www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (1)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

JOSUEREN LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan Moises Jaunaren serbitzaria il ezkero, itz egitea Jaunak Josue Nunen seme Moisesen ikasleari, eta esan zion:

        2. Moises nere serbitzaria il da, jaiki zaite, eta irago ezazu Jordan au zuk, eta erri guztiak zurekin, nik Israelko semeai emango diedan lurrera.

        3. Emango dizutet zuen oñaren azpiak zapatzen duen lur guztia, Moisesi esan nion bezela.

        4. Eremutik eta Libanotik Eufrates ibai andiraño, Heteoen lur guztia itsaso andiraño eguzkiaren sarrerarontz, izango dirade zuen mugak.

        5. Iñor ezin jarkiko zatzute zure bizitzako egun guzietan, izandu nintzan bezela Moisesekin, ala izango naiz zurekin, etzaitut utziko, ez desanparatuko.

        6. Indartu zaite, eta izan errutsua, zeren zuk partituko diozu suertez erri oni, beren gurasoai emango niela juramentuarekin eskeñi nien lurra.

        7. Indartu zaite bada, eta izan txit errutsua, zaitu eta gorde dezazun, Moises nere serbitzariak agindu zizun lege guzia, ez ezazu beratatik alderikan egin eskuiera, edo ezkerrera, aditu ditzatzun egiten dituzun gauza guziak.

        8. Ez beza alderik egin lege onen liburuak zure aotik, baizik meditatu ezazu beratan gau ta egun, zaitu eta egin ditzatzun beratan eskribatuak dauden gauza guztiak. Orduan zuzenduko dezu zure bidea, eta adituko dezu.

        9. Ona non agintzen dizudan, indartu zaite, eta izan errutsua. Etzaite beldurtu, eta ez ezazu ere iduki beldurrik, zeren zurekin da zure Jaun Jainkoa joaten zeran toki guzietan.

        10. Eta agindu zioten Josuek erriko prinzipeai, esaten zuela: irago zaitezte etzauntzen erditikan, eta agindu zaiozute erriari, eta esan:

        11. Gertutu itzatzute zuentzat bazkaorniak, zeren iru egunen buruan iragoko dezute Jordana, eta sartuko zerate, zuen Jaun Jainkoak emango dizuten lurrean beraren jabe izateko.

        12. Esan ere zioten Rubengoai, Galaadkoai, eta Manassesen tribu erdiari:

        13. Oroitu zaitezte Moises Jaunaren serbitzariak eman zizuten agintearekin, esan zizutenean: Zuen Jaun Jainkoak eman dizute atsedena, eta lur guztia.

        14. Zuen emazteak, eta semeak, eta abereak geldituko dirade Moisesek eman zizuten lur onetan Jordandik emengo aldetik, baña zuek irago zaitezte armauta zuen anaien aurrean, sendo eta errutsu guztiak, eta gudatu zaitezte beren alde,

        15. Aliketa Jaunak eman ditzaioten bitartean atsedena zuen anaiai, zuei ere eman zizuten bezela, eta berak ere izan ditezten bitartean, zuen Jaun Jainkoak emango dioten lurraren jabe, eta orduan itzuliko zerate zuek jabe zeraten lurrera, eta bizituko zerate an, zeñ eman zizuten Moises Jaunaren serbitzariak Jordanen aldamen onetatik eguzkiaren irteerarontz.

        16. Eta erantzun zioten Josueri, eta esan zuten: Egingo ditugu agintzen diguzun gauza guztiak, eta joango gera bidaltzen gaituzun edozeñ tokitara.

        17. Nola obeditu giñon Moisesi gauza guztietan, ala obedituko dizugu zuri ere, bakarrik izan dedilla zurekin zure Jaun Jainkoa, izan zan bezela Moisesekin.

        18. Jarkitzen zaiona zure itzari, eta obeditzen ez diotena zuk ematen diozkazun aginte guziai, illa izan bedi. Bakarrik iduki dezazula zuk sendotasuna, eta portatu zaitezela gizonkiro.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Bidaldu zituen bada Josue Nunen semeak ixillean Setimdik bi zelatari, eta esan zioten: Zoazte, eta aztertu ezazute lurra eta Jerikoko erria. Zeñak joanik, sartu ziraden emakume galots Rahab zeritzan baten etxean, eta egon ziraden an ostatuz.

        2. Eta gaztigua emana izan zitzaion Jerikoko erregeari, eta esan zioten: Ona non sartu diraden emen Israelko semeetatiko gizon batzuek, lurra aztertzera.

        3. Eta Jerikoko erregeak bidaldu zion Rahabi esaten: Atera itzatzu kanpora zugana etorri diraden, eta zure etxean sartu diraden gizon oiek, zeren zelatariak dirade, eta etorri dirade lur guztia aztertzera.

        4. Baña emakumeak arturik gizonak, ezkutatu zituen, eta esan zuen: Aitortzen det etorri ziradela nere etxera, baña ez nekian nik nongoak ziraden,

        5. Eta atea itxitean illunean, berak ere batera atera ziraden, eta ez dakit nora joan diraden. Jarraitu zaiezute bereala, eta arrapatuko dituzute.

        6. Baña berak igoerazi zioten gizonai bere etxeko ganbarara, eta estali zituen, an zegoan liñozko sortakin.

        7. Bidalduak izan ziradenak berriz jarraitu ziozkaten Jordango uberara daraman bidetik, eta atera ziradenean berak, bereala itxi zuten atea.

        8. Oraindik etzituen loak artu ezkutatuak zeudenak, eta ona non emakumea igo zan berakgana, eta esan zuen:

        9. Badakit Jaunak eman dizutela lurra, zeren zuen izenaren beldurra erori da gure gañera, eta kordegabetu dirade lurrean bizi diraden guztiak.

        10. Aditu degu Jaunak leortu dituela itsaso Gorriko urak zuen sarreran, atera ziñatenean Ejiptotikan, eta zer egin ziñioten Amorreoen bi errege Jordanen bes aldamenean zeudenai Sehon eta Oji, zeñak il zenduzten.

        11. Eta oiek adituta beldur izan gera, eta kordegabetu da gure biotza, eta ez da gelditu gugan asnasarik zuen sarreran, zeren zuen Jaun Jainkoa, bera da Jaungoikoa an goian zeruan, eta emen bean lurrean.

        12. Orain bada juramentu egin zadazute Jauna gatik, nola nik iduki dedan errukia zuekin, ala zuek ere idukiko dezutela nere aitaren etxearekin, eta eman zadazute señale egiazko bat,

        13. Salbatuko dituzutela nere aita eta nere ama, eta nere anaiak, eta aizpak, eta berenak diraden gauza guztiak, eta libratuko gaituzutela eriotzatik.

        14. Zeñak erantzun zuten: Gure biziarekin salbatuko degu zuena, saldukeriaren bat egiten ez baldin badiguzu. Eta Jaunak ematen digunean lur au, idukiko degu zurekin errukia, eta egiztatuko degu gure eskeñia.

        15. Deseseki zituen bada soka batekin leiotikan, zeren bere etxea murruari itsatsia zegoan.

        16. Eta esan zioten: igo zaitezte mendira, bidean arkitu ez ditzatzuten itzultzen diradenak, eta zaudete an ezkutatuak iru egunean, aliketa biurtu ditezten bitartean, eta orduan joango zerate zuen bidetik.

        17. Berak esan zioten: Guk kunplituko degu zuzenkiro, eskatu diguzun juramentua,

        18. Sartzen geranean lurrean egongo balitza señaletzat eskarlata kolorezko kordoe au, eta lotuko baziñio deseseki gaituzun leioari, eta bilduko baziñitu zure etxean zure aita, eta zure ama, eta zure anaiak, eta zure aide guztiak.

        19. Baña aterako balitza norbait zure etxeko atetikan kanpora, berari egokiko zaio eta ez guri bere eriotza. Baña zurekin zure etxean dauden guzien odola egokiko zaigu guri, baldin norbaitek ukiturik egingo baliote.

        20. Baña baldin zuk salduko baginduzu, eta zabalduko bazeneza elkartasun au, ez gerade lotuak egongo eskatu diguzun juramentu onekin.

        21. Eta berak erantzun zuen: Esan dezuten bezela, ala egin bedi. Eta utzirik berai joaten, eseki zuen leiotik eskarlata kolorezko kordoea.

        22. Berak berriz ibillita allegatu ziraden mendira, eta an egon ziraden iru egunean, beren billa joan ziradenak itzuli ziraden bitartean, zeren billatuta bide guztietatik etzituzten arkitu.

        23. Zeñak sartu ziradenean errian, zelatariak jatxi ziraden menditik, eta biurtu ziraden, eta iragota Jordana, etorri ziraden Josue Nunen semeagana, eta kontatu ziozkaten, gertatu zitzaiozkaten gauza guztiak,

        24. Eta esan zioten: Jaunak jarri du gure eskuetan lur guzti au, eta beldurrez eroriak daude bertan bizi diraden guztiak.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Josuek bada jaikirik gauaz mugitu zituen etzauntzak: eta Setimdikan aterata, etorri ziraden Jordanera bera eta Israelko seme guztiak, eta gelditu ziraden an iru egunean.

        2. Zeñak iragota, pregoilariak irago ziraden etzauntzen erditik,

        3. Eta deadarrez asi ziraden esaten: ikusten dezutenean zuen Jaun Jainkoaren elkartasuneko kutxa, eta Lebiren jatorriko apaizak daramatela, jaiki zaitezte zuek ere, eta jarraitu zaiezute aurretik dijoazenai.

        4. Eta egon bitez zuen eta kutxaren artean bi milla beso: urrutitikan ikusi ditzakezuten, eta jakin zeñ bidetatikan joango zeraten, zergatik len etzerate beratatik ibilli, eta kontu iduki ezazute alderatzeko kutxara.

        5. Eta esan zion Josuek erriari: Santutu zaitezte, zeren biar Jaunak egingo ditu zuen artean mirariak.

        6. Eta esan zioten apaizai: Artu ezazute elkartasuneko kutxa, eta joan zaitezte erriaren aurretik. Zeñak beterik aginteak, artu zuten, eta ibilli ziraden beren aurretik.

        7. Eta esan zion Jaunak Josueri: Gaur asiko naiz zu gora altxatzen Israel guztiaren aurrean, jakin dezaten, Moisesekin izan nintzan bezela, ala naizela zurekin ere.

        8. Zuk berriz agindu zaiezu elkartasuneko kutxa daramaten apaizai, eta esan zaiezu: Sartzen zeratenean Jordango uraren parte batera, zaudete an.

        9. Eta esan zioten Josuek Israelko semeai: Alderatu zaitezte onara, eta aditu ezazute zuen Jaun Jainkoaren itza.

        10. Eta berriz: Onetan, esan zuen, jakingo dezute Jaun Jainko bizia dagoela zuen erdian, eta galduko dituela zuen aurrean Kanantarra, eta Hethetarra, Hebetarra eta Fereztarra, Jerjestarra ere, eta Jebustarra eta Amortarra.

        11. Ona emen non lur guztiko Jaunaren elkartasuneko kutxa joango da zuen aurretik Jordandikan.

        12. Gertutu itzatzute amabi gizon Israelko tribuetakoak, tribu bakoitzetik bat.

        13. Eta lur guztiko Jaun Jainkoaren kutxa daramaten apaizak jartzen dituztenean beren oñen azpiak Jordango uretan, beeko aldameneko urak jarraituko diote beren bideari eta aituko dirade: goitikan datoztenak berriz geldituko dirade montoituta.

        14. Atera zan bada erria bere etzauntzetatik, eta elkartasuneko kutxa zeramaten apaizak, zijoazten bere aurrean.

        15. Eta sarturik berak Jordanera, eta asirik bustitzen beren oñak uraen zati baten (Jordango urak berriz azi ziraden bere erriberak ezkutatzeraño, zalako igitaitzeko denbora)

        16. Goitikan zetozten urak gelditu ziraden toki batean, andituta mendi baten gisara, ikusten ziran urrutitikan Adom deritzan erritik Sartango tokiraño; beeko aldamenekoak berriz jatxi ziran eremuko itsasora (zeñi orain deitzen zaion illa) osotoro aitu ziraden bitartean.

        17. Bitartean erria zijoan Jerikorontz, eta Jaunaren elkartasuneko kutxa zeramaten apaizak, zeuden geldidirik eta Jaunaren agintera, lur leorraren gañean Jordanen erdian, eta erri guztia zijoan iragoaz ibaiaren aska leorretik.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Zeñak iragota, esan zion Jaunak Josueri:

        2. Autu itzatzu amabi gizon tribu bakoitzetik bat,

        3. Eta agindu zaiezu, artu ditzatela Jordango askaren erditikan, non egon ziraden geldituta apaizen oñak, amabi arri txit gogorrak, zeñak jarriko dituzuten etzauntzen tokian, gaurko gauean dendak ipintzen dituzuten lekuan.

        4. Eta ots egin zioten Josuek amabi gizon Israelko semeetatik autu zituenai, tribu bakoitzetik bat,

        5. Eta esan zioten: Zoazte zuen Jaun Jainkoaren kutxaren aurrera Jordanen erdira, eta ekarri ezazute andikan bakoitzak arri bat zuen sorbaldetan, Israelko semeen zenbataren araura,

        6. Izan dedin señalea zuen artean, eta biar galdetzen dizutenean zuen semeak, esaten dutela: Zer adirazten dute arri oiek?

        7. Erantzungo diezute: iges zuten Jordango urak Jaunaren elkartasuneko kutxaren aurretik, bera andikan iragotzen zanean: argatik jarriak izan ziraden arri oiek, Israelko semeen betiko oroipengarritzat.

        8. Egin zuten bada Israelko semeak Josuek agindu zioten bezela, eramaten zituztela Jordango askaren erditik amabi arri, Jaunak agindu zion bezela, Israelko semeen zenbataren araura, etzauntzak jarri zituzten tokiraño, eta an ipiñi zituzten.

        9. Beste amabi arri ere jarri zituen Josuek Jordango askaren erdian, non egon ziraden geldituta elkartasuneko kutxa zeramaten apaizak, eta an daude gaurko eguneraño.

        10. Eta kutxa zeramaten apaizak, zeuden sendoki Jordanen erdian, bete zan artean Jaunak Josueri agindu zion guztia, erriari adirazteko, eta Moisesek esan ziona. Eta erria asi zan arin ibiltzen, eta irago zan.

        11. Eta irago ziradenean guztiak, irago zan Jaunaren kutxa ere, eta apaizak zijoazten erriaren aurrean.

        12. Rubenen eta Gaden semeak ere, eta Manassesen tribuaren erdia, armakin zijoazten Israelko semeen aurrean, Moisesek agindu zioten bezela:

        13. Eta berrogei milla gadari oiek beren talde eta dia andietan zijoazten Jerikoko erriko lau, eta kanpoetatik.

        14. Egun artan txit goratu zuen Jaunak Josue Israel guztiaren aurrean; bere beldur izan zitezten, Moisesen beldur izan ziraden bezela, oraindikan bizi zala.

