, baizik bakarrik Israelkoa. Erregututzen dizut bada, artu dezazula zure serbitzariaren doañ au.
16. Eta berak erantzun zuen: Bizi dan bezela Jaungoikoa zeñaen aurrean nagoan, ez det artuko. Eta leiatzen bazitzaion ere, etzion oben egin.
17. Eta esan zuen Naamanek: Nai dezun bezela, baña erregututzen dizut, arren utzi zadazula niri zure serbitzari oni, artzen, bi mandok eraman oi duten adiña lur, zeren onezkero zure serbitzariak ez die berriz egingo eskeñtzarik, ez doañik, jainko arrotzai baizik Jaunari.
18. Baña gauza bat bakarra dago, zeñagatik erregutuko diozun Jaunari zure serbitzariaren alde, eta da, sartzen danean nere nagusia Remmonen elizan bera adoratzera, nere eskuari elduta, nik adoratzen badet Remmonen elizan, berak adoratzen duen artean toki artan beratan, Jaunak barkatu dagiola au niri zure serbitzariari.
19. Erantzun zion Eliseok: Zoaz ordu onean. Joan zan bada Naaman; eta zan orduan urteko sazoerik ederrena.
20. Eta esan zuen Jiezi Jaungoikoaren gizonaren serbitzariak: Gizon txit prestua bezela ibilli da nere nagusia Naaman Siroar onekin, ez artzeko berari ekarri zituenak: Jaungoikoa bizi dan bezela joango naiz korrika bere ondoren, eta artuko diot zerbait.
21. Eta Jiezik jarraitu zion ostetik Naamani, zeñ ikusi zuenean ark, zijoala korrika beragana, salto egin zuen gurditik, irten zitzaion bidera eta esan zion: Guztia ongi bai al dijoa?
22. Eta berak esan zuen: Ongi; nere nagusiak bialdu nau zugana, esaten duela: Orañtxe etorri dira nigana Efraimgo menditik profeten semeetatiko bi mutil gazte, eman zaiezu zillarrezko talentu bat, eta biña soñeko jantzi aldi.
23. Eta esan zuen Naamanek: Obe da artu ditzazula bi talentu. Eta artuerazi ziozkan, eta lotu zituen bi zakutan zillarrezko bi talentuak, eta soñeko jantzi aldi biak, eta jarri bere bi morroien bizkarren gañean, zeñak eraman zituzten bere aurretik.
24. Allegatu zanean illunabarrean, artu zituen beren eskuetatik, eta gorde zituen bere etxean, eta bialdu zituen gizonak, zeñak joan ziran.
25. Sartu zan gero, eta jarri zan bere Jaunaren aurrean. Eta esan zuen Eliseok: Jiezi, nondik zatoz? Zeñak erantzun zuen: Zure serbitzaria ez da iñora ere joan.
26. Eta esan zuen Eliseok: Zer bada, ez al nengoan ni an espirituz, itzuli zanean gizon hura bere gurditik zuri bidera irtetzeko? Orain bada artu dezu zillarra, eta artu dituzu soñekoak, erositzeko olibadiak, eta mastiak, eta ardiak; eta idiak, eta morroiak, eta neskameak?
27. Baita Naamanen legenarra ere itsatsiko zatzu zuri eta zure jatorriari betiko. Eta atera zan beragandik elurra bezelako legenarrez betea.
SEIGARREN KAPITULUA
1. Eta profeten semeak esan zioten Eliseori: Ongi dakutsu zurekin bizi geran tokia estua dala guretzat.
2. Goazen Jordaneraño, eta artu bitza gutariko bakoitzak basoko zurak, egiteko an biziteko toki bat. Erantzun zuen Eliseok: Zoazte.
3. Eta beretatik batek esan zuen: Atoz zu ere zure serbitzariakin. Erantzun zuen: Joango naiz.
4. Eta joan zan berakin. Eta allegaturik Jordanera, ari ziran zurak ebakitzen.
5. Eta gertatu zan, ari zala bat, zuaitz bat ebakitzen, erori zitzaion uretara aizkoraren burnia; eta deadar egin zuen esaten zuela: Ai, ai, ai, ene Jauna, aizkora au prestatua nuan!
6. Eta Jaungoikoaren gizonak esan zuen: Non erori da? Eta berak erakutsi zion tokia. Ebaki zuen bada Eliseok aga bat, eta bota zuen ara, eta burnia irten zan igerian.
7. Eta esan zion: artu ezazu, eta luzetu zuen eskua, eta artu zuen.
8. Siriako erregea berriz gerran ari zan Israelen kontra, eta iduki zuen konsejua bere serbitzariakin, esaten zuela: Toki onetan eta bestean jarri ditzaiozkagun zelatadak.
9. Jaungoikoaren gizonak berriz bialdu zuen esatera Israelko erregeari, esaten zuela: Kontu, etzaitezela irago toki artatik; zeren Siroarrak daude an zelatan.
10. Argatik Israelko erregeak bialdu zuen jendea, Jaungoikoaren gizonak adirazi zion toki artara, eta lendanaz artu zuen, eta an libratu zan irriskutik sarritan.
11. Eta gertakari onekin genastu zan Siriako erregearen biotza, eta bildurik bere serbitzariak, esan zuen: Zergatik ez didazute adirazten, zeñ dan nere saltzallea Israelko erregeagan?
12. Eta bere serbitzarietatik batek esan zuen: Ez dago orrelakorikan batere, nere errege eta jauna; baizik Israelen dagoan profeta Eliseok, adirazten diozka Israelko erregeari, zure batzarrean esaten dituzun itz guzti guztiak.
13. Eta esan zien: Zoazte, eta jakin ezazute non dagoan, bialdu ditzadan nik, bera arrapatzera. Eta adirazi zioten, esaten zuela: Dotanen dago.
14. Bialdu zituen bada ara zaldiak, eta gurdiak, eta bere ejerzituko soldadurik onenak, zeñak allegaturik gauaz, ingurutu zuten erria.
15. Eta egunsentian, jaiki zanean Jaungoikoaren gizonaren morroia, eta atera zanean kanpora, ikusi zuen ejerzitua erriaren inguruan zaldi eta gerragurdiakin, eta adirazi zion bere nagusiari, esaten zuela: Ai, ai, ai, nere Jauna, zer egingo degu?
16. Baña berak erantzun zuen: Etzaite beldur izan; zeren geiago dira gurekin daudenak, aiekin baño.
17. Eta Eliseok otoiz egin ezkero, esan zuen: Jauna, idiki itzatzu onen begiak, ikusi dezan. Eta Jaunak idiki zituen morroiaren begiak, eta begiratu zuen, eta ikusi zuen mendia zaldiz, eta suzko gurdiz beterik, zeñak ingurutzen zuten Eliseo.
18. Etsaiak berriz jetxi ziran beragana, eta Eliseok otoiz egin zion Jaunari, esaten zuela: Erregututzen dizut, arren itsutu dezazula jende au. Eta Jaunak itsutu zituen ez zezaten ikusi, Eliseoren eskariaren araura.
19. Eta Eliseok esan zien: Ez da au bidea, ezta ere au erria, jarraitu zadazute niri, eta erakutsiko dizutet, billatzen dezuten gizona. Eta eraman zituen Samariara.
20. Eta sartu ziranean Samarian, esan zuen Eliseok: Jauna, idiki itzatzu oien begiak, ikusi dezaten. Eta Jaunak idiki ziezten begiak, eta ikusi zuten zeudela Samariaren erdian.
21. Ikusi zitueneko Israelko erregeak, esan zion Eliseori: Ene aita, illeraziko ote ditut?
22. Baña berak erantzun zuen: Ez diezu bizia kenduko, zeren etziñituen arrapatu zure ezpata eta uztaiarekin, bizia kendu al izateko, baizik jarri ezazu beren aurrean ogia, eta ura, jan eta edan dezaten, eta joan ditezen beren jaunagana.
23. Jarri ziozkaten bada janaria txit ugari, eta jan eta edan zuten, eta utzi zien joaten, eta joan ziran beren Jaunagana, eta Siriako lapurrak etziran berriz etorri Israelko errietara.
24. Gertakari oien ondoan, Benadab Siriako erregeak bildu zuen bere ejerzitu guztia, eta joan zan Samaria setiatzera.
25. Eta izan zan gosete andi bat Samarian, eta jarraitu zuen setioak anbesteraño, aliketa saltzen zan artean asto baten burua larogei zillarrezko dirutan, eta palomiñaren kaboaren lauren bat, zillarrezko bost dirutan.
26. Eta iragotzen zala Israelko erregea murrutik, emakume batek deadar egin zion, esaten zuela: Gorde nazazu, o errege nere Jauna.
27. Zeñak erantzun zion: Jaunak etzaitu gordetzen, nola nik gorde zaitzaket? Nik bai al daukat garia aletegietan, eta ardoa upategietan? Esan zion erregeak: Zer da nai dezuna? Berak erantzun zuen:
28. Emakume onek esan zidan: Eman ezazu zuk semea, jan dezagun gaur, eta nere semea jango degu biar.
29. Egosi genduen bada nere semea, eta jan genduen. Urrengo egunean esan nion nik: Eman ezazu zure semea, jan dezagun; baña berak ezkutatu du.
30. Aditu zuenean au erregeak, urratu zituen bere soñekoak, eta iragotzen zan murrutik. Eta ikusi zuen erri guztiak, aragiari itsatsita jantzirik zeraman zilizioa.
31. Eta esan zuen erregeak: Oiek, eta geiago egin dizazkidala Jaungoikoak, Eliseo Safaten semearen burua gelditzen bada gaur bere sorbalden gañean.
32. Eliseo berriz zegoan eserita bere etxean, eta zarrak zeuden eserita berarekin. Bialdu zuen bada erregeak gizon bat, eta mandatari au allegatu baño lenago, esan zien zarrai: Ez al dakizute ilgillaren seme onek bialdu duela neri lepoa moztutzera? Begira bada, allegatzen danean mandataria, itxi ezazute atea, eta etzaiozute utzi sartzen, zeren bere nagusiaren oñ otsa da bere ondoren.
33. Oraindik berakin izketan ari zala, agertu zan beragana zetorren mandataria, eta esan zuen: Zuk dakutsu zenbat gaitz bialtzen dizkigun Jaungoikoak, zer daukat onezkero zer itxedon Jaunagandik?
ZAZPIGARREN KAPITULUA
1. Eta esan zuen Eliseok: aditu ezazute Jaunaren itza, oiek esaten ditu Jaunak: Biar denbora onetan iriñik obenaren lakaria erreal batean salduko da, eta garagar lakari bi salduko dira erreal batean Samariako atean.
2. Erantzun zuen, erregeari eskua laguntzeko ematen zion agintari batek, eta esan zion Jaungoikoaren gizonari: Jaunak zeruan konportak egingo balitu ere, gertatu bai al lezake zuk esaten dezuna? Erantzun zion Eliseok: Zure begiakin ikusiko dezu, ez dezu ordea jango beratatik.
3. Bazeuden lau gizon legenarti atearen sarreraren aldean, zeñak esan zioten elkarri: Zergatik egongo gera emen illarteraño?
4. Sartu nai baldin bagiña errian, gosez ilko gera, emen egoten baldin bagera, ilko gera. Goazen bada, eta irago gaitezen Siroarren etzauntzetara, gurekin urrikaltzen baldin badira, biziko gera; eta il naiko bagindute, bestela ere ilko gera.
5. Jaiki ziran bada illunabarrean, Siroarren etzauntzetara joateko, eta allegatu ziranean Siroarren etzauntzen sarrerara, etzuten an iñor arkitu.
6. Zeren Jaunak adituerazi zuen Siroarren etzauntzetan, gurdien, eta zaldidien, eta ejerzitu txit andi baten ots ikaragarria, eta esan zioten elkarri: Noaski Israelko erregeak alogerean artu ditu gure kontra Hetearren, eta Ejiptoarren erregeak, eta datoz gure gañera.
7. Jaiki ziran bada, eta iges egin zuten illunbean, eta utzi zituzten etzauntzetan beren dendak, eta zaldiak, eta astoak, eta iges zuten, beren biziak bakarrik salbatu nai zituztela.
8. Allegatu ziranean bada legenarti aiek etzauntzen asierara, sartu ziran denda batean, eta jan zuten eta edan zuten, eta artu zuten andik zillarra, eta urrea, eta soñekoak, eta joan ziran oiek ezkutatzera. Eta berriz itzuli ziran beste denda batera, eta andik ere berebat artzen zituztela, ezkutatu zituzten.
9. Eta esan zioten elkarri: Ez degu ongi egiten, zeren berri oneko eguna da au. Ixillik baldin bagaude, eta ez badegu ematen gaztigua goizeraño, gaizki egin degula esango digute. Goazen bada, eta eraman dezagun albista erregearen jauregira.
10. Allegaturik bada erriko atera, eman zuten berria, esaten zutela: Joan gera Siroarren etzauntzetara, eta ez degu an iñor ere arkitu, baizik bakarrik zaldiak, eta astoak lotuta, eta dendak jarriak.
11. Joan ziran bada atezaiak, eta eman zieten berria erregearen jauregiko barrendikoai.
12. Erregea jaiki zan gauaz, eta esan zien bere serbitzariai: Nik esango dizutet, zer egin diguten Siroarrak. Badakite gu goseak illak gaudela, eta argatik atera dira etzauntzetatik, eta daude ezkutatuak kanpoetan, esaten dutela: Ateratzen diranean erritik, arrapatuko ditugu bizirik, eta orduan sartuko gera errian.
13. Baña bere serbitzarietatik batek erantzun zion: Artu ditzagun errian gelditu diran bost zaldiak (zeren bakarrik oiek daude, Israelen zeuden guztietatik, zeren gañerakoak izan dira konsumituak) eta bialtzen ditugula jakingo degu.
14. Ekarri zituzten bada bi zaldi, eta bialdu zituen erregeak Siroarren etzauntzetara, esaten zuela: Zoazte, eta ikusi ezazute.
15. Eta berak joan ziran, jarraitzen zietela Jordaneraño; eta ikusi zuten bide guztia zegoala, Siroarrak arin iges egitearren bota zituzten soñeko, eta ontziz betea, eta biurturik mandariak, adirazi zioten erregeari.
16. Eta aterarik erria, artu zuen Siroarren etzauntzetan zegoan guztia, eta iriñlora lakari batek balio zuen erreal bat, eta bi lakari garagarrek erreal bat, Jaunaren itzaren araura.
17. Eta erregeak jarri zuen atean, arako agintaria, zeñaen eskuari itsatsita ibilli oi zan, zeñ jendediak bota zuen ostikopera, eta il zan, Jaungoikoaren gizonak esan zuenaren araura, erregea beragana jatsi zanean.
18. Eta gertatu zan Jaungoikoaren gizonaren itzaren araura, zeñ adirazi zion erregeari, esan zionean: Bi lakari garagar egongo dira errial batean, eta iriñlora lakari bat errial batean, denbora onetan beronetan biar Samariako atean;
19. Erantzun zionean agintari hurak Jaungoikoaren gizonari, eta esan zuenean: Jaunak zeruan konportak egingo balitu ere, gertatu ote litzake zuk esaten dezuna? Eta esan zion: ikusiko dezu zure begiakin, eta ez dezu andik jango.
20. Lendanaz adirazia izan zitzaion bezela, ala gertatu zitzaion, eta erriak bota zuen ostikopera atean, eta il zan.
ZORTZIGARREN KAPITULUA
1. Eliseok itz egin zion arako emakumeari zeñaen semea biztu zuen, esaten zuela: Jaiki zaite, zoaz zu, eta zure familia zure erritik kanpora, eta bizi zaite ongien deritzazun lekuan, zeren Jaungoikoak deitu dio goseteari eta bera etorriko da lur guztira zazpi urtean.
2. Jaiki zan bera, eta egin zuen Jaungoikoaren gizonak agindu zionaren araura, eta joanik bere familiarekin, bizi izan zan Filistintarren lur arrotzean urte askotan.
3. Eta irago ziranean zazpi urteak, biurtu zan emakumea Filistintarren erritik, eta joan zan erregeagana, itzuli zizazkioten bere etxea, eta bere soroak.
