www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (1)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERREGEEN IRUGARREN LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Eta Dabid erregea zan zarra eta edade andikoa, eta arroparekin estalita ere, etzan berotzen.

        2. Argatik esan zioten bere morroiak: Billatu dizaiogun gure errege ta jaunari donzella gaztetxo bat, zeñ izanik bere emaztea, bizi dedin erregearekin, eta oroldu dezan, eta bere aldean lo egin, eta berotu dezan gure errege eta jauna.

        3. Billatu zuten bada Israelko alderri guzietan neskatx gazte edertxo bat, eta arkitu zuten Abisag Sunamgoa, eta eraman zioten erregeari.

        4. Eta neskatxa zan txit ederra, eta lo egiten zuen erregearekin, eta serbitzen zuen erregea, baña erregeak etzion ukiturik egin.

        5. Eta Adonias Hagjithen semea jaiki zan esaten zuela: Nik erreinatuko det. Eta egin zituen beretzat gurdiak, eta artu zituen zaldizkoak, eta berrogeita amar gizon, ibilli zitezen bere inguruan.

        6. Eta bere aitak etzion iñoiz agirakarik egin, ezda esan ere: Zergatik egiten dezu au? Eta au ere zan txit ederra, Absalonen ondoan jaiotzaz bigarrena.

        7. Eta zegoan adituta Joab Sarbiaren semearekin, eta Abiatar Apaiz Nagusiarekin, zeñak laguntzen zien Adoniasen aldekoai.

        8. Baña Sadok beste Apaiz Nagusi bat, eta Banaias Joiadaren semea, eta Natan profeta, eta Semei, eta Bei, eta Dabiden martiztiaren indarrik geiena, etzeuden Adoniasen alde.

        9. Illerazirik bada Adoniasek ariak, txalak, eta abere gizen mot guzia Zobolethko arriaren alboan, zeñ zegoan Rojelen iturritik aldean, deitu zituen bere anaia erregearen seme guziak, eta Judako gizon, erregearen serbitzari guziak.

        10. Baña etzituen deitu Natan profeta, ez Banaias, ez bulardetsuenak, ez bere anaia Salomon ere.

        11. Argatik Nathanek esan zion Bethsabee Salomonen amari: Ez al dezu aditu, Adonias Hagjithen semeak erreinatzen duela, eta Dabid gure Jaunak ez dakiala?

        12. Orain bada atotz, artu ezazu nere konsejua, eta salbatu ezazu zure bizia eta zure seme Salomonena.

        13. Zoaz eta sartu zaite Dabid erregeagana, eta esan zaiozu: Etziñidan juramentu egin zuk, nere errege eta jauna, neri zure serbitzari oni, esaten ziñidala: Salomon zure semeak erreinatuko du nere ondoan eta bera eseriko da nere tronuan? Nola bada erreinatzen du Adoniasek?

        14. Eta oraindikan izketan ari zerala zu an erregearekin, joango naiz ni zure ondoan, eta sendatuko ditut zure arrazoiak.

        15. Sartu zan bada Bethsabee erregearen gelara, eta erregea zegoan txit zartuta, eta Abisag Sunamgoak serbitzen zuen.

        16. Makurtu zan Bethsabee eta adoratu zuen erregea. Eta erregeak esan zion: Zer da nai dezuna?

        17. Berak erantzun zuen, esaten zuela: Nere Jauna, zuk juramentu egin ziñion zure Jaun Jainkoagatik zure serbitzariari, Salomon nere semeak erreinatuko zuela zure ondoan, eta eseriko zala zure tronuan.

        18. Eta ona non orain Adoniasek erreinatzen duen, jakin gabe zuk, errege ene jauna.

        19. Illerazi ditu idiak, eta abere gizen mot guzia, et ari txit aski, eta ots egin die jatera erregearen seme guziai, baita Abiatar apaizari ere, eta Joab martiztiaren agintari magusiari, baña ez dio ots egin zure serbitzari Salomoni.

        20. Bitartean, nere errege ta jauna, Israel guziaren begiak daude itzuliak zugana, adirazi dizaiozun, nork eseri bear duen zure tronuaren gañean, nere errege eta jauna, zure ondoan.

        21. Eta gertatuko da, dijoaneko nere errege eta jauna atsedetera bere gurasoakin, ni eta nere seme Salomon izango gera tratatuak gaizkigilleak bezela.

        22. Oraindikan bera erregearekin izketan ari zala, ona non allegatu zan Natan profeta.

        23. Eta adirazi zioten erregeari, esaten ziotela: Emen da Natan profeta. Eta sarturik erregearen aurrean, eta agur egiñik makurtzen zala lurreraño,

        24. Esan zuen Natanek: Nere errege eta jauna, esan bai al dezu zuk, Adoniasek erreinatu beza nere ondoan, eta bera eseri bedi nere tronuan?

        25. Zeren gaur jetxi da, eta illerazi ditu idiak, eta abere gizenak, eta ari txit asko, eta ots egin diote jatera erregearen semeai, eta martiztiko agintariai, baita Abiatar apaizari ere, eta zeudela berak jaten eta edaten bere aurrean, eta esaten zutela: Bizi bedi Adonias erregea.

        26. Ez dit ots egin jatera neri zure serbitzari oni, ez Sadok apaizari, ez Banaias Joladaren semeari, ez Salomon zure serbitzariari.

        27. Nere errege eta jaunak emana izan bai al da aginte au, eta ez didazu adirazi neri zure serbitzariari, zeñ eseriko dan nere errege eta jaunaren tronuaren gañean bere ondoan?

        28. Eta erantzun zuen erregeak, esaten zuela: Ots egin zaiozute nigana Bethsabeeri. Eta au sartu zanean eta jarri erregearen aurrean,

        29. Juramentu egin zuen erregeak, eta esan zuen: Nere anima irrisku guzitik libratu zuen Jaungoikoa bizi dan bezela diot.

        30. Nola juramentu egin nizun Israelko Jaun Jainkoagatik, esaten nuela: Salomon zure semeak erreinatuko du nere ondoan, eta bera eseriko da nere lekuan nere tronuaren gañean, ala egingo det gaur.

        31. Eta Bethsabeek makurturik arpegia lurreraño, agur egin zion erregeari, esaten zuela: Bizi bedi beti Dabid nere jauna.

        32. Eta esan zuen Dabid erregeak: Ots egin zaiezute nigana Sadok apaizari, eta Nathan profetari, eta Banaias Joiadaren semeari. Zeñak sarturik erregearen aurrean,

        33. Esan zien: Artu itzatzute zuekin zuen jaunaren morroiak, eta jarri ezazute nere seme Salomon nere mandoaren gañean: eta eraman ezazute Jihonera.

        34. Eta igortzi bezate an Sadok apaizak, eta Natan profetak erregetzat Israelen gañean, eta joko dezute tronpeta, eta esango dezute: Bizi bedi Salomon erregea.

        35. Itzuliko zerate gero laguntzen diozutela, eta etorriko da bera esertzera nere tronuaren gañean, eta erreinatuko du nere lekuan, eta aginduko diot izan dedilla Israelko eta Judako zuzentzallea.

        36. Eta Banaias Joiadaren semeak erantzun zion erregeari, esaten ziola: Ala izan dedilla, ala indartu beza nere jabe ta erregearen Jaun Jainkoak.

        37. Nola izan zan Jauna nere jabe ta erregearekin, ala izan dedilla Salomonekin, eta goratuago egin beza bere tronua, oraindikan geiago, Dabid nere errege eta jaunaren tronua baño.

        38. Joan ziraden bada Sadok apaiza, eta Nathan profeta, eta Banaias Joiadaren semea, eta Zerethtarrak, eta Felethtarrak: eta jarri zuten Salomon Dabid erregearen mandoaren gañean, eta eraman zuten Jihonera.

        39. Sadok apaiz nagusiak artu zuen tabernakulotik olio ontzia, eta igortzi zuen Salomon, eta jo zituzten tronpetak, eta deadar egin zuen erri guziak: Bizi bedi Salomon erregea.

        40. Eta mundu guzia joan zan bere ondoren, eta jende talde andi bat, jotzen zituztela txirolak, eta txit andizkiro poztutzen ziraden, eta ikara egin zuen lurrak beren deadarrakin.

        41. Eta aditu zuen Adoniasek, eta berak jatera ots egin zioten guziak, janedana aitu zanean, eta Joabek aditu zueneko tronpetaren otsa, esan zuen: Zer ote da erri naspillatutako onen deadarra?

        42. Oraindikan berau izketan ari zala, etorri zan Jonatas Abiatar apaizaren semea, zeñi esan zion Adoniasek: Sartu zaite, zeren gizon sendoa zera eta berri onak dakarzkizu.

        43. Eta erantzun zion Jonatasek Adoniasi: Ez iñolaere, zeren gure errege eta jaun Dabidek jarri du erregetzat Salomon.

        44. Eta bidaldu ditu berarekin Sadok apaiza, eta Natan profeta, eta Banaias Joiadaren semea, eta Zerethtarrak eta Felethtarrak, eta jarri dute erregearen mandoaren gañean.

        45. Eta Sadok apaizak eta Natan profetak igortzi dute erregetzat Jihonen, eta itzuli dirade andik pozezko deadarretan, zeñak aditzen diraden erri guzian, oiek dirade, aditu dituzuten gozotasunezko bozak,

        46. Itz batean, Salomon dago onezkero eseria erreinuko tronuaren gañean.

        47. Eta erregearen morroiak sartu dirade ematera zoriona gure errege eta jaun Dabidi, esaten dutela: Egin beza Jaungoikoak Salomonen izena ospetsuagoa oraindikan zure izena baño, eta goratuago egin beza bere tronua, oraindikan zurea baño geiago. Eta erregeak bere oetik adoratu du.

        48. Eta esan zuen: Bedeikatua Israelko Jaun Jainko, ikusierazi didana gaur nere begiakin nere tronuaren gañean esertzen dana.

        49. Gelditu ziraden bada beldurturik, eta jaiki ziraden, Adoniasek jatera deituak izan ziraden guztiak, eta bakoitza joan zan bere bidetik.

        50. Adonias berriz Salomonen beldur izanik, jaiki ta joan zan, eta eldu zion aldarearen ertzari.

        51. Eta adirazi zioten Salomoni, esaten zutela: Ona non Adoniasek, Salomon erregearen beldur izanik, eldu dion aldarearen ertz bati, eta dio: Juramentu egin bizat gaur Salomon erregeak, ez duela ilko ezpataz bere serbitzaria.

        52. Eta esan zuen Salomonek: Gizon ona baldin bada, ez da eroriko lurrera bere illeetatik bat bakarra ere, baña gaizki portatzen baldin bada, illa izango da.

        53. Bidaldu zituen bada Salomon erregeak mandatariak, eta ateraerazi zuen aldaretik, eta joanik Adonias Salomon erregeagana, agur andi bat egin zion, eta esan zion Salomonek: Zoaz zure etxera.

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Zegoala Dabid bere eriotzako egunaren aldean, eman ziozkan bere seme Salomoni irakatsi oiek, esaten zuela:

        2. Ni banoa ilkor guziak oi dijoazen tokira: sendatu zaite, eta izan gizon,

        3. Eta gorde itzatzu zure Jaun Jainkoaren aginteak, zabiltzala bere bideetatik, zaitzen dituzula bere zeremoniak, bere agintzak, bere legeak, eta bere erabakiak, Moisesen legean eskribatua dagoan bezela, aditu dezazun, egiten dezun guzia, eta begiratzen diozun guzia.

        4. Jaunak sendatu ditzan nigatik esandako itz guziak, esaten duela: Baldin zure semeak ongi bizi badirade, eta ibiltzen baldin badirade nere aurrean egian, beren biotz guzitik, eta beren anima guzitik, zure jatorrikoren bat egongo da beti Israelko tronuan.

        5. Badakizu ere zuk zer egin zuen nerekin Joab, sarbiaren semeak, egin zuena Israelko martiztiko agintari nagusi biakin, Abner Nerren seme, eta Amasa Jetherren semearekin, zeñak il zituen, isurtzen zuela beren odola pakeko denboran, gerran egin oi dan bezela, eta odoltzen zuela lotuta zeukan gerrikoa, eta bere oñak estalitzen zituzten zapatak.

        6. Zuk bada egingo dezu zure jakituriaren araura, eta ez diozu utziko iltzen pakean, zartuta eta ille zuriakin.

        7. Erakusiko ere diezu esker ona Berzellai Galaadkoaren semeai, eta jango dute zure maiean, zeren bidera atera zirtazkidan igesi nijoanean zure anaia Absalongandikan.

        8. Zurekin dezu ere Semei, Jeraen, Jemini Bahurimgoaren semearen semea, zeñak madarikatu ninduen madarikazio gaizto batekin, etzauntzetara nijoanean, baña atera zatzadalako bidera, Jordana iragotzera nijoanean, juramentu egin nion Jaunagatik, esaten niola: Etzaitut ezpataz ilko.

        9. Ez dezu zuk utziko kastigu gabe gelditu dedilla. Gizon jakintsua zera, eta jakingo dezu zer egin berari, eta bidalduko dituzu bere ille zuriak odolarekin obira.

        10. Joan zan bada Dabid atsedetzera bere gurasoakin, eta obiatu zuten Dabiden errian.

        11. Eta Dabidek Israelen gañean erreinatu zuen denbora izan zan berrogei urte, Hebronen erreinatu zuen zazpi urtean, Jerusalenen ogeita amairuan.

        12. Eta Salamon jarri zan erregetzan bere aita Dabiden lekuan, eta bere erreñua txit sendotu zan.

        13. Eta Adonias Hagjithen semea joan zan ikustera Bethsabee Salomonen ama. Zeñak esan zion: Pakea bai al dakazu? Pakea, erantzun zuen berak.

        14. Eta esan zuen gero: itz bat egin bear det zurekin. Berak erantzun zuen: itz egin ezazu.

        15. Eta Adoniasek esan zuen: Badakizu neri tokatzen zitzadala erreñua, eta Israel guziak naiago ninduela ni bere erregetzat. Alaere aldatua izan da erreñua, eta emana izan zaio nere anaiari; zeren Jaunak zeukan erabakita berari ematea.

        16. Orain bada, gauza bakar bat eskatzen dizut: etzadazu arren ukatu. Bethsabek esan zion: itz egin ezazu.

        17. Eta berak esan zuen: Erregututzen dizut esan zaiozula Salomon erregeari (zeren ezin ezer ukatu lezakezu) eman dizadala emaztetzat Abisag Sunamgoa.

        18. Eta esan zuen Bethsabeek: Ongi dago, nik itz egingo diot zugatik erregeari.

        19. Etorri zan bada Bethsabee Salomon erregeagana, itz egitera erregeari Adoniasgatik, eta jaikirik erregea atera zitzaion bidera, eta txit makurtuta agur egin zion, eta eseri zan bere jargoiaren gañean, eta ipiñia izan zan beste jargoi bat erregearen amarentzat, zeñ eseri zan bere eskuiean.

        20. Eta esan zion: Eskari txiki bat egitera natortzu, ez nazazula arren lotsatua utzi, ukatuaz. Eta esan zion erregeak: Eskatu ezazu, ene ama, zeren ezin nik bidaldu zenezaket lotsatua.

        21. Esan zuen orduan Betsabek: Eman bizaio zure anaia Adoniasi Abisag Sunaimgoa emaztetzat.

        22. Eta erantzun zuen Salomon erregeak, eta esan zion bere amari: Zergatik eskatzen dezu Abisag Sunamgoa Adoniasentzat? Erreñua ere eskatu ezazu beretzat, zeren bera da nere anaia ni baño andiagoa, eta ditu bere aldetikan Abiathar apaiza, eta Joab Sarbiaren semea.

        23. Eta Salomonek juramentu egin zuen Jaunagatik, esaten zuela: Gaitz oiek eta andiagoak egin ditzala Jaungoikoak nerekin, baldin egia ez bada, bere biziaren kontra egin duela Adoniasek eskari au.

        24. Eta orain, bizi dan bezala arako Jauna, zeñak sendotu nauen, eta ipiñi eserita nere aita Dabiden jargoiaren gañean, eta etsea egin didana, diot, esan zuen bezala, gaur izango dala illa Adonias.

        25. Bereala agindu zion Salomon erregeak Banaias Joiadaren semeari, eta onek kendu zion bizia; onela il zan Adonias.

        26. Esan ere zion erregeak Abiathar apaizari: Zoaz Anatothen dezun zure kanpora. Egiazki eriotzaren diña zera, baña ez dizut nik gaur bizia kenduko, eraman zenduelako Jaun Jainkoaren kutxa nere aita Dabiden aurrean, eta lagundu ziñiolako nere aita aipatuari, irago zituen neke guzietan.

        27. Onenbesterekin erbestetu zuen Salomonek Abiathar, izan etzedin Jaunaren apaiza, betea izan zedin Jaunak esan zuen itza Silon Heliren etxearen gañean.

        28. Eta berri au allegatu zan Joabgana (zeñak jarraitu zien Adoniasenai, eta ez Salomonenai) sartu zan bada Joab Jaunaren Tabernakuloan, eta eldu zion aldarearen ertzari.

        29. Eta gaztigua emana izan zitzaion Salomoni, Joab sartu zala Jaunaren Tabernakuloan, eta zegoala aldarearen aldean, eta bidaldu zuen Salomonek Banaias Joiadaren semea, esaten ziola: Oa, eta il ezak.

        30. Eta joan zan Banaias Jaunaren Tabernakulora, eta esan zion: Au dio erregeak: Atera adi kanpora. Berak erantzun zuen: Ez naiz aterako, baizikan emen ilko naiz. Adirazi zion Banaiasek erregeari erantzuera, esaten zuela: Oiek esan ditu Joabek, eta oiek erantzun dizkit.

        31. Eta esan zion erregeak: Egin ezazu berak esan duen bezela, eta il ezazu, eta lurpetu, eta ala alde eraziko diozu nigandik, eta nere aitaren etxetik, Joabek isuria izan zan odol obengabe bati.

        32. Eta Jaunak berriz erori eraziko dio bere odolari bere buruaren gañera, il zituelako bi gizon bera baño justoago, eta obeago; eta il zituen ezpataz, nere aita Dabidek jakin gabe, Abner Nerren semea, Israelko martizti guziaren agintari nagusia, eta Amasa Jetherren seme, Judako martiztiaren burua.

        33. Eta oien odola erori bedi berriz Joaben buruaren gañera, eta bere jatorriaren buruaren gañera beti. Baña Dabidentzat, eta bere jatorriarentzat, eta bere etxearentzat, eta tronuarentzat izango da pakea Jaunaren aldetikan.

        34. Igo zan bada Banaias Joiadaren semea, eta erasorik il zuen, eta izan zan obiatua bere etxean eremuan.

        35. Eta erregeak jarri zuen bere lekuan martiztiaren agintari Banaias Joiadaren semea, eta jarri zuen Sadok apaiz nagusi, Abiatharren lekuan.

        36. Bidaldu ere zituen erregeak mandatariak ots egitera Semeiri, eta esan zion: Egin ezazu etxe bat Jerusalenen, eta bizitu zaite an, eta etzera aterarko andikan, joateko batera ta bestera.

        37. Bada jakiñik iduki ezazu, ateratzen zeran edozeñ egunean, eta iragotzen dezunean Zedrongo erreka, illa izango zerala: zu zerori izango zera zure eriotzaren obendun.

        38. Eta Semeik esan zion erregeari: Ongi dago. Errege nere jaunak esan duen bezela, ala egingo du zure serbitzariak. Bizitu izan zan bada Semei Jerusalenen denbora luzean.

        39. Baña iru urte iragota gertatu zan, Semeiren menpeko batzuek iges egitea Atxis Maatxaren seme Jethko erregeagana, eta gaztigua emana izan zitzaion Semeiri, bere menpeko morroiak iges zutela Jethera.

        40. Eta jaiki zan Semei, eta gertutu zuen bere astoa: eta joan zan Jethera eskatzera Atxisi bere morroe menpekoak, eta ekarri zituen Jethtikan.

        41. Eta gaztigua emana izan zitzaion Salomoni, nola Semei joan zan Jerusalendik Jethera, eta itzulia zala.

        42. Eta ots egiñik esan zion: Ez al nikan esan, Jauna lekukotzat jarrita, eta ez al nikan lendanaz adirazi esaten nikala: Jakiñik iduki ezak, batera naiz bestera ateratzen aizakan edozeñ egunean, illa izango aizakala? Eta erantzun idakan: Ona da, aditu dedan itza.

        43. Zergatik bada ez dek zaitu Jaunari egin iokan juramentua, eta nik eman nikan agintea?

        44. Eta esan zion erregeak Semeiri: ik badakik, eta ire barrena oroitzen dek, nere aita Dabidi egin ziokan gaitz guziarekin. Jaunak erori erazi ziokak ire buruaren gañera ire gaiztakeriaren kastiguari.