        15. Eta esan zion:

        16. Agindu zaiezu elkartasuneko kutxa daramaten apaizai, igo diteztela Jordandikan.

        17. Zeñak agindu zioten, esaten zuela: igo zaitezte Jordandikan.

        18. Eta igo ziradenean zeramatela Jaunaren elkartasuneko kutxa, eta asi ziradenean zapaltzen lur leorra, itzuli ziraden urak ibaiaskara, eta zijoazten len oi zuten bezela.

        19. Eta erria igo zan Jordandik lenbiziko illaren amargarren egunean, eta jarri zituzten etzauntzak Galgalan Jeriko erriaren sortaldeko aldamenaren aurkez.

        20. Ipiñi ere zituen Josuek Galgalan, Jordango askatik artu zituzten amabi arriak,

        21. Eta esan zioten Israelko semeai: Galdetzen dietenean zuen semeak biar beren gurasoai, eta esaten dietenean: Zer esan nai dute arri oiek?

        22. Irakasiko dituzute, eta esango dezute: Oiñ leorrez irago zuen Israelek Jordan au,

        23. Zuen Jaun Jainkoak sikatuta bere urak zuen aurrean, aliketa irago ziñaten bitartean,

        24. Len egin zuen bezela itsaso Gorrian, zeñ leortu zuen irago giñan bitartean,

        25. Ezagutu dezaten lurreko erri guztiak Jaunaren esku txit sendoa, eta zuek ere zuen Jaun Jainkoaren beldur izan zaitezten denbora guztian.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Aditu zutenean bada Amorrheo errege, bizitu ziradenak Jordango beste aldamenean sartalderontz, eta Kanaango errege guztiak, ziradenak itsaso andiaren aldeko tokien jabeak, Jaunak leortu zituela Jordango urak Israelko semeen aurrean irago ziraden bitartean, biotz gabetu ziraden guziak, eta etzan gelditu beretan asnasarik, Israelko semeen sarreraren beldurrez.

        2. Denbora artan esan zion Jaunak Josueri: Egin itzatzu zuretzat arrizko kanibetak, eta zirkunzidatu itzatzu bigarrenez Israelko semeak.

        3. Egin zuen Jaunak agindu ziona eta zirkunzidatu zituen Israelko semeak ganaisalen muñoan.

        4. Bigarren zirkunzisio au izan zan, zeren Ejiptotikan atera zan erri guztia, gizakia, gizon gudari guztiak, il ziraden eremuan bideko inguru txit luzeetan,

        5. Zeñak guztiak zirkunzidatuak zeuden. Eremuan jaio zan erria berriz,

        6. Berrogei urteko bidean eremu txit luzetik zirkunzidatu gabe zegoan, akabatu ziran bitartean Jaunaren boza aditu etzutenak, eta zeñai len juramentu egin zioten, etziela erakutsiko eznea eta eztia dariozkan lurrak.

        7. Oien semeak jarri ziraden gurasoen lekuan, eta Josuek zirkunzidatuak izan ziraden, zeren zeuden ganaisalarekin jaio ziranean bezela, eta etzituen iñork zirkunzidatu bidean.

        8. Baña guztiak zirkunzidatuak izan ziraden ezkero, egon ziran etzauntzetan toki huratan beratan, sendatu ziran bitartean.

        9. Eta esan zion Jaunak Josueri: Gaur kendu det Ejiptoko lotsaria zuek gandik. Eta deitua izan zan toki huraren izena Galgala, gaurko eguneraño.

        10. Eta egon ziraden Israelko semeak Galgalan, eta egin zuten Paskoa illaren amalaugarren egunean arratsaldetik Jerikoko landetan.

        11. Eta urrengo egunean jan zituzten erriko gariarekin egindako ogi legamigabeak, eta urte artako iriña.

        12. Eta aitu zan manna lurreko frutuetatik jan zuten ezkero, eta andikan aurrera etzuten berriz jan Israelko semeak janari huratatik, baizik jan zituzten Kanaango lurreko urte artako frutuetatik.

        13. Eta zegoala Josue Jerikoko erriko kanpoan, altxatu zituen begiak, ikusi zuen gizon bat zutik zegoala beraren aurkez, zuela ezpata billos bat, eta zuzendu zan beraganontz, eta esan zion: Guretatikoa zera zu, ala etsaietatikoa?

        14. Berak erantzun zuen: Ez: baizik naiz Jaunaren soldaudiaren agintaria, eta orain nator.

        15. Josue auzpeztu zan lurrean bere arpegiaren gañean. Eta adoratzen zuela, esan zuen: ¿Zer da nere Jaunak itz egiten diona bere serbitzariari?

        16. Kendu ezazu, erantzun zion, zure oñetakoa zure oñetatik: zeren zauden tokia, santua da. Eta egin zuen Josuek agindua izan zitzaion bezela.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta Jeriko zegoan itxia eta ongi murrutua, Israelko semeen beldurra gatik, eta etzan iñor benturatzen irtetzen edo sartuten.

        2. Eta esan zion Jaunak Josueri: Begira zure eskuan jarri ditudala Jeriko, eta bere erregea, eta bertako gizon sendo guztiak.

        3. Jira bat eman zaiozute erriari gerrari guztiak egunean bein, ala egingo dezute sei egunean.

        4. Zazpigarren egunean berriz apaizak artu bitzate zazpi tronpeta, jubileorako serbitzen dutenak, eta bijoaz elkartasuneko kutxaren aurretik, eta zazpi aldiz jira egingo diozute erriari, eta apaizak joko dituzte tronpetak.

        5. Eta jotzen danean tronpetaren soñu luzeagoa, eta autsia, eta zauritzen dituenean zuen belarriak, erri guziak batean deadar egingo du deadar txit andia, eta eroriko dirade erriko murruak zimenduetaraño, eta bakoitza sartuko da aurrean daukan tokitik.

        6. Ots egin zioten bada Josue Nunen semeak apaizai, eta esan zioten: Ar zazute elkartasuneko kutxa, eta beste zazpi apaizek ar ditzatela jubileoetako zazpi tronpetak, eta bijoaz Jaunaren kutxaren aurretik.

        7. Erriari ere esan zion: Zoazte, eta eman zaiozute jira erriari, armakin, joaten zeratela Jaunaren kutxaren aurretik.

        8. Eta bukatu zituenean Josuek itzak, eta zazpi apaizak jo zituztenean zazpi tronpetak Jaunaren elkartasuneko kutxaren aurrean,

        9. Eta zijoala aurretik ejerzitu guztia armakin, gañerako jendeak jarraitzen zion kutxari, eta aldamen guztietatik aditzen ziran tronpeta soñuak.

        10. Josuek berriz agindu zion erriari, esaten zuela: Ez dezute deadarrik egingo, ez da ere aditua izango zuen boza, eta ez da ere aterako zuen aotik itz bakar bat, allegatu dedin bitartean eguna, zeñean esango dizutedan: Deadar egin ezazute, eta eman itzatzute bozak.

        11. Jira eman zion bada Jaunaren kutxak erriari egunean bein, eta itzulita etzauntzetara, atseden zuen an.

        12. Jaikirik bada Josue gauaz, apaizak artu zuten Jaunaren kutxa,

        13. Eta beretatik zazpi tronpeta, zeñak serbitzen zuten jubileoan, eta zijoazen Jaunaren kutxaren aurretik, zebiltzala eta tronpetak jotzen zituztela, eta erria armauta zijoan beren aurretik, gañerako jendeak berriz jarraitzen zion kutxari, eta ots egiten zuten tronpetak.

        14. Eta jira eman zioten bein erriari bigarren egunean, eta itzuli ziraden etzauntzetara. Ala egin zuten sei egunean.

        15. Zazpigarren egunean berriz, txit goiz jaikitzen ziradela, eman ziozkaten erriari zazpi jira, aginduta zegoan bezela.

        16. Eta zazpigarren egunean apaizak tronpetak jotzen zituztela, esan zion Josuek Israel guztiari: Deadar egin ezazute: zeren eman dizute Jaunak erria:

        17. Eta izan bitez erri au eta beratan dauden gauza guztiak desegiñak Jaunarentzat. Bakarrik Rahab galotsa berarekin etxean dauden guztiakin gelditu bedi bizirik, zeren ezkutatu zituen bidaldu ginduzten mandatariak.

        18. Zuek berriz kontuan egon zaitezte ez ukiturik egiteko gauza oiek, onela autsiten dezutela emana dagotzuten agintea, eta ez izateko fedeautsiaren obendun, eta Israelko etzauntz guztiak gelditu ez ditezten bekatuaren azpian eta genasiak.

        19. Eta dagoan urre, zillar, bronzezko ontzi eta burni guztia, Jaunari konsagratua izan bizaio, gordeta bere tesoruetan.

        20. Erri guzia bada deadarrez ari zala, eta tronpetak jotzen zituztela, allegatu zanean jende taldearen belarrietara boza eta otsa, bereala erori ziraden murruak, eta igo zan bakoitza bere aurrean zegoan tokitik: eta artu zuten erria,

        21. Eta il zituzten bertan zeuden guztiak, gizasemetik emakumeraño, aurretatik zarretaraño. Beiak, eta ardiak, eta astoak ere irago zituzten ezpataren puntatik.

        22. Josuek berriz esan zioten bi gizon mandataritzan bidalduak izan ziradenai: Sartu zaitezte emakume galotsaren etxean, eta atera ezazute bera, eta bereak diraden gauza guztiak, eskeñi ziñioten bezela juramentuarekin.

        23. Eta sarturik gazteak, atera zituzten Rahab, eta bere gurasoak, anaiak ere, eta bere tresna guztiak, eta bere aideak, eta gelditu erazi ziozkaten Israelko etzauntzetatik kanpora.

        24. Erria berriz eta beratan zeuden gauza guztiak, erre zituzten; salbu urrea eta zillarra, eta bronzezko ontziak, eta burnia, zeñak konsagratuak izan ziraden Jaunaren tesorurako.

        25. Baña Josuek bizirik utzi zitzaioten Rahab galotsari, bere aitaren etxeari, eta zituen gauza guztiai, eta bizi izan ziraden Israelen erdian gaurko eguneraño, ezkutatu zituelako, Jeriko aztertzera bidaldu zituen mandatariak. Denbora artan egin zuen Josuek birao au, esaten zuela:

        26. Madarikatua Jaunaren aurrean, Jerikoko erria jaso eta egiten duen gizona. Ill bedi bere seme lenbizisortua bere zimenduak egiten dituenean, eta jartzen zaiozkanean bere ateak atzeneko semea.

        27. Jauna bada izandu zan Josuerekin, eta bere izena egin zan ospetsua mundu guztian.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Baña Israelko semeak autsi zuten agintea, eta berenganatu zuten arrapatu zutenetik zerbait. Zeren Akan Karmiren semeak, Zabdiren semearenak, Zareren semearenak Judaren tribukoak, artu zuen madarikazioko gauzetatik zerbait. Eta aserretu zan Jauna Israelko semeen kontra.

        2. Eta bidaldurik Josuek Jerikotik gizon batzuek Hairontz, zeñ dagoan Bethabenen aldean, Betelgo erriaren sortaldean, esan zioten: igo zaitezte, eta aztertu ezazute lurra. Zeñak betetzen zituztela aginteak, aztertu zuten Hai.

        3. Eta itzulita esan zioten: Ez bedi igo erri guztia, baizik joan bitez bi, edo iru milla gizon, eta desegin bitzate erria, zergatik erri guztia alperrik nekatuko da, etsai txit gutxiren kontra?

        4. Igo ziran bada iru milla gizon armadun. Zeñak bereala espaldak biurturik,

        5. Izan ziraden Hai erriko gizonak zaurituak, eta il ziran beretatik ogeita amasei gizon. Eta iges erazi zioten etsaiak atetikan Sabarimraño, eta erori ziraden iges egiten zutela aldats beeretatik, eta beldurtu zan erriaren biotza, eta likatu ura bezela.

        6. Baña Josuek urratu zituen bere soñekoak, eta egon zan auzpeztuta lurrean Jaunaren kutxaren aurrean arratsalderaño, bai bera eta bai Israelko zar guztiak, eta bota zuten autsa beren buruen gañera,

        7. Eta esan zuen Josuek: ¡Ah Jaun Jainkoa! Zergatik nai izan zenduan irago erazi erri oni Jordango erreka, jartzeko gu Amorreoen eskuetan, eta gu desegiteko? ¡Arren bada gelditu izan bagiña Jordango beste aldamenean, asi giñan bezela!

        8. Nere Jaun Jainkoa, zer esango det, ikusirik Israelek itzultzen diozkatela espaldak bere etsaiai?

        9. Adituko dute Kanaantarrak, eta lurrean bizi diraden guztiak, eta elkarrekin bilduta ingurutuko gaituzte, eta kenduko dute gure izena lurretik, eta zer egingo dezu zure izen andiarekin?

        10. Eta esan zion Jaunak Josueri: Jaiki zaite, ¿zergatik zaude auzpeztua lurrean?

        11. Bekatu egin du Israelek, eta autsi du nere elkartasuna, eta artu dute madarikaziotik, eta ostu dute eta gezurra esan dute, eta ezkutatu dute beren tresnen artean.

        12. Ezin egongo da sendo Israel bere etsaien aurrean, eta berakgandik iges egingo du, zikindu dalako madarikazioarekin. Ez naiz berriz zuekin izango, desegin ditzatzuten bitartean gaiztakeria onen obendun dana.

        13. Jaiki zaite, santutu ezazu erria, eta esan zaiezu: Zaudete santutuak biarko, zeren oiek esan ditu Israelko Jaun Jainkoak, madarikazioko gauza dago zure erdian, o Israel, ezin egongo zera zure etsaien aurrean, aliketa desegiña izan dedin bitartean zugandik gaiztakeria onekin zikindua izan dana.

        14. Eta alderatuko zerate biar bakoitza bere tribuetan, eta suertean tokatzen zaion tribua, alderatuko da bere aideakin, aideak bere etxeakin, eta etxeak bere gizasemeakin.

        15. Eta gaztakeria onen obendun arkitzen dan edozeñ, izango da suan errea dituen gauza guztiakin, zeren autsi du Jaunaren elkartasuna, eta egin du gauza gorrotogarri bat Israelen.

        16. Jaikirik bada Josue goizian ekarri zuen bere aurrera Israel bere tribuetan, eta erori zitzaion suertea Judaren tribuari.

        17. Eta etorririk au bere familiakin, erori zitzaion suertea Zareren familiari. Etorririk au ere etxe bakoitzekoakin, erori zan Zabdiren gañean.

        18. Eta bereziturik banan banan onen etxeko gizonak, erori zan suertea Akan Karmiren semearen, Zabdiren semearen, Zareren semearen Judaren tribukoaren gañera.

        19. Eta esan zion Josuek Akani: Ene semea, eman zaiozu gloria Israelko Jaun Jainkoari, aitortu ezazu, eta agertu zadazu neri zer egin dezun, ez ezazu estali.

        20. Eta Akanek erantzun zion Josueri, eta esan zion: Egiazki nik bekatu egin det Israelko Jaun Jainkoaren kontra, eta au eta au egin det.

