www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (1)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

NUMEROEN LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Israelko semeak Ejiptotik atera ziradenetik bigarren urtean, bigarren illaren lenbiziko egunean itz egin zion Jaunak Moisesi Sinaiko mendiko eremuan elkartasuneko tabernakuloan, eta esan zion:

        2. Kontatu itzatzute Israelko semeen erri guztian dauden gizaseme guztiak, jatorri eta familien araura, bakoitzaren izenakin.

        3. Zuk eta Aaronek kontatuko dituzute ogei urtez gorako Israelko gizon sendo guztiak, beren taldeetan.

        4. Artarako lagunduko dizute tribu eta familietako buruak beren jatorrien araura,

        5. Zeñaen izenak dirade oiek: Rubenena, Elisur Sedeurren semea.

        6. Simeonena, Salamiel Surisaddairen semea,

        7. Judarena, Nahasson Aminadaben semea.

        8. Issakarrena, Nathanael Suarren semea,

        9. Zabulonena, Eliab Helonen semea.

        10. Eta Joseren semeenak, Efraimena, Elisama Ammiuden semea; Manassesena, Gamaliel Fadassurren semea.

        11. Benjaminena, Abidam Jedeonen semea.

        12. Danena, Ahiezer Ammisaddairen semea.

        13. Asserrena, Fejel Okranen semea.

        14. Gadena, Elisar Duelen semea.

        15. Neptalirena, Ahira Enanen semea.

        16. Oiek dirade erriko buru txit aitonen semeak, eta Israelko ejerzituaren beren tribu eta jatorrietatik berezituaren ...tariak.

        17. Zeñai artu ziozkaten izenak Moisesek eta Aaronek, eta erriko talde guztiari;

        18. Eta bildu zituzten bigarren illaren lenbiziko egunean, kontatzen zituztela beren jatorri, eta etxe, eta familia, eta buru, eta bakoitzaren izenetatik, ogei urtekoak eta gorakoak,

        19. Jaunak Moisesi agindu zion bezela. Eta kontatuak izan ziraden Sinaiko eremuan.

        20. Rubenen Israelen lenbizi sortuaren tributik, beren jatorri eta familia eta etxeetan eta bakoitzaren izenakin ogei urtetik eta gorako gizaseme, gudarako egokiak ziraden guztiak,

        21. Berrogeita sei milla eta bost eun.

        22. Simeonen semeetatik, beren jatorri eta familia eta aideen etxeetatik kontatuak izan ziraden bakoitzaren izen eta buruetatik, ogei urteko eta gorako gizaseme, gudara atera zitezkean guztiak,

        23. Berrogeita emeretzi milla eta irureun.

        24. Gaden semeetatik, beren jatorri eta familia eta beren aideen etxeetatik kontatuak izan ziraden bakoitzaren izenakin ogei urtetik gorakoak, gudara atera zitezkean guztiak,

        25. Berrogeita bost milla seireun eta berrogeita amar.

        26. Judaren semeetatik, beren jatorri eta familia eta bere aideen etxeetatik, bakoitzaren izenakin ogei urtetik gorakoak, gudara atera zitezkean guztiak,

        27. Zenbatuak izan ziraden irurogeita amalau milla eta seireun.

        28. Issakarren semeetatik, beren jatorri eta familia, eta beren aideen etxeetatik, bakoitzaren izenakin ogei urtekoak eta gorakoak gudara atera zitezkean guztiak,

        29. Zenbatuak izan ziraden berrogeita amalau milla laureun.

        30. Zabulonen semeetatik, beren jatorrien eta familien eta beren aideen etxeetatik, bakoitzaren izenakin kontatuak izan ziraden ogei urtetik gorakoak, gudara atera zitezkean guztiak,

        31. Berrogeita amazazpi milla laureun.

        32. Joseren semeetatik, Efraimen aldetik, beren jatorri, eta familia eta beren aideen etxeetatik kontatuak izan ziraden bakoitzaren izenakin ogei urtetik gorako, gudarako egokiak ziraden guztiak,

        33. Berrogei milla eta bost eun.

        34. Eta Manasseren semeetatik, beren jatorri eta familia eta beren aideen etxeetatik kontatuak izan ziraden bakoitzaren izenakin ogei urtetik gorakoak, gudara atera zitezkean guztiak,

        35. Ogeita amabi milla eta berreun.

        36. Benjaminen semeetatik, beren jatorri eta familia eta bere aideen etxeetatik kontatuak izan ziraden bakoitzaren izenakin ogei urtetik gorakoak, gudara atera zitezkean guztiak,

        37. Ogeita amabost milla eta laureun.

        38. Danen semeetatik, beren jatorri eta familia, eta beren aideen etxeetatik, izan ziran kontatuak bakoitzaren izenakin, ogei urtetik gorakoak, gudara atera zitezkean guztiak,

        39. Irurogei eta bi milla, eta zazpireun.

        40. Aserren semeetatik, beren jatorri eta familia eta beren aideen etxeetatik izan ziran kontatuak, ogei urtetik gorakoak, gudara atera zitezkean guztiak.

        41. Berrogeita bat milla eta bosteun.

        42. Neptaliren semeetatik, beren jatorri, eta familia eta beren aideen etxeetatik izan ziraden kontatuak bakoitzaren izenakin ogei urtetik gorakoak, gudara atera zitezkean guztiak,

        43. Berrogeita amairu milla eta laureun.

        44. Oiek dirade Moisesek eta Aaronek eta Israelko amabi Prinzipeak kontatu zituztenak, bakoitza beren aideen etxeetatik.

        45. Eta Israelko semeetatik beren etxe eta familietatik ogei urtez gorako, gudara atera zitezkean kontatu guztiak izan ziran,

        46. Seireun eta iru milla bosteun eta berrogeita amar gizaseme.

        47. Baña Lebitak beren familien tribuan etziraden izan kontatuak berakin.

        48. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        49. Ez ezazu kontatu Lebiren tribua, ez dezu ere jarriko beren zenbata Israelko semeakin,

        50. Baizik jarri itzatzu testimonioko tabernakuloaren gañean, eta bere ontzi guztiak, eta zeremoniai dagokieten guztia. Berak eramango dute tabernakuloa, eta bere usubear guztiak; eta ariko dirade lanean, eta edukiko dituzte etzauntzak tabernakuloaren inguruan.

        51. Joan bear dezutenean, Lebitak bilduko dute tabernakuloa; gelditu bear danean, zabalduko dute. Arrotzik alderatzen baldin bada, illa izango da.

        52. Eta Israelko semeak jarriko dituzte etzauntzak bakoitzak ejerzituak dituen talde eta eskuadroietan.

        53. Baña Lebitak jarriko dituzte etzauntzak tabernakuloaren inguruan, erori ez dedin nere aserrea Israelko semeen taldearen gañera, eta esnaa egongo dirade zaitzen testimonioko tabernakuloa.

        54. Eta Israelko semeak egin zuten, Jaunak Moisesi agindu zion guztia.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zioten Jaunak Moisesi eta Aaroni esaten zuela:

        2. Israelko semeak jarriko dirade etzauntzetan elkartasuneko tabernakuloaren inguruan, bakoitza bere lagunakin, bere etxe eta jatorriko banderen eta estandarteen azpian.

        3. Judak jarriko ditu etzauntzak sortaldean bere ejerzituko taldeakin, eta bere semeen agintaria izango da Nahasson Aminadaben semea.

        4. Eta bere jatorriko gudari guztiak izango dirade irurogeita amalau milla eta seireun.

        5. Onen aldean jarri zituzten etzauntzak Issakargo tribukoak, zeñaen agintaria izan zan Natanael Suarren semea.

        6. Eta bere gudari guztiak izan ziraden, berrogeita amalau milla eta laureun.

        7. Zabulonen tribuan izan zen agintaria Eliab Helonen semea.

        8. Bere jatorriko gudarien ejerzitu guztia, berrogeita amalau milla eta laureun.

        9. Judako etzauntzetan jarri ziraden guztiak, izan ziraden eun eta larogeita sei milla eta laureun, eta lenbizi aterako dirade beren taldeetan.

        10. Rubenen semeen etzauntzetan egoe aldean izango da agintaria Elisur Sedeurren semea,

        11. Eta bere gudarien, kontatuak izan diradenen ejerzitu guztia berrogeita sei milla eta bosteun.

        12. Onen aldean jarri zituzten etzauntzak Simeonen tribukoak: zeñaen agintaria izandu zan Salamiel Surisaddaien semea.

        13. Eta bere gudarien, kontatuak izan ziradenen ejerzitu guztia, berrogeita emeretzi milla eta irureun.

        14. Gaden tribuan izan zan agintaria Eliasaf Duelen semea.

        15. Eta bere gudarien, kontatuak izan ziradenen ejerzitu guztia, berrogeita bost milla seireun eta berrogeita amar.

        16. Rubenen etzauntzetan listan ezarriak izan ziraden guztiak, eun eta berrogeita amaika milla laureun eta berrogeita amar beren taldeetan: bigarren tokian joango dirade.

        17. Eta testimonioko tabernakuloa izango da altxatua Lebiten lantegien eta beren taldeen araura. Nola izango dan altxatua, ala izango da ere beeratua. Bakoitza joango da bere toki eta balleran.

        18. Sartaldean egongo dirade Efraimen semeen etzauntzak, zeñaen agintaria izandu zan Elisama Ammiuden semea.

        19. Bere gudarien, kontatuak izan ziradenen ejerzitu guztia, berrogei milla eta bosteun.

        20. Eta berakin Manasseren semeen tribua, zeñaen agintaria izandu zan Gamaliel Fadasurren semea.

        21. Eta bere gudarien kontatuak izan ziradenen ejerzitu guztia, ogeita amabi milla eta berreun.

        22. Benjaminen semeen tribuan izan zan agintaria Abidam Jedeonen semea.

        23. Eta bere gudarien kontatuak izan ziradenen ejerzitu guztia, ogeita amabost milla eta laureun.

        24. Efraimen etzauntzetan kontatuak izan ziraden guztiak, eun eta zortzi milla eta eun beren taldeetan, joango dirade irugarrenak.

        25. Ifalrraldean jarri zituzten etzauntzak Danen semeak, zeñaen agintaria izan zan Ahiezer Ammissaddaien semea.

        26. Bere gudarien, kontatuak izan ziradenen ejerzitu guztia, irurogeita bi milla zazpireun.

        27. Bere aldean jarri zituzten etzauntzak Asergo tribukoak, zeñaen agintaria izandu zan Fejiel Okranen semea.

        28. Bere gudarien, kontatuak izan ziradenen ejerzitu guztia berrogeita bat milla eta bosteun.

        29. Neptaliren semeen tribuko agintaria izandu zan Ahira Enanen semea.

        30. Bere gudarien ejerzitu guztia berrogeita amairu milla eta laureun.

        31. Danen etzauntzetan kontatuak izan ziran guztiak, izan ziran eun eta berrogeita amazazpi milla eta seireun, eta joango dirade atzenak.

        32. Au da Israelko semeen, beren aideen etxez eta taldez berezituen ejerzitua, seireun eta iru milla bosteun eta berrogeita amar.

        33. Lebitak berriz etziraden izan kontatuak Israelko semeen artean, zeren onela agindu zion Jaunak Moisesi.

        34. Eta egin zituzten Israelko semeak Jaunak agindu ziozkaten gauza guztiak. Jarri zituzten etzauntzak beren taldez eta joan ziraden beren gurasoen familiaz eta etxez.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Oiek dirade Aaronen eta Moisesen ondokoak Jaunak Moisesi Sinaiko mendian itz egin zion egunean.

        2. Eta oiek Aaronen semeen izenak: bere lenbizisortua Nadab gero Abiu eta Eleazar eta Itamar.

        3. Oiek Aaronen seme apaiz, gantzutuak izan ziradenen izenak, eta zeñaen eskuak izan ziraden beteak eta konsagratuak, apaiz lanetan ari zitezten.

        4. Zeren illak izan ziraden Nadab eta Abiu eskeñtzen zutela su arrotza Jaunaren aurrean Sinaiko eremuan, semerik gabe eta jarri ziraden apaizlanetan Eleazar eta Itamar bere aita Aaronen aurrean.

        5. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        6. Alderatu ezazu Lebiren tribua, eta egonerazi zaiozu Aaron apaizaren aurrean serbitu dezaioten, eta bella egin dezaten,

        7. Eta gorde dezaten jende taldearen elizkizunari dagokion guztia testimonioko tabernakuloaren aurrean,

        8. Eta gorde ditzaten tabernakuloko ontziak, serbitzen dutela bere lanean.

        9. Eta emango dieztezu doañean Lebitak

        10. Aaroni eta bere semeai, zeñai Israelko semeak emanak izan ziozkaten. Aaron berriz eta bere semeak jarriko dituzu Apaiztzaren (sic) lanean. Lanera alderatzen dan arrotza, ilko da.

        11. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        12. Neronek artu nituen Lebitak Israelko semeak gandik, Israelko semeen artean emasabela idikitzen duen aur seme lenbizisortu guztien lekuan, eta izango dirade Lebitak nereak.

        13. Zeren nerea da lenbizisortu guztia, zauritu nituen ezkero lenbizisortu guztiak Ejiptoko lurrean: santutu nuen neretzat Israelen lenbizi jaiotzen dan guztia gizona gandik abererañokoa, nereak dirade, ni Jauna.

        14. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi Sinaiko eremuan, esaten zuela:

        15. Kontatu itzatzu Lebiren semeak beren gusaroen eta familien etxeetatik, ill batetik eta gorako giza ar guztia.

        16. Kontatu zituen Moisesek, Jaunak agindu zuen bezela,

        17. Eta argituak izan ziraden Lebiren semeak beren izenakin, Jerson eta Kaat eta Merari.

        18. Jersonen semeak: Lebni eta Semei.

        19. Kaaten semeak: Amram eta Jesaar, Hebron eta Oziel.

        20. Merarien semeak: Moholi eta Musi.

        21. Jersongandikan izandu ziraden bi familia, Lebniena eta Semeiena.

        22. Zeñaen giza arreko erria kontatua izan zan il batekoa eta gorakoa, zazpi milla eta bosteun.

        23. Oiek jarriko dituzte etzauntzak tabernakuloaren ostean sartaldean.

        24. Eliasaf Laelen semearen agintariaren mendean

        25. Eta idukiko dituzte zaidiak elkartasuneko tabernakuloan,

        26. Zaitzen dutela tabernakuloa bera eta bere estalkiak, elkartasuneko tabernakuloaren atearen aurrean ipintzen dan beloa, eta atariko errezelak baitaere tabernakuloaren atariaren sarreran esekitzen dan beloa, eta aldarearen premietarako serbitzen duen guztia, tabernakuloaren lokarriak eta bere usubear guztiak.

        27. Kaaten jatorriak idukiko ditu: Amramtarren, Jesaartarren, Hebrontarren eta Ozieltarren familiak. Oiek dirade Kaatitarren familiak beren izenakin kontatuak.

        28. Il batetik gorako giza ar guztiak, zeñak diraden zortzi milla eta seireun, zaituko dute santuarioa,

        29. Eta jarriko dituzte etzauntzak egoeko aldean.

        30. Eta beren Prinzipea izango da Elisafan Ozielen semea,

        31. Eta zaituko dute kutxa, eta maia eta kandeleroa, aldareak, eta santuarioko ontziak, zeñaetan serbitzen dan, eta beloa, eta oiek bezelako alaja guztiak.

        32. Eta Eleazar Aaron apaizaren semea, Lebiten Prinzipeen artean lendabizikoa, izango da santuarioa gordetzen duten bellarien zaitzallea.

        33. Azkenak Merarienak izango dirade Moholtarren eta Mustarren erri beren izenakin kontatuak,

        34. Illa betetik eta gorako giza ar guztiak, sei milla eta berreun.

        35. Beren agintaria Suriel Abihaielen semea; Ifar aldean jarriko dituzte etzauntzak.

        36. Beren kontura egongo dirade tabernakuloko olak, eta zearkaiak, eta beren abeak eta ondapeak, eta gauza oiei dagoten guztia,

        37. Eta abeak beren ondapeakin atariaren inguruan, eta estakak lokarriakin.

        38. Jarriko dituzte etzauntzak elkartasuneko tabernakuloaren aurrean, au da, sortaldean, Moisesek eta Aaronek beren semeakin, zaitzen dutela santuarioa Israelko semeen erdian. Alderatzen dan arrotz guztia, ilko da.

        39. Moisesek eta Aaronek Jaunaren aginduz kontatu zituzten Lebita guztiak, beren familietatik, illa betetik eta gorako giza arrak, izan ziran ogeita bi milla.

        40. Eta esan zion Jaunak Moisesi: kontatu itzatzu illa betetik eta gorako Israelko semeen giza arren lenbizisortuak, eta jakingo dezu zenbat diraden,

        41. Eta artuko dituzu neretzat Lebitak Israelko semeen lenbizisortu guztiaren lekuan, ni naiz Jauna, eta beren abereak Israelko semeen abereen lenbizisortu guztien lekuan.

        42. Kontatu zituen bada Moisesek Jaunak agindu zion bezela, Israelko semeen lenbizisortuak.

        43. Eta illa betetik eta gorako gizaarrak izan ziran, ogeita bi milla berreun eta irurogeita amairu.

        44. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        45. Ar itzatzu Lebitak Israelko semeen lenbizisortu guztien lekuan, eta Lebiten abereak beren abereen lekuan, eta Lebitak izango dirade nereak. Ni naiz Jauna.

        46. Baña berreun eta irurogeita amairu Israelko semeen lenbizi sortu Lebitak baño geiago daudenen erospenerako.

        47. Artuko dituzu bost siklo buru bakoitza gatik santuarioko neurrian. Sikloak ditu ogei obolo.

        48. Eta emango diezu diru au Aaroni eta bere semeai, geiago dauden lenbizisortuen erospenerako.

        49. Artu zuen bada Moisesek geiago izan ziradenen dirua, eta zeñak erosten zitzazkieten Lebitai.

        50. Israelko semeen lenbizisortuak gatik, milla irureun eta irurogeita bost santuarioko pisuaren araura,

        51. Eta eman zien Aaroni eta bere semeai, Jaunak eman zion agintearen araura.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zioten Jaunak Moisesi eta Aaroni esaten zuela:

        2. Kontatu itzatzu Kaaten semeak, aterarik Lebiten erditik beren etxe eta familietatik,

        3. Ogeita amar urtetik eta gorakoak, berrogeita amar urteraño, sartuko diraden guztiak egon ditezen eta serbitu dezaten elkartasuneko tabernakuloan.

        4. Au da Kaaten semeen ofizioa, etzauntzak erabiliko diradenean.

        5. Sartuko dirade Aaron eta bere semeak elkartasuneko tabernakuloan eta Santuen Santuan eta kenduko dute atearen aurrean esegia dagoan beloa eta bilduko dute beratan testamentuko kutxa,

        6. Eta estaliko dute berriz larru moraduzko estalki batekin eta zabalduko dute gañean mantu bat guztia jazinto kolorekoa, eta sartuko dituzte zigorrak.

        7. Proposizioko maia ere bilduko dute jazinto koloreko oial batekin, eta ipiñiko dituzte berarekin inzensuntziak eta motrairutxoak eta kopak, eta ugaskak libazioak isurtzeko; ogiak beti egongo dira beratan,

        8. Eta zabalduko dute gañean granazko mantu bat, zeñ berriz estaliko dute larru morauzko estalki batekin, eta sartuko dituzte zigorrak.

        9. Artuko ere dute jazinto kolorezko mantu bat, zeñarekin estaliko dute kandeleroa bere kruselutxo eta kurrikakin eta desbabillakaiakin, eta lanparak pizteko bear diraden oliozko ontzi guztiakin,

        10. Eta guztien gañetik jarriko dute larru moraduzko estalki bat, eta sartuko dituzte zigorrak.

        11. Berebat aldare urrezkoa ere bilduko dute jazinto kolorezko oial batekin, eta zabalduko dute gañean larru morauzko estalki bat, eta sartuko dituzte zigorrak.

        12. Jazinto kolorezko oial batekin estaliko dituzte santuarioan serbitzen duten ontzi guztiak, eta zabalduko dute gañean larru moraduzko estalki bat, eta sartuko dituzte zigorrak.

        13. Eta autsa ere kenduko dute aldaretik, eta bilduko dute aldarea purpurazko oial batekin.

        14. Eta ipiñiko dituzte berarekin bere lanean darabillezan ontzi guztiak, au da, brasontziak, garrangaziak, iruortzak, kakoak, eta barzunak. Aldareko ontzi guztiak estaliko dituzte batera larru moraduzko estalki batekin, eta sartuko dituzte zigorrak.

        15. Eta bildu ezkero Aaronek eta bere semeak Santuarioa eta bere ontzi guztiak etzauntzak mugitzen diradenean, orduan sartuko dirade Kaaten semeak eraman ditzaten bilduak, eta ez diozkate ukituko santuarioko ontziai, il ez ditezen. Oiek dirade Kaaten semeen lanak elkartasuneko tabernakuloan,

        16. Zeñaen gañean egongo da Eleazar Aaron apaizaren semea, zeñaen kontura egongo da olioa lanparak piztzeko, eta konposizioko inzensoa, eta beti eskeñtzen dan doaña, eta unzioko olioa eta tabernakuloari dagokion guztia, eta santuarioan dauden ontzi guztiak.

        17. Eta itz egin zioten Jaunak Moisesi eta Aaroni esaten zuela:

        18. Ez ezazute jarri Kaaten jatorria Lebiten artetikan galdua izateko irriskuan,

        19. Baizik au egingo dezute berakin, bizi ditezen eta il ez ditezen, ukitzen baldin badiozkate Santuen Santuai. Aaron eta bere semeak sartuko dirade, eta berak maneratuko dituzte bakoitzaren lanak, eta berezituko dute nork zer eraman bear duen.

        20. Besteak jakin nai batekin ere ez bitzate ikusi santuarioan dauden gauzak bilduak izan ditezen baño lenago, bestela ilko dirade.

        21. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        22. Kontatu itzatzu ere Jersonen semeak beren etxe eta familia eta jatorrietatik,

        23. Ogeita amar urtetik gora berrogeita amarreraño. Kontatu itzatzu elkartasuneko tabernakuloan sartzen diraden eta serbitzen duten guztiak.

        24. Au da Jersondarren familiaren ofizioa,

        25. Eraman ditzatela tabernakuloaren errezelak, eta elkartasunaren estalkia, beste estalkia, guzien gañean dagoan estalki moradua, eta elkartasuneko tabernakuloaren sarreran esekia dagoan beloa,

        26. Atariko errezelak, eta sarreran tabernakuloaren aurrean dagoan beloa. Aldareari dagokan gauza guziak, sokak da ministerioko ontziak,

        27. Aaronen eta bere semeen agindura eramango dituzte Jersonen semeak eta bakoitzak jakingo du zeñ dan dagokan lana.

        28. Au da Jersontarren familiari dagokana elkartasuneko tabernakuloan, eta egongo dirade Ithamar Aaron apaizaren semearen eskuaren azpian.

        29. Berebat kontatuko dituzu Merariren semeak beren gurasoen familia eta etxeetatik.

        30. Ogeita amar urtetik eta gorakoak berrogeita amar urterañokoak, bere langintzaren ofiziora, eta testimonioa elkartasuneko serbiziora sartzen diraden guztiak.

        31. Oiek dirade beren lanak: Eramango dituzte tabernakuloko olak, eta bere zearkaiak, abeak eta beren ondapeak,

        32. Atariko abeak ere inguruan beren ondape eta estaka eta sokakin. Artuko dituzte kontatuta ontzi eta gauza aldagarri guztiak, eta ala eramango dituzte.

        33. Au da Meraritarren familiaren ofizioa eta langintza elkartasuneko tabernakuloan, eta egongo dirade Ithamar Aaron apaizaren semearen eskupean.

        34. Kontatu zituzten bada Moisesek eta Aaronek eta sinagogako lenenak Kaaten semeak beren gurasoen senitarte eta etxeetatik,

        35. Ogeita amar urtetik eta gorakoak berrogeita amar urteraño elkartasuneko tabernakuloko langintzan sartzen diraden guztiak,

        36. Eta arkituak izan ziraden bi milla zazpireun eta berrogeita amar.

        37. Au da Kaathen erriaren, elkartasuneko tabernakuloan sartzen diradenen zenbata, oiek kontatu zituzten Moisesek eta Aaronek, Jaunaren agintearen Moisesi emanaren araura.