        45. Eta Salomon erregea izango dek bedeikatua, eta Dabiden tronua iraunkorra beti Jaunaren aurrean.

        46. Agindu zion bada erregeak Banaias Joiadaren semeari, zeñak, aterarik, zauritu zuen eta il zan.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Sendatua izan zan bada erreñua Salomonen eskuan, eta aidetu zan Faraon Ejiptoko erregearekin, zeren ezkondu zan onen alaba batekin, eta eraman zuen Dabiden errira, aliketa bukatu zuen bitartean bere etxea, eta Jaunaren etxea, eta murruak Jerusalenen inguruan.

        2. Alaere erriak egiten zituen eskeñtzak goietan: zeren etzitzaion izan egiña eliza Jaunaren izenari egun artaraño.

        3. Eta Salomonek maitatu zuen Jauna, bazebillala bere aita Dabiden agintetan, salbu eze, egiten zituela eskeñtzak, eta erretan zuela inzensoa goietan.

        4. Joan zan bada Gabaonera eskeñtzera an doañak, zeren hura zan goi guzietatik andiena, milla opari eskeñi zituen Salomonek doañean, aldare huraren gañean, Gabaonen.

        5. Eta agertu zitzaion Salomoni Jaunak ametsetan gauaz, esaten ziola: Eskatu zadazu nai dezuna, eman dizazudan.

        6. Eta esan zuen Salomonek: Zuk egin zenduen urrikaltasun andia zure serbitzari Dabid nere aitarekin, nola bera ere zebillan zure aurrean egian, eta zuzentasunean, eta biotzeko arteztasunean zurekin, zuk gorde ziñion zure urrikaltasun andia, eta eman ziñion seme bat, eseri zedin bere tronuaren gañean, gaur dagoan bezela.

        7. Eta orain, Jaun Jainkoa, zuk erreinatu erazi diozu zure serbitzariari nere aita Dabiden lekuan; ni berriz naiz aur txikitxo bat, eta ez dakidana nere irteera, ez nere sarrera.

        8. Eta zure serbitzaria dago, zuk autu dezun erri baten erdian, muga gabeko erri batenean, zeñ ezin kontatu, ez zenbatera ekarri lezakean bere ugaritasunagatik.

        9. Eman zaiozu bada zure serbitzariari biotz irakaskoi bat, jakin dezan ongi juzgatzen zure erria, eta ezagutzen zeñ dan ona ta zeñ gaiztoa. Zeren nork juzgatu dezake erri au, zure erri andi au?

        10. Eskari au bada izan zan Jaunaren gogokoa, Salomonek eskatu zuelako onelako gauza bat.

        11. Eta esan zion Jaunak Salomoni: Gauza au eskatu dezulako, eta ez dezulako eskatu zuretzat bizitza luzea, ez aberastasunak, ez zure etsaien eriotza; baizikan eskatu dezulako zuretzat jakinduria, ezagutzeko zeñ dan ona:

        12. Ona non egin dedan zure itzen araura, eta eman dizut biotz jakintsu eta adiera ain andikoa non ez dan izan bere antzekorik, zu baño lenago, eta izango ere ez, zure ondoan.

        13. Baita eman dizut eskatu ez dezuna ere: au da, aberastasunak eta gloria, alako moduan non, ez da izan izango zure antzekorik, irago diraden denboretako errege guzien artean.

        14. Eta baldin ibiltzen bazera nere bidetatik, eta gordetzen badituzu nere itzak, eta nere aginteak, ibilli zan bezela zure aita, luzetuko ditut zure egunak.

        15. Salomon orduan esnatu zan, eta ezagutu zuen zala ametsa. Eta etorririk Jerusalenera, jarri zan zutik Jaunaren elkartasuneko kutxaren aurrean, eta eskeñi zituen doañak, eta egin zituen opari paketsuak, eta eman zioten janedan andia bere serbitzari guziai.

        16. Garai artan etorri ziraden bi emakume galots erregeagana, eta jarri ziraden bere aurrean,

        17. Zeñetatik batek esan zuen: Egin bizat mesede, aditzeaz, ene jauna, ni eta emakume au bizitu giñan elkarrekin etxe batean, eta nik egin nuen aur bat, berau zegoan gelan berean.

        18. Eta nik aurra eginda iru egun irago ezkero, egin zuen aur bat onek ere, eta geunden elkarrekin, eta etzegoan besterik batere gurekin etxean, bakar bakarrik biok.

        19. Eta emakume onen semea il zan gauaz, zeren lo zetzala, ito zuen.

        20. Eta jaikirik berau ixiltxorikan gaueko ordu eragabeko batean, artu zuen nere aurra, zure serbitzari, lo zetzan onen aldamenetik, eta jarri zuen bere besartean: eta bere seme, illik zegoana, jarri zuen nere besartean.

        21. Eta eseri nintzanean goizean emateko ugatza nere semeari, arkitu nuen illa, eta begiratu nionean ajola andiagoarekin egun argiz, ezagutu nuen, etzala nerea, nik egin nuena.

        22. Eta erantzun zuen beste emakumeak: Ez da zuk esaten dezun bezela, baizik zure semea da il dana, eta bizia da nerea. Kontrara esaten zuen hurak: Gezurra diozu, zeren nere semea da bizia, eta zurea da illa. Eta honela ari ziraden elean erregearen aurrean.

        23. Orduan erregeak esan zuen: Batak dio: Nere semea bizirik dago, eta illa da zure semea. Eta onek erantzuten du: Ez, zure semea da illa, eta nerea bizi dana.

        24. Esan zuen bada erregeak: Ekarri zadazute ezpata bat. Eta ekarririk ezpata bat erregearen aurrera,

        25. Esan zuen: Jarri ezazute aur bizia bi zatitan, eta eman zaiozute, erdi bat batari, eta beste erdia besteari.

        26. Baña aurra bizirik zeukan emakumeak, esan zion erregeari: (zeren bere erraiak txit mugitu zitzazkion bere semearen amorioz) Erregututzen dizut, jauna, arren eman dizaiozula hurari aurra bizirik, eta ez dezazula il. Kontrara besteak esaten zuen: Ez da izango neretzat, ez zuretzat, baizik partitua izan bedi.

        27. Erantzun zuen erregeak, eta esan zuen: Eman zaiozute oni aur bizia, eta ez bedi izan illa, zeren au da bere ama.

        28. Aditu zuen bada Israel guziak, erregeak eman zuen erabakia, eta erregearen beldur izan ziraden, ikusirik Jaungoikoaren jakinduria zegoala beragan justizia egiteko.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta Salomon erregeak erreinatzen zuen Israel guziaren gañean.

        2. Eta oiek ziraden zituen eraentzalleak: Azarias, Sadok apaizaren semea,

        3. Elihoreph eta Ahia, Sisaren semeak, eskribariak: Josaphat Ahiluden semea, sillugordetzallea.

        4. Banaias, Joiadaren semea, martiztiaren agintaria, eta Sadok ta Abiathar, apaizak.

        5. Azarias, Nathanen semea, erregeari laguntzen ziotenen zaitzallea, Zabud Nathanen semea, apaiza, erregearen kutuna.

        6. Eta Ahisar morroe nagusia, eta Adoniram kotiz begiratzallea.

        7. Eta zituen Salomonek amabi eraenzalle Israel guziaren gañean, zeñak ornitzen zuten janaria erregearentzat, eta bere etxearentzat, zeren urtearen il bakoitzean, beretatik batek ematen zuen bear zana.

        8. Eta oiek dirade beren izenak: Benhur, Efraimgo mendian.

        9. Bendekar, Makzesen, eta Salebimen, eta Bethsamesen eta Elonen, eta Bethananen.

        10. Benhesed Arubothen, berarena zan Sotxo, eta Epherko lur guzia.

        11. Benabinadab, zeñaena zan Nephath-dor, Zapheth Salomonen alaba zuen emaztea.

        12. Bana Ahiluden semea zan Thanak, eta Majeddo, eta Bethsan guztiko eraenzallea, zeñ dagoan Sartharen aldean Jezraelen azpian, Bethsandikan Abelmehuleraño Jesmaanen aurkez.

        13. Bengaber Ramoth Galaadkoan, onek zituen Jairren, Manassesen semearen erriak, Galaaden, bera zan Arbobko lur guziko eraenzallea, zeñ dagoan Basanen, irurogei erri andi, eta murruz ingurutu, zeñaen ateak itxiten ziraden bronzezko balenkakin.

        14. Ahinadab, Addoren semeak agintzen zuen Munaimen.

        15. Atximaasek Nephthalin, eta au ere zegoan ezkonduta Basemath Salomonen alabarekin.

        16. Baana, Husiren semeak Aserren, eta Balothen.

        17. Josaphath, Pharueren semeak, issatxarren.

        18. Semei, Helaren semeak, Benjaminen.

        19. Gaber, Huriren semeak, Galaadko lurrean, Sehon, Amorrheoen erregearen eta Og, Bassango erregearen lurrean, eta zaitzen zuen inguru guzi hura.

        20. Juda eta Israel kontatu eziñak itsasoko ondarra bezela, jaten eta edaten zuten eta pozik bizi ziraden.

        21. Eta Salomonek zituen bere mendean erreñu guziak, Filistintarren lurreko ibaitikan Ejiptoko mugetaraño, eta eskeñtzen ziozkaten doañak, eta egon zitzaiozkan menderatuak bere bizitzako egun guzietan.

        22. Eta Salomonen janaria zan egun bakoitzean ogeita amar koro iriñlora, eta irurogei koro iriñ,

        23. Amar idi gizendu, eta amar idi larreko, eta eun txikiro, kontatu gabe oreiñen, basauntzen, eta idiaketzen eiza, eta gizentzen ziraden egaztiena.

        24. Zeren bera zan, ibaiaren beste aldamenetik zegoan alderri guzi atako jauna, Thaphsatik Gazaraño, eta inguru artako errege guziena, eta zeukan pakea aldamen guzietatik inguruan.

        25. Eta bizitu oi ziraden Juda eta Israel beldurrikan batere gabetanik, bakoitza bere matsarearen azpian, eta bere pikuaren azpian, Dandikan Bersabeeraño, Salomonen egun guzietan.

        26. Eta zituen Salomonek berrogei milla zaldi uztarriko bere okelluetan, eta amabi milla zaldi, gañean ibiltzekoak.

        27. Eta goian aipatu diraden, erregearen eraenzalleak ematen zien jaten, baitaere ematen zuten bere denboran ajola andiarekin, Salomon erregearen maierako bear zana.

        28. Baitaere eramaten zituzten erregea zegoan tokira, garagarra eta lastoa, zamako zaldi eta abereentzat, emana izan zitzaioten agintearen araura.

        29. Eman ere zion Jaungoikoak Salomoni jakinduria eta zurtasun txit andia, eta biotzeko zabalera, itsasoaren bazterrean dagoan ondarra bezela.

        30. Eta Salomonen jakinduria zan andiagoa eguzkiaren irteerako eta ijito guziena baño,

        31. Eta zan jakintsuago gizon guziak baño, Ethan, Ezrahitarra baño jakintsuago; eta Heman, eta Txakol, eta Dorda, Maholen semeak baño. Eta zan izendatua, inguruko jende guzien artean.

        32. Esan ere zituen Salomonek iru milla parabola, eta bere kantak izan ziraden milla eta bost.

        33. Eman ere zituen irakasiak landare guzien gañean, Libanon azitzen dan zedrotik, paretetan ernetzen dan urdingorriraño, eta tratatu zuen abereen, eta egaztien, eta arrastakarien, eta arraien gañean.

        34. Eta etorri oi ziraden erri guzietatik aditzera Salomonen jakinduria, eta lurreko errege guzietatik, zeñak gana allegatzen zan bere jakinduriaren ospea.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Hiram Tiroko erregeak ere bidaldu zituen bere serbitzariak Salomongana, zeren aditu zuen Salomon izan zala erregetzat igortzia bere aitaren lekuan, zeren Hiram beti izan zan Dabiden adiskidea.

        2. Eta Salomonek bidaldu zuen esatera Hirameri:

        3. Zuk badakizu nere aita Dabiden borondatea, eta ezin egin izan ziola etxea bere Jaungoikoaren izen santuari, inguruetakoakin zeuzkan gerrak gaitik, aliketa Jaunak jarri zitzaten bitartean bere oñen azpian.

        4. Orain berriz nere Jaun Jainkoak eman dit atsedena aldamen guzietatik, eta ez det etsairik, ez eragozketarik batere.

        5. Argatik pensatzen det egitea eliza bat nere Jaun Jainkoaren izenari, itz egin zion bezela Jaunak nere aita Dabidi, esaten ziola: Zure lekuan zure tronuaren gañean jarriko dedan zure semeak, berak egingo dio etxea nere izenari.

        6. Agindu ezazu bada ebaki dizazkidatela zure serbitzariak Libanoko zedroak, eta nere serbitzariak egongo dirade zureakin, eta emango dizut zure serbitzarien alogertzat, eskatzen didazuna, zeren badakizu ez dala nere errian gizonik, zurak ebakitzen dakianik Sidontarrak bezela.

        7. Aditu zituenean bada Hiramek Salomonen itzak, txit poztu zan, eta esan zuen: Bedeikatua izan dedilla gaur Jaun Jainkoa, eman ziona Dabidi seme bat, txit jakintsua erri txit ugari onen gañean.

        8. Eta bidaldu zuen Hiramek esatera Salomoni: Aditu det eskatzen didazun guzia, eta egingo det zuk nai dezun guzia, zedrozko eta abetozko zuren gañean.

        9. Nere serbitzariak eramango dituzte Libanotikan itsasoraño, eta nik zuzenduko ditut itsasoz elkarri lotuta, izendatzen didazun tokira, eta an eramango ditut itxasbazterrera, eta zuk artuko dituzu, eta emango didazu bear dedana nere etxekoak jateko.

        10. Hiramek bada ematen ziozkan Salomoni, onek nai zituen zedrozko eta abetozko zur guztiak.

        11. Eta Salomonek ematen ziozkan Hirami, bere etxekoak jateko, ogei milla koro gari, eta ogei koro olio txit garbizko. Oiek ematen ziozkan Salomonen Hirami urte bakoitzean.

        12. Jakinduria ere eman zion Jaunak Salomoni, itz egin zion bezela, eta pakea zegoan Hiram eta Salomonen artean eta egin zuten beren artean elkartasuna.

        13. Eta autu zituen Salomonek langilleak Israel guzitikan, eta izan ziraden eskatuak ogeita amar milla gizon.

        14. Eta bidaltzen zituen Libanora il bakoitzean amar milla aldizka, alako moduan non, bi illabetean egon oi ziraden beren etxeetan, eta Adoniramen kontura zegoan, ematea betetasuna aginte oni.

        15. Iduki ere zituen Salomonek irurogeita amar milla gizon, zamak eramateko, eta larogei milla arr... mendian,

        16. Kontatu gabe obra bakoitzeko langillezaiak, iru milla eta irureun, zeñak ematen ziezten aginteak erriari, eta lanean ari ziradenai.

        17. Eta agindu zuen erregeak artu zitzatela arri andiak, arri baliotsuak elizaren zimendurako, eta laurkatu zitzatela.

        18. Eta landu zituzten Salomonen arlantzalleak, eta Hiramen arlantzalleak, baña Jiolitarrak prestatu zituzten zurak eta arriak, etxea egiteko.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan, asitzea egiten Jaunaren etxea Israelko semeak Ejiptotik atera ezkero, lauren eta larogei garren urtean, Salomonek Israelen gañean erreiñatzen zuen laugarren urtean, Zio illean, au da, bigarren illean.

        2. Eta Salomon erregeak Jaunarentzat egiten zuen etxeak, zituen irurogei beso luzeeran, ogei zabaleran, eta ogeita amar altueran.

        3. Eta bazan elizpe bat elizaren aurrean ogei besokoa luzeeran, elizaren zabaleraren neurriaren araura, eta zituen amar beso zabaleran elizaren aurkean.

        4. Eta egin zituen elizan leio zearrak.

        5. Eta egin zituen elizaren paretaren aldean olezko tokiak inguruan, etxeko paretetan, elizan eta erregu tokiaren inguruan, eta egin zituen olezko gelak inguruan.

        6. Beeko olezko tokiak zituen bost beso zabaleran, eta erdiko olezko tokiak sei beso zabaleran, eta irugarren olezko tokiak zituen zazpi beso zabaleran. Eta jarri zituen abeak etxearen inguruan kanpoko aldamenetikan, elizaren paretai itsatsi gabetanik.

        7. Eta egiten zanean etxea, egiña izan zan arri landu eta osoakin, eta etzan aditu etxean, egiten zanean, mallukiaren, ez aizkoraren ez beste burnizko erremientaren otsik.

        8. Erdiko aldameneko atea zegoan etxearen eskuiko aldamenean, eta ingurumaila batetikan igotzen ziran erdiko alturara, eta erdikotik irugarrenera.

        9. Eta egin zuen etxea eta bukatu zuen. Eta estali zuen etxea zedrozko goiaspillatuakin.

        10. Eta egin zituen olezko bizilekuak etxe guzitikan, alturan bost besokoak, eta estali zuen etxea zedrozko zurakin.

        11. Eta itz egin zion Jaunak Salomoni, esaten zuela:

        12. Egin dezun etxe onetan, baldin zuk jarraitzen badiezu nere aginteai, eta betetzen badituzu nere erabakiak, eta zaitzen badituzu nere esanak guztiak, beretatik alderik egin gabe, egiztatuko det zugan, zure aita Dabidi egin nion eskeñia;

        13. Eta biziko naiz Israelko semeen erdian, eta ez det iñoiz utziko Israel nere erria.

        14. Egin zuen bada Salomonek eliza, eta bukatu zuen.

        15. Eta jarri ziozkaten gañetik etxeko paretai barrendikan zedrozko olak, etxearen beetik pareten gueneraño, eta goiaspillatuetaraño estali zituen barrendikan zedrozko zurakin, estali ere zuen etxearen bea abetozko olakin.

        16. Egin ere zituen zedrozko olezko toki ogei besokoak elizaren osteko aldamenean, lurretik toki gueneraño eta egin zuen Erregutokiaren barrendiko etxea Santuen Santuarentzat.

        17. Eta elizak zituen Erregutokiko atetikan berrogei beso.

        18. Eta etxe guztia zegoan barrendik zedroz jantzia, zituela bere otallutuak eta juntera eskuz eta poliki egiñak, eta otallu galatzak, guztia zegoan zedrozko olakin estalia, eta ezin zezakean agertu arri bakar bat ere paretean.

        19. Eta egin zuen Erregutokia etxearen erdian, barrendiko aldamenean, ipintzeko an Jaunaren elkartasuneko kutxa.

        20. Eta Erregutokiak zituen ogei beso luzeeran, eta ogei beso zabaleran, eta ogei beso altueran, eta estali eta jantzi zuen urre txit garbiz, eta aldarea ere jantzi zuen zedroz.

        21. Eta Erregutokiaren aurreko etxea ere estali zuen urre txit garbiz, eta josi zituen plantxak urrezko iltzeakin.

        22. Eta etzegoan elizan, urrez estalia arkitzen ez zan tokirikan batere, baita Erregutokiko aldare guzia ere, urrez estali zuen.

        23. Eta egin ere zituen Erregutokian olibozko zurezko bi kerubin, amar besokoak alturan.

        24. Kerubinaren ego batek zituen bost beso, eta kerubinaren beste egoak ere zituen bost beso, au da, zituen amar beso ego bataren puntatik beste egoaren puntaraño.

        25. Bigarren kerubinak ere zituen amar beso, neurri berdiñean, eta lana zan bat bata kerubin bietan,

        26. Au da, lelengo kerubinak zituen amar beso alturan, eta berebat bigarren kerubinak.

        27. Eta ipiñi zituen kerubinak barrendiko elizaren aurrean: eta kerubinak zeduzkaten egoak zabalduak, eta ego batak ukitzen zion paretari, eta bigarren kerubinaren egoak ukitzen zion beste paretari; eta beste egoak berriz elkarri ukitzen zitzaiozkaten elizaren erdian.

        28. Kerubinak ere urrez estali zituen.

        29. Eta apainduerazi zituen elizako parete (sic) guztiak inguruan, moldeera eta galatz batzuekin, eta egin zituen beretan kerubinak eta palmak, eta irudi mot berezi batzuek, zeñak zirudian salto egiten zutela eta ateratzen ziradela paretetikan.

        30. Eta etxearen oinpea ere estali zuen urrez, barrendikan eta kanpotikan.

        31. Eta Erregutokiaren sarreran egin zituen olibozko zurezko atetxo batzuek, eta beren abeak ziraden bost kantoikoak.

        32. Eta ate biak olibozko zurezkoak, eta otallutuerazi zituen beretan kerubinen, eta palmen irudiak, eta galatz txiki txit ederrak, eta urrez estali zituen, eta estali zituen urrez, bai kerubinak, bai palmak eta gañerakoa.

        33. Eta egin zituen elizaren sarreran olibozko zur, lau kantoiko abeak,

        34. Eta abetozko zurezko bi ate, bata aldamen batetikan, eta bestea bestetikan, eta ate biak ziraden bi ostokoak, eta idikitzen ziraden batak besteari eltzen ziola.