        21. Zeren ikusi nituen tresnen artean granazko kapa txit on bat, eta berreun siklo zillarrezko, eta berrogeita amar sikloko meatze urre bat, eta beren gurarekin artu nituen, eta ezkutatu nituen lurrean nere dendaren erdian, eta aitzurtuta lurra, estali nuen dirua.

        22. Bidaldu zituen bada Josuek morroiak, zeñak korrika joanik bere dendara, arkitu zituzten toki beratan ezkutauta zeuden gauza guztiak, eta berakin dirua.

        23. Eta ateratzen zituztela dendatik eraman ziozkaten Josueri, eta Israelko seme guztiai, eta aurtiki zituzten Jaunaren aurrean.

        24. Arturik bada Josuek (eta Israel guztiak berarekin) Akan Zareren semea, eta dirua, eta kapa, eta urrezko meatzea, eta bere semeak, eta alabak eta bere idiak, eta astoak, eta ardiak, eta denda bera, eta zituen gauza guztiak eraman zituzten Akor ibarrera.

        25. Lotsariz bete gaituzulako, desegin zaitzala Jaunak egun onetan. Eta arrika il zuen Israel guztiak, eta zuen guztia suaz desegiña izan zan.

        26. Eta bildu zuten bere gañean arri montoi andi bat, zeñak dirauan gaurko eguneraño. Eta alde egin zuen berakgandik Jaunaren aserreak. Eta gaurko eguneraño ematen zaio toki hurari Akorko Ibarraren izena.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta esan zion Jaunak Josueri: Etzaite beldur izan, ez koldartu, artu ezazu zurekin gudarien talde guzia, eta jaikita igo zaite Hai errira. Ona non jarri ditudan zure eskuan bere erregea, eta erria, eta iria eta lurra.

        2. Eta egingo diezu Hai erriari eta bere erregeari, egin ziñioten bezela Jerikori eta aren erregeari, baña ebaspilla eta abere guziak partituko dituzute zuen artean, jarri zatzazkiozu zelatadak iriari bere ostean.

        3. Jaiki zan bada Josue, eta berarekin gudarien ejerzitu guzia, igotzeko Hairen kontra, eta bidaldu zituen gauaz ogeita amar milla gizon sendo,

        4. Eta agindu zioten, esaten zuela: Jarri itzatzute zelatadak iriaren ostean, etzaitezte asko urrutitu: eta guziok egongo zerate gertuak.

        5. Zeren ni, eta nerekin dagoan jende guzia alderatuko gera beste aldamenetik erriaren kontra. Eta ateratzen diradenean gure kontra, igesko degu, eta itzuliko diozkagu espaldak, len bezela.

        6. Aliketa gu persegitzen gaituztela joan ditezten bitartean erritik urrutira, zeren usteko dute iges egiten degula guk len bezela.

        7. Eta guk iges egiten degun eta berak persegitzen gaituzten bitartean, aterako zerate zelatadatik, eta desegingo dezute erria, eta zuen Jaun Jainkoak jarriko du zuen eskuetan.

        8. Eta arrapatzen dezutenean, su eman zaiozute, eta gauza guztiak egingo dituzute, agindu dedan bezela.

        9. Eta bidaldu zituen eta berak joan ziraden zelataden tokira, eta gelditu ziraden Bethel eta Hairen bitartean, Hai erriaren sartaldean, eta Josue gelditu zan gau artan erriaren erdian.

        10. Eta goiz jaikita zenbatu zituen lagunak, eta igo zan zarrakin ejerzituaren aurrera, inguruan zaitzen zutela gudari onak.

        11. Eta allegatu ziradenean eta igo erriaren aurretik, gelditu ziraden erriaren ifarreko aldamenean, zeñaren eta beren bitartean zegoan ibar bat.

        12. Bost milla gizon autu zituen eta jarri zelatadan Bethel eta Hairen bitartean, erri huraren beraren sartaldeko aldamenean.

        13. Gañerako ejerzitu guztia berriz zijoan gudarako gertutua ifarrerontz, alako moduan non talde huraren atzenak allegatzen ziran erriaren sartaldeko aldamenera. Joan zan bada Josue gau artan, eta gelditu zan ibarraren erdian.

        14. Ikusi zuenean au Haiko erregeak, atera zan agudo goizean goiz errian zegoan ejerzitu guztiarekin, eta zuzendu zituen bere gudariak eremurontz, ez jakiñik ostetikan zeudela ezkutatuak zelatadak.

        15. Josue berriz eta Israel guztia zijoazten utziaz tokia, adirazten zutela beldur zeradela, eta iges egiten zutela eremuko bidetik.

        16. Eta aiek deadar egiten zutela aldabatera, eta elkar sendatzen zutela, zijoazten berak persegituaz. Eta erritikan urrutira alde egin zutenean,

        17. Gelditu gabe Hai eta Bethelko errian bat bakarra ere, atera gabe Israel persegitzera (utziten zituztela idikiak naasian atera ziraden erriko ateak)

        18. Esan zion Jaunak Josueri: Altxatu ezazu eskuan dezun ezkutarma Hai errirontz, zeren zuri emango dizut.

        19. Eta altxatuta ezkutarma errirontz, atera ziraden bereala, zelatadan ezkutatuak zeudenak, eta joanik errirontz, artu zuten eta su eman zioten.

        20. Baña erriko gizon, Josue persegitzen zutenak, begiraturik atzerontz, eta ikusirik erriko ke zeruraño igotzen zuena, ezin zuten igesik egin aldamen batera ez bestera, batezere igesi zijoaztela eta eremura zuzentzen ziradela iruditu zutenak, esetsi ziozkatenean persegitzen zituztenai.

        21. Eta ikusirik Josuek eta Israel guztiak iria arrapatua izan zala, eta erriaren kea igotzen zala, itzulita esetsi zien Haiko gizonai.

        22. Zeren erria arrapatu eta su eman ziotenak ere aterarik erritik biltzeko berenakin, asi ziraden zauritzen erdian zeuzkaten etsaiak. Eta nola etsaiak ziraden zaurituak aldamen bietatik, alako moduan non batek bakarrik ere etzuen igesik egin talde ain anditik.

        23. Hai erriko erregea ere arrapatu zuten bizirik, eta eraman zioten Josueri.

        24. Illik bada, Israeli eremuetara zijoanari persegitu zioten guztiak, eta erorita ezpataz toki huratan beratan, itzulita Israelko semeak desegin zuten erria.

        25. Ziran bada egun onetan il ziraden gizaseme eta emakumeak, amabi milla gizon, guztiak Hai errikoak.

        26. Eta Josuek etzuen beeratu gora altxatu zuen eskua, zeukala ezkutarma, aliketa illak izan ziraden artean Haien bizitu ziraden guztiak.

        27. Abereak berriz eta errian arrapatu zutena partitu zuten beren artean Israelko semeak, Jaunak Josueri agindu zion bezela,

        28. Zeñak su eman zion erriari, eta egin zuen iltoki betiko bat.

        29. Bere erregea ere eseki zuen urkamendi batean arratsalde eta eguzkia sartu artean. Eta agindu zuen Josuek kendu zezatela bere gorputz illa guruzetik, eta aurtiki zuten erriko sarreran bertan, bildurik bere gañean arri muntoi andi, gaurko eguneraño irauten duen bat.

        30. Orduan egin zion Josuek aldare bat Israelko Jaun Jainkoari Hebal mendian,

        31. Agindu zioten bezela Moises Jaunaren serbitzariak Israelko semeai, eta eskribatua dagoan bezela Moisesen legeko liburuan, aldarea berriz zan arri landu gabe, burniak ukitu etzienezkoa, eta eskeñi ziozkan bere gañean Jaunari doañak, eta sakrifikatu zituen eskeñtza paketsuak.

        32. Eta eskribatu zuen arrien gañean Moisesen legeko Deuteronomio, berak Israelko semeai azaldu ziotena.

        33. Eta erri guztia eta zarrak eta agintariak, eta juezak zeuden zutik kutxaren aldamen bietatik, Jaunaren elkartasuneko kutxa zeramaten apaizen aurrean, arrotza bezela, ala erritarra ere. Beren erdiak Garizim mendiaren aldean, eta beste erdiak Hebal mendiaren aldean, Moises Jaunaren serbitzariak agindu zuen bezela. Eta aurrena Josuek bedeikatu zuen Israelko erria.

        34. Oien ondoan irakurri zituen bedeikazioko eta madarikazioko itz guziak, eta legeko liburuan eskribatuak zeuden gauza guztiak.

        35. Etzuen utzi ukitu gabe, Moisesek agindu zituen gauzetatik batere, baizik guztiak berriz esan zituen Israelko talde guziaren, beren artean bizi ziraden emakume eta aur eta arrotzen aurrean.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Oiek adituta, Jordango beste aldameneko errege guztiak, bizi ziradenak mendietan eta lauetan, itsasaldetan, eta itsaso andiaren erriberan, eta bizi ziradenak ere Libanoen aldean, Heteoa eta Amorreoa, Kananeoa, Ferezeoa, eta Hebeoa, eta Jebuseoa.

        2. Bildu ziraden batean gudan aritzeko Josueren kontra eta Israelen kontra, erabaki eta iritzi batekin.

        3. Baña Gabaonen bizi ziradenak, aditurik Josuek Jerikori eta Hairi egin ziezten gauza guztiak:

        4. Eta marro bat asmatuta artu zituzten berentzat jakiak, eta jarririk beren astoen gañean zaku zar batzuek eta zagi eten eta berriz jositako batzuek,

        5. Eta zapata txit anziñako batzuek, zeñak zarrak ziradedelako señaletzat josita zeuden ipinkiakin, eta jantzita soñeko txit erabilliakin, berebat biderako zeramazkiten ogiak ere, ziraden gogorrak, eta zatietan txikituak.

        6. Eta joan ziraden Josuegana, zeñ orduan zegoan Galgalako etzauntzetan, eta esan zioten berari, eta batean Israel guztiari: Toki urrutitikan gatoz, pakea zuekin egin nairik. Eta Israelko semeak erantzun zieten eta esan zuten:

        7. Etzaiteztela gero izan, suertez tokatzen zaigun lurrean bizi zeretenak, eta ezin dezakegula egin zuekin elkartasunik.

        8. Baña berak erantzun zioten Josueri: Zure serbitzariak gera. Eta Josuek esan zioten: Zeñ zerate zuek? Eta nondikan etorri zerate?

        9. Berak erantzun zuten: Lur txit urruti batetik etorri dirade zure serbitzariak zure Jaun Jainkoaren izenean. Zeren aditu degu bere altsutasunaren ospea, Ejipton egin zituen gauza guztiak,

        10. Eta Amorreoen bi errege Jordango beste aldamenean zeudenakin, Sehon Hesebongo errege, eta Og Basango errege, Astarothen zegoanarekin.

        11. Eta esan ziñiguten zarrak, eta gure errian bizi ziraden guztiak: Artu itzatzute janariak bide luze baterako, eta irten zatzazkiete bidera, eta esan zaiezute: Zuen serbitzariak gera, egin ezazute gurekin elkartasuna.

        12. Ona non geure etxeetatik atera giñanean zuek gana etortzeko, beroak artu giñituen ogiak, orain daude leortuta eta puskatuak zarrak diradelako.

        13. Ardo zagi berriak bete giñituen, orain daude urratuak eta desegiñak, jantzita dauzkagun soñekoak, eta oñetako zapatak daude puskatuak eta desegiñak izateko zorian bide luze bateko ibilliagatik.

        14. Artu zuten bada beren janarietatik, eta etziran itundu Jaunarekin.

        15. Eta egin zuen Josuek berakin pakea, eta egiñik elkartasuna eskeñi zioten etziradela izango illak, erriko prinzipeak ere juramentu egin zieten.

        16. Baña iragorik iru egun elkartasuna egin zutenetik, aditu zuten an aldean bizi ziradela, eta beren artean biziko ziradela.

        17. Eta mugitu zituzten etzauntzak Israelko semeak, eta irugarren egunean allegatu ziraden beren errietara, zeñaen izenak dirade oiek: Gabaon, eta Kafira, eta Berot, eta Kariatiarim.

        18. Eta etziozkaten kendu biziak, ala eskeñi ziozkatelako erriko prinzipeak Israelko Jaun Jainkoaren izenean. Gaizki esan zuen bada erri guztiak prinzipeen kontra.

        19. Zeñak erantzun zieten: Juramentu egin diegu Israelko Jaun Jainkoaren izenean; argatik ezin dizaiekegu ukitu.

        20. Baña au egingo degu berakin: Gelditu bitez ordu onean bizirik, piztu ez dedin Jaunaren aserrea gure kontra, juramentua betetzen ez baldin badegu,

        21. Baña bizi bitez, guztientzat egurra epaki eta urak ekartzeko. Agintariak oiek esaten zituzten bitartean,

        22. Ots egin zioten Josuek Gabaontarrai, eta esan zioten: Zergatik engañatu nai izan gaituzute marroz, esaten zendutela: Zuek gandik txit urrutian bizi gera, egonik zuek geure artean?

        23. Argatik egongo zerate madarikazioaren bean, eta ez da faltatuko zuen jatorritik nork epaki egurra, eta nork ekarri ura nere Jaungoikoaren etxera.

        24. Zeñak erantzun zuten: Allegatu zan berria gugana zure serbitzariokgana, zure Jaun Jainkoak eskeñi ziola Moises bere serbitzariari, emango zizutela lur guztia, eta desegingo zituela bertan bizi ziraden guztiak. Txit beldur izan giñan bada, eta begiratu genduen geure animak gatik, eta zuen beldurraz mugituta, erabaki au egin genduen.

        25. Baña orain zure eskuan gaude, ongi ta zuzen deritzazuna egin ezazu gurekin.

        26. Egin zuen bada Josuek esan zuena, eta libratu zituen Israelko semeen eskutik, etzitezten izan illak.

        27. Eta erabaki zuen egun artan berak ari ziteztela erri guztia, eta Jaunaren aldarea serbitzen, egurra ebaki eta urak ekartzen zituztela, gaurko eguneraño, Jaunak aututzen zuen tokira.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Aditurik oiek Adonisedek Jerusalengo erregeak, au da, Josuek artu eta desegin zuela Hai (zeren Jerikori eta bere erregeari egin zion bezela, ala egin zion Hai eta bere erregeari ere) eta Gabaontarrak irago ziradela Israelgana eta ziradela Israeltarren elkartuak,

        2. Txit beldur izan zan. Zeren Gabaon zan erri andia, eta errege errietatik bat, Hai baño andiagoa, eta bere gudari guztiak txit sendoak.

        3. Bidaldu zuen bada mandatua Adonisedek Jerusalengo erregeak Oham Hebrongo erregeagana, eta Faram Jerimotko erregeagana, Jafia Lakisko errekeagana ere, eta Dabir Eglongo erregeagana, esaten zuela:

        4. Igo zaitezte nigana, eta lagundu zadazute arrapatzen Gabaon, Josue eta Israelko semeak gana irago dalako.

        5. Bildurik bada igo ziraden Amorreoen bost erregeak: Jerusalengo erregea, Hebrongo erregea, Jerimotko erregea, Lakisko erregea, Eglongo erregea beren soldaudiakin batean, eta jarri zituzten etzauntzak Gabaonen aldean, esesten ziotela.

