www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (1)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERREGEEN LENBIZIKO LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Bazan gizaseme bat Ramathaim Sofimgo errian Efraimgo mendietan, zeñaen izena zan Elkana, Jerohamen, Eliuren semearen, Thohuren semearen, Suphen semearen, semea, Efraimgoa.

        2. Eta zituen bi emazte, bataren izena zan Anna, eta bigarrenarena Phenenna. Eta Phenennak zituen semeak; Annak berriz etzuen semerik.

        3. Eta igotzen zan gizon au bere erritikan egun izentatuetan, adoratzera eta ejerzituen Jaunari doañak eskeñtzera Silon. Eta zeuden an Heliren bi seme Ophni eta Phinees, Jaunaren apaizak.

        4. Allegatu zan bada eguna, eta Elkanak eskeñi zuen doaña, eta eman ziozkaten beren zatiak bere emazte Phenennari eta bere seme eta alaba guziai;

        5. Annari berriz eman zion zati bakar bat, tristerik, zeren maitatzen zuen Anna. Eta Jaunak itxi zuen emasabela.

        6. Gañera bere ielostariak atsekabetzen zuen, eta txit ansiatzen; alako moduan non arpegian ematen zion Jaunak itxi zuela bere emasabela.

        7. Eta orobat egiten zuen urteoro, allegatuta denbora, igotzen ziradenean Jaunaren Elizara, eta onela lotsatzen zuen. Orduan Annak negar egiten zuen, eta etzuen artzen janaririkan.

        8. Elkana bada bere senarrak esan zion: Anna, zergatik negar egiten dezu? Eta zergatik ez dezu jaten? Eta zer gauzagatik atsekabetzen da zure biotza? Ez al naiz ni zuretzat, amar seme baño obeagoa?

        9. Eta jaiki zan Anna jan ta edan zuen ezkero Silon. Eta Heli apaiza zegoala eserita bere sillaren gañean Jaunaren Elizako ateen aurrean,

        10. Annak mingoiztasunez beteriko biotz batekin, erregutu zion Jaunari, malko ugariak botatzen zituela,

        11. Eta egin zuen boto bat, esaten zuela: Ejerzituen Jauna, itzulita begiratuko baziñio zure serbitzari onen estutasunari, eta oroituko baziña nerekin, eta aztuko ez baziña zure serbitzari onekin, eta emango baziñio zure serbitzari oni aur seme bat, konsagratuko diot Jaunari bere bizitzako egun guzietarako, eta ez dio ukituko labañak bere buruari.

        12. Eta gertatu zan, egiñik berak maiz bere erreguak Jaunaren aurrean, Heli egotea bere aoko mugimenduai begira.

        13. Anak berriz itz egiten zuen bere biotzean, eta bakarrik mugitzen ziraden bere ezpañak, itz bat ere ordea etzitzaion aditzen. Uste zuen bada Helik zegoala ordituta.

        14. Eta esan zion: Noizarteraño egongo aiz ordituta? Dijeritu ezan piska bat ardoa, zeñarekin betea auden.

        15. Anak erantzun zion esaten zuela: Ez da orrela nere jauna, zeren naiz emakume txit zorigaiztoko bat, eta ez det edan ardorik, ez orditu lezakean gauzarik baizik nengoan agertzen nere biotza Jaunaren aurrean.

        16. Ez ezazu iduki zure serbitzaria Belialen alaba bat balitza bezela, zeren nere miñaren eta tristezaren ugaritasunagatik itz egin det oraindaño.

        17. Helik orduan esan zion: Zoaz ordu onean, eta Israelko Jaungoikoak eman dizazula, egin diozun eskaria.

        18. Eta Anak erantzun zion: Arren bada arkituko al du zure serbitzariak abegi ona zure begietan. Eta emakumea joan zan bere bidean, eta jan zuen, eta bere arpegia etzan berriz jarri eroria.

        19. Eta jaiki ziraden goiz, eta adoratu zuten Jauna, eta itzuli ziraden, eta etorri ziraden beren etxera Ramathara. Eta Elkanak ezagutu zuen Anna bere emaztea, eta Jauna oroitu zan berarekin.

        20. Eta gertatu zan aurki gelditzea aurdun Anna, eta bere denboran egin zuen seme bat, eta jarri zion izena Samuel, Jaunari eskatu ziolako.

        21. Igo zan gero Elkana bere senarra bere familia guztiarekin eskeñtzera Jaunari doañ ospetsu bat, eta kunplitzera bere botoa.

        22. Baña Anna etzan igo, zeren esan zion bere senarrari: Ez naiz joango aurra titigetua izan dedin bitartean, eta neronek eramanik jarri dezadan Jaunaren aurrean, eta gelditu dedin an betiko.

        23. Eta esan zion Elkana bere senarrak: Egin ezazu ongi deritzazuna, eta gelditu zaite titigetu dezazun bitartean, eta erregututzen diot Jaunari kunplitu dizagula bere itza. Gelditu zan bada andrea, eta eman zion titia semeari, titigetu zuen arteraño.

        24. Eta titigetu zuenean, eraman zuen berarekin, iru txalekin, eta iru modio iriñekin, eta pegar bat bete ardorekin, eta ekarri zuen Jaunaren etxera Silon. Eta aurra zan oraindikan txikitxoa.

        25. Eta eskeñi zuten txal bat, eta eraman zioten aurra Heliri.

        26. Eta esan zuen Annak: Aditu nazazu, nere jauna, bizi zeran bezala, ni naiz, nere jauna, arako emakume egon nintzana erregututzen Jaunari zure aurrean.

        27. Aur onegatik erregutu nuen, eta Jaunak eman zidan eskatu niona.

        28. Argatik nik ere ematen diot Jaunari, Jaunak bizitzeko ematen diozkan egun guzietarako. Eta adoratu zuten an Jauna. Eta erregutu zuen Annak, eta esan zuen:

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Pozez gora goraka ari zan nere biotza Jaunagan, eta goratu da nere eskubidea nere Jaunagan. Orain erantzun niezakie ao betean nere etsaiai, bada nere poz guztia da, o Jauna, zugandik artu dedan mesedeagatik.

        2. Ez dago santurik, Jauna dan bezelakorik, zeren ez dago zu baño besterik, eta ez dago sendorik gure Jaungoikoa bezelakorik.

        3. Ez ezazute bada itz egin andiuste eta arrokeriarekin: alde bitzate onezkero anziñako itzak zuen aotikan, zeren guzia dakian Jaungoikoa, bera bakarrik da Jauna, eta berak egiztatzen ditu bere asmo goratuak.

        4. Autsi zan sendoen uztaia, eta argalak izan dirade indarrez beteak.

        5. Len aseak zeudenak, ari ziraden neke ta lanean ogiagatik, eta goseak illak zeudenak, izan dirade osaro aseak. Soilla zana etorri da izatera seme askoren ama, eta semez ingurutua zegoanak galdu zituen bere indarrak.

        6. Zeren Jauna da ematen duena eriotza eta ematen duena bizitza: eramaten duena obira, eta andikan ateratzen duena.

        7. Jauna da pobretzen duena, eta aberastutzen duena, beeratzen duena eta goratzen duena.

        8. Autsetik altxatzen du eskekoa, eta zimaurtzatik goratzen du beartua, eseri dedin Prinzipeakin, eta izan dezan gloriako esertoki goratua. Zeren Jaunarenak dirade lurraren zimenduak, eta beren gañean jarri zuen mundua.

        9. Zaituko ditu santuen oñak, eta gaiztoak illuntasunetan ixilduko dirade, zeren ez da gizona izango sendoa bere beraren indarrarekin.

        10. Jaunaren beldur izango dirade bere etsaiak, eta beren gañera botako ditu oñazkarrak zerutikan. Jaunak juzgatuko ditu lurraren mugak, eta emango dio agintaritza bere erregeari, eta goratuko du bere Kristoaren eskua.

        11. Eta itzuli zan Heli Ramathara, bere etxera, eta aurra ari oi zan bere lanean Jaunaren aurrean Heli apaizaren ikusmenean.

        12. Baña Heliren semeak ziraden Belialen semeak, Jauna ezagututzen etzutenak,

        13. Ezta ere Apaizen eginbearrak erriaganako, baizik edozeñek eskeñtzen zuenean doaña, etorri oi zan Apaizaren morroia, aragiak egosten ziraden bitartean, eta iduki oi zuen bere eskuan iru ortzeko eusle bat,

        14. Eta sartzen zuen berolean, edo galdarean, edo eltzean, edo tupian. Eta eusleak ateratzen zuen guzia, artzen zuen apaizak beretzat. Au egiten zuten Israeltikan Silora zetozten guziakin.

        15. Eta berebat gantza erre baño lenago, etorri oi zan apaizaren morroia, eta esaten zion doaña eskeñtzen zuenari: Eman zadazu aragia egosi dezadan apaizarentzat, zeren ez det zugandikan artuko aragi egosirik, baizik gordiña.

        16. Eta doaña eskeñtzen zuenak esaten zion: Erre bedi lenbizi gaur gantza, oi bezala, eta gero artu ezazu nai dezun guzia. Baña berak erantzuten zuen esaten zuela: iñolaere ez, baizikan oraintxe emango didazu, eta bestelan, neronek indarrez artuko det.

        17. Zan bada txit andia gazte oien bekatua Jaunaren aurrean, zeren atzeratutzen zuten jendea Jaunari eskeñtzak egitetik.

        18. Eta Samuel gaztea ari oi zan bere lanean Jaunaren aurrean, ephod liñozko jantzi batekin.

        19. Eta bere amak egiten zion tunika txiki bat, zeñ eramaten zuen egun izentatuetan, igotzen zanean bere senarrarekin, eskeñtzera doañ ospetsua.

        20. Eta bedeikatu zituen Helik Elkana eta bere emaztea, eta esan zion: Eman dizazula Jaunak jatorria andre onegandik, Jaunari egin diozun eskeñtzaren saritzat. Eta itzuli ziraden beren etxera.

        21. Bisitatu zuen bada Jaunak Ana, eta aurdun gelditu zan, eta erdi zituen iru seme eta bi alaba. Bitartean Samuel gaztea zijoan andi egiñaz Jaunaren aurrean.

        22. Baña Heli zan txit zarra, eta aditu zituen bere semeak Israel guziari egiten ziozkaten gauza guziak, eta nola lo egiten zuten, Elizako atean beillan egon oi ziraden emakumeakin.

        23. Eta esan zien: Zergatik egiten dituzute gauza txit gaizto, neronek erri guziari aditzen diozkadanak?

        24. Ez orrela, ene semeak, zeren ez da fama ona nik aditzen dedana, Jaunaren erriari fedea autsi eragiten diozutela.

        25. Baldin gizaseme batek beste baten kontra bekatu egiten badu, Jaungoikoa berarekin biguñdua izan lezake, baña baldin gizonak bekatu egiten badu Jaunaren kontra, nork erregutuko du beragatik? Eta etzuten aditu beren aitaren boza, zeren Jaunak il nai zituen.

        26. Samuel gaztea berriz zijoan aurreratuaz, eta aziaz, eta zan bai Jaunaren, eta bai gizonen gogokoa.

        27. Eta etorri zan Jaungoikoaren gizon bat Heligana, eta esan zion: Oiek esan ditu Jaunak: Ez al nintzaion ni argiro agertu zure aitaren etxeari, zeudenean Ejipton Faraonen etxean?

        28. Eta autu nuen neretzat apaiztzat Israelko tribu guzien artean, igo zedin nere aldarera, eta erre zizadan an inzensoa, eta eraman zezan ephoda nere aurrean, eta eman nion zure aitaren etxeari Israelko semeen eskeñtza guzien anoa.

        29. Nola bada ostikoarekin aurtiki dituzute nere doañak, eta elizan neri egiteko agindu nuen eskeñtzak, eta honratu dituzu zure semeak ni baño geiago, jaten zenduztela Israel nere erriaren eskeñtza guzien lenbiziak?

        30. Argatik Israelko Jaun Jainkoak esaten du: Nik esan eta eskeñi nuen zure familia eta zure aitaren familia ariko ziradela beti apaiz nagusiaren lanean nere aurrean. Baña orain esaten dio Jaunak: Ez da iñolaere onelakorik izango, baizik niri gloria ematen didan edozeñi, emango diot, baña mezpreziatzen nautenak, izango dirade desonratuak.

        31. Ona non allegatzen dan denbora, zeñean ebakiko dedan zure besoa, eta zure aitaren etxeko besoa; alako moduan non egongo ez dan zarrik zure familian.

        32. Eta Israel guzia dagoanean ugaritasunean, ikusiko dezu zure etsaia elizan, eta ez da iñoiz izango zarrik zure etxean.

        33. Alaere ez ditut guziz kenduko zure jatorrikoak nere aldaretikan, baña izango da ezkeldu ditezten zure begiak, eta litxigatu dedin zure anima, eta zure etxekoetatikan zati andi bat ilko da gizaedadera allegatzen danean.

        34. Eta idukiko dezun señalea da, gertatuko zaiotena zure bi seme, Ophni eta Phineesi: Egun batean ilko dirade biak.

        35. Eta nik billatuko det apaiz leial bat, portatuko dana nere biotzaren eta nere animaren araura, eta egingo diot etxe leial bat, eta ibilliko da egun guzietan nere Kristoaren aurrean.

        36. Eta gertatuko da, zure etxean gelditu dan edozeñ, etortzea erregutu dedin beragatik, eta eskeñiko du zillarrezko diru bat, eta ogi opill bat, eta esango du: Erregututzen dizut artu nazazula apaiz anoren baterako, jan dezadan ogi mokadu bat.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta Samuel gaztea ari oi zan Jaunaren lanean Heliren aurrean, eta Jaunaren itza zan opagarria egun aietan, etzegoan ikuskizun agiririkan.

        2. Gertatu zan bada egun batean, Heli zegoan etzinda bere tokian, eta bere begiak illundu ziraden, eta ezin ikusi zuen.

        3. Jaungoikoaren lanpara itzalia izan zan baño lenago, Samuelek lo egiten zuen Jaunaren elizan, non zegoan Jaungoikoaren kutxa.

        4. Eta ots egin zion Jaunak Samueli. Zeñak erantzunaz esan zuen: Emen naiz.

        5. Eta joan zan korrika Heligana, eta esan zuen: Emen naiz, zeren ots egin didazu. Helik esan zion: Ez dizut ots egin, itzuli zaite, eta lo egin ezazu. Eta joan zan, eta lo egin zuen.

        6. Eta berriz ere ots egin zion Jaunak Samueli. Eta jaikirik Samuel, joan zan Heligana, eta esan zuen: Emen naiz, zeren ots egin didazu. Helik erantzun zion: Ez dizut ots egin ene semea, itzuli zaite eta lo egin ezazu.

        7. Samuelek berriz etzuen oraindikan ezagututen Jauna, eta etzitzaion oraindikan agertua izan Jaunaren itza.

        8. Eta berriz ere ots egin zion Jaunak Samueli irugarren aldiz. Zeñ jaikita joan zan Heligana,

        9. Eta esan zion: Emen naiz, zeren ots egin didazu. Ezagutu zuen bada Helik Jaunak ots egiten ziola mutillari, eta esan zion Samueli: Zoaz, eta lo egin ezazu, eta berriz ots egingo baldin balizu, erantzungo dezu: itz egin ezazu Jauna, zeren zure serbitzariak aditzen du. Joan zan bada Samuel, eta lo egin zuen bere tokian.

        10. Eta etorri zan Jauna, eta gelditu zan, eta ots egin zion, besteetan ots egin zion bezela, Samuel, Samuel. Eta erantzun zion Samuelek: itz egin ezazu, Jauna, bada zure serbitzaria aditzen dago.

        11. Eta Jaunak esan zion Samueli: Begira ni noala egitera gauza bat Israelen, aditzen duen guziari belarri biak dunduriatuko diozkana.

        12. Egun artan egiztatuko ditut nik Heliren kontra esan ditudan gauza guziak bere etxearen gañean, asiko naiz, eta bukatuko ditut.

        13. Zelan lendanaz esan nion kastigatuko nuela betiko bere etxea bere gaiztakeriagatik, zeren baziekien zeñ gaizki egiten zuten bere semeak, eta etzituen kastigatu bear bezela.

        14. Argatik juramentu egin diot Heliren etxeari, bere gaiztakeria ez dala izango iñoiz garbitua ez doañakin, eta eskeñtzakin.

        15. Lo egin zuen bada Samuelek goizeraño, eta idiki zituen Jaunaren etxeko ateak, baña beldur zan agertzen Heliri ikusikizuna.

        16. Ots egin zion bada Helik, eta esan zion: Samuel, ene semea? Berak erantzun zion: Emen naiz.

        17. Eta galdetu zion Helik: zer da Jaunak esan dizuna? Erregututzen dizut, ez zadazula arren ezkutatu. Jaunak garrazki kastigatu zaitzala ezkutatzen badidazu esanak izan zazkizun itzetatikan batere.

        18. Samuelek bada agertu ziozkan itz guziak, eta etzion ezer ezkutatu. Eta Helik erantzun zuen: Jauna da, egin beza bere begietan ongi dana.

        19. Eta Samuel azi zan, eta Jauna zan berarekin, eta berak lendanaz esaniko gauzeetatikan batere etzan gelditu egiztatu gabe.

        20. Onekin ezagutu zuen Israel guziak, Dandikan Bersabeeraño, Samuel zala Jaunaren Profeta egiazko bat.

        21. Eta Jaunak jarraitu zion agertzeari Silon, zeren Silon agertu zitzaion Jauna Samueli, Jaunaren itzaren araura. Eta kunplitu zan Samuelek Israelko erri guziari esan zion guzia.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan egun aietan, biltzea Filisteoak gerran egiteko, eta atera zan bidera Israel Filistintarrakin gudatzeko, eta jarri zituen etzauntzak Laguntasuneko Arriaren aldean. Eta Filistintarrak etorri ziraden Afekera,

        2. Eta gertutu zuten beren gudaritaldea Israelen kontra. Eta esetsirik elkarri, Israelek iges zuen Filistintarrakgandikan; eta izan ziraden illak guda artan an eta bestean, lau milla gizon bezelatsu.

        3. Eta itzuli zan erria etzauntzetara, eta esan zuten Israelko zarrak: Zergatik zauritu gaitu gaur Jaunak Filistintarren aurrean? Ekarri dezagun gugana Silotikan Jaunaren elkartasuneko kutxa, eta betor gure erdira, salbatu gaitzan gure etsaien eskutikan.

        4. Bidaldu zuen bada erriak Silora, eta ekarri zuten andikan, ejerzituen Jaunaren, kerubiñen gañean eserita dagoanaren Elkartasuneko kutxa, eta Heliren bi seme, Ofni eta Fineesek laguntzen zioten Jaunaren elkartasuneko kutxari.

        5. Eta allegatu zanean etzauntzetara Jaunaren elkartasuneko kutxa, egin zituen Israelek pozezko deadar andiak, eta oiek zabaldu ziran inguru guzi artatik.

        6. Eta aditu zituztenean Filistintarrak, esan zuten: Zer dirade Hebreotarren etzauntzetako deadar andi oiek? Eta ezagutu zuten Jaunaren kutxa etorri zala etzauntzetara.

        7. Eta beldurtu ziraden Filistintarrak esaten zutela: Etorri da Jaungoikoa etzauntzetara. Eta alarauka esaten zuten:

        8. Ai gure zorigaiztokoak! Etzeuden ez aiñ pozik atzo eta erainegun. Gure zorigaiztokoak! Nork libratuko gaitu Jaungoiko andi orren eskutik? Ori da arako Jaungoiko kastigatu zuena Ejipto zauri mot guziakin eremuan.

        9. Alaitu eta gizonak izan zaitezte, Filistintarrak, eta itzatzute serbitu Hebreotarrak, berak zuek serbitu zinduzten bezala, sendatu zaitezte eta gudatu ezazute.

        10. Gudatu ziraden bada Filistintarrak, eta desegiña izan zan Israel, eta iges zuen bakoitzak bere etzauntzera, eta galmen txit andia egiña izandu zan. Eta galdu ziraden Israeltik ogeita amar milla oñazko.

        11. Eta Jaungoikoaren kutxa arrapatua izan zan. Il ere ziraden Heliren bi semeak, Ophni eta Finees.

        12. Eta Benjamingo gizaseme bat etorri zan korrika gudatikan egun artan Silora, soñekoak urratuta, eta burua autzez beteta.

        13. Eta bera allegatu zanean, Heli zegoan eserita esertoki batean biderontz begira. Zeren bere biotza zegoan beldurrez Jaunaren kutxa gatik. Eta sartu zaneko gizon hura, zabaldu zituen berriak errian. Eta erri guzia asi zan alarauka.

        14. Eta aditu zuen Helik deadarren otsa, eta esan zuen: Ze ots naspillatsu da au? Eta gizona etorri zan arin, eta eman zion berria Heliri.

        15. Heli zan orduan larogeita emezortzi urtekoa, eta bere begiak illunduak izan ziraden, eta ezin zuen ikusi.

        16. Eta esan zion Heliri: Ni naiz gudatikan etorri naizana, eta ni gaur iges egin dedana esetsitikan. Helik esan zion: Zer gertatu da, ene semea?

        17. Eta erantzun zion berria zekarrenak, esaten zuela: iges du Israelek Filistintarren aurretikan, eta galmen txit andi bat egin da errian, gañera zure bi semeak ere illak dirade, Ophni eta Finees, eta Jaungoikoaren kutxa izan da arrapatua.

        18. Eta aipatu zuenean gizonak Jaungoikuaren kutxa, erori zan atzerontz esertokitik atearen aldean, eta autsirik lepoa, il zan. Zeren zan gizon zarra eta edade andikoa, eta berak juzgatu zuen Israel berrogei urtean.

        19. Eta bere errañ bat, Fineesen emaztea, zegoan aurdun, eta aurra laster egiteko, eta aditu zuenean berria Jaungoikoaren kutxa arrapatua izan zala, eta illak izan ziradela bere aitagiarraba, eta bere senarra, makurtu zan eta egin zuen aurra: zeren ustekabean artu zuten aurmiñak.

        20. Eta iltzen zan une huratan beratan esan zioten bere ingurumaian zeuden emakumeak: Etzaite beldur izan, zeren egin dezu seme bat. Baña berak etzien erantzun, ezta adirazi ere aditu zuela.