        35. Beretan otallutu zituen kerubinak eta palmak, eta apaingarri txit ederrak, eta estali zituen guztiak urrezko plantxa, eskuadran eta adrean egiñakin.

        36. Eta egin zuen barrendiko ataria arri landuzko iru errenkadakin, eta zedrozko zurezko errenkada batekin.

        37. Laugarren urtean, Zio illean, jarri ziraden Jaunaren etxearen zimenduak.

        38. Eta amaikagarren urtean, Bul illean, (zeñ dan zortzigarren illa) izan zan bukatua etxea bere lan guziakin, eta bere usubear guztiakin, eta egin zuen zazpi urtean.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta Salomonek egin zuen bere etxea amairu urtean, eta bukatu zuen osotoro.

        2. Egin ere zuen Libanoko basoko etxea, zituena eun beso luzeeran, eta berrogeita amar zabaleran, eta ogeita amar alturan, eta zeuden lau galeria zedrozko abeen artean, zeren epaki eraso zituen zedrozko zurezko abeak.

        3. Eta jantzi zuen zedrozko olakin bobeda guztia, zeñ zegoan berrogeita bost abeen gañean, errenkada bakoitzak zeuzkan amabost abe,

        4. Bata bestearen aurkez jarriak.

        5. Eta batak besteari begiratzen ziola elkargandik distanzia berdiñean, eta abeen gañean zeuden lau kantoiko zur batzuek, guztian berdiñak.

        6. Eta egin zuen abezko atarileorpe bat, zituena berrogeita amar beso luzeeran, eta ogeita amar beso zabaleran, eta beste atarileorpe bat, atari leorpe nagusiagoaren aurkez, eta abeak eta arpaiñbarrenak abeen gañean.

        7. Egin ere zuen tronuko atarileorpea, non zegoan tribunala, eta estali zuen zedrozko zurez, lurretik goeneraño.

        8. Eta atarileorpearen erdian zegoan etxetxo bat, non esertzen zanjustizia egiteko, lan berdiñekoa. Egin ere zuen etxe bat Faraonen alabarentzat, (zeñarekin zegoan ezkonduta Salomon) atarileorpe onen lan huratakoa beratakoa.

        9. Lan guzi oiek ziraden arri balio andikozkoak, zeñak izan ziran zerratuak arau eta neurri bat batekin, bai barrendik eta bai kanpotik, zimendutik pareten goeneraño, eta kanpotik atarileorpe andieneraño.

        10. Eta zimenduak ziraden arri balio andikozkoak, arri andi amar edo zortzi besokozkoak.

        11. Eta andikan goira arri balio andikoak, neurri berdiñaz ebakiak, berebat zedroz estaliak.

        12. Eta atarileorpe andiena zegoan biribillean arri landuzko iru errenkadakin, eta zedro landuzko errenkada batekin, eta berebat Jaunaren etxeko atarileorpe barrendikoan, eta etxeko atarileorpean.

        13. Bialdu ere zituen Salomon erregeak, eta ekarri erazi zuen Tirotik Hiram,

        14. Zeñ zan Nephtaliko tribuko andre alargun baten semea, eta bere aita zan Tirokoa, bear egiten zuen bronzezko gauzaetan, eta zan gizon txit jakintsua, eta aditua, eta artetsua kobrezko lan mot guzia egiteko. Zeñ etorririk Salomon erregeagana, egin zituen bere lan guziak.

        15. Eta urtuta egin zituen bronzezko bi abe, abe bakoitza emezortzi besokoa alturan, eta amabi besoko kordoi batek jira egiten zion abe bietatik bakoitzari.

        16. Gañera egin zituen bronze urtuzko bi dorre-erpiñ ipintzeko abeen buruen gañean: dorre-erpiñ batak zeuzkan bost beso alturan, eta beste dorre-erpiñak beste bost beso alturan:

        17. Eta sarea eta kateak bezelako batzuek, zeñak katigatzen ziran beren artean lan miragarri batekin. Abeen dorre-erpiñ bakoitza zan urtuta egiña: dorre-erpiñ bakoitzean zeuden zazpi errenkada malla, eta beste zazpi bestean.

        18. Eta osotzeko abeak, egin zituen mingranazko bi errenkada, malla bakoitzaren inguruan, goian zeuden dorre-erpiñak estalitzeko, eta orobat egin zuen bigarren dorre-erpiñarekin ere.

        19. Eta abeen buruetan atarileorpean zeuden dorre-erpiñak, zeuden landuta azuzenaren gisara, eta ziran bost besokoak.

        20. Eta gañera abeen goian, mallen gañean beste dorre-erpiñ batzuek, abearen neurrira dagokituak, eta bigarren dorre-erpiñ onen inguruan, berreun mingrana, bi errenkadatan ipiñiak.

        21. Eta jarri zituen abe biak elizaren atarileorpean, eta jarririk zutik eskuiko abea, ipiñi zion izena Jatxin. Orobat jarri zuen zutik bigarren abea, eta ipiñi zion izena Booz.

        22. Eta abeen buruen gañean jarri zuen lan bat, azuzenaren irudikoa: eta bukatua izan zan abeen lana.

        23. Egin ere zuen urtuta bronzezko itsaso bat, egal batetik bestera amar besokoa, biribilla inguruan, bere altura zan bost besokoa, eta zeukan inguruan ogeita amar besoko kordoe bat.

        24. Eta egalaren azpitik inguratzen zuen amar besoko lan otallutu batek, zeñak jira egiten zion itsasoari, otallu oditutako bi errenkada, guzia zan kobre urtuz egiña.

        25. Eta zegoan jarria amabi idiren gañean, zeñaetatik iruk begiratzen zuten Ifarrera, eta iruk Sartaldera, eta iruk Egoera, eta iruk Sortaldera, eta itsasoa zegoan beren gañean, zeñaen osteko aldamenak gelditzen ziraden osoz estaliak barrendikan.

        26. Eta garbitoki onen lodiera zan iru atzekoa, eta bere egala kopa baten egala bezelakoa, kabitzen zituen bi milla bato.

        27. Egin ere zituen amar ondape bronzezko, basa bakoitza lau besokoa luzeeran, eta lau besokoa zabaleran, eta iru besokoa alturan.

        28. Eta ondapeen lana bera zan otallartetua, eta otalluak giltzen artean.

        29. Eta koroe eta txibisten artean zeuden leoeak, eta idiak, eta kerubinak, eta orobat giltzen gañean, eta leoien eta idien azpian zinzilika bezala kobrezko bridualak bezelako batzuek.

        30. Eta ondape bakoitzak zituen lau gurpil beren ardatz bronzezkoakin, eta lau kantoietan garbitokiaren azpian urtuz egindako lau gizontxo bezelako, elkarri begiratzen ziotenak.

        31. Bazan ere barrenen ondapearen goian utsune bat, garbitokia sartzeko, eta kanpoan agiri zana, zan beso batekoa, guzia biribilla, eta guziak batean zituen beso bat eta erdi, eta abeen kantoietan zeuden mot askotako talluak, eta irozpekoaren artea zan laukia, ez biribilla.

        32. Ondapeen lau kantoietan zeuden lau gurpillak zeuden elkarri itsatsiak ondapearen azpitik, gurpil bakoitzak zeukan alturan beso bat eta erdi.

        33. Eta gurpillak ziraden gurdi batean egin oi diradenak bezelakoak, eta beren ardatzak, eta besagak, eta gurpil uztaiak, eta kurpoillandak, guziak ziraden urtuta egiñak.

        34. Zeren lau gizontxo hurak ere ondape bakoitzeko lau egietan, ziraden urtuta egiñak, eta zeuden ondapeari berari itsatsiak.

        35. Eta ondapearen goian zegoan biribiltasun bat beso erdikoa, alako moduan egiña non, ipiñi zezakean gañean garbitokia, eta zituen bere otalluak, eta asko galatz bertan egiñak.

        36. Eta egietan, zeñak ere ziraden bronzezkoak, eta kantoietan, landuta, egin zituen kerubinak eta leoiak, eta palmak, alako moduan non, etziruditen landuta egiñak, baizik gañean jarriak inguruan, zutik dagoan gizon bat bezela.

        37. Gisa onetan egin zituen amar ondapeak, landuak era bat batean, eta neurri ta otallu bat batekoak.

        38. Egin ere zituen amar garbileku bronzezko: berrogei bato artzen zituen garbileku bakoitzak, eta zan lau besokoa, eta ipiñi zuen garbileku bat amar ondapetatik bakoitzaren gañean.

        39. Eta ipiñi zituen amar ondapeak; bost, elizako eskuiko aldamenean, eta bost, ezkerrekoan. Eta ipiñi zuen itsasoa elizako eskuiko aldamenean Sortalde eta Egoiaren artean.

        40. Egin ere zituen Hiramek putzupaziak, eta lurtizkiak, eta paziatxoak, eta bukatu zuen Salomon erregearen lantegi guztia Jaunaren elizan.

        41. Abe biak, eta dorre-erpiñen kordoi biak abeen dorreerpiñen gañean, eta malla biak estalitzeko, abeen goien gañean zeuden kordoi biak.

        42. Eta laureun mingrana malla bietan, mingrana errenkada bi, malla bakoitzean, estalitzeko dorre-erpiñen kordoi, abeen buruen gañean zeudenak.

        43. Eta amar ondape, eta amar garbitoki ondapeen gañean.

        44. Eta itsaso bat, eta amabi idi itsasoaren azpian.

        45. Eta putzupaziak, eta lurtizkiak, eta paziatxoak. Hiramek Salomon erregeari Jaunaren etxean egin ziozkan ontzi guziak, ziran latoi fiñezkoak.

        46. Eta erregeak urtuta eginerazi zituen Jordango kanpoetan lur kleratsu batean, Sotxoth eta Sarthamen bitartean.

        47. Eta Salomonek ipiñi zituen ontzi guzti oiek elizan, eta beren ugaritasun geiegiagatik ezin jakin zezakean menastaren pisua.

        48. Eta Salomonek egin zituen jaunaren etxeko ontzi guziak, urrezko aldarea, eta urrezko maia, zeñaen gañean ipiñiko ziraden proposizioko ogiak,

        49. Eta urrezko kandeleroak, bost eskuiean, eta bost ezkerrean Erregutokiaren aurrean, urre fiñezkoak, eta gañean azuzenazko lorak bezelakoak, eta urrezko lanparak, eta urrezko kurrikak,

        50. Eta tximutxardak, eta garrangaziak, eta edontziak, eta motrairutxoak, eta inzensuontziak, urre txit fiñezkoak, eta Santuen Santuaren barrendiko etxearen ateen opoak, eta elizako etxearen ateenak, ziran urrezkoak.

        51. Eta bukatu zuen Salomonek, Jaunaren etxean egiteko agindu zuen lan guzia, eta sartu zuen berean Dabid bere aitak santutu zuena, zillarra, eta urrea eta ontziak, eta ipiñi zuen Jaunaren etxeko gordairuetan.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Orduan bildu ziraden Israelko zar guztiak tribuetako lenenakin, eta Israelko semeen familien buruakin, Salomon erregeagana Jerusalenen, eramateko Jaunaren elkartasuneko kutxa Dabiden erritik, au da, Siondik.

        2. Eta bildu zan Salomon erregeagana Israel guztia Ethanim illean, zeñ dan zazpigarren illa, egun ospetsu batean.

        3. Eta etorri ziraden Israelko zar guztiak, eta artu zuten kutxa apaizak,

        4. Eta eraman zuten Jaunaren kutxa, eta elkartasuneko tabernakuloa, eta tabernakuloan zeuden elizako ontzi guztiak, eta zeramazkiten apaizak eta Lebitak.

        5. Salomon erregea berriz, eta beragana etorri zan Israelko talde guztia, zijoan berarekin kutxaren aurrean, eta eskeñtzen ziozkaten Jaunari ardiak eta idiak neurri eta zenbatikan gabe.

        6. Eta jarri zuten apaizak Jaunaren elkartasuneko kutxa bere tokian, elizako Erregutokian, Santuen Santuan, kerubinen egoen azpian.

        7. Zeren kerubinak zeuzkaten zabalduta egoak kutxaren tokiaren gañean, eta estalitzen zuten kutxa, eta bere zigorrak gañetik.

        8. Eta nola ateratzen ziraden zigorrak besteen gañetik, eta agertzen ziraden beren erpiñak Santuarioaz kanpotik Erregutokiaren aurrean, etziraden onezkero agertzen kanpotik, eta gelditu ziraden ala an gaurko eguneraño.

        9. Eta kutxan etzegoan beste gauzarik, baizik arrizko ol bi, Moisesek Horeben bertan ipiñi zituenak, Jaunak egin zuenean elkartasuna Israelko semeakin, Egiptoko lurretik aterata laster.

        10. Gertatu zan bada, apaizak Santuariotik aterata laster, laño batek bete zuen Jaunaren etxea.

        11. Eta apaizak ezin egon zitzaketen, ez ari beren lanean lañoagatik, zeren Jaunaren gloriak bete zuen Jaunaren etxea.

        12. Orduan esan zuen Salomonek: Jaunak esan zuen biziko zala lañoan.

        13. Txit gogotik egin det etxea zure bizilekutzat, zure jargoi txit iraunkorra betiko.

        14. Eta itzulirik erregea Israelko batzarre guztiaganontz, nai izan zion, eta eskatu zuen beretzat zoriontasun mot guzia, zeren Israel guzia zegoan an bildurik.

        15. Eta esan zuen Salomonek: Bedeikatua Israelko Jaun Jainko, itz egin zuena nere aita Dabiden aoz, eta bere eskuz bete du, esaten duela:

        16. Israelko nere erria Egiptotik atera nuen egunetik, ez nuen autu erririk Israelko tribu guztien artean, egiña izan zedin etxe bat, eta egon zedin an nere izena, baizik autu nuen Dabid, izan zedin Israel nere erriaren burua.

        17. Eta Dabid nere aitak egin nai izan zion etxe bat Israelko Jaun Jainkoaren izenari,

        18. Baña Jaunak esan zion Dabid nere aitari: Ongi egin dezu pensatzean zure biotzean, egitea etxe bat nere izenari, auberau erabiltzen dezula gogoan.

        19. Baña alaere ez didazu egingo zuk etxea, baizik zure seme, zure erraietatik aterako danak, orrek egingo dio etxea nere izenari.

        20. Eta Jaunak bete du bere itz, esan zuena: eta ni etorri naiz nere aita Dabiden lekuan, eta eseri naiz Israelko tronuaren gañean, Jaunak esan zuen bezela, eta egin diot etxea Israelko Jaun Jainkoari.

        21. Eta izendatu det an tokia kutxarentzat, zeñean dagoan Jaunaren elkartasun, egin zuena gure gurasoakin, Egiptoko lurretikan atera ziradenean.

        22. Salomon bada jarri zan zutik Jaunaren aldarearen aurrean, Israelko batzarrearen ikusmenean, eta luzatu zituen eskuak zerurontz,

        23. Eta esan zuen: O Israelko Jaun Jainkoa, ez dago zure antzeko Jaungoikorik ez goian zeruan, ez emen bean lurrean, zuk zaitzen dezu elkartasuna, eta urrikaltzen zera zure serbitzari, dabiltzanakin zure aurrean biotz guzitik.

        24. Zuk bete diozu Dabid nere aita zure serbitzariari, eman ziñion itza, esan zuen zure aoak, eta egin zuten zure eskuak, adirazten duen bezela egun onek.

        25. Orain bada, Israelko Jaun Jainkoa, zaitu zaiozu zure serbitzari Dabid nere aitari eskeñi ziñiona, esanarekin: Ez da izango kendua zure jatorriko gizon, eseriko dana nere aurrean Israelko tronuaren gañean, zure semeak gordetzen badute beren bidea, ibiltzen diradela nere aurrean, zu ibilli ziñan bezela nere aurrean.

        26. Eta orain, Israelko Jaun Jainkoa, sendatu bitez zure itz, esan ziñiozkanak Dabid zure serbitzari nere aitari.

        27. Sinistu ote lezake, Jaungoikoa egiaz biziko dala lurraren gañean? Zeren ezin kabitu baldin bazaituzte zeruak, ez zeruen zeruak, zenbat gutxiago, egin dedan etxeak?

        28. Baña alaere itzuli itzatzu begiak, nere Jaun Jainkoa, zure serbitzariaren erregura eta bere eskarietara, aditu ezazu zure serbitzariak gaur zure aurrean ematen dizun alabanza eta egiten dizun eskaria.

        29. Zure begiak egon ditezela idikiak etxe onen gañean gau ta egun, etxe onen gañean, zeñgatik esan zenduan, an egongo da nere izena, aditu dezazula, zure serbitzariak toki onetan egiten dizun erregua.

        30. Aditu ditzatzula zure serbitzariaren eta Israel zure erriaren eskariak, toki onetan eskatzen dizuten guztian, eta adituko dituzu zure bizilekuko tokian zeruan, eta aditzen dituzunean, jarriko zera prest berai on egiteko.

        31. Baldin gizonen batek bekatu egingo balu bere lagun urkoaren kontra, eta egin bear baldin balu juramenturen bat, zeñarekin gelditzen dan lotua, eta baldin etorriko balitza zure etxera, zure aldarearen aurrera juramentua gatik.

        32. Zuk adituko dezu zeruan, eta egingo diezu justizia zure serbitzariai, botatzen dezula bere buruaren gañera bere gaizki egiñaren kastigua, eta justututzen dezula justoa, eta ematen diozula ordaña bere justiziaren araura.

        33. Baldin Israel zure erriak iges egingo balu bere etsaiakgandik (zeren bekatu egingo du zure kontra) eta penitenzia egiten dutela, eta aitortzen dutela zure izen santua, etorriko balirade, eta erregu egingo balizute, eta zuri eskatuko balizute etxe onetan,

        34. Aditu itzazu zeruan, eta barkatu ezazu Israel zure erriaren bekatua, eta itzuli itzatzu beren gurasoai eman ziñien lurrera.

        35. Zerua balego itxia, eta euririk egingo ez balu beren bekatuakgatik, eta erregututzen dutela toki onetan, egingo balute penitenzia zure izenaren honran, eta beren atsekabean damutuko balirade beren bekatuakin,

        36. Aditu itzatzu zeruan, eta barkatu itzatzu zure serbitzarien, eta Israel zure erriaren pekatuak, eta erakusi zaiezu bide on bat, zeñatatik ibilli ditezen, eta bidaldu ezazu euria, zure erriari, bere jabe izateko, eman ziñion lurraren gañera.

        37. Baletor goseteren bat lurrera, edo izurria, edo aize usteldua, edo gornia, edo larrapotea, edo atsekabetuko balu zure erria bere etsaiak, ingurutzen dituela bere erriak; gaitzete guztia, eritasun guztia,

        38. Israel zure erriko edozeñ gizon zugana zuzentzen dan guztian erregu eta eskariakin, eta ezaguturik bere biotzeko zauria, jasoko balitu zugana bere eskuak etxe onetan

        39. Zuk adituko dezu zeruan zure bizilekuko tokian, eta barkatuko diozu, eta emango diozu bakoitzari bere egiteen araura, bere biotza ikusten dezun eran (zeren zuk bakarrik ezagutzen dezu gizonen seme guzien biotza);

        40. Zure beldur izan ditezen, gure gurasoai eman ziñien lurraren gañean, bizi diraden bitartean.

        41. Orobat etortzen danean arrotz, Israel zure errikoa ez danen bat toki urrutitikan zure izen santuagatik (aldamen guzietatik zabalduko dan ezkero zure izen andiaren ospea, eta zure esku indartsuarena, eta zure beso

        42. Luzatuarena toki guzietan), etortzen danean bada, eta toki onetan erregu egiten duenean,

        43. Zuk adituko dezu zeruan, zure bizileku sendo huratan, eta emango diozu arrotzak eskatzen dizun guzia; onela munduko erri guziak ikasi dezaten zure izenaren beldur izaten, Israel zure erriak bezela, eta jakin dezaten berakgan ikusiaren gañera, zure izena izan dala aipatua, egin dedan etxe onen gañean.

        44. Aterako balitza zure erria gerran egitera bere etsaien kontra, bidaltzen dezun edozeñ tokitan, erregutuko dizu, zuk autu zenduen Jerusalengo errira begira, eta nik zure izenari egin diodan etxerontz begira,

        45. Eta zuk adituko dituzu zeruan beren eskariak eta erreguak, eta justizia egingo diezu.

        46. Eta pekatu egingo balute zure kontra (zeren ez dago gizonik pekatu egiten ez duenik) eta zuk, aserretuta, jarriko baziñitu beren etsaien eskuetan, eta izango balirade eramanak etsaien errira urrutira edo aldera,

        47. Eta egingo balute penitenzia biotzetikan beren katiberioko tokian, eta ondurik erregutuko balizute beren katiberioan, esaten dutela: Bekatu egin degu, gaizki egin degu, biurriro bizi izan gera,

        48. Eta itzultzen badirade zugana beren biotz guzitik, eta beren anima guzitik beren etsaien lurrean, zeñatara izan ziraden katibu eramanak: eta erregutuko balizute, itzulirik beren gurasoai eman ziñioten beren lurreko biderontz, eta autu dezun errirontz, eta zure izenari egin nion errirontz:

        49. Zuk, Jauna, adituko dituzu zerutik, orrako bizileku sendotik, zeñean ipiñi dezun zure tronua, beren erregu eta eskariak, eta jarriko zera beren alde,

        50. Eta gertua egongo zera mesede egiteko, zure kontra bekatu egin duen zure erriari, eta parkatuko diozkazu gaiztakeria guztiak, zeñakin izanik zure kontrakoak, alde egin duten zugandik, eta iratsiko dezu urrikaltasuna katibu dauzkazanetan, urrikaritu ditezen berakin,

        51. zeren zure erria da, eta zure primeza, atera zenduana Egiptoko lurretik, burnizko labearen erditik.