        6. Baña Gabaonen inguratuta zegoan errian bizi ziranak bidaldu zituzten mandatariak Josue, orduan Galgalan etzauntzetan zegoanagana, eta esan zioten: Ez zaiozu utzi arren zure serbitzari oiei laguntzeari, igo zaite arin, eta libratu gaitzatzu, eta ekarri zaguzu laguntasuna, zeren bildu dira gure kontra, mendietan bizi diraden Amorreoen errege guztiak.

        7. Eta igo zan Josue Galgalatik, eta berarekin gudarien soldaudi guztia, gizon txit errutsuak.

        8. Eta esan zion Jaunak Josueri: Etzaite beren beldur izan; zeren zure eskuetan jarri ditut, beretatik batere ezin jarkiko zatzu.

        9. Josuek bada aterarik Galgalatik eta ibillirik gau guztian, erori zan ustekabean beren gañera.

        10. Eta Jaunak naasi zituen Israel ikusirik, eta egin zuen triskantza andia Gabaonen, eta jarraitu zioten berai Betorongo igoerako bidetik, zauritzen zituela Azeka eta Mazedaraño.

        11. Eta igesi zijoaztenean Israelko semeakgandik, eta zeudenean Bethorongo jatxieran, Jaunak bidaldu zituen beren gañera zerutik arri andiak Azekaraño. Eta asko geiago il ziraden txingorraren arriakin, Israelko semeak ezpatarekin il zituztenak baño.

        12. Orduan itz egin zion Josuek Jaunari, Israelko semeen eskuetan Amorreoak jarri zituen egunean; eta esan zuen beren aurrean: Eguzkia, gelditu zaite Gabaonen gañean, eta illargia Aialongo ibarraren gañean.

        13. Eta gelditu ziran Eguzkia eta illargia, erriak bere etsaien benganza artu zuen bitartean. Ez al dago eskribatua au justoen liburuan? Gelditu zan bada eguzkia zeruaren erdian, eta egon zan sartu gabetanik egun oso bateko denboran.

        14. Etzan izan len ez gero egun aiñ luzerik, obeditzen ziola Jaunak gizonaren bozari, eta gudatzen zala Israelen alde.

        15. Eta itzuli zan Josue Israel guztiarekin Galgalako etzauntzetara.

        16. Zeren iges zuten bost erregeak, eta ezkutatu ziraden Mazeda erriko lizean.

        17. Eta adirazi zioten Josueri, arkituak izan ziradela Mazeda erriko lizean ezkutauta zeuden bost erregeak

        18. Zeñak agindu zioten lagunai, eta esan zuen: Amildu itzatzute arri andiak lizearen aora, eta jarri itzatzute gizon artatsuak, itxita daudenak zaitzeko:

        19. Zuek berriz etzaitezte orrela geldirik egon, baizik persegitu itzatzute etsaiak, eta il itzatzute, igesi dijoaztela bidean gelditzen diraden guztiak, eta etzaiezute ere utzi sartzen beren errietako igestokietan, Jaun Jainkoak zuen eskuetan jarri dituenai.

        20. Egiñik bada galmen andia etsaietan, eta ozta utzirik biziarekin bat bakarra, Israeltarrakgandik iges egin al izan zutenak sartu ziraden erri murrutuetan.

        21. Eta itzuli zan ejerzitu guztia Josuegana Mazedara, non orduan zeuden etzauntzak, ongi eta gizon bakar bat galdu gabetanik. Eta etzan iñor benturatu murtik egiten Israelko semeen kontra.

        22. Eta agindu zuen Josuek, esaten zuela: idiki ezazute lizearen aoa, eta ekarri zazkidazute an ezkutauta dauden bost erregeak.

        23. Eta egin zuten morroiak agindua izan zitzaioten bezela, eta atera zitzaiozkaten lizetik bost erregeak, Jerusalengo erregea, Hebrongo erregea, Jerimotko erregea, Lakisko erregea, Eglongo erregea.

        24. Eta ekarriak izan ziradenean beragana, ots egin zioten Israelko gizaseme guztiai, eta esan zioten berarekin zeuden ejerzituko agintari guztiai: Zoazte eta jarri itzatzute oñak errege oien lepoen gañean. Zeñak joanik, eta ipiñirik oñak errege menperatuen lepoen gañean,

        25. Berriz esan zioten: Etzaitezte beldur izan, ezta ikaratu ere, sendatu zaitezte eta izan errutsuak, zeren ala egingo diote Jaunak zuen etsai guztiai, zeñaen kontra gudatzen ari zeraten.

        26. Eta oien ondoan Josuek otsak eman erazi ziozkaten berai eta bizia kendu zioten eta eseki zituen bost zuretan, eta egon ziraden zinzilika arratsalderaño.

        27. Eta eguzkiaren sarreran, agindu zioten lagunai kendu zitzatela urkamendietatik. Zeñak izanik desesekiak, aurtiki zituzten ezkutauta egon ziraden lizera, eta jarri zituzten bere aoaren gañean arri andi, gaurko eguneraño daudenak.

        28. Egun onetan beronetan artu zuen Josuek Mazeda, eta irago zuen ezpataren puntatik, eta il zuen bere erregea eta bertan bizi ziraden guztiak, bat bakarra ere bizirik utzi gabe. Eta egin zion Mazedako erregeari, egin zion bezela Jerikoko erregeari.

        29. Eta irago zan Israel guztiarekin Mazedatik Lebnara, eta esetsi zion erri oni,

        30. Zeñ bere erregearekin jarri zuen Jaunak Israelen eskuetan, eta irago zituzten ezpataren puntatik erria eta bertan bizi ziraden guztiak. Eta etzuten utzi bizirik bat bakarra ere. Eta egin zioten Lebnako erregeari, egin zioten bezela Jerikoko erregeari.

        31. Lebnatik irago zan Lakisera Israel guztiarekin, eta jarririk bere inguruan ejerzitua, esetsi zion.

        32. Eta jarri zuen Jaunak Lakis Israelen eskuetan, eta artu zuen biaramonean, eta irago zuen ezpataren puntatikan bertan zegoan jende guzia, Lebnarekin egin zuen bezela.

        33. Denbora artan igo zan Horam Gazerko erregea, laguntzera Lakiskoai, zeñ desegin zuen Josuek bere jende guziarekin, bat bakarra ere bizirik utzi gabe.

        34. Eta irago zan Lakistik Eglonera, eta ingurutu zuen.

        35. Eta artu zuen egun artan beratan, eta irago zituen ezpataren puntatik, bertan bizi ziraden guztiak, Lakiskoai egin zioten era berean.

        36. Igo ere zan Israel guztiarekin Eglondik Hebronera, eta esetsi zion.

        37. Artu zuen, eta irago ezpataren puntatik, eta kendu zion bizia bere erregeari, eta orobat egin zuen alderri artako erri guztiakin, eta bertan zegoan jende guziarekin, etzuen utzi bizirik bat bakarra ere. Nola egin zion Egloni, ala egin zion Hebroni ere, desegiten zuela ezpataren puntarekin, bertan arkitu zituen gauza guztiakin.

        38. Andikan Dabirrera itzulita,

        39. Artu eta desegin zuen, eta irago erazi zituen ezpataren puntatik bere erregea, eta inguru artako errietako jende guzia. Etzuen bat bakarra ere bizirik utzi. Nola egin zioten Hebron eta Lebna eta beren erregeai, ala egin zion Dabir eta bere erregeari.

        40. Desegin zuen bada Josuek mendietako, eta egoeko, eta landetako alderri guztia, eta Asedoth bere erregeakin. Etzuen utzi bertan bizirik batere, baizik il zuen asnasa zeukan guztia, agindu zion bezela Israelko Jaun Jainkoak,

        41. Kadesbarnetik Gazamraño. Gosendik Gabaonrañoko lur guztia,

        42. Eta beren errege eta alderri guztiak artu eta desegin zituen esetsi batean. Zeren Israelko Jaun Jainkoa gudatzen zan beraren alde.

        43. Eta itzuli zan Israel guztiarekin etzauntzen tokira Galgalara.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Aditurik gauza oiek Jabin Asorko erregeak, bidaldu ziozkaten mandatariak Jobab Madongo erregeari, eta Semerongo erregeari, eta Atxsaphko erregeari,

        2. Eta Ifarraldeko errege, bizi ziradenai mendietan eta Zenerothko egoe aldameneko ibarrean, eta Dorko Landa eta alderrietan itsasoaren aldean,

        3. Eta sortaldeko eta sartaldeko Kananeoai, eta mendietako Amorreoai eta Heteoai eta Ferezeoai eta Jebuseoai, baitaere Hermongo mendiondoetan Masfako lurrean bizi zan Hebeoari.

        4. Eta atera ziraden guztiak beren ejerzituakin, jendedi txit andia, itsas bazterrean dagoan ondarra bezela, eta zaldi eta gurdizko talde muga gabeko bat.

        5. Eta errege guzi oiek bildu ziran batean Meromgo uretan, Israelen kontra gudatzeko.

        6. Eta Jaunak esan zion Josueri: Etzaite beren beldur izan: zeren biar ordu onetan berean nik emango dizkizut errege guzi oiek ezpataren puntatik iragoak izateko Israelen aurrean, desaztalduko dituzu beren zaldiak, eta suarekin erreko dituzu gurdiak.

        7. Eta etorri zan Josue eta berarekin ejerzitu guztia beren kontra Meromgo uretaraño supituan, eta esetsi zioten,

        8. Eta jarri zituen Jaunak Israelko eskuetan. Zeñak desegin zituzten, eta jarraitu zioten Sidon andiraño, eta Maserefothko uretaraño, eta Masfeko kanporaño, zeñ dagoan beraren sortaldean. Eta ala zauritu zituen guztiak non beretatik batere etzuen utzi bizirik.

        9. Eta egin zuen, Jaunak agindu zion bezela, desaztaldu zituen beren zaldiak, eta gurdiak erre zituen suarekin.

        10. Eta jira egiñik laister artu zuen Asor, eta bere erregea zauritu zuen ezpatarekin, zeren anziña Asor, erreñu guzi oien burua zan.

        11. Eta ezpataren puntarekin irago erazi zuen an zegoan jende guzia, iñor bizirik utzi gabe, baizik guzia osotoro desegin zuen, eta erria bera auts biurtu zuen.

        12. Eta artu zituen inguruko erri guztiak, eta beren erregeak, irago zituen ezpataren puntatikan, eta desegin zituen, agindu zion bezela Moises Jaunaren serbitzariak.

        13. Salbu muñoetan eta goietan zeuden erriak, erre zituen Israelek gañerakoak; bakarrik Asor erri txit murrutua izan zan errea.

        14. Eta Israelko semeak partitu zuten beren artean erri oietan arrapatu zuten guztia, eta abere guztiak, illik gizon guztiak.

        15. Jaunak bere serbitzari Moisesi agindu zion bezela, ala Moisesek agindu zion Josueri, eta onek guztia bete zuen. Etzuen utzi ezerere egin gabe aginte guzietatik, ezta Jaunak Moisesi agindu zion itz bakar bat ere.

        16. Artu zuen bada Josuek lur menditsu guztia, eta egoekoa, eta Jesengo lurra, eta laua, eta sartaldea, eta Israelko mendia, eta bere alderriak.

        17. Eta Seirtikan Baalgaderaño Libanoko lautik Hermonko mendiondotik igotzen dan mendiaren zati bat, artu, zauritu eta il zituen beren errege guziak.

        18. Denbora luzean ari zan gudan Josue errege oien kontra.

        19. Etzan izan erririk, beren Israelko semeen eskuetan jarri zanik, baizik Hebeoa, Gabaonen bizi zana, zeren guziak gerran arrapatu zituen.

        20. Zeren Jaunaren erabakia izan zan, gogortu ziteztela beren biotzak, eta gudatu ziteztela Israelen kontra, eta arrapatuak izan ziteztela, eta etziteztela izan errukiaren piskaren diñak, eta galduak izan ziteztela, Jaunak Moisesi agindu zion bezela.

        21. Denbora artan etorri zan Josue, eta il zituen mendietako Enazimtarrak, Hebrongoak, eta Dabirkoak, eta Anabkoak, eta Juda eta Israelko mendi guztietakoak, eta desegin zituen beren erriak.

        22. Etzuen batere utzi Enazimen jatorrikorik Israelko semeen lurrean, salbu Gaza, eta Jeth eta Azotoko errietan, zeñatan bakarrik izan ziraden utziak.

        23. Artu zuen bada Josuek lur guztia, Jaunak Moisesi itz egin zion bezela, eta eman zioten Israelko semeai beraren jabe izateko, partitzen ziotela tribuen araura. Eta atseden zuen lurrak gerretatik.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Oiek dirade Israelko semeak garaitu zituzten erregeak, eta zeñaen lurraren jabe egin ziraden Jordango beste aldamenean, sortalderontz, Arnongo errekatik Hermongo mendiraño, eta eremura begiratzen duen sortalde guzia.

        2. Sehon Amorreoen errege, Hesebonen bizi zanak bazituen bere lurrak, Aroer Arnongo errekaren erriberan dagoanetik, eta ibarraren erditik, eta Galaaden erdia, Jaboko errekaraño, zeñ dan Ammonen semeen muga.

        3. Eta eremutik Zenerothko itsasoraño sortalderontz, eta eremuko itsasoraño, zeñ dan itsaso txit gazia, sortalderontz Bethsimothera dijoan bidetik, eta egoeko aldamen, Aseklothen azpian dagoanetik Fasgaraño.

        4. Og Basango errege Rafeoetatik gelditu zanaren muga, zeñ bizitu oi zan Astarothen eta Edrain, eta agintzen zuen Hermongo mendian, eta Salekan, eta Basango alderri guztian

        5. Jessuriko, eta Matxatiko, eta Galaaden erdiko mugetaraño, zeñak ziraden Sehon Hesebongo erregearen mugak.

        6. Moises Jaunaren serbitzariak eta Israelko semeak desegin zituzten, eta Moisesek eman zioten beren lurren jabetasuna Rebentarrai eta Gadtarrai, eta Manassesen tribuaren erdiari.

        7. Oiek dirade lurreko erregeak, zeñak desegin zituzten Josuek, eta Israelko semeak Jordango beste aldamenean sartaldean, Baalgadtik Libanoko kanpoan mendiraño, zeñaen zati bat igotzen da Seirrerontz. Eta Josuek eman zioten beraren jabetasuna Israelko tribuai, bakoitzari bere zatia,

        8. Ala mendietan, nola lauetan eta landetan. Asedothen eta eremuan eta egoerontz bizi ziraden, Heteoa, eta Amorreoa, Kananeoa, eta Ferezeoa, Hebeoa eta Jebuseoa.