4. Eta erregea zegoan garai artan izketan Jiezi Jaungoikoaren gizonaren morroiarekin, esaten zuela: Kontatu zazkidazu Eliseok egin zituen mirari guztiak.
5. Eta bera ari zala erregeari kontatzen, nola biztu zuen il bat, agertu zan arako emakumea, zeñaen semea biztu zuen, eskatzen ziozkala erregeri bere etxea, eta bere soroak. Eta esan zuen Jiezik: Nere errege, eta Jauna, au da emakumea, eta au da bere seme, Eliseok biztu zuena.
6. Eta galdetu zion erregeak emakumeari, zeñak kontatu ziozkan. Eta erregeak bialdu zuen berarekin txikiratu bat, esaten zuela: biurtu zazkiozu berarenak diran guza guztiak, eta bere erritik atera zaneko denboratik oraindañoko erreditu guztiak.
7. Etorri ere zan Eliseo Damaskora, Benadab Siriako erregea eririk zegoan denboran; eta gaztigatu zuten au, esaten zutela: Jaungoikoaren gizona allegatu da onara.
8. Eta esan zion erregeak Hazaeli: Artu itzatzu zurekin doañak, eta zoaz bidera irtetzera Jaungoikoaren gizonari, eta bere bitartez itundu zaite Jaunarekin, galdetzen dezula: Nere gaitz onetatik sendatuko al naiz?
9. Joan zan bada Hazael berari bidera irtetzera, zeramazkiala berarekin, Damaskoko gauzarik ederren guztien doañak, berrogei gamelu zamatuetan. Eta jarri zanean bere aurrean, esan zuen: Zure seme Benadad Siriako erregeak bialdu nau zugana, jakitera: Nere gaitz onetatik sendatu bai alko ote naiz?
10. Eta esan zion Eliseok: zoaz, esan zaiozu: Sendatuko zera, baña Jaunak adirazi dit, ziertoro ilko dala.
11. Eta egon zan geldirik berarekin, eta turbatu zan, koloreak arpegira irtetzeraño, eta Jaungoikoaren gizonak negar egin zuen.
12. Eta Hazaelek esan zion: Zergatik negar egiten du nere Jaunak? Eta berak esan zuen: Badakidalako nolako gaitzak egingo dieztezun Israelko semeai. Suaz erreko dituzu bere erri sendoak, eta ezpataz iragoko dituzu bere gazteak, lurraren kontra sendo joeraziko diezu bere aurrai, eta idikiko diezu sabela, egiteko dauden andrai.
13. Zeñi Hazaelek esan zion: Zer bada, txakurren bat al naiz ni zure serbitzari au, gauza aiñ andi au egiteko? Eta esan zuen Eliseok: Jaungoikoak agertu dit zu izango zerala Siriako erregea.
14. Bereziturik Hazael Eliseogandik, biurtu zan bere nagusiagana, zeñak galdetu zion: Zer esan dizu Eliseok? Eta berak erantzun zuen: Esan dit, sendatuko zerala.
15. Allegaturik urrengo eguna, artu zuen oial bat; busti busti egin zuen uretan, eta zabaldu zuen erregearen arpegiaren gañean, zeña il zan, eta Hazaelek erreñatu zuen bere lekuan.
16. Joram, Akab, Israelko erregearen semearen, eta Josafat Judako erregearen bosgarren urtean, sartu zan erreñatzen Joram, Josafaten seme, Judako erregea.
17. Ogeita amabi urte zituen asi zanean erreñatzen, eta zortzi urtean erreñatu zuen Jerusalenen.
18. Eta ibilli zan Israelko erregeen bideetatik, ibilli ziran bezela Akaben etxekoak, zeren Akaben alaba bat zan bere emaztea, eta egin zuen txarra dana Jaunaren aurrean.
19. Eta etzuen nai izan Jaunak galdu Juda, bere serbitzari Dabiden amorioz, eskeñi zion bezela, emango ziola lanpara bat betiko berari, eta bere semeai.
20. Bere denboran jaiki zan Edom, Judaren mendean ez egoteko, eta autu zuen beretzat errege bat.
21. Argatik Joram joan zan Seiraen kontra gerrako bere gurdi guztiakin, eta atera zan gauaz, eta desegin zituen, ingurutu zuten Idumearrak, eta gerrako gurdien lenenak; erriak berriz iges zuen bere egolekuetara.
22. Alde egin zuen bada Idumeak ez egotearren Judaren mendean gaurko eguneraño. Orduan, denbora artan Lobnak ere alde egin zuen.
23. Joramen beste gauzak, eta egin zuen guztia, ez al da ala, guztia eskribatua dagoala, Judako erregeen urteoroko berrietako liburuan?
24. Eta Joram joan zan lotara bere gurasoakin, eta izan zan obiatua berakin Dabiden errian, eta Okozias bere semeak erreñatu zuen bere lekuan.
25. Joram, Akab Israelko erregearen semearen amabigarren urtean, asi zan erreñatzen Okozias Joram Judako erregearen semea.
26. Ogeita bi urtekoa zan Okozias erreñatzen asi zanean, eta urte batean erreñatu zuen Jerusalenen, bere amaren izena Atalia, Amri Israelko erregearen alaba.
27. Eta ibilli zan Akaben etxeko bideetatik, eta egin zuen txarra dana Jaunaren aurrean, zeren Akaben etxeko suia zan.
28. Joan ere zan, Joram Akaben semearekin, gudatzera Hazael Siriako erregearen kontra, Ramot Galaadkoan; eta zauritu zuten Siroarrak Joram:
29. Zeñ itzuli zan, sendatua izatera Jezrahelera, zeren Siroarrak zauritu zuten Ramoten, gudatzen ari zala Hazael Judako erregearen kontra. Eta Okozias Joram Judako erregearen semea jatxi zan Jezraelera, ikustera Joram Akaben semea, zeren an zegoan eririk.
BEDERATZIGARREN KAPITULUA
1. Eta Eliseo profetak ots egin zion profeten seme bati, eta esan zion: Lotu ezazu zure gerria, eta artu ezazu zure eskuan oliontzi au, eta zoaz Ramot Galaadkora.
2. Eta allegatzen zeranean ara, ikusiko dezu Jehu, Josafat Namsiren semearen semea; eta sartzen zeranean, jaikieraziko diozu bere anaien erditik, eta eramango dezu gela ezkutu batera.
3. Eta arturik oliontzitxoa isuriko dezu bere buruaren gañean, esaten dezula: Oiek esaten ditu Jaunak: Nik igortzi zaitut erregetzat Israelen gañean. Eta idikiko dezu atea, eta iges egingo dezu, eta etzera an geldituko.
4. Joan zan bada profetaren morroi gaztea Ramot Galaadkora,
5. Eta sartu zan an, eta zeuden eserita ejerzituko agintaririk andienak, eta esan zuen: itz bat zuri, o prinzipea. Eta Jehuk esan zuen: Gutatiko guztietatiko zeñi? Eta berak esan zuen: Zuri, o prinzipea.
6. Eta jaiki zan, eta sartu zan gelan; eta ark isuri zuen olioa bere buruaren gañera, eta esan zuen: Oiek esaten ditu Israelko Jaungoikoak: igortzi zaitut erregetzat Israelko Jaunaren erriaren gañean:
7. Eta zaurituko dezu Akab zure jaunaren etxea, eta bengatuko naiz nere serbitzari profeten odolarekin, eta Jaunaren serbitzari guztien odol, Jezabelek isuriarekin.
8. Eta ondatuko det Akaben familia guztia; eta ilko ditut Akaben etxetik txakurrerañokoak, baliorik andieneko gauzatik zatarrerañokoa Israelen.
9. Eta tratatuko det Akaben etxea, Jeroboam Nabaten semearen etxea bezela, eta Baasa Ahiaren semearen etxea bezela.
10. Jezabel ere zakurrak jango dute Jezrahelko kanpoan, eta ez da izango nork obiatu. Eta idiki zuen atea, eta iges egin zuen.
11. Eta Jehu atera zan, bere jaunaren agintariak zeuden tokira, zeñak esan zioten: Guztia ongi bai al dijoa? Zertara etorri da zoro au zugana? Zeñak esan zien: Zuek ezagutzen dezute gizon ori, eta zer esan zezakean.
12. Berak erantzun zuten: Ez da egia, baña dana dala kontatu zaguzu. Zeñak esan zien: Oiek, eta oiek esan dizkit, eta esan zuen: Oiek esaten ditu Jaunak: igortzi zaitut erregetzat Israelen gañean.
13. Jaiki ziran orduan txit arin, eta arturik bakoitzak bere kapa, ipiñi zituzten bere oñen azpian, tribunal baten irudira, eta jo zuten tronpeta, eta esan zuten: Jehu da gure erregea.
14. Jehu bada, Josafaten Nansiren semearen semea konjuratu zan Joramen kontra, eta Joramek berak Israel guztiarekin zeukan setiatua Ramot Galaadkoa, Hazael Siriako erregearen kontra.
15. Eta itzuli zan Jezraelera, sendatzera Siroarrak egin ziozkaten zauriak, gudan ari zala Hazael Siriako erregearen kontra. Eta esan zuen Jehuk: Baldin baderitzazute ez dedilla iñor atera erritik, eta ez dezala iñork igesik egin, joan ez dedin berria ematera Jezrahelera.
16. Eta igo zan, eta joan zan Jezrahelera, zeren Joram zegoan eririk an, eta Okozias Judako erregea jetxi zan Joram ikustera.
17. Jezraelko dorrearen gañean zegoan zelatariak bada, ikusi zuen Jehuren jende samalda zetorrena, eta esan zuen: Nik ikusten det jende samalda bat. eta esan zuen Joramek: Ar zazu gurdi bat, eta bialdu ezazu norbait bidera irtetzera; eta dijoanak galdetu dizaiela: Ongi bai al dijoa guztia?
18. Joan zan bada gurdira igo zana, berari bidera irtetzera, eta esan zuen: Oiek esaten ditu erregeak: Guztia al dago pakean? Eta esan zuen Jehuk: Zer dezu zuk zer ikusi pakearekin? Jarri zaite ostean, eta darraidazu. Zelatariak ere adirazi zuen esaten zuela: Allegatu da beragana mandataria, eta ez da itzultzen.
19. Eta bialdu ere zuen bigarren gurdi bat zaldiakin, eta allegatu zan berakgana, eta esan zuen: Oiek esaten ditu erregeak: Pakea bai al degu? Eta Jehuk erantzun zuen: Zer dezu zuk zer ikusi pakearekin? Jarri zaite ostean eta darraidazu.
20. Eta zelatariak adirazi zuen, esaten zuela: Allegatu da berakgana, eta ez da biurtzen, eta datorrenaren ibillerak dirudi Jehu Namsiren semearena, zeren dator arin eta urduriro.
21. Eta Joramek esan zuen: Prestatu ezazute gurdia, eta prestatu zuten bere gurdia, eta atera zan Joram Israelko erregea, Okozias Judako erregea lagun zuela, bakoitza bere gurdian, eta joan ziran Jehuri bidera irtetzera, eta arkitu zuten, Nabot Jezraeltarraren kanpoan.
22. Eta ikusi zuenean Joramek Jehu, esan zuen: Pakea degu, Jehu? Erantzun zuen berak: Zer pake? Zure ama Jezabelen lasaikeriak, eta bere sorginkeria ugariak oraindik beren indarrean daude.
23. Joramek orduan itzuli zuen bere eskua, eta igesi zijoala esan zion Okoziasi: Saldukeria, Okozias.
24. Baña Jehuk zuzendu zuen bere uztaia eskuarekin, eta zauritu zuen Joram bizkarrean, eta atera zan fletxa bere biotzetik, eta bereala erori zan bere gurdian.
25. Eta Jehuk esan zion Badazer agintariari: Artu eta bota ezazu, Nabot Jezraheltarraren kanpoan, zeren oroitzen naiz, ni eta zu eserita geundela gurdian, jarraitzen giñonean Akab onen aitari, Jaunak eman zuen erabaki ikaragarri au bere kontra, esaten zuela:
26. Nik juramentu egiten det, dio Jaunak, kanpo onetan artuko dedala benganza zugan, atzo ikusi nuen Naboten odolarena, eta bere semeen odolarena, dio, Jaunak. Orain bada artu ezazu, eta bota kanpoan, Jaunaren itzaren araura.
27. Ikusirik au Okozias Judako erregeak, iges egin zuen etxeko baratzako bidetik. Eta korrika joan zan Jehu bere ondoren, esaten zuela: il ezazute au ere bere gurdiaren barrenen. Eta zauritu zuten Gaberko aldapan, zeñ dagoan Jeblaamen aldean, eta jarraitu zion iges egiteari Majeddoraño, non il zan.
28. Eta bere morroiak jarri zuten bere gurdiaren gañean, eta eraman zuten Jerusalenera, eta obiatu zuten Dabiden errian bere gurasoen obian.
29. Okozias asi zan erreñatzen Judaren gañean, Joram Akazen semearen amaikagarren urtean.
30. Sartu zan bada Jehu Jezraelen. Jezabelek berriz aditu zuenean, hura sartu zala, beluritu zituen begiak, eta apaindu zuen bere burua, eta jarri zan leio batetik begira,
31. Nola sartzen zan Jehu atetik, eta esan zuen: Pakerik iduki bai al ote lezake, Zanbri, bere jauna il duenak?
32. Eta jaso zuen Jehuk bere arpegia leiorontz, eta esan zuen: Zeñ da au? Eta bi, edo iru txikiratuk agur andi bat egin zioten Jehuri.
33. Zeñai esan zien: Aurtiki ezazute ortikan beera; eta aurtiki zuten, eta paretea odoldu zan; eta zaldiak zapaldu zuten beren oñakin.
34. Eta Jehu sartu ezkero jatera, eta edatera esan zuen: Zoazte, eta ikusi ezazute madarikatu hura, eta obiatu ezazute; zeren erregearen alaba da.
35. Eta joanik lurpetzera, etzituzten arkitu buruezura (sic), oñak, eta eskuen atzenak baizik.
36. Eta itzulirik adirazi zioten. Eta esan zuen Jehuk: Jaunaren itz, Elias Tesbear, bere serbitzariaren bitartez egiña da, esaten duela: Txakurrak jango dituzte Jezabelen aragiak Jezraelko kanpoan.
37. Eta Jezabelen aragiak egongo dira Jezraelko kanpoan, zimaurra lurraren gañean bezela, alako moduan non, iragotzen diranak esango dute: Au ote da arako Jezabel?
AMARGARREN KAPITULUA
1. Akabek bada zeuzkan Samarian irurogeita amar seme, eta eskribatu zuen Jehuk txartel bat, eta bialdu zuen Samariara, erriko andizkiai, eta zarrai, eta akaben semeak azitzen zituenai, esaten zuela:
2. Txartel oiek artuta bereala, dauzkazutenak zuen nagusiaren semeak, eta gurdiak, eta zaldiak, eta erri sendoak, eta armak,
3. Autu ezazute obeena, eta zuen jaunaren semeetatik zuek deritzazutena, eta bera jarri ezazute zuen aitaren esertoki goratuaren gañean, eta gudatu zaitezte zuen jaunaren etxeagatik.
4. Aiek txit beldurtu ziran, eta esan zuten: Bi erregek ezin izan diote arpegi eman berari, eta nola jarki gintzazkioke gu?
5. Bialdu zituzten bada mandatariak, jauregiko nagusiak, eta erriko buruak, eta zarrak, eta aurzaiak esatera Jehuri: Zure serbitzariak gera, agintzen diguzun guztia egingo degu, eta ez degu jarriko erregerik gure gañean. Egin ezazu nai dezun guztia.
6. Baña berak bigarren aldiz eskribatu zien txartel bat, esaten ziela: Baldin nereak bazerate, eta neri obeditzen badidazute, artu itzatzute zuen jaunaren semeen buruak, eta biar ordu onetan beronetan etorri zaitezte nigana Jezrahelera. Irurogeita amar ziran erregearen semeak, zeñak asitzen ziran erri artako andizkien etxeetan.
