www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (1)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

ERREGEEN BIGARREN LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan Saul il ezkero, itzultzea Dabid Amalektarrak deseginda, eta egotea Sizelejen bi egunean.

        2. Eta irugarren egunean agertu zan gizon bat, zetorrena Saulen etzauntzetatik soñeko urratuarekin, eta autsez burua estalita, eta allegatu zanean Dabidgana, etzin zan bere arpegiaren gañean, eta agur andi bat egin zion.

        3. Eta esan zion Dabidek: Nondik zatoz? Eta berak erantzun zion: Israelko etzauntzetatik iges egin det.

        4. Eta Dabidek galdetu zion: Zer da gertatu dana? Adirazi zadazu. Berak erantzun zuen: Erriak iges zuen gudatik, eta erriko asko erori ziraden eta il ziraden, baita Saul eta Jonatas bere semea ere il dirade.

        5. Eta esan zion Dabidek berri au zekarkion gazteari: Nondik dakizu il dala Saul, eta Jonatas bere semea?

        6. Eta erantzun zion berria zekarkion gazteak: Ustekabean etorri nintzan Jelboeko mendira, eta Saul zegoan etzinda bere lanzaren gañean; gurdiak eta zaldidiak berriz alderatzen ziraden beragana,

        7. Eta begiraturik berak atzerontz itzulita, eta ikusi ninduenean ots egin zidan. Eta erantzunik nik berari: Emen naiz.

        8. Esan zidan: Zeñ zera zu? Eta esaten diot: Amalektarra naiz ni.

        9. Eta berak esan zidan: Jarri zaite nere gañean, eta il nazazu, zeren antsiaz betea arkitzen naiz eta oraindikan nere anima guzia nigan da.

        10. Eta bere gañean jarrita, il nuen, zeren nekusan ezin zezakeala bizi alako galmenaren ondoan. Eta artu nuen bere buruan zeukan boillandea, eta bere besoko besakia, eta onara ekarri dizkizut zuri nere jauna

        11. Dabidek orduan eldurik bere soñekoai urratu zituen, eta berarekin zeuden gizon guztiak,

        12. Eta asi ziran adiaka, eta negar egin zuten, eta baru egin zuten arratsalderaño Saulgatik, eta bere seme Jonatasgaitik, eta Jaunaren erriagatik, ezpataz iragoak izan ziradelako.

        13. Eta esan zion Dabidek, berria ekarri zion gazteari: Nongoa zera zu? Berak erantzun zuen: Amalektar gizon arrotz baten semea naiz ni.

        14. Eta esan zion Dabidek: Nola ez aiz beldur izan luzatzen eskua Jaunak igortzia iltzeko?

        15. Eta otsegiñik Dabidek bere martizetatik bati, esan zion: Alderatuta, eraso zaiok. Eta ark zauritu zuen, eta il zan.

        16. Eta Dabidek esan zion: ire odola izan zeadilla ire buruaren gañera, zeren ire aoak itz egin zian ire kontra, esaten ziakala: Nik il det Jaunak igortzia.

        17. Eta Dabidek adiakatu zuen progu kantatxo au Saulen gañean, eta bere seme Jonatasen gañean,

        18. (Tiruztaiaren kantatxoa deitzen zaiona, zeñ agindu zuen irakasteko Judako semeai, eskribatua dagoan bezela Justoen liburuan.) Esan zuen bada onela: Begira ezazu, oh Israel, zeñak izan ziraden zaurituak eta il ziraden zure muñoen gañean.

        19. Israelko ospetsuak izan ziraden illak zure mendien gañean, nola erori ziran sendoak?

        20. Ez ezazute eman berria Jethen, eta ez ezazute ere adirazi Askalongo karrikaetan, poztu ez ditezen Filistintarren alabak, eta ez ditzaten ere jolasak egin zirkunzidatu gabeen alabak.

        21. Jelboeko mendiak, ez intzik, ez euririk ez dedilla etorri zuen gañera, eta ez dedilla ere izan lendabizien kanporik, zeren an izan zan azpiratua errutsuen ezkutua, Saulen ezkutua, olioarekin igortzia izan ez balitza bezala.