        9. Jerikoko erregea bat: Haiko errege, Betelen aldamenean dagoana, beste bat,

        10. Jerusalengo erregea bat, Hebrongo erregea beste bat,

        11. Jerimothoko erregea bat, Lakisko erregea beste bat,

        12. Eglongo erregea bat, Gazerko erregea beste bat,

        13. Dabirko erregea bat, Gaderko erregea beste bat,

        14. Hermako erregea bat, Heredko erregea beste bat,

        15. Lebnako erregea bat, Odulango erregea beste bat,

        16. Mazedako erregea bat, Bethelgo erregea beste bat,

        17. Zafuako erregea bat, Oferko erregea beste bat,

        18. Afekgo erregea bat, Sarongo erregea beste bat,

        19. Madongo erregea bat, Asorko erregea beste bat,

        20. Semerongo erregea bat, Atxsafko erregea beste bat,

        21. Thenakgo erregea bat, Majeddoko erregea beste bat,

        22. Kadesko erregea bat, Jatxango Karmeloko erregea beste bat,

        23. Dorko, eta Dorko probinziako erregea bat, eta Galgalgo erreiñuen erregea beste bat,

        24. Thersako erregea bat, guztiak ogeita amaika errege.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Josue zan zarra eta edade andikoa, eta esan zion Jaunak: Zartu zera, eta egun asko dituzu, eta gelditu da lur txit zabal, oraindikan suertez partitu ez dana:

        2. Au da Galilea guztia, Filisteoen lurra, eta Jessuri guztia.

        3. Ibai arre, Ejipto erregatzen duenetik Akarongo mugetaraño ifarrerontz: Kanaango lur, zeñ dagoan partitua Filisteoen bost erregetxoen artean, Gazakoa, eta Azotokoa, Askalongoa, Jethkoa, eta Akarongoa.

        4. Egoean berriz daude Hebeoak, Kanaango lur guztia, eta Sidonioen Maara Afekaraño, eta Amorreoen barrutiak,

        5. Eta bere mugaurkeak. Baitaere Libanoko alderria sortalderontz, Baalgaddik Hermongo mendiaren ondoan, Emathko sarreraraño.

        6. Mendian bizi diraden guztiak, Libanotik Maserefotko uretaraño, eta Sidontar guztiak. Ni naiz desegingo ditudana Israelko semeen aurrean. Betor bada Israelko primutzaren partill izatera, agindu nizun bezela.

        7. Eta orain partitu ezazu lurra, zeñaen jabe izan bear duten bederatzi tribuak eta Manassesen tribuaren erdia,

        8. Zeñarekin Ruben eta Gad izan ziraden, Moises Jaunaren serbitzariak Jordango errekaren beste aldamenean sortalderontz eman zioten lurraren jabe.

        9. Aroer, Arnongo errekaren erriberaren gañean, eta ibarraren erdian dagoanetik, eta Medabako kanpo guztiak Diboneraño,

        10. Eta Sehon, Amorreoen erregearen, Hesebonen, Ammon semeen mugetaraño agindu zuenaren, erri guziak,

        11. Eta Galaad, eta Jessuri eta Matxatien alderria, eta Hermongo mendi guztia, eta Basan guztia Saletxaraño.

        12. Eta Ojen erreñu guztia Basanen, zeñak agindu zuen Astarothen eta Edraien, bera zan gelditu ziraden Rafeoetatikoa. Eta Moisesek zauritu eta desegin zituen.

        13. Eta Israelko semeak etzituzten galdu nai Jessuri eta Matxatikoak. Eta gelditu dirade Israelen erdian gaurko eguneraño.

        14. Lebiren tribuari ordea etzion eman ezeren jabetasunik: baizik Israelko Jaun Jainkoaren eskeñtza eta doañak, dirade beraren primutza, itz egin zion bezela.

        15. Eman zion bada Moisesek Rubenen semeen tribuari bere tokamena bere aideen araura.

        16. Eta izan ziraden beren mugak Aroerdik, zeñ dagoan Arnongo errekaren erriberan, eta erreka huraren beraren ibarraren erdian, Medabara dijoan lau guztia,

        17. Eta Hesebon, eta alderrietan dauden erritxar guztiak: Dibon ere, eta Bamothbaal, eta Baalmaongo erria,

        18. Eta Jassa, eta Zedimoth, eta Mefaath,

        19. Eta Kariathaim, eta Sabama, eta Sarathasar ibarreko mendian.

        20. Bethphogor, eta Asedoth, Fasga, eta Bethjesimoth,

        21. Eta landetako erri guztiak, eta Sehon Amorreoen erregearen, Hesebonen erreiñatu zuenaren, erreñu guztiak, zeñ zauritu zuen Moisesek Madiango prinzipeakin, Hebi, eta Rekom, eta Sur, eta Hur, eta Rebe Sehonen agintari lur artan bizi ziradenak.

        22. Eta Balaam Beorren seme aztia il zuten ezpataz Israelko semeak, il ziraden besteakin.

        23. Eta Jordango erreka izan zan Rubenen semeen muga. Oiek dirade Rubentarrak beren aideen araura iduki zituzten iriak eta erritxarrak.

        24. Eta eman zioten Moisesek Gaden tribuari eta beren semeai beren tokamena, zeñaen partizioa da au.

        25. Jasergo alderria, eta Galaadko erri guztiak, eta Ammonen semeen lurraren zati erdia, Aroer-raño, zeñ dagoan Rabbaren aurkez.

        26. Eta Hesebondik Ramotheraño, Masphe eta Betonim: eta Manaimdik Dabirko mugetaraño.

        27. Ibarrean ere Betharan, eta Bethnemra, eta Sokoth, eta Saphon, eta Sehon Hesebongo erregearen erreñuaren gañerako zatia. Bere muga Jordana ere da, Zenerethko itsasoaren atzeneko egaleraño Jordango beste aldamenean sortaldean.

        28. Au da Gaden semeak jabe diraden lurra, beren familien, irien eta errien araura.

        29. Manassesen tribuaren erdiari, eta bere semeai ere eman zioten beren tokamena beren aideen araura,

        30. Zeñaen asiera da au: Manaimdik Basan guztia, eta Og Basango erregearen erreñu guztiak, eta Jairren erri guzti, Basanen daudenak, irurogei erri,

        31. Eta Galaaden, eta Astarothen eta Edraien, Ojen erreiñuko erri Basangoen erdia, Matxirren Manassesen semearen semeai, au da, Matxirren semeen erdiari beren aideen araura.

        32. Tokamen au partitu zuen Moisesek Moabko landetan Jordango beste aldamenean Jerikoren aurkez sortalderontz.

        33. Lebiren tribuari berriz etzion eman tokamenik, zeren Israelko Jaun Jainkoa bera da bere tokamena, esan zion bezela.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Au da iduki zutena Israelko semeak Kanaango lurrean, zeñ eman zieten Eleazar apaizak, eta Josue Nunen semeak, eta Israelko tribu bakoitzeko familien buruak.

        2. Partitzen zutela guztia suertean, Jaunak Moisesen bitartez agindu zuen bezela, bederatzi tribu eta erdien artean.

        3. Zeren bi tribu eta erdiri eman izan zitzaion Moisesek tokamena Jordango beste aldamenean, Lebitak zenbatu gabe, zeñak etzuten lurrik artu beren anaien artean:

        4. Baizik beren lekuan sartu ziraden Joseren semeak, berezituta bi tributan, Manasses eta Efraim, etzuten ere Lebitak iduki lurrean beste tokamenik, baizik erriak biziteko, eta beren usak bazkatzeko beren abere ta zamariak.

        5. Jaunak Moisesi agindu zion bezela, ala egin zuten Israelko semeak, eta partitu zuten lurra.

        6. Alderatu ziraden bada Josuegana Galgalan Judaren semeak, eta esan zion Kaleb Jefoneren seme Zeneztarrak: Badakizu zer esan zion Jaunak Moises Jaungoikoaren gizonari Kadesbarnen ni eta zu gatik.

        7. Berrogei urte nituen nik bidaldu ninduenean Moises Jaunaren serbitzariak Kadesbarnetik, lurra aztertzera, eta adirazi nion egia neritzana.

        8. Baña nere anaia, nerekin igo ziradenak kordegabetu zuten erriaren biotza, eta alaere nik jarraitu nion nere Jaun Jainkoari.

        9. Eta juramentu egin zuen Moisesek egun artan, esaten zuela: Zure oñak zapaltzen duen lurraren jabe izango zerate beti zu eta zure semeak, jarraitu ziñiolako nere Jaun Jainkoari,

        10. Jaunak bada eman dit neri bizitza gaurko eguneraño, eskeñi zuen bezela. Berrokeita bost urte dirade Jaunak Moisesi itz au esan ziola, zebillanean Israel eremutik, gaur dauzkat larogeita bost urte,

        11. Aiñ osasun sendoarekin, nolakoa neukan lurra aztertzera bidaldua izan nintzan denbora artan, denbora artako sendotasunak dirau nigan gaurko eguneraño, ala gudatzeko, nola ibiltzeko.

        12. Eman zadazu bada neri mendi au, zeñ eskeñi zidan Jaunak, zuk ere aditzen zenduela, zeñatan dauden Enaktarrak, eta erri andi eta murrutuak, noaski izango da Jauna nerekin, eta desegin alko ditut, eskeñi zidan bezela.

        13. Eta bedeikatu zuen Josuek, eta eman zion Hebron beraren jabe izateko.

        14. Eta denbora artatik izan zan Hebron Kalek Jefonen seme Zeneztarrarena gaurko eguneraño, jarraitu ziolako Israelko Jaun Jainkoari.

        15. Hebronen izena len zan Kariath-Arbe: Adan andiena Enazimen artean an dago obiratua, eta lurrak atseden zuen gerretatik.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Orain bada Judaren semeai suertean tokatu zitzaioten lur zatia, beren familien araura, au da, Idumeako mugetatik, Singo eremua Egoerontz, eta egerdi aldameneko atzeneraño.

        2. Bere asiera da itsaso txit gaziaren puntatik, eta beraren mingaiñ, egoera begiratzen duenetik.

        3. Eta luzatzen da Arrabioaren igoerarontz, eta iragotzen da Sinaraño, eta igotzen du Kadesbarnerontz, eta allegatzen da Esroneraño, igotzen dala Addarrerontz, eta ingurutzen duela Karkaa,

        4. Eta iragorik andikan Asemonarontz, allegatzen da Ejiptoko errekaraño, eta bere mugak izango dirade itsaso andia. Oiek izango dirade egoeko aldameneko mugak.

        5. Baña sortaldetik bere asiera izango da itsaso txit gazia Jordango atzeneraño, eta ifarrerontz begira dagoana itsasoaren mingañetik Jordango ibai hurataraño.

        6. Eta igotzen dute mugak Beth-Haglara, eta iragotzen dirade ifarretik Beth-Arabara, igotzen diradela Boen Rubenen semearen arriraño.

        7. Eta zabaltzen diradela Deberako mugetaraño Atxorko ibarretik, begiratzen duela ifarraldetik Galgalara, zeñ dagoan Adommimgo igoeraren aurkez errekaren egoeko aldamenetik, eta iragotzen dirade Eguzkiaren iturria deitzen zaioten urak, eta izango dirade bere atzenak Rojelen iturrian.

        8. Eta igotzen dirade Ennomen semearen ibarretik Jebuseoen egoeko aldamenetik, au da Jerusalem, eta andikan altxatzen dala, Jeemonen aurkez dagoan mendiaren erpiñeraño sartalderontz Rafaimgo ibarraren gañean ifarralderontz.

        9. Eta iragotzen dirade mendiaren erpiñetik Nephtoaren iturriraño, eta allegatzen dirade Efrongo mendiko errietaraño, eta jatxitzen dirade Baalarontz, zeñ dan Kariathiarim, au da, basoen erria.

        10. Eta zirku egiten dute Baalatik sartalderontz, Seirko mendiraño, eta iragotzen dirade Jarimgo mendiaren beste aldamenera ifarretik Txeslonerontz, eta jatxitzen dirade Bethsamesera, eta iragotzen dirade Thammaraño.

        11. Eta allegatzen dirade Akaronen ifarreko alderaño, eta jatxitzen dirade Setxronarontz, eta iragotzen dute Baala mendia: eta allegatzen dirade Jebneeleraño, eta bukatzen dirade sartaldean itsaso andian.

        12. Oiek dirade inguru guztitik Judaren semeen mugak beren familien araura.

        13. Eta Kaleb Jefoneren semeari eman zion bere tokamena Judaren semeen erdian, Jaunak agindu zion bezela, Kariath-Arbe Enaken Aitarena, zeñ dan Hebron.

        14. Eta Kalebek desegin zituen beratatik Enaken iru semeak, Sesai eta Ahiman, eta Tholmai Enaken jatorrikoak.

        15. Eta igorik andik etorri zan Dabirren bizi ziradenak gana, zeñi len deitzen zitzaion Kariath-Sepher, au da, letraen erria.

        16. Eta esan zuen Kalebek: Kariath-Sepher zauritu eta berarekin jabetzen danari, emango diot emaztetzat nere alaba Axa.

        17. Eta artu zuen Othoniel Zenezen seme Kaleben anaia txikienak, eta eman zion emaztetzat bere alaba Axa.

        18. Zeñ, guziak elkarrekin zijoaztela, izan zan bere senarrak itundua, eskatzeko bere aitari kanpo bat, eta bere astoan eseria zijoan eran, egin zuen aspirio bat. Eta Kalebek esan zion: Zer dezu?

        19. eta berak erantzun zuen: Eman zadazu zure bendizioa, Eman didazu lur bat egoealdean eta leorra, eman zadazu beste bat erregakoia. Eta Kalebek eman zion lur bat erregatzen zana goitik eta beetik.