        38. Berebat kontatuak izan ziraden Jersonen semeak beren gurasoen senitarte eta etxeetatik,

        39. Ogeita amar urtetik eta gora berrogeita amar urteraño, elkartasuneko tabernakuloan serbitzera sartzen diraden guztiak:

        40. Eta arkituak izan ziraden bi milla seireun eta ogeita amar.

        41. Au da Jersontarren, Moisesek eta Aaronek, Jaunaren itzaren araura kontatu zituztenen erria.

        42. Kontatuak ere izan ziraden Merarien semeak beren gurasoen senitarte eta etxeetatik,

        43. Ogeita amar urtetik eta gora berrogeita amar urteraño, elkartasuneko tabernakuloko zeremoniak betetzera sartzen diraden guztiak,

        44. Eta arkituak izan ziraden iru milla eta berreun.

        45. Au da Merarien semeen, Moises eta Aaronek Jaunaren aginduaren araura Moisesen eskuz kontatu zituztenen zenbata.

        46. Lebitetatik kontatuak izan ziraden guztiak, eta Moisesek eta Aaronek, eta Israelko lenenak kontatu erazi zituztenak beren izenakin beren gurasoen senitarte eta etxeetatik,

        47. Ogeita amar urtetik eta gora, berrogeita amar urteraño, sartzen ziradenak tabernakuloko lanetara, eta zamak eramatera.

        48. Izan ziraden guztitan zortzi milla bosteun eta larogei.

        49. Jaunaren itzaren araura kontatu zituen Moisesek, bakoitza bere ofizioaren eta bere langintzeen araura, Jaunak agindu zion bezela.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        2. Agindu zaiezu Israelko semeai, aurtiki dezatela etzauntzetatik legenardun guztia, eta humekai eria duena, eta illagatik mantxatua dagoena,

        3. Naiz gizasemea,naiz emakumea aurtiki ezazute etzauntzetatik, lortu ez ditzaten, zuekin bizitu izan naizan ezkero.

        4. Eta ala egin zuten Israelko semeak, eta aurtiki zituzten etzauntzetik kanpora, Jaunak Moisesi itz egin zion bezela.

        5. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        6. Itz egin zaiezu Israelko semeai, gizasemeak, edo emakumeak egiten dutenean gizonai gertatu oi zitzaieten bekaturen bat, eta ajolagabetasuna gatik autsiko baldin balute Jaunaren agintea, eta bekatu egingo balute,

        7. Aitortuko dute beren bekatua, eta biurtuko diote gaitz egin diotenari kalte guzia, eta gañera bosgarren zatia.

        8. Eta baldin ez balitza nork artu, emango diote Jaunari, eta izango da apaizarena, salbu barkazioa gatik eskeñtzen dan aria izan dedin doañ eztigarria.

        9. Israelko semeak eskeñtzen dituzten primizia guziak ere apaizari dagozka,

        10. Eta bakoitzak elizan eskeñia, eta apaizaren eskuz emana dan guzia, berea izango da.

        11. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        12. Itz egin zaiezu Israelko semeai, eta esango diezu, Gizonak, zeñaen emaztea bidetituko balitza, eta mezpreziaturik senarra,

        13. Lo egingo balu beste gizasemeren batekin, eta senarrak ezin ziurtatuko balu au, baizikan adulterioa ezkutuan balego, eta lekukoakin on egin ezinko balitzaio, etzalako izan bekatuan arkitua,

        14. Emaztearen kontrako zeloen espirituak senarraz jabetuko baldin balira ez emaztea izan dalako loitua, edo gezurrezko sospetxarekin salatua,

        15. Eramango du apaizagana, eta eskeñiko du doaña beragatik, garagar iriñaren sato baten amargarren partea; ez du isuriko bere gañean oliorikan, ez du ere ipiñiko gañean inzensorikan, zeren zeloen eskeñtzaria da, eta adulterio bat agertzeko doaña.

        16. Eskeñiko du bada apaizak, eta jarriko da Jaunaren aurrean,

        17. Eta artuko du ur santua lurrezko ontzi batean, eta botako du beratan lurraren piskatxo bat tabernakuloaren beetik.

        18. Eta jartzen danean andrea Jaunaren aurrean agertuko du bere burua, eta ipiñiko ditu beraren eskuen gañean oroipeneko eskeñtzaria eta zeloen doaña; berak berriz idukiko ditu ur txit samiñak, zeñean bildu zituen nazkarekin madarikazioak.

        19. Eta juramentu eragingo dio, eta esango du: Baldin ez badu lo egin zurekin gizon arrotzek, eta ez bazera loitu utzirik senarraren eztaioea, ez dizute gaitzik egingo ur txit samiñ oiek zeñean bildu ditudan madarikazioak.

        20. Baña alde egin badezu zure senarra gandikan, eta loitu bazera, eta beste gizasemeren batekin etzan bazera,

        21. Madarikazio oien mendean egongo zera, jarri zaitzala Jaunak bere errian guzien madarikazio eta eskarmenturako, usteldu erazi beza zure istarra, eta anditurik zure sabela eztanda egin dezala,

        22. Sartu ditezela zure sabelean ur madarikatuak, eta anditurik sabela usteldu dedilla istarra. Eta erantzungo du andreak: Ala izan dedilla, ala izan dedilla.

        23. Eta apaizak eskribatuko ditu liburu batean madarikazio oiek, eta borratuko ditu madarikazioz bete zituen ur txit mingoitzakin,

        24. Eta edaten emango diozka. Eta edaten dituenean ur guziak,

        25. Artuko du apaizak bere eskutikan andrearen zeloen eskeñtzaria, eta altxatuko du Jaunaren aurrean eta jarriko du aldarearen gañean, baña bakarrik lenago.

        26. Artzen badu doañaren piska bat eskeñtzen danetik, eta erretzen badu aldarearen gañean, eta ala eman bitzazkio andreari edaten ur txit mingoitzak.

        27. Zeñak edan ezkero, loitua izan baldin bada, eta mezpreziaturik senarra adulterioaren obendun, sartuko zaiozka madarikazioko urak, eta anditurik sabela ustelduko da istarra: eta jarriko da andrea erri guztiaren madarikazio eta izi eginik.

        28. Baña ez baldin bada izan loitua, etzaio kalterik egingo, eta egingo ditu semeak.

        29. Au da zeloen legea. Alde egingo baldin badu andreak bere senarra gandik, eta mantxatua izango baldin balitza,

        30. Eta senarrak zeloen indarraz mugiturik, ekarriko baldin balu Jaunaren aurrera, eta apaizak egingo baldin balu berarekin eskribatua dan guzia,

        31. Senarra izango da obenik gabea, eta emazteak pagatuko du bere bekatuaren kastigua.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zion, Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        2. Itz egin zaiezu Israelko semeai, eta esango diezu, Gizaseme edo emakumeren batek egiten dutenean eskeñtzaria santutuak izateko, eta nai balute Jaunari konsagratuak izan,

        3. Ez dute edango ardorik, ez orditu lezakean gauzarik batere. Ez dute edango ardoarekin, eta beste edozeñ edarirekin egindako ozpiñik, ezta ere matsari ateratzen zaion gauzarik, ez dute jango mats freskorik ez leorrik,

        4. Eskeñtzariz Jaunari konsagratuak dauden egun guztietan, mastikoa izan lezakean gauzarik, maspasatik asita alzirañokorik ez dute jango.

        5. Bera berezitua dagoan denbora guztian ez da iragoko labañarik bere burutikan bete dedin bitartean Jaunari konsagratua dagoan eguna. Santua izango da, bere buruan azitzen zaionean illadatsa.

        6. Konsagratua dagoan denbora guztian ez da sartuko illen bat dagoan tokian.

        7. Ez da loituko aitaren edo amaren edo anaiaren edo arrebaren proguarekin ere, zeren bere Jaungoikoaren konsagrazioa bere buruaren gañean da.

        8. Bere berezituerako egun guztietan santua izango da Jaunarentzat.

        9. Baña baldin norbait ilko balitza supituan bere aurrean, loitua geldituko da bere konsagrazioko burua, arras ebakiko du bere buruko illea bera garbitua dan egunean beratan, eta berriz zazpigarren egunean.

        10. Eta zortzigarren egunean eskeñiko diozka bi usatortola, edo bi usokume apaizari testimonioko elkartasunaren sarreran

        11. Eta eskeñiko ditu apaizak bat bekatua gatik eta bestea holokaustoan, eta erregutuko du beragatik, bekatu egin zuelako il ura gatik, eta santutuko du bere burua egun artan,

        12. Eta konsagratuko diozka Jaunari beraren berezituerako egunak, eskeñtzen duela urte beteko bildots bat bekatua gatik, baña lenengo egunak utsean gelditzen diradela, zeren loitua izan zan bere santutasuna.

        13. Au da konsagrazioko legea. Eskeñtzariz erabaki zituen egunak beteak diradenetik laster, eramango du elkartasuneko tabernakuloaren atera,

        14. Eta eskeñiko dio Jaunari bere doaña, urtebeteko bildots mantxa gabeko bat holokaustoan, eta urte beteko ardi mantxa gabeko bat bekatua gatik, eta ari mantxa gabeko bat, doañ paketsutzat.

        15. Baitaere legamigabeko ogi olioarekin oratutako saskitxo bat, eta legami gabeko lasaña olioarekin untatuak, eta bakoitzaren libazioak,

        16. Zeñak eskeñiko ditu apaizak Jaunaren aurrean, eta egingo du eskeñtzaria ala bekatua gatik, nola holokaustoan.

        17. Eskeñiko ere dio Jaunari aria doañ paketsutzat, eskeñtzen dituela batean legami gabeen saskitxoa, eta oituraz bear diraden libazioak.

        18. Orduan arras ebakiko zaio Nazareoari elkartasuneko tabernakuloko atean bere konsagrazioko illadatsa, eta artuko ditu bere illeak eta ipiñiko ditu paketsuen eskeñtzariaren azpian jarria dagoan suaren gañean.

        19. Eta ariaren besonda egosia, eta legami gabeko opill bat saskitxotikan, eta legami gabeko lasaña bat, eta jarriko du Nazareoaren eskuetan, arras ebakia izan ezkero bere buruko illea.

        20. Eta berriz arturik bere eskutikan, altxatuko du Jaunaren aurrean: eta nola diraden gauza santutuak apaizarenak izango dirade, berezitzeko agindu dan bularra eta zankoa bezala. Oien ondoan ardoa edan lezake Nazareoak.

        21. Au da Nazareoaren legea egiten dionean bere eskeñtzaria Jaunari bere konsagrazioko denboran, berak egiñ litzakean gauzen gañera, bere biotzean eskeñi zuenaren araura, ala egingo du bere santutasunaren perfekziorako.

        22. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        23. Itz egin zaiezu Aaron eta bere semeai. Onela bedeikatuko dituzute Israelko semeak, eta esango diezute:

        24. Bedeikatu zaitzala Jaunak, eta gorde zaitzala.

        25. Agertu dizazula Jaunak bere arpegia, eta errukitu dedilla zurekin.

        26. Itzuli dezala Jaunak bere arpegia zuganontz, eta eman dizazula pakea.

        27. Eta ots egingo diote nere izenari Israelko semeen gañean, eta nik bedeikatuko ditut.

       

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan Moisesek tabernakuloa bukatu, eta altxatu zuen egunean, eta untatu zuen eta santutu bere ontzi guztiakin, eta berdin aldarea eta bere ontzi guztiak,

        2. Israelko Prinzipeak eta tribu bakoitzean zeuden familien buruak, eta kontatuak izan ziradenen agintariak, eskeñi zituzten

        3. Doañak Jaunaren aurrean, sei gurdi estaliak amabi idirekin. Agintari bik eskeñi zuten gurdi bat, eta bakoitzak berez idi bat, eta eskeñi zituzten tabernakuloaren aurrean.

        4. Eta esan zion Jaunak Moisesi:

        5. Artu ezazu berak gandikan, serbitu dezan tabernakuloko lanean, eta emango diozu Lebitai bakoitzaren lanaren araura.

        6. Argatik arturik Moisesek gurdiak eta idiak, eman ziozkaten Lebitai.

        7. Bi gurdi eta lau idi eman ziozkaten Jersonen semeai, bear zutenaren araura.

        8. Beste lau gurdi eta zortzi idi eman ziozkaten Merarien semeai, beren lan eta eginkizunen araura, Ithamar Aaron apaizaren semearen aginduan.

        9. Kaathen semeai berriz etzien eman gurdirik ez idirik Santuarioan lanean ari diradelako, eta beren solbardetan zamak daramazkitelako.

        10. Agintariak bada eskeñi zuten beren doaña aldarearen aurrean aldarearen dedikaziorako, unjitua izan zan egunean.

        11. Eta esan zion Jaunak Moisesi: Agintari bakoitzak egun bakoitzean eskeñi bitza doañak aldarearen dedikaziorako.

        12. Lendabiziko egunean eskeñi zuen bere doaña Nahasson Aminadaben seme Judako tribukoak.

        13. Eta bere doaña izan zan zillarrezko plater bat eun eta ogeita amar siklo pisatzen zituena, zillarezko kopa bat irurogeita amar siklo zituena, Sanktuarioko pisuaren araura, bata eta bestea iriñlora olioz oratuz betea eskeñtzarako.

        14. Amar sikloko urrezko motrairutxo bat inzensoz betea,

        15. Idi bat taldetik, eta ari bat, eta urteko arkume bat eskeñtzarako,

        16. Eta aker bat bekatua gatik,

        17. Eta paketsuen eskeñtzarian bi idi, bost ari, bost aker, bost arkume urte beteko. Au da Nahasson Aminadaben semearen eskeñtzaria.

        18. Bigarren egunean eskeñi zuen Nathanael Suaren semeak, Issakarren tribuko agintariak,

        19. Zillarrezko plater bat eun eta ogeita amar siklo pisatzen zituena, zillarrezko kopa bat irurogeita amar ziklo zituena, Santuarioko pisuaren araura, biak iriñlora olioarekin oratuak eskeñtzarako,

        20. Urrezko motrairutxo bat amar ziklo zituena, inzensoz betea,

        21. Idi bat taldetik, eta ari bat, eta urte beteko arkume bat eskeñtzarako,

        22. Eta aker bat bekatua gatik,

        23. Eta paketsuen eskeñian bi idi, bost ari, bost aker, bost arkume urte beteko. Au izandu zan Natharael Suaren semearen eskeñia.

        24. Irugarren egunean Eliab Helonen seme Zabulonen semeen prinzipeak,

        25. Eskeñi zuen zillarrezko plater bat eun eta ogeita amar siklo pisatzen zituena, Santuarioko pisuan, biak iriñlora olioz oratuak eskeñtzarako,

        26. Urrezko motrairutxo bat amar siklo pisatzen zituena, inzensoz betea:

        27. Idi bat taldetik, eta ari bat, eta arkume urte beteko bat eskeñtzarako,

        28. Eta aker bat bekatua gatik,

        29. Eta paketsuen eskeñtzan bi idi, bost ari, bost aker, bost arkume urte beteko. Au da Eliab Helonen semearen eskeñtza.

        30. Laugarren egunean Elisur Sedeurren seme, Rubenen semeen prinzipeak,

        31. Eskeñi zuen zillarrezko plater bat eun eta ogeita amar siklo pisatzen zituena, zillarrezko kopa bat irurogeita amar siklo zituena, santuarioko pisuan, biak iriñlora olioarekin oratuz beteak eskeñtzarako.

        32. Urrezko motrairutxo bat amar siklo pisatzen zituena, inzensoz betea,

        33. Idi bat taldetik, eta ari bat, eta urte beteko arkume bat eskeñtzarako,

        34. Eta aker bat bekatua gatik,

        35. Eta paketsuen doañtzat bi idi, bost ari, bost aker, bost arkume urte beteko. Au izandu zan Elisur Sedeurren semearen eskeñtza.

        36. Bosgarren egunean Salamiel Surisaddairen seme, Simeonen semeen prinzipeak,

        37. Eskeñi zuen zillarrezko plater bat eun eta ogeita amar siklo pisatzen zituena, zillarrezko kopa bat irurogeita amar siklo zituena, Santuarioko pisuan, biak iriñlora olioarekin oratuz beteak eskeñtzarako,

        38. Urrezko motrairutxo bat amar siklo pisatzen zituena, inzensoz betea,

        39. Idi bat taldetik, eta ari bat, eta urteko arkume bat eskeñtzarako,

        40. Eta aker bat bekatua gatik,

        41. Eta paketsuen doañtzat bi idi, bost ari, bost aker, bost arkume urte beteko. Au izandu zan Salamiel Surisaddaren semearen eskeñtza.

        42. Seigarren egunean Elisaf Duelen seme, Gaden semeen prinzipeak,

        43. Eskeñi zuen zillarrezko plater bat eun eta ogeita amar siklo pisatzen zituena, zillarrezko kopa bat irurogeita amar siklo zituena, Santuarioko pisuan, biak iriñlora olioz oratuarekin beteak eskeñtzarako,

        44. Urrezko motrairutxo bat amar siklo zituena, inzensoz betea:

        45. Idi bat taldetik, eta ari bat, eta urte beteko arkume bat eskeñtzarako,

        46. Eta aker bat bekatua gatik,

        47. Eta paketsuen eskeñitzat bi idi, bost ari, bost aker, bost arkume urte beteko. Au izandu zan Elisaf Duelen semearen eskeñtza.

        48. Zazpi garren egunean Elisama Ammiuden seme Efraimen semeen prinzipeak,

        49. Eskeñi zuen zillarrezko plater bat eun eta ogeita amar siklo pisatzen zituena, zillarrezko kopa bat irurogeita amar siklo zituena, Santuarioko pisuan, biak iriñlora olioz oratuak eskeñtzarako,

        50. Urrezko motrairutxo bat amar siklo pisatzen zituena, inzensoz betea,

        51. Idi bat taldetik, eta ari bat eta urte beteko arkume bat eskeñtzarako,

        52. Eta aker bat bekatua gatik:

        53. Eta paketsuen doañtzat bi idi, bost ari, bost aker, urte beteko bost arkume. Au izandu zan Elisamma Ammiuden semearen eskeñtza.

        54. Zortzigarren egunean Gamaliel Fadassurren seme Manasseren semeen prinzipeak,

        55. Eskeñi zuen zillarrezko plater bat eun eta ogeita amar siklo pisatzen zituena, zillarrezko kopa bat irurogeita amar siklo zituena, Santuarioko pisuan, biak iriñlora olioz oratuak eskeñtzarako,

        56. Urrezko motrairutxo bat amar siklo pisatzen zituena, inzensoz betea,

        57. Idi bat taldetik, eta ari bat eta urte beteko arkume bat eskeñtzarako,

        58. Eta aker bat bekatua gatik,

        59. Eta paketsuen doañtzat bi idi, bost ari, bost aker, urte beteko bost arkume. Au izandu zan Gamaliel Fadassurren semearen eskeñtza.

        60. Bederatzi garren egunean Abidan Jedeonen seme Benjaminen semeen prinzipeak,

        61. Eskeñi zuen zillarrezko plater bat eun eta ogeita amar siklo pisatzen zituena, zillarrezko kopa bat irurogeita amar siklo zituena, Santuarioko pisuan, biak iriñlora olioz oratuz beteak eskeñtzarako,

        62. Eta urrezko motrairutxo bat amar siklo pisatzen zituena, inzensoz betea,

        63. Idi bat taldetik, eta ari bat, eta urte beteko arkume bat eskeñtzarako,

        64. Eta aker bat bekatua gatik,

        65. Eta paketsuen doañtzat bi idi, bost ari, bost aker, bost arkume urtebeteko. Au izandu zan Abidan Jedeonen semearen eskeñtza.

        66. Amar garren egunean Ahiezer Ammisaddaren seme, Danen semeen prinzipeak,

        67. Eskeñi zuen zillarrezko plater bat eun eta ogeita amar siklo pisatzen zituena, zillarrezko kopa bat irurogeita amar siklo zituena, Santuarioko pisuan, biak iriñlora olioz oratuarekin beteak eskeñtzarako,

        68. Urrezko motrairutxo bat amar siklo pisatzen dituena, inzensoz betea,

        69. Idi bat taldetik, eta ari bat, eta urte beteko arkume bat eskeñtzarako,

        70. Eta aker bat bekatua gatik,

        71. Eta paketsuen doañtzat bi idi, bost ari, bost aker, bost arkume urte beteko. Au izandu zan Ahiezer Ammisaddairen semearen eskeñtza.

        72. Amaika garren egunean Fejiel Okranen seme, Aserren semeen prinzipeak,

        73. Eskeñi zuen zillarrezko plater bat eun eta ogeita amar siklo pisatzen zituena, zillarrezko kopa bat irurogeita amar siklo zituena, Santuarioko pisuan, biak iriñlora olioz oratuz beteak eskeñtzarako:

        74. Urrezko motrairutxo bat amar siklo pisatzen dituena, inzensoz betea,

        75. Idi bat taldetik, eta ari bat, eta urtebeteko arkume bat eskeñtzarako,

        76. Eta aker bat bekatua gatik,

        77. Eta paketsuen doañtzat bi idi, bost ari, bost aker, bost arkume urte beteko. Au izandu zan Fejiel Okranen semearen eskeñtza.

        78. Amabi garren egunean Ahira Enanen seme, Neptaliren semeen prinzipeak,

        79. Eskeñi zuen zillarrezko plater bat eun eta ogeita amar siklo pisatzen zituena, zillarrezko kopa bat irurogeita amar siklo zituena, Santuarioko pisuan, biak iriñlora olioz oratuz beteak eskeñtzarako,

        80. Urrezko motrairutxo bat amar siklo pisatzen zituena, inzensoz betea,

        81. Idi bat taldetik, eta ari bat eta urte beteko arkume bat eskeñtzarako,

        82. Eta aker bat bekatua gatik,

        83. Eta paketsuen doañtzat bi idi, bost ari, bost aker, bost arkume urte beteko. Au izandu zan Ahira Enanen semearen eskeñtza.

        84. Oiek izan ziraden Israelko prinzipeak eskiñiak aldarearen dedikazioan, konsagratua izan zan egunean: Amabi plater zillarrezko, amabi kopa zillarrezko, amabi motrairutxo urrezko.

        85. Alako moduan non plater bakoitzak zituen eun eta ogeita amar siklo zillarrezko, eta kopa bakoitzak ogeita amar siklo, au da, zillarrezko ontzi guztiak batera bi milla laureun siklo, Santuarioko pisuan,

        86. Urrezko amabi motrairutxo inzensoz beteak, bakoitzak amar siklo pisatzen zituenak, Santuarioko pisuan, au da, batera eun eta ogei siklo urrezko,

        87. Amabi idi taldeko eskeñtzarako, amabi ari, amabi arkume urte beteko, eta beren libazioak, amabi aker bekatua gatik,

        88. Paketsuen doañtzat ogeita lau idi, irurogei ari, irurogei aker, irurogei arkume urte beteko. Oiek izan ziraden eskeñiak aldarearen dedikazioan, unjitua izan zanean.

        89. Eta sartzen zanean Moises elkartasuneko tabernakulora, orakuloarekin ituntzeko aditzen zuen propiziatoriotik berarekin itz egiten zuenaren boza, zeñ zegoan testimonioko kutxaren gañean kerubin bien bitartean, nondik itz egiten ere zion.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        2. Itz egin zaiozu Aaroni eta esango diozu: ipintzen dituzunean zazpi lanparak, jarriko da kandeleroa egoeko aldamenean. Agindu ezazu bada, lanparak begiratu dezatela Ifarrera proposioko ogien maiaren aurkez, kandeleroak begiratzen duen aldamen artarontz argi egin bearko dute.

        3. Eta egin zuen Aaronek, eta jarri zituen lanparak kandeleroaren gañean, Jaunak Moisesi agindu zion bezela.

        4. Eta onelakoa zan kandeleroaren egiera, urrezkoa malluz landua, bai erdiko eskutokia, eta bai besoen aldamen bietatik jaiotzen zitzaiozkan guztiak, Jaunak Moisesi erakutsi zion irudiaren araura, ala egin zuen kandeleroa.