        22. Illen odolikan gabe, sendoen gantz gabe, etzan iñoiz itzuli atzera Jonatasen gezia, eta Saulen ezpata ere etzan biurtu iñoiz utsa.

        23. Saul eta Jonatas aiñ maitagarriak eta gloriaz beteak beren bizian, eriotzan ere etziran berezitu, arranoak baño ariñagoak, leoiak baño sendoagoak.

        24. Negar egin ezazute bada, o Israelko alabak, negar egin ezazute Saulen gañean, zeñak apaintzen zinduzten granazko soñeko leunakin, eta ematen ziozkatzuten urrezko joiatxoak galantuteko.

        25. Baña, nola erori ziraden sendoak gudan? Nola, o Jelboeko mendiak, izan zan illa Jonatas zuen erpiñetan?

        26. Zure damuz nago, o Jonatas nere anaia, txit liraña, eta donzellarik maitagarriena baño maitagarriagoa. Nola ama batek maitatzen duen bere seme bakarra, ala nik maitatzen zindudan.

        27. Nola erori ziraden sendoak, eta galdu ziraden arma gerrariak?

 

BIGARREN KAPITULUA

        1. Oien ondoan bada itundu zan Dabid Jaunarekin, esaten zuela: igoko bai al naiz Judako errietatik batera? Eta erantzun zion Jaunak: igo zaite. Eta esan zuen Dabidek: Nora igoko naiz? Eta erantzun zion: Hebronera.

        2. Igo zan bada Dabid eta bere bi emazteak, Akinoam Jezraeltarra, eta Abigail Karmeloko Nabalen emaztea izan zana,

        3. Eta eraman ere zituen berarekin Dabidek, berari laguntzen zioten gizonak, bakoitza bere familiarekin: eta bizitu izan ziran Hebrongo errietan.

        4. Eta etorri ziran Judago tribuko gizonak, eta igortzi zuten an Dabid, erreinatu zezan Judako etxearen gañean. Eta gaztigua emana izan zitzaion Dabidi, nola Galaadko Jabeskoak obiatu zuten Saul.

        5. Bidaldu zituen bada Dabidek mandatariak Galaadko Jabeskoak gana, eta esan zien: Jaunak bedeikatuak zuek, egin dezutenak urrikaltasun au zuen Jaun Saulekin, eta obiatu dezutenak.

        6. Jauna oraindandik agertu zatzute dudarik gabe urrikaritsu eta leiala, eta nik ere sariztatuko zaituztet egin dezutelako onelako gauza bat.

        7. Alaitu zaitezte eta asnasa artu ezazute, zeren baldin il bada ere zuen nagusi Saul, alaere Judako etxeak ni unjitu nau bere erregetzat.

        8. Baña Abner Nerren seme, Saulen gudaritegiaren agintari nagusiak, artu zuen Isboseth Saulen semea, eta erabilli zuen ingurumai etzauntzetatik,

        9. Eta jarri zuen Jessuriko, eta Jezraelko, eta Efraimgo, eta Benjaminko, eta Israel guziko errege.

        10. Berrogei urte zituen Isboseth Saulen semeak, asi zanean agintzen Israelen, eta bi urtean agindu zuen, eta bakarrik Judako etxeak jarraitzen zion Dabidi.

        11. Eta Dabid Hebronen, Judako etxearen gañean agintzen, bizitu izan zan denbora da, zazpi urte eta sei illabete.

        12. Eta Abner Nerren semea, Isbosethen Saulen semearen serbitzariakin atera zan etzauntzetatik Gabaonerontz.

        13. Eta Joal Sarbiaren semea, eta Dabiden jendea atera zitzaiozkaten bidera Gabaongo putzuaren aldean. Eta allegaturik toki bat batera, jarri zituzten etzauntzak batzuek besteen aurkez, oiek putzuaren aldamen batean, eta aiek bestean.

        14. Eta esan zion Abnerrek Joabi: Atera bediz gazte batzuek, eta jostatu bediz gure aurrean. Eta erantzun zuen Joabek: Atera bediz.

        15. Atera ziraden bada, eta irago ziraden amabi Benjamintar, Isbosethen Saulen semearen aldetitikan (sic), eta beste amabi Dabiden jendetikan.