        52. Zure begiak egon ditezela idikiak zure serbitzariaren, eta Israel zure erriaren eskarietara, eta aditu ditzatzula eskatzen dizkizuten gauza guztietan.

        53. Zeren zuk, o Jaun Jainkoa, berezitu ziñituen zuretzat primezatzat, lurreko erri guzien artean, esan zenduen bezela Moises zure serbitzariaren bitartez, atera ziñituenean gure asabak Egiptotik.

        54. Gertatu zan bada, bukatu zuenean Salomonek, egitea Jaunari erregu eta eskari au, jaiki zan Jaunaren aldarearen aurrean, zeren ipiñi zituen lurrean belaun biak, eta eskuak zeuzkan zabalduak zerurontz.

        55. Jarri zan bada zutik, eta bedeikatu zuen Israelko batzarre guztia, esaten zuela boz altuarekin:

        56. Bedeikatua izan dedilla Jauna, eman diona pakea Israel bere erriari, esan zituen gauza guzien araura, ez du utsik egin itz bakar batean ere, bere serbitzari Moisesen aoz berak eskeñi zituen onera guzien gañean.

        57. Izan bedi gurekin gure Jaun Jainkoa, izan zan bezela gure gurasoakin, eta ez gaitzala utzi, ez bota.

        58. Baizik jaieratu ditzala beraganontz gure biotzak, ibilli gaitezen bere bide guzietatik zaitzen ditugula bere aginteak, eta zeremoniak, eta gure gurasoai agindu ziezten erabaki guziak.

        59. Eta itz oiek berak, zeñakin erregutu dedan nik Jaunaren aurrean, egon bitez gure Jaun Jaunaren aurrean gau ta egun, denbora guzietan lagundu dizaion bere serbitzari oni, eta Israel bere erriari,

        60. Ezagutu dezaten lurreko erri guztiak, Jauna bera dala Jaungoikoa, eta ez dagoala bera baño besterik.

        61. Izan ere bedi gure biotza zuzena gure Jaun Jainkoaganako, ibilli gaitezen bere erabakietan, eta zaitu ditzagun bere aginteak, gaur bezela.

        62. Erregeak bada eta Israel guztiak berarekin, eskeñtzen zituzten doañ biziak Jaunaren aurrean.

        63. Eta il zituen Salomonek, Jaunari eskeñi ziozkan doañ paketsutzat, ogeita bi milla idi, eta eun ta ogei milla ardi, eta onela santutu zuten Jaunaren eliza erregeak eta Israelko semeak.

        64. Egun huratan santutuerazi zuen erregeak, Jaunaren etxearen aurrean zegoan atariaren erdia, zeren eskeñi zituen an doañak, eta opariak, eta paketsuen gantza, zeren Jaunaren aurrean zegoan bronzezko aldarea, zan txikia, eta ezin kabitu ziraden berean doañak eta eskeñtzak eta opari paketsuen gantzak.

        65. Salomonek bada egin zuen denbora artan jai andi bat, eta Israel guziak berarekin, bildurik ugaritasun andian, Emathen sarreratik Egiptoko errekaraño, gure Jaun Jainkoaren aurrean, zazpi egunean, eta zazpi egunean, au da, amalau egunean.

        66. Eta zortzigarren egunean bidaldu zituen erriak, zeñak bedeikatzen zutela erregea, joan ziraden beren etxeetara pozik eta biotz gozatsuakin, Jaunak bere serbitzari Dabidi, eta Israel bere erriari egin ziozkan mesede guziak gatik.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Gertatu zan bada, egin ezkero Salomonek Jaunaren etxea, eta errege jauregia, eta egitea erabakita zeuzkan eta egin nai zituen gauza guziak,

        2. Agertu zitzaion Jauna bigarrenez, agertu zitzaion bezela Gabaonen.

        3. Eta esan zion Jaunak: Aditu det, nere aurrean egin dezun zure erregu eta eskaria, santutu det, egin dezun etxe au, ipintzeko an nere izena betiko, eta nere begiak eta nere biotza egongo dirade an egun guzietan.

        4. Zuri dagokizunez, ibiltzen baldin bazera zu nere aurrean, zure aita ibilli zan bezela, biotz zuzen eta tolesgabe batekin, eta egiten baldin badezu aginduta dizudan guztia, eta gordetzen badituzu nere legeak eta aginteak

        5. Nik iraun eragingo diot beti zure erreiñuko tronuari Israelen gañean, eskeñi nion bezela zure aita Dabidi, esaten nuela: Ez da kendua izango zure jatorriko gizona Israelko tronutik.

        6. Baña baldin zuek eta zuen semeak mukertasunarekin alde egingo baziñateke nigandik; utzirik neri jarraitzeari, gorde gabe nere aginteak, eta ipiñita dizutedan nere zeremoniak, eta joango baziñateke, egiazkotzat idukitzeko jainko arrotzak, eta berak adoratzeko,

        7. Kenduko det Israel, eman nien lurraren gañetik, eta botako det urrutira nere aurretik, nere izenarentzat santutu nuen eliza; eta Israel etorriko da izatera jende guzien lotsaria eta ipuia.

        8. Eta auts biurtutako etxe oni begiratuko zaio nere zuzentasunaren irudiari bezela, beratatik iragotzen dan guzia geldituko da arritua, eta txistu egingo du, eta esango du: Zergatik Jaunak egin dio onela lur oni, eta etxe oni?

        9. Eta erantzungo dute: Utzi zutelako beren Jaun Jainko, atera zituena beren gurasoak Egiptoko lurretik, eta jarraitu ziotelako jainko arrotzai, eta berak adoratu zituztelako, eta elizkizunak egin zieztelako. Argatik Jaunak ekarri du gaitz guzi au beren gañera.

        10. Eta ogei urte iragota Salomonek egin zituen ezkero etxe biak, au da, Jaunaren etxea, eta erregeren etxea,

        11. (Emanik Salomoni Hiram Tiroko erregeak zedrozko eta abetozko zurak, eta bear izan zuen urre guztia) orduan eman ziozkan Salomonek Hirami ogei erri Galileako lurrean.

        12. Eta atera zan Hiram Tirotik ikustera Salomonek eman ziozkan erriak, eta etzitzaiozkan gustatu,

        13. Eta esan zuen: Beraz oiek dirade, ene anaia, eman dizkidazun erriak? Eta deitu ziozkaten Txabulko lurra gaurko eguneraño.

        14. Bidaldu ere ziozkan Hiramek Salomon erregeari eun eta ogei talentu urrezko.

        15. Au da Salomon erregeak gaztatu zuena, egiten Jaunaren etxea, eta bere etxea, eta Mellokoa eta Jerusalengo, eta Hesserko, eta Majeddoko, eta Gazerko murruak.

        16. Faraon Egiptoko erregea igo zan, eta artu zuen Gazer, eta su eman zion, eta irago zituen ezpataren puntatik errian bizi ziraden Kanaantarrak, eta eman zion dotetzat bere alaba Salomonen emazteari.

        17. Argatik Salomonek berriz egin zituen Gazer eta Bethoron beekoa.

        18. Eta Baalath, eta Palmira eremuko lurrean.

        19. Eta zegozkion eta murru gabe zeuden erri guziak sendatu zituen, baitaere gerrako gurdiak zeuzkan erriak, eta zaldizko jendea zegoan erriak, itz batean, bukatu zuen egin nai izan zuen guztia Jerusalenen, eta Libanon, eta bere mendean zeuzkan lur guztietan.

        20. Amorrheoetatik eta Heteoetatik, eta Ferezeoetatik, eta Hebeoetatik, eta Jebuseoetatik, zeñak etziraden Israelko semeetatikoak, oietatik gelditu zan guztia,

        21. Erri oietako semeak, emen bizi ziradenak, ezin desegin izan zituztelako Israelko semeak, egin zituen Salomonek kotiztariak, gaurko eguneraño diraden bezela.

        22. Salomonek berriz agindu zuen, Israelko semeetatik batere etzedilla izan serbitzaria, baizik ziradela gerra gizonak, eta bere ministroak, eta prinzipeak, eta agintariak, eta gurdien eta zaldidien zuzentzalleak.

        23. Zeuden bosteun eta berrogeita amar begirale Salomonen lan guzietan, zeñak zeukaten mendean erria, eta zuzentzen zituzten izentatu ziozkaten lanak.

        24. Eta Faraonen alaba igo zan Dabiden erritik bere jauregi, Salomonek egin zionera. Orduan egin zuen Mello.

        25. Eskeñtzen ere zituen Salomonek urte bakoitzean iru alditan, doañak eta abere il paketsuak, Jaunari egin zion aldarearen gañean, eta erretzen zuen inzensoa Jaunaren aurrean, eta eliza izan zan bukatua.

        26. Egin ere zuen Salomon erregeak ontzidi bat Asiongaberren, zeñ dagoan Ailathen aldean itsaso Gorriaren erriberan, Idumeako lurrean.

        27. Eta bidaldu zituen Hiramek ontzidi onetan bere serbitzariak, gizon adituak itsasoko gauzen jakinduria ta ibilleretan, Salomonen serbitzariakin.

        28. Zeñak joanik Ophirrera, artu zituzten an laureun eta ogei talentu urrezko, eta eraman ziozkaten Salomon erregeari.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Sabako erregiña ere, aditurik Salomonen ospea, Jaunaren izenean, etorri zan Salomon tentatzera galde nahasi illun batzuekin.

        2. Eta sarturik Jerusalenen lagun eta aberastasunen ospe andiarekin, gamelu aromaz eta amaigabeko urrez zamatuakin, eta arri baliotsuz, joan zan Salomon erregeagana, eta esan ziozkan bere biotzean zeuzkan gauza guztiak.

        3. Eta agertu ziozkan Salomonek, jarri ziozkan itz guziak, etzan izan erregeari ezkutatu zezakion gauzarik, eta erantzun ezin zezakionik.

        4. Ikusirik bada Sabako erregiñak Salomonen jakinduria guzia, eta egin zuen etxea,

        5. Eta bere maiko janariak, eta bere morroien bizilekuak, eta bere serbitzarien taldeak, eta beren soñekoak, eta edontzizaiak, eta Jaunaren etxean eskeñtzen zituen doañak, gelditu zan arritua.

        6. Eta esan zion erregeari: Egiazkoak dirade nik nere errian aditu ditudan gauzak,

        7. Zure itzen gañean, eta zure jakinduriaren gañean, eta ez nien sinisterik ematen kontatzen zizkidatenai aliketa ni nerau etorri naizan artean, eta ikusi dedan artean nere begiakin, eta arkitu dedan artean irago zaitzadanaren gañera, ez didatela esan erdia, andiagoak dirade zure jakinduria eta obrak, aditu dedan ospea baño.

        8. Doatsuak zure gizonak, eta doatsuak zure serbitzari, beti daudenak zure aurrean, eta aditzen dutenak zure jakinduria.

        9. Bedeikatua izan dedilla zure Jaun Jainkoa, zeñaen gogoko egiña jarri zeran, eta zeñak ipiñi zaituen Israelko tronuaren gañean, erri oni beti iduki dion amorioagatik, eta ipiñi zaitu errege egiñik, egin dezazun berdintasuna eta justizia.

        10. Eman ziozkan bada erregeari eun eta ogei talentu urre, eta likurta eta arri baliotsu txit asko, etziraden gero ekarri iñoiz ainbeste likurta, nola eman ziozkan Sabako erregiñak Salomon erregeari.

        11. Gañera Hiramen ontzidi, zekarrenak urrea Ophirtikan, ekarri ere zuen Ophirtikan zurbeltz usaitzuzko zur txit asko, eta arri baliotsuak.

        12. Eta erregeak egin zituen zurbeltz usaitzuzko zurakin Jaunaren etxeko, eta erregearen etxeko barandesteak, eta laudak eta lirak kantarientzat; etziraden izan berriz ekarriak onelako zur zurbeltz usaitsuak, ezta ikusiak ere gaurko eguneraño.

        13. Salomon erregeak berriz eman zion Sabako erregiñari, nai zuen eta eskatu zion guztia, berak bere borondatez, errege baten gisara, eman ziozkanez gañera. Bera itzuli zan, eta joan zan bere errira bere serbitzariakin.

        14. Eta Salomoni urteoro ekartzen ziozkaten urrearen pisua zan, seireun eta irurogeita sei talentu urrezko,

        15. Kontatu gabe ekartzen ziena kotizbiltzalleak, eta merkatariak, eta jakikaizailleak, eta Arabiako errege guztiak, eta bere errietako eraentzalleak.

        16. Egin ere zituen Salomon erregeak berreun ezkutu urre txit fiñezkoak, eman zituen seireun siklo urrezko ezkutu bakoitzaren plantxetarako.

        17. Eta irureun ezkutarma legeko urrezkoak, irureun urrezko meatzek estaltzen zuen ezkutarma bakoitza, eta ipiñi zituen erregeak Libanoko basoko etxean.

        18. Egin ere zuen Salomonek marfillezko tronu andi bat, eta goarnitu zuen urre txit oriarekin,

        19. zeñak zituen sei malla, eta tronuaren goia zan biribilla ostetik, eta beso bik, batak aldamen batetik eta besteak bestetik eltzen zioten esertokiari, eta bi leoi zeuden beso bakoitzaren aldean.

        20. Sei maillen gañean zeuden aldamen batetik eta bestetik, amabi leoitxo: etzan beste erreñutan egin onelako lanik.

        21. Eta Salomon erregeak edaten zuen ontzi guztiak ere ziraden urrezkoak, eta Libanoko basoko maiontzi guztiak ziraden urre txit garbizkoak. Etzegoan zillarrik, eta etzitzaion ematen deusen baliorik Salomonen egunetan,

        22. Zeren erregearen ontzidia joan oi zan itsasoz Hiramen ontzidiarekin iru urtean bein Tharsisera, ekartzera andikan urrea eta zillarra, eta elefanteen letagiñak, eta tximuak, eta egazterrenak.

        23. Salomon erregeak bada atzera utzi zituen lurreko errege guztiak ondasunetan eta jakindurian.

        24. Eta mundu guztiak ikusi nai zuen Salomon erregearen arpegia, aditzeko Jaungoikoak bere biotzean ipiñi zuen jakinduria.

        25. Eta bakoitzak eramaten ziozkan urteoro beren emaitzak, zillarrezko eta urrezko ontziak, jantziak, eta gerrako armak, baita likurtak ere, eta zaldiak eta mandoak.

        26. Eta bildu zituen Salomonek gurdiak, eta zaldizko jendea, eta iduki zituen milla eta laureun gurdi, eta amabi milla zaldizko; eta ipiñi zituen erri murrutuetan, eta Jerusalenen erregearen aldean.

        27. Eta egin zuen ain ugari izan zedilla Jerusalenen zillarra, nola arriak, eta egin zuen ain ugari izan zedilla zedroa, nola pikoar, kanpoetan ernetzen diradenak.

        28. Eta ekartzen ziraden zaldiak Salomonentzat Egiptotik eta Koatik. Zeren erregearen merkatariak erosten zituzten Koan, eta ekartzen zituzten prezio erabakian.

        29. Egiptotik ateratako lau zaldizko talde bat, kostatzen zan seireun siklo zillarrezko; eta zaldi bakoitza eun eta berrogeita amar. Eta onela Heteoen eta Siriako errege guztiak saltzen zituzten beren zaldiak.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Eta Salomon erregea amurustu zan emakume arrotz askorekin, eta Faraonen alabarekin, eta Moabtarrakin, eta Amontarrakin, eta Idumeatarrakin, eta Sidontarrakin, eta Hetetarrakin,

        2. Jende batzuekin zeñak gatik esan zien Jaunak Israelko semeai: Ez itzatzute artu beretatik emazteak, eta berak ere ez bitzate artu zuen emakumeetatik; zeren ziertoro biurrituko dituzte zuen biotzak, jarraitu dizaiezuten beren jainkoai. Oiekin bada itsatsi zan Salomon amorio txit bero batekin.

        3. Alako moduan non iduki zituen zazpireun emazte, zeñak ziraden erregiñak bezelakoak, eta irureun emazte azpiko, eta emakumeak biurritu zuten bere biotza.

        4. Eta onezkero zarra zala, biurritua izandu zan bere biotza emakumeak gatik, jarraitzeko jainko arrotzai, alako moduan non, bere biotza etzan garbia ta zintzoa bere Jaun Jainkoarentzat, izan zan bezala bere aita Dabiden biotza.

        5. Baizik Salomonek adoratzen zituen Astarthe Sidontarren emakume jainkoa, eta Molok Ammontarren idoloa.

        6. Eta Salomonek egin zuen Jaunaren gogokoa ez zana, eta ez zuen iraun Jaunari jarraitzean, bere aita Dabidek bezela.

        7. Orduan egin zion Salomonek eliza bat Txamos Moabko idoloari, Jerusalenen aurkez dagoan mendian, eta Molotx Ammonen semeen idoloari.

        8. Eta onela egin zuen bere emazte arrotz guziakin, zeñak erretzen ziezten inzensoak, eta eskeñtzen ziezten koañak beren jainkoai.

        9. Argatik aserretu zan Jauna Salomonen kontra, aldendu zuelako bere biotza, Israelko Jaun Jaungoiko, bi alditan agertu zitzaionagandik,

        10. Eta agindu zion onen gañean, etzitzaiela jarraitu jainko arrotzai, eta etzuen zaitu Jaunak agindu ziona.

        11. Esan zion bada Jaunak Salomoni: Onela egin dezulako eta ez dezulako zaitu nerekin egindako elkartasuna, eta eman nizkizun aginteak, urratu eta berezituko det zure erreñua, eta emango diot zure mendeko bati.

        12. Baña alaere ez det egingo zure egunetan, zure aita Dabiden amorioagatik, zatituko det arkitzen danean zure semearen eskuan:

        13. Eta ez diot kenduko erreñu guzia, baizik emango diot zure semeari tribu bat zure aita Dabiden amorioagatik, eta Jerusalen, autu dedanagatik.

        14. Jaiki zuen bada Jaunak Salomonen etsaitzat Adad, Idumeatarra, errege odolekoa, Edomen zegoana.

        15. Zeren gertatu zan, egonik Dabid Idumean, eta joanik ara Joab martiztiaren agintaria, lurpetzera illak izan ziradenak, eta ezpataz iragotzera Idumeako gizaki guzia,

        16. (Zeren sei illabetean egon zan an Joab Israel guziarekin, il zuen artean gizon gauza guztia Idumean),

        17. Iges egin zuen Adad onek, Idumeako bere aitaren morroe batzuek lagun zituela, eta joan zan ezkutatzera Egiptora. Zan orduan Adad oraindikan urte gutxiko mutilla.

        18. Eta ateratzen ziradela Madiandik, etorri ziraden Faranera, eta artu zituzten berakin Farango gizonak, eta sartu ziraden Egipton, Faraon Egiptoko erregeagana, zeñak eman zion Adadi etxea, eta izentatu zion janaria, eta bere mendean ipiñi zituen lurrak.

        19. Eta alako moduan sartu zitzaion gogoan Faraoni Adad, non, eman zion emaztetzat, bere emazte Taphnes erregiñaren aizpa bat.

        20. Eta Taphnesen aizpa onegandik iduki zuen seme bat, Jenubath zeritzana, eta Taphnesek azi zuen Faraonen etxean, eta Jenubath bizitu oi zan Faraonen jauregian erregearen semeakin.

        21. Eta aditu zuenean Adadek Egipton, Dabid joan zala atsedetzera obian bere gurasoakin, eta illa zala Joab bere martiztiaren agintari nagusia ere, esan zion Faraoni: Utzi zadazu joan nadin nere errira.

        22. Eta esan zion Faraonek: Zeren premia dezu nere etxean, zure errira joan nai izateko? Eta berak erantzun zion: Ezeren ere ez: baña erregututzen dizut utzi zadazula joaten.

        23. Iraiki ere zion Jaungoikoak etsaitzat Bazon, Eliadaren semeari, zeñak iges egin zuen Aderezer Sobako errege bere jaunagana.

        24. Eta bildu zituen beraren kontra gizon batzuek, eta egin zan lapurren agintari, Dabidek il nai zituenean, eta berak joan ziraden Damaskora, eta bizitu izan ziraden an, eta Razon egin zuten Damaskoko errege.