        5. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        6. Artu itzatzu Lebitak Israelko semeen artetik, eta garbitu itzatzu

        7. Zeremonia onen araura: intzatuak izan bediz ur garbitzallearekin, eta arras ebaki bitzate beren aragiaren ille guziak. Eta garbitzen dituztenean beren soñekoak, eta berak garbituak gelditzen diradenean,

        8. Artuko dute idi bat taldetik, eta bere libazioa iriñlora olioarekin oratua, eta zuk artuko dezu beste idi bat taldetik bekatua gatik,

        9. Eta alderatuko dituzu Lebitak elkartasuneko tabernakuloaren aurrean, bildurik Israelko semeen talde guztia.

        10. Eta Lebitak Jaunaren aurrean daudenean Israelko semeak jarriko dituzte beren eskuak beren gañean.

        11. Eta eskeñiko ditu Aaronek Lebitak, Israelko semeen doaña bezela, Jaunaren aurrean, serbitu dezen bere lanean.

        12. Lebitak ere jarriko dituzte beren, eskuak idien buruen gañean, zeñatatikan bat eskeñiko dezu bekatua gatik, eta bestea Jaunaren doañerako, erregutu dezazun berak gatik.

        13. Eta jarriko dituzu Lebitak Aaron eta bere semeen aurrean, eta konsagratuko dituzu eskeñiak Jaunari,

        14. Eta berezituko dituzu Israelko semeen erditikan, izan ditezen nereak.

        15. Eta gero sartuko dirade elkartasuneko tabernakuloan, serbitu nazaten. Eta onela garbitu, eta konsagratuko dituzu Jaunaren eskeñtzatzat, zeren Israelko semeak doañean neri emanak izan zatzazkidan.

        16. Nik artu ditut, Israelen emasabela idikitzen duten lenbizisortu guztien tokian,

        17. Zeren nereak dirade Israelko semeen lenbizisortu guztiak, ala gizonetatikoak nola abereetatikoak. Ejiptoko lurrean lenbizisortu guztia zauritu nuen egunetik, santutu nituen neretzat,

        18. Eta artu nituen Lebitak Israelko semeen lenbizisortu guztien tokian,

        19. Eta eman niozkaten doañean Aaron eta bere semeai erriaren erditikan serbitu nazaten Israel gatik elkartasuneko tabernakuloan, eta erregutu dezaten berak gatik, izan ez dedin errian izurririk atrebituko baldin balira alderatzen santuariora.

        20. Eta egin zuten Moisesek eta Aaronek eta Israelko semeen talde guztiak Lebiten gañean Jaunak Moisesi agindu zion guzia.

        21. Eta izan ziraden garbituak eta garbitu zituzten beren soñekoak. Eta Aaronek altxatu zituen Jaunaren aurrean, eta erregutu zuen berak gatik,

        22. Garbiturik sartu zitezen beren lanetara elkartasuneko tabernakuloan Aaron eta bere semeen aurrean. Jaunak Moisesi agindu zion bezela Lebiten gañean, ala egiña izan zan.

        23. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        24. Au da Lebiten legea: Ogeita bost urtetik eta gora, sartuko dirade serbitzera elkartasuneko tabernakuloan,

        25. Eta beren edadeko berrogeita amargarren urtea kunplitzen dutenean, utziko diote serbitzeari.

        26. Eta lagunduko diote bakarrik beren anaiai elkartasuneko tabernakuloan, gordetzeko ematen diezten gauzak, baña lanik ez bitzate egin berak. Au da erabakiko dezuna Lebitak gatik beren lanetan.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi Sinaiko eremuan, bigarren urtean Ejiptoko lurretik atera ziraden ezkero, lendabiziko illean, esaten zuela:

        2. Egin bitzate Israelko semeak Paskoa bere denboran,

        3. Ill onen amalaugarrenean arratsaldetik, bere zeremonia eta aginte guzien araura.

        4. Eta agindu zien Moisesek Israelko semeai egiteko Paskoa.

        5. Zeñak egin zuten bere denboran illaren amalaugarrenean arratsaldetik Sinaiko mendian. Israelko semeak egin zuten, Jaunak Moisesi agindu ziozkan gauza guztien araura.

        6. Baña ona emen non gorputz ill bat gatik loiak zeuden batzuek, eta argatik egun artan Paskoa zelebratu ezin zezaketenak, alderaturik Moises eta Aaron gana,

        7. Esan zieten: Loiak gaude gorputz ill bat gatik. Zergatik galeraziko zaigu egitea Jaunari eskeñtza bere denboran Israelko semeen artean?

        8. Zeñai erantzun zioten Moisesek: Zaudete itundu nadin Jaunarekin zer agintzen duen zuek gatik.

        9. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        10. Itz egin zaiezu Israelko semeai: Zuen erriko gizon loia dagoanak gorputz illen bat gatik, edo urrutian bidean, egingo dio Jaunari Paskoa

        11. Bigarren illean, illaren amalaugarrenean arratsaldean, ogi legami gabeko eta basa urrazakin jango dute.

        12. Ez dute utziko beratatik ezer biaramonerako, eta bere ezurrik ez dute ausiko, gordeko dituzte Paskoako zeremonia guztiak.

        13. Baña baldin norbait badago garbia, eta ez bada egon bidean, eta alaere egin ez badu Paskoa, anima hura izango da kendua bere errietatik, zeren etzion Jaunari eskeñi doaña bere denboran. Alakoak pagatuko du bere bekatuaren pena.

        14. Era berean baldin egongo balitza zuen artean arrotzen bat, edo etorritakoren bat, egingo diote Jaunari Paskoa bere zeremonia eta aginteen araura. Lege bat izango da zuen artean arrotzarentzat eta erritarrarentzat.

        15. Ala bada tabernakuloa altxatua izandu zan egunean, estali zuen odei batek, eta arratsaldetik goizeraño zegoan dendan suzko garra bezelako bat.

        16. Eta onek jarraitu zuen beti ala. Egunaz estaltzen zuen odei batek, eta gauaz suzko garra bezelako batek.

        17. Eta kentzen zanean tabernakuloa estaltzen zuen odeia, orduan joaten ziran Israelko semeak, eta odeia gelditzen zan tokian, an jartzen zituzten etzauntzak.

        18. Jaunaren agindura joaten ziran, eta bere agindura gelditzen zuten tabernakuloa. Tabernakuloaren gañean odeia geldirik zegoan denbora guztian, egon oi ziraden toki artan,

        19. Eta gertatzen baldin bazan bere gañean denbora luzean egotea, egon oi ziran Israelko semeak Jaunaren belletan, eta ez oi ziraden joan.

        20. Odeia tabernakuloaren gañean zegoan egun guztietan. Jaunaren agindura armatzen zituzten dendak, eta bere agindura desarmatzen zituzten

        21. Baldin odeia egon bazan geldirik arratsaldetik goizeraño, eta gero egunsentian joaten baldin bazan tabernakuloa utziaz, joaten ziran, eta baldin egun baten eta gau baten ondoan alde egiten bazuen desarmatzen zituzten dendak.

        22. Eta baldin gelditzen bazan tabernakuloaren gañean egun bian, edo il batean edo denbora geiagoan, Israelko semeak egon oi ziraden geldirik toki beratan, eta ez oi ziraden joan, baña alde egiten zueneko bereala, jartzen ziran bidean.

        23. Jaunaren itzera gelditzen ziran, eta beraren itzera joaten ziran, eta zai egon oi ziran itxedotzen Jaunaren señalea, berak aginduta zeukan bezela Moisesen bitartez.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        2. Egin itzatzu zuretzat bi tronpeta zillar mallutuzko, zeñakin bildu dezakezun jende taldea, etzauntzak ibilten asi bear dutenean.

        3. Eta ots egiten dezunean tronpetakin, bilduko da zugana jende talde guzia elkartasuneko tabernakuloaren atera.

        4. Baldin bein bakarrik joko baziñitu, etorriko dirade zugana prinzipeak, eta Israelko jende taldearen buruak.

        5. Baña baldin otsa balitza luzeagoa eta aldizkakoa, sortaldean daudenak izango dirade lendabiziak asitzen ibiltzen etzauntzakin.

        6. Eta bigarren otsean, eta tronpetaren jotze berdiñean altxatuko dituzte dendak lenbizi egoe aldean daudenak. Eta era onetara egingo dute gañerakoak ere, ots egiten dutenean tronpetak joateko.

        7. Baña erria bildua izango danean, tronpeten otsa izango da ishillagoa, eta ez dituzte joko sendo eta aldizka.

        8. Eta Aaronen seme apaizak joko dituzte tronpetak, eta au izango da betiko lege bat zuen gizaldietan.

        9. Aterako baldin baziñate zuen erritik gudara zuen kontra gudatzen duten etsaiai esestera, joko dituzute sendo tronpetak, eta izango da zuen oroipena zuen Jaun Jainkoaren aurrean, libratuak izan zaitezen zuen etsaien eskuetatik.

        10. Idukiko baldin bazindukete jan edanen bat, eta jai egunak eta kalendak, joko dituzute tronpetak holokaustoen eta doañ paketsuen gañean, izan ditezen zuentzat oroipengarriak zuen Jaungoikoaren aurrean. Ni zuen Jaun Jainkoa.

        11. Bigarren urtean, bigarren illean, illaren ogeigarren egunean altxatu zan odeia elkartasuneko tabernakulotik,

        12. Eta Israelko semeak, beren taldetan berezituak joan ziran Sinaiko eremutik, eta odeia etorri zan gelditzera Farango eremuan.

        13. Eta asi ziraden ibiltzen lenbiziak, Jaunaren aginte Moisesen bitartez emanaren araura

        14. Judako semeak beren taldeetatikan, zeñaen prinzipea zan Nahasson Aminadaben semea.

        15. Isakarren semeen tribuan izan zan prinzipea Nathanael Suarren semea.

        16. Zabulonen tribuan zan prinzipea Eliab Helonen semea.

        17. Eta desarmatua izan zan tabernakuloa, zeñ eramaten zutela atera ziran Jerson eta Merarien semeak.

        18. Joan ere ziraden Rubenen semeak beren taldeetan eta errenkan, zeñaen prinzipea zan Helisur Sedeurren semea.

        19. Simeonen semeen tribuan berriz, prinzipea izan zan Salamiel Surisaddairen semea.

        20. Eta Gaden tribuan izan zan prinzipea Eliasaf Duelen semea.

        21. Joan ere ziraden Kaattarrak eramaten zutela santuarioa. Eramaten zan tabernakuloa, aliketa allegatu artean altxatua izango zan tokira.

        22. Asi ere ziraden erabiltzen etzauntzak Efraimen semeak beren taldeetan, zeñaen ejerzituan prinzipea zan Elisama Ammiuden semea.

        23. Manasseren semeen tribuan berriz prinzipea izan zan Gamaliel Fadasurren semea.

        24. Eta Benjaminen tribuan izan zan agintaria. Abidan Jedeonen semea.

        25. Etzauntz guztien atzenengoak joan ziraden Danen semeak beren taldeetan, zeñaen ejerzituan prinzipea izan zan Ahiezer Ammisaddairen semea.

        26. Aserren semeen tribuan berriz zan prinzipea Fejiel Okranen semea.

        27. Eta Neptaliren semeen tribuan prinzipea izan zan Ahira Enanen semea.

        28. Oiek dirade Israelko semeen etzauntzak eta ibilliak beren taldeetan, ateratzen ziradenean.

        29. Eta esan zion Moisesek Hobab Ragelen seme Madiantar, bere aideari: Goazen Jaunak emango digun tokira, atoz gurekin, ongi egin dizaguzun, zeren Jaunak ondasunak eskeñi diozka Israeli.

        30. Zeñi ark erantzun zion: Ez naiz joango zurekin, baizik itzuliko naiz jaio nintzan nere lurrera.

        31. Eta Moisesek: Ez gaitzatzu utzi, erantzun zion, zeren zuk dakizu zeñ tokitan jarri bear ditugun etzauntzak eremuan, eta izango zera gure zuzentzallea.

        32. Eta etortzen baldin bazera gurekin, emango dizugu, Jaunak emango dizkigun ondasunetatik ongiena dan guztia.

        33. Joan ziraden bada Jaunaren menditikan iru eguneko bidean, eta Jaunaren elkartasuneko kutxa zijoan beren aurretik, adirazten ziela iru egunean etzauntzen tokia.

        34. Jaunaren odeia ere beren gañean zan egunaz zebiltzanean.

        35. eta kutxa altxatua zanean, esaten zuen Moisesek: Jaiki zaite Jauna, eta desegiñak izan bediz zure etsaiak, eta iges bezate zure aurretik gorroto dizutenak.

        36. Eta beeratzen zanean, esaten zuen: itzuli zaite Jauna Israelko ejerzituaren talderontz.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Bitartean jaiki zan errian erausi bat Jaunaren kontra, lana gatik kejatzen diradenena bezelakoa. Au aditu zuenean Jaunak, aserretu zan. Eta irazekirik beren kontra Jaunaren sua iretsi zuen etzauntzen atzenengo partea.

        2. Eta nola erriak ots egin zion Moisesi, erregutu zion Moisesek Jaunari, eta lurpetu zan sua.

        3. Eta deitu zuen toki huraren izena, Sualdia, Jaunaren sua beren kontra erazekia izan zalako.

        4. Zeren gertatu zan jende arrotz berakin etorri zanak, idukitzea gura txit bizi bat, eta negarrez asirik, bildurik berarekin Israelko semeak, eta esan zuen: Nork emango dizkigu aragiak jateko?

        5. Oroitzen gera Ejipton doan jaten giñituen arraiakin, gogora etortzen zazkigu luzokerrak eta meloiak, eta porruak, eta tipulak, eta baratzuriak.

        6. Gure anima leorra dago, gure begiak ez dute beste gauzarik ikusten Mana baizik.

        7. Eta mana zan marterriaren azia bezelakoa, bdelioen kolorekoa.

        8. Eta erria joan oi zan etzauntzen inguruetara, eta bildurik iriñ egiten zuen errotan, edo zeatzen zuen motrairuan, egosten zuela eltze batean, eta egiten zituela berarekin opiltxo batzuek ogi oliotuarena bezelako gustokoak.

        9. Eta gauaz jatxitzen zanean intza etzauntzen gañera, denbora berean erortzen zan mana ere.

        10. Aditu zuen bada Moisesek erriak negar egiten zuela beren familietatik, bakoitzak bere dendako ateetan. Eta txit erazeki zan Jaunaren aserrea, baita Moisesi berari ere iruditu zitzaion ezin sufritu zezakean gauza.

        11. Eta esan zion Jaunari: Zergatik atsekabetu dezu zure serbitzaria? Zergatik ez det arkitzen grazia zure aurrean? Eta zergatik ipiñi dezu erri guzi onen zama nere gañean?

        12. Nik sortu bai al det talde guzi au, edo emartu bai al det, zuk neri esateko: Eraman itzatzu zure kolkoan, iñudeak erabilli oi duen bezela aurtxoa, eta eraman ezazu beren gurasoai juramentuaz eskeñi ziñioten lurrera?

        13. Nondik aterako ditut nik aragiak talde ain andiari emateko? Negar egiten dute nere kontra, esaten dutela: Eman zazkiguzu aragiak jan ditzagun.

        14. Ezin nik bakarrik sufritu nezake erri guzi au, zeren pisua da neretzat.

        15. Bestela baldin baderitzatzu, erregututzen dizut il nazazula, eta arkitu dezadala grazia zure begietan ainbeste gaitz izan ez dezadan.

        16. Eta Jaunak esan zion Moisesi: Bildu zazkidazu Israelko zarretatik irurogeita amar gizon, zeñak zuk ezagutzen dituzun diradela zarrak eta erakusleak: eta eramango dituzu elkartasuneko tabernakuloko atera, eta an egon eraziko diezu zurekin,

        17. Jatxi nadin eta itz egin dizudan: eta artu dezadan zure espiritutik, eta eman dizaiedan, eraman dezaten zurekin erriaren zama, eta etzaitezen izan zu bakarrik kargatua.

        18. Erriari ere esango diozu: Santutu zaitezte, biar jango dituzute aragiak. Zeren nik aditu dizutet esaten: Nork emango dizkigu aragizko jakiak? Ongi geunden Ejipton. Jaunak eman dizazkizuten aragiak, eta jan dizazkizuten,

        19. Ez egun batean, ez bian, edo bostean, edo amarrean, ez ogeian ere,

        20. Baizik ill oso batean, sudurretatik irten datzakizkizuten bitartean, eta goragalean itzuli datzakizkizuten artean, bota dezutelako zuen erdian dagoan Jauna, eta negar egin dezutelako bere aurrean, esaten dezutela: Zergatik atera gera Ejiptotikan?

        21. Eta esan zuen Moisesek: Seireun milla oñazko dirade erri onetakoak. Eta zuk esaten dezu: Emango diet jaten aragia ill oso batean?

        22. Illko bai al da ardi eta idi talderen bat jatekorik asko izan dedin? Edo bilduko bai al dirade toki batean itsasoko arrai guziak berak asetzeko?

        23. Zeñi erantzun zion Jaunak: Argala bai al da Jaunaren eskua? Orain ikusiko dezu, egitez betetzen ete dan nere itza.

        24. Etorri zan bada Moises, eta kontatu ziozkan erriari, Jaunaren itzak, biltzen zituela irurogeita amar gizon Israelko zarretatik, zeñai egon erazi zien tabernakuloaren aldean.

        25. Eta jatsi zan Jauna odeian, eta itz egin zion, artzen zuela Moisesgan zegoan Espiritutik, eta ematen ziotela irurogeita amar gizonai. Eta sartu zanean Espiritua berakgan, profetizatu zuten, eta jarraitu zuten beti ala aurrekoan.

        26. Baña etzauntzetan gelditu ziraden bi gizon, zeñatatik bati deitzen zitzaion Eldad, eta besteari Medad, zeñaen gañean gelditu zan Espiritua. Zeren berak ere kontatuak izan ziraden, eta etziraden atera tabernakulora.

        27. Eta nola profetizatzen zuten etzauntzetan, joan zan korrika mutil gazte bat, eta berria eman zion Moisesi, esaten zuela: Eldadek eta Medadek, profetizatzen dute etzauntzetan.

        28. Bereala Josuek, Nunen semeak, Moisesek serbitzariak, eta askoen artean autatuak, esan zuen: Moises nere Jauna galerazi zaiezu.

        29. Eta berak erantzun zuen: Nolako zeloa agertzen dezu nigatik? Nork eman lezakedan erri guziak profetizatzea, eta Jaunak eman dizaiotela bere Espiritua?

        30. Eta itzuli ziraden Moises, eta Israelko zar guziak etzauntzetara.

        31. Eta aterarik Jaunagandik aize bat, arrapaturik galeperrak itsasoaren beste aldetikan erakarri zituen, eta utzi zioten erortzen etzauntzetan, beren inguruan, egun batean egin lezakean bidean, eta egaan zebiltzan airean bi besoko alturan lurraren gañean.

        32. Jaikirik bada erria egun guzi artan, eta gauean eta beste egunean, bildu zuen gutxienak amar koro galeper, eta leortu zituzten etzauntzen inguruan.

        33. Oraindikan aragiak ziraden beren ortzetan, etzan ere aitu onelako janaria, eta ona non Jaunaren aserrea bizturik erriaren kontra, zauritu zuen izurri txit andi batekin.

        34. Eta deitua izan zan toki ura, naieraren Odiak, zeren an obitu zuten naierak iduki zituen erria. Eta aterarik naieraren obietatik, etorri ziraden Haserothera, eta gelditu ziraden an.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zuten Mariak eta Aaronek Moisesen kontra bere emazte Etiopiarra gatik,

        2. Eta esan zuten: Moisesen bitartez bakarrik itz egin al dau Jaunak? Guri ere ez al digu itz egin era berean? Aditurik au Jaunak,

        3. (zeren Moises zan lurrean bizi ziraden gizon guztien artean gizonik otzanena)

        4. Bereala itz egin zioten berari eta Aaroni eta Mariari: Atera zaitezte zuek irurok bakarrik elkartasuneko tabernakulora. Eta atera ziradenean,

        5. Jatxi zan Jauna odeizko abe batean, eta gelditu zan tabernakuloaren sarreran deitzen ziotela Aaron eta Mariari. Zeñak joan ziradenean,

        6. Esan zioten: Aditu itzatzute nere itzak, norbait baldin bada zuen artean Jaunaren profeta, agertuko natzaio ikuskeran, edo ametsetan itz egingo diot.

        7. Baña ez ala nere serbitzari Moises, nere etxe guzian leialena danari.

        8. Zeren nik ari itz egiten diot aoz ao, eta berak argiro ikusten du Jauna, eta ez itanasi eta irudietan. Zergatik bada etzerate beldur izan gaizki esaten nere serbitzari Moises gatik?

        9. Eta aserreturik beren kontra, joan zan:

        10. Alde ere zuen tabernakuloaren gañean zegoan odeiak, eta ona non Maria agertu zan legenar zuri elurra bezelakoz beterik. Eta begiratu zionean Aaronek, eta ikusi zuenean legenarrez estalirik,

        11. Esan zion Moisesi: Erregututen dizut, nere Jauna, ez dezaguzula arren egotzi ezjakinean egin degun bekatu au.

        12. Ez bedi gelditu au illa bezala, eta beren amaren sabeletik aurtikitzen dan bertitza bezala. Ona emen non bere aragiaren erdia izan dan legenarrak iretsia.

        13. Eta deadar egin zion Moisesek Jaunari, esaten zuela: O Jaungoikoa, erregututzen dizut arren sendatu dezazula.

        14. Zeñi erantzun zion Jaunak: Baldin bere aitak istua bota balio bere arpegira, ez al zuen egon bear zazpi egunean bederik lotsaturik? Egon bedi berezitua zazpi egunean etzauntzetatik kanpora, eta gero etorri eraziko zaio.

        15. Izan zan bada aurtikia Maria etzauntzetatik kanpora zazpi egunerako, eta erria etzan mugitu toki artatik, alik eta Maria ekarria izan zan artean.

       

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta joanik erria Haserothikan, jarri zituen etzauntzak Farango eremuan.

        2. Eta an itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        3. Bidaldu itzatzu gizonak ezagutzera Kanaango Lur, Israelko semeai nik emango diedana, tribu bakoitzetik bat aundienetatikoak.

        4. Egin zuen Moisesek Jaunak agindu ziona, bidaldurik Farango eremutikan gizon andienetatikoak, zeñaen izenak dirade oiek.

        5. Rubenen tributik, Sammua Zekurren semea.

        6. Simeonen tributik, Safat Hurien semea.

        7. Judaen tributik, Kaleb Jefonen semea.

        8. Issakarren tributik, igal Joseren semea.

        9. Efraimen tributik, Osee Nunen semea.

        10. Benjaminen tributik, Falti Rafuen semea.

        11. Zabulonen tributik, Jeddiel Sodien semea.

        12. Joseren tributik, Manasseren zetrotik, Gaddi Susien semea.

        13. Danen tributik, Ammiel Jemalien semea.

        14. Aserren tributik, Estur Mikaelen semea.

        15. Neptaliren tributik, Nahabi Bapsien semea.

        16. Gaden tributik, Gel Matxien semea.

        17. Oiek dirade Moisesek Lurra ezagutzera bidaldu zituen gizonen izenak, eta Osee Nunen semeari deitu zion Josue.

        18. Bidaldu zituen bada Moisesek ezagutzera Kanaango Lurra, eta esan zioten: igo zaitezte egoe aldetikan. Eta allegatzen zeratenean mendietara,

        19. Ezagutu ezazute lurra, nolakoa dan; eta bertan bizi dan erria, sendoa dan, ala argala, gutxi al diraden, ala asko,

        20. Lurra bera ona dan, ala txarra, nolakoak erriak, murrutuak, ala murru gabeak.

        21. Lurra ugaria, ala soilla, basotsua, ala zuaitz gabea. Sendatu zaitezte, eta ekarri zazkiguzute Lurreko frutuetatik. Zan berriz orduan goiz matsak jan litzakean denbora.

        22. Eta igo ziranean ezagutu zuten Lurra Singo eremutik, Rohoberaño Emathen sartzen dan tokitik.

        23. Eta igo ziran egoera, eta allegatu ziran Hebronera, non zeuden Akimam eta Sisai eta Tholmai Enaken semeak. Zeren Hebron izan zan egiña Tanim Ejiptoko erria baño zazpi urte lenago.

        24. Eta jarraiturik mordoaren Errekaraño, ebaki zuten txirmendu bat bere matsarekin, zeñ eraman zuten zardai batean bi gizonek. Eraman ere zituzten toki artako mingranak, eta pikuak.

        25. Zeñ izandu zan deitua Neheleskol, au da, mordoaren Erreka, Israelko semeak andikan mordoa eraman zutelako.

        26. Eta itzulirik Lurraren ezagutzalleak berrogei egunen ondoan, alderri guzia inguruturik,

        27. Etorri ziraden Moises eta Aaron eta Israelko semeen biltzarre guztiagana Farango eremura, zeñ dagoan Kadesen. Eta itz egiten zutela berakin eta talde guztiarekin, erakutsi ziozkaten Lurreko frutuak.