        20. Au da Judaren semeen tribuko tokamena beren familien araura.

        21. Eta Judaren semeen erriak egoealdeko egaletan Idumeako mugetatik ziran: Kabseel, eta Eder, eta Jagur,

        22. Eta Zina, eta Dimona, eta Adada,

        23. Eta Kades, eta Asor, eta Jethnam,

        24. Ziph, eta Telem, eta Baloth,

        25. Asor berria, eta Karioth, Herrot, zeñ dan Asor,

        26. Amam, Sama, eta Molada,

        27. Eta Asergadda, eta Hassemom, eta Bethphelet,

        28. Eta Hasersual, eta Bersabee, eta Baziothia,

        29. Eta Baala, eta Jim eta Esem,

        30. Eta Eltholad, eta Zesil, eta Harma,

        31. Eta Sizeleg, eta Medemena eta Sensenna,

        32. Lebaoth eta Selim eta Aen eta Remon. Guziak ogei ta bederatzi iri, eta beren erriak.

        33. Eta landaetan: Estaol eta Sarea eta Asena,

        34. Eta Zanoe eta Engannim eta Zaphua eta Enaim,

        35. Eta Jerimoth, eta Adullam, Sotxo eta Azeka,

        36. Eta Saraim eta Adithaim eta Jedera eta Jederothaim, amalau iri, eta beren erriak.

        37. Sanan eta Hadassa eta Magdalgad,

        38. Delean eta Masepha eta Jekthel,

        39. Lakis eta Baskath eta Eglon,

        40. Txebbon eta Leheman eta Zethlis,

        41. Eta Jideroth eta Bethdagon eta Naama eta Mazeda: amasei iri, eta beren erriak.

        42. Labana eta Ether eta Asan,

        43. Jephtha eta Esna eta Nesib,

        44. Eta Zeila eta Atxsib eta Maresa, bederatzi iri, eta beren erriak.

        45. Akaron bere erri, eta erritxarrakin.

        46. Akarondik itsasoraño: Azotorontz begira dauden toki guztiak, eta bere erritxoak.

        47. Azoto bere erri eta erritxoakin. Gaza bere erri eta erritxoakin, Ejiptoko errekaraño, eta itsaso andia da bere muga.

        48. Eta mendian: Samir eta Jether eta Sokoth,

        49. Eta Danna eta Kariathsenna, au da Dabir:

        50. Anab eta Istemo eta Anim,

        51. Gosen eta Olon eta Jilo, amaika iri, eta beren erriak.

        52. Arab eta Ruma eta Esaan.

        53. Eta Janum eta Beththaphua eta Apheka,

        54. Athmatha eta Kariatharbe, au da Hebron eta Sior, emeretzi iri eta beren erriak.

        55. Maon eta Karmel eta Ziph eta Jota,

        56. Jezrael eta Judakam eta Zanoe,

        57. Akain, Gabaa, eta Thamna, amar iri, eta beren erriak.

        58. Halhul, eta Bessur eta Jedor

        59. Mareth eta Bethanoth, eta Eltekon, sei iri, eta beren erriak.

        60. Kariathbaal, au da Kariathiarim basoen erria, eta Arebba, bi iri, eta beren erriak.

        61. Eremuan: Betharaba, Meddin eta Satxatxa.

        62. Eta Nebsan, eta gatzaen erria, eta Engaddi, sei iri, eta beren erriak

        63. Baña Judaren semeak ezin zuten desegin Jerusalenen bizi zan Jebuseoa; eta Jebuseoa bizi izan da Judaren semeakin Jerusalenen gaurko eguneraño.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Joseren semeai tokatu ere zitzaioten suertean lur bat Jordandik Jerikoren aurkez eta bere uretatik sortalderonz, Jerikotik Bethelgo mendira igotzen dan eremuraño,

        2. Eta Betheldik ateratzen da Luzara, eta iragotzen ditu Artxiko mugak Atharothrontz.

        3. Eta jatxitzen da sartaldetik Jephletiko mugen aldean, Bethoron beekoaren, eta Gazerren mugetaraño. Eta bere mugak bukatzen dirade itsaso andian:

        4. Eta beraren jabe izan ziraden Joseren seme Manasses eta Ephraim.

        5. Eta izan zan Ephraimen semeen muga beren familietatik, eta berak jabe izan ziraden tokia sortalderontz Atharoth-Addar Bethorongoikoraño.

        6. Eta bere mugak ateratzen dirade itsasora, Matxmethathek begiratzen du ifarrera, eta bere mugak jira egiten dute sortaldetik Thanathselorontz, eta iragotzen dirade sortaldetik Janoeraño,

        7. Eta jatxiten dirade Janoetik Ataroth eta Naaratharaño, eta allegatzen dirade Jerikoraño, eta bukatzen dirade Jordanen.

        8. Taphuatik iragotzen dirade itsasorontz Kañaberadiaren ibarrera, eta allegatzen dirade itsaso gaziraño. Lur onen jabe da Efraimen semeen tribua bere familietatik.

        9. Eta berezituak izan ziraden erriak Efraimen semeentzat, Manassen semeak jabe ziraden lurraren eta beren errien erdian.

        10. Eta Efraimen semeak etzuten il, Gazerren bizi zan Kanaantarra. Eta bizi izan zan Kanaantarra Efraimen erdian gaurko eguneraño menpetasunean.

 

AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Erori ere zitzaion suertea Manassesen tribuari (zeñ izan zan Joseren lenbizisortua), Matxir, Manassesen, Galadden aitaren lenbizisortua, zeñ izan zan gizon gudaria, eta iduki zuen Galaadko eta Basango jabetasuna,

        2. Eta Manassesen gañerako semeai beren familien araura, Abiezerren semeai, eta Heleken semeai, eta Esrielen semeai, eta Setxemen semeai, eta Heferren semeai, eta Semidaren semeai. Oiek dirade Manassesen Joseren semearen giza semeak beren aideetatik.

        3. Baña Salfad Heferren seme, Galaaden seme Matxirren seme Manassesen semeak, etzuen semerik, baizikan bakarrik alabak, zeñaen izenak dirade oiek: Maala eta Noa eta Hegla eta Melka eta Thersa.

        4. Eta etorri ziraden Eleazar apaizaren, eta Josue Nunen semearen, eta prinzipeen aurrera, esaten zutela: Jaunak agindu zuen Moisesen eskuz, eman zekigula jabetasuna gure anaien erdian. Eta eman zieten lurrak Jaunaren agintearen araura beren aitaren anaien erdian.

        5. Eta tokatu zitzaiozkan Manassesi amar zati Galaadko eta Basango lurra gabetanik, Jordanen ostean.

        6. Zeren Manassesen alabak iduki zuten beren primutzaren jabetasuna bere semeen erdian. Eta Galaadko lurra tokatu zitzaioten suertean, Manassesen gañerako semeai.

        7. Eta Manassesen muga Asertik izandu zan Matxmethath, Sikemerontz begiratzen duena, eta luzatzen da eskuietik, Tafuako iturrian bizitu diradenen aldamenera.

        8. Zeren Manassesi suertean tokatu zitzaion Tafuako lurra, zeñ dagoan Manassesen lurraren aldean, eta da Efraimen semeena.

        9. Eta jatxitzen da muga Kañaberadiko ibarretik Efraimgo errietako errekaren Egoerontz, zeñak dauden Manassesen errien erdian, Manassesen muga iragotzen da errekaren ifarrera, eta bere bukaera dijoa itsasora.

        10. Alako moduan non Efraimen lurrak daude Egoean, eta Manassesen lurren ifarrean, biak bukatzen diradela itsasoan, eta elkartzen dirade Aserren tribuarekin ifarretik, eta Issakarren tribuarekin sortaldetik.

        11. Eta Manassesek iduki zuen Issakarren eta Aserren tokamentzat Bethsan bere erritxarrakin, eta Jeblaam bereakin, eta Dorren bizi ziradenak bere erriakin, Endorren bizi ziradenak ere bere erritxarrakin, eta berebat Tenaken bizi ziradenak bere erriakin, eta Magjedon bizi ziradenak bere erriakin, eta Nofet erriaren irugarren zatia.

        12. Eta Manassesen semeak ezin izan zituzten desegin erri oiek; baizik Kanaantarrak asi ziraden bizitzen beren lurrean.

        13. Baña Israelko semeak indarra artu zutenean, menderatu zituzten Kanaantarrak, eta egin zituzten berentzat tributarioak, baña etzituzten il.

        14. Eta itz egin zioten Joseren semeak Josueri, eta esan zuten: Zergatik eman didazu suerte bakar bat eta zati bakat bat, izanik ni erri ain ugaria, eta Jaunak bedeikatua?

        15. Zeñai Josuek esan zioten: Erri ugaria baldin bazera, igo zaite basora eta egin itzatzu uneak Ferezeoen eta Rafaimtarren lurrean, zeren Efraimgo mendiaren jabetasuna estua da zuretzat.

        16. Zeñi erantzun zioten Joseren semeak: Ezin igoko gera mendietara, burnizko gurdiak dituztelako Kanaantar kanpoko lurrean bizi diradenak, zeñean dauden Bethsan bere erritxarrakin, eta Jezrael dagoana ibarraren erdian.

        17. Eta esan zion Josuek, Jose, Efraim, eta Manassesen etxeari: Erri ugaria zera, eta sendotasun andikoa, ez dezu idukiko suerte bat bakarra,

        18. Baizik iragoko zera mendira, eta ebakiko dituzu zuretzat, eta garbituko dituzu tokiak bizitzeko, eta irago alko zera aurrerago desegiten dituzunean Kanaantarrak, zeñak gatik esaten dezun dituztela burnizko gurdiak, eta diradela txit sendoak.

 

EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta bildu ziraden Silon Israelko seme guztiak, eta an jarri zuten Testimonioko kutxa, eta lurra zeukaten beren mendean.

        2. Baña gelditu ziraden Israelko semeen zazpi tribu, zeñak oraindikan etzituzten artu berai tokatzen zaizkaten lurrak.

        3. Zeñai Josuek esan zioten: Noizarteraño egongo zerate alferrikan, eta etzerate sartzen izatera, zuen gurasoen Jaun Jainkoak eman dizuten lurraren jabe?

        4. Autu itzatzute iru gizon tribu bakoitzetik, bidaldu ditzadan, eta joan ditezten ematera jira bat lurrari, eta markatu dezaten bakoitzaren jendearen zenbataren araura, eta adirazi didaten egin duten markazioa.

        5. Partitu ezazute lurra zuen artean zazpi zatitan, Juda egongo da bere mugetan egoealdetikan, eta Joseren etxea ifarraldetik.

        6. Oien artean dagoan lurra markatu ezazute zazpi zatitan: eta etorri zaitezte onera nigana, bota ditzatzutedan emen suerteak zuen Jaun Jainkoaren aurrean,

        7. Zeren Lebitak ez dirade partill zuen artean, zeren Jaunaren apaiztza da beren tokamena. Gad, eta Ruben eta Manassesen tribuaren erdiak ordea artuak zituzten onezkero beren tokamenak Jordango beste aldamenean sortaldean, zeñak eman ziozkaten Moises Jaunaren serbitzariak.

        8. Eta jaiki ziradenean gizon oiek joateko lurra markatzera, agindu zioten Josuek esaten zuela: ingurutu ezazute lurra, eta markatu ezazute, eta itzuli zaitezte nigana, bota ditzatzutedan suerteak emen Silon Jaunaren aurrean.

        9. Onenbesterekin joan ziraden, eta aztertuta, berezitu zuten zazpi zatitan, eskribatzen zituztela liburu batean. Eta itzuli ziraden Josuegana Siloko etzauntzetara.

        10. Zeñak bota zituen suerteak Jaunaren aurrean Silon, eta partitu ziozkaten lurra Israelko semeai zazpi zatitan.

        11. Eta irten zitzaioten lenbiziko suertea Benjamimen semeai beren familietatik, izan zitezten lurraren jabeak Judaren semeen eta Joseren semeen artean.

        12. Eta izan ziraden beren mugak ifarraldetik Jordandik, zabaltzen ziradela Jerikoren ifarraldearen ondoan, eta igotzen ziradela andikan sartaldetik mendietarontz, eta allegatzen ziradela Bethabengo eremura,

        13. Eta iragotzen ziradela Luzaren aldean egoerontz, au da Bethel, eta jatxitzen dirade Bethoron beekoaren egoean dagoan mendirontz.

        14. Eta zeartzen dirade jira egiñik itsasorontz, Afrikaren aurkez Berthoronera begira dagoan mendiaren egoera, eta bere bukaerak daude Kariath-baalen, zeñi deitzen ere zaion Kariathiarim, Judaren semeen erria. Au da itsasorontzko aldamena, sartaldetik.

        15. Egoetik berriz Kariathiarim aldetik ateratzen dirade mugak itsasorontz, eta allegatzen dirade Neptoako uren iturriraño.

        16. Eta jatxitzen dirade, Ennomen semeen ibarrera begiratzen duen mendiaren aldamenera, eta dago ifarraldean Rafaimtarren ibarraren atzenean. Eta jatxitzen dirade Jeennomera (au da, Ennomen ibarrera) Jebuseoen aldamenaren ondoan egoetik, eta allegatzen dirade Rojelen iturrira,

        17. Iragotzen diradela ifarrerontz, eta luzatzen diradela Ensemeseraño: au da, eguzkiaren iturriraño,

        18. Eta iragotzen dirade Adomminen igoeraren aurkez dauden muñoetaraño, eta jatxitzen dirade Abenboeneraño, au da, Boen Rubenen semearen arriraño, eta iragotzen dirade ifarraldetik landetaraño: eta jatxitzen dirade lauetaraño,

        19. Eta iragotzen dirade ifarrerontz Beth-hagla baño arontzago, eta bere bukaerak daude itsaso txit gaziaren ifarraldeko puntan Jordanen sarrera, egoera begiratzen duenean,

        20. Zeñ dan bere muga sortaldetik. Lur onen jabe dirade Benjaminen semeak, inguruko beren mugakin, eta bere familien araura.

        21. Eta bere erriak izan ziraden Jeriko, eta Beth-hagla, eta Kasisko ibarra,

        22. Beth-Araba eta Samaraim eta Bethel,

        23. Eta Abim eta Aphara eta Ophera,

        24. Emonako erria, eta Ophni eta Gabee, amabi iri, eta beren erriak.

        25. Gabaon eta Rama eta Beroth,

        26. Eta Mesphe eta Kaphara eta Amosa,

        27. Eta Rezem, Jarephel eta Tharela,

        28. Eta Sela, Eleph, eta Jebus, zeñ dan Jerusalem, Gabaath eta Kariath, amalau iri, eta beren erriak. Oiek dirade Benjaminen semeen lurrak beren familien araura.

 

EMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta atera zan Simeonen semeen bigarren suertea, eta izan zan beren lurren

        2. Tokamena, Judaren semeak zituenen erdian, Bersabee eta Sabee, eta Molada,

        3. Eta Hasersual, Bala eta Asem,

        4. Eta Eltholad, Bethul eta Harma,

        5. Eta Sizeleg, eta Bethmartxaboth eta Hasersusa,

        6. Eta Bethlebaoth, eta Sarohen, amairu iri, eta beren erriak

        7. Ain eta Remmon, eta Athar eta Asan, lau iri eta beren erriak.

        8. Iri guzi oien inguruko erritxar guziak Baalat Beer Ramutheraño egoeko aldamenetik. Oiek dirade Simeonen semeen lurrak beren aideen araura,

        9. Judaren semeen lurrarte eta barrutian, zeren zan andiena. Eta argatik Simeonen semeak iduki zuten beren tokamena beren lurraren erdian.

        10. Eta irten zan irugarren lekuan Zabulonen semeen suertea beren aideetatik, eta beren lurren mugak izan ziraden Saridraño.

        11. Eta igotzen dirade itsasotik eta Meralatik, eta allegatzen dirade Debbasethera, Jekonamren aurkez dagoan errekaraño.

        12. Eta itzultzen dira Saredtik sortalderontz Zeseleththaborko mugetara, eta ateratzen dira Daberethera, eta igotzen dirade Japhierontz.

        13. Eta andikan igarotzen dirade Jethhepher eta Thakasingo sortalderaño, eta zabaltzen dirade Remmon, Amthar eta Noara.

        14. Eta jira egiten dute ifarretik Hanathonerontz eta bukatzen dirade Jephtaelko ibarrean,

        15. Eta Kateth, eta Naalol eta Semeron eta Jedala, eta Bethelem, amabi iri eta beren erriak.

        16. Oiek dirade Zabulonen semeen tribuaren lurrak beren aideetatik, beren iriak eta erritxarrak.

        17. Laugarren tokian atera zan Issakarren suertea beren aideetatik,

        18. Eta izan zan bere tokamena, Jezrael eta Kasaloth eta Sunem,

        19. Eta Apharaim eta Seon, eta Anaharath,

        20. Eta Rabboth, eta Zesion, Abes,

        21. Eta Rameth, eta Engannim eta Enhadda eta Enhadda eta Bethpheses.

        22. Eta allegatzen dirade bere mugak Thabor, eta Sehesima eta Bethsamesraño, eta bere bukaerak izango dirade Jordanen, amasei iri eta beren erriak.