        21. Eta jarri zion izena aurrari, itxabod, esaten zuela: iragoa da gloria Israeltikan, zeren Jaungoikoaren kutxa izan da arrapatua, eta bere aitagiarraba eta bere senarra galdu zituelako;

        22. Eta esan zuen: iragoa da gloria Israeltikan, arrapatua izan dalako Jaungoikoaren kutxa.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta Filistintarrak artu zuten Jaungoikoaren kutxa, eta eraman zuten laguntasuneko Arritikan Azotora.

        2. Eta artu zuten Filistintarrak Jaungoikoaren kutxa, eta sartu zuten Dagonen elizan, eta jarri zuten Dagonen aldean.

        3. Eta biaramonean jaikirik goiz Azototarrak, ona emen non Dagon zegoan etzinda auzpez lurrean Jaunaren kutxaren aurrean, eta artu zuten Dagon, eta berriz jarri zuten bere tokian.

        4. Eta jaikirik berriz goiz beste biaramonean, arkitu zuten Dagon etzinda lurrean bere arpegien gañean Jaunaren kutxaren aurrean; Dagonen burua berriz eta bere esku biak zeuden ebakita ateburuaren gañean.

        5. Eta Dagonen gorputz moistua bakarrik gelditu zan bere tokian. Argatik Dagonen apaizak, eta bere elizan sartzen diraden guztiak, ez dute jartzen oñik Dagonen atalburuaren gañean Azoton, gaurko eguneraño.

        6. Oien ondoan Jaunak bere eskuarekin esetsi zien txit gogorkiro Azototarrai, eta desegin zituen. Eta zauritu zituen Azoto eta bere alderriak esergarrien tokirik ezkutuenean. Eta denbora berean lur artako erriak eta kanpoak asi ziraden irakitzen agertu ziraden arratoiz eta erria gelditu zan arritua eriote andiagatik.

        7. Ikusirik bada Azotoko gizonak onelako kastigua, esan zuten: Ez bedi gelditu gurekin Israelko Jaungoikoaren kutxa, zeren pisua da bere eskua gure gañean, eta Dagon gure jainkoaren gañean.

        8. Eta bidaldurik billatzera Filistintarren agintari guztiak, esan zieten: Zer egingo degu Israelko Jaungoikoaren kutxarekin? Eta erantzun zuten Jethetarrak: Erabilli bedi ingurumai Israelko Jaungoikoaren kutxa.

        9. Eta berak ala zeramatenean, Jaunaren eskuak egiten zuen eriote txit andi bat erri bakoitzean, eta zauritzen zituen erri bakoitzeko gizasemeak txikienetik andieneraño, eta irteten zitzaiozkaten eta usteldu beren odoluzkiak. Eta Jethtarrak egin zuten batzarrea, eta egin zituzten berentzat larruzko esertokiak.

        10. Bidaldu zuten bada Jaungoikoaren kutxa Akaronera. Eta allegatu zanean Jaungoikoaren kutxa Akaronera, asi ziraden deadarrez Akarontarrak, esaten zutela: Ekarri digute Israelko Jaungoikoaren kutxa, il gaitzan gu, ta gure erria.

        11. Argatik egin zuten bildu ziteztela Filistintarren agintari guztiak, zeñak esan zuten: Bidaldu ezazute Israelko Jaungoikoaren kutxa, eta itzuli bedi bere tokira, eta ez gaitzala il gu, eta gure erria.

        12. Zeren erri guzietatik barreiatzen zan eriotzaren beldurra, eta Jaungoikoaren eskuak egiten zituen beretan kastigu txit andiak. Iltzen etziradenak ere, ziraden zaurituak epurmamien tokirik ezkutuenean, eta erri bakoitzaren alarauak igotzen ziran zeruraño.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Egon zan bada Jaunaren kutxa Filistintarren errian zazpi illabetean.

        2. Eta deitu zituzten Filistintarren apaizak, eta aztiak, esaten zutela: Zer egingo degu Jaunaren kutxarekin? Erakusi zaguzute nola berriz itzuliko degun bere tokira. Zeñak erantzun zuten:

        3. Baldin berriz itzultzen badezute Israelko Jaungoikoaren kutxa, ez ezazute bidaldu utsik, baizik pagatu zaiozute, bekatuagatik zor diozutena, eta orduan sendatuko zerate, eta jakingo dezute zergatik ez duen alde egiten bere eskuak zuek gandik.

        4. Eta berak esan zuten: Zer da pagatu bear dioguna bekatua gatik.

        5. Egingo dituzute bost odoluzki urrezko, eta anbat arratoien irudi, oiek ere urrezkoak, Filistintarren probinzien zenbataren araura, zeren gaitz bat izan dezute zuek guztiok eta zuen agintariak. Eta egingo dituzute zuen odoluzkien eta lurra desegin duten arratoien irudi batzuek. Eta emango diozute gloria Israelko Jaungoikoari, ikusteko onenbesterekin altxatzen ote duen bere eskua zuekgandik, eta zuen jainkoakgandik eta zuen erriagandik.

        6. Zergatik gogortzen dituzute zuen biotzak, gogortu zuen bezela Ejiptok eta Faraonek bere biotza? Ez al zioten utzi joaten Israeltarrai zauritua izan zan ezkero?

        7. Artu ezazute bada orain, eta egin gurdi berri bat, eta uztartu zaiozkazute gurdiari bi bei umeak egin berri, eta uztarririk erabilli ez dutenak, eta itxi itzatzute beren txalak etxean.

        8. Eta artuko dezute Jaunaren kutxa, eta jarriko dezute gurdiaren gañean bere aldean kutxatxo batean, bekatuagatik pagatu diezuten urrezko irudiak, eta utziko diozute joaten.

        9. Eta zai egongo zerate, eta ikusiko baldin bazendute dijoala bere mugen bidetik Bethsamesrontz, bera da egin diguna gaitz andi au; bestela bada, ez da bera izan, jakingo degu ez dala bere eskua izan zauritu gaituana, baizik izan da berezkoa.

        10. Berak bada egin zuten onela. Eta arturik bi bei, beren txalak azitzen zeudenak, uztarturik jarri ziozkaten gurdiari, eta itxi zituzten etxean txalak,

        11. Eta jarri zituzten gurdiaren gañean Jaungoikoaren kutxa, eta kutxatxoa, non zijoazen urrezko arratoiak eta odoluzkien irudiak.

        12. Eta beiak zijoazen zuzen Bethsamesera dijoan bidetik, eta jarraitzen zioten bide hurari berari zebiltzala eta orroaka ari ziradela, eta etzuten alderik egiten ez eskuiera, ez ezkerrera, eta Filistintarren agintariak zijoazen jarraituaz Bethsamesen mugetaraño.

        13. Eta Bethsamestarrak ari ziraden garia ebakitzen ibar batean. Eta altxaturik beren begiak, ikusi zuten kutxa, eta poztu ziraden ikusi zutenean.

        14. Eta gurdia allegatu zan Josue Bethsamestarren kanpora, eta gelditu zan an. Zegoan berriz an arri andi bat, eta zatitu zuten gurdiaren zura eta jarri zituzten beiak bere gañean eskeñtzeko Jaunari.

        15. Eta Lebitak beeratu zuten Jaungoikoaren kutxa eta bere aldean zegoan kutxatxoa, non zetozten urrezko irudiak, eta jarri zituzten arri andi huraren gañean. Eta Bethsamestarrak eskeñi zituzten egun artan doañak, eta il zituzten abereak Jaunari eskeñtzeko.

        16. Eta Filistintarren bost agintariak ikusi zuten, eta itzuli ziraden Akaronera egun huratan beratan.

        17. Oiek bada dirade Filistintarrak bekatuagatik Jaunari pagatu ziozkaten urrezko odoluzkiak. Azotok eman zuen bat, Gazak beste bat, Askalonek beste bat, Jethek beste bat, Azkaronek beste bat.

        18. Eta urrezko arratoiak, bost probinzietako, Filistintarren errien zenbataren araura, uri murrutuetatik, murrurik etzuten errietaraño, eta Abel andiraño, zeñaen gañean jarri zuten Jaunaren kutxa, zeñ egon zan egun artaraño Josue Bethsamestarraren kanpoan.

        19. Eta Jaunak kastigatu zituen Bethsamesko gizonak, Jaunaren kutxari gaizki begiratu ziotelako. Eta il zituen irurogeita amar gizon andizki, eta berrogeita amar milla erriko. Eta negar egin zuten guztiak, ikusirik Jaunak kastigatu zuela erria eriote aiñ andiarekin.

        20. Eta esan zuten Bethsamesko gizonak: Zeñ egongo da Jaun Jaungoiko Santu onen aurrean? Eta zeñgana igoko da gugandik?

        21. Eta bidaldu ziozkaten mandatariak Kariathiarimen bizi ziradenai, esanarekin: Filistintarrak itzuli dute Jaunaren kutxa, atozte, eta berriz eraman ezazute zuekgana.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Etorri ziraden bada Kariathiarimgoak, eta itzuli zuten Jaunaren kutxa, eta sartu zuten Abinadaben etxean Gabaan, eta santutu zuten Eleazar bere semea, zaitzeko Jaunaren kutxa.

        2. Eta gertatu zan, kutxa Kariahhiarimen gelditu zan egunetik, irago zan denbora asko (zeren zan onezkero ogeigarren urtea) eta iduki zuen pakea Israelko etxeak, jarraiturik Jaunari.

        3. Eta Samuelek itz egin zion Israelko etxe guztiari esaten zuela: Baldin biurtzen bazerate Jaunagana zuen biotz guztitik, kendu itzatzute zuen erditik jainko arrotzak: Baalak eta Astharothak, eta gertutu itzatzute zuen biotzak Jaunarentzat, eta serbitu ezazute bera bakarrik, eta libratuko zaituzte Filistintarren eskutik.

        4. Kendu zituzten bada berakgandik Israeltarrak Baalak eta Astarothak, eta serbitu zuten Jauna bakarrik.

        5. Eta Samuelek esan zuen: Bildu ezazute Masfaten Israel guztia, erregutu dizaiodan zuekgatik Jaunari.

        6. Eta bildu ziraden Masfaten, eta atera zuten ura; zeñ isuri zuten Jaunaren aurrean, eta baru egin zuten egun artan, eta esan zuten an: Bekatu egin degu Jaunaren kontra. Eta juzgatu zituen Samuelek Israelko semeak Masfathen.

        7. Eta aditu zuten Filistintarrak bildu ziradela Israelko semeak Masfathen, eta atera ziraden Filistintarren agintariak Israelen kontra. Aditurik au Israelko semeak, zeukaten Filistintarrak arkitzeko beldurra.

        8. Eta esan zioten Samueli: ari zaite aspertu gabe erregututzen gugatik deadarrez gure Jaun Jainkoari, salbatu gaitzan Filistintarren eskutik.

        9. Eta artu zuen Samuelek ezneko arkume bat, eta eskeñi zion osorik doañean Jaunari, eta deadarrez erregutu zion Samuelek Jaunari Israelgatik, eta Jaunak aditu zuen.

        10. Eta gertatu zan, Samuelek eskeñtzen zion bitartean doaña Jaunari, asi ziraden Filistintarrak gudatzen Israelen kontra. Baña Jaunak egin zuen egun artan turmoia ots ikaragarriarekin Filistintarren kontra, eta alako moduan beldurtu zituen non izan ziraden Israelek desegiñak.

        11. Eta aterarik Masfathtik Israelko gizonak, jarraitu ziozkaten Filistintarrai, eta zijoazen iltzen zituztela, Bethtxarren azpian zegoan toki bateraño.

        12. Eta Samuelek artu zuen arri bat, eta jarri zuen Masfathen artean eta Senen artean. Eta deitu zuen toki hura, Laguntasuneko Arria. Eta esan zuen: Onaraño lagundu digu Jaunak.

        13. Eta humillatuak izan ziraden Filistintarrak, eta andikan aurrera etziraden benturatu etortzen Israelko mugetara. Eta onela Jaunaren eskua izan zan Filistintarren kontra Samuelen denbora guztian.

        14. Eta itzuliak izan zitzaiozkan Israeli, Israeltikan Filistintarrak artu zituzten erriak, Akarondik, Jeth eta bere mugetaraño, eta libratu zuen Israel Filistintarren eskutik, eta pakea zegoan Israel eta Amorrheoaren artean.

        15. Eta juzgatu zuen Samuelek Israel bere bizitzako egun guztietan.

        16. Eta zijoan urteoro ingurumaitzen zituela Bethel, eta Galgala, eta Masfath, eta juzgatzen zuen Israel goian aipatu diraden tokietan.

        17. Eta itzuli oi zan Ramathara, zeren an zegoan bere etxea, eta an juzgatzen zuen Israel. Egin ere zion an aldare bat Jaunari.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan, zarturik Samuel, jarri zituen bere semeak Israelko jueztzat.

        2. Eta bere seme lenbizisortuaren izena zan Joel, eta bigarrenaren izena Abia, zeñak ziraden juezak Bersabeen.

        3. Eta etziraden ibilli bere semeak bere bideetatik, baizik alde egin zuten zekentasunaren ondoren, eta artu zituzten doañak, eta zeartu zuten zuzentasuna.

        4. Bildurik bada Israelko zar guztiak, etorri ziraden Samuelgana Ramathara.

        5. Eta esan zioten: Ongi dakutsu onezkero zartu zerala zu, eta zure semeak ez dabiltzala zure bideetatik, jarri zaguzu errege bat juzgatu gaitzan, beste erreiñu guztiak ere duten bezela.

        6. Etzan izan Samuelen gogokoa izketa au, esan zutelako: Eman zaguzu errege bat juzgatu gaitzan. Eta Samuelek erregutu zion Jaunari.

        7. Eta Jaunak esan zion Samueli: Aditu ezazu erriaren itza esaten dizuten guztian, zeren etzaituzte botatzen zu, baizik ni, agintatu ez dezadan beren gañean.

        8. Egiten dute, egin dutena beti Egiptotik atera nituen egunetik gaurko eguneraño, ni utzi ninduten bezela jainko arrotzak serbitzeagatik, ala egiten dute zurekin.

        9. Orain bada aditu ezazu beren boza, baña lenago adirazi zaiezu eta erakusi, beren gañean agintatuko duen erregearen eskua.

        10. Eta ala Samuelek adirazi ziozkan, errege bat eskatu zion erriari, Jaunaren itz guziak,

        11. Eta esan zion: Au izango da, zuen gañean aginduko duen erregearen eskua, artuko ditu zuen semeak, eta jarriko ditu bere gurdien zuzentzalle, eta izateko bere zaitzalle zaldiz, eta joateko korrika bere lau zaldizko gurdien aurrean.

        12. Beretatik aterako ditu bere tribunoak, eta euntariak, eta bere kanpoen nekazariak, eta bere uzten ebakitzalleak, eta bere armariak eta bere gurdigilleak.

        13. Egingo ere du zuen alabak izan ditezela bere lurrinkaigilleak, bere sukaldegiñak eta bere ogigiñak.

        14. Artuko ere du zuen kanpoetatik, eta mastietatik, eta olibodietatik ongiena, eta emango dio bere menpekoai.

        15. Eta artuko ditu amarrenak zuen uztetatik, eta mastien muskilletatik, emateko bere txikiratuai eta morroiai.

        16. Artuko ere ditu zuen menpekoak emakumeak, nai gizasemeak, eta mutillik azkarrenak, eta zuen astoak eta jarriko ditu bere lanetan.

        17. Artuko ere ditu zuen artaldien amarrenak, eta zuek izango zerate bere menpekoak.

        18. Deadar egingo dezute egun artan autatu dezuten erregeagatik, eta orduan Jaunak ez ditu aditu naiko zuen deadarrak egun artan, eskatu zendutelako erregea zuentzat.

        19. Eta etzuen nai izan erriak aditu Samuelen boza, baizik esan zuten: Ez, ez, erregea izango da gure gañean,

        20. Eta gu izango gera beste erreiñu guziak bezelakoak, eta gure erregeak juzgatuko gaitu, eta aterako da gure aurretik, eta gure gerretan gudatuko da gurekin.

        21. Eta aditu zituen Samuelek erriaren itz guztiak, eta esan zituen Jaunaren belarrietan.

        22. Eta Jaunak esan zion Samueli: Aditu det bere boza, eta jarri ezazu erregea beren gañean. Eta esan zioten Samuelek Israelko gizonai: Bijoa bakoitza bere errira.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Bizi zan garai onetan Benjaminen tribuko gizon bat, Zis zeritzana, Abielen, Serorren semearen Bekorathen semearen, Afiaren semearen, Jeminiren semearen semea; gizon sendo eta errutsua.

        2. Eta zuen seme bat Saul zeritzana, autatua eta ona. Eta etzan Israelko semeetan bera baño obeagorik, solbardatik gorakoa zan erri guzia baño andiago.

        3. Galdu ziraden berriz Zis Saulen aitaren asto batzuek, eta esan zion Zisek Saul bere semeari: Artu ezazu zurekin morroe bat, eta zoaz, begiratu ezazu, eta billatu itzatzu astoak. Berak iragorik Efraimgo mendia,

        4. Eta Salisako alderria arkitu gabe astoak, irago ere ziraden Salimgo lurretik, eta etzeuden an, eta berebat Jeminiko lurretik, eta etzituzten arkitu.

        5. Eta allegatu ziradenean Suphko lurrera, esan zion Saulek berarekin zegoan morroiari: Atoz, eta itzuli gaitezen, nere aita, utzirik astoen ajola, gure antsiaz egon ez dedin.

        6. Zeñak esan zion: Begira, bada erri onetan Jaungoikoaren gizon bat, gizon ospetsua, berak esaten duen guztia, osoro kunplitzen da. Orain bada goazen ara, ematen ote digun argitasunik, etorri geran gauzaren gañean.

        7. Eta esan zion Saulek bere morroiari: Ongi dago, joango gera, baña zer eramango diogu Jaungoikoaren gizonari? Aitu da ogia gure zakutoetan, eta ez degu dirurik, ez beste gauzarik zer eman Jaungoikoaren gizonari.

        8. Berriz morroiak erantzun zion Sauli, eta esan zion: Ona emen non ustekabez arkitzen naizan, zillarrezko siklo baten laugarren zatiarekin, emango diogu Jaungoikoaren gizonari, goazenean jakitera beragandik zer egin bear degun.

        9. (Anziña Israelen Jaunarekin ituntzera zijoan guztiak, onela itz egiten zuen: Atozte, eta goazen Ikusleagana. Zeren gaur Profeta deritzanari, zeritzan len ikuslea).

        10. Eta esan zion Saulek bere morroiari: Txit ongi itz egiten dezu. Atoz, goazen. Eta joan ziraden, Jaungoikoaren gizona zegoan errira.

        11. Eta igotzen ziradela erriko aldapatik, arkitu zituzten, uraen billa zijoazen neskatx batzuek, eta esan zien: Emen bai al da Ikuslea?

        12. Zeñak erantzuten zutela, esan zioten: Emen da, ona emen zure aurrean, ibilli zaite arin orain, zeren gaur etorri da errira, dalako gaur erriaren eskeñtza toki goian.

        13. Sartzen zeratenean errian, bereala arkituko dezute, toki goira jatera igo dedin baño lenago. Zeren erriak ez du jango bera etorri artean, zeren bera da bedeikatzen duena eskeñtza, eta gero jartzen dirade jaten, deituak izan diradenak. Igo zaitezte bada orain, zeren gaur arkituko dezute.

        14. Eta igo ziraden errira. Eta zebiltzala berak erriaren erditik, agertu zan Samuel zetorrela berakganontz, toki goira igotzeko.

        15. Jaunak berriz, Saul allegatu baño egun bat lenago, itz egin zion Samueli belarrira, esaten ziola:

        16. Biar, ordu onetan beronetan bidalduko det zugana Benjaminen lurreko gizon bat, eta unjituko dezu zuzentzalletzat Israel nere erriaren gañean, eta salbatuko du nere erria Filistintarren eskutik, zeren itzuli ditut nere begiak nere erriaganontz, bere deadarrak allegatu diradelako nigana.

        17. Eta begiratu zionean Samuelek Sauli, Jaunak esan zion: Ona emen esan nizun gizona, onek agintatuko du nere erriaren gañean.

        18. Alderatu zan bada Saul Samuelgana atearen erdian, eta esan zion: Erregututzen dizut, esan zadazula non dagoan Ikuslearen etxea.

        19. Eta erantzun zion Samuelek Sauli esaten ziola: Ni naiz Ikuslea. Igo zaite nere aurretik toki goira, jan dezazuten nerekin gaur, eta utziko zaitut biar, eta agertuko dizut zure biotzean dezun guztia.

        20. Eta ez ezazu iduki, erainegun galdu zinduen astoen ajolarikan, zeren arkituak izan dirade. Eta zeñenak izango dirade Israelen dauden gauzarik onenak? Ez al dirade izango zuretzat, eta zure aitaren etxe guziarentzat?

        21. Saulek berriz erantzun zion, esaten ziola: Ez al naiz ni Jeminiren semea, Israelko triburik txikienekoa, eta nere senitartea ez al da atzenengoa Benjaminen tribuko familia guztien artean? Zergatik bada esan dizkidazu itz oiek?

        22. Artzen zuela bada Samuelek Saul, eta bere morroia, sartu erazi zioten salara, eta eman zien tokia, konbidatuak izan ziradenen buruan, bada ziraden ogeita amar gizon bezelatsu.

        23. Eta esan zion Samuelek sukaldegilleari: Ekarri ezazu, eman nizun, eta zugan berezian gordetzeko agindu nizun anoa.

        24. Sukaldegilleak bada artu zuen besonda, eta jarri zuen Saulen aurrean. Eta esan zuen Samuelek: Ona emen gelditu dana, jarri ezazu zure aurrean eta jan ezazu, zeren berariaz gorde erazi det zuretzat, erria konbidatu dedanean. Eta Saulek jan zuen Samuelekin egun artan.

        25. Eta jetxi ziraden toki goitik errira, eta itz egin zuen Saulekin sabaian, non jarri erazi zuen oe bat Saulentzat, eta lo egin zuen.