7. Karta au berakgana allegatuta laster, eldu zieten erregearen irurogeita amar semeai, eta il zituzten, eta jarri zituzten beren buruak saskietan, eta bialdu zituzten beragana Jezrahelera.
8. Allegatu zan bada mandataria, eta eman zion gaztigua, esaten ziola: Ekarri dituzte erregearen semeen buruak. Eta berak erantzun zuen: Jarri itzatzute bi metatan atearen sarreran biar arteraño.
9. Eta eguna argitu zuenean, atera zan, eta jarririk zutik, esan zion erri guztiari: Justoak zerate, baldin ni jaiki banaiz nere nagusiaren kontra, eta il banuen, nok il ditu oiek guztiok?
10. Ikusi ezazute bada orain, ez dala erori lurrera, Akaben etxearen kontra Jaunak esan zituen itz bat bakarra ere; eta nola bete duen Jaunak, esan zuena, Elias bere serbitzariaren bitartez.
11. Illerazi zituen bada Jehuk, Akaben familiatik Jezraelen gelditu ziraden guztiak, eta bere andizki guztiak, eta bere etxekoak, eta apaizak, kutsurik ere beratatik gelditu etzedin bitartean.
12. Emendik joan zan Samariara, eta allegaturik artzaien kabaña, bidearen aldean dagoanera,
13. Arkitu zituen, Okozias Judako erregearen anaiak, eta esan zien: Zeñak zerate zuek? Berak erantzun zuten: Okoziasen anaiak gera, eta jetxi gera agur egitera erregearen semeai, eta erregiñaren semeai.
14. Jehuk esan zuen: Artu itzatzute bizirik. Eta arturik bizirik, lepoak ebaki ziozkaten, artzaien kabañaren aldeko lupetegi batean, berrogeita bi gizoni, eta beretatik batere etzuten itxi.
15. Eta joan zanean andik, arkitu zuen Jonadab Rekaben semea, bidera irtetzen zitzaiola, eta Jehuk agur egin, eta esan zion: Zure biotza ote da zuzena niganontz, nola dan nere biotza zureaganontz? Eta erantzun zuen Jonadabek: Bada. Baldin bada, esan zuen, eman zadazu eskua. Eta berak eman zion eskua. Eta berak igoerazi zion gurdira.
16. Eta esan zion: Atoz nerekin, eta ikusiko dezu nere zeloa Jaunagatik. Eta bere gurdira igoerazirik,
17. Eraman zuen Samariara, non illerazi zituen, Akaben etxetik an gelditu ziran guztiak, bat bakarra ere utzi gabe, Eliasen bitartez Jaunak esan zuen itzaren araura.
18. Bildu ere zuen Jehuk erri guztia, eta esan zion: Akabek gutxi honratu zuen Baal, nik ordea honratuko det asko geiago.
19. Orain bada, ots egin zaiezute nigana Baalen profeta guztiai, eta bere mendeko guztiai, eta bere apaiz guztiai; ez bedi gelditu iñor ere etorri gabe, zeren noa eskeñtza andi bat Baali egitera, etorri gabe gelditzen dan guztia, illa izango da. Jehuk ordea egiten zuen au somaz, desegiteko Baalen adoratzalle guztiak.
20. Eta esan zuen: Konsagratu zaiozute egun andi bat Baali, eta bialdu zituen,
21. Israelko alderri guztietatik ots egitera, eta etorri ziran Baalen mendeko guztiak, etzan gelditu bat ere etorri gabe. Eta sartu ziran Baalen elizan, eta bete zan Baalen etxea ertz batetik bestera.
22. Eta esan zien soñekoen gordetzalleai: Atera itzatzute soñekoak Baalen serbitzari guztientzat. Eta atera ziozkaten soñekoak.
23. Eta sartu ziranean Jehu, eta Jonadab Rekaben semea, Baalen elizan, esan zien Baalen adoratzalleai: Aztertu, eta ikusi ezazute ez dedilla egon zuekin Jaunaren adoratzallerik batere, baizik Baalen serbitzariak bakarrik.
24. Sartu ziran bada eskeñtzera doañak, eta ofrendak, baña Jehuk zeuzkan kanpoan gertutuak larogei gizon, zeñai esanda zeukan: Zuen eskuetan jartzen ditudan gizon oietatik bat bakarrak ere iges egiten baldin badu, bere biziarekin pagatuko du, iges egiten duenaren bizia.
25. Eta gertatu zan bukatu zanean eskeñtza, agintzea Jehuk bere soldadu, eta agintariai, esaten ziela: Sartu zaitezte, eta il itzatzute; ez dezala batek ere igesik egin. Eta soldadu, eta agintariak ezpataz irago zituzten, botatzen zituztela kanpora gorputz illak. Emendik joan ziran Baalen elizako errira,
26. Eta atera zuten elizatik kanpora Baalen irudia, eta erre, ta auts biurtu zuten.
27. Berebat desegin zuten Baalen eliza, eta egin zituzten bere lekuan karkabak, zeñak dirauten gaurko eguneraño.
28. Ala arroztu zuen Jehuk Baal Israeltik.
29. Alaere etzuen alde egin Jeroboam Nabaten semearen bekatuetatik, zeñak bekatuerazi zion Israeli, eta etzituen ere utzi, Betelen eta Danen zeuden urrezko txalak.
30. Eta esan zion Jaunak Jehuri: Zeloarekin egin dezulako zuzena zana, eta nere begiai oniritzia, eta bete dezulako nere biotzean erabakita neukan guztia Akaben etxearen kontra, zure semeak, laugarren belauneraño, eseriko dira Israelko tronuaren gañean.
31. Jehuk ordea etzuen arretarik iduki ibiltzeko bere biotz guztitik Israelko Jaun Jainkoaren bidetik, zeren etzuen alde egin, Jeroboamen, Israeli bekatuerazi zionaren bekatuetatik.
32. Egun aietan asi zan Jauna aserretzen Israelen kontra; eta ala Hazaelek desegin, eta arrasatu zuen bere alderri guztietan,
33. Jordandik sortalderontz Galaadko, Gadko, eta Rubenen, eta Manassesen lur guztia, Aroerdik, zeñ dagoan Arnongo errekaren aldean, Galaad eta Basaneraño.
34. Jehuren gañerako itzak, eta egin zuen guztia, eta bere sendotasuna, ez al daude oiek guziak eskribituak Israelko erregeen egunetako itzen liburuan?
35. Eta joan zan lotara Jehu bere gurasookin, eta lurpetu zuten Samarian, eta erreñatu zuen Joakaz bere semeak bere lekuan.
36. Jehuk Israelen gañean Samarian erreñatu zuen denbora, ogeita zortzi urte izan ziran.
AMAIKAGARREN KAPITULUA
1. Eta Atalia Okoziasen ama, ikusirik bere sema illik, jaiki zan, eta il zituen erregeren odoleko guztiak.
2. Josaba, Joram erregearen alaba, Okoziasen arrebak berriz, arturik Joas Okoziasen semea, ostu zuen lotokitik, bera eta bere iñudea, erregearen semeen erditik, zeñak illaz zeramazkiten, eta ezkutatu zuen Ataliaren aurretik, il etzetzaten.
3. Eta egon zan sei urtean ezkutatua bere iñudearekin Jaunaren etxean, eta Ataliak erreñatu zuen lurraren gañean.
4. Baña zazpigarren urtean Joiadak, ots egiñik euntariari eta soldaduai, sartu zituen berarekin Jaunaren elizan, eta elkartu zan berakin, eta juramentu erazirik Jaunaren etxean, erakutsi zien erregearen semea,
5. Eta agindu zien, esaten ziela: Au da egin bear dezutena,
6. Zuetatik irugarren partea sartuko da larunbatean, eta egongo da erregearen etxea zaitzen. Eta beste irugarren partea egongo da Egoeko atean, eta beste irugarren parteak zaituko du, ezkutarien bizilekuaren ostean dagoan atea, eta beilla egingo diozute Messaren etxeari.
7. Eta zuetatik bi parte, asteko ateratzen diran guztiak, egongo dirade beillan Jaunaren etxean erregearen aldean,
8. Eta ingurutuko dezute, zuen eskuetan armak dituzutela, baldin iñor sartuko balitza elizaren barrenen, illa izan dedilla; eta egongo zerate erregearen aldean, naiz sartu dedilla, naiz irten dedilla.
9. Eta euntariak egin zuten Joiada apaizak agindu zien guztia, eta arturik bakoitzak bere jendeak, ala asteko sartzen ziranak, nola ateratzen ziranak, joan ziran Joiada apaizagana,
10. Zeñak eman ziezten, Jaunaren etxean gordetzen ziran, Dabid erregearen lanza eta armak.
11. Eta jarri ziran zituztela bakoitzak armak beren eskuetan, elizaren eskuitik, aldarearen eta elizaren ezkerreraño erregearen inguruan.
12. Eta atera zuen erregearen semea, eta jarri zion bere buruaren gañean erregezinta, eta legeko liburua, eta egin zuten errege, eta igortzi zuten, eta txaloak eginik eskuakin, esan zuten: Bizi bedi erregea.
13. Aditu zituen Ataliak, korrika zijoan erriaren bozak; eta sarturik jendetzagana Jaunaren elizara,
14. Ikusi zuen erregea tronuaren gañean eseria, oi zan bezela, eta kantariak eta sonulariak bere aldean, eta erriko jende guzia pozez betea, jotzen klarinak, eta urratu zituen bere soñekoak, eta deadarrez esan zuen: Saldukeria, saldukeria.
15. Joiadak berriz agindu zien, soldaduai agintzen zieten euntariai, esaten ziela: Atera ezazute elizatik kanpora, eta jarraitzen diona, ezpataz illa izan bedi. Zeren esan zuen apaizak: Ez bedi izan illa Jaunaren elizan.
16. Eta ezarri ziozkaten eskuak, eta eraman zuten bulzaka zaldien sarreraren karrikatik, jauregiaren aldera, eta an il zuten.
17. Egin zuen bada Joiadak elkartasuna Jaunaren, eta erregearen, eta erriaren artean, izan zedin Jaunaren erria, eta erregearen, eta erriaren artean.
18. Eta lurreko erri guztia sartu zan Baalen elizan, eta desegin zituzten bere aldareak, eta txit puskatu zituzten bere irudiak, il ere zuten aldarearen aurrean Matan Baalen apaiza. Eta apezak jarri zituen zaitzalleak Jaunaren etxean.
19. Eta artu zituen euntariak, eta Zereti, eta Feletiko lejioak, eta lurreko erri guztia, eta eraman zuten erregea Jaunaren etxetik, eta etorri ziran jauregira, ezkutarien ateko bidetik, eta eseri zan erregeen tronuaren gañean.
20. Eta bozkariotu zan lurreko erri guztia, eta erriak atseden zuen; Atalia berriz izan zan ezpataz illa erregearen jauregian.
21. Eta zazpi urtekoa zan Joas, asi zanean erreñatzen.
AMABIGARREN KAPITULUA
1. Jehuren zazpigarren urtean asi zan erreñatzen Joas, eta erreñatu zuen zazpi urtean Jerusalenen. Bere amaren izena zan Sebia, Bersabeekoa.
2. Eta Joas ibilli zan zuzen Jaunaren aurrean, Joas apaiz nagusia zuzentzalletzat iduki zuen denbora guztian.
3. Alaere etzituen kendu toki goratuak; zeren oraindik erriak egiten zituen ofrendak, eta eskeñtzen zituen doañak goietan.
4. Eta Joasek esan zien Apaizai: iraitzeko eta arrotzak Jaunaren elizara ekartzen duten diru guztia gauza santuak gatik, eta eskeñtzen dana bakoitzaren erreskatagatik, eta bakoitzak borondatez eta bere biotzaren aukerara ematen duena Jaunaren elizarako,
5. Artuko dute apaizak beren txandaren araura, eta egingo dituzte, etxeak bear dituen lanak, premiarik daukala ikusiko baldin balute.
6. Baña Joas erregearen ogeita irugarren urteraño, etzituzten apaizak egin etxearen premiazko lanak.
7. Eta ots egin zion Joas erregeak Joiada apaiznagusiari eta apaizai, esaten ziela: Zergatik ez dituzute egiten etxearen premiazko lanak? Ez dezute bada emendik aurrera artuko dirua zuen txandetan, baizik eman ezazute elizaren premiazko lanetarako.
8. Eta ala galerazi zitzaien apaizai jarraitzea dirua artzen erriagandik, eta Etxearen premiazko lanak egitea.
9. Orduan Joiada apaiznagusiak, agindu zuen egiteko kutxa bat, eta bere gañean idigitzeko zulo bat, eta jarri zuen aldarearen aldean, Jaunaren etxean sartzen ziradenen eskuiko eskutik, eta ateetan beillan zeuden apaizak botaten zuten kutxara, Jaunaren elizan eskeñtzen zan diru guztia.
10. Eta ikusten zutenean diru asko zegoala kutxan, etortzen ziran erregearen sekretario bat, eta apaiz nagusia, eta atera, eta kontatzen zuten, Jaunaren etxeko kutxan arkitzen zan dirua.
11. Eta jartzen zuten bere kontu, eta arrazoiarekin, Jaunaren etxeko langilleen lanarizaien eskuetan, zeñak pagatzen zien berarekin, Jaunaren etxean lanean ari ziran arotz, eta kisuariai,
12. Eta etxean premiazko lanak egiten zituztenai, eta arriak lantzen zituztenai, eta beretzat erosten zituzten berarekin zurak eta landutzen ziran arriak; izan zedin osotoro berriztatua Jaunaren etxea, leengo eran jartzeko kasturen baten premia zegoan toki guztietan.
13. Baña Jaunaren elizari eskeñtzen zitzaion diru onekin, etziran egiten pegarrak, ez irurziak, ez inzensonarioa, ez tronpetak,ez urrezko, eta zillarrezko ontzirik batere,
14. Zeren ematen zitzaien, Jaunaren eliza leengo eran jartzeko lanetan ari ziradenai.
15. Eta etzitzaien konturik artzen, ematen zitzaienai dirua langilleentzat, baizik utziten zan beren fede onaren kontura.
16. Baña etzan sartzen Jaunaren elizan, ematen zan dirua gaiztakeriak gatik, eta bekatuak gatik, zeren zan apaizena.
17. Denbora artan Hazael Siriako erregea atera zan gerrara, eta ari zan gudan Jeten kontra, eta atzitu zuen, eta zuzendu zuen bere arpegia igotzeko Jerusalenen kontra.
18. Argatik Joas Judako erregeak artu zituen, Josafatek, eta Joramek, eta Okoziasek, bere asabak, eskeñitako ofrenda santu guztiak, eta berberak eskeñi zituenak; eta Jaunaren elizako gordairuetan, eta erregearen jauregian arkitu al izan zan zillar guztia, eta bialdu zion Hazael Siriako erregeari, zeñak onenbesterekin alde egin zuen Jerusalendik.
19. Eta Joasen gañerako gauza guztiak, eta bere egitate guztiak, ez al daude eskribatuak, Judako erregeen urteoroko berrietako liburuan?
20. Eta jaiki ziran bere serbitzariak, eta juramentuz lotu ziran elkarren artean, eta il zuten Joas Melloren etxean, Sellako jetxieran.
21. Bizia kendu zioten morroiak izan ziran Josakar Semaaten semea, eta Josabad Somerren semea; eta illa izan zanean, obiratu zuten bere gurasoakin Dabiden errian, eta bere seme Amasiasek erreñatu zuen bere lekuan.
AMAIRUGARREN KAPITULUA
1. Joas Okoziasen seme, Judako erregearen ogeita irugarren urtean, erreñatu zuen Joakaz Jehuren semeak Israelen gañean, Samarian, amazazpi urtean.
2. Eta gaizki egin zuen Jaunaren aurrean, eta jarraitu zien Jeroboam Nabaten semearen bekatuai, zeñak bekatu erazi zion Israeli, eta etzuen alderik egin beretatik.
3. Eta erazeki zan Jaunaren aserrea Israelen kontra, eta jarri zituen denbora luzean Hazael Siriako erregearen eskuan, eta Benadad Hazaelen semearen eskuan.