        25. Eta izan zan Israelen etsaia Salomonen egun guzietan, eta augatik dirade Adaden gaitzak, eta Israelen kontrako gorrotoa, eta erreiñatu zuen Sirian.

        26. Jeroboam Nabathen seme, Efratkoa, Saredatarra, Salomonen serbitzaria ere, zeñaen ama Sarba zeritzana, zan andre alargun bat, jaiki zan erregearen kontra.

        27. Eta gauza augatik jaiki zan beraren kontra, zeren Salomonek egin zuen Mello, eta lurrez bete zuen, Dabid bere aitaren erriko zakonune andia.

        28. Eta Jeroboam zan gizon sendo eta errutsu bat, eta ikusirik Salomonek zala gazte, onera etsigia eta egillea, jarri zuen Joseren etxe guziko kotizen begirale.

        29. Gertatu zan bada denbora artan, ateratzea Jeroboam Jerusalendik, eta Ahias Silontar Profetak, mantu berri batekin estalita, arkitu zuen bidean, eta biak bakarrik zeuden kanpoan.

        30. Eta arturik Ahiasek bere mantu berria, zeñarekin zegoan estalita, urratu zuen amabi zatitan.

        31. Eta esan zion Jeroboami: Artu itzatzu zuretzat amar zati, zeren au da Israelko Jaun Jainkoak esaten duena: Ona emen ni noan berezitzera erreñua Salomonen eskutik, eta zuri emango dizkizut amar tribu.

        32. Eta berari geldituko zaio tribu bakar bat, nere serbitzari Dabiden, eta Israelko tribu guzien artean autu dedan, Jerusalengo erriaren amorioz,

        33. Utzi nauelako, eta adoratu duelako Astarthe Sidontarren emakume jainkoa, eta Txamos Moabtarren jainkoa, eta Molotx Ammonen semeen jainkoa, eta ibilli ez dalako nere bideetatik, egiteko ongia dana nere aurrean eta gordetzeko nere aginteak eta legeak, bere aita Dabidek bezela.

        34. Ez det kenduko erreñu guzia bere eskutik, baizik utziko diot erreiñatzen bizi dan arte guzian, nere serbitzari Dabid autu nuenaren amorioz, zeñak zaitu zituen nere aginteak eta esanak.

        35. Baña kenduko det erreñua bere semearen eskutik, eta emango dizkizut zuri amar tribu.

        36. Eta bere semeari emango diot tribu bakar bat, gelditu dedin beti lanpara bat Dabid nere serbitzariaren Jerusalenen, zeñ autu dedan, egon zedin an nere izena.

        37. Eta zu artuko zaitut, eta erreiñatuko dezu zure animak nai duen guziaren gañean, eta izango zera erregea Israelen gañean.

        38. Baldin bada adituko baziñiztuke, neronek agintzen dizkizudan gauza guziak, eta baldin ibilliko baziña nere bideetatik, eta baldin egingo bazeneza zuzen dana nere aurrean, gordetzen dituzula nere aginteak eta nere esanak, nere serbitzari Dabidek egin zuen bezela, zurekin izango naiz, eta egingo dizut etxe iraunkor bat; egin nion bezela etxe bat Dabidi, eta emango dizut Israel.

        39. Eta atsekabetuko det Dabiden jatorria augatik, baña ez betiko.

        40. Salomonek bada illerazi nai izan zuen Jeroboam, baña onek iges zuen, eta joan zan Egiptora, Sesak Ejiptoko erregeagana, eta an egon zan Salomon il zan artean.

        41. Eta Salomonen beste itzak, eta egin zituen gauza guztiak, eta bere jakinduria, guztiak daude eskribatuak Salomonen egunetako itzen liburuan.

        42. Eta Salomonek Jerusalenen Israel guztiaren gañean erreñatu zuen denbora, izandu zan berrogei urte.

        43. Eta joan zan Salomon atsedetara bere gurasoakin, eta lurpetu zuten bere aita Dabiden errian, eta bere lekuan erreiñatu zuen bere seme Roboamek.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Eta Roboam etorri zan Sikemera, zeren an bildu zan Israel guztia, bera errege egiteko.

        2. Baña Jeroboam Nabathen semea, zegoala oraindikan Egipton, Salomon erregeagandik igesi joanda, iduki zuenean beraren ilberria, bereala itzuli zan Egiptotik.

        3. Eta bidaldu zituzten ots egitera, etorri zan bada Jeroboam eta Israelko talde guzia, eta itz egin zioten Roboami, esaten ziotela:

        4. Zure aitak ipiñi zigun uztarri txit gogor bat, eta ala zuk orain gutxitu ezazu piska bat zure aitaren agintaritzaren, eta gure gañean ipiñi zuen uztarri txit pisuaren gogortasuna, eta serbituko zaitugu.

        5. Berak erantzun zien: Joan zaitezte, eta emendikan iru egunera itzuli zaitezte nigana. Eta joan zanean erria,

        6. Iduki zuen batzarre bat Roboam erregeak, bere aita Salomon bizi zanean bere aldean egon oi ziraden zarrakin, eta esan zien: Zer iritzi ematen didazute, erantzun dizaiodan erri oni?

        7. Zeñak esan zioten: Baldin aditzen badiozu gaur erri oni, eta serbituko bazeneza, eta oben egiten badezu beren eskarira, eta biguñtasunarekin itz egiten badiozu, izango dirade beti zure serbitzariak.

        8. Berak utzi zuen zarrak eman zioten iritzia, eta itundu zan berarekin azi ziraden, eta bere aldamenean zeuden gazteakin,

        9. Zer iritzi ematen didazute erantzuteko erri oni, zeñak esan didan: Egin ezazu ariñago, zure aitak gure gañean ipiñi zuen uztarria?

        10. Eta erantzun zioten berarekin azi ziraden gazteak: Onela erantzungo diozu, itz egin dizun erri oni, esaten duela: Zure aitak ipiñi zuen gure gañean uztarri pisu bat, arindu zatzakigu zuk. Onela erantzungo diezu: Nere beatzetatik txikiena da juizenago nere aitaren bizkarrezurra baño,

        11. Eta baldin nere aitak ipiñi bazuen zuen gañean uztarri pisu bat, nik aziko det oraindikan geiago zuen uztarria, nere aitak azotatu zinduzten ualakin, nik ordea azotatuko zaituztet lupu ualakin.

        12. Etorri zan bada Jeroboam eta erri guzia Roboamgana irugarren egunean, erregeak esan zuen bezela, esaten zuela: itzuli zaitezte nigana irugarren egunean.

        13. Eta erantzun zion erregeak erriari gogortasunarekin, utzirik zarrak eman zioten iritzia,

        14. Eta itz egin zien gazteen iritziaren araura, esaten zuela: Nere aitak ipiñi zuen uztarri pisu bat zuen gañean, nik berriz aziko det oraindikan geiago zuen uztarria, nere aitak azotatu zinduzten ualakin, nik berriz azotatuko zaituztet lupu ualakin.

        15. Eta etzion oben egin erregeak erriari, zeren Jaunak alde egin zuen beragandik, betetzeko bere itz, esan ziona Nabathen semeari, Ahias Silontarraren bitartez.

        16. Ikusirik bada erriak, etzuela erregeak aditu nai izan, erantzun zion esaten zuela: Zer degu guk zer ikusirikan Dabiden familiarekin? Edo zer gauza on itxedotzen degu Isairen semeagandik? Zoaz, o Israel, zure egolekuetara; eta zuk, o Dabiden semea, eraendu ezazu orain zure etxea. Onenbesterekin joan zan Israel bere egolekuetara.

        17. Baña Judako errietan zeuden Israelko seme guziak, ezagutu zuten Roboam erregetzat.

        18. Bidaldu zuen bada Roboam erregeak Aduram, zeñ zan kotizbiltzallea, eta Israel guziak arrika egin zion, eta il zan. Eta Roboam erregea igo zan arin bere gurdira, eta iges egin zuen Jerusalenera.

        19. Eta alde egin zuen Israelek Dabiden etxetik, gaurko eguneraño dagoan bezela.

        20. Eta gertatu zan, aditu zuenean Israelek, Jeroboam itzuli zala, egiñik batzarrea, bidaldu zituzten berari ots egitera, eta egin zuten Israel guziko errege, eta iñork ere etzion jarraitu Dabiden etxeari baizikan bakarrik Judako tribuak.

        21. Etorri zan bada Roboam Jerusalenera, eta bildu zuen Judako etxe guztia, eta Benjaminen tribua, eun eta larogei milla gerrarako gizon autu, gudatu zezaten Israelko etxearen kontra, eta ekartzeko erreñua Roboam Salomonen semearen mendera.

        22. Baña Jaunak itz egin zion Semeias Jaungoikoaren gizonari, esaten zuela:

        23. Itz egin zaiozu Roboam Salomonen seme Judako erregeari, eta Judaren eta Benjaminen etxe guztiari, eta erriko gañerakoai, esaten diezula:

        24. Oiek esaten ditu Jaunak: Etzerate igoko, eta ez dezute gudatuko Israelko seme, zuen anaien kontra, itzuli bedi bakoitza bere etxera, zeren ni naiz gauza au egin dedana. Aditu zituzten Jaunaren itzak, eta itzuli ziraden bidetikan, Jaunak agindu zien bezela.

        25. Eta Jeroboamek egin zuen berriz Siken Efraimgo mendian, eta bizitu izan zan an, eta aterarik andikan egin zuen Fanuel.

        26. Eta esan zuen Jeroboamek bere biotzean: Orain itzuliko da erreñua Dabiden etxera,

        27. Igotzen bada erri au Jerusalenera doañak eskeñtzera Jaunaren etxean, eta erri onen biotza itzuliko da Roboam bere jaun, Judako erregegana, eta ilko naute ni, eta itzuliko dirade beragana.

        28. Eta ongi pensatu ezkero, egin zituen bi txal urrezko, eta esan zion erriari: Emendikan aurrera etzaitezte igo Jerusalenera, emen dauzkazu, Israel, Egiptoko lurretik atera zinduzten zure jainkoak.

        29. Eta jarri zituen bata Bethelen eta bestea Danen.

        30. Eta gertaera onek eman zuen bekaturako bidea, zeren erria joan oi zan Daneraño txala adoratzera.

        31. Egin ere zituen elizak goietan, eta jarri zituen apaiztzat erriko atzenekoak, etziradenak Lebiren jatorrikoak.

        32. Eta izendatu zuen pesta egun bat zortzigarren illean illaren amabostgarren egunean, Judan zelebratzen zan pesta andiaren irudira. Eta igotzen zala aldarera, berebat egin zuen Bethelen, eskeñtzeko doañak, egin zituen txalai, eta Bethelen jarri zituen apaizak, egin zituen toki goietan,

        33. Zortzigarren illaren amabosgarren egunean, zeñ izendatu zuen bere buruz, igo zan, Bethelen egin zuen aldarearen gañera, eta pesta egin zuen Israelko semeentzat, eta igo zan aldarearen gañera, erretzeko inzensua.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta ona non Jaungoikoaren gizon bat Jaunaren aginduz etorri zan Judatik Bethelera, zegoanean Jeroboam aldarearen gañean, eta ipintzen zuenean inzensua.

        2. Eta deadar egin zuen aldarearen kontra Jaunaren izenean, aldarea, aldarea, aditu ezazu jaunak esaten duena: Etorriko da denbora, zeñean jaioko dan Dabiden familian seme bat, zeñi deituko zaion Josias, zeñak illeraziko dituen zure gañean, toki goratuetako apaiz, orain erretzen dituztenak inzensuak zure gañean, eta berak erreko ditu zure gañean gizonen ezurrak.

        3. Eta eman zuen egun artan señalea, esaten zuela: au izango da Jaunak itz egiten duenaren señalea, aldare ori puskatuko da, eta bere gañeko autsa zabalduko da.

        4. Aditu zitueneko erregeak Jaungoikoaren gizonak boz altuarekin esan zituen itzak Betelko aldarearen kontra, luzatu zuen bere eskua aldaretik, esaten zuela: itsatsi zaiozute. Eta igartu zitzaion bere esku, profetaren kontra luzatu zuena, eta gelditu zan ezin bereganatuz.

        5. Aldarea ere puskatu zan, eta aldareko autsa bazterretara banatu, Jaungoikoaren gizonak Jaunaren izenean lendanaz adirazi eta señalea eman zuen bezela.

        6. Orduan esan zion erregeak Jaungoikoaren gizonari: Eskatu zaiozu zure Jaun Jainkoari, eta erregutu ezazu nigatik, sendatu dakidan nere eskua. Erregutu zion Jaungoikoaren gizonak Jaunari, eta sendatu zitzaion erregeari bere eskua, eta gelditu zitzaion len zeukan bezala.

        7. Eta erregeak esan zion Jaungoikoaren gizonari: Atoz nerekin etxera bazkaltzera, eta emango dizkitzut eskuerakutsiak.

        8. Eta erantzun zion Jaungoikoaren gizonak erregeari: Emango baziñiket ere zere etxearen erdia, ez nintzake zurekin joango, eta ez ogirik jan, ez urik edango nuke toki onetan.

        9. Jaunak alabañan onelako agintea eman zidan esaten zidala: Ez dezu jango ogirikan, ez edango urikan, eta etzera itzuliko etorri zeran bidetik.

        10. Joan zan bada beste bide batetik, eta etzan itzuli, Bethelera etorri zan bidetik.

        11. bizi zan garai artan Bethelen profeta zar bat, zeñgana etorri ziran bere semeak, eta esan ziozkaten, Jaungoikoaren gizonak egun artan Bethelen egin zituen gauza guztiak, eta kontatu ziozkaten beren aitari, erregeari esan ziozkan itzak.

        12. Eta esan zien beren aitak: Zeñ bidetatik joan da? Erakusi zioten bere semeak, Jaungoikoaren gizon, Judatik etorri zana, itzuli zan bidea.

        13. Eta esan zien bere semeai: Prestatu zadazute astoa; eta prestatu ziotenean berak, igo zan bere gañera.

        14. Eta joan zan Jaungoikoaren gizonaren billa, eta arkitu zuen eseria terebinto baten azpian, eta esan zion: Zu bai al zera, Judatik etorri dan Jaungoikoaren gizona? Ni naiz, erantzun zion.

        15. Eta esan zion: Atoz nerekin etxera, ogia jatera.

        16. Baña berak esan zion: Ezin ninteke itzuli, ez joan zurekin, eta ez det ere jango ogirik, ez edango urik toki onetan:

        17. Zeren Jaunak berak bere aoz itz egin zidan, esaten zuela: Ez dezu jango ogirik, eta ez dezu edango urik an, eta etzera ere itzuliko joaten zeran bidetik.

        18. Besteak esan zion: Ni ere profeta naiz zu bezela, eta aingeru bat etorri zat esatera Jaunaren izenean: Eraman ezazu zurekin zure etxera, jan dezan ogia, eta edan dezan ura. Engañatu zuen,

        19. Eta eraman zuen berarekin, jan zuen bada ogia bere etxean, eta edan zuen ura.

        20. Eta zeudela maiean eseriak, Jaunak itz egin zion arako profeta, besteari atzera itzulierazi zionari.

        21. Eta deadar egin zuen profeta hurak, eta esan zion Judatik etorri zan Jaungoikoaren gizonari: Oiek esaten ditu Jaunak: Ez dezulako egin Jaunak bere aoz esan zizuna, eta ez dezulako zaitu zure Jaun Jainkoak eman zizun agintea,

        22. Baizik itzuli zeralako atzera, eta jan dezulako ogia, eta edan ura, ez ogirik jateko, eta urik ez edateko agindu zizun toki onetan, ez da eramana izango zure gorputz illa zure gurasoen obiara.

        23. Eta jan ta edan zuenean, prestatu zion astoa, atzera itzulierazi zion profetari.

        24. Eta joanda laster, arkitu zuen bidean leoi batek, eta il zuen, eta bere gorputz illa zetzan bidean. Eta astoa zegoan geldi zutik bere aldean, eta leoia ere zegoan gorputz illaren aldean.

        25. Eta ona non bide artatikan zijoazen gizaseme batzuek, ikusi zuten gorputz illa zetzala bidean, eta leoia zegoala geldirik gorputz illaren aldean, eta joan ziraden, eta barreatu zuten au, profeta zar hura bizi zan errian.

        26. Aditu zuenean au, bidetik atzera itzulierazi zion profeta hurak, esan zuen: Jaunaren agintea autsi duen Jaungoikoaren gizona da, eta Jaunak jarri du leoi baten mendean, zeñak puskatu eta il du, Jaunak lendanaz adirazi zion bezela.

        27. Eta esan zien bere semeai: Prestatu zadazute astoa. Berak prestatu zutenean,

        28. Eta joanik bera, arkitu zuen bere gorputz illa zetzala bidean, eta astoa eta leoia zeudela geldi zutik gorputz illaren aldean, eta leoiak etzuen jan gorputz illa, eztaere gaitzik egin astoari.

        29. Artu zuen bada profetak Jaungoikoaren gizonaren gorputz illa, eta jarri zuen astoaren gañean, eta itzulita eraman zuen profeta zarraren errira progua egiteko.

        30. Eta jarri zuen bere gorputz illa bere obian, eta negar egin zuten beragatik esaten zutela: Ai, ai, ene anaia!

        31. Eta progua bukatu zanean, esan zioten bere semeai: Ni iltzen naizanean, obiatu nazazute, Jaungoikoaren gizona obiatua izan dan obian, bere ezurren aldean jarri itzatzute nere ezurrak.

        32. Zeren ziertoro egiztatuko da, lendanak adirazi zuena Jaunaren izenean, Bethelen dagoan aldarearen kontra, eta Samariako errietan dauden goietako eliza guzien kontra.

        33. Gertakari guzi oien ondoan ere, etzuen Jeroboamek artu bere biziera biurriaren damurikan; baizik kontrara, egin zituen goietako apaizak erriko atzenekoetatik. Nai zuen guziak betetzen zuen bere eskua, eta gelditzen zan goietako apaiz eginik.

        34. Au zan Jeroboamen etxeko pekatua, eta argatik izan zan desegiña, eta kendua lurraren gañetikan.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Denbora artan eritu zan Abia Jeroboamen semea.

        2. Eta esan zion Jeroboamek bere emazteari: Jaiki zaite eta janzi itzatzu beste soñeko batzuek, ezagutu ez zaitzaten Jeroboamen emaztea zerala; eta zoaz Silora, non dagoan Ahias profeta, esan didana erreiñatuko nuela erri onen gañean.

        3. Artu ere eta eraman itzatzu amar ogi, opill bat, eta eztia ontzi batean, eta joan zaite beragana, eta berak esango dizu zer gertatuko zaion mutill oni.

        4. Egin zuen Jeroboamen emazteak ark esan ziona, eta jaikitzen zala joan zan Silora, eta allegatu zan Ahiaren etxera; ark berriz ezin zuen ezer ikusi, zeren llilluratu zitzazkion bere begiak bere zartza andiagatik.

        5. Jaunak berriz esan zion Ahiasi: Ona non sartzen dan Jeroboamen emaztea ituntzera zurekin bere seme eritua dagoanaren gañean, oiek eta oiek esango diozkazu. Sartzen zala bada bera idurituaz zala zana,

        6. Aditu zuen Ahiasek bere oñen otsa atetikan sarreran, eta esan zuen: Sartu zaite, Jeroboamen emaztea; zergatik iduritzen dezu beste bat zerala? Berri txar bat zuri emateko esan didate.

        7. Zoaz, eta esan zaiozu Jeroboami: Oiek esaten ditu Israelko Jaun Jainkoak: Nik goratu zindudan erriaren erditik eta egin zindudan Israelko nere erriaren agintari,

        8. Nik berezitu nuen Dabiden etxeko erreñua, eta eman nizun zuri; baña zu etzera izan nere serbitzari Dabid bezelakoa, zeñak zaitu zituen nere aginteak, eta jarraitu zidan bere biotz guziarekin, egiten zuela nere gogokoa zana,

        9. Baizik izan zera zu baño lenagoko guziak baño gaiztoagoa, eta egin dituzu jainko arrotz eta menasturtuzkoak, neri aserretu erazitzeko, eta ni utzi nazu, eta neri atzea eman didazu.

        10. Argatik ona non nik ezarriko ditudan gaitzak Jeroboamen etxearen gañera, eta desegingo ditut Jeroboamen etxetik zakurrerañoakoak, eta Israelko gauza baliotsuak, naiz zatarrak; eta garbituko ditut Jeroboamen etxeko kutsuak, garbitu oi dan bezela zimaurra, aztarnarik ere gelditu ez dedin bitartean.

        11. Jeroboamen etxekoetatik errian iltzen diradenak, izango dirade zakurrak janak; kanpoan iltzen diradenak berriz izango dirade egaztiak iretsiak, zeren Jauna da esan duena.

        12. Jaiki zaite bada zu, eta zoaz zure etxera, eta erriaren beraren sarreran oñak ipintzen dituzunean, ilko da semea,

        13. Eta Israel guziak beragatik negar egingo du, eta obiatuko du, eta Jeroboamen familiatik au bakarra izango da lurpetua; zeren berau bakarra da Jeroboamen familiatik Jaunak gogo onarekin begiratu diona.