        26. Eta jaiki ziradenean goizean egunsentian, ots egin zion Samuelek Sauli sabaian, esaten zuela: Jaiki zaite, eta bidalduko zaitut. Eta jaiki zan Saul, eta atera ziraden biak, au da, bera eta Samuel.

        27. Eta jetxitzen ziradenean erriaren tokirik beerenera, esan zion Samuelek Sauli: Esan zaiozu morroiari, aurrera dijoala, eta ibilli dedilla; zu berriz gelditu zaite piska batean, adirazi dizazudan Jaunaren itza.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Eta artu zuen Samuelek olio ontzi bat, eta isuri zuen bere buruaren gañean, eta musu eman zion, eta esan zuen: Ona emen non Jaunak unjitu zaituan Prinzipetzat bere primezaren gañean, eta libratuko dezu bere erria, bere etsai, ingurutzen dutenen eskuetatik. Eta au izango da, Jaungoikoak prinzipetzat unjitu zaituenaren señalea.

        2. Joaten zeranean gaur nigandik, arkituko dituzu bi gizon Rakelen obiaren aldean Benjamingo mugetan, egoealderontz, eta esango dizute: Arkituak izan dirade astoak, zeñaen billa joan ziñan, eta beretan pensatu ere gabe zure aitak, zuen ajolarekin dago, eta esaten du: Zer egingo det nere semearekin?

        3. Eta andikan joaten zeranean, eta iragotzen zeranean aurrerago, eta etortzen zeranean Taborko artera, arkituko zaituzte iru gizon, igotzen diradenak Jaungoikoagana Bethelera, batek daramazkiala iru antxume, besteak iru opil ogizko, eta besteak pegar bete ardo.

        4. Eta agur egin ezkero zuri, emango dizkizute bi ogi, eta artuko dituzu beren eskutik.

        5. Andikan etorriko zera Jaungoikoaren muñora, non dagoan Filistintarren guarnizioa, eta an sartzen zeran ezkero errian, arkituko dituzu toki goratutikan jetxitzen diraden profeten talde bat, eta beren aurretikan salterioa, eta atabala, eta txilibitua, eta zithara, eta berak profetizatzen ari diradela.

        6. Eta etorriko da zure gañera Jaunaren Espiritua, eta profetizatuko dezu berakin, eta aldatua izango zera beste gizon baten.

        7. Gertatutzen zazkitzunean bada gauza guzti oiek, egin ezazu, erara etortzen zaitzun guztia, zeren Jauna zurekin da.

        8. Eta jatxiko zera nere aurretik Galgalara (zeren ni jatxiko naiz zugana) egiteko doaña, eta eskeñtzeko opari paketsuak. Itxedongo dezu zazpi egunean, etorri nadin bitartean zugana, eta erakusi dizazudan bitartean zer egingo dezun.

        9. Itzuli zueneko bada bere solbarda berezitzeko Samuelgandik, aldatu zion Jaungoikoak biotza beste batean, eta egiztatu ziraden egun artan señale guzti oiek.

        10. Eta allegatu ziraden len esan dan muñora, eta ona non ateratzen zaion bidera profeta talde bat, eta etorri zan bere gañera Jaunaren Espiritua, eta profetizatu zuen beren erdian.

        11. Eta ikusirik ezagutu zutenak zerbait lensheago zegoala profetakin, eta profetizatzen zuela, esan zioten elkarri: Zer gauza gertatu zaio Zisen semeari? Saul ere profeten artean bai al dago?

        12. Eta erantzun zion batak besteari esaten zuela: Eta zeñ da beren aita? Argatik gelditu zan esaera: Saul ere profeten artean bai al?

        13. Eta utzi zion profetizatzeari eta etorri zan toki goratura.

        14. Eta Saulen osaba batek esan zien berari eta bere morroiari: Nora joan zerate? Zeñak erantzun zuten: Astoen billa, zeñak ez ginduenean arkitu, joan giñan Samuelgana.

        15. Eta esan zion bere osabak: Esan zadazu zer esan dizun Samuelek.

        16. Eta esan zion Saulek bere osabari: Adirazi zigun arkituak izan ziradela astoak. Baña etzion ezerere agertu, Samuelek erreñuaren gañean esan zion gauzarik.

        17. Eta bildu zuen Samuelek erria Jaunaren aurrean Masfan.

        18. Eta esan zien Israelko semeai: Oiek esaten ditu Israelko Jaun Jainkoak: Nik atera nuen Israel Ejiptotik, eta libratu zinduztedan ijitoen eskutik, eta atsekabetzen zinduzten errege guztien eskutik.

        19. Baña zuek bota dezute gaur zuen Jaungoikoa, zeñak bakarrik salbatu zaituzten gaitz guzietatik, eta zuen naigabeetatik, eta esan dezute: Ez da orrelakorik izango: baizik jarri ezazu errege bat gure gañean. Orain bada agertu zaitezte Jaunaren aurrean zuen tribu eta familietatik.

        20. Eta sorteatu zituen Samuelek Israelko tribu guztiak, eta erori zan suertea Benjaminen tribuaren gañera.

        21. Eta sorteatu zituen Benjaminen tribua eta bere familiak, eta erori zan Metriren familian, allegatu zan arteraño Saul Sisen semeagana. Eta billatu zuten, eta etzuten arkitu.

        22. Eta itundu ziraden gero Jaunarekin, etorriko ote zan ara. Eta erantzun zuen Jaunak: Begira ezkutatua dagoala bere etxean.

        23. Joan ziraden bada korrika, eta ekarri zuten andikan, eta jarri zan erriaren erdian, eta zan erri guztia baño altuago solbardetatik eta gorakoa.

        24. Eta esan zion Samuelek erri guztiari: Ongi dakutsute zeñ autatu duen Jaunak, eta ez dagoala bere antzekorik erri guztian. Eta deadar egin zuen erri guztiak, eta esan zuen: Bizi bedi Erregea.

        25. Eta adirazi zion Samuelek erriari erreñuko legea, eta eskribatu zuen liburu batean, eta jarri zuen Jaunaren aurrean, eta bidaldu zuen Samuelek erri guztia, bakoitza bere etxera.

        26. Eta Saul ere joan zan bere etxera Gabaan, eta joan zan berarekin ejerzituaren zati bat, aiek zeñaen biotzai ukitu zien Jaungoikoak.

        27. Belialen semeak berriz esan zuten: Salbatu bai alko gaitu onek? Eta mezpreziatu zuten eta etziozkaten ekarri doañak; berak berriz aditzen etzuelakoa egiten zuen.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan illa bete bezelatsu geroago, igotzea Naas Ammontarrak, eta asi zan esesten Jabes Galaadi. Eta esan zioten Jabesko gizon guztiak Naasi: iduki gaitzatzu elkartuak, eta serbituko zaitugu.

        2. Eta erantzun zien Naas Ammontarrak: Zuekin egingo dedan elkartasuna izango da, ateratzea guztiai eskuiko begia, eta jartzea zuek, Israel guztiko lotsaria izango zeraten eran.

        3. Eta esan zioten Jabesko zarrak: Eman zazkiguzu zazpi egun, bidaldu ditzagun mandatariak Israelko alderri guzietara, eta ez baldin badago nor jarri gure alde, jarriko gera zure eskuetan.

        4. Etorri ziraden bada mandatariak Saulen Gabaara, eta esan zituzten itz oiek, erriak aditzen zituela, eta erri guztiak altxatu zuen bere boza, eta negar egin zuen.

        5. Eta ona emen non bazetorren Saul kanpotik bere idien ondoren, eta esan zuen: Zer du erriak negar egiteko? Eta adirazi ziozkaten Jabesko gizonen itzak.

        6. Eta etorri zan Saulgana Jaunaren Espiritua, aditu zituenean itz oiek, eta txit aserretuta

        7. Artu zituen idi biak, eta zatitu zituen, eta bidaldu zituen Israelko alderri guztietatik mandatari batzuen eskuz, esaten zuela: au da egingo zaiotena gudara ateratzen ez dan, eta Saul eta Samueli jarraitzen ez dietenen idi guztiai. Sartu zan bada Jaunaren beldurra erri guztian, eta atera ziraden gizon bakar bat balitza bezela.

        8. Eta zenbatu zituen Bezetxen eta arkitu ziraden irureun milla Israelko semeetatik, eta ogeita amar milla Judako gizonetatik.

        9. Eta esan zieten, etorri ziraden mandatariai: Onela itz egingo diezute Jabes Galaadkoan dauden gizonai, biar izango dezute laguntasuna, eguzkiak berotzen duenean. Joan ziraden bada mandatariak, eta adirazi zioten Jabesko gizonai, zeñak poztu ziraden.

        10. Eta esan zuten: Biar aterako gera zuekgana, eta egingo diguzute nai dezuten guztia.

        11. Eta gertatu zan, allegaturik biaramona, berezitu zuen Saulek erria iru zatitan, eta sartu zan egunsentian etzauntzen erditik, eta ari zan iltzen Ammontarrak eguzkia berotzen asi zan bitartean; gañerakoak berriz barreiatu ziraden, alako moduan non etziraden gelditu bi batean.

        12. Eta esan zion erriak Samueli: Zeñ da esan zuena, Saulek agintatuko bai al du gure gañean? Eman zazkiguzute gizon oiek, eta ilko ditugu.

        13. Baña Saulek esan zuen: Ez da iñor illa izango egun onetan, zeren gaur salbatu du Jaunak Israel.

        14. Eta esan zion Samuelek erriari: Atozte, eta goazen Galgalara, eta berriztatu dezagun an erreñua.

        15. Eta zuzendu zan erri guztia Galgalara, eta egin zuten an errege Saul Jaunaren aurrean Galgalan, eta eskeñi zituzten an doañ paketsuak Jaunaren aurrean. Eta txit poztu ziraden an Saul, eta Israelko gizon guztiak.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Eta esan zion Samuelek Israel guztiari: Ona non aditu dedan zuen itza, eskatu dizkidazuten gauza guztietan, eta jarri det erregea zuen gañean.

        2. Eta onezkero erregea dabil zuen aurretikan; ni berriz zartu naiz, eta illezuritu: nere semeak berriz zuekin daude, ala bada irago dedan ezkero nere bizitza zuekin nere gazte denboratik egun onetaraño, ona emen non nagoan.

        3. Itz egin ezazute nere kontra Jaunaren aurrean, eta bere Kristoaren aurrean, baldin iñoren idirik, edo astorik artu badet; baldin iñori gezurrik asmatu badiot, iñor gaizki erabilli badet; baldin iñoren eskutik doañik artu badet, eta mezprezioz begiratuko dut gaur, eta itzuliko dizutet.

        4. Eta erantzun zuten: Ez diguzu gezurrik asmatu, ez gaituzu ere gaizki erabilli, ez dezu ere artu doañik iñoren eskutik.

        5. Eta esan zien: Jauna da lekuko zuen kontra, eta bere Kristoa da lekuko egun onetan, ez dezutela ezertxo ere arkitu nere eskuan. Eta esan zuten: Lekuko.

        6. Eta esan zion Samuelek erriari: Bai, lekuko zait Moises eta Aaron egin zituen Jauna, eta gure Asabak Egiptoko lurretik atera zituena.

        7. Orain bada zaudete, juizioan jarri dezadan eskaria zuen kontra Jaunaren aurrean, zuekin eta zuen Asabakin Jaunak egin zituen errukitasun guztien gañean.

        8. Nola Jazeb sartu zan Egipton, eta deadar egin zuten zuen asabak, eskatzen ziotela Jaunari laguntasuna, eta bidaldu zituen Jaunak Moises eta Aaron, eta atera zituen zuen asabak Egiptotik, eta jarri zituen toki onetan.

        9. Zeñak aztu ziraden beren Jaun Jainkoarekin,eta jarri zituen Sisara Hasorren ejerzituaren Agintariaren eskuan, eta Filistintarren eskuan, eta Moab erregearen eskuan, zeñak gerra egin zioten.

        10. Baña gero deadarrez erregutu zioten Jaunari; eta esan zioten: Bekatu egin degu, utzi genduelako Jauna, eta serbitu giñituelako Baalak eta Astarothak. Orain bada atera gaitzatzu gure etsaien eskutik, eta serbituko zaitugu.

        11. Eta bidaldu zituen Jaunak Jerobaal, eta Badan, eta Jephte, eta Samuel, eta libratu zinduzten, inguruan zenduzkaten etsai guztien eskutik, eta bizitu ziñaten pakean.

        12. Baña ikusirik Naas Ammonen semeen erregea etorri zala zuen kontra, esan zidaten: Ez orrelakorik, baizik errege batek aginduko digu, izanik zuen Jaun Jainkoa zuen gañean agintzen zuena.

        13. Orain bada badezute, autu eta eskatu dezuten zuen erregea, ona non Jaunak eman dizuten erregea.

        14. Baldin izango baziñatezke Jaunaren beldur, eta serbituko bazenezakete, eta bere boza adituko bazenezakete, eta aserretuko ez bazenezakete Jaunaren arpegia; orduan bai zuek eta bai zuek gobernatzen zaituzten erregea izango zerate doatsuak, jarraiturik zuen Jaun Jainkoari.

        15. Baña baldin ez bazenezate adituko Jaunaren boza, baizik jarkiko baziñizaiete bere itzai, Jaunaren eskua izango da zuen gañean, izan zan bezela zuen gurasoen gañean.

        16. Baña orain zaudete piska batean, eta ikusiko dezute, Jauna zuen aurrean egitera dijoan gauza andi au.

        17. Ez al da orain garia ebakitzeko era? Ots egingo diot Jaunari, eta bidalduko ditu turmoiak eta euriak, eta jakingo eta ikusiko dezute gaitz andi bat egin dezutela zuentzat Jaunaren aurrean eskatzean zuentzat errege bat.

        18. Ots egin zion bada Samuelek Jaunari, eta Jaunak bidaldu zituen turmoiak, eta euriak egun huratan beratan.

        19. Eta erri guztia izan zan Jaunaren eta Samuelen txit beldur, eta esan zion erri guztiak Samueli: Erregutu zaiozu zure serbitzariakgatik zure Jaun Jainkoari, il ez gaitezen, zeren gure bekatu guztiai itsatsi dizaiogu gaitz au, eskatzea errege guretzat.

        20. Eta esan zion Samuelek erriari: Etzaitezte beldur izan, zuek egin dezute gaitz andi guzti au. Alaere ez ezazute alderik egin Jaunaren bidetik, baizik serbitu ezazute Jauna zuen biotz guztitik.

        21. Ez ezazute ere alderik egin, ezer balioko ez dizuten gauza utsen ondoren, eta libratuko ere etzaituenen, utsak diradelako.

        22. Eta ez du Jaunak utziko bere erria bere izen andiagatik, zeren juramentu egin du Jaunak artuko zaituztela bere erritzat.

        23. Jaunari nai ez dakiola berriz nik egitea bere kontra bekatu au, utzitea zuekgatik erregututzeari, eta erakutsiko dizutet bide on, eta zuzen bat.

        24. Izan zaitezte bada Jaunaren beldur, eta serbitu ezazute egiaz eta zuen biotz guztitik, zeren ikusi dituzute zuen artean egin dituen gauza arrigarriak.

        25. Baña baldin iraungo bazenezate gaitzean, zuek eta zuen erregea batean galduko zerate.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Urtebeteko semea zan Saul agindutzen asi zanean, eta bi urtean agindu zuen Israelen gañean.

        2. Eta autu zituen beretzat Saulek iru milla Israelko, eta zeuden Saulekin bi milla Makmasen, eta Bethelgo mendian, eta milla Jonatasekin Benjamingo Gabaan. Eta erriaren gañerako guztia bidaldu zuen bakoitza bere etzauntzetara.

        3. Eta Jonatasek desegin zuen Gabaa gordetzen zegoan Filistintar taldea. Aditu zutenean au Filistintarrak, Saulek adirazi eragin zuen tronpetarekin erri guztian, esaten zuela: Jakin bezate au Hebreotarrak.

        4. Eta Israel guztiak aditu zuen berri au: Saulek desegin du Filistintarren talde bat. Eta sendatu zan Israel Filistintarren kontra. Eta erriak deadarrez jarraitu zion Sauli Galgalan.

        5. Eta Filistintarrak bildu ziraden gudatzeko Israelen kontra, ogeita amar milla gurdi, eta sei milla zaldizko, eta oñazko jendea ain ugari, nola dan itsasbazterrean dagoan ondarra. Eta igorik jarri zituzten etzauntzak Matxmasen Bethabenren sortaldean.

        6. Eta ikusi zutenean Israeltarrak zeudela jarririk estutasunean (zeren erria arkitzen zan beldurtuta) ezkutatu ziraden lizetan, eta lurruspetan, eta aitzartetan, eta aitz zuloetan, eta urpetegietan.

        7. Eta Hebreotarrak irago zuten Jordana joateko Gad eta Galaadko lurrera. Eta zegoala oraindikan Saul Galgalan, jarraitzen zion erri guztia txit beldurtu zan.

        8. Eta egon zan zai Saul zazpi egunean, Samuelek izentatu zion epearen araura, eta etzan etorri Samuel Galgalara, eta erri guztiak iges egiten zitzaion beragandikan.

        9. Esan zuen bada Saulek: Ekarri zazkidazute doaña eta paketsuak. Eta eskeñi zuen doaña.

        10. Eta bukatu zuenean doaña eskeñtzea, ona emen non Samuel bazetorren, eta Saul atera zitzaion bidera agur egiteko berari.

        11. Eta esan zion Samuelek: Zer egin dezu? Erantzun zuen Saulek: ikusi nuelako erria igesi zijoatala, eta etziñala zu etorri epe izentaturako, eta Filistintarrak bildu ziradela Matxmasen,

        12. Esan nuen: Orain jatxiko dirade Filistintarrak nigana Galgalara, eta ez det bigundu Jaunaren arpegia. Premiaz beartuta, eskeñi det doaña.

        13. Eta esan zion Samuelek Sauli: Erokiro egin dezu, eta ez dituzu gorde, zure Jaun Jainkoak eman zizkizun aginteak. Baldin egin ez bazeneza egite au, oraindandik sendatuko zuen Jaunak zure erreñua Israelen gañean betiko,

        14. Baña ez du zure erreñuak luzaro iraungo. Jaunak billatu du beretzat bere biotzaren erako gizon bat, eta Jaunak agindu dio izan dedilla bere erriaren zuzentzallea, ez dezulako zaitu, Jaunak agindu zizuna.

        15. Eta jaiki zan Samuel, eta joan zan Galgalatik Benjamingo Gabaara. Eta erriko gañerakoak igo ziraden Saulen ondoren, bidera irtetzera ari ziradenai esesten, zijoazenai Galgalatikan Gabaara, Benjaminen muñoan. Eta Saulek zenbatu zuen berarekin arkitzen zan jendea, seireun gizon bezelatzu.

        16. Eta Saul eta bere seme Jonatas, eta berakin gelditu zan erria, zeuden Benjamingo Gabaan; Filistintarrak berriz jarri zituzten etzauntzak Matxmasen.

        17. Eta atera ziraden Filistintarren etzauntzetatik iru eskuadroi arrapatzera al zutena. Eskuadroi bat zijoan Efrako bidera Sualgo lurrerontz.

        18. Eta bestea sartzen zan Beth-horongo bidetik. Eta irugarrena zuzendu zan Seboimgo ibarraren gañean zegoan mugako biderontz, eremuaren aurkez.

        19. Eta Israelko lur guztian etzegoan errementaririk. Zeren Filistintarrak artu zuen aurrez neurri au, Hebreotarrak etzegien egin ezpatarik, ez lantzarik.

        20. Argatik Israel guztiak joan bear zuen Filistintarrak gana zorroztzera bakoitzak bere goldortza, eta aitzurra, eta aizkora, eta jorraia.

        21. Argatik zeuden moistuak goldortzen, eta aitzurren, eta urkulloen, eta aizkoren aoak, akullo bat zorroztzeko ere berakgana joan bear zuten.

        22. Eta etorri zanean gudarako eguna, etzan arkitu ezpatarik ez lantzarik, Saul eta Jonatasekin zegoan erri guztiaren eskuan, salbu Saul eta bere seme Jonathasenean.

        23. Eta atera zan Filistintarren goarnizioa, aurreratzeko Makmasko beste aldamenera.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan egun batean Jonatas Saulen semeak esatea bere ezkutari gazteari: Atoz, eta irago gaitezen Filistintarrak dauden tokira, zeñ dagoan toki hura baño arontzago. Eta etzion adirazi au bere aitari.

        2. Eta Saul zegoan Gabaaren egalean, Magronen zegoan mingrana baten azpian, eta berarekin zegoan erria zan irureun gizon bezelatzu.

        3. Eta Akias, Akitoben semeak, ikaboden anaiak, Fineesen semeak, zeñ zan Heliren Silon Jaunaren apaizaren semea, zeraman efoda. Eta erriak ere etziekien nora joan zan Jonatas.

        4. Eta Jonatasek Filistintarrak zeuden tokira iragotzeko alaitzen zan igoeraren erdian, zeuden arkaitz altu bi aldamen bietatik, eta mutur bi aldamen bietatik ebakiak ortzen gisara, batari zeritzan Boses, eta besteari Sene.

        5. Mutur bata jaikitzen zan Ifarraldean Makmasen aurkez, eta bestea Egoealdean Gabaarontz.

        6. Eta esan zion Jonatasek bere ezkutari gazteari; Atoz, irago gaitezen zirkunzidatu gabeko oien tokira, noaski gudatuko da Jauna gure alde, zeren ez da gauza gaitza Jaunarentzat salbatzea naiz askorekin, naiz gutxirekin.

        7. Eta esan zion bere ezkutariak: Egin ezazu, ongi deritzatzun guzia, zoaz nai dezun tokira, eta ni izango naiz zurekin nai dezun edozeñ lekutan.

        8. Eta esan zion Jonatasek: Ona non goazen iragotzera gizon oietara. Ikusten gaituztenean

        9. Esango baligute: zaudete gu zuekgana joan gaitezen bitartean, egon gaitezen gure tokian, eta ez gaitezen igo berakgana.

        10. Baña esango baligute: igo zaitezte gugana: igo gaitezen, zeren Jaunak jarri ditu gure eskuetan, au izango da guretzat señalea.

        11. Agertu ziraden bada biak Filistintarren tokiaren aurrean, eta esan zuten Filistintarrak: Ona non ateratzen diraden Hebreotarrak, ezkutatuak zeuden arzuloetatik.