4. Baña Joakazek erregutu zuen Jaunaren aurrean, eta aditu zuen Jaunak, ikusirik Israelen antsia, zeren zeatu zituen Siriako erregeak;
5. Eta bialdu zion Jaunak Israeli salbatzalle bat, zeñak libratu zuen Siriako erregearen eskutik; eta Israelko semeak bizi izan ziran beren bizilekuetan, lengo denboretan bezela.
6. Alaere etzuten alderik egin Jeroboamen etxeko bekatuetatik, zeñak bekatuerazi zion Israeli, baizik ibilli ziran beretan, alako moduan,non, Samariako basoa ere oñean gelditu zan.
7. Etzitzaion gelditu Joakazi gerrako jenderik, baizik berrogeita amar soldadu zaldizko, eta amar gurdi, eta amar milla gizon oñazko, zeren Siriako erregeak ezpataz irago zituen, eta desegin, garia jotzen dan larrañean autsa bezela.
8. Joakazen gañerako gauzak, eta bere egite guztiak, eta bere sendotasuna, oiek guztiak ez al daude eskribatuak, Israelko erregeen egunetako berrien liburuan?
9. Eta Joakaz joan zan lotara bere gurasoakin, eta lurpetu zuten Samarian, eta bere seme Joasek erreñatu zuen bere lekuan.
10. Joas Judako erregearen ogeita amazazpigarren urtean, erreñatu zuen Joas Joakasen semeak Israelen gañean, Samarian, amasei urtean,
11. Eta gaizki egin zuen Jaunaren aurrean, etzuen alderik egin, Jeroboam Nabaten semearen bekatu guztietatik, zeñak bekatu erazi zion Israeli, baizik ibilli zan beretan.
12. Joasen gañerako gauzak, eta bere egite guztiak, eta bere sendotasuna, eta nola gerran egin zuen Amasias Judako erregearen kontra, ez al dago guztia eskribatua, Israelko erregeen urteoroko berrietako liburuan?
13. Eta Joas joan zan lotara bere gurasoakin, eta Jeroboam eseri zan bere tronuaren gañean. Joas berriz izan zan obiratua Samarian, Israelko erregeakin.
14. Eta Eliseo zegoan eririk, il zan eritasunetik, eta Joas Israelko erregea joan zan ikustera, eta negar egiten zuen bere aurrean, eta esaten zuen: Ene aita, ene aita, Israelko gurdia, eta bere itzaia.
15. Eta esan zion Eliseok: Ekarri itzatzu uztaia, eta fletxak. Eta ekarririk uztaia, eta fletxak,
16. Esan zion Israelko erregeari: Jarri ezazu zure eskua uztaiaren gañean; jarri zituen Eliseok bere eskuak, erregearen eskuen gañean.
17. Eta esan zuen: idiki ezazu sortaldeko leioa. Eta idiki zuenean, esan zuen Eliseok: Desparatu ezazu saieta bat, eta desparatu zuen. Eta esan zuen Eliseok: Salbazioko saieta da au Jaunagatik, eta salbazioko saieta Siriaren kontra; zeren zuk desegingo dezu Siria Afek-en, arras akabatu artean.
18. Geiago esan zuen: Artu itzatzu saietak. Eta arturik, esan zuen berriz: Jo ezazu lurra dardo batekin, eta jo zuenean iru alditan, gelditu zan.
19. Eta aserretu zan Jaungoikoaren gizona bere kontra, eta esan zuen: Baldin jo bazeneza bost, edo sei, edo zazpi alditan, saurituko zenduen Siria, arras desegin artean; baña orain garaituko dezu iru alditan.
20. Il zan bada Eliseo, eta obiratu zuten. Urte artan beratan sartu ziran erri aietatik Moabko lapurtxoak.
22. Eta il bat lurpetzera zijoazen gizon batzuek, ikusirik lapurtxoak, bota zuten gorputz illa Eliseoren obian, eta ukitu zieneko Eliseoren ezurrai, illa biztu zan, eta jarri zan zutik.
23. Hazael Siriako erregeak bada, naigabetu zuen Israel Joakazen denbora guztian.
24. Eta atzenean il zan Hazael Siriako erregea, eta Benadad bere semeak erreñatu zuen bere lekuan.
25. Orduan Joas Joakazen semeak, berangandu zituen Benadad Hazaelen semearen eskutik, onek bere aita Joakazi gerrako legez artu ziozkan erriak. Iru alditan desegin zuen Joas; eta biurtu ziozkan Israeli erri aiek.
AMALAUGARREN KAPITULUA
1. Joas Joakazen seme, Israelko erregearen bigarren urtean, sartu zan erreñatzen Amasias, beste Joas, Judako errege baten semea.
2. Ogeita bost urte zituen erreñatzen asi zanean, eta erreñatu zuen ogeita bederatzi urtean Jerusalenen. Bere amari zeritzan Joadan, berez Jerusalengoa.
3. Eta egin zuen justoa zana Jaunaren aurrean, baña ez bere aita Dabidek bezela. Egin zuen guztian, bere aita Joasek egin zuena.
4. Salbu bakarrik, etzituela kendu altuak; bada oraindik erriak egiten zituen eskeñtzak, eta erretzen zuen inzensoa altuetan.
5. Eta erreñuarekin jabetuta bereala, kendu erazi zien bizia bere aita erregea il zuten bere morroiai.
6. Baña etzituen il iltzalleen semeak, Moisesen legeko liburuan eskribatua dagoanaren araura, Jaunak agindu zuen bezela: Ez dira ilko gurasoak semeakgatik, ezda semeak ere ez dira ilko gurasoakgatik, baizik bakoitza ilko da bere bekatua gatik.
7. Onek beronek desegin zituen amar milla Idumear Gatzagako ibarrean, eta artu zuen indarrez Petra, zeñi ots egin zion Jektehel, gaurko eguneraño irautzen duen izena.
8. Orduan bialdu ziozkan mandatariak Amasiasek, Joas Joakazen seme, Jehuren seme, Israelko erregeari, esaten zuela: Atoz, eta ikusi gaitezen.
9. Eta Joas Israelko erregeak bialdu zion Amasias Judako erregeari erantzuera au: Libanoko kardaberak bialdu zuen esatera, Libanon dagoan zedroari: Eman zaiozu zure alaba emaztetzat nere semeari, baña Libanon bizi diran basoko abereak irago ziran, eta zapaldu zuten kardua.
10. Nola zuk garaitu, eta desegin dituzun Idumearrak, argatik arrotu da zure biotza. Kontentatu zaite zure gloriarekin, eta zaude zure etxean, zergatik zabiltza gaitzaren billa, galtzeko zu, eta Juda zurekin?
11. Baña Amasiasi etzitzaion ongi iritzi. Argatik Joas Israelko erregea atera zan gerrara, eta elkar ikusi zuten berak, eta Amasias Judako erregeak, Betsames Judako errian.
12. Eta Juda izan zan Israelek desegiña, eta iges egin zuten bakoitzak bere dendetara.
13. Eta Joas Israelko erregeak arrapatu zuen Betsamesen Amasias Judako erregea, Joasen semea, Okoziasen semea, eta eraman zuen Jerusalenera, eta bota zuen Jerusalengo murruaren zati bat, Efraimgo atetik kantoiko ateraño, lareun besoan.
14. Eta artu zituen, Jaunaren elizan eta erregearen gordelekuetan arkitu ziran urre, eta zillar guztia, eta ontzi guztiak, eta ordeazkoak; eta itzuli zan Samariara.
15. Eta Joasen gañerako egitateak, eta nolako sendotasunarekin gudatu zan Amasias Judako erregearen kontra, ez al daude oiek eskribatuak, Israelko erregeen urteoroko berrien liburuan?
16. Atzenean Joas irago zan atsedetera bere gurasoakin, eta obiratua izan zan Samarian, Israelko erregeakin; eta Jeroboam bere semeak erreñatu zuen bere lekuan.
17. Eta Amasias, Joas Judako erregearen semea bizi izan zan, il ezkero Joas, Joakaz Israelko erregearen semea, amabost urtean.
18. Amasiasen egiteen gañerakoa, ez al dago eskribatua Judako erregeen urteoroko berrietako liburuan?
19. Onen kontra juramentatu ziran Jerusalenen, eta berak iges egin zuen Lakisera. Eta bialdu zituzten bere ondoren Lakisera, eta an il zuten.
20. Eta eraman zuten zaldiakin, eta obiratu zuten Jerusalenen bere gurasoakin, Dabiden errian.
21. Gero Judako erri guztiak artu zuen Azarias amasei urtekoa, eta jarri zuten erregetzan bere aita Amasiaren lekuan.
22. Onek egin zuen Elat, eta itzuli zion Judari, irago ezkero erregea atsedetera bere gurasoakin.
23. Amasias, Joas Judako erregearen semearen amabosgarren urtean, sartu zan erreñatzen samarian Jeroboam, Joas Israelko erregearen semea, eta erreñatu zuen berrogeita bat urtean.
24. Eta gaizki egin zuen Jaunaren aurrean. Etzuen alderik egin, Jeroboam Nabaten semearen bekatuetatik, zeñak bekatu erazi zion Israeli.
25. Berak berriz jarri zituen Israelko mugak asieran bezela, Ematen sarreratik Eremuko itsasoraño, Israelko Jaun Jainkoaren itzaren araura, zeñ esan zuen bere serbitzari Jonas, Amatien seme, Jetkoa zanaren bitartez, Oferren.
26. Zeren ikusi zuen Jaunak Israelko ansia txit mingoitza, eta galduak izan ziradela itxietan sarturik zeudenetarañokoak, eta atzenerañokoak, eta etzegoala nork lagundu zizaion Israeli.
27. Etzuen ere erabaki Jaunak borratzea Israelko izena zeruaren azpitik; eta ala libratu zituen, Jeroboam Joasen semearen eskuz.
28. Jeroboamen gañerako gauzak, eta egin zuen guztia, eta zelako sendotasunarekin gudan egin zuen, eta nola biurtu ziozkan Israeli Damasko eta Emat, Judakoa, ez al daude oiek eskribatuak Israelko erregeen urteoroko berrietako liburuan?
29. Atzenean Jeroboam joan zan atsedetera bere guraso Israelko erregeakin, eta Zakarias bere semeak erreñatu zuen bere lekuan.
AMABOSGARREN KAPITULUA
1. Jeroboam Israelko erregearen ogeita zazpigarren urtean, asi zan erreñatzen Azarias, Amasias Judako erregearen semea.
2. Amasei urte zituen erreñatzen asi zanean, eta erreñatu zuen berrogeita amabi urtean Jerusalenen. Bere amaren izena zan Jekelia Jerusalengoa.
3. Eta egin zuen Jaunaren gogokoa zana, jarraiturik gauza guztietan bere aita Amasiasi.
4. Baña alaere etzituen bota goietako tokiak, bada oraindik erriak egiten zituen eskeñtzak, eta erretzen zuen inzensoa goietan.
5. Baña Jaunak kastigatu zuen erregea, zeñ egon zan legenarrarekin illarteraño, eta bizi izan zan berezituta bakarreko etxe batean. Bitartean Joatan bere semeak gobernatzen zuen jauregia, eta juzgatzen zuen alderri artako erria.
6. Azariasen gañerako gauzak, eta bere egite guztiak, ez al daude eskribatuak Judako erregeen urteoroko berrietako liburuan?
7. Irago zan atzenean Azarias atsedetzera bere gurasoakin, eta obiratua izan zan bere asabakin Dabiden errian, eta Joatam bere semeak erreñatu zuen bere lekuan.
8. Azarias Judako erregearen ogeita emezortzi garren urtean, erreñatu zuen Zakarias Jeroboamen semeak Israelen gañean, Samarian, sei illabetean.
9. Eta gaizki egin zuen Jaunaren aurrean, bere gurasoak egin zuten bezela etzuen alderik egin Jeroboam Nabaten semearen bekatuetatik, zeñak bekatu egin erazi zion Israeli.
10. Eta Selum Jabesen semea konjuratu zan bere kontra, eta zauritu zuen agirian, eta il zuen, eta erreñatu zuen bere lekuan.
11. Eta Zakariasen gañerako gauza guztiak, ez al daude guztiak eskribatuak Israelko erregeen urteoroko berrietako liburuan?
12. Au da Jaunak Jehuri eman zion itza, esaten zuela: Zure semeak laugarren belauneraño eseriko dira Israelko tronuan. Eta ala gertatu zan.
13. Selum bada Jabesen semeak erreñatu zuen Azarias Judako erregearen ogeita emeretzigarren urtean, eta erreñatu zuen il bakar batean Samarian.
14. Zeren Manahen, Gadien semea, joan zan Tersatik, eta etorri zan Samariara, eta zauriturik Selum Jabesen semea, il zuen, eta erreñatu zuen bere lekuan.
15. Selumen gañerako egiteak, eta amarroz irazki zuen konjurazioa, ez al daude oiek eskribatuak Israelko erregeen urteoroko berrien liburuan?
16. Orduan desegin zuen Manahemek Tapsa, eta bertan zeuden guztiak, eta bere alderriak Tersatik. Etziotelako idiki nai izan atea, eta il zituen aurra egiteko zeuden andre guztiak, eta idiki erazi zituen.
17. Azarias Judako erregearen ogeita emeretzi garren urtean erreñatu zuen Manahem, Gadien semeak Israelen gañean amar urtean, Samarian.
18. Eta egin zuen gaizkia zana Jaungoikoaren aurrean, etzuen alderik egin Jeroboam Nabaten semearen bekatuetatik, zeñak bekatu erazi zion Israeli bere denbora guztian.
19. Ful, Asiriarren erregea, etorri zan orduan erri onetara, eta eman ziozkan Manahemek Fuli milla talentu zillarrezko, lagundu zizaion, eta sendotu zezan bere erreñuan.
20. Eta Manahenek pagatu erazi zien diru au Israelko (sic) andizki eta aberatzai emateko Asiriarren erregeari, bakoitzak berrogeita amar siklo zillarrezko, eta biurtu zan Asiriarren erregea, eta etzan gelditu errian.
21. Manahemen gañerako gauzak, eta bere egite guztiak, ez al daude eskribatuak Israelko erregeen urteoroko berrietako liburuan?
22. Atzenean Manahem joan zan atsedetzera bere gurasoakin, eta bere seme Fazeiak erreñatu zuen bere lekuan.
23. Azarias Judako erregearen berrogeita amargarren urtean asi zan erreñatzen Fazeia Manahemen semea, Israelen gañean, Samarian, eta erreñatu zuen amar urtean.
24. Eta egin zuen gaizkia zana Jaunaren begietan, etzuen alderik egin, Jeroboam Nabaten semearen bekatuetatik, zeñak bekatu erazi zion Israeli.
25. Eta konjuratu zan bere kontra Fazee Romeliaren semea, bere agintari nagusia; zeñak eraso zion berrogeita amar gizon, berez Galaadkoakin, Samarian, errege etxeko dorrean, Argob, eta Arieren aldean, eta il zuen, eta erreñatu zuen bere lekuan.
26. Fazeiaren gañerako gauzak, eta bere egite guztiak, ez al daude eskribatuak, Israelko erregeen urteoroko berrietako liburuan?
27. Azarias Judako erregearen berrogeita amabigarren urtean, asi zan erreñatzen Fazee Romeliaren semea Israelen gañean, eta erreñatu zuen ogei urtean.
28. Eta egin zuen gaizkia dana Jaunaren aurrean, etzuen alderik egin, Jeroboam Nabaten semearen bekatuetatik, zeñak bekatu erazi zion Israeli.
29. Fazee Israelko erregearen egunetan etorri zan Theglathphalasar, Asurko erregea, eta artu zituen Aion, eta Abel Maakaren Etxea, eta Jande, eta Zedes, eta Asor, eta Galaad, eta Galilea, eta Neptaliko lur guztia, eta eraman zituen bertan bizi ziranak Asiriara.
30. Baña Osee, Elaren semea konjuratu zan, Fazee Romeliaren semearen kontra, eta jarri ziozkan zelatadak, eta zauritu, eta il zuen. Eta erreñatu zuen bere lekuan, Joatam Oziasen semearen ogeigarren urtean.