        14. Bitartean Jaunak autu du onezkero errege bat Israelentzat, zeñak arras desegingo duen Jeroboamen etxea, gure egunetan, eta bizi geran denboran.

        15. Eta Jaun Jainkoak emango diozka otsak Israeli eta jarriko du kañabera bat uretan mugitu oi dan bezela, eta aterako du Israel, bere gurasoai eman zioten lur on onetatikan; eta aizetuko ditu ibaiaren andiko aldamenean, jarri zituztelako idoloak basoetan, aserretu eragiteko Jaunari.

        16. Eta utziko du Jaunak Israel Jeroboamen bekatuak gatik, zeñak bekatu egin zuen, eta bekatu eragin zion Israeli.

        17. Jaiki zan bada Jeroboamen emaztea, eta joan zan eta allegatu zan Thersara, eta sartzen zala bera etxeko atalburuan, mutilla il zan,

        18. Eta obiatu zuten, eta beragatik negar egin zuen Israel guztiak, Jaunak lendanaz adirazi zuen bezela bere serbitzari Ahias profetaren aoz.

        19. Jeroboamen gañerako egite guziak berriz, nolako gerrak izan zituen, eta nola erreñatu zuen, guztia arkitzen da eskribatua Israelko erregeen berrietako liburuan.

        20. Erreñatu zuen Jeroboamek ogeita bi urtean: eta joan zan atsedetara bere gurasoakin: eta erreñatu zuen bere lekuan bere seme Nadabek.

        21. Denbora artan beratan erreñatu zuen Judan, Roboam Salomonen semeak. Berrogeita bat urte zituen Roboamek erreñatzen asi zanean, eta erreñatu zuen amazazpi urtean Jerusalenen, Jaunak autu zuen erria Israelko tribu guzien artean, egiteko an bere elizkizunak. Bere ama zan Ammontarra, eta zeritzan Naama.

        22. Eta Judako tribuak egin zituen gaizkiak Jaunaren aurrean, eta aserretu erazi zioten beren bekatu, asko andiagoakin beren gurasoak egin zituztenak baño beren gaiztakerien erdian.

        23. Zeren egin zituen aldareak, eta jainko irudiak, eta izendatu basoak muño eregi guzien gañean, eta zuaitz ostotsu guziaren azpian.

        24. Eta izan ere ziraden errian gizon emetu, berriztatu zituztenak, Jaunak Israelen aurrean desegin zituen erri aien gauza nazkagarri guziak.

        25. Eta Roboamek erreñatzen zuenetik bosgarren urtean, etorri zan Sesak, Ejiptoko erregea, Jerusalenera,

        26. Eta arrapatu zituen Jaunaren elizako ondasunak, eta erregearen ondasunak, eta atzitu zituen gauza eder guztiak, Salomonek egin zituen urrezko ezkuturañokoak.

        27. Zeñaen lekuan jarri zituen Roboamek kobrezko ezkutuak, ipintzen zituela agintari ezkutarien, eta erregearen jauregiko atea zaitzen zutenen kontura.

        28. Eta sartzen zanean erregea Jaunaren etxean, eramaten zituzten ezkutu oiek, bere aurretikan joan bear zutenak, eta gero berriz eramaten zituzten ezkutarien armatokira.

        29. Roboamen gañerako gauzak, eta egin zuen guzia, dago eskribatua Judako erregeen berrietako liburuan.

        30. Eta beti izan zan gerra Roboamen eta Jeroboamen artean.

        31. Eta il zan Roboam bere gurasoak bezela, eta izan zan berakin obiatua Dabiden errian. Bere amari zeritzan Naama, zan Ammontarra, eta bere lekuan erreñatu zuen Abiam bere semeak.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Jeroboam Nabathen semeak bada erreñatzen zuenetik emezortzigarren urtean, asi zan erreñatzen Abiam Judan.

        2. Iru urtean erreñatu zuen Jerusalenen, bere amaren izena zan Maatxa Abessalonen alaba.

        3. Ibilli zan bada, bere aitak bera baño lenago egin zituen bekatu guzietatik, etzan ere izan bere biotza toleskabea bere Jaun Jainkoarentzat, bere aitaon Dabiden biotza izandu zan bezela.

        4. Baña alaere Dabiden amorioz eman zion bere Jaun Jainkoak zuzi bat Jerusalenen, bere lekuan jartzen zala bere seme bat, iraunerazitzeko Jerusalengo gloriari.

        5. Zuzen ibilli zalako Dabid Jaunaren begietan, eta etzan iñoizere zeartu bere bizitzako denbora guzian, agindu ziozkan gauzetatik, salbu Urias hetetarraren gertakaria.

        6. Alaere Roboamen bizitzako denbora guzian iraun zuen gerrak, onen eta Roboamen artean.

        7. Eta Abiamen gertakari guziak, eta bere egintza guziak, ez al daude eskribatuak Judako erregeen berrietan? izandu ere zan guda izugarri bat Abiamen eta Jeroboamen artean.

        8. Eta joan zan Abiam atsedetara bere gurasoakin, eta obiatu zuten Dabiden errian, eta bere seme Asak erreiñatu zuen bere lekuan.

        9. Jeroboam Israelko erregearen ogeigarren urtean bada, asi zan erreñatzen Asa Judako erregea,

        10. Eta erreñatu zuen berrogeita bat urtean Jerusalenen. Bere amaren izena zan Maatxa, Abessalonen alaba.

        11. Eta egin zuen Asak Jaunaren aurrean ona zana, bere aita Dabidek bezela;

        12. Eta kendu zituen lurretik gizaseme emetuak; eta garbitu zuen, bere gurasoak egindako idoloen zikinkeria guztietatik.

        13. Eta gañera aurtiki zuen bere aldamenetik bere ama Maaka, etzedin izan Priaporen elizkizutenan lenena, konsagratu zion basoan, eta desegin zuen bere arzuloa, eta zatitu zuen bere irudi txit zikiña, eta erre zuen Zedrongo errekan.

        14. Etzituen alaere kendu toki goratuetako adoralekuak. Alaere Asaren biotza izandu zan toleskabea Jaungoikoaganako bizitu izan zan denbora guzian.

        15. Berebat eraman zituen Jaunaren etxera, bere aitak konsagratu eta botoz eskeñi zituen zillarra, eta urrea eta ontziak.

        16. Eta gerra izandu zan Asa, eta Baasa Israelko erregearen artean, biak bizi izan ziraden artean.

        17. Igo ere zan Baasa Israelko erregea Judara, eta egin zuen Rama, ezin atera, ez sartu zezakean Asa Judako erregearen aldamenekorik.

        18. Orduan Asak arturik Jaunaren etxeko gordairuetan eta erregearen jauregiko gordairuetan gelditu zan zillar eta urre guztia, eman zien guztia bere morroiai, eta bialdu zituen Benadab, Tabremonen seme, eta Hezion Siriako erregearen illoba, Damaskon bizi zana gana, esaten ziola:

        19. Badakizu elkartuta gaudela zu eta ni, egon ziran bezela zure aita eta nere aita. Argatik bidaltzen dizkizut doañ oriek, eta eskatzen dizut etorri zaitezela, eta desegin dezazula, Baasa Israelko erregearekin dezun elkartasuna, eta alde dezala nigandik.

        20. Oben egiten zuela Benadabek Asa erregearen eskarietara, bidaldu zituen bere martiztiko agintariak Israelko errien kontra, eta artu zituzten Ahion, eta Dan, eta Abeletxe Maaka, eta Zennerothko alderri guztia, au da, Neftaliko lur guztia.

        21. Aditu zuenean au Baasak, utzi zion Raama egiteari, eta itzuli zan Thersara.

        22. Eta Asa erregeak bidaldu zuen mandatua Juda da guztira, esaten zuela: Ez du zertan iñork aitzakiarik ipiñi. Eta artu zituzten Ramako arriak eta bere zurak, zeñakin egin zuen Baasak, eta berarekin egin zituen Asa erregeak Gabaa Benjamingoa, eta Masfa.

        23. Eta Asaren gañerako itz guztiak, eta bere egitate sendo guztiak, eta egin zituen gauza guztiak, eta egin zituen erriak, ez al dago guztia eskribatua Judako errien berritako liburuan? Alaere bere zartzako denboran oñetako miña iduki zuen.

        24. Eta joan zan atsedetara bere gurasoakin, eta obiatua izandu zan berakin, Dabid bere aitaren errian. Eta Josafat bere semeak erreiñatu zuen bere lekuan.

        25. Asa Judako erregearen bigarren urtean asi zan erreñatzen Israelen Nadab Jeroboamen semea, eta bi urtean erreñatu zuen Israelen gañean.

        26. Eta gaizki egin zuen Jaunaren aurrean, eta ibilli zan bere aitaren bideetatik, eta bere bekatuetan, zeñakin bekatu eragin zion Israeli.

        27. Eta Baasa Ahiaren seme Issakargo etxekoak jarri ziozkan zelatadak, eta il zuen Jebbethon Filistintarren errian, Nadab eta Israel guztiak ingurutua zeukatenean Jebbeton.

        28. Il zuen bada Baasak, Asa Judako erregearen irugarren urtean, eta erreñatu zuen bere lekuan.

        29. Erreñatzen jarri zaneko, desegin zuen Jeroboamen familia guztia, etzuen bizirik utzi bere jatorriko lagun bat bakarra ere, baizik arras desegin zuen, Jaunak lendanaz esan zuen bezela Ahias silontar bere serbitzariaren aoz,

        30. Jeroboamek egindako bekatuak gatik, eta Israeli egin erazo ziozkanak gatik, eta idolatriako bekatuagatik, zeñarekin aserretu eragin zion Israelko Jaun Jainkoari.

        31. Nadaben gañerako gauzak, eta bere egitate guziak, ez al daude eskribatuak Israelko erregeen urteoroko berrietako liburuan?

        32. Izandu zan bada gerra Asa Judako erregearen eta Baasa Israelko erregearen artean, beren egun guztietan.

        33. Asa Judako erregearen irugarren urtean asi zan erreñatzen Israel guzian Baasa Ahiasen semea, eta erreñatu zuen Thersan ogeitalau urtean.

        34. Eta gaizki egin zuen Jaunaren aurrean, eta ibilli zan Jeroboamen bideetatik eta bere bekatuetan, zeñakin bekatu eragin zion Israeli.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Oien ondoan itz egin zion Jaunak Jehu Bananien semeari, Baasaren kontra, esaten zuela:

        2. Esango diozu Baasari: Nik eregi zindudan ezkero autsetik egiten zindudala Israel nere erriko agintari, eta zuk jarraitu diozun ezkero Jeroboamen bideari, bekatu eragiten diozula Israel nere erriari, aserretu erazitzen ziñidala beren bekatuak gatik.

        3. Ona non nik ebakiko ditudan Baasaren ondoreak eta bere etxeko ondoreak; eta egingo det zure etxearekin, egin dedana Jeroboam Nabathen semearenarenakin.

        4. Baasaren jatorritik errian iltzen dana, izango da zakurrak jana, eta kanpoan iltzen dana, jango dute zeruko egaztiak.

        5. Baasaren gañerako gauzak, eta egin zuen guztia, eta bere gudak, ez al dago guztia eskribatua Israelko erregeen urteoroko berrietako liburuan?

        6. Joan zan bada Baasa atsedetera bere gurasoakin, eta izandu zan obiatua Thersan, eta erreñatu zuen bere lekuan bere seme Elak.

        7. Baña nola Jehu profeta Ananiren semeak adirazi zuen Jaunaren erabakia Baasaren kontra eta bere etxearen kontra, Jaunaren aurrean egin zituen bekatuak gatik, aserretu eragiten ziola bere eskuen egitateak gatik, onela egiten zala Jeroboamen etxea bezela tratatua izateko diña. Argatik kendu zion berak bizia, au da, Jehu profeta Ananien semeari.

        8. Asa Judako erregearen ogeita seigarren urtean, erreñatu zuen Ela, Baasaren semeak Israelen gañean, Thersan bi urtean.

        9. Eta jaiki zan bere kontra bere serbitzari Zanbri, zaldidiaren erdiaren agintaria; Ela berriz zegoan Thersan edaten eta moskortuta, Arsa Thersako eraentzallearen etxean.

        10. Erorita Zanbri bere gañean aserre andiarekin eta uste gabe, zauritu eta il zuen, Asa Judako erregearen ogeita zazpigarren urtean, eta erreñatu zuen bere lekuan.

        11. Jarri zanean agintzen, eta eseri zanean bere tokiaren gañean, desegin zuen Baasaren etxe guztia, eta bere aide guztiak eta adiskideak, zakur bat bederik biziarekin utzi gabe.

        12. Eta desegin zuen Zanbrik Baasaren etxe guztia, Jehu profetak Jaunaren izenean Baasari adirazi zion bezela,

        13. Baasaren bekatu guztiak gatik, eta Ela bere semearen bekatuak gatik, zeñak bekatu egin zuten, eta bekatu eragin zioten Israeli, aserretu erazitzen ziotela Israelko Jaun Jainkoari beren arrokeriakin.

        14. Elaren gañerako gauzak eta bere egite guztiak, ez al daude eskribatuak Israelko erregeen urteoroko berrietako liburuan?

        15. Asa Judako erregearen ogeita zazpigarren urtean erreñatu zuen Zanbrik zazpi egunean Thersan, Israelko martiztiak zeukala ingurutua Jebbethon Filistintarren erria.

        16. Eta aditu zutenean jaiki zala Zanbri, eta il zuela erregea, Israel guztiak artu zuen erregetzat Amri, zeñ garai artan arkitzen zan etzauntzetan Israelko martiztiaren agintari.

        17. Joan zan bada Amri eta berarekin Israel guztia Jebbetondikan, eta ingurutu zuten Thersa.

        18. Eta ikusirik Zanbrik artua izan bear zuela erriak, sartu zan jauregian, eta su emanik, erre zan errege etxe guztiarekin, eta ill zan

        19. Egin zituen bere bekatuetan, gaizki bizi zala Jaunaren aurrean, eta jarraitzen ziotela Jeroboamen aztarnai, eta bekatuan, zeñarekin bekatu eragin zion Israeli.

        20. Eta Zanbriren gañerako egitateak, eta bere jarkiera, eta bere bidegabetasuna, ez al daude oiek eskribatuak Israelko erregeen urteoroko berrien liburuan?

        21. Orduan berezitu zan Israelko erria bi zatitan: erriaren erdiak jarraitzen zion Thebni Jinethen semeari erregetzat jartzeko asmoarekin, eta beste erdiak Amriri.

        22. Baña indar geiago iduki zuen Amriren alde zegoan jendeak, Thebni Jinethen semearen aldekoak baño, eta Thebni il zan, eta erreñatu zuen Amrik.

        23. Asa Judako erregearen ogeita amaika garren urtean erreñatu zuen Amrik Israelen gañean amabi urtean, beretatik sei Thersan.

        24. Eta erosi zion Samariako mendia zillarrezko bi talentuan Semerri; eta an egin zuen erriari eman zion Samariaren izena, Semer mendiaren jabearen izenagatik.

        25. Eta gaizki egin zuen Amrik Jaunaren aurrean, eta atzera utzi zituen gaiztakerian bera baño lenagoko guztiak.

        26. Eta ibilli zan Jeroboam Nabathen semearen bide guztietatik, eta bere bekatuetatik, zeñakin bekatu eragin zion Israeli; aserretu erazitzen ziola bere Jaun Jainkoari bere arrokeriakin.

        27. Amrien gañerako egitateak, eta izan zituen gerrak, ez al dago guztia eskribatua Israelko erregeen urteoroko berrietako liburuan?

        28. Eta joan zan Amri atsedetera bere gurasoakin eta izan zan obiatua Samarian, eta Akab bere semeak erreñatu zuen bere lekuan.

        29. Asa Judako erregearen ogeita emezortzigarren urtean asi zan erreñatzen Israelen Akab Amrien semea. Eta erreñatu zuen Akab Amrien semeak Israelen gañean, Samarian, ogeita bi urtean.

        30. Eta egin zituen Akab Amrien semeak gaizki andiagoak Jaunaren aurrean, bera baño lenago izan ziraden guztiak baño.

        31. Etzan ere aspertu ibilliarekin Jeroboam Nabathen semearen bekatuetan, baizik gañera artu zuen emaztetzat Jezabel, Etbaal Sidontarren erregearen alaba, eta emendik etorri zan Baal serbitu eta adoratzera.

        32. Eta egin zion aldare bat Baali, Samarian egin zion elizan,

        33. Eta ipiñi zuen baso bat. Eta jarraitu zion Akabek bere gaizki egiteari, aserretu erazitzen ziola Israelko Jaun Jainkoari, bera baño lenagoko Israelko errege guztiak baño geiago.

        34. Bere denboran Hiel, berez Betelgoak berriz egin zuen Jeriko, zimenduak jarri zituenean galdu zuen Abiram bere seme lenbizisortua; eta ateak jarri zituenean il zan Segub, bere semeetatik atzenekoa, Jaunak lendanaz adirazi zuen bezela Josue, Nunen semearen aoz.

 

AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Elias Tesbeko Galaaden bizi zanak berriz, esan zion Akabi: Israelko Jaun Jaungoikoa bizi dan bezela, zeñaen serbitzaria naizan ni, ez da eroriko intzik, ez euririk urte oietan, baizik nik esaten dedanean.

        2. Eta itz egin zion Jaunak, esaten ziola:

        3. Atera zaite emendikan, eta zuzendu zaite eguzkiaren irteerarontz, eta ezkutatu zaite Karitko errekan, zeñ dagoan Jordanen aurkez.

        4. An edango dezu errekatik, eta nik agindu diotet beleai, eraman dezazutela jaten ara.

        5. Joan zan bada, eta egin zuen Jaunak esan ziona, eta joanik, gelditu zan, Jordanen aurkez dagoan Karithko errekan.

        6. Beleak ere eramaten zioten ogia eta aragia goizean, eta berebat ogia eta aragia arratsaldean, eta edaten zuen errekatik.

        7. Baña iragorik egun batzuek, agortu zan erreka, zeren etzuen egin euririk lurraren gañean.

        8. Itz egin zion bada Jaunak, esaten zuela:

        9. Jaiki zaite, eta zoaz Sarepta, Sidongo errira, eta egongo zara an, zeren agindu diot an andre alargun bati, eman dizazula jaten.

        10. Jaiki eta joan zan Sareptara, eta allegatu zanean erriko atera agertu zitzaion andre alargun bat egurbiltzen zebillena, eta ots eginda esan zion: Ur piska bat indazu ontzian, edan dezadan.

        11. Eta bera zijoala ekartzera, atzetik ots egin zion, esaten zuela: Erregutzen dizut ekar zadazula ogiaren zerra bat zure eskuan.

        12. Berak erantzun zuen: Zure Jaun Jainkoa bizi dan bezela diot, ez dedala ogirik, baizik eltze batean, eskuak artu lezakean beste iriñ, eta oliontzian olio apur bat. Ona non emen nabillan egur batzuen billa joateko egostera neretzat eta nere semearentzat jan dezagun, eta il gaitezen.

        13. Zeñi Eliasek esan zion: Etzaite ikaratu, baizik zoaz eta egizu esan dezun bezela, baña lenago egin zadazu neri iriñ piska orretatik opiltxo bat, eta ekarri ezazu nigana, eta gero egingo dezu zuretzat eta zure semearentzat.

        14. Zeren oiek esaten ditu Israelko Jaun Jainkoak: Eltzeko iriña ez da aituko, ez ontziko olioa gutxituko, Jaunak lurraren gañera euria bialtzen duen eguneraño.

        15. Joan zan bada emakumea, eta egin zuen Eliasek esan ziona; eta jan zuen Eliasek, emakumeak, eta etxe guztiak. Egun artatik

        16. Etzan beñere aitu iriña eltzean, eta etzan ere gutxitu olioa ontzian, Jaunak eskeñi zuen bezela Eliasen aoz.

        17. Gertatu zan gero eritzea etxeko andre emakume aren semea, eta eria zan txit andia, alako moduan non, gelditu zan asnasarikan batere gabe.

        18. Esan zion bada Eliasi: Zer egin dizut nik, o Jaungoikoaren gizona? Sartu bai al zera nere etxean berritzera nere bekatuen oroipena, eta illerazitzera nere semea?

        19. Erantzun zion Eliasek: Zure semea indazu; eta arturik bere altzotik, eraman zuen, bera etzaten zan gelara, eta jarri zuen bere oearen gañean,

        20. Eta deadar egin zion Jaunari esaten zuela: Nere Jaun Jainkoa, aiñ atsekabe andia emango ziñion bada, ni bazkatzen bere egin al guzian ari dan alargun oni bere seme bakarra kenduta?

        21. Onen ondoan etzin zan, eta jarri zitzaion gorputz illari gañean iru aldiz, eta deadar egin zion Jaunari esaten ziola: Nere Jaun Jainkoa, erregututzen dizut arren itzuli dedilla aur onen anima bere erraietara.