        12. Eta Filistintarrak zeuden tokiko gizon batzuek itz egin eta esan zieten Jonatas eta bere ezkutariari: igo zaitezte gugana, eta erakutsiko dizugu gauza bat. Eta esan zion Jonatasek bere ezkutariari: igo gaitezen, arreit niri, zeren Jaunak jarri ditu Israelen eskuetan.

        13. Igo zan bada Jonatas esku ta oiñ igatziaz, eta bere ezkutaria bere ondoren. Eta batzuek erortzen ziraden Jonatasen aurrean, eta jarraitzen zion bere ezkutariak iltzen zituen beste batzuek.

        14. Eta au zan lenbiziko ondamena, zeñean Jonatasek eta bere ezkutariak il zituzten ogei gizon bezelatzu, idi uztarri batek egun batean goldeatu oi duen golde baten erdian.

        15. Eta gertatu zan mirari bat etzauntzetan, kanpoetatik, baitaere arrapatzera atera ziraden gudari taldea, gelditu zan arritua, eta ikaratu zan lurra. Eta gertatu zan Jaungoikoaren mirari bat bezelakoa.

        16. Eta Gabaa Benjaminkoan zeuden Saulen gudari aurreratuenak begiratu zuten atzerontz, eta ikusi zuten jende talde bat zetzala, eta beste batzuek igesi aldamen guzietatik.

        17. Eta esan zion Saulek, berarekin zegoan erriari: Begiratu, eta ikusi ezazute gutatik zeñ joan dan. Eta begiraturik, arkitu zan etzeudela an Jonatas eta bere ezkutaria.

        18. Eta esan zion Saulek Akiasi: Alderatu zaite Jaungoikoaren kutxara. (Zeren Jaungoikoaren kutxa zegoan an egun artan Israelko semeakin).

        19. Eta Saul apaizarekin izketan ari zala, aditu zan ots naasi bat, naspilla baten gisakoa, zetorrena Filistintarren etzauntzetatik, eta zijoan aziaz geldika geldika, eta geroago obekiago aditzen zan. Eta esan zion Saulek apaizari: Bildu itzatzu zure eskuak.

        20. Orduan Saulek eta berarekin zedukan erri guztiak deadar egin zuten, eta etorri ziraden gudako tokira. Eta ona non bakoitzak itzuli zuen bere ezpata bere aldean zuenaren kontra, eta eriotea zan txit andia.

        21. Gañera irago ziraden egunetan Filistintarretara joan ziraden, eta berakin etzauntzetan zeuden Hebreotarrak, bildu ziraden berriz Saul eta Jonatasekin zeuden Israeltarrakin.

        22. Berebat Efraimgo mendian ezkutatuak zeuden Israeltar guziak, jakiñik Filistintarrak igesi zijoazela, bildu ziraden bereakin gudatzeko. Eta zeuden Saulekin amar milla gizon bezelatzu.

        23. Eta salbatu zuen Jaunak egun artian Israel. Eta guda allegatu zan Bethabeneraño.

        24. Eta Israeltarrak elkartu ziraden egun artan: baña Saulek juramentu erazi zion erriari, esaten zuela: Madarikatua izan dedilla mokadurik jaten duen gizona gaua baño lenago, aliketa nere etsaien bengaia artu dezadan bitartean. Eta erri guztiak etzuen ezer jan.

        25. Allegatu zan bada jende talde guzi hura, kanpoaren gañean eztia zegoan baso batera.

        26. Sartu zan bada erria basoan, eta ikusten zan eztia jarioan, baña etzion iñork eskua ezarri, eta alderatu bere aora, zeren erria juramentuaren beldur zan.

        27. Baña Jonatasek etzuen aditu bere aitak juramentu erazi zionean erriari, eta luzetu zuen eskuan zedukan zigorraren punta, eta busti zuen ezti abaraska batean, eta itzuli zuen eskua bere aorontz, eta argitu zitzazkion bere begiak.

        28. Eta adirazten ziola erriko batek, esan zion: Zure aitak lotu du erria juramentuarekin, esaten duela: Madarikatua, mokadurik gaur jaten duena. (Eta erria zegoan nekatua).

        29. Eta esan zuen Jonatasek: Nere aitak galdu du guzia juramentuarekin, zuek zerok ikusi dezute nola argitu diraden nire begiak ezti onetatik piska bat jan dedalako.

        30. Bada zenbat geiago, baldin jan balu erriak arkitu zuena bere etsaiai arrapatuan? Ez al zan egiña izango galmen andiagoa Filistintarretan?

        31. Joan ziraden bada egun artan illaz Filistintarrak Makmastik Aialonraño. Erria berriz arkitzen zan txit nekatua.

        32. Eta asirik arrapatzen, artu zituen ardiak, eta beiak, eta txalak, eta il zituzten lurrean, eta jan zituen erriak odolarekin.

        33. Eta adirazi zioten Sauli esaten ziotela, bekatu egin zuela erriak Jaunaren kontra jaten zuela odolarekin. Eta berak esan zuen: Autsi dezute fedea, ekarri zadazute orain onara amilka arri andi bat.

        34. Eta esan zuen Saulek: Barreiatu zaitezte jendearen artetik, eta esan zaiezute, ekarri dizadala bakoitzak bere idia, eta bere aria, eta il ezazute arri onen gañean, eta jan ezazute, eta ez dezute bekaturik egingo Jaunaren kontra jaten dezutela odolarekin. Eta erriko bakoitzak eraman zuen bere eskuz bere idia gautu arteraño, eta il zituzten an.

        35. Eta Saulek egin zion aldare bat Jaunari. Eta orduan izan zan noiz asi zan egiten aldarea Jaunari.

        36. Eta esan zuen Saulek: Esetsi dizaiegun gauaz Filistintarrai, eta ondatu ditzagun eguna argitu arteraño, eta ez dezagun utzi beretatik batere. Eta esan zuen erriak: Egin ezazu ongi deritzatzun guztia. Eta esan zuen apaizak: Alderatu gaitezen emen Jaungoikoarekin ituntzera.

        37. Eta itundu zan Saul Jaunarekin: Jarraituko bai al diet Filistintarrai? Jarriko bai al dituzu Israelen eskuetan? Eta etzion eman erantzuerarikan egun artan.

        38. Eta esan zuen Saulek: Ekarri zazkidazute onara erriko andizki guziak, eta aztertu, eta ikusi ezazute norgatik etorri dan gaur bekatu au.

        39. Jaun Israelko salbagillea bizi dan bezala diot baldin nire seme Jonatasgatik etorri bada, ilko dala. Zeñatara erri guzitik batere etzitzaion jarki.

        40. Eta esan zion Israel guziari: Berezitu zaitezte zuek aldamen batera, eta ni nere seme Jonatasekin egongo naiz beste aldamenean. Eta erantzun zion erriak Sauli: Egin ezazu ongi deritzazuna.

        41. Eta esan zion Saulek Israelko Jaun Jainkoari: Israelko Jaun Jainkoa, ezagutu erazi zaguzu, zergatik ez diozu erantzun gaur zure serbitziari? Baldin gaistakeria au arkitzen bada nigan, edo nire seme Jonatasegan, agertu ezazu, edo baldin gaiztakeria au arkitzen bada zure errian, santutu ezazu. Eta erori zan suertea Jonatas, eta Saulegan, erria berriz libre atera zan.

        42. Eta esan zuen Saulek: Bota ezazute suertea nire eta Jonatas nire semearen artean. Eta erori zitzaion Jonatasi.

        43. Esan zion bada Saulek Jonatasi: Esan zadazu zer egin dezun. Eta Jonatasek adirazi zion, eta esan zuen: Jan nuen gogo andiarekin eztiaren piskatxo bat, nere eskuan nuen zigorraren puntarekin, ona ni emen, ilko naiz.

        44. Esan zion Saulek: Jaungoikoak ezarri dezala nire gañera bere zuzentasunaren gogortasun guztia, baldin zu, o Jonatas, illa izaten ez bazera.

        45. Eta esan zion erriak Sauli: Beraz Jonatas, salbatu duena Israel era ain arrigarrian ilko bai al da? Esan ere ezin lezake onelako gauzarikan, Jauna bizitu dan bezela, ez da eroriko bere buruko ille bakar bat lurrera, zeren Jaunarekin ari da lanean gaur. Libratu zuen bada erriak Jonatas eriotzatikan.

        46. Eta alde egin zuen Saulek, eta etzituen persegitu Filistintarrak, eta ala Filistintarrak itzuli ziraden beren errietara.

        47. Eta Saul, ikusi zuenean sendatua bere erreiñua Israelen, gudatzen zan inguruko etsai guziakin, Moabekin, eta Ammonen semeakin, eta Edonekin, eta Sobako erregekin, eta Filistintarrakin. Eta itzultzen zan edozeñ tokitan, zan garailari.

        48. Eta bildurik gudari talde bat, desegin zuen Amalek, eta atera zuen Israel bere ondatzalleen eskutik.

        49. Eta Saulen semeak izan ziraden Jonatas, eta Jessui, eta Melkisua, eta bere bi alaben izenak, lenbizisortuaren izena Merob, eta txikiagoaren izena Mikol.

        50. Eta Saulen emaztearen izena zan Akinoan Akimaasen alaba, eta bere ejerzituko agintari nagusiaren izena zan Abner, Nerren semea, Saulen lengusua.

        51. Zeren Zis izan zan Saulen aita, eta Ner Abnerren aita, Ablelen semea.

        52. Gañerakoan Saulen denbora guzian izan zan gerra txit bizi bat Filistintarren kontra. Argatik ezagutzen zuenean Saulek gizon sendo, eta gudarako gai zanen bat, artzen zuen berarekin.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta esan zion Samuelek Sauli: Jaunak bidaldu ninduen unjitzeko zu erregetzat Israelko bere erriaren gañean, aditu ezazu bada orain Jaunaren boza.

        2. Oiek esaten ditu ejerzituen Jaunak: Gogoan ditut Amalekek Israelen kontra egin zituen gauza guziak, nola jarki zitzaion bidean Ejiptotikan igotzen zanean.

        3. Zoaz bada orain, eta zauritu ezazu Amalek, eta desegin ezazu duen guzia, etzaiozu barkatu, eta ez ezazu ere iduki bere gauzetatikan baten ere gurarik; baizik il ezazu gizonagandik emakume, eta aur, eta titiko, bei, eta ardi, gamelu, eta astorañokoa.

        4. Eta ala Saulek agindu zion erriari, eta zenbatu zituen arkumeak bezela: berreun milla oñazko, eta amar milla gizon Judako.

        5. Eta etorririk Saul Amaleken erriraño, jarri zituen zelatadak errekan.

        6. Eta esan zion Saulek Zineoari: Zoazte, alde ezazute, eta berezitu zaitezte Amalekgandikan, noaski naasi etzaitzadan berakin batean. Zeren zu urrikaritu ziñan Israelko seme guziakin igotzen ziradenean Ejiptotik. Eta alde egin zuen Zineoak Amaleken artetik.

        7. Eta Saulek zauritu zuen Amalek Hebilatik Surrera allegatu artean, zeñ dagoan Ejiptoko mugaurkean.

        8. Eta atxitu zuen bizirik Agag Amalekgo erregea, eta irago zuen ezpataren puntatik erri guztia.

        9. Baña Saulek, eta erriak gorde zituzten Agag, eta artalderik eta beitalderik ongienak, eta jantzigaiak, eta ariak eta ederra zan guzia, eta etzituzten galdu nai izan. Zatarra eta mezpreziogarria zana, ori desegin zuten.

        10. Orduan Jaunak itz egin zion Samueli, eta esan zion:

        11. Damu det Saul errege egiña, zeren utzi nau, eta ez ditu egitez bete nire itzak. Eta atsekabetu zan Samuel, eta Jaunari deadarrez ari zan gau guztian.

        12. Eta jaikirik Samuel gauaz, joateko Saulgana goizean, gaztigua emana izan zitzaion Samueli, Saul etorri zala Karmelora, eta jaso zuela beretzat ganuztai bat, eta itzulirik, irago eta jetxi zala Galgalara. Etorri zan bada Samuel Saulgana, eta Saul ari zan eskeñtzen doaña Jaunari, Amalektik ekarri zituen gauza arrapatuen lenbizietatik.

        13. Eta allegatu zanean Samuel Saulgana, esan zion Saulek: Jaunak bedeikatua izan zaitezela zu, bete det Jaunaren itza.

        14. Eta esan zuen Samuelek: Eta ze abereen boz da au nire belarrietan ots egiten duena, eta beiena ni aditzen nagoana?

        15. Eta erantzun zuen Saulek: Amalektik ekarri zituzten, zeren erriak barkatu zien ardietatik eta beietatik ongienari zure Jaun Jainkoari eskeñtzeko; gañerakoa berriz il genduen.

        16. Eta Samuelek esan zion Sauli: Eman zadazu baia, eta adiraziko dizut Jaunak gau onetan esan didana. Eta esan zion: Esan ezazu.

        17. Eta esan zuen Samuelek: Ziñanean txikitxoa zure begietan, ez al ziñan izan egiña Israelko tribuen buru?

        18. Eta Jaunak bidaldu zinduen lan onetara, esaten zuela: Zoaz, eta il itzatzu Amalekgo pekatariak, eta gudatuko zera beren kontra arras desegin artean.

        19. Zergatik bada ez dezu aditu Jaunaren boza, baizik itzuli zera ebasketara, eta egin dezu gaitza Jaunaren begietan?

        20. Eta esan zion Saulek Samueli: Bai aitzitik aditu det Jaunaren boza, eta ibilli naiz Jaunak bidaldu ninduen bidetik, eta ekarri det Agag Amalekgo erregea, eta il ditut Amalektarrak.

        21. Baña erriak artu zituen arrapatu zanetik ardiak eta beiak, illak izan ziradenen lenbiziak bezela, eskeñtzeko bere Jaun Jainkoari Galgalan.

        22. Eta esan zuen Samuelek: Jaunak nai al ditu doañ eta eskeñtzak, eta obekiago ez al obeditu dezakiola Jaunaren bozari? Zeren obeagoa da obedienzia, eskeñtzak baño, eta irakaskoia izatea, arien gantza eskeñtzea baño obekiago.

        23. Zeren jarkitzea, da aztin bekatua bezelakoa; eta gezurrezko jainkoak adoratzen dituztenen gaiztakeria bezelakoa, oben ez egitea. Jaunaren itza bota dezulako bada, bota zaitu Jaunak izan etzaitezen errege.

        24. Eta esan zion Saulek Samueli: Bekatu egin det, autsi dedalako Jaunaren agintea, eta zure itzak, erriaren beldur izanaz, eta obediturik beren bozari.

        25. Baña orain erregututzen dizut geiteraman dezazula nire bekatua, eta itzuli zaite nerekin, adoratu dezadan Jauna.

        26. Eta esan zion Samuelek Sauli: Ez naiz itzuliko zurekin, zeren bota dezu Jaunaren itza, eta bota zaitu Jaunak izan etzaitezen errege Israelen gañean.

        27. Eta itzuli zan Samuel joateko; ark berriz eldu zion kaparen ertzetik, zeñ urratu zan.

        28. Eta esan zion Samuelek: Jaunak urratu eta zugandikan berezitu du gaur Israelko erreiñua, eta eman dio zure lagun urko, zu baño obekiago bati.

        29. Eta Israelen garaitza zor zaion Jaun hurak, ez dizu barkatuko, ez da ere onekin damutuko, zeren ez da damuaren premia duen gizon bat.

        30. Eta ark esan zuen: Bekatu egin det, baña orain onratu nazazu nere erriko zarren aurrean, eta Israelen aurrean, eta itzuli zaite nerekin, adoratu dezadan zure Jaun Jainkoa.

        31. Itzulirik bada Samuel jarraitu zion Sauli, eta adoratu zuen Saulek Jauna.

        32. Eta esan zuen Samuelek: Ekarri zadazute onara Agag Amalekgo erregea. Eta eraman zitzaioten Agag, zeñ zegoan txit gizena, eta ikara. Eta esan zuen Agajek: Beraz onela berezituko nau guzitik eriotza mingoitz batek?

        33. Eta esan zuen Samuelek: Nola zure ezpatak utzi zituen semerikan gabe ainbeste andre, ala zure ama andreen artean geldituko da semerikan gabe. Eta Samuelek zatitu zuen Galgalan Jaunaren aurrean.

        34. Gero joan zan Samuel Ramathara, eta Saul igo zan bere etxera Gabaan.

        35. Eta etzuen Samuelek berriz ikusi Saul bere bizitza guztian. Alaere Samuelek negar egiten zuen Saulgatik, Jaunari damutu zitzaiolako, jarria Saul erregetzat Israelen gañean.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta esan zion Jaunak Samueli: Noizarteraño negar egingo dezu zuk Saulgatik, bota nuen ezkeroz nik, agindu ez dedan Israelen gañean? Bete ezazu olioz zure adarra, eta atoz, bidaldu zaitzadan Isai Belengoagana, zeren bere semeetatik ornitu naiz errege batekin.

        2. Eta esan zuen Samuelek: Nola joango naiz? Zeren adituko du Saulek, eta ilko nau. Eta esan zuen Jaunak: Artuko dezu zure eskuan txal bat beitaldetikan, eta esango dezu: Etorri naiz Jaunari doaña eskeñtzera.

        3. Eta ots egingo diozu Isairi eskeñtzara, eta nik erakutsiko dizut zer egingo dezun, eta igortziko dezu nik adirazten dizudana.

        4. Egin zuen bada Samuelek, Jaunak agindu zion bezela. Eta etorri zan Belenera, eta miraritu ziraden erriko zarrak, eta irtenik bidera, esan zioten: Pakea bai al dakazu?

        5. Eta erantzun zuen: Pakea dakart, Jaunari doaña eskeñtzera etorri naiz; santutu zaitezte, eta atozte nerekin eskeñi dezadan doaña. Santutu zituen bada Isai eta bere semeak, eta ots egin zien eskeñtzara.

        6. Eta sartu ziradenean, ikusi zuen Eliab, eta esan zuen: Jaunaren aurrean bai al dago bere igortzia?

        7. Eta esan zion Jaunak Samueli: Etzaiozu begiratu bere aurkeari, ez bere tallu altuari, zeren bota det, zergatik ez det nik juzgatzen gizonaren begietan agertzen danetikan: zeren gizonak ikusten du agirian dagoana, Jaunak berriz ikusten du biotza.

        8. Eta ots egin zion Isaik Abinadabi, eta eraman zuen Samuelen aurrera. Zeñak esan zuen: Au ere ez du autu Jaunak.

        9. Eta ekarri zuen Isaik Samma, zeñgatik esan zuen: Ez da au ere ez du autu Jaunak.

        10. Onenbesterekin eraman zituen Isaik bere zazpi semeak Samuelen aurrera, eta esan zion Samuelek Isairi: Ez du Jaunak autu oietatikan batere.

        11. Eta esan zion Samuelek Isairi: Ez al dezu semerik geiago? Berak erantzun zuen: Oraindikan bada beste txiki bat, eta artzantzan dago. Eta esan zion Samuelek Isairi: Bidaldu ezazu norbait bere billa, eta ekarri ezazu zeren ez gera eseriko jateko, bera onara etorri artean.

        12. Bidaldu zituen bada, eta ekarri zuen. Zan berriz bekartsua, eta aurke galantekoa, eta arpegi ederrekoa. Eta esan zuen Jaunak: Jaiki zaite, igortzi ezazu, zeren bera da.

        13. Artu zuen bada Samuelek oliodun adarra, eta igortzi zuen bere anaien erdian. Eta egun artatikan aurrera Jaunaren Espiritua zuzendu zan Dabidgana, eta jaikirik Samuel, joan zan Ramathara.

        14. Baña Jaunaren Espirituak alde egin zuen Saul gandik, eta espiritu gaizto batek oñazkatzen zuen, Jaunaren baimenarekin.

        16. Baldin zuk, gure Jauna, agintzen badezu, aurrean dauzkazun serbitzariak billatuko dute arpa jotzen dakian gizon bat, Jaunak laketzen duenean espiritu gaiztoak oñazkatu zaitzala, jo dezan bere eskuarekin,eta gutxiago sentitu dezazun.

        17. Eta esan zien Saulek bere serbitzariai: Billatu zadazute bada neri ongi jotzen duen bat, eta ekarri zadazute.

        18. Eta erantzun zion bere morroietatik batek, esaten zuela: Nik ikusi det Isai Belengoaren seme bat jotzen dakiana, galai errutsua, eta gudarako txit gaia, izketan begiratua, eta aurke galantekoa, eta Jauna da berarekin.

        19. Bidaldu zituen bada Saulek mandatariak Isaigana, esaten zutela: Bidaldu zadazu zure seme Dabid, zure abereakin dagoana.

        20. Artu zituen bada Isaik ogiz zamatutako asto bat, eta pegar bete ardo, eta antxume bat, eta bidaldu ziozkan Sauli bere seme Dabiden eskuz.

        21. Eta etorri zan Dabid Saulgana, eta jarri zan bere aurrean. Eta Saulek artu zion txit amorio andia, eta egin zuen bere ezkutari.

        22. Eta Saulek bidaldu zituen mandatariak esatera Isairi: Bego Dabid nerekin, zeren arkitu du grazia nere begietan.

        23. Espiritu gaiztoak bada oñazkatzen zuenean Saul Jaunaren baimenarekin, Dabidek artzen zuen arpa, eta jotzen zuen bere eskuarekin; eta gozatzen zan Saul, eta zerbait ongitzen zan, zeren alde egiten zuen beragandik espiritu gaiztoak.

 

AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Filistintarrak berriz bildurik bere soldadu taldeak gudarako, elkartu ziraden Judako Sokon, eta jarri zituzten etzauntzak Soko eta Azekaren artean, Dommingo mugetan.

        2. Saul eta Israelko semeak ere bilduta, etorri ziraden Terebintoko ibarrera, eta gertutu zuten beren soldautegia Filistintarren kontra gudatzeko.

        3. Eta Filistintarrak zeuden etzauntzetan mendi baten gañean aldamen batetikan, eta Israel zegoan beste mendi baten gañean beste aldamenetikan, eta ordeka bat zegoan beren artean.