        28. Eta kontatu ziozkaten, esaten zutela: Allegatu giñan bidaldu ginduzun lurrera, zeñi egiazki dariozka eznea eta eztia, ezagutu lezakean bezala frutu oietatikan.

        29. Baña bertan bizi diranak dira txit sendoak, eta ditu erri andiak eta murrutuak. An ikusi degu Enaken arraza.

        30. Amalek bizi da egoean, Hetharrak, eta Jebustarra, eta Amorretarra mendietan; Kanaantarra berriz bizi da itsasoaren aldean, eta Jordango erriberetan.

        31. Bitartean Kalebek ebakitzeko erriaren Moisesen kontra izketan ari zanaren erausia, esan zuen: igo gaitezen, eta egin gaitezen Lurraren jabeak, zeren badezakegu arrapatu.

        32. Berarekin joan ziraden beste batzuk berriz, esaten zuten: iñolaere ezin genzake igo erri onetara, zeren gu baño sendoagoa da.

        33. Eta gaizki esan zuten Israelko semeen aurrean ikusi zuten Lurra gatik, esaten zutela: ibilli geran lurrak iresten ditu bertan bizi diradenak, ikusi degun erria txit aundia da.

        34. An ikusi ginduen izugarri batzuek Enaken semeak erraldoien jatorrikoak, zeñakin berdindurik, langostak giñirudien.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. argatik talde guziak deadarrez negar egin zuen gau artan,

        2. Eta murmuratu zuten Moisesen eta Aaronen kontra Israelko seme guztiak, esaten zutela:

        3. Arren bada il bagiña Ejipton eta galduko al gera eremu andi onetan, eta ez gaitzala sartu Jaunak Lur onetan, eroriak izan ez gaitezen ezpatarekin, eta gure emazteak eta semeak katibu eramanak izan ez ditezen. Ez al da obe Ejiptora itzultzea?

        4. Eta esan zioten batak besteari: Jarri dezagun agintari bat, eta itzuli gaitezen Ejiptora.

        5. Au aditurik Moisesek eta Aaronek auzpez erori ziran lurraren gañean Israelko semeen talde guziaren gañean.

        6. Josuek berriz Nunen semeak, eta Kaleb Jefoneren semeak, zeñak berak ere ibilli ziraden Lurrean, urratu zituzten beren soñekoak,

        7. Eta esan zioten Israelko semeen talde guziari: ibilli geran lurra txit ona da.

        8. Jauna gure aldetikan baldin badegu, sartuko gaitu lur artan, eta emango digu lur bat eznea eta eztia dariona.

        9. Etzaitezte jarki Jaunaren kontra, etzaitezte ere Lur onetako erriaren beldur izan, zeren ogia bezala ala iretsi ditzakegu, arkitzen dirade gordebideren deusik gabe. Jauna da gurekin, etzaitezte beldurtu.

        10. Eta nola deadar egiten zuen talde guztiak, eta arrika il nai zituzten, agertu zitzaioten Jaunaren gloria Israelko seme guztiai elkartasuneko tellatuaren gañean.

        11. Eta esan zion Jaunak Moisesi: Noizarteraño gaizki esango du nigatik erri onek? Noizarteraño ez didate sinistuko niri beren aurrean egin ditudan mirari guziak gatik?

        12. Zaurituko ditut bada eta desegin izurri batekin, eta zu egingo zaitut jende andi, eta au dan baizen sendoago baten agintari.

        13. Eta esan zion Moisesek Jaunari: Baña ijitoak zeñaen mendetik atera zenduen erri au,

        14. Baitaere alderri onetan bizi diradenak, aditu dutenak zu, o Jauna, zaudela erri onen erdian, arpegiz arpegi ikusten utziten diozuna, zure odeiak zaitzen dituela, eta beren aurretik zoazala odeizko abean egunaz, eta suzko abean gauaz,

        15. Jakingo dute illerazi dezula ainbeste lagun gizon bat balitza bezela, eta esango dute:

        16. Ezin sartu izan zuen erria juramentuarekin eskeñi zion lurrean, argatik il zituen eremuan.

        17. Izan bedi bada anditua Jaunaren sendotasuna juramentu egin zenduen bezala, esaten zenduala:

        18. Jaun sufritua eta errukitasun andikoa, kentzen dezuna gaiztakeria eta obenak, eta ez dezuna utziten iñor obengabetzat kastigatzen dituzuna gurasoen bekatuak semeetan irugarren eta laugarren jatorriraño

        19. Erregututzen dizut, arren barkatu dagizula erri onen bekatua zure errukitasunaren anditasunaren araura, berakin ongi egon zeran bezala Ejiptotik atera ziradenetik toki onetaraño.

        20. Eta esan zuen Jaunak: Barkatu diet zure itzaren araura.

        21. Nere biziagatik juramentu egiten det, lur guzia Jaunaren gloriaz betea izango dala.

        22. Alaere nere anditasuna ikusi zuten gizon guziak, eta Ejipton eta eremuan egin nituen mirariak, eta onezkero amar aldiz tentatu nautenak, eta nere bozari obeditu ez diotenak.

        23. Ez dute ikusiko beren gurasoai juramentuarekin eskeñi nien Lurra, eta nigatik gaizki esan zutenetatik batek ere ez du ikusiko.

        24. Nere serbitzari Kaleb, zeñak beste espiritu batekin beterik jarraitu zidan, sartuko det Lur onetan, zeñ ingurutu zuen, eta bere jatorria izango da Lur huraren jabe.

        25. Zergatik Amalektarra eta Kanaantarra bizi diran ibarretan, biar mugitu itzatzute etzauntzak, eta itzuli zaitezte eremura Itsas Gorriko bidetik.

        26. Eta itz egin zioten Jaunak Moisesi eta Aaroni esaten zuela:

        27. Noizarteraño talde txit gaizto au ariko da nere kontra gaizki esaten? Aditu ditut Israelko semeen espak.

        28. Esan zaiezu bada: Juramentu egiten det nere biziagatik, dio Jaunak, itz egin dezuten bezela nik aditzen dedala, ala egingo dizutet.

        29. Eremu onetan egongo dirade etzinik zuen gorputz illak. Kontatuak izan zeraten guztiok ogei urtekoak eta gorakoak, eta murmuratu dezutenak nere kontra,

        30. Etzerate sartuko juramentuarekin bizilekutzat eskeñi nizuten lur artan, Kaleb, Jefoneen semea, eta Josue Nunen semea baizik.

        31. Zuen aurrak berriz, zeñak gatik esan zenduten etsaiak arrapatuko zituztela, sartuko ditut, ikusi dezaten zuen gogoko izan ez dan lurra.

        32. Zuen gorputz illak egongo dirade etzinik eremuan.

        33. Zuen semeak ibilliko dirade orron eremuan berrogei urtean, eta artuko dute zuen desleialtasunaren kastigua, alik eta desegin ditezen bitartean gurasoen gorputz illak eremuan,

        34. Lurra ikusten irago zenduzten berrogei egunen araura eguna gatik urtea izango da kontatua. Eta berrogei urtean artuko dezute zuen gaiztakerien kastigua, eta jakingo dezute nolakoa dan nere benganza.

        35. Zeren esan dedan bezela ala egingo diot nere kontra jaiki dan talde txit gaizto oni, eremu onetan desegiñaz joango da eta an ilko da.

        36. Ala bada Moisesek bidaldu zituen gizon guztiak lurra ezagutzera, eta itzulirik murmuratu erazi ziotenak bere kontra talde guziari, esaten zutela lurra gatik gaiztoa zala,

        37. Il ziran eta zaurituak izan ziran Jaunaren aurrean.

        38. Josue berriz Nunen semea, eta Kaleb Jefoneen semea bizitu izan ziran lurra ezagutzera joan ziraden guzietatik.

        39. Eta Moisesek esan ziozkaten itz guzi oiek Israelko seme guziai, eta txit negar asko egin zuen erriak.

        40. Eta ona non urrengo egunean jaikitzen ziradela igo ziran mendiaren erpiñera, eta esan zuten: Gertutuak gaude igotzeko Jaunak itz egin zuen tokira, zeren bekatu egin degu.

        41. Zeñai Moisesek esan zioten: Zergatik autsiten dezute Jaunaren itza, zeñak egiazki ez dizute ongi irtengo?

        42. Etzaitezte igo, zeren ez da Jauna zuekin erori etzaitezen zuen etsaien aurrean.

        43. Zuen aurrean dirade Amalektarra eta Kanaantarra, zeñaen ezpatarekin eroriko zerate, ez dezutelako jarri nai izan Jaunaren mendean, Jauna ere ez da izango zuekin.

        44. Baña berak lilluraturik igo ziran mendiaren erpiñera. Jaunaren testamentuko kutxak eta Moisesek berriz etzuten alderik egin etzauntzetatik.

        45. Eta jatxi zan mendian bizitu zan Amalektarra eta Kanaantarra, eta zauritzen eta desegiten zituztela jarraitu zieten Hormaraño.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        2. Itz egin zaiezu Israelko semeai, eta esango diezu: Sartzen zeratenean bizitzera zoazten lur nik emango dizutedanera,

        3. Eta egiten diozutenean Jaunari eskeñtza holokaustorako edo doañerako, betetzen dituzutela botoak, edo borondatez eskeñtzen dituzutela doañak, edo zuen jai andietan erre erazitzen dituzutela usai gozoko gauzak Jaunarentzat, idietatik edo ardietatik.

        4. Doañen bat eskeñtzen duen edozeñek, eskeñiko du sakrifizioarekin iriñlorazko ephi baten amargarren partea, oliozko hinaren laugarren partearekin oratua,

        5. Eta emango du ardozko neurri hura bera libazioak egiteko, holokaustorako edo doañerako. Arkume

        6. Eta ari bakoitza gatik eskeñiko dirade iriñlora, oliozko hin baten irugarren partearekin oratua dagoanaren amargarren parte bi.

        7. Eta libaziorako ardoarena eskeñiko du neurri huraren beraren irugarren partea Jaunarentzat usai txit gozorako.

        8. Baña holokaustoa, edo doaña baldin bada idiena botoren bat betetzeko, edo eskeñtza paketsuren bat egiteko,

        9. Emango dituzu idi bakoitza gatik iriñlora oliozko hin baten neurriaren erdiarekin oratuzko iru amargarren parte.

        10. Eta neurri artako ardoa libazioak isurtzeko Jaunarentzat usai txit gozoko eskeñtza.

        11. Ala egingo dezu.

        12. Idi eta ari eta arkume eta antxume bakoitza gatik.

        13. Ala erritarrak nola arrotzak.

        14. Zeremonia berdiñakin eskeñiko dituzte doañak.

        15. Lege eta erabaki bat izango da zuentzat eta arrotzentzat.

        16. Itz egin zion Jaunak Moisesi esaten zuela:

        17. Itz egin zaiezu Israelko semeai, eta esango diezu:

        18. Allegatzen zeratenean nik emango dizutedan lurrera,

        19. Eta jaten dezutenean alderri artako ogietatik, berezituko dituzute lenbiziak Jaunarentzat

        20. Zuen janarietatik, nola berezituko ere dituzuten lenbiziak larrañetatik,

        21. Ala emango ere diozkazute Jaunari lenbiziak oreetatik.

        22. Eta baldin ezjakiñean utziko bazendute egin gabe Jaunak Moisesi esan ziozkan gauza oietatikoren bat,

        23. Eta bere bitartez zuei agindu dizutenen bat, agintzen asi zan egunetik eta aurrera,

        24. Eta taldeari aztuko balitzaio egitea, eskeñiko du txal bat bestaldetik, Jaunarentzat usai txit gozoko holokaustoan, bere doañ eta libazioakin, zeremoniak eskatzen duten bezela, eta aker bat bekatuagatik,

        25. Eta apaizak erregutuko du Israelko semeen talde guzia gatik: eta barkatua izango zaiote, zeren etzuten bekatu egin borondatez, baña alaere eskeñiko diote Jaunari doaña berak gatik, eta beren bekatua gatik, eta beren utsegitea gatik,

        26. Eta barkatua izango zaiote Israelko semeen erri guziari, eta beren artean dabiltzan arrotzai, zeren erri guziaren obena da ezjakiñean.

        27. Baña baldin anima batek ezjakiñean bekatu egingo balu, eskeñiko du urte beteko auntz bat bere bekatua gatik,

        28. Eta erregutuko du bera gatik apaizak, ezjakiñean bekatu egin zuelako Jaunaren aurrean, eta iritxiko dio barkazioa, eta barkatua izango zaio.

        29. Bat izango da legea ezjakiñean bekatu egiten duten guztientzat naiz erritarrentzat naiz arrotzentzat.

        30. Baña arrokeriaz bekatu egin duen anima, naiz izan dedilla bera erritarra, naiz arrotza, galdua izango da bere erriaren erditik, Jaunaren kontra errebelatua izan zalako,

        31. Zeren mezpreziatu zuen Jaunaren itza, eta alferra egin zuen bere agintea. Argatik izango da desegiña, eta eramango du bere bekatuaren kastigua.

        32. Gertatu zan bada, zeudela Israelko semeak eremuan, eta arkiturik gizon bat egurrak biltzen larunbateko egunean,

        33. Eraman zuten Moises, eta Aaron eta talde guziagana.

        34. Zeñak sartu zuten presoindegian ezjakinik zer egin bear ote zuten berarekin.

        35. Eta esan zion Jaunak Moisesi: illa izan bedi gizon au, erri guziak arriz estali beza etzauntzetatik kanpora.

        36. Eta aterarik kanpora, arriz estali zuten, eta il zan Jaunak agindu zuen bezela.

        37. Esan ere zion Jaunak Moisesi:

        38. Itz egin zaiezu Israelko semeai, eta esango diezu: Egin ditzatela berentzat franja batzuek mantuen ertzetan, eta jarri ditzatela beretan jazinto koloreko listoiak,

        39. Zeñak ikusten dituztenean, oroitu ditezen Jaunaren aginte guziakin, eta jarraitu ez dizaieten beren gogorazio eta begi, gauza askotara dijoazenai,

        40. Baizikan obeki oroiturik Jaunaren aginteakin bete ditzaten, eta izan ditezen santuak beren Jaungoikoarentzat.

        41. Ni zuen Jaun Jainko, atera zinduztedana Ejiptoko lurretik, izan nendin zuen Jainkoa.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta ona non kore Isaarren, Kaaten semearen, Lebiren semearen semea, eta Datan eta Abiron Eliaben semeak, eta Hon Heleten, Rubenen semeetatikoaren semea,

        2. Jaiki ziraden Moisesen kontra, eta Israelko semeetatik beste berreun eta berrogeita amar gizon sinagogako lenenetatikoak, eta batzarreko denboran beren izenakin deituak ziradenak.

        3. Eta jarririk Moisesen eta Aaronen aurrean, esan zuten: Aski izan bekizute, zeren talde guzia santuzkoa da, eta beretan Jauna da. Zergatik altxatzen zerate Jaunaren erriaren gañera?

        4. Aditu zuenean au Moisesek, erori zan auzpez bere arpegiaren gañean,

        5. Eta itz egiñik Kore eta talde guztiari: Biar, esan zuen, agertuko du Jaunak zeñak diraden berari dagozkiotenak, eta alderatuko ditu beragana santuak: eta autatzen dituenak alderatuko zaizka berari.

        6. Egin ezazute bada au: Ar beza bakoitzak bere inzensonarioa, zuze Kore eta zure batzarre guztiak.

        7. Eta biar, arturik sua, ipiñi ezazute gañean, lurrinkaia Jaunaren aurrean, eta aututzen duena, hura izango da santua, asko altxatzen zerate Lebiren semeak.

        8. Eta esan zion berriz Koreri: Aditu ezazute Lebiren semeak,

        9. Gutxi bai al da zuentzat Israelko Jaungoikoak berezitzea zuek erri guzitik, eta alderatzea beragana, serbitu zenezaten tabernakuloko lanean eta egon zindezten erriko jendearen aurrean eta ari zindezten bera serbitzen?

        10. Argatik egin bai al du zu eta zure anaia guztiak Lebiren semeak alderatzea beragana, apaiztza ere zuentzat arrapatu zenezaten,

        11. Eta zure talde guztia egon dedin Jaunaren kontra? Zeren zeñ da Aaron beraren kontra zuek murmuratzeko?

        12. Bidaldu zuen bada Moisesek ots egiteko Datan eta Abiron Eliaben semeak. Zeñak erantzun zuten: Ez gatoz.

        13. Gutxi bai al deritzazu ateratzea zuk gu, eznea eta eztia darion lur batetik, iltzeko gu eremuan, gañera jabetzeko ere gurekin?

        14. Egiazki ekarri gaituzu eznezko eta eztizko errekak dariozkan lur batera, eta eman dizkiguzu kanpo eta mastien jabetasunak. Gure begiak ere atera nai al dizkiguzu? Ez gatoz.

        15. Eta txit aserreturik Moises, esan zion Jaunari: Etzaiezu begiratu beren eskeñiai, zuk badakizu ez dedala berak gandik iñoiz artu astitxo bat ere, eta ez diodala gaitzik egin beretatiko bati ere.

        16. Eta esan zion Koreri: Zu eta zure batzarre guztia egon zaitezte biar berezian Jaunaren aurrean, eta Aaron egongo da bakarrean.

        17. Artu itzatzute bakoitzak zuen inzensonarioak eta jarri ezazute inzensoa beren gañean, eskeñtzen diozkazutela Jaunari berreun eta berrogeita amar inzensonario, Aaronek ere iduki dezala bere inzensonarioa.

        18. Au eginik berak Moises eta Aaronen aurrean,

        19. Eta bildurik beren kontra talde guzia tabernakuloko atean, agertu zitzaioten guziai Jaunaren gloria.

        20. Eta itz eginik Jaunak Moises eta Aaroni, esan zioten:

        21. Berezitu zaitezte batzarre onen erditikan, galdu ditzadan bereala.

        22. Moises eta Aaron auzpeztu ziran bere arpegien gañean, eta esan zuten: Espirituen eta aragi guziaren Jaungoiko txit sendoa, baten bekatua gaitik zure aserrea guzien kontra suminduko bai al da?

        23. Eta esan zion Jaunak Moisesi:

        24. Agindu zaiozu erri guziari berezitu dedilla Kore, eta Datan eta Abironen etzauntzetatikan.

        25. Eta jaiki zan Moises eta joan zan Datan eta Abiron gana, eta jarraitzen ziotela berari Israelko zarrak,

        26. Esan zion taldeari: Berezitu zaitezte gizon gaizto oien etzauntzetatikan, eta etzaiezute ukitu berai dagozkioten gauzai, naasiak izan etzaitezten beren bekatuetan.

        27. Eta iges eginik inguruetara beren etzauntzetatik, aterarik Datan eta Abiron zeuden beren etzauntzen sarreran beren emazte eta semeakin eta talde guziarekin.

        28. Eta esan zuen Moisesek: Onetan ezagutuko dezute Jaunak bialdu nauela, ikusten dituzuten gauza guziak egitera, eta ez ditudala atera nere biotzetikan.

        29. Iltzen badirade oiek gizonak oi diraden eriotzarekin, eta bisitatzen baldin baditu besteak ere bisitatzen dituen izurriak, ez nau bidaldu Jaunak,

        30. Baña baldin Jaunak gauza berriren bat egiten badu, alako moduan non idikirik lurrak bere aoa iresten baditu... berak, eta berai dagozkioten gauza guziak, eta jatxiko baldin balira bizirik infernura, jakingo dezute blasfematu dutela Jaunaren kontra.

        31. Itz egitea bukatu zuenetik bereala bada, iretsi zan lurra beren oñen azpietan.

        32. Eta idikitzen zuela bere aoa, iretsi zituen beren etzauntz, eta zituzten gauza guziakin.

        33. Eta jatxi ziraden bizirik infernura keez estaliak, eta galdu ziraden taldearen erditik.

        34. Baña inguruan zegoan Israel guziak iges egin zuen galtzen ziradenen deadarretara, esaten zuela: Gu ere lurrak iretsi ez gaitzan.

        35. Baña Jauna gandik ateratako suak ere il zituen berreun eta berrogeita amar gizon, inzensoa eskeñtzen zutenak:

        36. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi esaten zuela:

        37. Agindu zaiozu Eleazar apaiz Aaronen semeari artu ditzala suan dauden inzensonarioak, eta zabaldu dezala sua aldamen batera eta bestera, zeren santutuak izan dirade.

        38. Bekatarien eriotzakin, eta egin ditzala berakin plantxak, eta itsatsi bitzazkiola aldareari, beretan Jaunari inzensoa eskeñia izan zaiolako, eta santutuak izan diradelako, Israelko semeak begiratu ditzaieten señale eta oroipena bezela.

        39. Artu zituen bada Eleazar apaizak bronzezko inzensonarioak, zeñatan egin zituzten eskeñiak suak iretsi zituenak, eta egin zituen berakin plantxak, eta itsatsi aldareari,

        40. Iduki zezaten gero Israelko semeak, zerekin oroituak izan, alderatu etzedin arrotz edo Aaronen jatorrikoa ez danen bat Jaunari inzensoa eskeñtzera, eta gertatu ez dizaion Kore eta bere talde guziari gertatu zitzaiotena, Jaunak Moisesi esan zion bezela.

        41. Eta biaramonean gaizki esan zuen Israelko semeen talde guziak Moises eta Aaronen kontra, esaten zuela: Zuek il zenduten Jaunaren erria.

        42. Eta jaikirik naspilla bat, eta geiturik matxiñada,

        43. Moises eta Aaronek iges egin zuten elkartasuneko tabernakulora. Zeñatara sartu ezkero, odei batek estali zuen, eta agertu zan Jaunaren gloria.

        44. Eta esan zion Jaunak Moisesi:

        45. Alde egin itzatzute talde onen erditikan, orain ere galdu bear ditut. Eta egonik auzpezturik lurrean,

        46. Esan zion Moisesek Aaroni: Ar ezazu inzensonarioa, eta aterarik sua aldaretik, jarri ezazu inzensoa gañean, eta zoaz agudo errira erregutu dezazun berak gatik, zeren onezkero ateratua da aserrea Jaunagandik, eta izurria geituaz dijoa.

        47. Au egiñik Aaronek, eta korrika joanik taldearen erdira, zeñ onezkero galduaz zeraman suak, eskeñi zuen lurrinkaia,

        48. Eta jarririk illen eta bizien artean erregutu zuen erria gatik, eta gelditu zan izurria.

        49. Eta ziran zaurituak izan ziradenak amalau milla eta zazpireun gizon, Koreren matxiñadan galdu ziradenez gañera.

        50. Eta itzuli zan Aaron Moises gana elkartasuneko tabernakuloaren atera, eriotea geldituta gero.

 

AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        2. Itz egin zaiezu Israelko semeai, eta egin ezazu eman ditzatzutela zigor bat tribu bakoitza gatik, amabi zigor tribuen prinzipe guztiak gatik, eta eskribatuko dezu bakoitzaren izena bere zigorraren gañean.

        3. Aaronen izena egongo da Lebiren tribuan, eta zigor bakoitzak idukiko ditu berezian familia guziak,

        4. Eta jarriko dituzu elkartasuneko tabernakuloan testimonioaren aurrean, non itz egingo dizudan.

        5. Beretatik nik aututzen dedanaren zigorra, loretuko da; eta berezituko ditut nigandikan Israelko semeen kejak, zeñakin murmuratzen duten zuen kontra.

        6. Eta itz egin zioten Moisesek Israelko semeai: eta eman zioten prinzipe guziak zigorrak tribu bakoitzak bat, eta izan ziraden amabi zigorrak Aaronen zigorra gabetanik.

        7. Zeñak ipiñirik Moisesek Jaunaren aurrean testimonioko tabernakuloan:

        8. Biaramonean itzulirik arkitu zuen loretu zala Aaronen zigorra Lebiren etxean, eta botarik moteak erne ziradela lorak, zeñak, zabaldurik beren ostoak, almendra biurtu ziran.

        9. Atera zituen bada Moisesek zigor guziak Jaunaren aurretik, eta erakutzi ziezten Israelko seme guziai, eta ikusi zuten eta artu zituzten bakoitzak beren zigorrak.

        10. Eta esan zion Jaunak Moisesi: itzuli ezazu Aaronen zigorra testimonioko tabernakulora, gordea izan dedin an Israelko seme matxiñadarien ezagungarritzat, eta bukatu ditezen beren kejak nere kontra, il ez ditezen.