31. Eta Fazeeren gañerako gauzak, eta egin zuen guztia, ez al dago guztia eskribatua, Israelko erregeen urteoroko berrietako liburuan?
32. Fazee Romeliaren seme, Israelko erregearen bigarren urtean, erreñatu zuen Joatam, Ozias Judako erregearen semeak.
33. Ogeita bost urte zituen asi zanean erreñatzen; eta erreñatu zuen amar urtean Jerusalenen, bere amaren izena Jerusa, Sadoken alaba.
34. Eta egin zuen Jaunaren gogokoa zana, eta ibilli zan beti, eta gauza guztietan, Ozias bere aita bezela.
35. Egia da etzituela desegin goietako tokiak. Oraindik erriak egiten zituen eskeñtzak, eta erretzen zuen inzensoa goietan. Berak egin zuen Jaunaren etxeko aterik goratuena.
36. Joatamen gañerako gauzak, eta bere egite guztiak, ez al daude onezkero eskribatuak, Judako erregeen urteoroko berrietako liburuan?
37. Egun aietan asi zan Jauna bialtzen Judaren kontra Rasin Siriako erregea, eta Fazee Romeliaren semea.
38. Irago zan Joatam atsedetzera bere gurasoakin, eta obiratua izan zan berakin, bere aita Dabiden errian. Eta Akaz bere semeak erreñatu zuen bere lekuan.
AMASEIGARREN KAPITULUA
1. Fazee, Romeliaren semearen amazazpigarren urtean, igo zan tronura Akaz, Joatam Judako erregearen semea.
2. Ogei urte zituen Akazek erreñatzen asi zanean, eta erreñatu zuen Jerusalenen amasei urtean. Etzuen egin, bere Jaungoikoaren begien gogokoa zana, Dabid bere aitak bezela.
3. Baizik ibilli zan Israelko erregeen bidetik, eta gañera konsagratu zuen bere semea, irago erazirik sutatik, jentillen idoloen araura; zeñak desegin zituen Jaunak Israelko semeen aurrean.
4. Eskeñtzen ere zituen doañak, eta erretzen zuen izensoa goietan, eta muñatsetan, eta edozeñ zuaitz ostotsuren azpian.
5. Orduan Rasin Siriako erregea, eta Fazee, Romelia Israelko erregearen semea, igo ziran Jerusalen setiatzera, eta setiatua iduki ezkero Akaz, ezin izan zuten garaitu.
6. Denbora artan Rasin Siriako erregeak berriz elkatu zuen Aila Siriarekin, eta bota zituen Juduak Ailatik; eta Idumearrak etorri ziran Ailara, eta bizi dirade an gaurko eguneraño.
7. Eta Akazek bialdu zituen mandatariak Theglathfhalasar Asiriarren erregeagana, esaten zuela: Zure serbitzaria naiz, eta zure semea, atoz, eta gorde nazazu Siriako erregearen eskuetatik, eta Israelko erregearen eskuetatik, zeñak jaiki diraden nere kontra.
8. Eta bildurik arkitu al zuen zillar, eta urre guztia Jaunaren etxean, eta erregearen gordairuetan, bialdu ziozkan doañak Asiriarren erregeari.
9. Eta onek oben egin zuen bere borondatera, igo zan bada Asiriarren erregea Damaskora, eta desegin zuen, eta bertan bizi ziranak eraman zituen Lirenera, eta il zuen Rasin.
10. Eta joan zan Akaz erregea bidera irtetzera Theglathfalasar Asiriarren erregeari Damaskora, eta ikusirik Damaskoko aldarea, bialdu zion Akaz erregeak Urias apaiz nagusiari bere irudi, txit osotoro adirazten zituena bere lan guztiak.
11. Eta Urias apaizak egin zuen aldare bat, guztian Akaz erregeak Damaskotik agindu zionaren araukoa; ala egin zuen Urias apaizak, aliketa etorri zan artean Akaz erregea Damaskotik.
12. Eta etorri zanean erregea Damaskotik, ikusi zuen aldarea, eta beneratu zuen; eta igo zan, eta eskeñi zituen opariak, eta bere doaña,
13. Eta egin zituen libazioak, eta isuri zuen, aldarearen gañean, illak izan ziran doañ paketsuen odola.
14. Eta Jaunaren aurrean zegoan aldarea eraman zuen elizaren ataritik, eta bere lekutik, eta bere toki egokitik Jaunaren elizan, eta jarri zuen aldare aren aldamen batean, ifarraldean.
15. Agindu ere zion Akaz erregeak Urias apaizari, esaten zuela: Eskeñiko dezu aldare andi onen gañean goizeko doañ dana errea, eta arratsaldeko eskeñtza, eta erregearen holokaustoa, eta bere oparia, eta lurreko erri guztiko holokaustoa, eta beren eskeñtzak, eta beren libazioak. Eta isuriko dezu bere gañean holokaustoaren odol guztia, eta abere illaren odol guztia; bronzezko aldarea berriz egongo da gertua nere erabakira.
16. Egin zuen bada Urias apaiz nagusiak, Akaz erregeak agindu zion guztia.
17. Eta Akaz erregeak kendu zituen ondape otallutuak, eta gañean zeukaten maskorra; eta kendu ere zuen itsasoa brontzezko idien gañetik, zeñak irozotzen zuten, eta utzi zuen bean, zeñ zegoan arlosatua.
18. Berebat kendu zuen larunbateko Musak, elizan egin zuena, eta kanpoan zegoan erregearen iraitzea aldatu zuen Jaunaren elizara, Asiriako erregeagatik.
19. Akazek egin zituen beste gauzak, ez al daude berak eskribituak Judako erregeen urteoroko berrietako liburuan?
20. Eta Akaz joan zan lotara bere gurasoakin, eta izan zan obiratua berakin Dabiden errian, eta bere seme Ezekiasek erreñatu zuen bere lekuan.
AMAZAZPIGARREN KAPITULUA
1. Akaz Judako erregearen amabigarren urtean erreñatu zuen Osee Elaren semeak, Samarian, Israelen gañean, bederatzi urtean.
2. Eta egin zuen gaizkia Jaunaren aurrean, baña ez bera baño lenago izan ziran Israelko erregeak beste.
3. Onen kontra etorri zan Salmanasar Asiriarren erregea, eta egin zan Osee bere mendeko, eta pagatzen zion kotiza.
4. Eta jakinik Asiriarren erregeak, Oseek bialdu ziozkala mandatariak Sua Ejiptoko erregeari, Asiriako erregearen kontra jaikitzeko asmoarekin, eta kotizik ez pagatzeko, urteoro oi zuen bezela, setiatu zuen, eta arrapaturik, lotuta presoindegian sartu zuen.
5. Eta egin zituen ibillerak lur guztitik, eta igorik Samariaren kontra, iduki zuen ingurutua iru urtean;
6. Baña Oseeren bederatzigarren urtean, artu zuen Asiriako erregeak Samaria, eta eraman zituen Israeltarrak Samariara, eta jarri zituen Halan, eta Haborren, Medoen errietan, Gozan ibaiaren aldean.
7. Eta au izan zan Israelko semeak pekatu egin zutelako, adoratzen zituztela jainko arrotzak, beren Jaun Jaungoikoaren kontra, zeñak atera zituen Ejiptoko lurretik, Faraon Ejiptoko erregearen mendetik;
8. Eta jarraitzen zieztelako Jaunak Israelko semeen aurrean desegin zituen erreñuen oiturai, eta orobat egin zuten, Israelko erregeen oiturai.
9. Eta ofenditu zuten Israelko semeak beren Jaun Jainkoa egite ez onakin; eta egin zituzten berentzat toki goratuak beren erri guztietan, zaitzallen dorretik asita erri sendoraño.
10. Eta egin zituzten talluak, eta basoak muñats goratu guztian, eta zuaitz ostotsu guztien azpian.
11. Eta erretzen zuten an inzensoa aldareen gañean, Jaunak beren aurrean andikan kendu zituen erreñuak bezela, eta egin zituzten gauza txit gaiztoak, aserretu erazitzen ziotela Jaunari.
12. Eta adoratu zituzten zikinkeriak, zeñakgaitik agindu zien Jaunak ez egiteko alako gauzarik.
13. Onen gañean etzion beñere utzi Jaunak adirazteari, ala Israelen, nola Judan, profeta eta ikusle guztien bitartez, esaten zuela: itzuli zaitezte zuen oitura txit gaiztoetatik, gorde itzatzute nere aginteak eta zeremoniak, zuen gurasoai eman niezten lege guztien araura, eta esatera bialdu dizutedan bezela nere serbitzari profeten bitartez.
14. Berak etzuten aditu, baizik gogortu zituzten beren lepoak, jarraiturik beren gurasoen gogortasunari, zeñak etzioten obeditu nai izan beren Jaun Jainkoari.
15. Eta bota zituzten bere legeak, eta beren gurasoakin egin zuen elkartasuna, eta beren kontra esan zituen gauzak, eta jarraitu zieten arrokeriai, eta txoratu zitzaizten, eta jarraitu zieten beren inguruan zeuden erreñuai, zeñakgatik agindu zien Jaunak, ez egiteko berak egiten zutenik.
16. Eta utzi zituzten beren Jaun Jainkoaren aginte guztiak, etaegin (sic) zituzten menast urtuzko bi txal, eta basoak, eta adoratu zuten zeruko ejerzitu guztia, eta serbitu zuten Baal.
17. Eta eskeñi zituzten beren semeak eta beren alabak suaren bitartez, eta ibilli ziran aztinanzetan eta asmaziotean; eta egin zuten gaiztakeria guztia Jaunaren aurrean, aserretu erazitzeko.
18. Argatik txit aserretu zan Jauna Israelen kontra, eta bota zuen bere aurretik, eta etzan gelditu baizik Judako tribua bakarrik.
19. Judak berak ere etzituen gorde bere Jaun Jainkoaren aginteak, baizik ibilli zan Israelek egin zituen utsegitetan.
20. Eta ala Jaunak bota zuen Israelko jatorri guztia, eta atsekabetu zituen; eta jarri zituen, berak mendean zeuzkatenen eskuetan, bota zituen artean osoz bere aurretik.
21. Denbora artatik, zeñean Israelek, berezitzen zala Dabiden etxetik, autu zuen bere erregetzat Jeroboam Nabaten semea; bada Jeroboamek aldeerazi zion Israeli Jaunagandik, eta erori erazi zion pekatu andian.
22. Eta Israelko semeak ibilli ziran, Jeroboamek egin zituen pekatu guztietan, eta etzuten alderik egin beretatik,
23. Aliketa kendu zuen artean Jaunak Israel bere aurretik, esan zuen bezela bere serbitzari profeta guztien bitartez, eta izan zan Israel eramana bere erritik Asiriarretara, non dagoan gaurko eguneraño.
24. Eta Israelko semeen lekuan etorrierazi zien Asiriarren erregeak, Babiloniako, eta Kutako, eta Abahko, eta Ematko, eta Sefarbaimko jendeai, eta jarri zituen Samariako errietan, eta jende oiek izan ziran Samariaren jaubeak, eta bizi izan ziran bere errietan.
25. Eta asi ziradenean bizi izaten an, etzeukaten Jaunaren beldurrik; eta Jaunak bialdu zituen beren kontra leoiak, zeñak iltzen zituzten.
26. Eta eman zioten Asiriarren erregeari gauza onen gastigua, eta esan zioten: Zuk bialdu dituzun jendeak bizitzeko Samariako errietan, ez dakite nola adoratu erri artako Jaungoikoa, eta Jaunak bidaldu ditu beren kontra leoiak, zeñak iltzen dituzten, ez dakitelako berak nola adoratu erri artako Jaungoikoa.
27. Eta Asiriarren erregeak agindu zuen esaten zuela: Eraman ezazute ara, andik katibu ekarri zenduzten apaizetatik bat, eta joan bedi berakin bizitera, eta erakutsi bizaiote nola adoratu erri artako Jaungoikoa.
28. Joanik bada ara, Samariatik katibu ekarriak izan ziraden apaizetatik bat, bizi izan zan Betelen, eta erakusten zien nola ondratu Jauna.
29. Alaere, erri aietatiko bakoitzak egin zituen beren Jaungoikoak, zeñak jarri zituzten, Samarian egin zituzten goietako elizetan, erreñu bakoitzak bizi zan errietan.
30. Zeren Babiloniarrak egin zuten Sokotbenot; eta Kutearrak Nerjel, eta Ematkoak Asima.
31. Hebearrak jarri zituzten Nebahaz eta Tartak. Sefarbaimkoak ziradenak berriz, erretzen zituzten beren semeak, Adramelek, eta Anamelek Sefarbaimko jainkoen ondran.
32. Eta alaere adoratzen zuten Jauna. Eta egin zituzten berentzat goietako apaizak zatarrenetatik, eta jartzen zituzten garaietako elizetan.
33. Eta adoratzen zutela Jauna, serbitzen ere zituzten beren jainkoak, erreñu aien araura, zeñatatik izan ziraden eramanak Samariara.
34. Gaurko eguneraño jarraitzen diote anziñako oiturari, ez dute Jaunaren beldurrik, ez dituzte ere gordetzen bere zeremoniak, ez elizkizunak, ez legeak, ezta Jaunak Jakoben semeai jarritako aginteak, zeñi ipiñi zion Israel izengoititzat.
35. Zeñakin egin zuen elkartasuna, eta zeñai agindu zien, esaten zuela: Ez ezazute jainko arrotzen beldurrik iduki, ez itzatzute adoratu, eta etzaiezute egin elizgauzarik batere, eta etzaieztezute eskeñi doañik:
36. Baizik Ejiptoko lurretik sendotasun andiarekin, eta bere beso indartsuarekin atera zinduzten, zuen Jaun Jaungoikoari; orren beldur izango zerate, ori adoratuko dezute, eta orri eskeñiko diozkazute doañak.
37. Berebat zaitu izatzute, eskribuz eman zizkizuten zeremoniak, eta erabakiak, eta legeak, eta aginteak, betetzen dituzutela egun guztietan, eta etzaitezte jainko arrotzen beldur izan.
38. Eta etzaitezte aztu, zuekin egin zuen elkartasunarekin, eta etzaiezute elizkizunik egin jainko arrotzai,
39. Baizik izan zaitezte zuen Jaun Jainkoaren beldur, eta berak aterako zaituzte zuen etsai guztien eskuetatik.
40. Berak berriz etzituzten aditu, baizik bizi ziran beren anziñako oituraren araura.
41. Eta ala jende oiek iraun zuten Jaunaren beldur ziradela, baña alaere beren idoloak ere serbitzen zituzten, eta beren gurasoak egin zutena, au bera egiten dute gaurko eguneraño beren semeak, eta illobak.
EMEZORTZIGARREN KAPITULUA
1. Osee, Ela Israelko erregearen semearen irugarren urtean, asi zan erreñatzen Ezekias, Akaz Judako erregearen semea.
2. Ogeita bost urtekoa zan asi zanean erreñatzen, eta erreñatu zuen Jerusalenen ogeita bederatzi urtean. Bere amaren izena zan Abi, Zakariasen alaba.
3. Eta egin zuen Zakariasek ona zana Jaungoikoaren begietan, Dabid bere aitak egin zituen gauza guztien araura.
4. Berak desegin zituen goiak, eta zatitu jainkoen irudiak, ebaki basoak, eta puskatu, Moisesek egin zuen bronzezko sugea; zeren denbora artaraño Israelko semeak erretzen zioten inzensoa, eta deitu zion Nohestan.
5. Israelko Jaun Jainkoagan itxedon zuen, eta ala bere ondoan etzan izan Judako errege guztien artean bere antzekorik, ezta bera baño lenago izan ziradenetan ere.
6. Eta iraun zuen Jaunari itsatsia; eta etzuen alderik egin bere aztarnetatik; baizik gorde zituen, Jaunak Moisesi eman ziozkan aginteak.
7. Argatik Jauna ere berarekin zegoan, eta erasotzen zitzaien gauza guztietan, agertzen zuen jakinduria andia.
8. Desegin zituen Filistintarrak Gazaraño, eta arrasatu zuen beren erri guztia, gordetzallen dorreetatik, erri sendoetaraño.