        4. Eta atera zan Filistintarren etzauntzetatik gizon zentoi bat, Goliath zeritzana, Jethkoa, zituena luzeeran sei beso eta arra bat.

        5. Eta zekarren bere buruan kobrezko kapela bat, eta zegoan jantzita loarika ezkatatu batekin, eta bere loarikaren pisua zan bost milla siklo kobrezko;

        6. Eta bernazakietan zeduzkan kobrezko bernazatoak, eta estalitzen zituen bere sorbaldak kobrezko ezkutu batekin.

        7. Eta bere lanzaren kirtena zan eulen eunsubilla bezelakoa, eta bere lanzaren burniak zeuzkan seireun siklo burni, eta bere ezkutaria zijoan bere aurretik.

        8. Eta jarririk zutik ari zan deadarrez aupadaka Israelko gudarien kontra, eta esaten zioten: Zergatik atera zerate gertuak gudarako? Ez al naiz ni Filistintarra, eta zuek Saul mendekoak? Autu ezazute zuetatik norbait, eta jetxi bedi gudatzera nerekin gorputzez gorputz.

        9. Nerekin gudatuko al balitza, eta ilko banindu, izango gera zuen mendekoak, baña baldin nik garaitu eta ilko banu, zuek izango zerate gure mendekok, eta serbituko gaituzute.

        10. Eta esaten zuen Filistintarrak: Ni gaur aupadaka ari natzaiotek Israelko gudari taldeai, esaten diedala: Betor onara gizon bat, eta gudatu bedi nerekin gorputzez gorputz.

        11. Eta adituta Saulek eta Israeltar guztiak Filistintarraren onelako itzak, gelditzen ziraden arrituak, eta txit beldur ziraden.

        12. Eta Dabid zan Judako Belengo Efrat-tar baten semea, zeñaen gañean itz egin dan goian, Isai zeritzanarena, zeñak zituen zortzi seme, eta zan gizon zar, eta edade andienetatikoa Saulen denboran.

        13. Eta bere iru seme nagusiagoak jarraitu zioten Sauli gerrara, eta gerrara joan ziraden iru semeen izenak, Eliab lenbizi sortua, Abinadab bigarrena, eta Samma irugarrena.

        14. Eta Dabid zan txikiena. Nola bada jarritu zioten Sauli iru nagusiagoak,

        15. Dabidek utzi zion Sauli, eta itzuli zan Belenera bere aitaren abereak bazkatzera.

        16. Agertzen zan bada Filistintarra goiz ta arratsalde, eta ala jarraitu zuen berrogei egunean.

        17. Isaik berriz esan zion bere seme Dabidi: artu ezazu anaientzat garagar iriñaren ephi bat, eta amar ogi oiek, eta zoaz arin zure anaiakgana etzauntzetara.

        18. Eramango ere diozkazu amar zumitz gazta oiek agintariari, eta ikusiko dituzu zure anaiak, ongi ote dauden, eta jakin ezazu nolako lagunakin dauden.

        19. Eta Saulek, eta berak eta Israelko semeak ari ziraden gudan Filistintarren kontra Terebintoko ordekan.

        20. Jaiki zan bada goiz Dabid, eta agindu zion bati abereak zaitzeko. Eta joan zan zamatuta, Isaik agindu zion bezela. Eta allegatu zan Magalako tokira eta soldautegiarenera, zeñ aterarik gudara ari zan aupadaka gudarako.

        21. Zeren Israelek zuzendu zituen bere gudariak, eta Filistintarrak zeuden onezkeroz gertuak beste aldamenetikan.

        22. Dabid bada utzirik ekarri zuen guzia gordetzalle baten kontura bagakien artean, joan zan arin gudako tokira, eta galdetzen zuen, nola zeuden bere anaiak, eta ongi ote zeuden.

        23. Eta oraindikan izketan ari zala berakin onen gañean, agertu zan gizon zentoi hura, Goliath zeritzana, Jethko Filistintar, Filistintarren kanpora ateratzen zana, eta nola esaten zituen itz aiek berak, aditu zituen Dabidek.

        24. Eta Israeltar guztiak, ikusirik gizon au, iges zuten bere aurretik, txit bere beldur ziradela.

        25. Eta Israeltarretatik batek esan zuen: Ez al dezute ikusi atera dan gizon ori? Israeli aupadak egitera atera da. Gizon hura iltzen duenari bada emango diozka erregek ondasun andiak, eta emango dio bere alaba emaztetzat, eta bere aitaren etxeak ez du izango Israelen kotizikan.

        26. Eta itz egin zien Dabidek berarekin zeuden gizonai, esaten ziela: Zer emango diote Filistintar au il, eta Israelko lotsaria kentzen duenari? Zeren, zeñ da Filistintar zirkunzidatu gabeko, Jaungoiko biziaren gudari taldeai aupadaka ari dan au?

        27. Eta erriak esaten zizkion Dabidi itz oiek berak: Oiek emango dizkiote iltzen duen gizonari.

        28. Eta besteakin izketan ikusi zuenean Eliab bere anaia nagusiak, aserretu zan Dabiden kontra, eta esan zion: Zertara etorri aiz onara, eta zertarako utzi dituk eremuan ardi gutxi aiek? Ezagutzen ziat nik ire arrokeria, eta ire biotzeko gaiztakeria, etorri aizala guda ikustera.

        29. Eta erantzun zion Dabidek: Zer egin det? itz bat baño geiago al da au?

        30. Eta alde egin zuen piska bat beragandik beste batgana joateko, eta esan zituen itz aiek berak. Eta jendeak erantzun zion len bezala.

        31. Eta adituak izan ziraden Dabidek esan zituen itzak, eta adiraziak Saulen aurrean.

        32. Zeñgana eramana izanik, esan zion Dabidek: Ez bedi desalaitu iñoren biotza beragatik, ni zure serbitzaria joango naiz, eta gudatuko naiz Filistintarraren kontra.

        33. Eta esan zion Saulek Dabidi: Ezin jarki zenezakioke zu Filistintar orri, ezta ere gudatu beraren kontra, zeren oraindikan gaztea zera zu, au berriz da gerra gizona bere gazte denboratikan.

        34. Eta esan zion Dabidek Sauli: Ari zan artzantzan zure serbitzaria bere aitaren ardi taldea zaitzen, eta etortzen zan leoi bat, edo artz bat, eta arrapatzen zuen ari bat artaldearen erditikan.

        35. Eta ni nijoan beren ondoren, eta iltzen nituen, eta kentzen nien beren aotik, eta berak jaikitzen ziraden nere kontra, eta nik eltzen nien matrallezurretatik, eta ito, eta iltzen nituen.

        36. Nik zure serbitzari onek il nituen leoi bat, eta artz bat: Filistintar zirkunzidatu gabeko au ere bada izango da beretatik bat bezela. Joango naiz orain, eta kenduko det erriaren lotsaria, zeren, zeñ da Filistintar zirkunzidatu gabeko, Jaungoiko biziaren gudari taldea madarikatzen ausartatu dan au?

        37. Eta gañera esan zuen Dabidek: Leoiaren eskutik eta artzaren eskutik atera ninduen Jaunak, berak libratuko nau Filistintar onen eskutik. Eta Saulek esan zion Dabidi: Zoaz, eta Jauna izan dedilla zurekin.

        38. Eta Saulek jantzi ziozkan Dabidi, bere soñekoak, eta jarri zion bere buruaren gañean kobrezko kapela bat, eta jarri zion loarika bat.

        39. Eta jarri zuenean Dabidek Saulen ezpata gerrian bere soñekoen gañean, asi zan probatzen ibilli ote zakean ala armatuta, zeren etzegoan oitua. Eta esan zion Dabidek Sauli: Ezin onela ibilli naiz, zeren ez det usantzarik. Eta utzi zituen.

        40. Eta artu zuen bere zaimakilla, bere eskuetan beti zeramana, eta autu zituen errekatik bost arri txit garbi, eta bota zituen berarekin zeukan artzai zorroan, eta artu zuen abailla eskuan, eta joan zan Filistintarraren kontra.

        41. Eta Filistintarra bazetorren, eta alderatzen zan Dabidganontz, eta bere aurretikan bere ezkutaria.

        42. Eta begiratu zionean Filistintarrak, eta ikusi zuenean Dabid, mezpreziatu zuen. Zeren zan gazte bekartsu eta eder bat.

        43. Eta esan zion Filistintarrak Dabidi: Zakurren bat naukala uste al dek, makillarekin niganatzeko? Eta madarikatu zuen Filistintarrak Dabid bere Jaungoikoak gatik.

        44. Eta esan zion Dabidi: Atoz nigana, eta emango zetikatet ire aragiak zeruko egaztiai eta lurreko abereai.

        45. Eta esan zion Dabidek Filistintarrari: ator nigana ezpata, eta lanza eta ezkutuarekin; ni berriz natok igana ejerzituen Jaunaren izenean, Israelko Jaungoikoaren gudari taldeenean, zeñai aupadaka ari aizen gaur.

        46. Eta Jaunak jarriko au nire eskuetan, eta ilko aukat, eta kenduko dikat ire burua igandikan, eta emango diozkatet gaur, etzauntzetan dauden Filistintarren gorputz illak zeruko egaztiai eta lurreko abereai, jakin dezan lur guztiak, badala Jaungoikoa Israelen.

        47. Eta ezagutu beza batzarre guzti onek, Jaunak salbatzen duela ez ezpata ez lanzarekin, zeren berak nai duenari irabazi erazitzen dio gerra, eta jarriko zaituzte gure eskuetan.

        48. Jaiki zanean bada, eta etorri eta alderatu Dabiden kontra, arin gertutu zan Dabid, eta korrika joan zan Filistintarraren kontra.

        49. Eta sartu zuen bere eskua zorroan, eta atera zuen arri bat, zeñ aurtiki zuen aballarekin, eta erabillirik jiran, jo zuen Filistintarra kopetan, eta arria gelditu zan inkatua bere kopetan, eta erori zan lurrean bere arpegiaren gañean.

        50. Eta garaitu zuen Dabidek Filistintarra aballarekin,eta arriarekin, eta zaurituta ill zuen. Eta nola Dabidek etzuen ezpatarik erara,

        51. Joan zan korrika, eta jarri zan Filistintarraren gañean, eta kendu zion ezpata, eta atera zuen magitikan, eta il zuen, eta ebaki zion burua. Eta ikusi zutenean Filistintarrak illa beren artean errutsuena, iges zuten.

        52. Eta jaikitzen ziradela Israelko eta Judakoak, asi ziraden deadarrez, eta zijoazen kanibetatuaz ibarrera allegatu arteraño, eta Akarongo atetaraño; eta erori ziraden zaurituta Filistintar asko Saraimgo bidetik eta Jeth eta Akaronraño.

        53. Eta itzulirik Israelko semeak persegitu ezkero Filistintarrak, arrapatu zuten bere etzauntzetan zegoan guzia.

        54. Eta arturik Dabidek Filistintarraren burua, eraman zuen Jerusalenera, eta jarri zituen huraren armak bere etzauntzetan.

        55. Eta ikusi zuenean Saulek ateratzen zala Dabid Filistintarren kontra, denbora berean, galdetu zion Abner bere gudarien agintariari: Abner, zeñ familiatatik du jatorria gazte onek? Eta Abnerrek erantzun zuen: Juramentu egiten det zure bizia gatik, o errege, ez dakidala.

        56. Eta esan zuen erregek: Galdetu ezazu zuk, zeñaen semea dan gazte ori.

        57. Eta itzuli zanean Dabid Filistintarra il ezkero, eraman zuen Abnerrek, eta jarri zuen Saulen aurrean, bere eskuan zuela Filistintarraren burua.

        58. Eta esan zion Saulek: zeñ familiatakoa zera, o gaztea? Eta erantzun zuen Dabidek: Ni naiz zure serbitzari Isai Belengoaren semea.

 

EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan bukatu zuenean Saulekin itz egitea. Jonatasen anima itsatsi zitzaion txit sendoki Dabiden animari, eta maitetu zuen Jonatasek bere anima bezela.

        2. Eta iduki zuen Saulek berarekin egun artatikan, eta etzion utzi joaten bere aitaren etxera.

        3. Eta Dabid ta Jonatasek egin zuten elkartasuna, zeren maitatzen zuen bere anima bezela.

        4. Zeren kendu zuen Jonatasek jantzita zeukan tunika, eta eman zion Dabidi, baita gañerako bere soñekoak ere, bere ezpata, eta tirauztai, eta soinarrerañokoa ere.

        5. Ateratzen ere zan Dabid Saulek bialtzen zuen gauza guzietara, eta ibilli oi zan zentzuarekin, eta jarri zuen Saulek gizon gudari batzuen agintari, eta zan erri guziaren gogokoa, eta batezere Saulen morroiena.

        6. Itzultzen zanean bada Dabid Filistintarra zaurituta, atera ziraden Israelko erri guzietako emakumeak, bidera irtetzen ziotela Saul erregeari, kantatzen zutela, dantzan ari ziradela, eta adirazten zutela beren poza pandero eta dirdabaiakin.

        7. Eta kantatzen zuten emakumeak dantzan egin eta esaten zutela: Saulek il ditu milla, eta Dabidek amar milla.

        8. Eta txit aserretu zan Saul, eta higindu zuten itz oiek, eta esan zuen: Eman zizkioten Dabidi amar milla, eta niri eman zizkidaten milla, zer besterik bear du, erreñua bakarrik baño?

        9. Egun artatik aurrera bada etzion begiratuten Saulek Dabidi begi onakin.

        10. Beste egun batean gertatu zan espiritu gaiztoa, Jainkoak ala nairik, jabetzea Saulekin, zeñ zebillan bere jauregian zorabiatuta bezela. Dabidek jotzen zuen arpa bere aurrean, beste egunetan bezela. Eta nola zuen Saulek eskuan lanza bat,

        11. Aurtiki zuen Dabiden kontra, usterik paretari inkatua utziko zuela, baña Dabidek alderazi zion gorputzari bi alditan, eta libratu zan otsetik.

        12. Eta Saul zan Dabiden beldur; Jauna berarekin zegoalako, eta alde egin zuelako Saulgandik.

        13. Saulek bada urrutitu zuen beragandik, eta egin zuen milla gizonen agintari, eta ateratzen zan eta sartzen erriak ikusten zuela.

        14. Bere ibillera guzietan agertzen zuen Dabidek zentzu andia, eta Jaunak laguntzen zion.

        15. Ikusi zuen bada Saulek zala txit zurra, eta asi zan bere bildur izaten.

        16. Baña Israel eta Juda guziak maitatzen zuen Dabid, zeren bera sartzen zan eta ateratzen zan beren aurrean.

        17. Eta esan zion Saulek Dabidi: Ona emen non dezun Merob nere alaba andiagoa, bera emango dizut emaztetzat, baña izan bearko zera gizon sendoa, eta gudatu Jaunaren gerretan. Saulek berriz esaten zuen bere artean: Ez det nik il bear, baizikan Filistintarrak izan diteztela iltzen dutenak.

        18. Eta Dabidek erantzun zion Sauli: zeñ naiz ni, edo nolakoa izan da nire bizitza, edo nolakoak nere aitaren aideak Israelen, erregeren suia izatera allegatzeko?

        19. Eta allegaturik denbora zeñean Merob Saulen alaba eman bear zitzaion Dabidi, emana izan zitzaion emaztetzat Hadriel Molathtarra.

        20. Mikol Saulen beste alabak berriz artu zion oniritzia Dabidi. Eta esana izan zitzaion Sauli, eta ongi iritzi zion.

        21. Eta esan zuen Saulek: Emango diot, beraren bitartez galdu dedin, eta il dedin Filistintarren eskuz. Eta ala esan zion Saulek Dabidi: Bi gauza gatik izango zera gaur nere suia.

        22. Eta eman zioten Saulek aginte au bere jauregikoai: itz egin zaiozute Dabidi nik ez baneki bezela, eta esan zaiozute: Zu zaude erregeren oniritzian, eta bere serbitzari guztiak maitatzen zaituzte. Orain bada izan zaite erregeren suia.

        23. Eta Saulen serbitzariak esan zituzten itz guzti oiek Dabiden belarrietan. Eta esan zuen Dabidek: Gauza erraza bai al deritzatzute izatea erregeren suia, batezere izanik ni beartua, eta jatorri beeratukoa?

        24. Eta adirazi zioten Sauli bere serbitzariak, esaten zutela: Onelako itzak esan ditu Dabidek.

        25. Eta Saulek esan zuen: Esan zaiozute Dabidi: Ez du ergek dotearen bearrik bere alabarentzat, bakarrik eskatzen dizkitzu Filistintar zirkunzidatu gabekoen eun buru, onela bengatzeko bere etsaiai. Baña Saulek nai zuen jarri Dabid Filistintarren eskuetan.

        26. Eta Saulen morroiak adirazi ziozkatenean Dabidi Saulek esan zituen itzak, gustatu zitzaion Dabidi erregek eskatzen ziona bere suia izatera allegatzeko.

        27. Eta egun batzuen ondoren jaikirik Dabid, joan zan bere agindura zeuzkan gizonakin. Eta il zituen berreun Filistintar, eta eraman zituen beren buruak, eta zenbatuta eman ziozkan erregeri, izateko bere suia. Eta onenbesterekin eman zion Saulek emaztetzat bere alaba Mikol.

        28. Eta ikusi zuen Saulek, eta ezagutu zuen Jauna zegoala Dabidekin. Eta Mikol Saulen alabak maitatzen zuen.

        29. Eta Saul asi zan Dabidi beldur geiago idukitzen, eta Saul izan zan Dabiden etsaia egun guzietan.

        30. Garai onetan atera ziraden gudara Filistintarren agintariak. Eta agertu ziraden unetikan, Dabid ari oi zan bere lanean, Saulen serbitzari guztiak baño zurrago, eta egin zan txit ospetsua bere izena.

 

EMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta itz egin zion Saulek bere seme Jonatasi, eta bere morroi guziai, il zezatela Dabid. Baña Jonatas Saulen semeak txit maite zuen Dabid.

        2. Eta adirazi zion Jonatasek Dabidi, esaten ziola: Nere aita Saul dabil zu il nairik. Ala erregututzen dizut, zaitu zaitezela biar, eta joan zaitezela toki bakar batera, eta ezkutatu zaite,

        3. Zeren ni aterako naiz eta egongo nere aitaren aldean kanpoan, zu zauden edozeñ tokitan, eta nik itz egingo diot zugatik nere aitari. Eta adiraziko dizut ikusten dedan guzia.

        4. Jonatasek bada itz egin zion bere aita Sauli Dabiden alde, eta esan zion: Ez ezazu pekatu egin, o erregea, zure serbitzari Dabiden kontra, zeren berak ere ez du pekaturik egin zure kontra, eta bere egiteak txit onak dirade zuretzat.

        5. Berak jarri zuen bizia irriskurik andienean, eta il zuen Filistintarra. Onenbesterekin eman zion Jaunak garaipen andi bat Israel guziari. Zuk ikusi zenduan, eta pozez bete ziñan. Zergatik bada nai dezu orain bekatu egin, isurtzen dezula odol obengabea, iltzen dezula Dabid, zeñ dagoan erru gabetanik?

        6. Aditu zuenean au Saulek, biguñdurik Jonatasen itzakin, juramentu egin zuen: Jaungoikoa bizi dan bezela, etzaio bizia kenduko.

        7. Ots egin zion bada Jonatasek Dabidi, eta adirazi ziozkan itz guzi oiek, eta Jonatasek sartu zuen Dabid Saulgana, eta egon zan bere aldean len bezela.

        8. Asi zan berriz gerra bat, eta aterarik Dabid, gudatu zan Filistintarren kontra. Eta egin zuen beretan galmen andi bat, eta iges zuten bere aurretik.

        9. Eta espiritu gaiztoak esetsi zion Sauli, Jaunak ala nairik. Bera bada zegoan eseria bere etxean, eta zeukan lanza bat, eta Dabidek jotzen zuen bere eskuarekin.

        10. Eta Dabid arpa jotzen ari zala Saulen aurrean, aurtiki zuen Saulek lanza, Dabid paretean inkatzeko. Baña Dabidek zeartuta iges egin zion otsari, eta lanza, Dabid zauritu gabe joan zan pareta jotzera, eta Dabidek bereala iges zuen, eta libratu zan gau artan.

        11. Eta Saulek bidaldu zituen bere gordetzalleak Dabiden etxera, zaitu zezaten, eta illa izan zedin goizean. Adirazirik au Dabidi Mikol bere emazteak, esaten ziola: Jartzen ez baldin bazera seguruan gaurko gabean, biar ilko zera.

        12. Jatxi zuen beera leio batetikan, eta bera joan zan, eta iges zuen, eta salbatu zan.

        13. Eta Mikolek artu zuen tallu bat, eta jarri zuen oearen gañean, eta ipiñi zion bere buruan auntz baten larru illetsu bat, eta estali zuen soñekoakin.

        14. Bidaldu zituen bada Saulek zaidiak arrapatzeko Dabid, eta erantzuna izan zitzaioten eria zegoala.

        15. Eta berriz bidaldu zituen mandatariak Saulek, ikusi zezaten Dabid, esaten zuela: Ekarri zadazute onara oean, illa izan dedin.

        16. Eta etorri ziradenean mandatariak, arkitu zuten tallua oearen gañean, eta auntzaren larrua ingurutua bere buruan.

        17. Eta esan zion Saulek Mikoli: Zergatik onela burla egin didazu, eta utzi diozu nere etsaiari iges egiten? Eta erantzun zion Mikolek Sauli: Zeren berak esan zidan: Utzi nazazu, bestela ilko zaitut.

        18. Eta Dabid iges eginda, salbatu zan, eta etorri zan Samuelgana Ramathan, eta adirazi ziozkan, Saulek egin ziozkan gauza guziak. Eta joan ziraden bera eta Samuel, eta bizitu ziraden Naiothen.

        19. Eta gastigua emana izan zitzaion Sauli, eta esan zioten: Ona non Dabid dagoan Ramathako Naiothen.

        20. Bidaldu zituen bada Saulek zaidiak arrapatzeko Dabid, zeñak ikusirik profeta talde bat, profetizatzen ari zala, eta Samuel zala beren zuzentzallea, etorri zan beren gañera ere Jaunaren espiritua, eta berak ere asi ziraden profetizatzen.