        11. Eta egin zuen Moisesek Jaunak agindu zion bezela.

        12. Baña Israelko semeak esan zioten Moisesi: Ona non izan geran desegiñak, guziok galdu gera.

        13. Jaunaren tabernakulora alderatzen dan guzia, iltzen da. Guziok desegiñak izango bai al gera, iñor bizirik gelditu gabe?

 

EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta esan zion Jaunak Aaroni: Zuk, eta zure semeak, eta zure aitaren etxeak zurekin erantzun bearko dezute santuarioan egiten diraden bekatuak gatik, eta zuk eta zure semeak batean pagatuko dituzute zuen apaiztzaren bekatuen pena.

        2. Baña artu ere itzatzu zurekin Lebiren tribuko zure anaiak, eta zure aitaren urrezigorra, eta beude gertuak, eta lagundu bitzatzute, zu eta zure semeak berriz ariko zerate testimonioko tabernakuloko lanetan.

        3. Eta Lebitak gertuak egongo dirade zure aginteetara, eta tabernakuloko lan guzietarako, baña alaere ez dirade alderatuko santuarioko ontzietara eta aldarera, aiek ere il ez ditezen, eta zuek batean galdu etzaitezen.

        4. Baizik beude zurekin, eta bellan egon bediz tabernakuloko zaitokietan, eta bere zeremonia guzietan. Arrotzik ez da zuekin naasiko.

        5. Bellan egon zaiteze santuarioa zaitzen, eta aldareko lanean, jaiki ez dedin Jaunaren aserrea Israelko semeen gañean.

        6. Nik eman nizuten zuen anaiak Lebitak Israelko semeen erditikan, eta eman niozkan doañean Jaunari, serbitu dezaten bere tabernakuloko lanetan.

        7. Zuk eta zure semeak berriz zaitu ezazute zuen apaiztza, eta aldarearen lanai dagozkioten, eta beloaren barrenren dauden gauza guziak izango dirade apaizak zaituak. Baldin arrotzen bat alderatzen bada, illa izango da.

        8. Eta itz egin zion Jaunak Aaroni: Ona non jarri zaitudan nere lenbizien zaitzalle. Israelko semeak eskeñiak diraden gauza guztiak eman nizkizuten zuri eta zure semeai apaiztzako lana gatik betiko legea bezela.

        9. Oiek bada artuko dituzu santutuak eta Jaunari eskeñiak diraden gauzeetatik. Eskeñi guzia, eta sakrifizioa, eta bekatua eta obena gatik esnaten zadan guzia, eta argatik gauza txit santua egiten dana, zurea izango da eta zure semeana.

        10. Santuarioan jango dezu: gizasemeak bakarrik jango dute beratik, zeren zuretzat konsagratua da.

        11. Baña Israelko semeak botoz eraman eta eskeñtzen dituzten lenbiziak eman nizkizuten zuri eta zure semeai eta zure alabai betiko legeaz. Zure etxean garbia dagoenak jango du beretatik.

        12. Oliorik, ardorik, eta garirik onenak, Jaunari lenbizitzat eskeñtzen zaion guztia, eman dizut zuri.

        13. Lurrak ematen dituen eta Jaunari eramaten zaiozkan lenbiziko frutu guztiak, gelditu dira zure premietarako, zure etxean garbia dagoenak jango du beretatik.

        14. Israelko semeak botoz ematen duten guztia, zurea izango da.

        15. Jaunari eskeñtzen zaiozkan edozeñ motako lenbizi guztiak, naiz gizonenak, naiz abereenak, zuri dagokizutenak izango dirade, baña desberdintasun onekin, non gizonaren lenbizia gatik artuko dezu saria, eta egingo dezu erosia izan dedilla abere loi guztia,

        16. Zeñaen erostea egingo da illa bete irago ezkero, zillarrezko bost sikloan, santuarioko pisuan. Sikloak ogei obolo ditu.

        17. Baña beiaren, eta ardiaren eta auntzaren lenbizia ez dezu egingo izan dedilla erosia, zeren Jaunarentzat santutuak dira. Bakarrik beren odola isuriko dezu aldarearen gañean, eta erreko dituzu bere gantzak Jaunarentzat usai gozorako.

        18. Baña aragiak zure premietarako geldituko dirade, eta izango dirade zureak, nola diraden bular konsagratua eta eskuieko besonda.

        19. Eman dizkizutet zuri eta zure semeai, eta alabai betiko legeak, Israelko semeak Jaunari eskeñtzen diozkaten santuarioko lenbizi guztiak. Gatzaren elkartasuna betikoa da Jaunaren aurrean zuretzat eta zure semeentzat.

        20. Eta esan zion Jaunak Aaroni: Beren errian etzerate ezeren jabe izango, eta beren artean ere etzerate izango ezeren partill. Ni naiz zure elizanoa eta primeza Israelko semeen erdian.

        21. Lebiren semeai berriz eman diotet Israelko amarren guztien jabetasuna, elkartasuneko tabernakuloan egiten dizten lanak gatik,

        22. Ez ditezen alderatu berriz Israelko semeak tabernakulora, eta ez dezaten ere egin bekatu mortalik.

        23. Lebiren semeak bakarrik serbitzen nautela tabernakuloan, eta eramaten dituztela erriaren bekatuak. Betiko legea izango da zuen gizaldietan. Ez dirade beste gauzaren jabe izango.

        24. Kontentaturik beren bear eta premietarako berezitu ditudan amarrenenen eskeñtzarekin.

        25. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi esaten zuela

        26. Agindu eta adirazi zaiezu Lebitai: Artzen dituzutenean Israelko semeak gandik, eman dizkizutedan amarrenak, eskeñi zaiozkazute Jaunari beren amarrenak, au da, amarrenaren amargarren zatia,

        27. Kontatua izan dizazuten lenbizien eskeñtzatzat, naiz larrañetatik, naiz dolaretatik:

        28. Eta lenbiziak artzen dituzuten gauza guztietatik, eskeñi zaiozute Jaunari, eta eman zaiozute Aaron apaizari.

        29. Amarrenetatik eskeñtzen dituzuten, eta Jaunaren doañtzat berezitzen dituzuten gauza guztiak, izango dirade txit onak eta autatuak.

        30. Eta esango diezu: Baldin amarrenetatik eskeñtzen badezute ederrena eta oberena, izango zatzute kontatua, larrañetik eta dolaretik amarrenak eskeñiko bazinduzte bezela,

        31. Eta jango dituzute zuen leku guztietan, bai zuek eta bai zuen familiak, zeren da testimonioko tabernakuloan egiten dituzuten lanen ordaña.

        32. Eta ez dezute bekaturik egingo onen gañean, gordetzen dituzutela zuentzat ederrenak eta gizenenak, loitu ez ditzatzuten Israelko semeen doañak, eta il etzaitezen.

 

EMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zioten Jaunak Moisesi eta Aaroni, esaten zuela:

        2. Au da Jaunak erabaki duen, doañbiziaren zeremonia. Agindu zaiezu Israelko semeai, ekarri dezatela zugana bei origorri bat edade osokoa, zeñean ez dan orbanikan batere, eta uztarririk erabilli ez duena.

        3. Eta emango diozute Eleazar apaizari. Zeñak aterarik etzauntzetatik kanpora ilko du guzien aurrean.

        4. Eta bustirik beatza bere odolean, intzatuko du zazpi alditan tabernakuloko atetarontz,

        5. Eta erreko du guztiak ikusten dutela, botarik garrera bai bere larrua eta aragiak eta bai odola eta gorotza.

        6. Botako ere du apaizak beia erretzen duen garrean zedrozko zur bat, eta urdingorria, eta grana bi alditan ganbusia.

        7. Eta orduan azkenik, garbiturik bere soñekoak eta gorputza, sartuko da etzauntzetan, eta zikindua geldituko da arratsaldera artean.

        8. Eta erre duenak ere garbituko ditu bere soñekoak eta gorputza, eta zikindua izango da arratsalde artean.

        9. Eta gizon garbi batek bilduko ditu beiaren autsak, eta isuriko ditu etzauntzetatik kanpora toki txit garbi batean, gorde ditzan Israelko semeen taldeak, eta izan ditezen intzazioko urerako, zeren bekatua gatik beia errea izan zan.

        10. Eta garbitzen dituenean bere soñekoak beiaren autsak eraman zituenak, zikindua geldituko da arratsalderaño. Israelko semeak eta beren artean bizi diraden arrotzak idukiko dute au gauza santutzat betiko legeaz.

        11. Gizon illaren gorputzari ukitzen diona, eta argatik zazpi egunean zikindua gelditzen dana:

        12. Izango da intzatua ur onekin irugarren eta zazpigarren egunean, eta onela izango da garbitua. Baldin irugarren egunean ez bada intzatua, zazpigarrenean ezin izango da garbitua.

        13. Gizon illaren aragiari ukitzen dion, eta naasi onekin intzatua ez dan guztiak, zikinduko du Jaunaren tabernakuloa, eta galdua izango da Israeltik, ez dalako izan intzatua garbitasuneko urarekin, izango da zikindua, eta geldituko da bere gañean bere loikeria.

        14. Au da etzauntzan iltzen danaren legea: bere dendan sartzen diraden guztiak, eta an dauden tresna guztiak, izango dirade zikiñak zazpi egunean.

        15. Estalkirik ez duen ontzia, eta gañetik lokarririk ere ez duena, zikiña izango da.

        16. Baldin iñork ukituko balio kanpoan, norbaitek il duen, eta berez il dan gizonaren gorputzari, edo bere ezurrari edo bere obiari, izango da zikindua zazpi egunean.

        17. Eta artuko dituzte errea izan danaren eta bekatuaren autsak, eta botako dituzte ur biziak beren gañera ontzi batean,

        18. Zeñean bustirik gizon garbi batek urdingorria, intzatuko ditu berarekin denda guztia, eta tresna guztiak, eta onelako ukituarekin loitu diraden gizonak,

        19. Eta onela garbiak garbituko du loia irugarren eta zazpigarren egunean. Eta garbiturik zazpigarren egunean, garbituko da bera eta bere soñekoak, eta zikindua izango da arratsalderaño.

        20. Baldin norbait izango ez balitza garbitua zeremonia onekin, galdua izango da aren anima Elizaren erditik, Jaunaren santuarioa zikindu zuelako, eta etzalako izan intzatua ur garbitzallearekin.

        21. Au izango da aginte eta lege betiko bat. Urarekin intzatzen duenak ere garbituko ditu bere soñekoak. Ur garbitzallai ukitzen dioten guztia, zikindua izango da arratsalderaño.

        22. Zikinduak ukitzen dion guztia, zikiña egingo du, eta oietatiko gauzaren bati ukitzen dion anima, zikindua izango da arratsalderaño.

 

OGEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta allegatu ziraden Israelko semeak eta talde guztia Sin-go eremura, lenbiziko illean, eta gelditu zan erria Kadesen. Eta il zan an Maria, eta obitua izan zan toki huratan beratan.

        2. Eta arkiturik erria uraen premian, bildu ziran Moises eta Aaronen kontra,

        3. Eta matxiñatuta, esan zuten: Arren bada illak izan bagiña gure anaien artean Jaunaren aurrean.

        4. Zergatik atera dezute Jaunaren eliza eremura, il gaitezen gu eta gure abereak?

        5. Zergatik igo erazi gaituzute toki txit gaizto onetara, zeñean ezin lezakean erein, zeñak ez duen ematen pikorik, ez mastirik, ez granadarik, eta gañera urik edateko ez duenera?

        6. Eta utzirik jende taldea, eta sarturik Moises eta Aaron elkartasuneko tabernakuloan, auzpeztu ziran lurreraño, eta deadar egin zioten Jaunari, eta esan zuten: Jaun Jainkoa, aditu ezazu erri onen deadarra eta idiki zaiezu zure tesoroa ur bizizko iturria, aserik, issildu dedin beren murmurazioa. Eta agertu zan Jaunaren gloria beren gañean.

        7. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        8. Ar zazu zigorra eta bildu ezazu erria, zuk eta Aaron zure anaiak, eta itz egin zaiozute aitzari beren aurrean, eta berak emango ditu urak. Eta aterarik ura aitzetik, edango du talde guziak, eta bere abereak.

        9. Artu zuen bada Moisesek, Jaunaren aurrean zegoan zigorra, agindu zion bezela.

        10. Bildurik taldea aitzaren aurrean, eta esan zioten: Aditu ezazute mendealdetu eta sinisgorrak. Aitz onetatik ura zuei atera bai al dezakeguzute?

        11. Eta altxaturik Moisesek eskua, jotzen zuela bi alditan zigorrarekin aitz hura, atera ziraden ur txit ugariak, alako moduan non edan zuten erriak eta abereak.

        12. Eta esan zioten Jaunak Moises eta Aaroni: Ez didazutelako sinistu neri santutu nintzazuten Israelko semeen aurrean, ez dituzute sartuko erri oiek, emango diedan errian.

        13. Au da matxiñadako ura, non ari zuten elean Israelko semeak Jaunaren kontra, eta santutua izan zan beren artean.

        14. Bitartean bidaldu zituen Moisesek mandaturiak Kadestikan Edom erregengana esatera: Oiek esaten dizkizu Israel zure anaiak. Badakizu nolako nekeak irago ditugun.

        15. Nola jatxi ziran gure asabak Ejiptora, eta bizitu izan gerala an denbora luzean, eta ijitoak gaizki tratatu gaituala gu eta gure asabak,

        16. Eta nola deadar egin giñon Jaunari, eta aditu gaituan, eta bidaldu zigun Aingeru bat, zeñak atera ginduen Egiptotikan. Orain bada jarririk Kadesko erri, zure mugaen egalean dagoanean,

        17. Erregututzen dizugu utzi zaguzula iragotzen zure lurretik. Ez gerade joango kanpoetatik, ez mastietatik, ez ditugu edango zure putzuetako urak, baizik joango gera bide berritik, ezkuietara, ez ezkerretara apartatu gabe, zure mugak irago ditzagun bitartean.

        18. Zeñi erantzun zion Edomek: Etzera iragoko nere lurretikan, bestela armatua aterako natzatzu bidera.

        19. Eta esan zuten Israelko semeak: iragoko gera bide oinkatutik, eta baldin edango bagiñitu zure urak guk eta gure abereak, emango degu bear dana, ez da izango gauza gaitzik prezioaren gañean, bakarrik agudo irago gaitezen.

        20. Baña berak erantzun zuen: Etzera iragoko. Eta bereala atera zan bidera talde neurrigabeko, eta gudari sendozko batekin,

        21. Eta etzion eman nai izan eskatzen ziona, utzi zitzaiela iragotzen bere mugetatik. Argatik Israel zuzendu zan beste leku baterontz.

        22. Eta altxaturik etzauntzak Kadestik, etorri ziran Horko mendira, zeñ dagoan Edomgo lurreko mugetan,

        23. Non itz egin zion Jaunak Moisesi,

        24. Eta esan zion: Bijoa Aaron bere errietara, zeren ez da sartuko Israelko semeai eman nien lurrera, sinisgorra izan zalako nere itzera kontradizioko uretan.

        25. Artu ezazu Aaron eta bere semea berarekin, eta eramango dituzu Horko mendira.

        26. Eta biluzten dezunean aita bere soñekotik, jantziko dezu berarekin Eleazar bere semea. Aaron ilko da an eta izango da bildua bere asabakin.

        27. Egin zuen Moisesek Jaunak agindu zion bezela: eta igo zuten Horko mendira talde guztiaren aurrean.

        28. Eta kendurik Aaroni bere soñekoak, jantzi zuen berakin Eleazar bere semea.

        29. Illik hura mendiaren erpiñean, jatxi zan Eleazarrekin.

        30. Eta talde guztiak ikusirik Aaron il zala, negar egin zuen beragatik ogeita amar egunean beren familia guztietan.

 

OGEITABAT GARREN KAPITULUA

        1. Aditurik au Kananeo Aradko errege, egoean bizi zanak, au da etorri zala Israel zelatarien bidetik, elean egin zuen bere kontra, eta garai aterarik, artu ziozkan katibuak.

        2. baña Israelek loturik botoz Jaunari, esan zuen: Baldin jarriko bazeneza erri au nere eskuan, desegingo ditut bere erriak.

        3. Eta aditu zituen Jaunak Israelen erreguak, eta jarri zuen bere eskuan Kanaantarra, zeñ berak il zuen desegiñik bere erriak, eta deitu zuen toki huraren izena Horma, hau da, madarikazioa.

        4. Joan ere ziraden Hor-ko menditik, itsaso gorrira daraman bidetik, Edomgo lurra inguratzeko. Eta erria asi zan bideaz eta nekeaz higintzen,

        5. Eta itz eginik Jaungoikoaren eta Moisesen kontra, esan zuen: Zergatik atera ginduzun Egiptotik, il gindezen eremuan? Ez degu ogirik, ez degu urik, gogobetea ematen digu onezkero indar gabeko janari onek.

        6. Argatik bidaldu zituen Jaunak erriaren kontra suge erretzalleak, zeñaen zauri eta askoren eriotzak gatik,

        7. Etorri ziraden Moises gana, eta esan zuten: Pekatu egin degu, itz egin degulako Jaunaren eta zure kontra. erregutu ezazu kendu ditzala gugandik sugeak. Eta erregutu zuen Moisesek erria gatik,

        8. Eta itz egin zion Jaunak: Egin ezazu bronzezko suge bat eta jarri ezazu señaletzat, zauritua izanik begiratzen diona, biziko da.

        9. Egin zuen bada Moisesek bronzezko suge bat, eta jarri zuen señaletzat, zeñi begiraturik zaurituak ziradenak, sendatzen ziran.

        10. Eta joanik Israelko semeak jarri zituzten etzauntzak Oboten.

        11. Joanik andikan jarri zituzten etzauntzak Jeabarimen, Moabera begiratzen duen eremuan sortalderontz.

        12. Eta andikan mugitzen ziradela, etorri ziraden Zaredko errekara.

        13. Zeñ utziten zutela jarri zituzten etzauntzak Arnonen aurrean, zeñ dagoan eremuan, eta ateratzen da besteen gañetik Amorreoen mugetan. Zergatik ere Arnon Moaben muga da, berezitzen dituela Moabtarrak eta Amortarrak.

        14. Argatik esaten da Jaunaren gerretako liburuan, nola egin zuen itsaso gorrian, eta egingo du Arnongo erreketan.

        15. Erreketako muñoak makurtu ziraden atseden zezaten Arren, eta etzin zitezen Moabtarren mugetan

        16. Toki artatik agertu zan putzu bat, zeñaen gañean itz egin zion Jaunak Moisesi: bildu ezazu erria, eta emango diot ura.

        17. Orduan kantatu zuen Israelek kanta au: igo beza putzuak. Kantatzen zuten batean.

        18. Prinzipeak aitzurtu zuten putzua, eta prestatu zuten taldearen zuzentzalleak lege emallearekin, eta beren makillakin. Eremutik Matanara,

        19. Matanatik Nahalielera, Nahalieltik Bamotera.

        20. Bamot-tik, bada ibar bat, Moabko alderrian Fasgaren erpiñean, eremurontz begiratzen duena.

        21. Eta bidaldu ziozkan Israelek mandatariak Sehon Amorreoen erregeari, esaten zuela:

        22. Erregututzen dizut utzi zadazula iragotzen zure lurretik, ez degu alderik egingo kanpoetara, ez mastietara, ez degu edango putzuetako urik, joango gera errege bidetikan, irago ditzagun bitartean zure mugak.

        23. Zeñak etzion laketu nai izan Israeli iragotzen bere mugetatik, bestera, bildurik ejerzitu bat atera zitzaion bidera eremuan, eta etorri zan Jasara, eta peleatu zuen bere kontra.

        24. Zeñak zauritua izan zan ezpataren aoz, eta bere lurraren jabe egiña Armondik Jebok eta Ammonen semeetaraño, zeren Ammontarren mugak zeuden goarnizio sendoz zaituak.

        25. Artu zituen bada Israelek bere erri guztiak, eta bizitu izan zan Amorreoaren errietan, au da, Hesebonen eta bere erritxoetan.

        26. Hesebon erria izan zan Sehon Amorreo erregearen, Moab erregearen kontra peleatu zuenarena, eta artu zuen bere mendekoa izan zan lur guztia Arnoneraño.

        27. Argatik da esaera: Atozte Hesebonera, egin eta jaso bedi Sehongo erria.

        28. Sua atera zan Hesebondik, garra Sehongo erritik, eta iretsi zituen Ar Moabtarrena, eta Arnongo goietan bizitu ziradenak.

        29. Ai zure zorigaiztokoa Moab! Galdu ziñan Kamosko erria. Jarri zituen igesi bere semeak, eta alabak Sehon Amorreoen erregearen katiberioan.

        30. Beren uztarria galdu zan osaro Hesebondik Diboneraño, nekatuak allegatu ziran Nofera, Medabaraño.

        31. Israel bada bizi izan zan Amorreoaren lurrean.

        32. Eta bidaldu zituen Moisesek gizonak Jazer ezagutzera, zeñaen erritxoak artu zituzten eta an bizi ziradenen jabe egin ziran.

        33. Eta itzuli ziran eta igo zuten Basango bidetik, eta bidera atera zitzaioten Og Basango erregea bere erri guztiarekin, peleatzeko Edraien.

        34. Eta esan zion Jaunak Moisesi: etzaite bere beldur izan, zeren zure eskuan jarri det bera, eta erri guztia, eta bere lurra, eta egingo diozu egin ziñon bezela Sehon Amorreoen errege Hesebonen bizi zanari.

        35. Zauritu zuten bada au ere bere semeakin, eta bere erri guztia iltzeraño, eta bere lurraren jabe egin ziraden.

 

OGEITA BIGARREN KAPITULUA

        1. Eta joaten ziradela jarri zituzten etzauntzak Moabko zelaietan, non Jordango beste aldetikan arkitzen dan Jeriko.

        2. Eta ikusirik Balak Seforren semeak, Israelek Amorreoari egin ziozkan gauza guztiak,

        3. Eta Moabtarrak bere beldur izan ziradela, eta ezin izan ziozkatela jarki bere esetsiai,

        4. Esan zioten Moabko zarrai: Ala erri onek desegingo ditu gure lurrean dauden guztiak, nola idiak ebaki oi dituan belarrak sustraietaraño. Bera zan denbora artan Moabko Erregea.

        5. Bidaldu zituen bada mandatariak Balaam Beorren seme azti, Ammonen semeen lurreko ibaiaren gañean bizi zana gana, deitu zitzaioten, eta esan: Ona non irten dan Egiptotik, lurraren gaña estalitzen duen erri bat, jartzen dala nere kontra.

        6. Atoz bada, eta madarikatu ezazu erri au, zeren ni baño sendoago da, baldin nolabait zauritu eta bota ote dezakedan nere lurretik, zeren badakit bedeikatua dala zuk bedeikatzen dezuna, eta madarikatua zuk bere gañera madarikaziok botatzen diozkazuna.

        7. Eta joan ziraden Moabko zarrak, eta Madiango edade geiagokoak, zeramatela eskuetan aztiaren ordaña, eta allegatu ziradenean Balaamgana, eta adirazirik berari Balaak-en itz guztiak.

        8. Berak erantzun zuen: Gelditu zaitezte emen gau onetan, eta erantzungo det Jaunak esaten didan guztia. Zeudela berak Balaamen etxean, etorri zan Jaungoikoa, eta esan zion:

        9. Zer nai dute gizon oiek zure etxean?

        10. Erantzun zuen: Balak Seforren seme Moabtarren erregeak bidaldu ditu nigana.

        11. Esatera: Ona non Egiptotik irten dan erri batek, estali du lurraren gaña. Atoz, eta madarikatu ezazu, nolabait peleaturik iges erazi ote dizaiokedan.

        12. Eta esan zion Jaungoikoak Balaami: Etzaite joan berakin, eta ez ezazu ere madarikatu erria: zeren bedeikatua da.

        13. Zeñak goiz jaikirik esan zioten prinzipeai: Zoazte zuen lurrera, zeren galerazi dit Jaunak zuekin etortzea.

        14. Itzulirik prinzipeak esan zioten Balaaki: Etzuen nai izan Balaamek etorri gurekin.

        15. Berriz ark bidaldu ziozkan len baño asko geiago eta odolgarbiagokoak.

        16. Zeñak allegaturik Balaamgana, esan zuten: Onela esan du Balaak Seforren semeak: Ez ezazu luzatu nigana etortzea.

        17. Gertutua nago zu honratzeko, eta nai dezun guzia emango dizut. Atoz, eta madarikatu ezazu erri au.

        18. Erantzun zuen Balaamek: Baldin emango balit Balaakek bere etxea zillar et urrez betea, ezin aldatuko diot nere Jaun Jainkoaren itza, itz egiteko edo geiago edo gutxiago.