        23. Oien jabe izan ziraden Issakarren semeak beren aideetatik, iriak eta beren erriak.

        24. Eta bosgarren tokian erori zitzaion suertea Aserren semeen tribuari beren aideetatik,

        25. Eta beren mugak izan ziraden Halkath eta Txali eta Beten, eta Axaph,

        26. Eta Elmeletx, eta Amaad, eta Mesal, eta allegatzen dirade itsasoko Karmeloraño, eta Sihor eta Labanathera,

        27. Eta itzultzen dirade sortaldetik Bethdagonerontz, eta iragotzen dirade Zabuloneraño, eta Jephtaelen ibarrera ifarrerontz Bethemek eta Nehieleraño. Eta zabaltzen dirade ezkerretik Kabulerontz,

        28. Eta Abran eta Rohob eta Hamon eta Kanarontz, Sidon andiraño.

        29. Eta jira egiten dute Hormarontz, Tiro erri txit murruturaño, eta Hosaraño, eta bere bukaerak dirade itsasoan Atxzibaren barrutian,

        30. Eta Amma eta Aphek eta Rohob, ogeita bi iri, eta beren erriak.

        31. Oiek dirade Aserren semeen lurrak beren aideetatik, eta iriak eta beren erri txarrak.

        32. Seigarren suerteak irten zitzaioten Neptaliren semeai beren familietatik,

        33. Eta asitzen dirade beren mugak Eleph eta Elondik Saananim eta Adamin, zeñ dan Nezeb eta Jebnael Lekumeraño, eta beren bukaerak dirade Jordanen,

        34. Eta itzultzen dirade mugak sartaldetik Azanotthaborrerontz, eta andikan zabaltzen dirade Hukukarontz, eta iragotzen dirade Zabulonera egoeko aldetik, eta Aserrerontz sartaldetik eta Judarontz Jordan aldetik eguzkiaren irteeratik.

        35. Bere erri txit murrutuak, Assedim, Ser, eta Emath, eta Rekath, eta Zenereth,

        36. Eta Edema, eta Arama, Asor,

        37. Eta Zedes, eta Edrai, Enhasor,

        38. Eta Jeron, eta Magdalel, Horem eta Bethanath eta Bethsames, emeretzi iri, eta beren erriak.

        39. Oiek dirade Neptaliren semeen tribuko lurrak beren aideetatik, iriak eta beren erri txarrak.

        40. Zazpigarren suerteak irten zitzaion Danen semeen tribuari beren familietatik,

        41. Eta beren lurren mugak izan ziraden Sara eta Esthaol, eta Hirsemes, au da, Eguzkiaren erria,

        42. Selebin eta Aialon eta Jethela,

        43. Elon eta Themna eta Akron,

        44. Eltheze, Jebbethon eta Balaath,

        45. Eta Jud, eta Bane eta Baratx, eta Jethremmon;

        46. Eta Mejarkon eta Arekon, Joppera begiratzen duen mugarekin,

        47. Eta emen bukatzen dirade bere mugak. Eta igo ziraden Danen semeak, eta gudatu ziraden Lesemen kontra, eta arrapatu zuten, eta irago zuten ezpataren puntatik, eta egin ziraden beraren jabe, eta bizitu ziraden bertan, deitzen ziotela Danen Lesem, Dan bere aitaren izena gatik.

        48. Oiek dirade Danen semeen tribuko lurrak, beren aideetatik, iriak eta beren erritxarrak.

        49. Eta bukaturik lurra suertez partitzea bakoitzari bere tribuetatik, eman zioten Israelko semeak Josue Nunen semeari bere tokamena beren erdian,

        50. Jaunaren agintearen araura Thamnathsaraako erria Efraimen mendian, zeñ eskatu zuen, eta egin zuen erri bat, eta bizitu izan zan beratan.

        51. Oiek dirade lurrak, zeñak partitu zituzten suertean Eleazar apaizak eta Josue Nunen semeak, eta Israelko semeen familien eta tribuen prinzipeak Silon, Jaunaren aurrean testimonioko tabernakuloaren aurrean, eta partitu zuten lurra.

 

OGEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zion Jaunak Josueri esaten zuela: itz egin zaiezu Israelko semeai, eta esan zaiezu:

        2. Berezitu itzatzute igeslen erriak, zeñak gatik itz egin nizuten Moisesen bitartez,

        3. Beretara iges dezan borondaterikan gabe norbait iltzen duen edozeñek, eta libratu dedin, odolaren bengatzallea dan alderengoaren aserretik.

        4. Erri oietatik batera iges egiten duenean, jarriko da erriko atean, eta esango diote erri artako zarrai, bere obengabetasuna ongitzeko dan guzia: eta onela artuko dute, eta emango diote tokia bizitzeko.

        5. Eta baldin odolaren bengatzalleak persegituko balu, ez dute jarriko bere eskuetan, zeren jakin gabe il zuen bere projimua, eta ez da ongitzen bi egun, edo iru egun lenago izan zala bere etsaia.

        6. Eta biziko da erri artan, jarri dedin bitartean juezaren aurrean egin duenaren kontua, eta il dedin bitartean denbora artan dan apaiznagusia, orduan itzuliko da erallea, eta sartuko bere erri eta etxean, zeñatatik iges egin zuen.

        7. Eta señalatu zituzten Zedes Galilean Neptaliko mendiaren gañean, eta Sikem Efraimgo mendian, eta Kariath-Arbe, zeñ dan Hebron Judako mendian.

        8. Eta Jordango beste aldamenean Jerikoren sortalderontz, señalatu zituzten Bosor, zeñ dagoan Rubenen Tribuko eremuko lauan, eta Ramoth Galaaden, Gaden tribukoa, eta Gaulon Basanen Manassesen tribukoa.

        9. Erri oiek izan ziraden señalatuak Israelko seme guzientzat, eta beren artean bizi ziraden arrotzentzat, iges egin zezan beretara jakin gabe gizonen bat iltzen zuenak, eta il etzedin, odol isuriaren benganza artzeko guraz zegoan aidearen eskuz, agertu zedin artean erriaren aurrean bere egiera adiraztera.

 

OGEITA BAT GARREN KAPITULUA

        1. Eta alderatu ziraden Lebiren familien buruak Eleazar apaizagana, eta Josue Nunen semeagana eta Israelko semeen tribu bakoitzaren aideen agintariak gana,

        2. Eta itz egin zieten Kanaango lurreko Silon, eta esan zuten: Jaunak agindu zuen Moisesen bitartez, eman zekizkigula erriak bizitzeko, eta beren usak abereak bazkatzeko.

        3. Eta eman ziozkaten Israelko semeak beren lurretatik Jaunaren agintearen araura erriak eta beren usak.

        4. Eta irten zitzazkion Kaathen Aaron apaizaren familiari amairu erri Judaren, eta Simeonen eta Benjaminen tribuetan,

        5. Eta Kaathen beste seme, gelditu ziradenai, au da, Lebitai, amar erri Efraimen eta Danen eta Manassesen tribu erdiaren tribuetatik.

        6. Eta Jersonen semeai irten zitzaioten suerteak, eta tokatu zitzaiozkaten amairu erri Issakarren eta Aserren eta Manassesen tribuaren erdiko Basango tribuetatik.

        7. Eta Merarien semeai beren aideetatik, amabi erri Rubenen, eta Gaden eta Zabulonen tribuetan.

        8. Eta eman ziozkaten Israelko semeak Lebitai erri oiek beren usakin, Jaunak Moisesen bitartez agindu zuen bezela, bakoitzari suertean partitzen ziozkatela.

        9. Judaren eta Simeonen semeen tribuetatik eman zituen Josuek erriak, zeñaen izenak dirade oiek:

        10. Aaronen seme Kaathen familietako Lebiren jatorrikoai (zeren oiei irten zitzaioten lenbiziko suerteak)

        11. ... Kariath Arbe Enak aitarena, zeñi deitzen zaion Hebron, Judako mendian eta bere usak inguruan.

        12. Bere kanpo eta erriak berriz eman izan ziozkan Kaleb Jefoneren semeari izan zedin bere jabe.

        13. Eman zioten bada Aaron apaizaren semeai Hebron igestokiko erria, eta bere usak, eta Lobna bere usakin,

        14. Eta Jether eta Estemo,

        15. Eta Hobon, eta Dabir,

        16. Eta Ain eta Jeta eta Bethsames beren usakin, bederatzi erri bi tributan, esan dan bezela.

        17. Eta Benjaminen semeen tributik, Gabaon eta Gabae,

        18. Eta Anathoth, eta Almon beren usakin, lau erri.

        19. Aaron apaizaren semeen erri guziak batean, ziraden amairu, beren usakin.

        20. Eta Kaathen semeen Lebiko jatorrikoaren gañerako familiai emana izan zitzaioten tokamena da au:

        21. Efraimen tributik igestokiko erriak ... Sikem bere usakin Efraimgo mendian, eta Gazer,

        22. Eta Zibsaim eta Bethoron, beren usakin lau erri.

        23. Danen tributik ere Eltheko eta Gabathon,

        24. Eta Aialon eta Jethremmon, beren usakin lau erri.

        25. Eta Manassesen tribuaren erditik Thanatx, eta Jethremmon beren usakin, bi erri.

        26. Guztitan emanak izan zitzazkioten amar erri beren usakin Kaathen seme, malla beeragokoak ziradenai.

        27. Orobat eman ziozkaten Manassesen tribuaren erditik Jersonen seme Lebiren jatorrikoai igestokiko erriak, Gaulon Basanen, eta Besra beren usakin, bi erri.

        28. Eta Isakarren tributik, Zesion eta Dabereth,

        29. Eta Jaramoth, eta Engannim, beren usakin, lau erri.

        30. Eta Aserren tributik, Masal eta Abdon,

        31. Eta Helkath, eta Rohob, beren usakin, lau erri.

        32. Neptaliren tributik ere igestokiko erriak, Zedes Galilean, eta Hammoth-Dor, eta Karthan, beren usakin iru erri.

        33. Jersonen familien erri guztiak, amairu, beren usakin.

        34. Eta Merarien seme beeragoko mallako Lebitai beren familietatik, emanak izan zitzazkioten Zabulonen tributik, Heknam eta Kartha,

        35. Eta Damna eta Naalol, lau erri beren usakin.

        36. Rubenen tributik Jordango beste aldetik Jerikoren aurkez igestokiko erriak, Bosor Misorko eremuan eta Jaser, eta Jethson eta Mephaath lau erri beren usakin.

        37. Gaden tributik igestokiko erriak, Ramoth Galaaden, eta Manaim, eta Hesebon eta Jaser, lau erri beren usakin.

        38. Merarien semeen erri guztiak beren familia eta aideetatik, amabi.

        39. Ala bada Lebiten erri guztiak Israelko semeen lurraren erdian izan ziraden berrogeita zortzi,

        40. Beren usakin partituta bakoitza beren familien araura.

        41. Eman zion bada Jaun Jainkoak Israeli, beren gurasoai emango ziotela juramentuarekin eskeñi zioten lur guztia. Eta izan ziraden beraren jabe, eta bizi izan ziran beratan.

        42. Eta berak eman zioten pakea inguruko erreiñu guziakin, eta etzan izan etsairik jarkitzen benturatu zanik, baizik guztiak gelditu ziraden beren agintearen mendean.

        43. Emango ziotela eskeñi zioten gauza guztietatik, itz bakar bat ere etzan gelditu egiztatu gabe, baizik egiteakin bete ziraden guztiak.

 

OGEITA BIGARREN KAPITULUA

        1. Denbora beratan ots egin zioten Josuek Rubentarrai, eta Gadtarrai, eta Manassesen tribuaren erdiari,

        2. Eta esan zioten: Egin zenduten Moises Jaunaren serbitzariak agindu zizuten guztia, neri ere obeditu didazute gauza guztietan,

        3. Eta ez dituzute utzi zuen anaiak denbora luzean gaurko eguneraño, gordetzen dezutela zuen Jaun Jainkoaren agintea.

        4. Eta zuen Jaun Jainkoak eman dioten ezkero zuen anaiai atsedena eta pakea, eskeñi zuen bezela, itzuli zaitezte, eta zoazte zuen dendetara eta Moises Jaunaren serbitzariak Jordango beste aldamenean eman zizuten lurrera, bere jabe izateko,

        5. Bakarrik adirazten dizutet zaitu dezazutela ajolarekin, eta egitez bete dezazutela Moises Jaungoikoaren serbitzariak eman zizuten aginte eta legea, maitatu dezazutela zuen Jaun Jainkoa, eta ibilli zaiteztela bere bide guzietatik, eta gorde ditzatzutela bere aginteak, eta itsatsi zatzakizkiotela berari, eta serbitu dezazutela zuen biotz guziarekin, eta zuen anima guziarekin.

        6. Eta bedeikatu zituen Josuek, eta bidaldu zituen. Zeñak biurtu ziraden beren dendetara.

        7. Eta Moisesek eman zion Manassesen tribu erdiari, Basanen idukiko zuena, eta argatik Josuek eman zion bere suertea beste erdi, gelditu zanari beste anaien artean Jordango emendiko aldean sartaldean. Eta bidaltzen zituela beren dendetara, eta bedeikatzen zituela,

        8. Esan zioten: Ondasun askorekin eta aberastasunakin itzultzen zerate zuen etxeetara, zillarrarekin eta urrearekin, kobrearekin, eta burniarekin, eta soñeko mot askorekin: partitu ezazute zuen anaiakin etsaiai arrapatua.

        9. Eta biurtu ziraden eta joan ziraden Rubenen semeak, eta Gaden semeak, eta Manassesen tribuaren erdia, Israelko semeak gandik Silotik, zeñ dagoan Kanaanen, sartzeko Galaaden, berak jabe ziraden lurrean, zeñ iritxi zuten Moisesen bitartez Jaunaren agintearen araura.

        10. Eta allegatu ziradenean Jordango inguruetara Kanaango lurrean, egin zuten Jordanen aldean aldare bat anditasun neurrigabekoa.

        11. Aditurik au Israelko semeak, eta esan ziotenean mandatari ziurrak Rubenen eta Gaden semeak eta Manassesen tribuaren erdiak egin zutela aldare bat Kanaango lurrean, Jordanen inguruan, Israelko semeen aurkez.

        12. Bildu ziran guziak Silon, igotzeko eta beren kontra gudatzeko.

        13. Eta bitartean bidaldu zuten berakgana Galaadko lurrera Finees Eleazar apaizaren semea,

        14. Eta berarekin amar prinzipe, tribu bakoitzetik batna.

        15. Zeñak etorri ziraden Rubenen eta Gaden semeakgana, eta Manassesen tribuaren erdiagana Galaadko lurrera, eta esan zieten:

        16. Oiek esateko agintzen digu Jaunaren erri guztiak: Zer mugauste da au? Zergatik utzi dezute Israelko Jaun Jainkoa, egiten diozutela aldare bat beste jaungoikori, eta alde egiten dezutela beraren adoraziotik?