        21. Eta adirazi zitzaiotenean au Sauli, bidaldu zituen beste mandatari batzuek ere, eta oiek ere profetizatu zuten. Eta berriz irugarren aldiz bidaldu zituen Saulek mandatariak: zeñaek ere berebat profetizatu zuten. Eta orduan txit aserretuta Saul,

        22. Joan zan bera ere Ramathara, eta etorri zan Sokon dagoan urpetegi andiraño, eta galdetu zuen, esaten zuela: Zeñ tokitan daude Samuel eta Dabid? Eta erantzuna izan zitzaion: Ramathako Naiothen daude.

        23. Eta joan zan Ramathako Naiothera, eta Jaunaren espiritua etorri zan beraren gañera ere, eta bazijoan bidean profetizatuaz, Ramathako Naiothera allegatu zan bitartean.

        24. Eta berak ere utzi zituen bere soñekoak, eta profetizatu zuen besteakin Samuelen aurrean, eta erori zan billosik egun guzi artan eta gauean. Emendikan esangia: Saul ere Profeten artean bai al da?

 

OGEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta Dabidek iges egin zuen, Ramathan dagoan Naiothtikan, eta etorririk Jonatasen aurrera, esan zion: Zer egin det? Zeñ da nere gaiztakeria, eta zeñ zure aitaren kontra egin dedan bekatua, ibiltzeko neri bizia kendu nairik?

        2. Zeñak erantzun zion: Ez egiazki, etzera ilko, zeren nere aitak ez du egingo gauza andirik ez txikirik lendanaz neri adirazi gabetanik. Au bakarrik izango al da neri ezkutatuko didana? iñolaere ez da au ala izango.

        3. Eta berriz juramentu egin zion Dabidi. Eta ark esan zuen: Ongi daki zure aitak arkitu dedala grazia zure begietan, eta esango du: Ez beza jakin au Jonatasek, naigabetu ez dedin. Zeren juramentu egiten dizut Jaunagatik eta zure biziagatik, pausu bat bakarra dagoala (ala esateko) nigandikan eriotzara.

        4. Erantzun zion Jonatasek Dabidi: Egingo det zugatik esaten didazun guzia.

        5. Esan zion Dabidek: Begira ezazu, biar dirade kalendak, eta ni oi bezela eseri oi naiz jateko erregeren aldean. Utzi nazazu bada joaten ezkutatzera kanpoan irugarren egunaren arratsalderaño.

        6. Zure aitak galdetzen baldin badu nigatik, erantzungo diozu: Erregutu zidan Dabidek utzi nenkiola joaten arin Belen bere errira, zeren bere tribuko guziak eskeñtzen dute an doañ ospetsu bat.

        7. Esango baldin balu: Ongi da, ez det zertan beldurrik iduki izango, baña aserretuko balitza, jakin ezazu bere borondate gaiztoa niganako allegatu dala gorengo mallara.

        8. Egin zaiozu bada mesede au zure serbitzari oni, nai izan zenduan ezkero nik, zure morroe bat izan arren, egin nezala zurekin elkartasun, Jaunaren izenarekin egindako juramentuarekin sendatua. Eta baldin arkituko balitza nigan gaistakeriarik, il nazazu zerorrek, eta ez nazazu eraman zure aitaren aurrera.

        9. Eta esan zuen Jonatasek: Ez ezazu onelakorik gertatuko zaitzun beldurrik iduki, zeren ezin lezake allegatzen banaiz ni ziertoro ezagutzera, nere aitaren gorrotoa zuganako allegatu dala gorengo mallara, zuri adirazi gabe utzitea.

        10. Eta erantzun zion Dabidek Jonatasi: Nork adiraziko dit neri, zure aitak nere kontra erantzuera garratza emango balizu?

        11. Eta erantzun zion Jonatasek Dabidi: Atoz, eta atera gaitezen kanpora. Eta aterarik biak kanpora,

        12. Esan zion Jonatasek Dabidi: Israelko Jaun Jainkoa, baldin nik jakingo banu biar edo etzi nere aitaren iritzia, eta balego Dabiden onerako gauzaren bat, eta bidalduko ez banu bereala norbait esatera eta jakin erazitzera,

        13. Etzaiozu egin, o Jauna, gauza onik Jonatasi, baizikan aski gaitz. Baña baldin iraungo balu nere aitaren borondate gaiztoak zure kontra, adiraziko ere dizut, eta utziko dizut joaten pakean, eta Jauna izan dedilla zurekin, izan zan bezela nere aitarekin.

        14. Eta baldin ni biziko banintza, egingo dezu nerekin Jaunaren errukia, ilko baldin banintza berriz,

        15. Idukiko dezu beti errukia eta ongi tratatuko dezu nere familia, Jaunak deserrotzen dituanean banan banan lurraren gañetik Dabiden etsai guziak. Bestela egingo banu, kendu beza Jaunak Jonatas bere etxetik, eta eskatu beza Jaunak Dabiden etsaien eskutik.

        16. Jonatasek bada egin zuen elkartasuna Dabiden etxearekin; eta Jaunak artu zuen Dabiden etsaien benganza.

        17. Eta Jonatasek egin zion Dabidi juramentu berri au zion amorioagatik, zeren nola bere anima, ala maitatzen zuen.

        18. Eta esan zion Jonatasek: Biar kalendak dirade, eta sentituko dute zure falta.

        19. Zeren ikusiko da utsa zure esertokia etziraño. Jatxiko zera bada arin, eta joango zera astegunean ezkutatu bear dezun toki huratara, eta eseriko zera, Ezel deritzan arriaren aldean.

        20. Eta nik botako ditut bere ondora iru saeta, eta aurtikiko ditut jomugan ariko banintza bezela.

        21. Eta bidalduko ere det morroe bat, eta esango diot: oa, eta ekarri zazkidak saietak.

        22. Esango banio nik mutillari: Begiratu ezak, saietak zeaudek i auden baño onontzago, artu itzak, zu etorri zaite nigana, zeren pakea dago zuretzat, eta ez dago gaitzik batere, Jaungoikoa dan bezela. Baña baldin esango banio mutillari: Begiratu ezak, saietak zeaudek i auden baño arontzago, zoaz pakean, zeren Jaunak utzi dizu joaten.

        23. Zuk eta nik esan degun itzaren gañean berriz, Jauna izango da lekuko beti nere eta zure bitartean.

        24. Ezkutatu zan bada Dabid kanpoan, eta etorri ziraden kalendak, eta eseri zan erregea ogia jateko.

        25. Eta eseri zanean erregea bere esertokian (oi bezela) zeñ zegoan paretaren aldean, jaiki zan Jonatas, eta eseri zan Abner Saulen aldean,eta utsa agertu zan Dabiden tokia.

        26. Eta etzuen ezer esan Saulek egun artan, zeren uste zuen noaski gertatu izango zaiola ez egotea garbia, ez txautua.

        27. Eta allegaturik kalendak iragota bigarren eguna, agertu zan berriz utsa Dabiden tokia. Eta esan zion, Saulek bere seme Jonatasi: Zergatik ez da etorri jatera ez atzo, ez gaur Isairen semea?

        28. Eta erantzun zion Jonatasek Sauli: Erregu txit andiak egin zizkidan, utzi nizaiola Belenera joaten.

        29. Eta esan zuen: Utzi zadazu joaten, zeren eskeñtza ospetsu bat da nere errian. Nere anaietatik batek otsegin dit: orain bada arkitu badet grazia zure begietan, joango naiz arin, eta ikusiko ditut nere anaiak. Gauza augatik ez da etorri erregerekin jatera.

        30. Aserreturik orduan Saul Jonatasen kontra, esan zion: Gizaseme billa zeabillan andrearen semea, ez al ziakit nik maite dekala Isairen semea, ire lotsarirako, eta ire ama galostuaren lotsarirako?

        31. Zeren Isairen semea lurraren gañean bizi dan egun guzietan ez aiz i egongo segurik, ez ire erreiñua ere. Ala bada oraintxe bidaldu ezak bere billa, eta ekarri ezak nigana, zeren illa izan bear dik.

        32. Eta Jonatasek erantzuten ziola bere aita Sauli, esan zuen: Zergatik ilko da? Zer egin du?

        33. Eta eldu zion Saulek lantzari trabesatzeko Jonatas berarekin. Eta ezagutu zuen Jonatasek, bere aitak zeukala erabagita, iltzea Dabid.

        34. Jaiki zan bada Jonatas maitik aserre eta sumintasunez betea, eta etzuen jan ogirik kalenden bigarren egun onetan. Zeren tristetu zan Dabidgatik, eta bere aitak desonratu zuelako.

        35. Eta argitu zanean beste eguna, joan zan Jonatas kanpora, Dabidekin elkartuta gelditu zan bezela, eta eraman zuen berarekin mutil gazte bat.

        36. Eta esan zion bere morroiari: Oa, eta ekarri zazkidak botatzera nijoakan saietak. Eta joanik korrika mutilla, bota zuen beste saieta bat hura zegoan baño aurrerago.

        37. Allegatu zan bada mutilla, Jonatasek aurtiki zuen lenbiziko saietaren tokira, eta deadar egin zuen Jonatasek bere ondoren, eta esan zuen: Begiratu ezak, saieta zeagoala i baño aurrerago.

        38. Eta Jonatasek berriz deadar egin zuen mutillaren ondoren, esaten zuela: ibilli adi arin, ez adi gelditu. Bildu zituen bada mutillak Jonatasen saietak, eta eraman ziozkan bere nagusiari.

        39. Baña etziekian iñolaere, zer egiten zan, zeren bakarrik Jonatasek eta Dabidek ziekiten gauza huraren berri.

        40. Eman ziozkan bada Jonatasek bere armak mutillari, eta esan zion: Oa, eta eraman itzak errira.

        41. Eta joan zanean mutilla, atera zan Dabid Egoera begira zegoan bere tokitikan, eta makurturik lurreraño, egin ziozkan iru agur, eta musu emanik batak besteari, negar egin zuten batean, baña Dabidek geiago.

        42. Eta esan zion Jonatasek Dabidi: Zoaz pakean. Biok juramentuarekin eskiñi degun guzia Jaunaren izenean, esaten degula: Jauna lekuko izan bedi zure artean eta nere artean, nere jatorriaren eta zure jatorriaren artean betiko...

        43. Eta jaiki zan Dabid eta joan zan; Jonatas berriz sartu zan errian.

 

OGEITA BATGARREN KAPITULUA

        1. Eta etorri zan Dabid Nobera Akimelek apaizagana, eta arritu zan Akimelek, etorri zalako Dabid. Eta esan zion: Zergatik zatoz zu bakarrik, eta iñor ez zurekin?

        2. Eta esan zion Dabidek Akimelek apaizari: Erregek eman zidan aginte bat, eta esan zidan: Ez dezala iñork jakin zergatik bidaldu zaitudan, eta nolako aginteak eman dizkizudan. Argatik esan diot nere jendeari ere itxedon didala onelako eta alako tokian.

        3. Orain bada ezer badezu erara, bost ogi bederik, eman zazkidazu, edo arkitzen dezun odezeñ gauza.

        4. Eta erantzuten ziola apaizak Dabidi, esan zion: Ez det erara ogi elizkerik, baizikan bakarrik ogi santua, garbiak ote daude zure morroiak, batezere emakumeetatik?

        5. Eta erantzun zion Dabidek apaizari, eta esan zion: Egiazki, emakumeak aipatzen badirade, garbi gaude atzo eta erainegundik, atera giñan ezkero eta mutillen gorputzak iraun dute orbanikan gabe. Egiazki bide au irrizkukoa da, baña bera ere santutua izango da gaur ontzietan.

        6. Eman zion bada apaizak ogi santutua. Zeren etzegoan an beste ogirik, baizik proposizioko ogi, kendu zituztenak Jaunaren aurretik, beste bero batzuek jartzeko.

        7. Bazan berriz an egun artan Saulen serbitzarietatiko gizon bat Jaunaren Tabernakuloaren barrenen, eta zeritzan Doeg Idumeatarra, Saulen artzaietatik nagusiena.

        8. Eta esan zion Dabidek Akimeleki: Lanza bat, edo ezpata bat bai al dezu emen erara? Zeren ez ditut nerekin ekarri ez nere ezpata, ez nere armak. Zeren erregeren aginteak estututzen zuen.

        9. Eta esan zion apaizak: Ona emen non dezun Goliat Filistintarraren ezpata, zeñi kendu ziñion bizia Terebintoko ordekan, dago bildua oial batean efodaren atzean: baldin eraman nai badezu, artu ezazu. Zeren emen ez dago besterik au baño. Eta esan zuen Dabidek: Ez dago besterik berau bezelakorik, indazu.

        10. Jaiki zan bada Dabid, eta iges egin zuen egun artan Saulen aurretik, eta joan zan Akis Jethko erregeagana.

        11. Eta Akisen morroiak ikusi zutenean Dabid, esan zioten beren nagusiari: Ez al da au Dabid lurreko erregea? Ez al da au hura, zeñi kantatzen zioten dantzetan, esaten ziotela: il zituen Saulek milla, eta Dabidek amar milla?

        12. Dabidek berriz jarri zituen bere biotzean itz oiek, eta Akis Jethko erregearen txit beldur izan zan.

        13. Eta itzuli zuen bere arpegia beren aurrean, eta erortzen zan bere eskuetan, eta ematen zizten otsak buruarekin ateai, eta erortzen zitzaion istua kokotzetik.

        14. Eta esan zien Akisek bere morroiai: ikusi dezute gizon txoro au, zertarako ekarri dezute nigana?

        15. Ez al degu emen txororikan, ekartzeko zuek au txorakeriak egitera nere aurrean? Au sartuko al da nere etxean?

 

OGEITA BIGARREN KAPITULUA

        1. Onenbesterekin atera zan Dabid andikan, eta iges egin zuen Odollamgo kobara. Eta aditu zutenean au bere anaiak, eta bere aitaren etxe guziak, jatxi ziran beragana ara.

        2. Eta bildu ziran beragana estutasunean zeuden guztiak, eta zorrez beteak, eta biotz mingoiztuak, eta eginzan (sic) beren agintari, eta iduki zituen berarekin lareun gizon bezelatsu.

        3. Eta joan zan andikan Dabid Masfara, zeñ dagoan Moabko lurrean, eta esan zion Moabko erregeari: Erregututzen dizut arren nere aita eta nere ama gelditu ditezela zuekin, jakin dezadan bitartean zer egingo duen Jaungoikoak nerekin.

        4. Eta utzi zituen Moabko erregearen kontura, eta egon ziraden berarekin, Dabid gaztelu huratan egon zan denbora guzian.

        5. Eta esan zion Gad profetak Dabidi: Etzaite egon gaztelu orretan, martxatu zaite eta zoaz Judako lurrera. Eta joan zan Dabid, eta etorri zan Haretko basora.

        6. Eta aditu zuen Saulek agertu zala Dabid, eta berarekin zeuden gizonak. Eta nola Saul zegoan Gabaan, eta arkitzen zan Raman dagoan baso batean, eskuan zuela lanza bat, eta bere serbitzari guziak ingurutzen zutela,

        7. Esan zien laguntzen zioten bere serbitzariai: Aditu nazazute orain, Benjaminen semeak, Isairen semeak emango bai al dizkizute zuei guzioi kanpoak, eta mastiak, eta egingo bai al zaituzte zuek guziok tribunoak eta zenturionak,

        8. Zeren guziok jaiki zerate nere kontra, eta ez dago zerbait adirazten didanik, batezere nere semea bera elkartu danean Isairen semearekin? Ez dago zuen artean nor penatzen dan nere egoerarekin, ez nork eman neri gaztiguren bat, nere semeak jaso duen ezkero nere kontra nere serbitzari bat, zeñ gaurko eguneraño ari dan neri zelatadak jartzen.

        9. Erantzun zuen orduan Doeg Idumeatar, aurrean zegoanak, eta Saulen serbitzarien artean lenbizikoa zanak, eta esan zuen: Nik ikusi nuen Isairen semea Noben Akimelek apaiz Akitoben semearekin.

        10. Zeñ itundu zan Jaunarekin beragatik, eta eman ziozkan bazkaorniak, eta eman ere zion Goliat Filistintarraren ezpata.

        11. Bidaldu zituen bada erregeak mandatariak otsegiten Akimelek apaiz Akitoben semeari, eta bere aitaren etxeko apaiz guzi, Noben zeudenai, zeñak guziak etorri ziraden erregegana.

        12. Esan zion orduan Saulek Akimeleki: Aizazu, Akitoben semea. Zeñak erantzun zuen: Zer nai du Jauna?

        13. Eta esan zion Saulek: Zergatik jarri zerate nere kontra, zu eta Isairen semea, eta eman ziñiozkan ogiak eta ezpata, eta itundu ziñan beragatik Jaungoikoarekin, jaiki zedin nere kontra, irauten duela jartzen neri zelatadak gaurko eguneraño?

        14. Eta erantzuten ziola Akimelekek erregeari, esan zuen: Eta, zeñ da zure serbitzari guzien artean Dabid bezin leiala, zure agintera dijoana, eta ain argitsua zure etxean?

        15. Gaur asi al naiz ituntzen Jaungoikoarekin beragatik? Urrutian au nigandik, ez beza sospetxatu erregeak alako gauzarikan ez ni zure serbitzariagatik, ez nere aitaren etxe guzia gatik, zeren zure serbitzariak lanbide onen gañean ez du ezerere jakin, ez gutxi ez aski.

        16. Eta esan zuen erregek: illa izan bear dezu Akimelek, zuk eta zure aitaren etxe guziak.

        17. Eta esan zien erregeak bere inguruan zeuden gordetzalleai: Esetsi zaiezute, eta il itzatzute Jaunaren apaizak, zeren Dabidekin elkartuak daude, zekitela igesi zijoala, eta etzidaten adirazi. Baña erregeren serbitzariak etzituzten nai luzatu beren eskuak Jaunaren apaizen kontra.

        18. Eta esan zion Doejeri erregeak: Esetsi zaiezu zuk, eta aurtiki zaite Apaizen gañera. Eta esetsirik Doeg Idumeatarrak, aurtiki zan apaizen gañera, eta il zituen egun artan larogeita bost gizon liñozko Efodarekin jantziak.

        19. Eta irago zuen espataren puntatik Nobe apaiz erria, gizasemeak, eta emakumeak, eta mutillak eta bularreko aurrak, eta idiak, eta astoak eta ardiak.

        20. Baña iges eginik Akimeleken Akitoben semearen seme batek, zeñaen izena zan Abiatar, joan zan igesi Dabidgana.

        21. Eta adirazi zion nola Saulek il erazi zituen Jaunaren apaizak.

        22. Eta esan zion Dabidek Abiatharri: Ongi niekien nik egun artan, egonik an Doeg Idumetarra, adiraziko ziola Sauli: ni naiz zure aitaren etxeko eriotza guzien errudun.

        23. Gelditu zaite nerekin, etzaite beldur izan, iñork billatzen badu nere bizia, billatuko du zure bizia ere, eta nerekin izango zera zaitua.

 

OGEITA IRUGARREN KAPITULUA

        1. Eta eman zioten gaztigua Dabidi, esaten zutela: Begira ezazu Filistintarrak ingurutua dutela Zeila, eta arrapatzen dituzte larrañetako uztak.

        2. Itundu zan bada Dabid Jaunarekin, esaten zuela: Aterako ote naiz Filistintar oien kontra, eta garaitu alko ote ditut? Eta erantzun zion Jaunak Dabidi: Zoaz, zeren garaituko dituzu Filistintarrak, eta libratuko dezu Zeila.

        3. Eta Dabidekin zeuden gizonak, esan zioten: Badakizu nola gu egonik emen Judean, gauden beldurrarekin, zenbat geiago joango bagiña Zeilara Filistintarren martizdien kontra?

        4. Dabid berriz itundu zan Jaunarekin. Zeñak erantzuten ziola, esan zion: Jaiki zaite, eta zoaz Zeilara, zeren nik jarriko ditut Filistintarrak zure eskuan.

        5. Joan zan bada Dabid, eta bere jendea Zeilarontz, eta gudatu zan Filistintarren kontra, eta eraman zituen bere abereak, eta egin zuen beretan eriote andia, eta salbatu zituen Dabidek Zeilan bizi ziradenak.

        6. Baña Abiathar Akimeleken semeak Dabidgana Zeilara iges egiten zuen denboran, joan zan zeramala berarekin efoda.

        7. Eta gaztigua eman zitzaioten Sauli nola Dabid etorri zan Zeilara, eta esan zuen Saulek: Jaungoikoak jarri du nere eskuetan, eta arrapatua dago, sartu dan ezkeroz ateak eta sarrallak dauden erri batean.

        8. Eta agindu zion Saulek erri guziari jetxi zedilla Zeilara, eta ingurutzeko Dabid eta bere jendea.

        9. Eta jakiñik Dabidek Saulek prestatzen zuela ixiltxorik bere galmena, esan zion Abiathar apaizari: Jarri ezazu efoda.

        10. Eta esan zuen Dabidek: Israelko Jaun Jainkoa, zure serbitzariak aditu du esaten Saul prestatzen dala etortzeko Zeilara, desegiten erria nigatik.

        11. Zeilako gizasemeak jarriko ote naute bere eskuetan? Eta, jatxiko ote da Saul, zure serbitzariak aditu duen bezela? Israelko Jaun Janikoa (sic), adirazi zaiozu zure serbitzariari. Eta esan zuen Jaunak: Jatxiko da.

        12. Eta esan zuen Dabidek: Zeilako gizasemeak jarriko ote gaituzte ni eta nirekin dauden gizasemeak Saulen eskuetan? Eta esan zuen Jaunak: Jarriko zaituzte.

        13. Jaiki zan orduan Dabid eta bere gizonak seireun bezelatsu, eta aterarik Zeilatik, zebiltzan orron egoleku ziertorikan gabe. Eta gaztigua emana izan zitzaion Sauli iges egin zuela Dabidek Zeilatikan, eta salbatu zala. Argatik irudierazi zuen Saulek etzala mugitzen.

        14. Bitartean zegoan Dabid eremuan toki txit sendoetan, eta gelditu zan Zifko eremuko mendian, mendi igargikean; Saulek berriz billatzen zuen egun guzietan, eta Jaungoikoak etzuen jarri bere eskuetan.