        19. Erregututzen dizutet egon zaiteztela emen gaurko gabean ere, eta jakin dezakedan zer erantzuten didan berriz Jaunak.

        20. Etorri zan bada Jaungoikoa Balaamgana gauaz, eta esan zion: Gizon oiek etorri baldin badirade zuri ots egitera, jaiki zaite, eta zoaz berakin, baña neronek agintzen dizudana egiteko kondizioarekin.

        21. Goiz jaiki zan Balaam, eta gertuturik bere asto emea, joan zan berakin.

        22. Eta aserretu zitzaion Jaungoikoari. Eta Jaunaren Aingerua jarri zitzaion bidean Balaami aurrean. Zeñ zijoan astoaren gañean eseria, eta bi mutil zeramazkian berarekin.

        23. Ikusirik astoak Aingerua zegoala geldirik bidean, ezpata billosarekin, alde egin zuen bidetik, eta zijoan kanpotik. Zeñi Balaamek otsak eman, eta bidetxidorrera ekarri nairik,

        24. Jarri zan Aingerua bi arriesiren esturetan, zeñakin mastiak zeuden ingurutuak.

        25. Zeñ ikusirik astoak, arrimatu zan paretera, eta autsi zion oña gañean eseria zijoanari. Eta ark berriz otsak, ematen ziozkan.

        26. Eta alaere Aingerua, iragorik toki estu, ezkuiera ez ezkerrera alderik egin ezin zezakean batera, jarri zan bidean.

        27. Eta ikusirik astoak Aingerua geldirik, erori zan gañean eseria zegoanaren oñen azpian. Zeñ aserreturik, sendoago jotzen zituen makilla batekin bere saietsak.

        28. Eta idiki zuen Jaunak astoaren aoa, eta itz egin zuen: Zer egin dizut? Zergatik jotzen nazu? Ona irugarren aldiz?

        29. Erantzun zuen Balaamek: Diña aizalako, eta burla egin didalako, arren bada banik ezpata bati zauritzeko.

        30. Esan zuen astoak: Ez al naiz zure aberea, zeñaen gañean eseri oi izan zeran gaurko eguneraño? Esan zadazu egin ote dizudan iñoiz onen antzeko gauzarikan. Eta berak esan zuen: iñoiz ere ez.

        31. Bereala idiki zituen Jaunak Balaamen begiak eta ikusi zuen Aingerua zegoala bidean ezpata billosarekin, eta adoratu zuen auzpezturik lurreraño.

        32. Zeñi aingeruak esan zion: Zergatik irugarren aldiz ematen diozkazu otsak zure astoari? Ni etorri naiz zure aurrean jartzeko, zure bidea dalako gaiztoa, eta nere kontrakoa.

        33. Eta baldin astoak alde egin ez balu bidetik, ematen ziola lekua aurrean jartzen zionari, zu ilko zindudan, eta hura biziko zan.

        34. Esan zuen Balaamek: Bekatu egin det, ez jakiñaz zu zeundela nere kontra, eta orain ez baldin badezu nai ni joatea, itzuliko naiz.

        35. Esan zuen Aingeruak: Zoaz oiekin, eta begira ez dezazula beste gauzarik esan nik agintzen dizudana baizik. Joan zan bada prinzipeakin.

        36. Aditurik au Balakek atera zitzaion bidera Moabtarren erri batean, zeñ dagoan Arnonen azkenengo mugetan.

        37. Eta esan zion Balaami: Bidaldu nituen mandatariak zuri ots egitera. Zergatik etziñan bereala etorri nigana? Ote da zure etorreraren ordaña ezin eman nezakealako?

        38. Zeñi berak erantzun zion: Ona emen non nagoan. Esan bai al nezake beste gauzarik, Jaungoikoak nere aoan jartzen duena baizik?

        39. Ibilli ziraden bada elkarrekin, eta etorri ziraden bere erreinuaren azkenengo mugetan dagoan erri batera.

        40. Eta illik Balakek idiak eta ardiak, bidaldu zituen doañak Balaam, eta berarekin zeuden prinzipeak gana.

        41. Eta allegaturik goiza, eraman zuen Baalko goietara, eta ikusi zuen erriaren azkenengo zatia.

 

OGEITA IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta esan zion Balaamek Balaki: Egin zazkidazu emen zazpi aldare, eta gertutu itzatzu beste anbeste txal, eta beste anbeste ari.

        2. Eta eginik Balaamen itzaren araura, jarri zuten batean txal bat eta ari bat aldarearen gañean.

        3. Eta esan zion Balaamek Balaki: Zaude piska batean zure eskeñtzaren aldean, joan nadin bitartean ikustera, irtetzen ote didan Jaunak, eta agintzen didan guztia, esango dizut.

        4. Eta joanik agudo, irten zitzaion Jaunak bidera. Eta itz eginik berari Balaamek: Zazpi aldare, esan zion, egin ditut, eta jarri ditut gañean txal bat eta ari bat.

        5. Baña Jaunak jarri zuen itza bere aoan, eta esan zuen: itzuli zaite Balaakgana, eta oiek esango diozkazu,

        6. Itzulirik arkitu zuen Balak zegoala bere eskeñtzaren aldean, eta Moabtarren prinzipe guztiak.

        7. Eta arturik bere itz irudizkoa, esan zuen: Aramdikan ekarri ninduen Balak Moabtarren erregeak, sortaldeko mendietatik. Atoz, esan zuen, eta madarikatu ezazu Jakob, zabiltza arin, eta gorrotatu ezazu Israel.

        8. Nola madarikatuko det Jaungoikoak madarikatu ez duena? Zer arrazoirekin gorrotatuko det Jaunak gorrotatzen ez duena?

        9. Aitzik goienetatikan ikusiko det, eta muñoetatikan egongo naiz berari begira. Erri au bakarrik biziko da, eta ez da izango kontatua jendeen artean.

        10. Nork kontatu dezake Jakoben autsa, eta ezagutu Israelko jatorriaren zenbata? il bedi nere anima justoen eriotzarekin, eta izan bediz nere azkenak oien antzekoak.

        11. Eta esan zion Balakek Balaami: Zer da egiten dezun au? Ots egin dizut madarikatzeko nere etsaiak, eta zuk bestera bedeikatzen dituzu.

        12. Zeñi ark erantzun zion: Beste gauzarik esan bai al dezaket, Jaunak agintzen didana baizik?

        13. Esan zuen bada Balakek: Atoz nerekin beste toki batera nondik ikusiko dezun Israelen zati bat, andikan madarikatu ezazu.

        14. Eta eramanik bera toki altu batera Fasga mendiaren erpiñaren gañera, egin zituen Balaamek zazpi aldare, eta jarririk gañean txal bat eta ari bat,

        15. Esan zion Balaki: Zaude emen zure eskeñtzaren aldean, ni bidera irtetzera noan bitartean.

        16. Zeñi bidera irtenik Jaunak, eta ipiñirik itza bere aoan, esan zuen: itzuli zaite Balakgana, eta oiek esango diozkazu.

        17. Itzulirik arkitu zuen zegoala zutik bere eskeñtzaren aldean, eta Moabtarren prinzipeak berarekin. Zeñi esan zion Balakek: Zer esan du Jaunak?

        18. Eta berak arturik bere parabola, esan zuen: Jaiki zaite, Balak, eta entzun, aditu ezazu Seforren semea:

        19. Ez da Jaungoikoa gizona bezelakoa, gezurra esateko: ez eta ere gizonaren semea bezelakoa, aldatutzeko. Esan zuen bada, eta ez al du egingo? itz egin zuen, eta ez al du beteko?

        20. Bedeikatzera izan naiz, ekarria, ezin nezake galerazi bedeikazioa.

        21. Ez al da idolorik Jakobgan, ez da ere ikusten irudirik Israelen. Bere Jaun Jainkoa berarekin da, eta erregeren garaitzaren otsa beragan.

        22. Jaungoikoak atera zuen Egiptotik, zeñaen sendotasuna da adarbakotxarenaren antzekoa.

        23. Ez da asmatzallerik Jakobgan, ez aztirik Israelgan. Bere denboretan esango zaiote Jakobi eta Israeli Jaunak egin zuena.

        24. Ona emen leoi emea bezela jaikiko dan, eta leoi arra bezela altxatuko dan erria, ez da etzingo iretsi dezan artean arrapatua, eta edan dezan artean illen odola.

        25. Eta esan zion Balakek Balaami: Ez ezazu madarikatu, ez bedeikatu.

        26. Eta ark esan zuen: Ez al dizut esan Jaungoikoak agintzen didan guztia, au egingo dedala?

        27. Eta esan zion Balakek: Atoz, eta eramango zaitut beste toki batera, ikustera Jaungoikoak nai ote duen andik berak madarikatzea.

        28. Eta eramanik Fogor mendiaren erpiñaren gañera, zeñak begiratzen duen eremura,

        29. Esan zion Balaamek: Egin zazkidazu emen zazpi aldare, eta gertutu itzatzu beste anbeste txal, eta beste anbeste ari.

        30. Egin zuen Balakek Balaamek agindu zion bezela, eta jarri zituen txalak eta ariak aldare bakoitzaren gañean.

 

OGEITA LAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta ikusirik Balaamek Jaungoikoak nai zuela Israel bedeikatu zezala, iñolaere etzan joan len joan zan bezela, aztiarekin ituntzera: baizik zuzendurik eremurontz bere arpegia,

        2. Eta altxaturik begiak, ikusi zuen Israel zegoala etzauntzetan bere tribuetan, eta eroririk beragana Jaungoikoaren espiritua,

        3. Arturik parabola esan zuen: Esan zuen Balaam Beorren semeak: esan zuen gizonak, zeñaen begia dagoan estalia.

        4. Esan zuen Jaungoikoaren itzen aditzalleak, Guzialaren ikusikizuna ikusi zuenak, erortzen danak, eta onela idikitzen dirade bere begiak.

        5. Zeñ ederrak diraden zure etzauntzak Jakob, eta zure dendak, Israel!

        6. Ibarrak basoakin bezela, baratz urezkorrak ibaien aldean bezela. Jaungoikoak jarri zituen dendak bezela, zedroak uren aldean bezela.

        7. Joango da ura bere uroditik, eta bere jatorria izango da ur askoetan. Bere erregea izango da goratua Agajen bitartez, eta kendua izango da bere erreinua.

        8. Jaungoikoak atera zuen Egiptotik, zeñaen sendotasuna adarbakotxaren antzekoa. Iretsiko dituzte jende beren etsaiak, eta beren ezurrak autsiko dituzte, eta zulatuko dituzte saetakin.

        9. Etzinik lo egin zuen leoi arrak bezela, eta leoi emeak bezela, zeñ esnatzen iñor ez dan azartzen. Bedeikatzen zaituena, izango da bera ere bedeikatua; madarikatzen zaituena, izango da madarikatutzat idukia.

        10. Eta aserreturik Balak Balaamen kontra, eskuakin otsak eginik, esan zuen: Ots egin dizut madarikatzeko nere etsaiak, zeñak kontrara irugarren aldiz bedeikatu dituzu.

        11. Itzuli zaite zure tokira. Erabaki nuen egiaz txit andizkiro zu onratzea, baña Jaunak kendu dizu prestatua zegoan onra.

        12. Erantzun zion Balaamek Balaki: Ez al nien esan bidaldu ziztan mandatariai.

        13. Baldin emango balit ere Balakek bere etxe zillarrez eta urrez betea, ezin aldenduko naiz nere Jaungoikoaren itzetik, esateko nere biotzetik gauza on edo gaiztoaren deusik, baizik Jaunak esaten didan guztia, an esango det?

        14. Alaere joatzean nere errira, emango det konseju bat, zer egin bear dion zure erriak erri oni atzenengo denboran.

        15. Arturik bada parabola, berriz esan zuen: Esan zuen Balaam Beorren semeak: esan zuen gizon batek, zeñaen begia dagoan itxia,

        16. Esan zuen jaungoikoaren itzen aditzalleak, dakianak txit altuaren dotriña, eta ikusten dituanak Guzialaren ikusikizunak, erortzen danean begiak idikiak dauzkanak.

        17. Ikusiko det, baña ez orain: begiratuko diot, baña ez aldetikan. Jakobgandik jaioko da izar bat, eta Israelgandik altxatuko da zigor bat, eta zaurituko ditu Moaben gialariak, eta desegingo ditu Seten seme guztiak.

        18. Eta bera izango da Idumearen jabea, Seirren primeza utziko die bere etsaiai, baña Israel sendoki portatuko da.

        19. Jakobgandik aterako da gañetik jarriko dana, eta galduko ditu erriaren kutsuak.

        20. Eta ikusi zuenean Amalek, arturik parabola, esan zuen: Jendeen asiera Amalek, zeñaen atzenak izango dirade galduak.

        21. Ikusi ere zuen Zineo. Eta arturik parabola, esan zuen: Sendoa da egiazki zure bizilekua, baña jarriko baldin bazeneza ere zure kabia aitzean

        22. Eta bazeneza autatua Zinen jatorritik, noizarteraño iraun zenezake? Zeren Assurrek arrapatuko zaitu.

        23. Eta arturik parabola, berriz itz egin zuen: Ai! Nor biziko da Jaungoikoak oiek egiten dituanean?

        24. Etorriko dirade galeretan Italiatik, garaituko dituzte Asuriatarrak, desegingo dituzte Hebreoak, eta atzenean berak ere galduko dirade.

        25. Eta jaiki zan Balaam, eta itzuli zan bere tokira. Balak ere biurtu zan etorri zan bidetik.

 

OGEITA BOSTGARREN KAPITULUA

        1. Eta denbora artan bizi zan Israel Setimen, eta bekatu egin zuen erriak Moaben alabakin.

        2. Neskatxak deitu zituzten mutillak beren sakrifizioetara. Eta berak jan zuten, eta adoratu zituzten neskatxen Jaungoikoak.

        3. Eta konsagratu zitzaion Israel Beelfegorri. Eta aserreturik Jauna,

        4. Esan zion Moisesi: Artu itzatzu erriaren zuzentzalle guztiak eta eseki itzatzu urkamendietan eguzkiaren aurrean apartatu dedin nere aserrea Israeldikan.

        5. Eta esan zioten Moisesek Israelko juezai: il bitza bakoitzak Beelfegorri konsagratu zitzaiozkan bere aideak.

        6. Eta ona non Israelko semeetatik bat sartu zan bere anaiak ikusten zutela emakume galdu Madiantar bat gana, ikusten zutela Moisesek eta Israelko semeen talde guztiak, zeñak negar egiten zuten tabernakuloko ateen aurrean.

        7. Ikusi zuenean au Finees Eleazarren Aaron apaizaren semearen semeak, jaiki zan taldearen erditik, eta arturik puñal bat,

        8. Sartu zan Israeltar gizonaren ondoren burdelean, eta igaro zituen batetik bestera biak batera, au da gizasemea eta emakumea lotsarietan. Eta gelditu zan izurria Israelko semeetan.

        9. Eta illak izan ziraden ogeita lau milla gizon.

        10. Eta esan zion Jaunak Moisesi:

        11. Finees Eleazarren Aaron apaizaren semearen semeak aldendu zuen nere aserrea Israelko semeak gandik, zeren nere zeloaz mugitu zan beren kontra, neronek desegin ez nitzan Israelko semeak nere aserrean.

        12. Argatik itz egin zaiozu: Ona non ematen diodan nere elkartasunaren pakea,

        13. Eta izango da bai beretzat, eta bai bere jatorriarentzat apaiztzaren elkartasun betikoa, bere Jaungoikoaren zeloa iduki duelako, eta garbitu Israelko semeen gaiztakeria.

        14. Eta Israeltar gizon Madiantar emakumearekin illa izan zanaren izena zan Zanbri Saluen semea, Simeonen senitarte eta tribuko zuzentzallea.

        15. Eta emakume Madiantar berdin illa izan zanari deitzen zitzaion Kozbi Surren Madiantar prinzipe odol txit garbikoaren alaba.

        16. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        17. Ezagutu bitzate Madiantarrak beren etsaiak zeratela, eta zauritu itzatzute.

        18. Zeren berak ere etsaien gisan tratatu zaituzte, eta engañatu zaituzte zelatakin Jogor idoloaren bitartez, eta Kozbi bere arreba Madiango prinzipearen alaba zauritua izan zana izurriaren egunean Fogorren sakrilejioa gatik

 

OGEITA SEIGARREN KAPITULUA

        1. Isuria izan zan ezkero oben kulpadunen odola, esan zioten Jaunak Moisesi, eta Eleazar Aaronen seme apaizari:

        2. Kontatu ezazute Israelko semeen zenbat guzia ogei urtetik eta gorakoa beren etxe eta aideetatik, gerrara atera litzaken guziak.

        3. Itz egin zioten bada Moisesek, eta Eleazar apaizak Moabko landetan Jordanen gañean Jerikoen aurkez, ziradenai

        4. Ogei urtetik eta gorakoai, Jaunak agindu zuen bezala, zeñaen zenbata da au:

        5. Ruben Israelen lenbizisortua, onen semea Henok, zeñ gandik Henoktarren familia, eta Falu, zeñ gandik Falutarren familia,

        6. Eta Hesron, zeñ gandik Hersontarren familia, eta Karmi, zeñ gandik Karmitarren familia.

        7. Oiek dirade Rubenen jatorriko familiak, zeñaen zenbata arkitu zan berrogeita iru milla zazpireun, eta ogeita amar.

        8. Faluen semea Eliab.

        9. Onen semeak, Namuel, eta Datan, eta Abiron. Oiek dirade Datan eta Abiron erriko prinzipeak, jaiki ziradenak Moisesen, eta Aaronen kontra Koreren iskanbillan, Jaunaren kontra errebelatu ziradenean.

        10. Eta idikirik lurrak bere aoa iretsi zuen Kore, iltzen ziradela asko, suak erre zituanean berrogeita amar gizon. Eta mirari andi bat gertatu zan,

        11. Zeren, galdurik kore, bere semeak etziraden galdu.

        12. Simeonen semeak beren aideetatik: Namuel, one gandik Namueltarren familia, Jamin, one gandik Jamintarren familia, Jatxin, onegandik Jatxintarren familia,

        13. Zare, onegandik Zaretarren familia, Saul, onegandik Saultarren familia.

        14. Oiek dirade Simeonen jatorriko familiak, zeñaen zenbat guzia izan zan ogeita bi milla eta berreun.

        15. Gaden semeak bere aideetatik, Sefon, onegandik Sefontarren familia, Agji, onegandik Agjitarren familia, Suni, onegandik Sunitarren familia.

        16. Ozni, onegandik Oznitarren familia, Her, onegandik Hertarren familia,

        17. Arod, onegandik Arodtarren familia, Ariel, onegandik Arieltarren familia,

        18. Oiek dirade Gaden familiak, zeñaen zenbat guzia izandu zan laureun milla eta bosteun.

        19. Judaen semeak, Her eta Onan, zeñak biak ill ziraden Kanaango lurrean.

        20. Eta Judaen semeak beren aideetatik izan ziraden, Sela, zeñgandik Selatarren familia, Fares, zeñgandik Farestarren familia, Zare, zeñgandik Zaretarren familia.

        21. Eta Faresen semeak: Hesron, zeñgandik Hesrontarren familia, eta Hamul, zeñgandik Hamultarren familia.

        22. Oiek dirade Judaen familiak, zeñaen zenbat guzia izandu zan irurogeita sei milla, eta bosteun.

        23. Issakarren semeak beren aideetatik: Thola, zeñagandik Tholatarren familia, Fua, zeñagandik Fuatarren familia,

        24. Jasub, zeñagandik Jasubtarren familia, Semran, zeñagandik Semrantarren familia.

        25. Oiek dirade Isakarren aideak, zeñaen zenbata izandu zan irurogeita lau milla, eta irureun.

        26. Zabulonen semeak beren aideetatik: Sared, zeñagandik Saredtarren familia, Elon, zeñagandik Elontarren familia, Jalel, zeñagandik Jaleltarren familia.

        27. Oiek dirade Zabulonen aideak, zeñaen zenbata izandu zan irurogei milla, eta bosteun.

        28. Joseren semeak beren aideetatik, Manasses eta Efraim.

        29. Manases gandik jaio zan Matxir, zeñagandik Matxirtarren familia. Matxirgandik sortua izan zan Galaad, zeñagandik Galaadtarren familia.

        30. Galadek izan zituen semeak: Jezer, zeñagandik Jezertarren familia, eta Helek, zeñagandik Helektarren familia.

        31. Eta Asriel zeñagandik Asrieltarren familia, eta Sekem, zeñagandik Sekemtarren familia.

        32. Eta Semida, zeñagandik Semidatarren familia, eta Hefer, zeñagandik Hefertarren familia.

        33. Eta Hefer izan zan salfaaden aita, zeñak etzuen semerik, baizik bakarrik alabak, zeñaen izenak dirade oiek: Maala, eta Noa, eta Hegla, eta Melka, eta Tersa.

        34. Oiek dirade Manasseren familiak, eta beren zenbata berrogeita amabi milla, eta zazpireun.

        35. Eta Efraimen semeak beren aideetatik izan ziraden oiek: Sutala, zeñagandik Sutalatarren familia, Betxer, zeñagandik Betxertarren familia, Tehen, zeñagandik Tehentarren familia.

        36. Eta Sutalaren semea izandu zan Heran, zeñagandik Herantarren familia.

        37. Oiek dirade Efraimen semeen aideak, zeñaen zenbata izandu zan ogeita amabi milla, eta bosteun.

        38. Oiek dirade Joseren semeak beren aideetatik. Benjaminen semeak beren aideetan. Bela, zeñagandik Belatarren familia, Asbel, zeñagandik Asbeltarren familia: Ahiram, zeñagandik Ahiramtarren familia,

        39. Sufam, zeñagandik Sufamtarren familia, Hufam, zeñagandik Hufamtarren familia.

        40. Belaren semeak: Hered, eta Noeman. Heredgandik Heredtarren familia; Noemangandik Noemantarren familia.

        41. Oiek dirade Benjaminen semeak beren aideetatik, zeñaen zenbata izandu zan berrogeita bost milla, eta seireun.

        42. Danen semeak beren aideetatik: Suham, zeñagandik Suhamtarren familia. Oiek dirade Danen aideak beren familietatik.

        43. Guziak izandu ziraden Suhamtarrak, zeñaen zenbata zan, irurogeita lau milla eta laureun.

        44. Asserren semeak beren aideetatik: Jemna, zeñagandik Jemnatarren familia, Jessui, zeñagandik Jessuitarren familia: Brie, zeñagandik Brietarren familia.

        45. Brieren semeak: Heber, zeñagandik Hebertarren familia, eta Meltxiel, zeñagandik Meltxieltarren familia.

        46. Eta Asserren alabaren izena izan zan Sara.

        47. Oiek Aserren semeen aideak, eta beren zenbata berrogeita amairu milla, eta laureun.

        48. Neptaliren semeak bere aideetatik: Hesiel, zeñagandik Jesieltarren familia, Guni, zeñagandik Gunitarren familia,

        49. Jeser, zeñagandik Jesertarren familia, Sellem, zeñagandik Sellemtarren familia.

        50. Oiek dirade Neptaliren semeen aideak beren familietatik, zeñak izan ziraden berrogeita bost milla, eta laureun.

        51. Oiek dirade Israelko seme, kontatuak izan ziradenak, seireun eta bat milla zazpireun, eta ogeita amar.

        52. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        53. Oiei partituko zaiote lurra izenen zenbataren araura, beraren jabe izan ditezen.

        54. Geiagoai emango diezu zati andiagoa, eta gutxiagoai txikiagoa, bakoitzari emango zaio jabetasuna, orain kontatuak izan diraden bezala.

        55. Alako moduan non bakarrik suerteak partitu dizaiotela lurra tribuai, eta familiai.

        56. Suertez tokatzen zaion guzia, an artuko dute naiz geiagoak naiz gutxiagoak.

        57. Au da ere Lebiren semeen zenbata beren familietatik: Jerson, zeñ gandik Jersontarren familia, Kaaath, zeñ gandik Kaatharren familia, Merari, zeñ gandik Meraritarren familia.