9. Ezekiasen laugarren urtean, zeñ zan Osee, Ela Israelko erregearen semearen Zazpigarren urtea, etorri zan Salmanasar Asiriarren erregea Samariaren kontra, eta setiatu zuen,
10. Eta artu zuen. Samaria bada izan zan artua iru urteko setio baten ondoan, Ezekias erregearen seigarren urtean, au da, Osee Israelko erregearen bederatzigarren urtean.
11. Eta Asiriarren erregeak eraman zituen Israeltarrak Asiriara, eta ipiñi zituen Halan eta Haborren, Medoen errietan, Gozan ibaiaren aldean,
12. Etzutelako aditu nai izan beren Jaun Jainkoaren boza, baizik autsi zutelako bere elkartasuna, eta etzutelako aditu, ez egin, Moises Jaunaren serbitzariak agindu zien gauzarik batere.
13. Ezekias erregearen amalaugarren urtean, igo zan Senakerib Asiriarren erregea, Judako erri sendo guztien kontra, eta artu zituen.
14. Orduan Ezekias Judako erregeak bialdu zituen mandatariak Asiriarren erregeagana Lakisera, esaten zuela: Ez det egin bear nuena, baña alde zaite nigandik, eta nik egingo det agintzen didazun guztia. Agindu zion bada Asiriarren erregeak Ezekias Judako erregeari, eman zizazkiola irureun talentu zillar, eta ogei talentu urre.
15. Eman zion bada Ezekiasek, Jaunaren etxean, eta erregearen gordairuetan zegoen zillar guztia.
16. Denbora artan zatitu zituen Ezekiasek Jaunaren elizako ateak, eta urrezko plantxak, zeñakin berak guarnitu zituen, eta eman ziozkan Asiriarren erregeari.
17. Asiriarren erregeak berriz bialdu zituen Lakistik Jerusalenera Ezekias erregearen kontra Tartan, eta Rabsaris, eta Rabsazes soldadu askorekin, zeñak igo ziran eta etorri ziran Jerusalenera, eta gelditu ziran goiko putzuaren odiaren aldean, zeñ dagoan Garbitzallearen kanpoaren bidearen gañean.
18. Eta ots egin zioten erregeari, eta atera ziran berak gana Eliazim Helziasen seme, etxeko Buruzagia, eta Sobna sekretarioa, eta Joahe Asafen seme Kanzillerra.
19. Eta Rabsazesek esan zien: Esan zaiozute Ezekiasi, Oiek esaten ditu errege andiak, Asiriarren erregeak: Zer itxedopen da daukazuna?
20. Gudarako prestatzeko asmoa bai al dezu? Zertan daukazu zure esperanza niri gogor egiten ausartzeko?
21. Ejiptogan itxedotzen bai al dezu, zeñ dan kañabera zart egindakoaren eskumakilla bat, zeñaen gañean etziten bada gizona, autsirik sartuko zaion eskuan, eta iragoko zaion baterik bestera? Alakoa da Faraon Ejiptoko erregea, beragan itxedotzen duten guztientzat.
22. Eta esaten badidazute: Gure Jaun Jaungoikoagan daukagu itxedopena, ez al da au bera, zeñaen goiak eta aldareak kendu dituen Ezekiasek, eta agindu diona Judari eta Jerusaleni, Aldare onen aurrean adoratuko dezute Jerusalenen?
23. Orain bada irago zaitezte, Asiriarren errege nere Jaunagana, eta emango dizkizute bi milla zaldi, eta ikusi ezazute iduki al badezakezute zeñ jarri beren gañean.
24. Baña nola gogor egin zatzaiozkake nere jaunaren serbitzari txikienetatiko satrapa bati ere? Ala Ejipton bai al daukazu zure itxedopena bere gurdi eta zaldizko jendeagatik?
25. Nere jaunaren agindu gabe etorri bai al naiz erri orretara arrasatzera? Zoaz erri orren kontra, esan zidan jaunak, eta arrasatu ezazu.
26. Orduan Eliazim Elziasen semeak, eta Sobnek, eta Joahek esan zioten Rabsazesi: Erregututzen dizugu itz egin dizaguzula guri zure serbitzariai Siriako itzkuntzan, zeren aditzen degu izkuntza au, baña ez Hebreoarren izkuntza, zeñ aditzen duen, murruen gañean dagoan erriak.
27. Erantzun zien Rabsazesek, esaten zuela: Nere jaunak bialdu bai al nau zure jaunagana eta zugana, itz oiek esatera, eta ez obegiago murruaren gañean dauden gizonakgana, etorri ez ditezten jatera zuekin beren zikinkeriak, eta edatera beren garnurak?
28. Orduan Rabsazes jarri zan zutik, eta deadar egin zuen boz andiarekin Hebreoen izkuntzan, eta esan zuen: Aditu itzatzute errege andiaren, Asiriarren erregearen itzak.
29. Oiek esaten ditu erregeak: Etzaitzatela engañatu Ezekiasek, zeren ezin libratuko zaituzte nere eskutik.
30. Ez dizazutela ere itxedon erazi Jaunagan, esaten duela: Ziertoro libratuko gaitu Jaunak, eta ez da izango jarria erri au Asiriako erregearen eskuetan.
31. Ez etzaiozute aditu Ezekiasi, zeren oiek esaten ditu Asiriako erregeak: Egin ezazute nerekin zuentzat ona dana, eta atera zaitezte nigana, eta zuetatiko bakoitzak jango du bere mastitik, eta bere pikutik; eta edango dituzute zuen urpetegietako urak,
32. Aliketa etorri nadin artean, eta eraman zaitzatedan artean, zuen lurraren idurikoa dan lur batera, lur frutuemalle batera, eta ardo ugarikora, ogiaren eta mastien lurrera, oliboen, eta olioaren, eta eztiaren lurrera, eta biziko zerate, eta etzerate ilko. Etzaiozute aditu Ezekiasi, zeñak engañatzen zaituzten, esaten duela: Jaunak libratuko gaitu.
33. Jendeen jainkoak libratu bai al zuten beren lurra, Asiriako erregearen eskutik?
34. Non da Ematko, eta Arfadko jainkoa? Non da Sefarbaim, Ana, eta Abako jainkoa? Libratu bai al zuten Samaria nere eskutik?
35. Zeñak dirade lurreko jainko guztien artean, libratu zutenak beren erria nere eskutik, Jerusalemgo Jaungoikoak libratu al izan dezakean nere eskutik?
36. Ixillik egon zan bada erria, eta etzion ezertxoere erantzun, zeren artu zuten erregearen agintea, etzaotela erantzun.
37. Eta etorri ziran Eliazim Elziaren seme, etxeko buruzagia, eta Sobna sekretarioa, eta Joahe Asafen seme Kanzillera, Ezekiasgana, soñekoak urratuta, eta adirazi ziozkaten Rabsasiren itzak.
EMERETZIGARREN KAPITULUA
1. Aditu zituenean oiek Ezekias erregeak, urratu zituen bere soñekoak, eta estali zan saio batekin, eta sartu zan Jaunaren etxean.
2. Eta bialdu zituen Eliazim bere etxeko buruzagia, eta Sobna sekretarioa, eta apaizetatik zarrenak saioz estaliak, itz egitera Isaias profeta, Amosen semeari.
3. Zeñak esan zioten: ansia, zemai,eta blasfemien eguna da au, allegatu ziran semeak jaiotzeko uneraño; baña egiteko dagoanak ez du indarrik.
4. Zure Jaun Jainkoak aditu izango ditu Rabsasesen (sic) itz guztiak, zeñ izan dan, bere nagusi Asiriako erregeak bialdua, iseka egitera Jaungoiko biziari, eta irainez betetzera,zure Jaun Jainkoak aditu dituen itzakin, erregutu ezazu bada, gelditu diran gutxi oiek gatik.
5. Joan ziran bada Ezekias erregearen serbitzariak Isaiasgana.
6. Eta esan zien Isaiasek: Oiek esango diozkazute zuen nagusiari: Oiek esaten ditu Jaunak: Ez dezu zertan iduki, aditu dituzun itzen beldurrik, zeñakin blasfematu duten nere kontra Asiriako erregearen morroiak.
7. Ona emen non nik bialduko diodan espiritu bat, eta adituko du berri bat, eta itzuliko da bere errira, eta botako det gañibitaz bere errian.
8. Itzuli zan bada Rabsazes, eta arkitu zuen Asiriarren erregea gudan ari zala Lobnaren kontra, zeren aditu zuen, alde egin zuela Lakistik.
9. Senakeribek berriz, aditurik Taraka Etiopiako erregea atera zala gudatzera bere kontra, errege onen kontra joateko denboran, bialdu ziozkan mandatariak Ezekiasi, esaten ziotela:
10. Oiek esango diozkazute Ezekias Judako erregeari: Etzaite utzi, zure Jaun Jainkoak engañatua izaten, zeñagan jartzen dezun zure itxedopena, eta ez ezazu esan: Jerusalen ez da izango jarria Asiriako erregearen eskuan:
11. Zuk zerorrek aditu dezun ezkero, zer egin duten Asiriako erregeak beste errietan, eta nola arrasatu dituzten, Zu bakarrik izango bai al zera libratu zaitekeana?
12. Jendeen jainkoak libratu al zuten, nere gurasoak desegindako aietatikoren bat, au da, Gozan, eta Haran, eta Resef, eta Thelasarren zeuden Edenen semeak?
13. Non da Emat erregea, eta Arfad erregea, eta Sefarbain erriko erregea, eta Ana, eta Aba?
14. Ezekiasek bada artu zuenean txartela mandatarien eskutik, eta irakurri zuenean, igo zan Jaunaren etxera, eta zabaldu zuen Jaunaren aurrean,
15. Eta erregutu zuen bere aurrean, esaten zuela: Israelko Jaun Jainko, Kerubinen gañean eseria zaudena, zu bakarrik zera, lurreko errege guztien Jaungoikoa, zuk egin ziñituen zerua eta lurra.
16. Zeartu itzatzu zure belarriak, eta aditu ezazu, idiki itzatzu, Jauna, zure begiak, eta begiratu ezazu, aditu itzatzu Senakeriben itz guztiak, zeñak bialdu dituen, Jaungoiko biziagatik blasfematzera gure artean.
17. Egia da, Jauna, Asiriako erregeak arras desegin dituztela jendeak, eta beren lurrak.
18. Eta bota dituzte sutara beren jainkoak, eta desegin dituzte, zeren etziran Jaungoikoak, baizik gizonen eskuko lanak, zurez eta arriz egiñak.
19. Orain bada, o gure Jaun Jainkoa, gorde gaitzatzu onen eskutik, jakin dezaten lurreko erreñu guztiak, zu bakarrik zerala Jaun Jaungoikoa.
20. Orduan Isaias Amosen semeak bialdu zuen esatera Ezekiasi: Oiek esaten ditu Israelko Jaun Jainkoak: Aditu det, Senakerib Asiriako erregearen gañean egin didazun otoiza.
21. Ona emen Jaunak bere kontra eman duen erabakia: Siongo alaba donzellak gutxitan iduki zaitu, eta iseka egin dizu. Zure ostean mugitu du burua Jerusalengo alabak.
22. Zeñ uste dek iñakindu dekala, eta zeñgatik blasfematu dekala? Zeñaen kontra jaso dek boza, eta altxatu dituk ire begiak? Israelko Santuaren kontra.
23. Ire morroien aoz iñakindu dek Jauna, eta esan dek: Nere gurdien ugaritasunarekin igo naiz mendi goratuen gañera, Libanoren erpiñera, eta ebaki ditut bere zedro goratuak, eta bere pagorik obenak, sartu naiz bere atzeneko mugetaraño, eta bere Karmeloren basoraño.
24. Nik ebaki ditut. Nik edan ditut besteen urak, eta leortu ditut nere oñen azpiakin, itxita zeuden ur guztiak.
25. Ez al dek aditu zer egin nikan asieratik? Anziñako egunetatik egin dikat, eta orain etorri erazi ziokat, eta erri sendoak izango dituk, muñats gudan ari ditukanen galmenerako.
26. Eta beretan bizi itukanak, gelditurik indar gabe beren besoetan, izutu eta lotsatu itukan, eta etorri gelditzera kanpoko belarluzea bezela, eta tellatuetako belar berde, bere denborara allegatu baño lenago leortzen dana bezela.
27. Nik lendanaz ikusi nikan ire bizilekua, ire irteerak, eta ire sarrerak, eta ire bidea, eta ire aserrea nere kontra.
28. Zoratu aiz nere kontra, eta allegatu dek nere belarrietara ire arrokeria. Nik jarriko dikat bada burniarrazki bat ire sudurretan, eta itzuli eraziko dikat etorri intzan bidetik.
29. Zuri berriz, o Ezekias, ematen dizut siñale au: Jan ezazu urte onetan, arkitzen dezuna, eta datorren urtean, berez ernetzen dana, baña irugarren urtean ereiñ eta itaitu ezazute, jarri itzatzute mastiak, eta jan itzatzute beren frutuak.
30. Eta Judako etxetik gelditzen dan guztiak, botako ditu barrena sustraiak, eta kanpoan emango ditu frutuak;
31. Zeren Jerusalendik aterako dira ondokin batzuek, eta Siongo mendi orretatik aterako da salbatuko dan jendea. Au da egingo duena, ejerzituen Jaunaren zeloak.
32. Argatik ona emen Jaunak esaten duena Asiriako erregearen gañean: Ez da sartuko erri onetara, ez du ere botako bere kontra saietarik batere, eta ezkuturik ez da an izango, eta lutesiak ez du ingurutuko.
33. Etorri dan bidetik itzuliko da, eta ez da sartuko errian, dio Jaunak.
34. Bada nik anparatuko det erri au, eta gordeko det nere amorioagatik, eta Dabid nere serbitzariaren amorioagatik.
35. Egiaz gau artan, etorri zan Jaunaren aingerua, eta il zituen Asiriarren etzauntzetan, eun eta larogeita bost milla gizon. Eta jaikirik goizean goiz Senakerib Asiriarren erregea, ikusi zituen illen gorputz guztiak, eta alde egiñik, joan zan,
36. Eta itzuli zan Senakerib Asiriarren erregea, eta gelditu zan Niniben.
37. Eta ari zala elizan adoratzen Nesrok bere jainkoa, Adramelek eta Sarasar bere semeak ezpataz il zuten, eta iges egin zuten Armenioen lurrera, eta Asaraddon bere semeak erreñatu zuen bere lekuan.
OGEIGARREN KAPITULUA
1. Denbora artan eritu zan Ezekias eriotzako eriarekin, eta etorri zan beragana Isaias profeta Amosen semea, eta esan zion: Oiek esaten ditu Jaunak: Zure etxearen erabakia eman ezazu, zeren ilko zera zu, eta etzera biziko.
2. Berak itzuli zuen arpegia paretarontz, eta erregutu zion Jaunari esaten ziola:
3. Ah Jauna, erregututzen dizut, arren oroitu zaitezela nola ibilli naizan zure aurrean zintasunarekin, eta biotzeko zuzentasunarekin, eta egin dedala zure begien gogokoa dana. Eta isuri zituen Ezekiasek malko ugariak.
4. Baña Isaiasek atariaren erdia irago baño lenago, itz egin zion Jaunak, esaten zuela:
5. Itzuli zaite, eta esan zaiozu Ezekias nere erriaren Gidariari: Oiek esaten ditu, Dabid zure aitaren Jaun Jainkoak: Aditu det zure erregua, eta ikusi ditut zure malkoak, eta ona emen non sendatu zaitudan, emendik iru egunera igoko zera Jaunaren elizara.
6. Eta luzetuko det zure bizia amabost urtean, gañera libratuko zaitut Asiriako erregearen eskutik zu, eta erri au, zeñ anparatuko dedan nere amorioagatik, eta Dabid nere serbitzariaren amorioagatik.
7. Eta esan zuen Isaiasek: Ekarri zadazute piku masa bat. Eta ekarri ziotenean, eta jarri zutenean erregearen zauriaren gañean, sendatua izan zan.