        15. Eta ikusi zuen Dabidek atera zala Saul berari bizia kentzeko asmoarekin. Baña Dabid zegoan Zifko eremuan baso batean.

        16. Eta jaiki zan Jonatas Saulen semea, eta joan zan Dabidgana basora, eta sendatu zuen oroitu erazirik Jaungoikoaren eskeñtzak, eta esaten ziola:

        17. Etzaite beldur izan, zeren nere Aita Saulek ezin arrapatuko zaitu. Zu izango zera Israelko erregea, eta ni izango naiz bigarrena zure erreiñoan, eta nere aita Saulek ere badaki au.

        18. Egin zuten bada biak elkartasuna Jaunaren aurrean, eta Dabid gelditu zan basoan; Jonatas berriz itzuli zan bere etxera.

        19. Igo zuten bada Ziftarrak Saulgana Gabaan, esaten zutela: Ez al dakizu ezkutatua dagoala Dabid gure artean basoko tokirik sendoenetan, Hakilako muñoan, zeñ dagoan eremuaren eskuian?

        20. Orain bada atxitu nai badezu, ez dezu etortzea baizik, eta gure kontura geldituko da erregeren eskuetan hura jartzea.

        21. Eta esan zuen Saulek: Jaunak bedeikatuak izan zaiteztela zuek, bada errukitu zerate nere egoerarekin.

        22. Zoazte bada eta artu itzatzute neurri guztiak, eta jakin ezazute marroz, eta begiratu non arkitu oi dan egotez, eta zeñak ikusi duen an, zeren ni narabil bere gogoan, ixiltxorikan jartzen diozkadalako zelatadak.

        23. Aztertu eta begiratu itzatzute, bera estali oi dan ezkutatoki guziak, eta itzuli zaitezte nigana gauza ongi jakinda, joan nadin zuekin. Zeren sartzen bada ere lurraren erraietan, ni joango naiz ara Judako millakada guziakin, eta aterako det.

        24. Eta berak jaikitzen ziradela joan ziraden Zifera Saulen aurretikan, baña Dabid eta bereak zeuden Maongo eremuan, lauetan, Jesimonen eskuiean.

        25. Joan zan bada Saul bere jendearekin Dabiden billa, eta onen gaztigua emana izan zitzaion Dabidi, eta bereala jatxi zan aitzera, eta zebillan Maongo eremuan. Eta aditu zuenean au Saulek, persegitu zion Dabidi Maongo eremuan.

        26. Eta bazijoan Saul mendiaren egitikan aldamen batetik; Dabid eta bere jendea berriz zeuden mendiaren egian beste aldamenetik. Eta Dabidek etzuen itxedopenik iges egiteko Saulen eskuetatik, zeren Saulek eta bereak zeukaten Dabid ingurututa bereakin aro baten gisara, arrapatzeko.

        27. Eta etorri zitzaion Sauli mandatari bat, esaten ziola: Zabiltza arin, eta atoz, zeren Filistintarrak sartu dirade zure lurrean.

        28. Itzuli zan bada Saul, utziten ziola persegitzea Dabid, eta joan zan Filistintarrai bidera irtetzera. Onegatik deitu zioten toki hurari Aitz berezitzallea.

 

OGEITA LAUGARREN KAPITULUA

        1. Igo zan bada Dabid andikan, eta bizitu izan zan Engaddiko tokirik sendoenetan.

        2. Eta itzuli zanean Saul, Filistintarrak persegitu ezkero, adirazi zioten esaten ziotela: Ona non Dabid dagoan Engaddiko eremuan.

        3. Arturik bada Saulek iru milla gizon Israel guzitik autuak, joan zan Dabiden eta bere jendearen billa, aitzik goituenetara ere, nora basauntzak bakarrik igo daitezken.

        4. Eta allegatu zan, bidean arkitu zituen saletxe batzuetara. Bazan an koba bat, non sartu zan Saul, sabela garbitzera, eta Dabid eta bereak zeuden ezkutatuak kobaren barrenen.

        5. Eta esan zioten Dabidi bere morroiak: Ona emen eguna, zeñgatik esan zizun Jaunak: Nik jarriko det zure eskuetan zure etsaia, egin dezazun berarekin ongi deritzatzuna. Jaiki zan bada Dabid, eta sentitua izan gabe ebaki zuen Saulen mantuaren ertza.

        6. Eta bereala kezkaz jarri zitzaion Dabidi bere biotza ebaki zuelako Saulen mantuaren ertza.

        7. Eta esan zien bereai: Jauna izan bedi nerekin; ez dezadan egin onelako gauzarik nere jaunaren kontra, Jaunaren igortzi baten kontra, luzatzea nere eskua bere kontra, zeren bera da Jaunaren igortzia.

        8. Eta iduki zituen geldirik Dabidek bereak bere itzakin, eta etzien laketu jaikitzen Saulen kontra. Eta Saulek irtenik kobatik, zerraikion asi zuen bideari.

        9. Eta Dabid ere jaiki zan bere ondoren, eta irtenik kobatik, asi zan deadarrez Saulen solbardetatik, esaten zuela: Nere errege eta jauna. Eta Saulek itzuli zuen burua, eta makurturik Dabid lurreraño, adoratu zuen,

        10. Eta esan zion Sauli: Zergatik aditzen dituzu Dabid zure gaitzaren billa dabillela, esaten duten gizonen itzak?

        11. Ona non gaur ikusi duten zure begiak, Jaunak jarri zaituala nere eskuan koban, eta etorri zitzadan zu iltzeko gogorazioa, baña barkatu nai izan dizut. Zeren esan det: Ez det luzatuko nere eskua neure Jaunaren kontra, zeren Jaunak igortzia da.

        12. Baizik obekiago, ene aita, ikusi eta ezagutu ezazu zure mantuaren ertza nere eskuan, eta nola ebaki dedanean zure mantuaren ertza, ez det nai izan luzatu nere eskua zure kontra. Ezagutu ezazu bada eta ikusi nola nere eskuan ez dagoan gaitzik, ez gaiztakeriarik, eta ez det ere bekaturik egin zure kontra; zu berriz zabiltza zelatadak jartzen nere biziari kentzeko asmoarekin.

        13. Juzgatu beza Jaunak nere artean eta zure artean, eta bengatu bedi Jauna nerekin zugatik, baña nik iñoizere ez det jarriko eskua zugan.

        14. Anziñako esankian ere esaten dan bezela: Gaiztoena da gaiztakeriak egitea: baña ez det iñoiz jarriko nere eskua zugan.

        15. Zeñ persegitzen dezu, o Israelko erregea? Zeñ persegitzen dezu? Persegitzen dezu txakur il bat, arkakuso bat.

        16. Izan bedi juez Jauna, eta eman beza epaia nere artean eta zure artean, aztertu eta juzgatu dezala nere kausa, eta libratu natzala zure eskuetatik.

        17. Eta Dabidek bukatu zituenean Sauli esaten ziozkan itz oiek, esan zuen Saulek: Zurea bai al da boz au, nere seme Dabid? Eta altxatu zuen Saulek bere boza, eta negar egin zuen.

        18. Eta esan zion Dabidi: Justoagoa zera zu ni baño, zeren zuk ez didazu egin ongi baño; nik berriz itzuli dizkitzut zuri gaitzak.

        19. Eta zuk adirazi dituzu gaur neri egin dizkidazun gauza onak, nola jarri nuen Jaunak zure eskuan, eta ez didazu bizia kendu.

        20. Zeren, zeñ da arkiturik bere etsaia, gaitzik egin gabe joaten utziko diona? Baña Jaunak eman dizazula ordaña nerekin gaur egin dezunagatik.

        21. Eta orain txit ziertoro dakidan ezkeroz erreiñatuko dezula, eta idukiko dezula zure eskuan Israelko erreiñua,

        22. Juramentu egin zadazu Jaunagatik; ez dezula desegingo nere jatorria nere ondoan, eta ez dezula ere kenduko nere izena nere aitaren etxetik.

        23. Eta juramentu egin zion Dabidek Sauli. Eta onenbesterekin joan zan Saul bere etxera, eta Dabid ta bereak igo ziran toki seguruagoetara.

 

OGEITA BOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta il zan Samuel, eta bildu zan Israel guztia, eta negar egin zuten beragatik, eta obiatu zuten bere etxean Ramathan. Eta jaikirik Dabid jatsi zan Farango eremura.

        2. Eta bazan gizon bat Maongo eremuan, zeukana bere hazienda Karmelon, eta gizon au zan txit aberatsa, eta zeuskan iru milla ardi, eta milla auntz. Eta gertatu zan, denbora artan moistzea bere abere taldea Karmelon.

        3. Eta gizon onen izena zan Nabal, eta bere emaztearen izena Abigail. Eta zan andre hura txit zurra eta ederra, baña bere senarra zan gizon gogor, txit gaizto, eta malmutsa, eta zan Kaleben jatorrikoa.

        4. Aditu zuenean bada Dabidek eremuan Nabalek moistzen zuela bere aberetaldea,

        5. Bidaldu zituen amar mutil, eta esan zioten: igo zaitezte Karmelora, eta joan zaitezte Nabalen etxera, eta agur egingo diozute modu onarekin nere izenean.

        6. Eta esango diozute: Pakea izan bedi nere anaiakin, eta zurekin, eta pakea zure etxean, eta pakea dituzun gauza guzietan.

        7. Aditu det ardiak moisten ari diradela zure artzai, gurekin zeudenak eremuan. Ez diegu iñoizere eman atsekaberik, eta etzaie ere iñoiz ezerere faltatu abereetatik, Karmelon gurekin egon diraden denbora guzian.

        8. Galdetu zaiezu zure morroiai eta adirazizo dizute. Orain bada arkitu bezate grazia zure serbitzariak zure begietan, zeren egun onean gatoz. Eman zaiezu zure serbitzariai eta zure seme Dabidi erara dezuna.

        9. Eta allegatu ziradenean Dabiden mutillak, esan ziozkaten Nabali itz guzi oiek Dabiden izenean, eta ixildu ziraden.

        10. Nabalek berriz erantzun zien Dabiden mutillai, eta esan zien: Zeñ da Dabid? Eta, zeñ da Isaien semea? Gaur ugaritu dirade, beren jabeakgandik igesi dijoazen mendekoak.

        11. Artuko bai al det orain nere ogia, eta nere ura, eta moistzalleentzat ill arazi ditudan ardien aragia, eta emango bai al diot, nongoak diraden ez dakidan gizon batzuei?

        12. Itzuli ziraden bada Dabiden mutillak beren bidetik, eta allegatuta kontatu ziozkaten, Nabalek esan zizten itz guziak.

        13. Orduan esan zien Dabidek bere mutillai: Jarri beza bakoitzak bere ezpata gerrian, eta Dabidek ere jarri zuen gerrian bere ezpata, eta jarraitu zioten Dabidi lareun gizonek bezelatsu, eta berreun gelditu ziran bagakietan.

        14. Eta eman zion gaztigua Abigail Nabalen emazteari bere morroietatik batek, esaten ziola: Jakin ezazu, Dabidek bidaldu dituala mandatari batzuek emateko zoriona gure nagusiari, eta berak ez die begiratu ere.

        15. Gizon oiek txitez onak izan dirade guretzat, eta ez gogaikarriak, eta ez da beñere ezer galdu, berakin eremuan egon giñan denbora guzian.

        16. Murrutzat serbitzen ziguten bai gauaz eta bai egunaz, beren artean artaldeak bazkatzen ibilli giñan egun guztietan.

        17. Argatik begiratu ezazu eta oartu zaite zer egingo dezun, zeren zorigaitz andi batek erori bear du aurki zure senarraren gañean, eta zure etxearen gañean, eta gure nagusia da Belialen seme bat, alako moduan non iñork ezin itzik egin dizaioke.

        18. Au adituta, Abigailek artu zituen bereala berreun ogi, eta zagi bi ardo, eta bost ari egosiak, eta grano txigortuzko bost neurri, eta eun bildura maspassa, eta piko legortuzko berreun ogi, eta jarri zituen astoen gañean.

        19. Eta esan zien bere morroiai: Zoazte nere aurretik, bada nik jarraituko dizutet ostetik; bere senar Nabali berriz etzion ezer adirazi.

        20. Igorik bada asto baten gañera, eta jetxitzen zala mendiaren egira, arkitu zituen Dabid eta bere jendea zetoztela beraganontz, zeñak irten zien berai bidera.

        21. Eta esan zuen Dabidek: Egiazki ondo alperrik zaitu det, onek eremuan zeukan guztia, eta ez da galdu berea zan gauzarikan batere, eta itzuli dit gaitza onagatik.

        22. Tratatu bitza Jaunak gogortasun guztiarekin Dabiden etsaiak, juramentu egiten dedan bezela nik, ez dedala utziko emendikan biarrera bizirik Nabalena danik batere, ezta txakur bat bederik.

        23. Eta Abigailek ikusi zueneko Dabid bereala jatsi zan astotik, eta auzpezturik Dabiden aurrean bere arpegiaren gañean, agur andi bat egin zion lurrean.

        24. Eta erori zan bere oñetara, eta esan zuen: Nere gañera betor, ene Jauna, gaiztakeria au, bakarrik erregututzen dizut utzi dizaiozula zure menpeko oni itz egiten zuri, eta aditu ditzatzula zure serbitzari onen itzak.

        25. Erregututzen dizut, errege ene Jauna, ez zatzakiola malmetitu Nabali, gizon gaiztakin orri, zeren bere izenaren araura zentzungabeko bat da, eta zentzungabetasuna berarekin da; nik berriz zure serbitzari onek ez nituen ikusi, ene Jauna, bidaldu ziñituen zure morroiak.

        26. Orain bada, ene Jauna, bizi da Jaungoikoa eta bizi da zure anima, bada Jauna da galerazi dizuna isuritzea odola, eta gelditu dizu eskua. Orain bada izan ditezela Nabal bezela zure etsaiak, eta gaitz egin nai diotenak nere Jaunari.

        27. Argatik artu ezazu, zure serbitzariak zuretzat ene Jauna ekarri duen doañ au, eta eman zaiezu, zuri, nere Jauna, jarraitzen dizuten mutillai.

        28. Barkatu zaiozu zure serbitzariari bekatu au; zeren ziertoro egingo du Jaunak zuretzat etxe iraunkor bat; zeren zu, ene jabea, gudatzen zera Jaunagatik, ez bedi bada arkitu zugan obenik batere, zure biziko egun guzietan.

        29. Eta baldin iñoiz jaikiko balitza gizonen bat zu persegitzera, eta zuri bizia kendu nairik, izango da zaitu eta gordea nere Jaunaren anima, zure Jaun Jainkoaren aldean bizi diradenen lorapilla bezela, eta kontrara zure etsaien anima izango da birunkatu eta aurtikia bizitzatik, aballarekin botatako arria bezela.

        30. Jaunak bada ematen dizkizunean, o nere jabea, zugatik lendanaz esanik dituen gauza on guziak, eta jartzen zaituenean agintari Israelen gañean,

        31. Ez dezu idukiko zuk, ene jauna, odol obenikan gabea isuri izanaren, eta zu zurez bengatu izanaren biotzeko damu ta kezkarikan, eta Jaungoikoak onez betetzen zaituanean, oroituko zera, o nere jauna, zure serbitzariarekin.

        32. Eta esan zion Dabidek Abigaili: Bedeikatua izan dedilla Israelko Jaun Jainko, neri bidera irtetzera bidaldu zaituana, eta bedeikatuak izan ditezela zure itzak,

        33. Eta bedeikatua zu, galerazi didazuna gaur joatea odola isuritzera, eta bengatzera nere eskuz.

        34. Bestela, juramentu egiten det Israelko Jaun Jainkoa gatik, zeñak galerazi didan zuri gaitz egitea, ez etorrienean zu ain laster neri bidera irtetzera, etzan ezer bizirik geldituko Nabalen etxean gaurtik biarrera, ez da txakur bat bederik.

        35. Artu zituen bada Dabidek bere eskutik ekarri ziozkan gauza guztiak, eta esan zion: Zoaz ongi zure etxera, ikusten dezu egin dedala eskatu didazuna, eta egin dedala zure begirunez.

        36. Eta Abigail itzuli zan Nabalgana, eta ona non zuen bere etxean janedan bat, erregeren janedana bezelakoa, eta poz zan Nabalen biotza, zeren zegoan txit moskortua, eta etzion egin itzik txikirik ez andirik goizeraño.

        37. Egunsentian berriz txegosi zuenean ardoa Nabalek, adirazi zion bere emazteak irago zana, eta izoztu zitzaion barrendik bere biotza, eta gelditu zan arri bat bezela.

        38. Eta irago ziradenean amar egun, zauritu zuen Jaunak Nabal, eta il zan.

        39. Eta jakiñik Dabidek il zala Nabal, esan zuen: Bedeikatua izan dedilla Jauna bengatu nauena Nabalek egin zidan prestuezkeriatikan, eta libratu zuena bere serbitzaria, egitera zijoan gaitzetik, eta erori erazi diona Nabalen gaistakeriari bere beraren buruaren gañera. Bidaldu zituen bada Dabidek mandatariak, eta itzegin zuten Abigailekin, Dabidek bere emaztetzat artzearen gañean.

        41. Zeñ jaikita makurtu zan lurreraño, eta esan zuen: Ona emen zure serbitzari, menpeko bat izango dana, nere jaunaren serbitzariai oñak garbitzeko.

        40. Eta Dabiden mandatariak etorri ziran Abigailgana Karmelora, eta itz egin zioten, esaten zutela: Dabidek bidaldu gaitu zugana, artzeko berak zu bere emaztetzat.

        42. Eta arin ibillirik jaiki zan Abigail, eta igo zan asto baten gañera, eta joan ziraden berarekin bost donzella bere neskame, eta jarraitu zien Dabiden mandatariai, eta etorri zan Dabiden emazte izatera.

        43. Eta Dabidek gañera artu zuen Akinoam Jezraelgoa, eta biak ziraden bere emazteak.

        44. Saulek berriz eman zion bere alaba Mikol, Dabiden emaztea Falti Laisen seme, Galimgoa zanari.

 

OGEITA SEIGARREN KAPITULUA

        1. eta etorri ziraden Ziftarrak Saulgana Gabaan, esaten zutela: Begira Dabid dagoala ezkutatua Hakilako muño, eremuaren aurkez dagoanean.

        2. Eta jaiki zan Saul, eta berarekin Israelko iru milla gizon autu, billatzeko Dabid Zifko eremuan.

        3. Eta Saulek jarri zituen bere etzauntzak Hatxilako Gabaan, zeñ dagoan eremuaren aurkez bidearen gañean, eta Dabid zegoan eremuan. Eta ikusirik etorria zala bere ondoren eremura,

        4. Bidaldu zituen zelatariak, eta jakin zuen txit ziertoro allegatua zala ara.

        5. Eta jaiki zan Dabid ixiltxorikan, eta joan zan saul zegoan tokira. Eta ikusirik tokia, zeñatan lo egiten zuen Saulek, eta Abner Nerren seme, bere martizdien agintariak, eta Saul zegoala lotan bere etzauntzean, eta bere inguruan gañerako jende guzia,

        6. Esan zion Dabidek Akimelek Hetetarrari, eta Abisai Sarbiaren seme, Joaben anaiarenari: Nor jetxiko da nerekin Saulen etzauntzetara? Eta esan zuen Abisaik: Ni jetxiko naiz zurekin.

        7. Joan ziraden bada Dabid eta Abisai jende huragana gauaz, eta arkitu zuten Saul etzinik eta lotan bere etzauntzean, eta lanza sarturik lurrean bere buruaren aldamenetik, eta Abner eta beste jendea lotan Saulen inguruan.

        8. Eta esan zion Abisaik Dabidi: Jaungoikoak jarri du gaur zure eskuetan zure etsaia. Orain bada banoa jositzera lurrean lanzaren ots batekin, eta bigarrenaren premiarik ez da izango.

        9. Baña Dabidek esan zion Abisairi: iñolaere ez ezazu il, zeren zeñak luzatuko du bere eskua, obenik gabe, Jaunaren igortziaren kontra?

        10. Eta gañera esan zuen: Jaungoiko biziagatik juramentu egiten det, Jaunak iltzen ez badu, edo iltzen ez bada berez, edo galtzen ez bada gudaren batean,

        11. Jaunaren laguntasunarekin ez dedala luzatuko nere eskua Jaunaren igortziaren kontra. Orain bada artu ezazu, bere oapuruan dagoan lanza, eta ur ontzia; eta goazen.

        12. Artu zuen bada Dabidek lanza, eta Saulen oapuruan zegoan ur ontzia, eta joan ziraden. Eta etzan izan iñor ikusi zituenik, ez sentitu, eta etzan ere iñor esnaatu (sic), baizik guziak zeuden lotan, zeren Jaunaren logalea erori zan beren gañera.

        13. Eta irago zanean Dabid beste aldamenera, eta gelditurik urrutian mendiaren erpiñean, eta zegoala beren artean tokarte andi bat,

        14. Deadar egin zien Dabidek jendeari, eta Abner Nerren semeari, esaten zuela: Ez ote didazu erantzungo, Abner? Eta erantzuten ziola Abnerrek, esan zion: Zeñ aiz i, deadarrez ari aizana, eta erregea atsekabetzen dekana?

        15. Eta esan zion Dabidek Abnerri: Ez al zera zu gizon sendoa? Eta, zu bezelako beste bat bai al dago Israelen? Zergatik bada ez dezu zaitu errege zure jauna? Bada sartu da erriko bat errege zure Jauna iltzera.

        16. Ez da au kunplitzea, beartuta zaudena. Jaungoikoa dan bezela diot, eriotzaren diña zeratela zuek zaitu ez dezutenok zuen jabea, Jaunak igortzia. Orain bada begiratu ezazu non dagoan erregeren lantza, eta non dagoan, bere oapuruan zegoan ur ontzia.

        17. Eta ezagutu zuen Saulek Dabiden boza, eta esan zuen: Ez al da zurea boz au, ene seme Dabid? Eta erantzun zuen Dabidek: Nere boza da, errege ene jauna.

        18. Eta esan zuen gañera. Zer gauza gatik nere jaunak persegitzen du bere serbitzaria? Zer egin det? Edo zer gaitz arkitzen da nere eskuetan?