        22. Aditu zuen Jaunak Eliasen eskaria, eta aurraren anima berriz sartu zan beragan, eta piztu zan.

        23. Eta artu zuen Eliasek aurra, eta eraman zuen bere etzalekutik etxearen beera, eta eman zion bere amari, esaten ziola: Ona non dezun emen bizirik zure semea.

        24. Eta esan zion andreak Eliasi: Orain onetan ezagutzen det, Jaungoikoaren gizon bat zerala zu, eta egiaz Jaunaren itza dagoala zure aoan.

 

EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Denbora andiaren ondoan itz egin zion Jaunak Eliasi irugarren urtean esaten zuela: Zoaz eta agertu zatzakio Akabi, zeren bialdu nai det euria lurrera.

        2. Joan zan bada Elias Akabi agertzera. Bitarte artean gosetea zan txit andia Samarian.

        3. Eta Akabek ots egin zion Abdias bere etxeko otseinnagusiari. (Zan bada Abdias Jaungoikoaren txit beldurrekoa.

        4. Zeren Jezabelek iltzen zituenean Jaunaren profetak, artu zituen berak eun profeta, eta ezkutatu zituen arzuloetan, berrogeita amar arzulo batean eta berrogeita amar bestean, eta ogi ta urez bazkatu zituen.)

        5. Esan zion bada Akabek Abdiasi: Zoaz alderri onetako iturri guzietara, eta ibar guzietara, ikustera arkitzen ote degun belarrik, bizi ditezen zaldiak eta mandoak, il ez ditezen abere guztiak.

        6. Eta berezitu zituzten beren artean ibilliko ziraden probinziak. Akab zijoan bide batetik, eta Abdias berezian beste batetik.

        7. Zegoala bada Abdias bidean, atera zitzaion bidera Elias, zeñak ezagutu zuenean, auzpeztu zan bere arpegiaren gañean, eta esan zion: Elias nere Jauna bai al zera zu?

        8. Eta erantzun zuen onek: Ni naiz. Zoaz eta esan zaiozu zure nagusiari: Emen da Elias.

        9. Erantzun zuen Abdiasek: Zer bekatu egin det nik, ipintzeko ni zure serbitzaria, Akaben eskuetan, illerazi natzan?

        10. Zure Jaun Jainkoa bizi dan bezela diot, ez dagoala jenderik, ez erreñurik, zeñatara ez dituen bialdu nere nagusiak zure billa; eta erantzunik guztiak: Ez dago emen. Berak, ikusirik etziñala agiri, agindu diote banan banan erreñu eta erri guziai arrapatu zaitzatela.

        11. Orain bada, zuk esaten didazu neri: Zoaz, eta esan zaiozu zure nagusiari: Emen da Elias.

        12. Eta gertatuko da zugandikan alde egiten dedaneko, Jaunaren espirituak eramango zaitu, nik ez dakidan tokiren batera, eta eman ezkero nik berria Akabi, etzaituenean arkitzen, kenduko dit neri bizia. Eta zure serbitzaria Jaunaren beldur da gazte denboratik.

        13. Ez al dakizu, nere Jauna, nik egin nuena Jezabelek iltzen zituenean Jaunaren profetak; nola ezkutatu nituen profeta oietatik eun, berrogeita amar arzulo batean, eta berrogeita amar beste bestean, ogi eta urez bazkatzen nituela?

        14. Eta orain esaten didazu, joan nadilla nere nagusiagana, eta esan dizaiodala: Emen dago Elias, illerazi natzan?

        15. Erantzun zuen Eliasek: Ejerzituen Jauna bizi dan bezela, zeñen aurrean nagoan, diot, gaur jarriko naizala bere aurrean.

        16. Joan zan bada Abdias Akabi bidera irtetzera, eta eman zion berria. Eta etorri zan Akab Eliasi bidera irtetzera.

        17. Eta ikusi zuenean esan zuen: Zu bai al zera, Israel nasia darabilzuna?

        18. Eliasek erantzun zuen: Ez det nasi nik Israel; baizik zuk eta zure aitaren etxeak, utzi dituzutelako Jaunaren aginteak, eta jarraitu diezutelako Balaakai.

        19. Alaere agindu ezazu orain, bildu dedilla nere aurrean Israel guztia Karmeloko mendian, eta Baalen lareun eta berrogeita amar profetak, eta lareun profeta basoetako, zeñai jaten ematen dien Jezabelek.

        20. Bialdu zituen bada Akabek mandatariak ots egitera Israelko seme guztiai, eta bildu zituen profeta guztiak Karmeloko mendian.

        21. Orduan Elias alderaturik erri guztiagana, esan zuen: Noizdaño ibilliko zerate errenga bi aldetara? Nere Jainkoa egiazkoa bada, oni zarrakizkio; eta Baal bada, orobat oni jarri zatzakizkio. Erriak berriz etzion erantzun itzikan ere.

        22. Eta berriz esan zion Eliasek erriari: Jaunaren profetaetatik ni bakarra gelditu naiz, eta Baalek orra lareun da berrogeita amar non dauzkan.

        23. Bi idi eman bekizkigute, berak nai dutena artu, zatitu, eta puskak egur gañean su gabe ipiñi bitzate, nik ere bestea artuko det, zatitu, eta puskak egur gañean su gabe ipiñiko ditut.

        24. Zuek zuen jainkoai erregutu zaiozute, eta nik erregutuko diot nere Jaungoikoari, eta ofrenda au erretzeko sua bialtzen duena, Jainko egiazkoa izan bedi. Erri guztiak erantzun zuen, esaten zuela: Txit ederki esana da.

        25. Esan zien bada Eliasek Baalen profetai: Autu ezazute idi bat, eta egin ezazute lenengo, zeren zuek geiago zerate, eta erregutu zaiezute zuen jainkoai, eta ez ezazute surik ipiñi azpian.

        26. berak, arturik emana izan zitzaioten idia, il zuten, eta aspertu gabe erregututzen zioten Baali goizetik egerdiraño, esaten zutela: Baal entzun zaguzu. Baña etzan aditzen bozik, eta ez zegoan ere nork erantzunik, eta saltoka ari ziradela egin zuten aldarearen gañean, iragotzen ziran aldamen batetik bestera.

        27. Eta egerdia eldu zanean, iseka egiten zien Eliasek esaten ziela: Ots egin ezazute deadar andiagoarekin, zeren zuen jainko ori noaski dago norbaitekin izketan, edo ostaturen batean, edo bidean dijoa; menturaz lo datza, eta ala esnatu bear da.

        28. Berak bada ots andiak egiten zituzten, eta zauritzen ziran, beren elizkizunen erara, ganibita eta eztenakin, odolez bete arteraño.

        29. Iragorik berriz eguerdia, eta berak eskariak egiteari jarraitzen ziotela, allegatu zan doaña eskeñtzeko denbora, aditu gabetanik bozik batere, ez erantzuerarikan artu gabetanik, eta aditu ere gabetanik erregututzen ari ziradenai.

        30. Esan zion orduan Eliasek erri guztiari: Alderatu zaitezte nigana, eta alderaturik beragana erria, berriz egin zuen Jaunaren aldare, arras desegiña izan zana.

        31. Artu zituen amabi arri Jakoben semeen tribuen zenbataren araura, zeñi itz egin zion Jaunak, esaten zuela: Israel izango da zure izena.

        32. Eta arri aiekin egin zuen aldarea Jaunaren izenean, eta egin zuen aldarearen inguruan erreten bat, odia txiki bi bezelakoa,

        33. Eta ipiñi zuen egurra, eta zatitu zuen idia, eta jarri zuen egurraren gañean.

        34. Eta esan zuen: Urez bete itzatzute lau lussul, eta isuri ezazute eskeñtzaren gañean eta egurraren gañean. Eta esan zuen gero: Berriz egin ezazute bigarrenez; eta egin zutenean bigarren aldiz, esan zuen: Egin ezazute au bera irugarren aldiz. Eta egin zuten irugarren aldiz.

        35. Eta ura zebillan aldarearen inguruan, eta urez bete zan erretena.

        36. Eta doaña eskeñtzeko denbora zanean, alderatu zan Elias profeta eta esan zuen: Abraham, Isaak, eta Israelen Jaun Jainkoa, gaur erakutsi ezazu, Israelko Jainkoa zu zerala, eta ni zure serbitzaria, eta zure aginduz egin ditudala gauza guzti oiek.

        37. Entzun nazazu, Jauna, entzun nazazu, ikasi dezan erri onek, zu zerala Jaun Jainkoa, eta zuk konbertitu dezula berriz beren biotza.

        38. Eta erori zan Jaunaren sua, eta erre zituen doaña, eta egurrak, eta arriak, autsa ere, baita erretenean zegoan ura ere.

        39. Ikusi zuenean au erri guztiak, auzpeztu zan bere arpegiaren gañean, eta esan zuen: Jauna bera da Jaungoikoa, Jauna bera da Jaungoikoa.

        40. Orduan esan zioten Eliasek: Arrapatu itzatzute Baalen profetak, eta beretatik batek ere ez dezala igesik egin. Zeñak arrapatu zituenean, eraman zituen Eliasek Zisongo errekara, eta an il zituen.

        41. Eta esan zion Eliasek Akabi: Zoaz, jan eta edan ezazu, zeren euri andi baten otsa aditzen det.

        42. Joan zan Akab jatera eta edatera; Elias berriz igo zan Karmeloren erpiñera, non belaunikaturik lurrean, eta jarririk bere arpegia belaunen artean,

        43. Esan zion bere morroiari: igo zaite, eta begiratu ezazu itsasorontz. Igorik bera, eta begiraturik berak, esan zuen: Ez da ezerere agiri. Eta berriz esan zion: itzuli zaite zazpi alditaraño.

        44. Eta zazpigarren aldian ona non odeitxo txiki, gizonaren oñaren aztarna bezelako bat igotzen zan itsasotik. Eta esan zuen: Zoaz, eta esan zaiozu Akabi: Prestatu ezazu zure gurdia, eta zoaz laster, galerazi ez dizazun euriak.

        45. Eta zebillala ara ta ona, belztu zan zerua bereala, eta etorri ziraden odeiak eta aizea, eta asi zan erortzen euri andia. Eta igorik Akabek bere gurdira, joan zan Jezrahelera.

        46. Orduan Jaunaren eskuak ukitu zion Eliasi, eta soñekoa gerriari lotuta, zijoan korrika Akaben aurrean, Jezrahelera allegatu zan artean.

 

EMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Akabek kontatu zion Jezabeli Eliasek egin zuen guztia, eta nola il zituen ezpataz profeta guztiak.

        2. Eta Jezabelek bialdu zuen mandataria Eliasgana, esaten zuela: Oiek eta besteak egin dagizkidatela jainkoak, biar ordu onetan jartzen ez baldin badet zure anima, beretatiko bakoitzaren anima bezela.

        3. Aditurik au beldur izan zan Elias, eta zijoan igesi gogoak ematen edozeñ tokitik. Eta allegatu zanean Judako Bersabeera, utzi zuen an bere morroia.

        4. Eta joan zan eremutik egun bateko bidean, eta allegatu zanean ara, eseri zan likabra baten azpian, eta eskatu zion bere animari il zedilla, eta esan zuen: Asko det onezkero Jauna, eraman ezazu nere anima; zeren ez naiz ni nere gurasoak baño obeagoa.

        5. Eta etzin zan, eta loak artu zuen likabraren itzalean, eta ona non Jaunaren aingeruak ukitu, eta esan zion: Jaiki zaite, eta jan ezazu.

        6. Begiratu zuen atzera, eta ikusi zuen bere buruaren ondoan auts azpian erretako ogi bat, eta pitxar bete ur, jan zuen bada, eta edan zuen, eta berriz loak artu zuen.

        7. Baña Jaunaren aingeruak ukitu zion bigarren aldiz, eta esan zion: Jaiki zaite eta jan ezazu, zeren oraindikan bide luzea daukazu ibiltzeko.

        8. Jaikirik Elias jan, eta edan zuen, eta sendaturik janari arekin, ibilli zan berrogei egunean eta berrogei gautan, allegatu artean Horeb, Jaungoikoaren mendira.

        9. Allegaturik ara bizi izandu zan arzulo batean, eta itz egiten ziola Jaunak, esan zion: Zer egiten dezu or Elias?

        10. Eta berak erantzun zuen: Zure amorez kiskaltzen nago, o ejerzituen Jaun ta Jainkoa; zeren Israelko semeak utzi dute zure elkartasuna; desegin dituzte zure aldareak; ezpataz il dituzte zure profetak; ni bakarrik gelditu naiz, eta dabiltza nere billa bizia kentzeko.

        11. Esan zion Jaunak: Atera zaite kanpora, eta jarri zaite mendiaren gañean Jaunaren aurrean; eta ona non iragoko dan Jauna, eta bere aurretik aize andi eta sendo, mendiak nasi, eta aitzak ausitzeko duiñekoa, ez dago Jauna aizean. Aizearen ondoan etorriko da lurrikara bat, lurrikaran ere ez dago Jauna.

        12. Lurrikararen ondoan su bat, ez dago Jauna suan, eta suaren ondoan aizetxo gozo, ezti bat.

        13. Aditurik au Eliasek, estali zuen arpegia mantu batekin, eta aterarik kanpora, gelditu zan arzuloaren atean, eta ona non aditzen duen boz bat, esaten diona: Zer egiten dezu emen, Elias?

        14. Zure amorez kiskaltzen nago, erantzun zuen berak, o ejerzituen Jaun Jainkoa, zeren Israelko semeak utzi dute zure elkartasuna, desegin dituzte zure aldareak; ezpataz irago dituzte zure profetak; ni bakarrik gelditu naiz, eta dabiltza nere billa bizia kentzeko.

        15. Esan zion Jaunak: Zoaz, eta itzuli zaite eremuko lengo bidetik Damaskorontz, eta allegaturik ara, igortziko dezu Hazael Siroako erregetzat,

        16. Eta Jehu Namsiren semea igortziko dezu Israelko erregetzat, eta igortziko ere dezu Eliseo, Safathen semea, berez Abelmeulakoa zure ondoko profetatzat.

        17. Eta gertatuko da iges egiten duena Hazaelen ezpatatik, Jehuk illa izatea, eta Jehuren ezpatatik iges egiten duena, ilko du Eliseok,

        18. Eta utziko ditut neretzat Israelen zazpi milla gizon, zeñaen belaunak ez diran makurtu Baalen aurrean; zeñaetatik batek ere ez duen adoratu, eskuan muñ egiten diola.

        19. Joanik bada andik Elias, arkitu zuen Eliseo Safaten semea, arean ari zala amabi uztar idirekin, eta bera zan amabi uztar idirekin areatzen ari ziradenetatik bat, eta allegaturik Elias beragana, bota zion mantua bere gañera.

        20. Eliseo bereala utzirik idiak, joan zan korrika Eliasen ondoren, eta esan zion: Utzi zadazu joan nadin laztan bat ematera nere aitari eta nere amari, eta gero jarraituko dizut. Erantzun zion: Zoaz eta itzuli zaite, zeren nik egin det zurekin egin bear nuena.

        22. Alde egin zueneko beragandik, artu zuen idi uztarria, il zituen idiak, egosi zituen beren aragiak arearen zurakin, eta eman ziozkan jendeari, jan zezan; eta jaikita joan zan, eta jarraitu zion Eliasi, eta serbitzen zuen.

 

OGEIGARREN KAPITULUA

        1. Gero Benadad Siriako erregea, bildurik bere martizti guztia, bere zaldidi guztia, eta gurdiak, eta berarekin zituela ogeita amabi errege, atera zan gerrara Samariaren kontra, eta ingurutu zuen.

        2. Eta bialdu zituen mandatariak errira, esatera Akab Israelko erregeari:

        3. Oiek esaten ditu Benadadek: Zure zillarra, eta zure urrea nereak dirade, eta zure emazteak eta zure seme galantak nereak dirade.

        4. Eta erantzun zuen Israelko erregeak: Zurea naiz nere errege eta jauna, zuk esaten dezun bezela, eta zureak dirade nere gauza guztiak.

        5. Itzulirik berriz mandatariak esan zuten: Oiek esaten ditu Benadad, berriz zugana bialtzen gaituanak: Emango dizkidazu zure zillarra, eta zure urrea, eta zure emazteak, eta zure semeak.

        6. Biar, bada, ordu onetan beronetan bialduko ditut zugana nere serbitzariak, zeñak aratuko dituzte zure jauregia, eta zure morroien etxeak, eta artuko dute beren eskuakin gogoak ematen dien guztia, eta eramango dute.

        7. Orduan Israelko erregeak ots egin zien bere erriko zar guztiai, eta esan zuen: Begiratu eta ikusi ezazute nola ipiñtzen dizkigun zelatadak, bialdu zidan ezkero eskatzera nere emazteak, eta nere semeak, eta urrea eta zillarra, eta ez diot ezetzik esan.

        8. Erantzun zioten zar guztiak, eta erri guztiak: Etzaiozu aditu, eta ez ezazu obenikan egin bere eskarietara.

        9. Eta ala erantzun zien Benadaden mandatariai: Esan zaiozute errege nere jaunari: Lelengoan eskatu zidan guztia neri zure serbitzari oni, egingo det, baña orain eskatzen didazun au, ezin egin nezake.

        10. Itzulirik mandatariak, eraman zioten Benadadi erantzuera au, zeñak bialdu zituen berriz esatera: Jainkoak egin dagidatela ez onik, eta bai gaitz andia, Samariako auts guztia asko izango bada, emanik nere gudariai, bakoitzak esku bete idukiteko.

        11. Eta erantzunik Israelko Erregeak, esan zuen: Esan zaiozute, ez dezala iduki irabazitzat garaipena, gudan garaitu gaitzan bitartean.

        12. Artu zuenean Benadadek erantzuera au, zegoan edaten bere erregeakin etzauntzetan, eta esan zien bere serbitzariai: Setiatu ezazute erria. Eta setiatu zuten.

        13. Eta ona non alderaturik profeta bat Akab Israelko erregeagana, esan zion: Oiek esaten ditu Jaunak: ikusi badezu ongi talde txit andi au? Ona non nik jarriko dedan gaur zure eskuan, jakin dezazun ni naizala Jauna.

        14. Eta esan zuen Akabek: Zeñaen bitartez? Eta esan zion profetak: Jaunak dio: Probinzietako prinzipeen oñazko mutillen bitartez. Eta esan zuen Akabek: Nork asiko du guda? Zuk, erantzun zuen profetak.

        15. Kontatu zituen bada Akabek prinzipeen oñazko mutillak, eta arkitu zuen zirala berreun eta ogeita amabi. Kontatu zuen gero erria, eta arkitu zituen zazpi milla Israelko semeen artean.

        16. Eta atera ziran egerdirontz. Benadad berriz zegoan edaten bere etzauntzean moskortuta, eta berarekin ogeita amabi errege, berari laguntzera etorri ziranak.

        17. Atera ziraden bada aurretik probinzietako prinzipeen mutillak. Bialdu zituen Benadadek bidaikusleak, zeñak itzuli ziran esaten zutela: Dira Samariatik atera diraden gizon batzuek.

        18. Eta esan zuen Benadadek: Naiz etorri ditezela pakea eskatzera, naiz gudatzera, arrapatu itzatzute bizirik.

        19. Atera ziraden bada probinzietako prinzipeen mutillak, eta gañerako martiztiak jarraitzen zien;

        20. Eta beretatiko bakoitzak il zuen aurrean jarri zitzaiona; onenbesterekin iges zuten Sirotarrak, eta persegitu zien Israeltarrak. Benadad Siriako erregeak ere iges zuen zaldiz, bere zaldizkoakin.

        21. Berebat aterarik Israelko erregea ere, triskatu zituen zaldiak eta gurdiak, eta egin zuen galmen andia Sirotarren artean.

        22. (Orduan alderaturik profeta bat Israelko erregeagana, esan zion: Zoaz eta sendatu zaite, jakin eta ikusi ezazu zer egiten dezun; zeren datorren urtean itzuliko da zure kontra siriako erregea.)

        23. Siriako erregearen serbitzariak esan zioten: Beren jainkoak dira mendietako jainkoak, argatik garaitu gaituzte, ala obekiago da gudan egin dezagula beren kontra ibarretan, eta garaituko ditugu.

        24. Zuk berriz artu itzatzu neurri oiek: Kendu itzatzu zure martiztitik errege guzti oriek, eta jarri itzatzu berak dauden tokietan agintaririk bulardetsuenak.

        25. Il diraden gudarien lekuan beste anbeste berri ipiñi itzatzu, eta zaldidia eta gerrako gurdiak berriz len iduki ziñituen bezela, eta gudatuko gera berakin ibarretan, eta ikusiko dezu nola garaituko ditugun. Sinistu zuen Benadadek beren esana, eta ala egin zuen.

        26. Iragorik bada urte bat, ikusi eta zenbatu zituen Benadadek Sirotarrak, eta igo zan Afek-era, Israelen kontra gudatzera.