        17. Gutxi bai al deritzatzute bekatu egin izatea Beelfegorren, eta gaiztakeria onen natuak iraun dezala gugan gaurko eguneraño? Bada argatik galdu ziraden erriko asko.

        18. Eta zuek utzi dezute gaur Jauna, eta biar piztuko da bere aserrea Israel guziaren kontra.

        19. Eta uste baldin badezute zikiña dala zuek jabe zeraten lurra, irago zaitezte Jaunaren tabernakuloa dagoan lurrera, eta bizi zaitezte gure artean, baña ez ezazute alde egin Jaunagandik, eta gure laguntzatik, egiten dezutela gure Jaun Jainkoaren aldarea baño beste aldare bat.

        20. Akan Zareren semeak ez al zuen autsi Jaunaren agintea, eta argatik ez al zan etorri bere aserrea Israelko erri guztiaren gañera? Eta hura gizon bakar bat zan, eta arren bada bera bakarrik galdua izan baldin balitza bere gaiztakerian!

        21. Eta Rubenen eta Gaden semeak, eta Manassesen tribuaren erdiak erantzun zioten Israelko prinzipe, berakgana bidalduai:

        22. Jaun Jainko txit sendoak, Jaun Jainko txit sendoak, berak badaki, eta Israelek ere adituko du, berari jarkitzeko gogoarekin egin baldin badegu aldare au, ez gaitzala zaitu, baizik kastigatu gaitzala oraindandik,

        23. Eta egin baldin badegu doañak eta opariak eta abereil paketsuak eskeñtzeko gogoarekin, berak aztertu eta juzgatu dezala,

        24. Baizikan gogo eta asmo onekin izan ez baldin bada esateko, biar esango diete zuen semeak gure semeai: Zer dezute zuek zer ikusirikan Israelko Jaun Jainkoarekin?

        25. Jaunak jarri zuen Jordango erreka mugatzat zuen artean eta gure artean, o Rubenen semeak eta Gaden semeak, eta argatik etzerate partill Jaunagan. Eta gauza augatik zuen semeak alde eraziko diete gure semeai Jaunaren beldurretik. Argatik uste izan degu obekiago dala,

        26. Eta esan degu: Egin dezagun aldare bat, ez eskeñtzeko doañak eta opariak,

        27. Baizik adigarritzat gure eta zuen artean, eta gure jatorriaren eta zuenaren artean, serbitzen degula Jauna, eta badegula eskua eskeñtzeko doañak, eta opariak, eta abereil paketsuak, eta iñolaere ez dizaieten esan biar zuen semeak gure semeai: Etzerate zuek Jaunagan partill.

        28. Baña au esan nai baldin baliete, erantzungo diete: Ona emen gure gurasoak egin zuten Jaunaren aldarea, ez doañ, eta oparientzat, baizik gure eta zuen adigarritzat.

        29. Urrutian gugandik gaiztakeria au, alde egin dezagula Jaunagandik, eta utzi ditzagula bere oñatzak, egiñik aldare bat eskeñtzeko doañak, eta opariak, eta abereillak, baizik gure Jaun Jainkoaren aldare, bere tabernakuloaren aurrean egiña dagoanean.

        30. Zeñak adituta, Finees apaiza, eta berarekin zeuden Israelko prinzipe mandatariak, paketu ziran, eta aditu zituzten txit gogotik Rubenen eta Gaden semeen, eta Manassesen tribuaren erdiaren itzak.

        31. Eta esan zioten Finees Eleazar apaizaren semeak: Orain dakigu Jauna gurekin dala, gaiztakeria onetatik aldenduak zaudeten ezkero, eta libratu dituzuten ezkero Israelko semeak Jaunaren aserretik.

        32. Eta utzirik Rubenen eta Gaden semeak, bera prinzipeakin itzuli zan Galaadko lur, Kanaango mugan dagoanera, Israelko semeak gana, eta kontatu zioten guztia.

        33. Eta guztien gogokoak izan ziraden itzak. Eta alabatu zuten Jaungoikoa Israelko semeak, eta etzuten gero itzik ere egin, beren kontra igo eta gudatzeko, eta desegiteko berak jabe ziran lurra.

        34. Eta Rubenen semeak eta Gaden semeak jarri zioten izena egin zuten aldareari, Jauna bere Jaungoikoa danaren gure aitormena.

 

OGEITA IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta iragota denbora asko, Jaunak Israeli pakea eman zion ezkero, menderatuta inguruetako erreñu guztiak, eta izanik onezkero Josue zarra, eta edade txit andikoa,

        2. Ots egin zioten Josuek Israel guztiari, eta zarrai, eta prinzipeai, eta irakasleai, eta esan zioten: Ni zartu naiz, eta naiz edade txit andikoa,

        3. Eta zuek ikusten dezute zuen Jaunak egin dioten guztia zuen inguruko erreñu guztiai, nola bera gudatu dan zuen alde.

        4. Eta orain partitu dizutela lur guztia suertean, Jordango sortaldetik itsaso andiraño, eta oraindikan erreñu asko gelditzen diradela,

        5. Zuen Jaun Jaungoikoak galduko ditu eta kenduko ditu zuen aurretik, eta izango zerate lurraren jabe, eskeñi zizuten bezela.

        6. Bakarrik izanarekin zuek sendoak eta ajolatsuak gordetzen Moisesen legeko liburuan eskribatuak dauden gauza guztiak, eta ez egiñik zuek alderik beretatik ez eskuiera, ez ezkerrera:

        7. Sartzen zeraten ezkero zuen artean egongo diraden jendeen artean, ez dezazuten juramenturik egin beren jaungoikoen izenean, eta ez ditzatzuten berak serbitu, eta ez adoratu,

        8. Baizik egon zaitezten itsatsiak zuen Jaun Jainkoari, egin dezuten bezela gaurko eguneraño.

        9. Eta orduan desegingo ditu Jaun Jainkoak zuen aurrean jende andi eta txit sendoak, eta ezin jarkiko zatzute iñor.

        10. Zuetatiko batek persegituko diozkate etsaien milla gizoni, zeren zuen Jaun Jainkoa zuen alde gudatuko da, eskeñi zuen bezela.

        11. Onetan bakarrik ipiñiko dezute arreta txit andi bat, maitatzean zuen Jaun Jainkoa.

        12. Baña naiko baldin bazendukete itsatsi zuen artean bizi diraden jende oien gezurrezko sinismenetara, eta berakin egin ezkontzak, eta artu adiskidetasunak,

        13. Oraindandik jakin ezazute, zuen Jaun Jainkoak ez dituela desegingo zuen aurretik, baizik izango diradela zuentzat zulo bat, lakio bat, beaztopagai bat, idukiko dezutena zuen aldamenean, eta arantza bat zuen begietan, kendu eta desegiten zaituzten bitartean, eman dizuten lur txit eder onetatik.

        14. Ona non ni gaur sartzen naizan lur guztiaren bidean, eta biotz guztitik ezagutuko dezute, ez duela Jaunak utzi egiztatu gabe, kunplituko dituela eskeñi zuen gauza guztietatik itz bakar bat ere.

        15. Bada nola bete duen egitez eskeñi zuena, eta guztia gertatu zatzuten doatsukiro, ala ekarriko ditu zuen gañera zematuta dauzkan gaitz guztiak, aliketa kendu zaitzaten bitartean eta galdu, eman zizuten lur txit eder onetatik;

        16. Autsi dezutelako zuen Jaun Jainkoak zuekin egin zuen elkartasuna, eta serbitu dituzutelako jainko arrotzak, eta berak adoratu dituzutelako, laster eta bereala jaikiko da zuen kontra Jaunaren aserrea, eta kenduak izango zerate, eman zizuten lur txit eder onetatik.

 

OGEITA LAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta bildu zituen Josuek Israelko tribu guztiak Sikemen, eta deitu zituen zarrak, eta prinzipeak eta juezak, eta irakasleak, eta jarri ziran Jaunaren aurrean,

        2. Eta itz egin zion erriari onela: Oiek esaten ditu Israelko Jaun Jainkoak: Zuen gurasoak, Thare Abrahamen eta Nakorren aita, bizi izan ziran asieratik ibaiaren beste aldamenean, eta serbitu zituzten jainko arrotzak,

        3. Baña nik atera nuen zuen aita Abraham Mesopotamiako mugetatik, eta ekarri nuen Kanaango lurrera, eta ugaritu nuen bere jatorria.

        4. Eta eman nion Isaak, eta oni ere eman niozkan Jakob eta Esau. Zeñatatik Esauri eman nion Seirko mendia izan zedin bere jabea; Jakob berriz eta bere semeak jatxi ziraden Ejiptora.

        5. Eta bidaldu nituen Moises eta Aaron eta kastigatu nuen Ejipto señale eta arrigarri askorekin.

        6. Eta atera zinduztedan zuek eta zuen gurasoak Ejiptotik, eta etorri ziñaten itsasora, eta ijitoak persegitu zituzten zuen gurasoak gurdiakin eta zaldiakin itsaso gorriraño.

        7. Baña Israelko semeak deadarrez deitu zioten Jaunari, zeñak jarri zituen illuntasunak zuen eta ijitoen artean, eta eraman zuen beren gañera itsasoa, zeñak estali zituen. Ikusi zituzten zuen begiak, Ejipton egin nituen gauza guztiak, eta bizi izan ziñaten eremuan denbora luzean.

        8. Eta sartu zinduztedan Amorreoaren, Jordango beste aldamenean bizi zanaren lurrean. Eta zuen kontra gudatzen ziradela, jarri nituen zuen eskuetan, eta izan ziñaten beren lurraren jabe, eta il zenduzten

        9. Eta jaiki zan Balak Seforren Moabko erregearen semea, eta gudatu zan Israelen kontra. Eta bidaldu zuen deitzera Balaam Beorren semea, madarikatu zinzaten,

        10. Eta nik ez nion nai aditu, baizikan bestera bere bitartez bedeikatu zinduztedan, eta libratu zinduztedan bere eskutik.

        11. Eta irago zenduten Jordana, eta etorri ziñaten Jerikora. Eta gudatu ziraden zuen kontra erri artako gizonak Amorreoa, eta Ferezeoa eta Kananeoa eta Heteoa, eta Jerjeseoa, eta Hebeoa eta Jebuseoa, eta jarri nituen zuen eskuetan.

        12. Eta bidaldu nituen zuen aurrean eulitzarrak eta bota nituen beren lekuetatik Amorreoen bi erregeak, ez ezpatarekin, ez uztaiarekin.

        13. Eta eman nizuten aitzurtu etzenduten lurra, eta egin etzenduzten erriak, bizi zinaindezten beretan, jarri etzenduzten mastiak eta olibodiak.

        14. Orain bada izan zaitezte Jaunaren beldur, eta serbitu ezazute biotz txit on eta zintzoarekin, eta kendu itzatzute, zuen gurasoak Mesopotamian eta Ejipton serbitu zituzten Jaungoikoak, eta serbitu ezazute Jauna.

        15. Baña baldin gaizki baderitzatzute Jauna serbitzea, autakera ematen zatzute, autu ezazute gaur zuen gogoko dana, zeñ berariaz serbitu bear dezuten, ala zuen gurasoak Mesopotamian serbitu zituzten jaungoikoak, ala Amorreoen jaungoikoak, zeñaen lurrean bizi zeraten, bada nik eta nere etxeak serbituko degu Jauna.

        16. Eta erantzun zuen erriak, eta esan zuen: Jaungoikoari ez dakiola nai, guk Jauna utzitea, eta jainko arrotzak serbitzea.

        17. Gure Jaun Jainkoak berak atera ginduen gu eta gure gurasoak Ejiptoko lurretik, ... katiberioko etxetik, eta egin zituen mirari andiak gure begien aurrean, eta gorde ginduen ibilli giñan bide guztian, eta irago ginduen erri guztietan.

        18. Eta aurtiki zituen jende guztiak, eta Amorreo, gu sartu geran lurrean bizi zana. Serbituko degu bada Jauna, zeren bera da gure Jaungoikoa.

        19. Eta esan zion Josuek erriari: Ezin serbituko dezute Jauna, zeren Jaungoikoa santua eta zelatari sendoa da, eta ez ditu barkatuko zuen gaiztakeria eta bekatuak.

        20. Utziko baldin bazenezateke Jauna, eta serbituko baziñitzakete jainko arrtzak, itzuliko da zuen kontra, eta atsekabetuko zaituzte eta desegingo, zuek oneraz bete ezkero.

        21. Eta esan zion erriak Josueri: iñolaere ez da izango itz egiten dezun bezela, baizikan Jauna serbituko degu.

        22. Eta Josuek erriari: Lekukoak, esan zuen, zerate zuek, nola zuek zerok autu dezuten zuentzat Jauna, bera serbitzeko. Eta erantzun zuten: Lekukoak gera.

        23. Orain bada, esan zuen, kendu itzatzute jainko arrotzak zuen erditik, eta eman zaiozkazute zuen biotzak Israelko Jaun Jainkoari.

        24. Eta esan zion erriak Josueri: Gure Jaun Jaungoikoa serbituko degu, eta izango gera obedileak bere aginteetara.

        25. Egin zuen bada Josuek egun artan elkartasuna, eta proponitu ziozkan erriari aginteak eta legeak Sikemen.

        26. Eskribatu ere zituen gauza guzti oiek Jaunaren legeko liburuan, eta artu zuen arri txit andi bat, eta jarri zuen Jaunaren Santuarioan zegoan arte baten azpian.

        27. Eta esan zion erri guztiari: Ona emen non arri au izango da zuentzat salatzalle bat, aditu dituela Jaunak esan dizkizuten itz guziak, gero ukatu nai izan ez ditzatzuten, eta gezurra esan zuen Jaun Jainkoari.

        28. Eta bidaldu zuen erria, bakoitza joan zedin jabe zan lurrera.

        29. Eta oien ondoan il zan Josue Nunen seme Jaunaren serbitzaria, eun eta amar urtekoa.

        30. Eta obiratu zuten bereak izan ziraden lurren mugetan Thamnathsaren, zeñ dagoan Efraimgo mendiaren gañean Gaas mendiaren ifarreko aldean.

        31. Eta Israelek serbitu zuen Jauna Josueren bizitzako denbora guztian, eta zarrenean Josueren ondoren denbora luzean bizi izan ziradenenean, eta ekiezanenean Jaunak Israelen egin zituen gauza guztiak.

        32. Eta berebat Joseren ezur, Israelko semeak Ejiptotik ekarri zituztenak, obiratu zituzten Sikemen, kanpoko aldamen, Jakobek erosi ziotenean, Hemorren Sikemen aitaren semeai eun arkume emegatik, eta Joseren semeak gelditu ziraden gero beraren jabe.

        33. Eleazar Aaronen semea ere il zan, eta obiratu zuten Gabaathen, zeñ zan bere seme Fineesena, emana izan zitzaiona Efraimgo mendian.

 

aurrekoa hurrengoa