        58. Oiek dirade Lebiren familiak: Lobniren familia, Hebroniren familia, Moholiren familia, Musiren familia, Koreren familia. Kaathgandik berriz izan zan sortua Amram,

        59. Zeñaen emaztea izan zan Jokabed Lebiren alaba Ejipton jaio zitzaiona.

        Onek egin zitzaiozkan bere senar Amrami semeak, Aaron, eta Moises, eta Maria beren arreba.

        60. Aarongandik jaio ziraden Nadab, eta Abiu, eta Eleazar, eta Ithamar.

        61. Zeñaetatik Nadab eta Abiu il ziraden eskeñi zutenean su arrotza Jaunaren aurrean.

        62. Eta kontatuak izan ziraden guztiak, il batetik gorako gizasemeak ziraden ogeita iru milla, zeren etziraden izan kontatuak Israelko semeen artean, eta etzaioten ere eman besteakin jabetasuna.

        63. Au da Israelko semeen, Moisesek eta Eleazar apaizak, Moabko landaetan Jordanen gañean Jerikoren aurkez bistan jarri zituztenen zenbata.

        64. Zeñaen artean etzan arkitu, Moisesek eta Aaronek Sinaiko eremuan len kontatuak izan ziradenetatik batere.

        65. Zeren Jaunak lendikan esan zuen, guziak eremuan ilko ziradela. Eta beretatik batere etzan gelditu, Kaleb Jefoneren semea, eta Josue Nunen semea baizik.

 

OGEITA ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta allegatu ziran Salfaaden, Heferren semearen, Galaaden semearen, Matxirren semearen, Manassesen semearen, Joseren semea izan zanaren alabak. Zeñaen izenak dirade, Maala, eta Noa, eta Hegla, eta Melka, eta Thersa.

        2. Eta agertu ziran Moisesen, eta Eleazar apaizaren, eta erriko prinzipe guztien aurrean elkartasuneko tabernakuloaren atean, eta esan zuten:

        3. Gure aita il zan eremuan, eta etzan arkitu Korek Jaunaren kontra mugitu zuen iskanbillan, baizik bere bekatuan il zan. Onek etzuen iduki giza semerikan. Zergatik bada kentzen da beraren izena bere familiatik etzuelako semerik iduki? Eman iguzute jabetasuna gure aitaren aideen artean.

        4. Eta jarri zuen Moisesek beren eskaria Jaunaren erabakian.

        5. Zeñak esan zion:

        6. Bidezko gauza eskatzen dute Salfaaden alabak: eman zaiezu jabetasuna beren aitaren aideen artean, eta sartu bitez beraren primezan.

        7. Eta Israelko semeai oiek esango diozkazu.

        8. Gizonen bat semerikan gabe iltzen danean, bere alabagana iragoko da primeza.

        9. Alabarik ez baldin balu, izango ditu bere lekuan primezan bere anaiak.

        10. Eta baldin anaiarik ez balitza, emango diezute primeza bere aitaren anaiai.

        11. Eta baldin aitaren aldeko osabarik ez baldin balu, emango zaiote primeza bere aldekoenak diradenai, eta izango da au Israelko semeentzat erabakia betiko legez, Jaunak Moisesi agindu zion bezela.

        12. Esan ere zion Jaunak Moisesi: igo zaite Abarim mendi onetara, eta kontenplatu ezazu andikan, Israelko semeai emango diedan lurra.

        13. Eta ikusten dezunean, joango zera zu ere zure erria gana, zure anaia Aaron joan zan bezela,

        14. Zeren iraindu ninduzuten Singo eremuan taldearen jarkieran, eta ez ninduzuten santifikatu nai izan beraren aurrean uren gañean. Oiek dirade jarkierako urak Singo eremuko Kadesen.

        15. Zeñi erantzun zion Moisesek:

        16. Aragi guziaren espirituen Jaun Jainkoak billatu beza gizon bat talde au zaituko duena.

        17. Eta sartu, eta atera alko dana beren aurrean, eta berak sartu edo aterako dituena, izan ez dedin jaunaren erria, artzai gabeko ardiak bezelakoa.

        18. Eta esan zion Jaunak: Ar zazu Josue Nunen semea, gizon bat zeñean dagoan espiritua, eta jarri ezazu zure eskua bere gañean.

        19. Zeñ agertuko da Eleazar apaizaren, eta talde guziaren aurrean.

        20. Eta emango dizkiozu aginteak, guziak ikusten dutela, eta zure gloriaren zati bat, aditu dezaten Israelko semeen Sinagoga guziak.

        21. Zerbait egin bear balitza, Eleazar apaiza itunduko da Jaunarekin beraugatik. Bere itzera aterako da, eta sartuko da bera, eta Israelko seme guziak berarekin, eta beste taldea.

        22. Egin zuen Moisesek Jaunak agindu zuen bezela. Eta arturik, Josue, jarri zuen Eleazar apaizaren, eta erriko talde guziaren aurrean.

        23. Eta jarririk eskuak bere buruan, berriz esan zituen Jaunak agindu ziozkan gauza guztiak.

 

OGEITA ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Esan ere zion Jaunak Moisesi:

        2. Agindu zaiezu Israelko semeai, eta esango diezu: Eskeñi ezazute bere denboretan nere eskeñtza, eta ogiak, eta usai txit gozoko inzensoa.

        3. Oiek dirade eskeñi bear dituzuten opariak: bi arkume urte beteko orban gabekoak egunoro, betiko oparitzat.

        4. Bata eskeñiko dezute goizetik, eta bestea arratsaldetik,

        5. Iriñlorazko ephi baten, olio txitez garbiarekin oratuaren, eta hin baten laugarren zatia duenaren amargarren zatia.

        6. Opari betikoa da eskeñi zendutena Sinaiko mendian erretikan usai txit gozorako Jaunarentzat.

        7. Eta isuriko dezute ardozko hin baten laugarren zatia arkume bakoitza gatik Jaunaren santuarioan.

        8. Eta berebat eskeñiko dezute beste arkumea arratsaldetik goizeko eskeñtzako zeremonia guziaren, eta bere libazioen araura, usai txit gozoko eskeñtza Jaunarentzat.

        9. Larunbateko egunean berriz eskeñiko dituzute bi arkume urtebeteko orbanik gabekoak, eta iriñlora sakrifizioan olioz oratuaren amargarren zati bi, eta libazioak.

        10. Zeñak oi bezela isurtzen diraden larunbat guztietan betiko oparitzat!

        11. Eta kalendetan eskeñiko diozkazute Jaunari oparian beitaldeko txal bi, ari bat, zazpi arkume urtebeteko orbanik gabekoak,

        12. Eta iriñlora sakrifizioan olioz oratuaren amar zatitatik iru, txal bakoitza gatik, eta iriñlora olioz oratuaren amar zatitatik bi, ari bakoitza gatik.

        13. Eta iriñlorako amargarren zatiaren amargarren zatia olioarekin eskeñtzarian arkume bakoitza gatik. Da Jaunarentzat usai txit gozozko, eta gauza errezko eskeñtzaria.

        14. Eta eskeñtza bakoitzagatik isuriko diraden ardozko libazioak dirade oiek: hin baten erdia txal bakoitzarekin, irugarren zatia ari bakoitzarekin, laugarren zatia arkume bakoitzarekin. Au izango da, urte bakoitza iragotzean bata bestearen ondorik datozen il guzietako eskeñtza.

        15. Aker bat ere eskeñiko zaio Jaunari bekatuak gatik, betiko oparian bere libazioakin.

        16. Baña lendabiziko illean, illaren amalaugarren egunean, izango da Jaunaren Paskoa,

        17. Eta amabosgarren egunean jai andia: zazpi egunean jango dituzte legami gabeak.

        18. Zeñatatik lenbiziko eguna izango da beneragarria, eta santua, menpekoen lanik batere ez dezute egingo beratan.

        19. Eta eskeñiko dezute Jaunarentzat opari errea, bei taldetik txal bi, ari bat, zazpi arkume urtebeteko orbanik gabeak.

        20. Eta bakoitzaren eskeñtzak, olioarekin oratua dagoen iriñloratik, iru amarren txal bakoitzagatik, eta bi amarreko ariagatik,

        21. Eta amarretik amarrena arkume bakoitza gatik, au da, zazpi arkumeetatik bakoitzagatik:

        22. Eta aker bat bekatua gatik, zuen barkaziorako,

        23. Goizeko holokaustoaz gañera. Zeñ beti eskeñiko dezuten.

        24. Ala egingo dezute zazpi egunetatik bakoitzean suaren bazkatzat, eta Jaunarentzat usai txit gozorako, zeñ jaikiko dan bakoitzaren holokausto, eta libazioetatik.

        25. Zazpigarren eguna ere txit ospatua, eta santua izango da zuentzat; mendekoen lanikan batere ez dezute egingo beratan.

        26. Lenbizien eguna ere eskeñtzen diozkazutenean Jaunari frutu berriak, kunpliturik asteak, beneragarria, eta santua izango da; menpekoen lanikan batere ez dezute egingo beratan.

        27. Eta eskeñiko diozute Jaunari oparia usai txit gozorako, bi txal beitaldetik, ari bat, eta zazpi arkume urtebeteko orbanik gabeak.

        28. Eta beren eskeñtzetan iriñlora olioarekin oratuaren iru amarren txal bakoitza gatik, ariakgatik bi,

        29. Arkumeak gatik amarrenaren amarrena, zeñak batean dirade zazpi arkume. Eta berebat

        30. Barkaziorako illa dan akerra, betiko eskeñtza eta bere libazioz gañera.

        31. Gauza guzti oiek eskeñiko dituzute orbanikan gabe beren libazioakin.

 

OGEITA BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Zazpigarren illaren lenbiziko eguna ere beneragarria, eta santua izango da zuentzat. Menpekoen lanikan batere ez dezute egingo beratan, zeren dan otsaren, eta tronpeten eguna.

        2. Eta eskeñiko dezute oparia usai txitez gozorako Jaunarentzat, txal bat beitaldetik, ari bat, eta zazpi arkume urtebeteko orbanik gabeak.

        3. Eta beren eskeñtzetan iriñlora olioarekin oratuz iru amarren, txal bakoitza gatik, bi amarren ariagatik,

        4. Amarren bat arkumeagatik, zeñak batean dirade zazpi arkume,

        5. Eta aker bat bekatua gatik, zeñ eskeñtzen dan erriaren barkaziorako,

        6. Kalendetako eskeñtzaz gañera bere opariakin, eta betiko eskeñtzaz gañera oi diraden libazioakin. Zeremonia berekin eskeñiko dezute errea usai txit gozorako Jaunarentzat.

        7. Zazpigarren ill onen amargarren eguna ere izango da zuentzat santua, eta beneragarria, eta atsekabetuko dituzute zuen animak, menpekoen lanikan batere ez dezute egingo beratan.

        8. Eta eskeñiko diozute Jaunari oparia usai txit gozoan, txal bat beitaldetik, ari bat, zazpi arkume urtebeteko orbanik gabeak.

        9. Eta beren eskeñtzetan iriñlora olioz oratuaren iru amarren txal bakoitzagatik, amarrenaren bi ariagatik,

        10. Amarrenaren amarrena arkume bakoitza gatik, zeñak batean diraden zazpi arkume,

        11. Eta aker bat bekatua gatik, obena gatik barkaziorako eskeñiak izan oi diraden gauzak gabetanik, eta betiko oparian, beren doañ eta libazioakin.

        12. Eta zazpigarren illaren amalaugarren egunean, zeñ izango dan zuentzat santua, eta beneragarria, mendekoen lanikan batere ez dezute egingo beratan, baizik zelebratuko diozute jaia Jaunari zazpi egunean.

        13. Eta eskeñiko dezute doaña usai txit gozoan Jaunarentzat, beitaldetik amairu txal, bi ari, amalau bildots urte beteko orbanik gabeko,

        14. Eta beren libazioetan iriñlora olioz oratuaren iru amarren txal bakoitzagatik, zeñak batean dirade amairu txal, eta bi amarren ari bakoitza gatik, au da, ari bietatik bakoitza gatik.

        15. Eta amarrenaren amarrena bildots bakoitza gatik, zeñak batean dirade amalau bildots.

        16. Eta aker bat bekatua gatik, betiko eskeñtzari, eta doañ, eta bere libazioa gabetanik.

        17. Bigarren egunean eskeñiko dituzute beitaldetikan amabi txal, bi ari, amalau bildots urtebeteko orbanik gabeko.

        18. Eta zelebratuko dituzute zeremonien araura bakoitzaren eskeñtzak, eta libazioak txaletan, eta arietan, eta bildotsetan,

        19. Eta aker bat bekatua gatik, eskeñtza betiko, eta doañ, eta bere libazioaz gañera.

        20. Irugarren egunean eskeñiko dituzute amaika txal, bi ari, amalau bildots urtebeteko orbanik gabeko.

        21. Eta zelebratuko dituzute zeremonien araura bakoitzaren eskeñtzak, eta libazioak txaletan, eta arietan, eta bildotsetan:

        22. Eta aker bat bekatua gatik, betiko eskeñtza, eta doañ, eta bere libazioaz gañera.

        23. Laugarren egunean eskeñiko dituzute amar txal, bi ari, amalau bildots urtebeteko orbanik gabeko.

        24. Eta zelebratuko dituzute zeremonien araura bakoitzaren eskeñtzak, eta libazioak txaletan, arietan, eta bildotsetan.

        25. Eta aker bat bekatua gatik, betiko eskeñtza, eta doañ eta bere libazioaz gañera.

        26. Bosgarren egunean eskeñiko dituzute bederatzi txal, bi ari, amalau bildots urtebeteko orbangabeko.

        27. Eta zelebratuko dituzute zeremonien araura bakoitzaren eskeñtzak, eta libazioak, txaletan, eta arietan, eta bildotsetan:

        28. Eta aker bat bekatua gatik, betiko eskeñtzaz, eta doañaz, eta bere libazioaz gañera.

        29. Seigarren egunean eskeñiko dituzute zortzi txal, bi ari, amalau bildots urtebeteko orbanik gabeko.

        30. Eta zelebratuko dituzute zeremonien araura bakoitzaren eskeñtzak, eta libazioak txaletan, eta arietan, eta bildotsetan.

        31. Eta aker bat bekatua gatik, betiko eskeñtzaz, eta doañaz, eta bere libazioaz gañera.

        32. Zazpigarren egunean eskeñiko dituzute zazpi txal, eta bi ari, amalau bildots urtebeteko orbanik gabeko.

        33. Eta zelebratuko dituzute zeremonien araura bakoitzaren eskeñtzak, eta libazioak txaletan, eta arietan, eta bildotsetan.

        34. Eta aker bat bekatua gatik betiko eskeñtzaz, eta doañaz, eta bere libazioaz gañera.

        35. Zortzigarren egunean, zeñ dan ospetsuena, ez dezute egingo menpekoen lanikan batere.

        36. Eskeñtzen dezutela doañean usai txit gozorako Jaunarentzat txal bat, ari bat, zazpi bildots urtebeteko orbangabeko.

        37. Eta zelebratuko dituzute zeremonien araura bakoitzaren eskeñtzak eta libazioak txaletan, eta arietan eta bildotsetan.

        38. Eta aker bat bekatua gatik, betiko eskeñtzaz, eta doañaz, eta bere libazioaz gañera.

        39. Oiek eskeñiko diozkazute Jaunari zuen jai andietan: boto eta borondatezko eskeñtzaz gañera, holokaustoetan, eta doañetan, eta libazioetan, eta opari paketsuetan.

 

OGEITA AMARGARREN KAPITULUA

        1. Eta kontatu ziozkaten Moisesek Israelko semeai Jaunak agindu ziozkan gauza guztiak.

        2. Eta itz egin zioten Israelko semeen tribuen prinzipeai: au da Jaunak agindu duen itza:

        3. Baldin gizonen batek egingo balio botoa Jaunari, edo lotuko balitza juramentoarekin, ez du egingo alferra bere itza, baizik kunplituko du eskeñi zuen guztia.

        4. Emakumeren batek eskeñiko balu zerbait, eta lotuko balitza juramentoarekin, bere aitaren etxean dagoala, eta oraindikan aurren edadean: baldin jakingo balu aitak egin duen botoa, eta juramentoa zeñarekin lotu duen kira, emtpa ceáreqiom ñpti diem bere anima, eta ixillik egongo balitza, geldituko da botoaz lotua:

        5. Eskeñi, eta juramentu egin duen guztia, egiteaz kunplituko du.

        6. Baña baldin adituta bereala, aita jarkiko balitza: bere botoak eta juramentuak izango dirade utsak, eta ez da egongo eskeñtzarekin lotua, aita jarki zaiolako.

        7. Baldin senarra balu, eta eskeñiko balu zerbait, eta bein bere aotik itza aterarik lotuko balu bere anima juramentoarekin:

        8. Senarrak aditzen dion egunean, jarkiko ez balitzaio, botoaz lotua geldituko da, eta kunplituko du eskeñi zuen guztia.

        9. Baña baldin adituta bereala jarkiko balitzaio, eta utsean utziko balitu bere eskeñtzak, eta itzak zeñakin lotu zuen bere anima, urrikariz begiratuko dio Jaunak.

        10. Andre alargunak, eta utziak, kunplituko dute eskeñtzen duten guzia.

        11. Emazte bat senarraren etxean lotuko baldin balitza botoz, eta juramentoz,

        12. Senarrak adituko baldin balio, eta ixillik egongo balitza, eta ez balitzaio eskeñtzari jarkiko, kunplituko du eskeñtzen duen guztia.

        13. Baña baldin bereala jarkiko balitza, ez du izango eskeñtza kunplitu bearrikan, senarra jarki zaiolako, eta Jaunak urrikariz begiratuko dio.

        14. Baldin boto egingo balu, eta juramentoarekin lotuko balitza nekatzeko bere anima baruarekin, edo utziaz beste gauzaren batzuek, senarraren eskuan egongo da egitea, edo ez egitea.

        15. Baña baldin aditurik senarrak ixillik egongo baldin balitza, eta atzeratuko balu beste egunerako epaia: kunplitu du eskeñi eta agindu zuen guztia: zeren adituta bereala ixillik egon zan.

        16. Baña baldin jarkiko balitza aditutezkero, bere gañean eramango du aren gaiztakeria.

        17. Oiek dirade Jaunak Moisesi agindu ziozkan legeak senarraren, eta emaztearen artean, aitaren eta oraindikan aurren edadean dagoan, edo bere aitaren etxean bizi dan alabaren artean.

 

OGEITA AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        2. Artu ezazu benganza aurrena, Madiantarrak Israelko semeai egin diotena gatik, eta gero joango zera biltzera zure erriarekin.

        3. Eta bereala esan zuen Moisesek: Armatu itzatzute zuetatik batzuek ateratzeko gudara, egiztatu ditzaten Jaunaren bengantza Madiantarrakgan.

        4. Autatu bediz milla gizon Israelko tribu bakoitzetik bidalduak izateko gudara.

        5. Eta eman zituzten milla, tribu bakoitzetikan, au da, amabi milla gertuak gudarako.

        6. Zeñak bidaldu zituen Moisesek Finees Eleazar apaizaren semearekin, eta eman ziozkan ontzi santuak, eta tronpetak jotzeko.

        7. Eta aririk gudan Madiantarren kontra, eta oiek garaituak izanik, il zituzten gizaseme guztiak,

        8. Eta beren erregeak Ebi eta Rezem, eta Sur, eta Rebe, erreiñuko bost prinzipeak, ill ere zuten ezpataz Balaam Beorren semea.

        9. Eta artu zituzten beren emazteak, eta aurrak, eta abere guztiak, eta tresna guztiak. Arrapatu zuten iduki al zuten guztia:

        10. Bai erriak, eta bai erritxoak, eta gazteluak garrak desegin zituen.

        11. Eta eraman zuten arrapatua, eta atzitu zituzten gauza guztiak bai gizonetatik, eta bai abereetatik,

        12. Eta ekarri zituzten Moisesgana, eta Eleazar apaizagana, eta Israelko semeen talde guztia gana. Eta gañerako usubearrak eraman zituzten etzauntzetara Moabko landetan Jordanen aldean Jerikoren aurkez.

        13. Eta atera ziraden Moises, eta Eleazar apaiza, eta Sinagogako prinzipe guztiak beren bidera etzauntzetatik kanpora.

        14. Eta aserreturik Moises gudatik etorri ziraden ejerzituko prinzipe, tribuno, eta zenturionen kontra,

        15. Esan zuen: Zergatik bizirik utzi dituzute emakumeak?

        16. Ez al dirade oiek Balaamen asmoz engañatu zituztenak Israelko semeak, eta autsi erazi zizuten Jaunaren fedea Fagorren bekatua gatik, eta argatik erria ere zauritua izan zan?

        17. Ill itzatzute bada dauden gizaseme guztiak, baita aurrak ere, eta lepoak ebaki zaiezute naasian gizasemeak ezagutu dituzten emakumeai.

        18. Baña gorde itzatzute zuentzat neskatxak, eta emakume donzella guztiak,

        19. Eta egon zaitezte etzauntzetatik kanpora zazpi egunean. Iltzen duena gizonen bat, edo illari ukitzen diona, garbitua izango da irugarren, eta zazpigarren egunean.

        20. Eta arrapatu duen guztitik, naiz izan dedilla soñekoa, naiz ontzia, eta usubearrerako prestatutako gauzaren bat, larruetatik, auntzen illeetatik, eta zuretik, garbitua izango da.

        21. Eleazar apaizak ere onela itz egin zioten ejerzituko gizon, gudan egin zutenai. Au da Jaunak Moisesi eman zion legeko agintea.

        22. Urrea, eta zillarra, eta kobrea, eta burnia, eta beruna, eta estañua,

        23. Eta garretatikan irago al dezakean guztia, suaz garbitua izango da. Baña sua sufritu ezin duen guztia garbitasuneko urarekin santutua izango da,

        24. Eta garbituko dituzute zuen soñekoak zazpigarren egunean, eta garbituta sartuko zerate gero etzauntzetan.

        25. Esan ere zion Jaunak Moisesi:

        26. Ar zazute arrapatuak izan diraden gauzen zenbata, gizonagandik abereraño, zuk, eta Eleazar apaizak, eta erriko prinzipeak,

        27. Eta partituko dezu berdin arrapatua gudatu zutenen, eta gerrara atera ziradenen artean, eta gañerako talde guziaren artean.

        28. Eta berezituko dezu Jaunarentzat zati bat, gudatu zuten, eta gerran egon ziradenetatik, bosteunetik anima bat, bai gizonetatik, bai beietatik, eta astoetatik, eta ardietatik,

        29. Eta emango diozu Eleazar apaizari, zeren Jaunaren lenbiziak dirade.

        30. Berebat Israelko semeen beste zati erditikan artuko dezu berrogeita amarretik buru bat gizonena, eta idiena, eta astoena, eta ardiena, abere guziena, eta emango diozkazu, Jaunaren tabernakuloko zaitokietan beillan dauden Lebitai,

        31. Eta egin zuten Moisesek eta Eleazarrek, Jaunak agindu zioten bezala.

        32. Izan zan bada ejerzituak arrapatua, seireun eta irurogeita amabost milla ardi.

        33. Irurogeita amabi milla idi.

        34. Irurogeita bat milla asto.

        35. Emakumeki, gizasemerik ezagutu ez zutenak, ogeita amabi milla.

        36. Eta emana izan zaioten erdia gudan egon ziradenai, irureun eta ogeita amaisei milla, eta bosteun.

        37. Zeñatatik kontatuak izan ziraden Jaunarentzat seireun eta irurogeita amabost milla ardi.

        38. Eta ogeita amasei milla idietatik, irurogeita amabi idi.

        39. Ogeita amar milla, eta bosteun astotatik, irurogeita bat asto,

        40. Amasei milla gizonen animatatik, tokatu zaiozkan Jaunari, ogeita amabi anima.

        41. Eta eman ziozkan Moisesek Jaunaren lenbizi guziak Eleazar apaizari, agindua izan zaion bezala,

        42. Israelko semeen zati erdi, gudan egon ziradenentzat berezitu zuenetik.

        43. Gañerako taldeari tokatu zaion zati erditikan berriz, au da, irureun, eta ogeita amazazpi milla, eta bosteun ardietatik,

        44. Eta ogeita amasei milla idietatik,

        45. Eta ogeita amar milla, eta bosteun astotatik (sic),

        46. Eta amasei milla gizonetatik,

        47. Artu zituen Moisesek berrogeita amarretik buru bat, eta eman ziozkaten Jaunaren tabernakuloan beillan zeuden Lebitai, Jaunak agindu zuen bezela.