        27. Israelko semeak ere izan ziraden ikusi eta zenbatuak, eta arturik janaria, joan ziraden etsaiai bidera irtetzera, eta jarri zituzten etzauntzak beren aurkez, auntz talde txiki biren gisara; Sirotarrak berriz bete zuten lurra.

        28. Eta alderaturik Jaungoikoaren gizon bat, esan zion Israelko erregeari: Oiek esaten ditu Jaunak: Sirotarrak esan dutelako, Jauna mendietako Jaungoikoa da, eta ez da ibarretako Jaungoikoa, argatik beragatik nik jarriko det zure eskuan talde andi guzi ori, eta onela jakingo dezute ni naizala Jauna.

        29. Bitartean martizti biak egon ziraden aurkez gudarako gertuak zazpi egunean, eta zazpigarren egunean gudatu ziran, eta Israelko semeak il zituzten eun milla Sirotar oñazko egun batean.

        30. Bizirik gelditu ziradenak iges egin zuten Afek-ko errira, eta erori zan murrua, gelditu ziran ogeita zazpi milla gizonen gañera. Benadad ere sartu zan igesi errian, eta ezkutatu zan bere jauregiko zoko batean.

        31. Eta esan zioten bere morroiak: Guk aditu degu Israelko etxeko erregeak diradela biotz beraak, jantzi gaitezen bada zakuz, jarri ditzagun sokak lepoetan, eta joan gaitezen onela Israelko erregeagana; menturaz utziko digu biziarekin.

        32. Jantzi ziran bada zakuz, jartzen zituztela lotuta gerrietan, eta ipiñi zituzten sokak beren lepoetan, eta joan ziraden Israelko erregearen aurrera, esaten ziotela: Zure serbitzari Benadadek esaten du: Erregututzen dizut arren utzi zadazula biziarekin. Eta berak erantzun zuen: Oraindikan bizi bada, nere anaia da.

        33. Au artu zuten berak lendanaz aditutako berri ontzat; eta bereala eldu zioten itzetik, eta esan zioten: Bai, Benadad zure anaia oraindikan bizi da. Eta berak esan zioten: Zoazte eta ekarri zadazute onara. Joan zan bada bereala Benadad beragana eta Akabek igo erazi zion bere gurdira.

        34. Esan zion Benadadek: Nik itzuliko dizkizut, nere aitak zureari kendu ziozkan erriak, eta zuk egingo dituzu plazak Damaskon, nere aitak Samarian egin zituen bezela, eta elkartuta alde egingo det zugandik. Egin zuen bada Akabek berarekin elkartasuna, eta utzi zion joaten.

        35. Orduan profeten semeetatik batek esan zion Jaunaren izenean bere lagun bati: Jo nazak. Baña besteak etzuen jo nai.

        36. Eta berak esan zion: Ez aukalako nai izan aditu Jaunaren boza, nigandikan alde egiten deikaneko ilko au leoi batek. Eta alde egin zuenean piska bat beragandik, arkitu zuen leoi batek eta il zuen.

        37. Arkiturik gero beste gizon bat, esan zion: Jo nazazu, eta onek jo zuen, eta egin zion zauri bat.

        38. Joan zan onela profeta, eta irten zitzaion bidera erregeari, itsusiturik autsarekin bere arpegia eta begiak.

        39. Eta irago zanean erregea, asi zitzaion deadarrez erregeari esaten ziola: Aurreratu zan zure serbitzaria erasoteko alderagotik etsaiari, eta nola iges egin zuen gizon batek, beste batek ekarri eta esan zidan: Zaitu ezazu gizon ori, iges egiten utziten badiozu, zure biziak erantzungo du bere biziagatik, edo pagatuko didazu zillarrezko talentu bat.

        40. Baña nola ni genasia nenbillan aldamen batera eta bestera, bereala iges zuen gizonak. Erantzun zion Israelko erregeak: Zuk zerorrek eman dezu erabakia.

        41. Orduan berak garbitu zuen bereala arpegiko autsa, eta ezagutu zuen erregeak zala Israelko profetetatik bat.

        42. Zeñak esan zion erregeari: Oiek esaten ditu Jaunak: Utzi diozulako iges egiten zure eskuetatik eriotzaren diña zan gizon bati, zure biziak pagatuko du bereagatik, eta zure erriak bere erriagatik.

        43. Itzuli zan bada Israelko erregea bere etxera malmetitu gabe profetak esaten zionari, eta sumintasunez betea sartu zan Samarian.

 

OGEITA BATGARREN KAPITULUA

        1. Gauza onen buruan jertatu zan denbora artan, Nabot Jezraeltarrak idukitzea Jezrahelen masti bat Samariako errege Akaben jauregiaren aldean.

        2. Itz egin zion bada Akabek Naboti esaten ziola: Eman zadazu zure mastia, baratza bat egiteko, dagoalako nere jauregiaren aldean eta urrean, eta bere trukadan emango dizut beste masti obeago bat; edo obekiago baldin baderitzatzu, balio duen dirua.

        3. Erantzun zion Nabotek: Jaungoikoari nai ez dakiola ematea nik zuri nere gurasoen soroa.

        4. Joan zan Akab bere etxera aserretu eta sumindurik, Nabot Jezraeltarrak eman zion erantzuera gatik, esaten zuela: Ez dizut nik emango nere gurasoen soroa. Eta etzinik bere oearen gañean, itzuli zuen bere arpegia pareterontz, eta etzuen jan nai ezerere.

        5. Sartu zan bera ikustera Jezabel bere emaztea, eta esan zion: Zer da au? Zer dezu triste egoteko? Eta zergatik ez dezu jan nai?

        6. Erantzun zion: itz egin diot Nabot Jezraeltarrari, eta esan diot: Eman zadazu zure mastia, arturik dirua; edo nai baldin badezu emango dizut beste masti obeago bat beragatik. Eta berak erantzun dit: Ez dizut emango nere mastia.

        7. Orduan esan zion Jezabel bere emazteak: Nonbait eskubide andikoa zera, eta ongi gobernatzen dezu Israelko erreñua. Jaiki zaite, eta jan ezazu eta zagoz ajolarikan gabe. Nik emango dizut Nabot Jezraeltarraren mastia.

        8. Onetarako eskribatu zuen berak txartel bat Akaben izenean, eta jarri zion erregearen sillua, eta bialdu zioten erri artako zar eta andizki, Naboten auzoetakoai.

        9. Au zan txartelean esaten zuena: Agindu ezazute, guziak barau egin dezatela, eta eseri erazi zaiozute Naboti erriko andizkien artean;

        10. Eta doañakin irabaziko dituzute bi gizon Belialen seme, esango dutenak beraren kontra gezurrezko lekukotasun au: Blasfematu du Jaungoikoaren kontra eta erregearen kontra, gero atera ezazute kanpora, eta arrika egin zaiozute, eta ala il bedi.

        11. Erriko zar eta lenen, Naboten auzoetakoak, eta berarekin bizi ziradenak egin zuten osotoro Jezabelek agindu ziena, eta bialdu zioten txartelean eskribatua zegoana.

        12. Agindu zuten barau egiteko, eta Naboti eserierazi zioten erriko lenenen artean.

        13. Eta ekarririk bi gizon, deabruaren seme, eseri erazi zieten Naboten aurkez, eta berak deabruaren semeen gisara, esan zuten beraren kontra lekukotasuna erriaren aurrean, esaten zutela: Nabotek esan du blasfemia Jaungoikoaren kontra eta erregearen kontra. Argatik atera zuten erritik kanpora, eta arrika il zuten.

        14. Bialdu zituzten gero esatera Jezabeli: Nabot arrika illa izan da.

        15. Jakin zuenean Jezabelek Nabot arrika illa izan zala, esan zion Akabi: Zoaz eta artu ezazu zuretzat Nabot Jezraheltarraren mastia, zeñak etzuen eman nai zuk eskatzen ziñiona, eta saldu diruagatik mastia, zeren ez da bizi Nabot, baizik illa da.

        16. Aditu zuenean au Akabek, au da Nabot illa zala, jaiki zan, eta bazijoan Nabot Jezraheltarraren mastira, artzera beretzat.

        17. Jaunak berriz itz egin zion Elias Tesbatarrari, esaten zuela:

        18. Zoaz, eta atera zatzakio bidera Israelko erregea Akab, Samarian dagoanari, jakin ezazu badijoala Naboten mastira, beretzat artzera,

        19. Baña zuk itz egingo diozu onela: Oiek esaten ditu Jaunak: il dezu gizon bat, eta orain zoaz beraren mastia artzera. Eta oien buruan esango dezu: Oiek esaten ditu Jaunak: Txakurrak Naboten odola millizkatu zuten leku berberean, zure odola ere millizkatuko dute.

        20. Esan zion Akabek: Zure etsaitzat bai al naukazu? Erantzun zion Eliasek: Bai, zergatik eze saldu zera gaizki dana egiteko Jaunaren aurrean.

        21. Ona non nik bidalduko ditudan gaitzak zure gañera, eta desegingo det zure jatorria, eta ez det utziko Akaben etxean anima bat biziarekin, ilko ditut txakurrarañokoak, eta zureak guztiak Israelen andienetik txikienerañokoak.

        22. Eta jarriko det zure etxea Jeroboam Nabaten semearen etxea bezela, eta Baasa Ahiaren semearen etxea bezela, zeren zuk egin dezuna da, neri aserretu erazitzea, eta bekatuan erorierazi diozu Israeli.

        23. Baita Jezabelen gañean ere itz egin du Jaunak esaten duela: Txakurrak jango dute Jezabel Jezrahelko kanpoan.

        24. Iltzen baldin bada Akab errian, jango dute txakurrak; iltzen baldin bada kanpoan, iretsiko dute zeruko egaztiak.

        25. Etzan bada izan besterik Akab bezelakorik, zeñ saldu zan gaizki egiteko Jaunaren aurrean: zeren bere emazte Jezabelek mugitu zuen,

        26. Eta egin zan nazkagarria alako moduan non, zijoan Amorreoak egin zituzten idoloen ondorik, zeñak desegin zituen Jaunak, allegatu ziradenean Israelko semeak.

        27. Eta aditu zitueneko Akabek itz oiek, urratu zituen bere soñekoak, eta estali zuen bere aragia zilizio batekin, barau egin zuen, eta etzan zan zaku batekin estalita, eta kobillan buruzbeera.

        28. Argatik itz egin zion Jaunak Elias Tesbitarrari esaten zuela:

        29. Ez dezu ikusi nola humillatu dan Akab nere aurrean? Ala bada, nigatik humillatu dalako, ez diozkat bialduko kastigu aiek bera bizi dan artean; baña bai bialduko ditut bere etxearen gañera bere semearen egunetan.

 

OGEITA BIGARREN KAPITULUA

        1. Irago ziran bada iru urte gerrarik gabe Siria, eta Israelen artean.

        2. Baña irugarren urtean jetxi zan Josafat Judako erregea Israelko erregeagana.

        3. Eta esan zien Israelko erregeak bere serbitzariai: Ez al dakizute gurea dala Ramot Galaadkoa, eta ez degugula arretarik artzen kentzeko Siriako erregeari?

        4. Eta esan zion Josafati: Etorriko zera nerekin gerrara Ramot Galaadkoaren kontra?

        5. Erantzun zion Josafatek Israelko erregeari: Gauza bat bata gera biok, eta gauza bat bata dirade zure erria eta nerea, eta zurea da nere zaldidia. Eta esan zion Josafatek Israelko erregeari: Erregututzen dizut, arren itundu zaitezela Jaunarekin egun onetan, jakin dezagun bere borondatea.

        6. Bildu zituen bada Israelko erregeak profetak, lareun gizon bezelatsu, eta esan zioten: Joan bear al naiz gerrara Ramot Galaadkoaren kontra, ala egon bear al naiz geldirik? Berak erantzun zuten: Zoaz, eta jarriko du Jaunak zure eskuan.

        7. Baña Josafatek esan zuen: Ez al dago emen Jaunaren profetarik, beraren bitartez itundu gaitezen?

        8. Erantzun zion Israelko erregeak: Bat gelditu da, zeñaen bitartez itundu gaitezkean Jaunarekin, baña nik iguin det, berri onik beñere ematen ez didalako, baizik gaiztoak, ori da Mikeas, Jemlaren semea. Zeñi Josafatek esan zion: Ez ezazu orrela itz egin, o Errege.

        9. Ots egin zion bada Israelko erregeak txikiratu bati, eta esan zion: Zoaz, eta ekarri zadazu laister onara Mikeas Jemlaren semea.

        10. Eta Israelko erregea, eta Josafat Judako erregea zeuden eserita bakoitza bere tokian, errege soñekoakin, larrañean Samariako atearen aldean; eta profeta guztiak ari ziraden profetizatzen bien aurrean.

        11. Eta Sedezias Kanaanaren semeak eginerazi zituen burnizko adar batzuek, eta esan zuen: Oiek esaten ditu Jaunak: Oiekin aizetuko dezu Siria, beraren aztarnarik ere utzi ez dezazun artean.

        12. Eta profeta guztiak berdin profetizatzen zuten, esaten zutela: igo zaite Ramot Galaadkora, zoaz ordu onean, zeren Jaunak jarriko du erregearen eskuetan.

        13. Mikeasi ots egitera joan zan mandatariak berriz itz egin zion, esaten zuela: Begira ezazu profeta guztiak ao batez adirazten diozkatela erregeari gertaera onak, izan bedi bada zure izketa beren antzekoa, eta adirazi itzatzu lendanaz gauza onak.

        14. Erantzun zion Mikeasek: Jauna bizi dan bezela diot, ez dedala esango beste gauzarik, Jaunak esaten didana baño.

        15. Allegatu zan bada erregearen aurrera, zeñak galdetu zion: Mikeas, joan bear algera gerran egitera Ramot Galaadkoaren kontra, ala egongo al gera geldi geldi? Erantzun zion Mikeasek: igo zaite eta zoaz ordu onean, eta jarriko du Jaunak erregearen eskuan.

        16. Erantzun zion berriz erregeak: Berriz eta berriz esaten dizut Jaunaren izenean, ez dizadazula beste itzik esan egia baño.

        17. Orduan esan zuen berak: Nik ikusi nuen Israel guztia banatua mendietan, ardi artzai gabekoen gisan, eta esan zuen Jaunak: Oiek gidaririk ez dute, itzuli bedi bakoitza pakean bere etxera.

        18. Aditzean au Israelko erregeak esan zion Josafati: Ez al nizun esan, beñere ez didala onek berri onik ematen, baizik beti txarrak?

        19. Mikeasek berriz gañera esan zuen: Argatik aditu ezazu Jaunaren itza. Ikusi det Jauna eseria bere tokiaren gañean, eta zeruko martizti guztia zegoala bere inguruan ezkerretik eta eskuietik.

        20. Eta esan zuen Jaunak: Nork engañatuko du Akab Israelko erregea, joan dedin Ramat Galaadkora eta an il dedin? Eta batak esan zuen bata eta besteak bestea.

        21. Eta atera zan leizetik espiritu gaiztoa, eta jarri zan Jaunaren aurrean, esaten zuela: Nik engañatuko det utziten badidazu. Galdetu zion Jaunak: Nola?

        22. Eta berak erantzun zuen: Aterako naiz, eta izango naiz espiritu gezurti bat bere profeta guztien aoan. Eta esan zuen Jaunak: Engañatuko dek, eta iritxiko dek nai dekana, oa, eta egin ezak esaten dekana.

        23. Begira bada esan zuen Mikeasek, begira Jaunak jarri duela gezurraren espiritua, emen dauden zure profeta guztien aoan; Jaunak berriz dauzka erabakita zure kontra galmenak.

        24. Alderatu zan orduan Sedezias, Kanaanaren semea, eta eman zion masallako bat Mikeasi, esaten zuela: Beraz ni utzi al nauk Jaunaren espirituak, eta iri itz egin al dik?

        25. Eta esan zuen Mikeasek: Zuk ikusiko dezu egun artan zoazanean igesi zokorik zoko ezkutatzeko.

        26. Baña Israelko erregeak esan zuen: Eldu zaiozute Mikeasi, eta egon bedi Amon erriko eraentzallearen, eta Joas Ameleken semearen mendean,

        27. Zeñai esango diezute: Oiek esaten ditu erregeak: Sartu ezazute itxian gizon au, eta bazkatu ezazute penazko ogiarekin, eta naigabezko urarekin, itzuli nadin artean garailari.

        28. Eta esan zuen Mikeasek: Garaitzarekin itzultzen bazera, Jaunak ez du itz egin nere aoz. Eta gañera esan zuen: Erri guztiak, aditu ezazute.

        29. Atera zan bada Israelko erregea gerrara Josafat Judako erregearekin Ramot Galaadkoaren kontra.

        30. Eta esan zion Israelko erregeak Josafati: Artu itzatzu zure armak, eta zoaz gudara, zure soñekoakin jantzita. Israelko erregea berriz joan zan gudara bere soñekoak aldatuta.

        31. Siriako erregeak berriz agindu zioten ogeita amabi gurdien agintariai, esaten zuela: Etzerate gudatuko txikiren, ez andiren bataren ere kontra, baizik bakarrik Israelko erregearen kontra.

        32. Ikusi zutenean bada gurdien agintariak Josafat, uste zuten Israelko erregea zala, eta zuzendurik beragana gudatzen ziran bere kontra. Orduan deadar egin zuen Josafatek.

        33. Eta ezagutu zuten gurdien agintariak etzala Israelko erregea, eta utzi zioten.

        34. Eta gudari batek gertutu zuen bere uztaia, eta zuzendurik menturara gezia, ustekabean zauritu zuen Israelko erregea urdallaren eta birien bitartean. Argatik erregeak esan zion gurdizaiari: itzuli ezazu zure eskua, eta atera nazazu gudatik, zeren txit zauritua nago.

        35. Izan zan bada guda egun artan, eta Israelko erregea zegoan bere gurdian sirotarren kontra, eta il zan arratsaldean, eta zauriaren odola zerion gurdiaren barrena.

        36. Eta eguzkia sartu baño lenago jo zuen batek tronpeta martizti guztian, esaten zuela: itzuli zedilla bakoitza bere erri eta etxera.

        37. Il zan bada erregea, eta izandu zan eramana Samariara, eta obiatu zuten erregea Samarian.

        38. Eta garbitu zituzten bere gurdia, eta zaldien brida ubalak Samariako putzuan; eta txakurrak millizkatu zuten bere odola, Jaunak esan zuen bezela.

        39. Akaben gañerako egitateak, eta egin zuen guztia, eta egin zuen marfillezko etxea, eta egin zituen erri guztiak, gauza guzti oiek ez al daude eskribatuak Israelko erregeen urteoroko berrietako liburuan?

        40. Joan zan bada Akab atsedetera bere gurasoakin, eta Okozias bere semeak erreiñatu zuen bere lekuan.

        41. Josafat Asaren semea berriz asi zan erreñatzen Judaren gañean, Akab Israelko erregearen laugarren urtean.

        42. Ogeita amabost urte zituen asi zanean erreñatzen, eta erreñatu zuen ogeita bost urtean Jerusalenen. Bere amaren izena zan Azuba Salairen alaba.

        43. Eta ibilli zan bere aita Asaren bidetik, eta etzuen andikan alderik egin, eta egin zuen gauza zuzena zana Jaungoikoaren aurrean.

        44. Baña etzituen kendu goietako tokiak, bada oraindik erriak eskeñtzen zituen doañak eta inzensoa goietan.

        45. Eta bizi izan zan pakean Israelko erregearekin.

        46. Josafaten gañerako gauzak, eta bere egiteak, eta gudak, au guzia ez al dago eskribatua Judako erregeen urteoroko berrietako liburuan?

        47. Gañera kendu zituen erritik, bere aitaren denboran gelditu ziran emakumetuen kutsuak.

        48. Etzegoan orduan erregerik jarrita Idumean.

        49. Josafat erregeak egin zuen ontzidi bat, joateko itsasoz Ofirrera, eta ekartzeko andikan urrea, eta ezin joan izan ziran, ondatu ziralako ontziak Asiongaberren.

        50. Orduan esan zion Okozias Akaben semeak Josafati: Bijoaz nere serbitzariak zure serbitzariakin ontzietan. Eta etzuen nai izan Josafatek.

        51. Eta joan zan Josafat atsedetera bere gurasoakin, eta izan zan obiatua berakin bere aita Dabiden errian. Eta Joram bere semeak erreñatu zuen bere lekuan.

        52. Okozias Akazen semea asi zan erreñatzen Israelen gañean Samarian, Josafat Judako erregearen amazazpigarren urtean; eta erreñatu zuen Israelen gañean bi urtean.

        53. Eta gaizki egin zuen Jaunaren aurrean, eta ibilli zan bere aitaren eta bere amaren bidetik, eta Jeroboam Nabaten semearen bidetik, zeñak bekatu eragin zion Israeli.

        54. Serbitu ere zuen Baal, eta adoratu zuen, eta aserretu eragin zion Israelko Jaun Jainkoari, egiten zuela bere aitak egin zuen gaizki guztia.

 

aurrekoa hurrengoa