8. Ezekiasek berriz esanik zion Isaiasi: Zeña izango da, Jaunak sendatuko nauen siñalea, eta emendik iru egunera Jaunaren elizara igoko naizanarena?
9. Isaiasek erantzun zion: Au izango da Jaunaren aldetik, Jaunak emandako itza beteko duenaren siñalea, nai dezu aurreratu dedilla itzala amar erraiatan, edo itzuli dedilla besteanbeste mallatan?
10. Esan zuen Ezekiasek: Gauza erraza da, itzala aurreratzea amar erraiatan; ez det nai ori izatea, baizik biurtu dedilla atzera amar mallatan.
11. Orduan Isaias profetak erregutu zion Jaunari, eta biurtu erazi zion itzalari atzera amar mallatan, Akazen erlojuan, ibillia zegoan amar erraietatik.
12. Denbora artan Berodak Baladan, Baladan Babiloniarren erregearen semeak, bialdu ziozkan txartelak eta doañak Ezekiasi, zeren aditu zuen eritu zala Ezekias.
13. Eta Ezekias poztu zan beren etorrerarekin, eta erakutsi zien likurten etxea, eta urrea, eta zillarra, eta okenduak, eta bere alajen gordelekua, eta bere gordairuetan zeukan guztia. Ez zegoan ezer bere etxean, ez bere mendean, Ezekiasek erakutsi etzienik.
14. Baña Isaias profeta etorri zan Ezekias erregea ikustera, eta esan zion: Zer esan dute gizon oriek? Edo nondik etorri dira zugana? Ezekiasek erantzun zion: Etorri dira ni ikustera, Babiloniako erri urrutiko batetik.
15. Eta berak erantzun zion: Zer ikusi dute zure etxean? Esan zuen Ezekiasek: Nere etxean dagoan guztia ikusi dute, ez dago ezer nere gordairuetan, erakutsi ez diedanik.
16. Orduan Isaiasek esan zion Ezekiasi: Aditu ezazu Jaunaren itza.
17. Ona emen non etorriko dan denbora, zeñean, zure etxean dauden gauza guzti oriek, eta gaurko eguneraño zure gurasoak bildu dituzten guztiak, izango diran eramanak Babiloniara, ez da geldituko gauzarik batere, esaten du Jaunak.
18. Baita zure seme, zugandik irtenak, eta zugandik sortuak izango diradenak ere, izango dirade eramanak, eta izango dirade Babiloniako erregearen jauregiko txikiratuak.
19. Erantzun zion Ezekiasek Isaiasi: Justoa da Jaunak zure aoz emandako erabakia, agintatu beza nere bizitzan bederik, pakeak, eta egiak.
20. Eta Ezekiasen gañerako egiteak, eta bere sendotasun andia, eta nola egin zuen putzua, eta eraman zuen ura errira, ez al dago au eskribatua, Judako erregeen urteoroko berrietako liburuan?
21. Eta Ezekias joan zan lotara bere gurasoakin, eta bere seme Manasesek erreñatu zuen bere lekuan.
OGEITABAT GARREN KAPITULUA
1. Amabi urtekoa zan Manasses erreñatzen asi zanean, eta erreñatu zuen Jerusalenen berrogeita amabost urtean. Bere amaren izena zan Hapsiba.
2. Eta egin zuen gaizkia Jaunaren aurrean, jarraitzen ziela, Jaunak Israelko semeen aurrean desegin zituen jendeen idoloai.
3. Eta berriz egin zituen, bere aita Ezekiasek desegin zituen goiak, eta egin zituen Baalen aldareak, eta ipiñi zituen basoak, Akab Israelko erregeak egin zuen bezela, eta adoratu zituen zeruko izar guztiak, eta egin ziezten elizkizunak.
4. Eta egin zituen aldareak Jaunaren etxean, zeñagaitik Jaunak esan zuen: Jarriko det nere izena Jerusalenen;
5. Eta Jaunaren elizako bi atarietan egin ziezten aldareak zeruko izar guztiai.
6. Eta bere beraren semeari irago erazi zion sutatik; eta eman zan aztiñantzetara, eta egazti sorginkerietara, eta jarri zituen gaizkin mirarigilleak, eta ugaritu zituen igarleak, gaizki egiten zuela Jaunaren aurrean, eta aserretu erazitzen ziola.
7. Gañera jarri zuen Jaunaren elizan, basoan ipiñi zuen idoloa, arako elizan, zeñagatik esan zioten Jaunak Dabidi eta bere seme Salomoni: Eliza onetan eta Jerusalenen, zeñ daukadan autua Israelko tribu guztien artean, jarriko det nere izena betiko.
8. Eta emendik aurrera ez det utziko, Israelek mugitu dezala bere oña, beren gurasoai eman nien lurretik; baldin gordetzen badituzte nere aginte guztiak, eta nere serbitzari Moisesen bitartez eman nuen lege guztia.
9. Berak berriz etzuten aditu, baizik izan ziran Manassesek engañatuak, egiteko, Jaunak Israelko semeen aurrean desegin zituen jendeak baño gaizki andiagoak.
10. Eta onela itz egin zuen Jaunak bere serbitzari profeten aoz, esaten zuela:
11. Manassek Judako erregeak egin dituelako nazkagarri txit gaizto oiek, bera baño lenago Amorreoak egin zituzten guztiak baño andiagoak, eta Judari ere bekatu erazi diolako bere zikinkeriakin;
12. Argatik oiek esaten ditu Israelko Jaun Jainkoak: Ona emen non nik ezarriko ditudan Jerusalen eta Judaren gañean alako gaitzak, non, aditzen dituen guztiari, belarri biak dindatuko zaiozkan.
13. Eta neurtuko det Jerusalen, Samaria neurtu nuen lokarriarekin berarekin, eta Akaben etxea egin nuen bezelako berunarekin, eta arradatuko det Jerusalen, arradatu oi diran bezela oltxoak; eta arradatuta, itzuliko det, eta iragoko det asko alditan bere gañetik eztena.
14. Eta utziko ditut nere soroaren kutsuak, eta jarriko ditut beren etsaien eskuetan, eta izango dirade, bere etsai guztiak arrasatu eta arrapatuak,
15. Gaizki egin zutelako nere aurrean, eta gogorturik jarraitu ziotelako aserretuerazitzeari neri, beren gurasoak Ejiptotik atera ziran egunetik gaurko eguneraño.
16. Gañera Manassesek isuri zituen odol obengabezko errekak Jerusaleni gañez erazitzeraño, zenbatu gabe beste pekatuak, zeñakin pekatu erazi zion Judari, egin zezan gaizkia Jaunaren aurrean.
17. Eta Manassen gañerako egiteak, eta egin zuen guztia, eta egin zuen pekatua, ez al dago au eskribatua Judako erregeen urteoroko berrien liburuan?
18. Eta Manasses joan zan lotara bere gurasoakin, eta izan zan obiratua bere etxeko baratzean, Ozaren baratzean: eta Amon bere semeak erreñatu zuen bere lekuan.
19. Ogeita bi urte zituen Amonek erreñatzen asi zanean; eta bi urtean erreñatu zuen Jerusalenen. Bere amaren izena izan zan Messalemet, Harusen alaba, Jetebakoa.
20. Eta egin zuen gaizkia Jaunaren aurrean, Manasses bere aitak egin zuen bezela.
21. Eta ibilli zan, bere aita ibillitako bide guztitik, eta serbitu zituen, bere aitak serbitutako likizkeriak, eta adoratu zituen.
22. Eta utzi zuen bere gurasoen Jaun Jainkoa, eta etzan ibilli Jaunaren bidetik.
23. Eta bere serbitzariak jarri ziozkaten zelatadak, eta il zuten erregea bere etxean.
24. Eta lurreko erriak illerazi zituen, Amon erregearen kontra jaiki ziran guztiak, eta jarri zuten beren erregetzat bere lekuan Josias bere semea.
25. Eta Amonek egin zituen gañerako egitateak, ez al daude eskribatuak Judako erregeen urteoroko berrietako liburuan?
26. Eta obiratu zuten bere obian, Ozaren baratzean. Eta Josias bere semeak erreñatu zuen bere lekuan.
OGEITA BIGARREN KAPITULUA
1. Zortzi urtekoa zan Josias erreñatzen asi zanean, eta erreñatu zuen ogeita amaika urtean Jerusalenen. Bere amaren izena izan zan Idida Hadaiaren alaba Besekatkoa.
2. Eta egin zuen Jaungoikoaren gogokoa zana, eta ibilli zan bere aita Dabiden bide guztietatik. Etzan aldendu ez eskuira, ez ezkerrera.
3. Eta Josias erregearen emezortzi garren urtean bialdu zuen erregeak Safan Asliaren semea, Messulamen semea, Jaunaren elizako eskribaua, esaten ziola:
4. Zoaz Helzias apaiznagusiagana, eta esan zaiozu agindu dezala biltzeko Jaunaren elizan sartu dan dirua, zeñ artu duten erriagandik elizako atezaiak,
5. Eta eman dizaietela langilleai, Jaunaren etxeko lanarizaien eskuz, pagatuaz joan ditezen Jaunaren elizan lanean ari diradenai, ongitzeko eliza.
6. Au da, arotzai eta iyelsariai, eta berriztatzen dutenai gaztatua dagoena; eta erosi ditezen zurak eta arrobietako arriak, ongitzeko Jaunaren eliza.
7. Baña ez bizaiote eskatu, artzen duten diruaren konturik, baizik iduki dezatela berak, eta beren itzaren gañean.
8. Orduan Helzias apaiznagusiak esan zion Safan eskribauari: Arkitu det legeko liburua Jaunaren etxean. Eta Helziasek eman zion liburua Safani, zeñak ere irakurri zuen.
9. Eta Safan eskribaua biurtu zan erregeagana, eta eman zion agindu zionaren kontua, eta esan zuen: Zure serbitzariak bildu dute Jaunaren etxean arkitu dan dirua, eta eman diote, Jaunaren etxeko lanen lanarizaiak eman dizaioten langilleai.
10. Gañera Safan sekretarioak esan zion erregeari: Helzias apaiz nagusiak eman dit liburu au. Eta Safanek irakurri zuen erregearen aurrean.
11. Zeñak aditzean Jaunaren legeko liburuko itzak, urratu zituen bere soñekoak,
12. Eta agindu zien Helzias apaizari, eta Ahikam Safanen semeari, eta Akobor Mikaren semeari, eta Safan Eskribauari, eta Asaias erregearen ministroari:
13. Zoazte, eta itundu zaitezte Jaunarekin nere gañean, eta erriaren gañean, eta Juda guztiaren gañean, arkitu dan liburu onen itzen gañean, zeren andia da Jaunaren aserre, gure kontra erazeki dana; gure gurasoak etzituztelako aditu liburu onetako itzak, egiteko, guretzat eskribatua izan zan guztia.
14. Joan ziran bada Helzias apaiza, eta Ahikam, eta Akobor, eta Safan eta Asaias, billatzera Holda emakume profeta, Selum Tekuaren semearen, Araas soinkaizaren semearen emaztea, zeñ bizi zan Jerusalenen Bigarrenean, eta itz egin zuten berarekin.
15. Eta berak erantzun zien: Oiek esaten ditu Israelko Jaun Jainkoak: Esan zaiozute nigana bialdu zaituzten gizonari.
16. Oiek esaten ditu Jaunak: Ona non nik ekarriko ditudan toki onen gañera, eta bertan bizi diradenen gañera, Judako erregeak legeko liburu orretan irakurri dituen gaitzak,
17. Utzi nautelako, eta eskeñi dieztelako doañak jainko arrotzai, aserretu erazitzen didatela beren egite guztietan, eta erazekiko da nere sumintasuna toki onen kontra, eta ez da itzaliko.
18. Eta Jaunarekin ituntzera bialdu zaituzten Judako erregeari, esango diozute onela: Oiek esaten ditu Israelko Jaun Jainkoak: Aditu dituzulako liburu onen itzak,
19. Eta beldurtu dalako zure biotza, eta umillatu zeralako Jaunaren aurrean, aditurik toki onen kontrako, eta bertan bizi diradenen kontrako zemaiak, au da, etorriko ziradela begiratuak izatera izu eta madarikazioarekin, eta urratu ziñituelako zure soñekoak, eta negar egin zenduelako nere aurrean; nik ere adituko zaitut, esaten du Jaunak.
20. Argatik bilduko zaitut zure gurasoakin, eta atsedengo dezu pakean zure obian, ikusi ez ditzaten zure begiak, toki onen gañera ekarriko ditudan gaitz guztiak.
OGEITA IRUGARREN KAPITULUA
1. Itzuli ziran bada adiraztera erregeari, emakume profetak esan zuena. Zeñak agindu zuen bereala, eta bildu ziran bere aurrean, Juda eta Jerusalengo zar guztiak.
2. Eta igo zan erregea elizara, laguntzen ziotela Judako gizon guztiak, eta Jerusalenen bizi ziranak, eta apaizak, eta profetak, eta erri guztiak, txikiak eta andiak, eta irakurri zituen beren aurrean, Jaunaren etxean aurkitutako elkartasuneko liburuko itz guztiak.
3. Eta erregea jarri zan zutik bere tronuan, eta egin zuen elkartasuna Jaunaren aurrean, jarraituko ziotela Jaunari, eta zaituko zituztela bere aginteak, eta esanak, eta zeremoniak biotz guztiarekin, eta anima guztiarekin, eta berriz anziña bezela gordeko zituztela elkartasun onetako itz, liburu artan eskribituak zeudenak; eta erriak ontzat eman zuen elkartasun au.
4. Eta erregeak agindu zion Helzias apaiznagusiari, eta bigarren mallako apaizai, eta atezaiai, bota zitzatela Jaunaren elizatik, Baalentzat, eta basoko idoloarentzat, eta zeruko izar guztientzat egiñak izan ziran ontziak, eta erre zituen Jerusalendik kanpora Zedrongo ibarrean, eta beren autsak eraman erazi zituen Betelera.
5. Eta arras desegin zituen, Judako erregeak ipiñi zituzten egazti aztinak Judako errietan, eta Jerusalengo inguruetan, eskeñtzeko doañak toki goratuetan; eta inzensoa erretzen zienak Baali, eta Eguzkiari, eta illargiari, eta amabi siñaleai, eta zeruko izar guztiai.
6. Atera erazi ere zuen Jaunaren etxeko Basoko idoloa, eta eramanerazi zuen Jerusalendik kanpora, Zedrongo ibarrera, non erre, eta auts biurtu zuen, zeñak zabaldu erazi zituen erriaren obien gañean.
7. Berebat desegin zituen emakumetuen etxetxoak, zeñak egin zituzten Jaunaren etxean, zeñaentzat emakumeak eotzen zituzten etzauntzen gisako batzuek Basorako.
8. Eta bildu zituen Judako errietako apaiz guztiak, eta profanatu zituen goiak, non apaizak egiten zituzten eskeñtzak Gabaatik Bersabeeraño, eta desegin zituen ateetako aldareak, Josue erriko Prinzipearen etxeko sarreran, zeñ zegoan erriko atearen ezkerrean.
9. Goietako apaizak berriz etziran igoten Jaunaren aldarera Jerusalenen, baizik bakarrik jaten zituzten legamigabeak beren anaien erdian.
10. Berebat profanatu zuen Tofet, zeñ dagoan Ennomen semearen ibarrean, iñork ere konsagratu etzitzaion bere seme, edo alaba Molok-i.
11. Kendu ere zituen, Judako erregeak eguzkiari konsagratuta zeuzkaten zaldiak, Jaunaren elizako sarreran, Natanmelek txikiratua bizi zan tokiaren aldean, zeñ zegoana Farurimen, eta eguzkiaren gurdiak suaz erre zituen.
12. Orobat desegin zituen erregeak, Akazen gelaren sabaiaren gañean zeuden aldareak, zeñak izan ziran Judako erregeak egiñak; eta Manassesek Jaunaren elizako bi atarietan egin zituen aldareak, eta joan zan agudo andik, eta beren autsa zabaldu zuen Zedrongo errekan.