        48. Eta joan ziradenean Moisesgana ejerzituko prinzipeak, eta tribunoak, eta zenturionak, esan zuten:

        49. Guk zure serbitzariak kontatu degu gure mendean iduki degun gudarien zenbata, eta bat bakarra ere ez da faltatu.

        50. Argatik gutariko bakoitzak eskeñtzen diogu Jaunari doañean, arrapatu degunean arkitu al izan degun urrea, oñapaingarriak, eta eskuturkiak, eta erraztunak, eta aleztarriak, erregutu dagiozun gugatik Jaunari.

        51. Eta artu zuten Moisesek eta Eleazar apaizak urre guztia mot askotan,

        52. Pisuan amasei milla zazpireun, eta berrogeita amar siklo, tribuno, eta zenturionak gandik.

        53. Zeren bakoitzak arrapatua, berea zan,

        54. Eta artuta sartu zuten testimonioko tabernakuloan Israelko semeen oroipengarritzat Jaunaren aurrean.

 

OGEITA AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Eta Ruben, eta Gaden semeak zituzten asko abere, eta ziraden zamari orni neurrigabeko baten jabe. Eta ikusirik Jazer, eta Galaadko lurrak ziradela onak abereak bazkatzeko,

        2. Etorri ziraden Moises, eta Eleazar apaiz, eta taldearen prinzipeak gana, eta esan zuten:

        3. Ataroth, eta Dibon, eta Jazer, eta Nemra, Hesebon, eta Elkale, eta Saban, eta Nebo, eta Beon,

        4. Jaunak Israelko semeen aurrean zauritu zuen lurra, da toki txit ugaria abereak bazkatzeko, eta guk zure serbitzariok ditugu zamari txit asko:

        5. Eta erregututzen dizugu, arkitu baldin badegu grazia zure aurrean, eman zatzakigula guri zure serbitzariai, izan gaitezen beraren jabe, eta ez zatzakigula irago erazi Jordana.

        6. Zeñai erantzun zioten Moisesek: Zuen anaiak joango bai al dirade gudara, eta zuek egongo bai al zerate emen eserita?

        7. Zergatik beldurtzen dituzute Israelko semeak, ausartatu ez ditezen iragotzen, Jaunak emango dioten lurrera?

        8. Ez al zuten ala egin zuen gurasoak, bidaldu nituenean Kades barnetikan lurra ezagutzera?

        9. Eta etorririk Mordoaren ibarreraño, ibillirik lur guzitikan, nahasi zuten Israelko semeen biotza, sartu etzitezen, Jaunak eman zitzaiozkaten mugetan.

        10. Zeñ aserreturik juramentu egin zuen, esaten zuela:

        11. Ez dute ikusiko, Ejiptotikan atera ziraden gizon ogei urtetik gorakoak, Abraham, Isaak, eta Jakobi juramentuarekin eskeñia diotedan lurra; ez didaten ezkero jarraitu nai izan,

        12. Salbu Kaleb, Jefone Zeneztarren semeak, eta Josue Nunen semeak: oiek egin zuten nere borondatea.

        13. Eta aserreturik Jauna Israelen kontra, eraman zuen txirkuan eremutikan berrogei urtean, aliketa aitu zan bitartean, bere aurrean gaizkia egin zuen giza leñu guzia.

        14. Eta ona non, esan zuen, zuek jaiki zeraten zuen gurasoen tokian, gizon bekatarien jatorri, eta ikasleak, azitzeko Jaunaren aserrea Israelen kontra.

        15. Eta ez baldin badiozute jarraitu nai, utziko du erria eremuan, eta zuek gatik illak izango dirade guziak.

        16. Baña berak alderaturik beragana esan zuten: Egingo ditugu tegiak ardientzat, eta estalbeak abereentzat, eta gure aurrentzat erri murrutuak;

        17. Gu berriz armatuta, eta gerriak lotuta joango gera gudara Israelko semeen aurretikan, aliketa sartu ditzagun bitartean beren tokietan. Gure aurrak, eta iduki al dezakegun guztia, egongo dirade erri murrutuetan, erritarren zelatadak gatik.

        18. Ez gera itzuliko gure etxeetara, aliketa Israelko semeak beren primezaren jabe egiñik gelditu ditezen bitartean,

        19. Eta ez degu ezer eskatuko Jordango beste aldamenean, zeren badegu gure jabetasuna bere aldamen sortaldekoan.

        20. Zeñai esan zioten Moisesek: Baldin egiten badezute eskeñtzen dezutena, zoazte Jaunaren aurrean gertutuak gudarako,

        21. Eta gizon gudari guziak irago beza Jordan armatuta, aliketa Jaunak desegin ditzan bitartean bere etsaiak,

        22. Eta lur guzia bere mendean jarri artean: orduan izango zerate obenik gabeak Jaunagan, eta Israelgan, eta iritxiko dituzute nai dituzuten erriak Jaunaren aurrean.

        23. Baña baldin egingo ez bazendute esaten dezutena ez du iñork dudarikan, bekatu egiten dezute Jaunaren kontra, eta jakin ezazute, zuen bekatua ez dala geldituko kastigurikan gabe.

        24. Egin itzatzute bada erriak zuen aurrentzat, eta tokiak, eta estalpeak ardientzat, eta abereentzat, eta egin ezazute eskeñi dezutena.

        25. Eta Gaden, eta Rubenen semeak esan zioten Moisesi: Zure serbitzariak gera, egingo degu gure Jaunak agintzen diguna.

        26. Utziko ditugu Galaadko errietan gure aurrak, eta emazteak, eta abereak, eta Zamariak.

        27. Eta gu zure serbitzariok gertuturik guziok joango gera gudara, zuk Jauna esaten dezun bezala.

        28. Agindu zioten bada Moisesek Eleazar apaizari, eta Josue Nunen semeari, eta familien buruai Israelko etxadietan, eta esan zioten:

        29. Baldin Gaden semeak, eta Rubenen semeak iragoko balute zuekin Jordana, guztiak armatuta gudarako Jaunaren aurrean, eta zuen mendean jarriko bazendukete lurra, eman zaiezute Galaad berentzat.

        30. Baña baldin ez balute nai irago armatuta zuekin Kanaango lurrera, idukiko dituzte zuen artean tokiak bizitzeko.

        31. Eta erantzun zuten Gaden semeak, eta Rubenen semeak: Jaunak itz egin dioten bezela bere serbitzariai, ala egingo degu.

        32. Gerok armatuta joango gera Jaunaren aurrean Kanaango lurrera, eta aitortzen degu, artu degula onezkero jabetasuna Jordanen beste aldamenean.

        33. Eman ziozkaten bada Moisesek Gaden, eta Rubenen semeai, eta Manassesen Joseren semearen tribu erdiari, Sehon Amortar erregearen erreiñua, eta Og Basango erregearen erreiñua, eta beren lurra beren erriakin inguruan.

        34. Eta ala Gaden semeak egin zituzten, Dibon, eta Ataroth, eta Aroer,

        35. Eta Etroth, eta Sophan, eta Jazer, eta Jegbaa,

        36. Eta Bethnemra, eta Betharan, erri murrutuak, eta tegiak beren abereentzat.

        37. Rubenen semeak berriz egin zituzten Hesebon, Eleale, eta Kariathaim,

        38. Eta Nabo, eta Baalmeon, eta Sabama, aldaturik izenak, jarririk izenak egin zituzten erriak.

        39. Eta Makirren Manassesen semearen semeak irago ziraden Galaadera, eta desegin zuten, illik bertan bizitu zan Amortarra.

        40. Eman zion bada Moisesek Galaadko lurra Makir Manassesen semeari, zeñ bizitu izan zan an,

        41. Eta Jair Manassesen semea joan zan, eta gelditu zan bere errietan, zeñai deitu zioten Haboth Jair, au da, Jairren erriak.

        42. Nobe ere joan zan, eta artu zuen Txanath bere erritxarrakin, eta deitu zion bere izenaz Nobe.

 

OGEITA AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Oiek dirade Israelko semeen, Ejiptotikan beren taldeetan Moisesen, eta Aaronen agindura atera ziradenen egotaldiak.

        2. Zeñak eskribatu zituen Moisesek, Jaunaren aginduz aldatzen zituzten etzauntzen tokien araura,

        3. Aterarik bada Ramessestikan Israelko semeak lendabiziko illaren amabosgarren egunean, Paskoako egunaren biaramonean, esku sendoarekin ijito guziak ikusten zutela,

        4. Eta ari ziradela obiatzen seme lenbizisortu Jaunak zauritu zituenak (zeren beren jaungoikoai ere bengatu ziozkaten)

        5. Jarri zituzten etzauntzak Sokothen.

        6. Eta Sokothtikan etorri ziraden Ethamera, zeñ dagoan eremuaren atzeneko mugetan.

        7. Aterarik andikan etorri ziraden Fihahiroten aurkera, zeñ dagoan Beelsefonera begira, eta jarri zituzten etzauntzak Magdaloren aurrean.

        8. Eta joanik Fihahirotikan irago ziraden itsasoaren erditikan eremura, eta ibillirik iru egunean Ethamgo eremutikan, jarri zituzten etzauntzak Maran.

        9. Eta aterarik Maratikan, etorri ziraden Elimera, non zeuden amabi iturri urezko, eta irurogeita amar palma, eta an jarri zituzten etzauntzak.

        10. Eta andikan ere aterarik, jarri zituzten etzauntzak itsas Gorriaren bazterrean. Eta joanik itsas Gorritik,

        11. Jarri zituzten etzauntzak Singo eremuan.

        12. Andikan aterarik, etorri ziraden Daphkara.

        13. Eta joanik Daphkatikan, jarri zituzten etzauntzak Alusen.

        14. Eta aterarik Alustikan, jarri zituzten etzauntzak Rafidimen, non erriari aitu zitzaion ura edateko.

        15. Eta joanik Rafidimdikan, jarri zituzten etzauntzak Sinaiko eremuan.

        16. Baitaere aterarik Sinaiko eremutikan, etorri ziraden guraetako Obietara.

        17. eta joanik guraetako Obietatik, jarri zituzten etzauntzak Haserothen.

        18. Eta Haserothikan etorri ziraden Rethmara.

        19. Eta joanik Rethmatik, jarri zituzten etzauntzak Remmonpharesen.

        20. Nondikan aterarik, etorri ziraden Lebnara.

        21. Lebnatikan, jarri zituzten etzauntzak Ressan.

        22. Eta aterarik Ressatikan, etorri ziraden Zeelathara.

        23. Nondik joanik, jarri zituzten etzauntzak Sepherko mendian.

        24. Aterarik Sepherko menditikan, etorri ziraden Aradara.

        25. Andikan joatzen ziradela, jarri zituzten etzauntzak Mazelothen.

        26. Eta joanik Mazelothikan, etorri ziraden Tahathera.

        27. Tahathikan, jarri zituzten etzauntzak Tharen.

        28. Andikan aterarik, jarri zituzten etzauntzak Methkan.

        29. Eta Methkatik, jarri zituzten etzauntzak Hesmonan.

        30. Eta joanik Hesmonatik, etorri ziraden Moserothera.

        31. Eta Moserothikan, jarri zituzten etzauntzak Benejaakanen.

        32. Eta joanik Benejaakandik, etorri ziraden Gadgadko mendira.

        33. Andik joanik, jarri zituzten etzauntzak Jetebathan.

        34. Eta Jetebathatik etorri ziraden Hebronara.

        35. Eta aterarik Hebronatik, jarri zituzten etzauntzak Asiongaberren.

        36. Andikan joanik, etorri ziraden Singo eremura, au da Kades.

        37. Eta aterarik Kadestikan, jarri zituzten etzauntzak Horko mendian, Edomgo lurraren atzeneko mugetan.

        38. Eta igo zan Aaron apaiza Horko mendira Jaunaren aginduz, eta an il zan Israelko semeen irteeratik Ejiptotikan, berrogeigarren urtean, bosgarren illean, illaren lenbiziko egunean,

        39. Eun, eta ogeita iru urtekoa zala.

        40. Eta Arad Kanaango errege, egoean bizi zanak aditu zuen, Israelko semeak etorri ziradela Kanaango lurrera.

        41. Eta ateratzen ziradela Horko menditikan, jarri zituzten etzauntzak Salmonan.

        42. Andik aterarik, etorri ziraden Phunonera.

        43. Eta joaten ziradela Phunondik jarri zituzten etzauntzak Obothen.

        44. Eta Obothikan etorri ziraden ijeabarimera, zeñ dagoan Moabtarren mugetan.

        45. Eta joaten ziradela Yjeabarimdikan, jarri zituzten dendak Dibongaden.

        46. Andikan aterarik, jarri zituzten etzauntzak Helmondeblathaimen.

        47. Eta aterarik Helmondeblathaimdikan, etorri ziraden Abarimgo mendietara, Naboren aurkez.

        48. Eta joanik Abarimgo mendietatik, irago ziraden Moabko landetara, Jordanen gañean Jerikoen aurkez.

        49. Eta an jarri zituzten etzauntzak Betsimothikan Abelsatimeraño, Moabtarren tokirik lauenetan,

        50. Non itz egin zion Jaunak Moisesi:

        51. Agindu zaiezu Israelko semeai, eta esan zaiezu: iragotzen dezutenean Jordana, Kanaango lurrean sartzen zeratela,

        52. Desegin itzatzute lur artan bizi diraden guziak, autsi itzatzute aldareak, puskatu talluak, eta arrasatu altura guztiak.

        53. Garbitzen dezutela lurra, bertan bizitzeko. Zeren nik egin zaituztet beraren jabe.

        54. Zeñ partituko dezute suertez. Geiagoai emango diezute zabalagoa, eta gutxiagoai estuagoa. Bakoitzari nola irtetzen dion suerteak, ala emango zaio soroa. Tribu, eta familietatik partituko da lurra.

        55. Baña baldin ez bazinduzte ill nai lur artan bizi diradenak. Gelditzen diradenak izango dirade zuentzat iltzeak begietan, eta lanzak saietsetan bezela, eta zuen etsaiak izango dirade, zuek bizi zeraten lurrean.

        56. Eta berai egitea erabaki nuen guzia, egingo dizutet zuei.

 

OGEITA AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zion Jaunak Moisesi, esaten zuela:

        2. Agindu zaiezu Israelko semeai, eta esango diezu: Sartzen zeratenean Kanaango lurrean, eta suertez bere jabe eginik gelditzen zeratenean, oiek izango dirade bere mugak.

        3. Egoe aldea asiko da singo eremu, Edomen aldean dagoanetikan, eta idukiko ditu mugatzat sortalderontz itsaso txit gazia,

        4. Zeñak ingurutuko dute egoe aldea Arrabioaren igoeratikan, alako moduan non, iragoko dirade Sennatikan, eta allegatuko dirade Egoetik Kadesbarneraño, nondik aterako dirade mugak erri batera izenez Adar, eta luzatuko dirade Asemonaraño.

        5. Eta muga joango da inguruan Asemonatikan Ejiptoko errekaraño, eta bukatuko da itsaso andiaren bazterrean.

        6. Sartaldeko aldamena berriz asiko da itsaso anditik, eta bukatuko da itsaso hurarekin berarekin.

        7. Eta Ifarraldetik asiko dirade mugak itsaso anditik, allegatzen diradela mendi txit goiraño,

        8. Zeñagandik etorriko dirade Emathera Sedadako mugetaraño.

        9. Eta joango dirade mugak Zefronaraño, eta Enango erriraño. Oiek izango dirade mugak Ifarreko aldamenean.

        10. Andikan izentatuko dirade mugak sartaldetik Enango erritik Sefamaraño.

        11. Eta Sefamatik jatxiko dirade mugak Reblara Damningo iturriaren aurkez. Andikan allegatuko dirade Sortaldera Zenerethko itsasoraño.

        12. Eta luzatuko dirade Jordaneraño, eta atzenean bukatuko dirade itsaso txit gazian. Lur onen jabe izango zerate beren mugakin inguruan.

        13. Eta agindu zioten Moisesek Israelko semeai, esaten zuela: Au da suertez jabetuko zeraten lurra, eta zeñ agindu zuen Jaunak emana izan zekikietela bederatzi tribuai, eta tribu erdiari.

        14. Zeren Rubenen semeen tribuak beren familiakin, eta Gaden semeen tribuak bere aideen zenbataren araura, eta Manassesen tribu erdiak,

        15. Au da, bi tribu eta erdik, artu zuten bere tokamena Jordango beste aldamenean Jerikoren aurkez sortalderontz.

        16. Eta esan zion Jaunak Moisesi:

        17. Oiek dirade zuei lurra partituko dizuten gizonen izenak: Eleazar apaiza, eta Josue Nunen semea,

        18. Eta tribu bakoitzeko prinzipeetatik bat,

        19. Zeñaen izenak dirade oiek: Judaren tributik Kaleb Jefoneren semea.

        20. Simeonen tributik, Samuel Ammiuden semea.

        21. Benjaminen tributik, Elidad Txaselonen semea.

        22. Danen semeen tributik, Bokzi Jogliren semea.

        23. Joseren semeetatik Manassesen tributik Hanniel Ephoen semea.

        24. Efraimen tributik, Kamuel Sephthanen semea.

        25. Zabulonen tributik, Elisaphan Pharnatxen semea.

        26. Issatxarren tributik, Faltiel agintaria Ozanen semea.

        27. Aserren tributik, Ahiud Salomiren semea.

        28. Neptaliren tributik, Phedael Ammiuden semea.

        29. Oiek dirade agindu ziotenak Jaunak, partitu zitzaietela Israelko semeai Kanaango lurra.

 

OGEITA AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Gauza oiek ere esan ziozkan Jaunak Moisesi Moabko landetan Jordanen gañean, Jerikoren aurkez:

        2. Agindu zaiezu Israelko semeai, jabe diraden gauzetatikan eman bitzaieztela Lebitai

        3. Erriak bizitzeko, eta beren usak inguruan, berak errietan bizi ditezen, eta usak izan ditezen abere eta pistientzat.

        4. Zeñak zabalduko dirade errietako murruetatik kanpora milla pausu artean inguruan.

        5. Sortalderontz izango dirade bi milla beso, eta egoerontz izango dirade orobat bi milla, eta sartalderontz begiratzen duen itsasorontz izango da neurri hura bera, eta arte berdiñean bukatuko da Ifar aldea, eta erriak egongo dirade erdian, eta kanpoan usak.

        6. Eta Lebitai emango dieztezuten errietatik beretatik, sei egongo dirade berezituak igeslen laguntasunerako, iges egin dezan beretara, odola isuri duenak, eta oiek kontatu gabe, beste berrogeita bi erri,

        7. Au da, guzitik berrogeita zortzi beren usakin.

        8. Eta Israelko semeak berak jabe diranetatik emango dituzten erri oietatik, artuko dirade geiago, geiago dutenetatik, eta gutxiago, gutxiago dutenetatik. Bakoitzak emango diozkate erriak Lebitai bere soroaren neurriaren araura.

        9. Esan zion Jaunak Moisesi:

        10. Itz egin zaiezu Israelko semeai, eta esango diezu: iragotzen dezutenean Jordana Kanaango lurrerako,

        11. Erabaki ezazute zeñ errik izan bear duten, igeslarien, boronderikan gabe odola isuri dutenen, gordelekutzat.

        12. Zeñean arkitzen danean igestatua, illaren aideak ezin ilko du, aliketa agertu dedin bitartean taldearen aurrean, eta bere gauza juzgatua izan dedin artean.

        13. Eta igeslarien gordelekurako berezitzen diraden errietatik beretatik

        14. Iru egongo dirade Jordango beste aldamenean, eta iru Kanaango lurrean.

        15. Naiz Israelko semeentzat, naiz arrotzentzat, eta bidaisarientzat, gorde dedin beretan naiezean odola isuri duena.

        16. Baldin iñork zaurituko balu burniarekin, eta ilko balitza zauritua izan dana, gizoniltzearen obendun izango da, eta bera ere ilko da.

        17. Arria botako baldin balu, eta zauritua ilko balitza, modu berean kastigatua izango da.

        18. Ilko baldin balitza makillarekin zauritua, zaurigillearen odolarekin bengatua izango da.

        19. Illaren aideak ilko du ilgillea, arrapatzen duenean bereala, ilko du.

        20. Baldin iñork gorrotoz emango balio bultzada gizonari, edo botako balu zerbait bere gañera gaiztoz;

        21. Edo izanik etsaia, joko balu eskuarekin, eta hura ilko balitza: jo duena izango da gizon illaren obendun. Illaren aideak, arkitzen duenean bereala, ilko du.

        22. Baldin ustekabez, eta gorroto

        23. Eta etsaitasunikan gabe oietatiko gauzaren bat egingo balu,

        24. Eta ziurtatua izango balitza au erriak aditzen duela, eta odolaren ezbai au izango balitza disputatua illgillearen, eta aidearen artean,

        25. Errugabea izango da libratua bengatzallearen eskutik, eta erabakiaz izango da itzulia igesi sartu zan errira, eta an egongo da, aliketa il dedin artean apaiz nagusi, olio santuarekin untatua izan zana.

        26. Baldin ilgillea egonik erbestetuentzat izentaturik dauden errietako mugetatik kanpora

        27. Arkitua izango balitza, eta odolaren bengatzallea danak illa, izango da obengabe iltzen duena.

        28. Zeren igesleak egon bear zuen errian Aita Santua ill artean. Baña hura ill ezkero, erallea itzuliko da bere lurrera.

        29. Gauza oiek betikoak izango dirade, eta gordeko dirade legea bezala zuen bizileku guztietan.

        30. Ilgillea kastigatua izango da lekukoen esanera; ez da iñor kondenatua izango lekuko baten esanera.

        31. Ez dezute artuko ordañik, odolaren obendun dan huragandik, baizik bera ere bereala ilko da.

        32. Erbestetuak, eta igeslak iñolaere ezin itzuliko dirade beren errietara Aita Santua ill artean.

        33. Ez ezazute loitu zuek bizi zeraten lurra, zeñ zikintzen dan obengabeen odolarekin: eta ezin bestela garbitu lezake, baizik besteren odola isuri duenaren beraren odolarekin.

        34. Eta onela garbitua izango da zuen lurra, ni zuen artean nagoala. Zeren ni naiz, Israelko semeen artean bizi naizan Jauna.

 

OGEITA AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. eta alderatu ziraden Galaaden Matxirren semearen, Manassesen semearen Joseren semeen jatorrikoaren familien buruak, eta itz egin zioten Moisesi Israelko prinzipeen aurrean, eta esan zuten:

        2. Zuri gure jauna zeran orri agindu dizu Jaunak, suertez partitu ziñietekeala lurra Israelko semeai, eta Salphaad gure anaiaren alabai eman ziñietekeala aitari zegokion lurra.

        3. Zeñak artuko balituzte emaztetzat beste tribu bateko gizonak, jarraituko diote beren lurren jabetasunak, eta aldaturik beste tribu batera, gutxitua izango da gure sorotik.

        4. Eta ala gertatuko da, allegatzen danean jubileoa, au da, barkazioko berrogeita amargarren urtea, naasiko da suerteen partituera, eta batzuena dana iragoko da besteakgana.

        5. Erantzun zioten Moisesek Israelko semeai, eta Jaunak agindurik, esan zuen: Ongi itz egin du Joseren semeen etxadiak.

        6. Eta Salphaaden alaben gañeko lege au Jaunak publikatua da: Ezkondu bitez nai dituztenakin, baña bakarrik beren etxadiko gizonakin.

        7. Nahasi ez dedin Israelko semeen soroa etxaditik etxadira. Zeren gizon guztiak artuko dituzte beren etxadi, eta aideetako emazteak.

        8. Eta emakume guztiak artuko dituzte senarrak beren etxaditik: soroa gelditu dedin familietan.

        9. Eta ez bitez naasi elkarrekin etxadiak, baizik alako moduan egon bitez

        10. Jaunak berezituak izan diraden bezela. Eta Salphaaden alabak egin zuten agindua izan zitzaioten bezela.

        11. Eta ezkondu ziraden Maala, eta Thersa, eta Hegla, eta Melka, eta Noa beren osabaren semeakin.

        12. Manassesen, Joseren semea izan zanaren familiakoakin: eta berai emana izan zitzaioten soroen jabetasuna, gelditu zan beren aitaren etxadi eta familian.

        13. Oiek dirade, Jaunak Moisesen eskuz Israelko semeai agindu ziozkaten aginteak, eta erabakiak, Moabko landetan Jordanen gañean Jerikoren aurkez.

 

aurrekoa hurrengoa