        19. Aditu ditzatzula bada arren orain, erregututzen dizut, nere errege eta jauna, zure serbitzariaren itzak, Jauna baldin bada igitzen zaituana nere kontra, oniritzi bizaio doañ onen usaiari, baña gizonak baldin badirade, madarikatuak izan bediz Jaunaren aurrean, aurtiki nautenak gaur bizi ez nadin Jaunaren primezan, esaten dutela: Oa, eta serbitu itzak jainko arrotzak.

        20. Orain bada ez bedi izan isuria lurrean nere odola Jaunaren aurrean, atera dalako Israelko erregea arkakuso baten billa, joan oi dan bezela eper baten ondoren mendietan.

        21. Eta esan zuen Saulek: Bekatu egin det, itzuli zaite, ene seme Dabid, iñolaere ez dizut aurrerakoan gaitzik egingo, nere bizia izan dalako gaur balio andikoa zure begietan, agiri da zeñ gaizki egin dedan, eta ez ditudala jakin gauza txit aski.

        22. Eta erantzun zuen Dabidek, esaten zuela: Ona emen erregeren lanza, irago dedilla erregeren morroietatik bat eta eraman dezala.

        23. Gañerakoan Jaunak sariztatuko du bakoitza bere zuzentasunaren eta leialtasunaren araura, zeren Jaunak jarri zaitu gaur nere eskuan, eta ez det nai izan luzatu nere eskua Jaunak igortzitakoaren gañera.

        24. Nola bada zure bizia izan dan gaur estimatua nere begietan, ala izan ere bedi nerea Jaunaren begietan, eta libratu natzala berak edozeñere naigabetatik.

        25. Eta Saulek esan zion Dabidi: Bedeikatua izan zaitezela zu, ene seme Dabid. Dudarikan gabe egingo dituzu gauza andiak, eta andia izango da zure eskua. Gero Dabid joan zan bere bidetik, eta Saul itzuli zan bere etxera.

 

OGEITA ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta esan zuen Dabidek bere biotzean: Atzenean ere egunen batean eroriko naiz Saulen eskuetan. Ez al zait obekiago iges egitea, eta jartzea toki seguruan Filistintarren lurrean, galdu ditzan Saulek itxedopenak, eta utzi ditzaion ni billatzeari Israelko alderri guzietan? igesko det bada bere eskuetatik.

        2. Eta jaiki zan Dabid, eta joan zan bera, eta seireun gizonak berarekin Akis Maoken seme, Jethko erregeagana,

        3. Eta bizitu izan zan Dabid Akisekin Jethen, bera eta bere jendea; bakoitza bere familiarekin, eta Dabid bere bi emazterekin, Akinoam Jezraelekoa, eta Abigail Karmeloko Nabalen emaztea izan zanarekin.

        4. Eta gaztigua eman zaioten Sauli, Dabidek iges zuela Jethera, eta onenbesterekin etzuen Saulek berriz alegiñikan egin Dabid arrapatzeko.

        5. Dabidek berriz esan zion Akisi: Baldin arkitu badet grazia zure begietan, eman bekit tokia lur onetako errietatik batean bizitzeko an, zeren zertarako egongo da zure serbitzaria zurekin errege errian?

        6. Onenbesterekin Akisek eman zion egun artan Sizeleg; eta onegatik izan zan egiña Sizeleg Judako erregeena gaurko eguneraño.

        7. Eta Dabid Filistintarren lurrean bizitu izan zan egunen zenbata, izan zan lau illabete.

        8. Zeñatan ateratzen zan Dabid bere jendearekin egitera irtaldiak Jessuri eta Jerziren gañera, eta Amalektarren gañera, zeren erri oietan bizi zan jendea anziñatik lur artan, Surreko bidetik Ejiptoko lurreraño.

        9. Eta zauritzen zuen Dabidek lur guztia, utzi gabe bizirik gizasemerik, ez emakumerik, eta zeramazkiala berarekin, ardiak, eta idiak, eta astoak, eta gameluak, eta soñekoak, itzultzen zan, eta etortzen zan Akisgana.

        10. Eta esaten zion Akisek: Zeñi esetsi diozu gaur? Erantzuten zion Dabidek: Jadaren egoe aldamenari, eta Jerameelen egoe aldamenari, eta Zeniren egoe aldamenari.

        11. Dabidek etzuen utziten bizirik gizasemerik, ez emakumerik, etzituen ere ekarten Jethera, esaten zuela: Ez dezatela gero itz egin gure kontra. Oiek egin zituen Dabidek, eta au zeukan erabagita; Filistintarren alderrian bizitu izan zan denbora guztian.

        12. Eta Akis Dabiden fiya zan, esaten zuela: Gaitz asko egin ditu Israelko bere erriaren kontra. Argatik geldituko da beti nere serbitzari egiñik.

 

OGEITA ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan egun aietan, Filistintarrak biltzea beren martizdiak, gertutzeko gerran egiteko Israelen kontra, eta esan zion Akisek Dabidi: Jakin ezazu nerekin etorriko zerala gerrara zu eta zure jendea.

        2. Eta erantzun zion Dabidek Akisi: Orain jakingo dezu zer egingo duen zure serbitzariak. Eta esan zion Akisek Dabidi: Eta nik jarriko zaitut nere buruaren gordetzalletzat egun guzietan.

        3. Eta il zan Samuel, eta negar egin zuen beragatik Israel guztiak, eta lurpetu zuten Ramathan bere errian. Eta Saulek kendu zituen lurretik sorgintzalleak eta aztiak.

        4. Eta bildu ziraden Filistintarrak, eta etorri ziran, eta jarri zituzten etzauntzak Sunamen, eta Saulek ere bildu zuen Israel guzia, eta etorri zan Jelboera.

        5. Eta ikusi zituen Saulek Filistintarren etzauntzak, eta beldurtu zan, eta bere biotza txit izutu zan.

        6. Eta itundu zan Jaunarekin, eta etzion erantzun ez ametzen bitartez, ez apaizen bitartez, ez profeten bitartez.

        7. Eta esan zien Saulek bere morroiai: Billatu zadazute pithonen espiritua duen emakume bat, eta joango naiz beragana, eta galdetuko det bere bitartez. Eta esan zioten bere morroiak: Bada Endorren pithonen espiritua duen emakume bat.

        8. Aldatu zuen bada bere soñekoa, eta artu zituen beste jantzi batzuek, eta joan zan bera eta bi gizaseme berarekin, eta allegatu ziran gauaz emakumearen etxera, eta esan zion: Aztiatu zadazu Pitongatik, eta egin ezazu agertu dakidala esaten dizudana.

        9. Eta esan zion emakumeak: Ongi dakizu Saulek egin duen guzia, eta nola deserritu dituen lurretik sorgintzalleak eta aztiak, zergatik bada jartzen diozkazu zelatadak nere animari, kendu dizadaten bizia?

        10. Eta juramentu egin zion Saulek Jaunagatik, esaten zuela: Jauna bizi dan bezela diot, ez zaitzula etorriko gauza augatik gaitzikan batere.

        11. Eta esan zion emakumeak: Zeñi agertu eraziko diot zugana? Zeñak erantzun zuen: Samueli agertuerazi zaiozu nigana.

        12. Eta ikusi zuenean emakumeak Samuel, egin zuen deadar andi bat, eta esan zion Sauli: Zergatik engañatu nazu? Zeren zu zera Saul.

        13. Eta erregeak esan zion: Etzaite beldur izan, zer ikusi dezu? Eta esan zion emakumeak Sauli: ikusi ditut lurretik igotzen diraden jainkoak.

        14. Eta esan zion Saulek: Zelakoa da bere irudia? Emakumeak erantzun zuen: igo da gizon zar bat, eta dago mantu batekin estalia. Eta aditu zuen Saulek Samuel zala, eta makurtu zan bere arpegiarekin lurra jotzeraño, eta agur andi bat egin zion.

        15. Eta esan zion Samuelek Sauli: Zergatik galdu erazi didazu nere atsedena, agertu eragiten didazula? Eta esan zuen Saulek: Txit estutua nago; zeren Filistintarrak ari dirade gerran nere kontra, eta Jaungoikoak alde egin du nigandik, eta ez nau aditu nai izan, ez profeten bitartez, ez ametsez. Argatik ots egin dizut erakutsi dizadazun zer egingo dedan.

        16. Eta esan zuen Samuelek: Zergatik galde egiten didazu, alde egin duen ezkeroz Jaunak zugandik, eta irago zure ielostariagana?

        17. Zeren Jaunak egingo du zurekin, nik bere izenean adirazi nizuna. Kenduko du zure eskuetatik erreiñua eta emango dio zure lagun urko Dabidi,

        18. Etziñiolako obeditu Jaunaren bozari, eta etzenduelako ere egin nai bere aserrearen sumintasunak eskatzen zuena Amalektarren kontra. Gauza augatik egin dizu Jaunak gaur, sufritzen dezuna.

        19. Eta gañera Jaunak jarriko zaituzte zu eta Israel Filistintarren eskuetan. Biar zu eta zure semeak egongo zerate nerekin, baita Israelko etzauntzak ere jarriko ditu Jaunak Filistintarren eskuetan.

        20. Eta bereala Saul erori zan luze luze lurrean, izututa aditzean Samuelen itzak, eta zegoan indarrikan gabe, etzuelako ezer jan egun guzi artan.

        21. Emakume hura berriz sartu zan Saul zegoan tokian (zeñ zegoan txit genasia) eta esan zion: Ona non zure serbitzariak obeditu dion zure bozari, eta jarri det nere bizia irriskuan, eta aditu ditut esan dizkidazun itzak.

        22. Orain bada aditu ezazu zuk ere zure serbitzariaren boza, eta jarriko dizut aurrean ogi mokadu bat, zuk janik sendatu zaitezen, eta jarraitu dizaiokezun bideari.

        23. Berak etzuen nai izan, eta esan zuen: Ez det jango. Baña bere morroiak eta emakumeak artara igitzen zuten, eta atzenean oben egiñik beren eskarietara, jaiki zan lurretik, eta eseri zan oe baten gañean.

        24. Emakume hurak berriz bazuen etxean txal gizendutako bat, eta joan zan arin, eta il zuen, eta arturik iriña, oratu zuen, eta erre zituen legami gabeko ogi batzuek.

        25. Eta jarri zituen guztiak Saulen eta bere morroien aurrean. Zeñak jan zutenean, jaiki ziran, eta ibilli ziran bidean gau guzi artan.

 

OGEITA BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Filistintarrak bada bildu zituzten beren martizdi guziak Afeken, baita Israelek ere jarri zituen etzauntzak, Jezrahelen zegoan iturriaren aldean.

        2. Eta Filistintarren satrapak zijoazen euneko eta millako taldetan; Dabid eta bereak berriz zijoazen ostean Akisekin.

        3. Eta esan zioten Akisi Filistintarren agintariak: zer egiten dute emen hebreotar oiek? Eta erantzun zien Akisek Filistintarren agintariai: Ez al dezute ezagutzen Dabid, Saul Israelko erregea serbitu zuena, eta egun asko, edo urteetan nerekin dagoana, eta ez det iñoiz arkitu beragan gauza gaiztorikan batere, nigana irago zan egunetik gaurko eguneraño?

        4. Eta aserretu ziran bere kontra Filistintarren agintariak, eta esan zioten: itzuli bedi atzera gizon au, eta egon bedi izentatu diozun tokian, eta ez bedi etorri gurekin gudara, gure kontra jarri ez dedin, guda asitzen degunean: zeren, zeñ beste modutara bigundu dezake bere jauna, gure buruakin baizik?

        5. Ez al da au arako Dabid, zeñi kantatzen zioten dantzetan, esaten zutela: il zituen Saulek bere millak, eta Dabidek bere amar millak?

        6. Ots egin zion bada Akisek Dabidi, eta esan zion: Jaungoikoa bizi dan bezela diot, zu zerala zuzena eta ona nere begietan, eta sartu zerala nere etzauntzetan, eta beretatikan atera zerala, gauza gaitzik nik arkitu gabe zugan, nigana irago ziñan egunetik gaurko eguneraño; baña etzera satrapen gogokoa.

        7. Itzuli zaite bada, eta ongi zoaz, mindu ez ditzatzun satrapen begiak.

        8. Eta esan zion Dabidek Akisi: Zer egin ote det bada nik, eta zer arkitu dezu nigan zure serbitzari onegan, zure aurrean jarri nintzan egunetik gaurko eguneraño, ni ez joateko eta gudatzeko errege nere jaunaren etsaien kontra?

        9. Eta erantzuten ziola Akisek esan zion Dabidi: Ongi dakit ona zerala zu nere begietan, Jaungoikoaren aingeru bat bezela; baña Filistintarren agintariak esan zuten: Ez da igoko gurekin gudara.

        10. Argatik jaiki zaite zu, eta zurekin etorri ziraden zure jaunaren serbitzariak, eta oraindik gaua dala jaikitzen zeratela, eta asiten danean egun sentia, zoazte.

        11. Jaiki zan bada Dabid bere jendearekin oraindikan gaua zala, joateko goizean, eta itzultzeko Filistintarren lurrera, eta Filistintarrak igo ziraden Jezrahelera.

 

OGEITA AMARGARREN KAPITULUA

        1. Eta allegatu ziradenean Dabid eta bereak Sizelejera irugarren egunean, Amalektarrak egin zuten erasoera bat Sizelejera egoe aldamenetikan, eta arrapatu zuten Sizeleg, eta su eman zioten.

        2. Eta katibu eraman zituzten ango emakumeak, txikienetik andienerañokoak, baña etzuten batere il, baizik eraman zituzten berakin, eta bazijoazen beren bidean.

        3. Allegatu ziradenean bada Dabid eta bereak errira, eta arkitu zutenean errea, eta beren emazteak eta beren semeak eta alabak katibu eramanak ziradela,

        4. Altxatu zituzten beren bozak Dabidek, eta berarekin zegoan jendeak, eta negar egin zuten aliketa malkoak aitu ziozkaten bitartean.

        5. Dabiden emazte biak ere, Akinoam Jezraeltarra, eta Abigail, Karmeloko Nabalen alarguna, izan ziraden katibu eramanak.

        6. Eta txit tristetu zan Dabid, zeren erriak arrika egin nai zion, zeren bakoitzaren anima zegoan mingoitza beren seme eta alabak gatik; Dabid berriz sendatu zan bere Jaun Jainkoagan.

        7. Eta esan zion Abiatar Akimeleken seme apaizari: Alderatu zadazu efoda. Eta alderatu zion Abiatarrek efoda Dabidi,

        8. Eta itundu zan Dabid Jaunarekin, esaten ziola: Jarraituko ote diotet lapurtxo oiei, eta arrapatuko ote ditut, ala ez? Eta Jaunak erantzun zion: Jarraitu zaiezu, dudarikan gabe arrapatuko dituzu, eta kenduko diezu ostuta daramatena.

        9. Joan zan bada Dabid bera, eta berarekin zeuden seireun gizonak, eta allegatu ziran Besorgo errekaraño, eta beretatik batzuek aulduak gelditu ziraden.

        10. Dabid bada eta lareun gizon joan ziraden aurrera, zeren gelditu ziran berreun, zeñak nola zeuden nekatuak, ezin zuten irago Besorko erreka.

        11. Eta arkitu zuten kanpoan Ejiptotar gizon bat, eta eraman zuten Dabidgana, eta eman zioten jateko ogia, eta edateko ura,

        12. Eta piko legorrezko ogi zati bat, eta maspasazko bi bildura. Zeñak jan zituenean, asnasa artu zuen, eta sendatu zan, zeren iru egunean eta iru gautan etzuen jan ogirik, ez edan urik.

        13. Dabidek orduan esan zion: zeñena zera zu? Edo nongoa? Eta nora zoaz? Berak erantzun zuen: Ni naiz Ejiptoko mutil gazte bat, Amalektar baten menpekoa: eta nere Jaunak utzi ninduen, orain iru egun dala eritzen asi nintzalako.

        14. Zeren guk egin ginduen eraso bat Zerethiren egoe aldamenetikan, eta Judarontz, eta Kaleben egoerontz eta su eman giñion Sizeleji.

        15. Eta esan zion Dabidek: Eraman bai al nazakezu martizdi talde ori dagoan tokira? Berak erantzun zuen: Juramentu egin zadazu Jaungoikoagatik, ez nazula ilko, eta ez nazula ere jarriko nere jaunaren eskuetan, eta nik eramango zaitut martizdi talde ori dagoan tokira. Eta Dabidek juramentu egin zion.

        16. Eta ijitoak zuzenduta Dabid,ona non arkitu zituzten zeudela etzinda lurrean kanpo guzitik, jaten eta edaten zutela, eta jai eguna bezela zelebratzen, Filistintarren eta Judako errian artu zituzten ebaspilla eta gauzak gatik.

        17. Eta zauritu zituen Dabidek arratsalde artatik urrengo eguneko arratsalderaño, eta etzuen igesik egin beretatik batek ere, baizik bakarrik lareun gazte, gameluetara igo zutenak. Oiek iges zuten.

        18. Dabid bada egin zan, Amalektarrak eraman zuten guziaren jabe, eta kendu ziezten bere bi emazteak.

        19. Eta etzan faltatu gauzarik, ez txikirik, ez andirik ez semeetatik, ez alabetatik, ez eraman zutenetik, eta ekarri zuen Dabidek, aiek arrapatu zuten guztia.

        20. Eta artu zituen abere talde guziak, eta eleak, eta ibilli erazi zien bere aurretik, eta esan zuten: Oiek dirade Dabidek arrapatuak.

        21. Etorri zan bada Dabid aulduta gelditu ziran, eta berari jarraitu ezin izan zioten berreun gizonak gana, zeñai agindu zien egoteko Besorgo errekan, zeñak irten zitzaiozkaten bidera Dabidi, eta berarekin zetorren jendeari. Eta alderaturik Dabid berak gana, egin zien pakezko agurra.

        22. Eta Dabidekin joan ziradenetatik gizon gaizto eta biurri guziak, esan zuten: Etziradelako etorri gurekin, ez diegu emango arrapatu ditugun gauzetatik batere, baizik aski zaio bakoitzari bere emaztea eta semeak, oiek artzen dituztenean, bijoaz.

        23. Baña Dabidek esan zien: Ez ezazute arren, nere anaiak, onelakorikan egin, Jaunak eman dizkigun gauzakin, berak zaitu gaituan ezkeroz, eta jarri dituen ezkeroz gure eskuetan, gure kontra eraso ziraden lapurtxo aiek.

        24. Etzaituzte ere iñork adituko itz onen gañean. Zeren ano berdiña izango du gudara dijoanak, eta bagakian gelditzen danak, eta berdiñean partituko dituzte.

        25. Eta egin zan egun artan, eta aurrerako erabaki eta agindu zan, eta izan zan lege bat bezela Israelen gaurko eguneraño.

        26. Etorri zan bada Dabid Sizelejera, eta bidaldu ziozkaten doañak arrapatu zuenetik, Judako zar, bere alderagokoai, esaten ziela: Artu ezazute doañ au Jaunaren etsaiai arrapatu diegunetik,

        27. Zeudenai Bethelen, eta Ramothen egoerontz, eta Jetherkoai.

        28. Eta Aroerkoai, eta Sefamothkoai, eta Estamokoai.

        29. Eta Rakalkoai, eta Jeramealko errietakoai, eta Zeniko errietakoai.

        30. Eta Aramakoai, eta Asango aintzirakoai, eta Atatxkoai.

        31. Eta Hebrongoai, eta Dabid berekin bizitu izan zan toki aietan zeuden gañerakoai.

 

OGEITA AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Filistintarrak berriz gudan ari ziraden Israeltarrakin, eta iges egin zuten Israelkoak Filistintarren aurretik, eta erori ziraden illak Jelboeko mendian.

        2. Eta Filistintarrak eraso zieten Sauli eta bere semeai, eta il zituzten Jonatas, eta Abinadab, eta Melkisua Saulen semeak,

        3. Eta gudako pisu guztia zuzendu zan Saulgana, eta iritxi zuten ballestariak, eta gelditu zan, berak txit zauritua.

        4. Eta esan zion Saulek bere ezkutariari: Atera ezak ire ezpata maginatikan, eta eman zadak estokada bat, allegatu ez ditezkan zirkunzidatu gabeko oiek, eta il ez nazakaten burlatzen ditukala nerekin. Baña ezkutariak etzuen egin nai, zeren zegoan txit izutua. Eta ala artu zuen Saulek bere ezpata, eta erori zan bere gañera.

        5. Ikusi zuenean au bere ezkutariak, au da, illa zala Saul, erori zan bera ere bere ezpataren gañera, eta il zan berarekin.

        6. Il zan bada egun artan Saul, eta bere iru semeak, eta bere ezkutaria, eta bere aldean zeuden gizaseme guztiak.

        7. Ikusirik berriz Israelko gizon, ibarraren beste aldamenean zeudenak, eta Jordanen beste aldamenekoak, Israeltarrak iges egin zutela, eta Saul ta bere semeak illak ziradela, utzi zituzten beren erriak, eta iges egin zuten, eta etorri ziraden Filistintarrak, eta bizitu izan ziraden beretan.

        8. Arkitu zanean biaramongo eguna, joan ziraden Filistintarrak, kentzera illai zeukatena, zeñaen artean arkitu zituzten Saul eta bere iru semeak zetzatela Jelboeko mendiaren gañean.

        9. Eta ebaki zioten burua Sauli, eta kendu ziozkaten bere armak, eta bidaldu zuten albista Filistintarren erri guzietara adirazi zezaten garaipena ospearekin idoloen elizetan eta errietan.

        10. Eta jarri zituzten bere armak Astarothen elizan, bere gorputza berriz eseki zuten Bethsango murruan.

        11. Aditu zituztenean Jabes Galaadkoan bizi ziradenak, Filistintarrak Saulekin egin zituzten gauza guztiak,

        12. Jaiki ziraden gizonik sendoen guztiak, eta ibilli ziraden gau guztian, eta artu zuten Saulen gorputz illa eta bere semeen gorputz illak Bethsango murrutik, eta etorri ziran Jabes Galaadkora, eta erre zituzten an.

        13. Eta artu zituzten bere ezurrak, eta lurpetu zituzten Jabesko basoan, eta baru egin zuten zazpi egunean.

 

aurrekoa hurrengoa