13. Gañera profanatu zituen erregeak Jerusalengo toki goratuak, zeñak zeuden Eskandaluko mendiaren eskuian, Salomon Israelko erregeak egiñak, Astarot Sidontarren idoloari, eta Kamos, Moabko eskandaluari, eta Melkom, Ammonen semeen lotsariari.
14. Eta desegin zituen irudiak, ebaki eta soilldu zituen basoak, eta illen ezurrez bete zituen toki aiek.
15. Gañera Betelen zegoan aldarea, eta Jeroboam Nabaten seme, Israeli pekatu eragin zionak egindako toki goratua, bata eta bestea desegin, erre, eta auts biurtu zituen; eta basoa ere erre zuen.
16. Eta itzulirik Josiasek begiak, ikusi zituen mendian zeuden obiak, eta bialdu zituen ateratzera obietako ezurrak, eta erre zituen aldarearen gañean, eta onenbesterekin profanatu zuen; Jaunaren itz, Jaungoikoaren gizon, gauza oiek lendanaz adirazi zituenak esandakoaren araura,
17. Eta esan zuen: Zer monimentu (sic) da, ikusten dedan hura? Eta erantzun zioten erri artakoak: Da Judatik etorri zan Jaungoikoaren gizonaren obia, zeñak lendanaz adirazi zituen, Betelko aldarearen gañean egin dituzun gauza guzti oiek.
18. Eta esan zuen erregeak: Utzi zaiozute, ez ditzala iñork mugitu bere ezurrak; eta ala bere ezurrak gelditu ziran iñork ukitu gabe, Samariatik etorritako profetaren ezurrakin.
19. Azkenik kendu zituen Josiasek, Samariako errian zeuden goietako adoratokiak, Israelko erregeak egiñak, Jaunari aserretu erazitzeko, eta egin zuen berakin Betelen egin zuena hura bera.
20. Eta il zituen goietako apaiz guztiak, zeñak zeuden an aldareak zaitzen, eta aldare onen gañean erre zituen gizaezurrak, eta itzuli zan Jerusalenera.
21. Azkenik eman zion aginte au erri guztiari: Zelebratu zaiozute Paskoa zuen Jaun Jaungoikoari, elkartasuneko liburu onetan eskribatua dagoan bezela.
22. Beñere ez zan zelebratu Paskoa berdiñik, Israel gobernatu zuten Juezen denboratik, ez Israelko erregeen denbora guzian ere, ez Judako erreegenean,
23. Nolakoa izan zan Paskoa au, zelebratu zana Jaunaren honran Jerusalenen, Josias erregearen emezortzi garren urtean.
24. Kendu ere zituen Josiasek, gaizkin igarleak, eta aztiak, eta idoloen irudiak, eta Judako eta Jerusalengo errietan gelditu ziran zikinkeria eta nazkagarrriak, berriz jartzeko bere indarrean, Helzias apaiz nagusiak Jaunaren elizan aurkitutako liburuan eskribatuak zeuden legeko itzak.
25. Bera baño lenagokoetan etzan izan erregerik batere, au bezela biurtu zanik Jaunagana bere biotz guztitik, bere anima guztitik, eta bere indar guztiakin, jarraitzen ziola guztian Moisesen legeari. Eta bere ondoan ere etzan jaio besterik bere antzekorik.
26. Alaere etzuen utzi Jaunak, Judaen kontra erazekitako bere aserre sumiña, Manassesek egin ziozkan irañak gatik.
27. Eta ala esan zuen Jaunak: Nik botako det nere aurretik Juda ere, Israel bota nuen bezela; eta botako det Jerusalen, orrako erri nik autu nuena, eta eliza zeñagatik esan nuen: Emen ots egingo zaio nere izenari.
28. Eta Josiasen gañerako egiteak, eta egin zuen guztia, ez al dago au eskribatua Judako erregeen urteoroko berrien liburuan?
29. Bere denboran Faraon Nekao Ejiptoko erregea, igo zan Asiriarren erregearen kontra, Eufrates ibairontz, eta Josias erregea irten zitzaion bidera, eta ikusi zueneko, izan zan illa Magjedonen.
30. Eta bere serbitzariak eraman zuten illa Magjedotik, eta eraman zuten Jerusalenera, eta lurpetu zuten bere obian. Orduan lurreko erriak artu zuen Joakaz Josiasen semea, eta igortzi zuten, eta jarri zuten erregetzat bere aitaren lekuan.
31. Ogeita iru urte zituen Joakazek erreñatzen asi zanean, eta erreñatu zuen iru urtean Jerusalenen. Bere amaren izena zan Amital, Jeremiasen alaba, Lobnakoa.
32. Eta gaizki egin zuen Jaunaren aurrean, bere gurasoak egin zuten guztiaren araura.
33. Eta Faraon Nekaok jarri zuen kateetan Reblan, zeñ dagoan Ematko lurrean, erreñatu ez zezan Jerusalenen, eta erriari bota zion, eun talentu zillarrezkoko, eta urrezko talentu bateko kontribuzio bat.
34. Eta Faraon Nekaok jarri zuen erregetzat Eliazim Josiasen semea, bere aita Josiasen lekuan, eta aldatu zion izena Joakinenean. Eta artu zuen Joakaz, eta eraman zuen Ejiptora, eta an il zan.
35. Eta Joakinek eman zion Faraoni zillarra eta urrea, ipiñirik erriari lagun bakoitzarentzat kotiz bat, ateratzeko Faraonek eskatu zuen anbat, eman erazitzen ziola bere mendeko bakoitzari, ala zillarra, nola urrea, bere ondasunen araura, emateko Faraon Nekaori.
36. Ogeita bost urtekoa zan Joakin erreñatzen asi zanean, eta erreñatu zuen amaika urtean, Jerusalenen. Bere amaren izena zan Zebida, Fadaiaren alaba, Rumakoa.
37. Eta gaizki egin zuen Jaunaren aurrean, bere gurasoak egin zuten guztiaren araura.
OGEITA LAUGARREN KAPITULUA
1. Onen denboran etorri zan Nabukodonosor Babiloniako erregea; eta Joakin egon zan bere mendean iru urtean, zeñak iragota jarki zitzaion.
2. Eta Jaunak bialdu zituen bere kontra Kaldeako lapurtxoak, eta Siriako lapurtxoak, eta Moabko lapurtxoak, eta Amonen semeen lapurtxoak. Eta bialdu zituen Judaren kontra desegin zezaten, Jaunaren itz, bere serbitzari profeten bitartez esandakoaren araura.
3. Eta au gertatu zan Jaunaren itzagatik Judaren kontra, bere aurretik kentzearren, Manassesek egiñiko bekatu guztiak gatik,
4. Eta isuri zuen odol errugabeagatik, betetzen zuela Jerusalen errugabeen odolez, eta argatik etzuen bigundu nai Jaunak.
5. Eta Joakinen gañerako gauzak, eta egin zuen guztia, ez al dago au eskribatua, Judako erregeen urteoroko berrien liburuan? Eta joan zan Joakin lotara bere gurasoakin.
6. Eta Joakin bere semeak erreñatu zuen bere lekuan.
7. Eta Ejiptoko erregea etzan atera andik aurrera bere erritik: zeren Babiloniako erregeak artu zuen Ejiptoko erregearena izan zan guztia, Ejiptoko ibaitik Eufrates ibairaño.
8. Emezortzi urte zituen Joakinek erreñatzen asi zanean, eta erreñatu zuen iru illabetean Jerusalenen. Bere amaren izena zan Nohesta Elnatanen alaba, Jerusalengoa.
9. Eta gaizki egin zuen Joakinek Jaunaren aurrean, jarraitzen ziola gauza guztietan bere aitak egin zuenari.
10. Denbora artan etorri ziran Jerusalenen kontra Nabukodonosor Babiloniako erregearen agintariak, eta ingurutu zuten erria lurrepaiakin.
11. Nabukodonosor Babiloniako erregea ere etorri zan erriaren setiora bere agintariakin, erasotzeko erriari.
12. Orduan Joakin Judako erregea atera zan ikustera Babiloniako erregea, bera eta bere ama, eta bere serbitzariak, eta bere prinzipeak, eta bere kutunak. Eta artu zuen Babiloniako erregeak, berak erreñatzen zuenetik zortzigarren urtean.
13. Eta artu zituen Nabukodonosorrek Jaunaren elizako ondasun guztiak, eta Errege-etxeko ondasunak, eta zatitu zituen, Salomon erregeak Jaunaren elizarako egin zituen urrezko ontzi guztiak, Jaunak lendanaz adirazita zeukan bezela.
14. Eta eraman zuen Jerusalen guztia, eta Prinzipe guztiak, eta ejerzituko indar guztia, amar milla katibu, eta langille ta injeniari guztiak, eta etzan ezerere gelditu, salbu lurreko erriko beartsuak.
15. Eraman ere zituen Babiloniara Joakin, eta erregearen ama, eta erregearen emazteak, eta bere kutunak, eta katibu eraman zituen Jerusalendik Babiloniara lurreko Juezak.
16. Eta gizon sendo guztiak zazpimillaraño, eta langille ta injeniariak millaraño, guztiak gizon indartsu, eta gerragizonak, eta Babiloniako erregeak eraman zituen katibu Babiloniara.
17. Eta jarri zuen bere lekuan Matanias bere aitaren aldeko osaba, zeñi deitu zion Sedezias.
18. Ogeita bat urte zituen Sedeziasek erreñatzen asi zanean, eta erreñatu zuen amaika urtean Jerusalenen. Bere amaren izena zan Amital Jeremiasen alaba, Lobnakoa
19. Eta gaizki egin zuen Jaunaren aurrean, Joakinek egin zuena baño ez geiago, ta ez gutxiago.
20. Zeren Jaunaren aserrea Jerusalenen konkontra eta Judaren kontra aziaz zijoan, aliketa bota zituen arte bere aurretik. Eta Sedezias jaiki zan Babiloniako erregearen kontra.
OGEITA BOSGARREN KAPITULUA
1. Eta gertatu zan Sedeziasek agintzen zuenetik bederatzigarren urtean amargarren illean, illaren amargarren egunean, etortzea Babiloniako erregea bera, bere ejerzitu guztiarekin Jerusalenera, eta setiatu zuten, eta jaso zituzten lurrepaiak bere inguruan,
2. Eta erria egon zan itxia, eta ingurutua, Sedezias erregearen amaikagarren urteraño,
3. Eta illaren bederatzigarren eguneraño; eta gosea zijoan geituaz errian, alako moduan non, aitu zan ogia erriko jendearentzat.
4. Atzenean gelditu zan bretxa bat idikia errian; eta gerrako jende guziak iges egin zuen gauaz, murruen artean, erregearen jardiñaren aldean dagoan ateko bidetik, Kaldearrak erriaren setioa estututzen zuten bitartean. Iges egin zuen bada Sedeziasek, eremuko lauetara dijoan bidetik.
5. Eta Kaldearren ejerzituak jarraitu zion erregeari, eta atzeman zion Jerikoko lauan, eta laguntzen zioten soldadu guztiak izan ziran barreiatuak, eta utzi zuten.
6. Eta izanik arrapatua erregea, eraman zuten Reblatara Babiloniako erregeagana, zeñak eman zuen epaia bere kontra.
7. Eta illerazi zituen Sedeziasen semeak beronen aurrean, eta gero atera ziozkaten begiak, eta kateakin lotuta, eraman zuen berarekin Babiloniara.
8. Bosgarren illean, illaren zazpigarrenean, aurrera zijoala Babiloniako erregearen emeretzigarren urtea, Nabuzardan, errege onen mendekoa, eta bere ejerzituko agintari nagusia sartu zan Jerusalenen.
9. Eta erre zuen Jaunaren etxea, eta erregearen etxea, eta Jerusalengo etxeak, eta suzko garretan ipiñi zituen etxe guztiak.
10. Eta bere agintari nagusiari jarraitzen zion ejerzitu guztiak, arrasatu zituen alde guztietatik Jerusalengo murruak.
11. Eta errian gelditu zan gañerako jendea, eta Babiloniako erregeagana irago ziran bandera-uzleak, eta erriko jende beerengoa, eraman zituen Nabuzardan, ejerzituko agintari nagusiak, beste toki batera;
12. Uzten zuela bakarrik erriko jende beartsua, mastiak eta kanpoak lantzeko.
13. Kaldearrak berriz, zatiturik Jaunaren elizan zeuden brontzezko abeak, eta Jaunaren etxean jarritako brontzezko ondapeak eta itsasoa, eraman zuten menasta guzti au Babiloniara.
14. Orobat eraman zituzten kobrezko eltzeak, eta pitxarrak, eta iruortzak, eta edanontziak, eta motrairutxoak, eta elizako lanetan erabilli oi ziran pegar guztiak.
15. Eraman ere zituen ejerzituko agintari nagusiak, inzensonarioak, eta katilluak, ala urrezko ontziak, nola zillarrezkoak.
16. Au da, bi abe, itsasoa, eta Salomonek Jaunaren elizarako egin zituen ondapeak, bronzezko ontzi guztien pisua zan neurrigabea.
17. Abe bakoitzak zeuzkan alturan emezortzi beso, eta gañean bronzezko erpiñ, luzeeran iru besoko bat; eta abearen erpiñaren inguruan, sare bat mingranakin, guztia bronzezkoa, bigarren abeak ere apainduria berdiña zuen.
18. Gañera eraman zituen ejerzituko agintari nagusiak Saraias lelengo apaiza, eta Sofonias bigarren apaiza, eta iru atezaitzalle,
19. Baitaere erriko andizki bat, zeñaen kontura zegoan gerrako jendeari begiratzea; eta errian arkitu ziran bost jaun, erregearen etxeko serbitzariak; eta Sofer, ejerzituaren begiralea, zeñak ematen ziezten irakatsiak erriko soldadu berriai, eta erriko irurogei gizon, errian arkitu ziranak.
20. Eta artzen zituela Nabuzardan ejerzituko agintari nagusiak, eraman zituen Babiloniako erregeagana Reblatara.
21. Eta Babiloniako erregeak zauritu, eta il zituen Reblatan, Ematko lurrean. Eta Juda izan zan bere lurretik beste batera eramana.
22. Eta Judako lurrean, Nabukodonosor Babiloniako erregearen aginduz gelditu zan jendea gobernatzeko, izendatu zuen Godolias, Ahikanen semea, Safanen semea.
23. Eta jakiñik au ejerzituko agintari guztiak, eta berakin zegoan jendeak, au da, Babiloniako erregeak jarri zuela eraentzalle Godolias, etorri ziran laster beronegana Masfara, Ismael Nataniasen semea, eta Johanan Kareeren semea, eta Saraias Tanehumet Netofatarren semea, eta Jezonias Maakatiren semea; ala berak, nola beren lagunak.
24. Eta Godoliasek esan zien juramentuarekin berai eta bere lagunai, esaten zuela: Etzaitezte Kaldearren mendean egoteko beldur izan; gelditu zaitezte errian, eta obedezitu zaiozute Babiloniako erregeari, eta ongi biziko zerate.
25. Eta gertatu zan zazpigarren illean, etortzea Ismael Nataniasen semea, eta Elisamaren illoba, erregearen jatorrikoa, zeñak zauritu zuten Godolias, eta il zan, baita berarekin Masfan zeuden Judu eta Kaldearrak ere.
26. Argatik erri guztiak, txikiak eta andiak, eta ejerzituko agintariak iges egin zuten Ejiptora Kaldearren beldurrez.
27. Eta Joakin Judako erregea eramana izan zanetik ogeita amazazpigarren urtean, amabigarren illean, illaren ogeita zazpian, gertatu zan, Ebilmerodak Babiloniako erregeak, erreñatzen asi zan urtean, altxatzea Joakin Judako erregearen burua, ateratzen zuela itxitik.
28. Eta itz egin zion biguntasunarekin, eta jarri zuen bere tronua, Babilonian berarekin menderatuta zeuzkan beste erregeenen gañean.
29. Eta aldatu erazi ziozkan presoindegian iduki oi zituen soñekoak, eta beti jaten zuen bere maiean, bizi izan zan denbora guztian.
30. Eta izendatu ere zion janaria betiko, zeñ ematen zion egunoro erregeak, bere bizitzako egun guztietan.
|