        16. Eta itsatsirik bakoitza bere etsaiari buruko illeetatik, irago zuen batetik bestera etsaiaren saietza ezpatarekin, eta erori ziraden batean, eta deitua izan zan toki hura: Gabaongo bulardetsuen kanpoa.

        17. Eta jazar txit gogor bat izan zan egun artan, eta iges zuten Abnerrek eta Israelko gudariak, Dabiden jendeagandik.

        18. Eta zeuden an Sarbiaren iru semeak, Joab, eta Abisai eta Asael, eta Asael zan txit lasterkaria, basoetan dauden basauntzak bezelakoa.

        19. Eta Asaelek jarraitzen zion Abnerri, eta etzuen alderik egin eskuiera, ez ezkerrera utziten ziola Abner persegitzeari.

        20. Begiratu zuen bada Abnerrek bere bizkarrerontz, eta esan zuen: Asael bai al zera zu? Zeñak erantzun zuen: Ni naiz.

        21. Eta esan zion Abnerrek: Zoaz eskuiera edo ezkerrera, eta atxitu ezazu gazteetatik bat, eta artu itzatzu berak dituenak. Baña Asaelek etzion utzi nai bere ondoren joan eta estututzeari.

        22. Eta berriz itz egin zion Abnerrek Asaeli: Alde zaite, utzi zaiozu neri jarraitzeari, ez nazazu jarri zu lurraren kontra jositzeko premian, eta ala ezin altxatuko diot nere arpegia Joab zure anaiari.

        23. Zeñak mezprezatu zuen aditzea, eta etzuen alderik egin nai. Abnerrek orduan jo zuen lanzaren azpiarekin istalokian, eta irago zion aldamen batetikan bestera, eta il zan toki huratan berean. Eta Asael ilda erori zan toki artatik iragotzen ziraden guziak, gelditzen ziraden.

        24. Eta Joabek eta Abisaik jarraitzen zioten bitartean Abner igesi zijoanari, eguzkia sartu zan, eta allegatu ziraden urodiko muñoraño, zeñ dagoan ordekaren aurkez eremuko bidetik Gabaonera.

        25. Eta Benjaminen semak bildu ziraden Abnerrekin, eta jarririk talde batean gelditu ziraden muño baten erpiñean.

        26. Eta Abnerrek deadar egin zion Joabi, eta esan zion: Ez al da aseko zure ezpata, guzien galmenarekin baizik? Ez al dakizu irrizkuko gauza dela etsimendua? Noizarteraño ez diozu esango erriari, utzi dizaiola bere anaiak persegitzeari?

        27. Eta erantzun zuen Joabek: Jainkoa bizi dan bezela diot, itz egin baldin bazeneza orain bezela, goizetik utziko zion erriak bere anaiai persegitzeari.

        28. Tronpeta jo erazi zuen bada Joabek, eta gelditu zan martizdi guzia, eta etzien geiago persegitu Israeli, eta etzuten ere izan esetsirikan.

        29. Abner eta bere gizonak berriz joan ziraden landaetatik gau guzi artan, eta irago zuten Jordana, eta ibillirik Bethongo alderri guztia, itzuli ziraden etzauntzetara.

        30. Eta biurturik Joab, utzita Abner, bildu zuen erri guztia, eta faltatu ziraden Dabiden mutilletatik emeretzi gizon, Asael gabetanik.

        31. Dabiden jendeak berriz zauritu zituzten Benjamintarretatik, eta Abnerrekin zeuden gizonetatik, irureun eta irurogei, zeñak il ere ziraden.

        32. Eta eraman zuten Asael, eta lurpetu zuten bere aitaren obian Belenen. Eta ibilli ziraden gau guzian Joab eta berarekin zeuden gizonak, eta egunsentian berean allegatu ziran Hebronera.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Izan zan bada ele luze bat Saulen etxearen artean, eta Dabiden etxearen artean, Dabid aurreratuaz beti eta sendatuaz geiago eta geiago, eta Saulen etxea eroriaz egunerik egunera.

        2. Eta jaio zitzaiozkan Dabidi semeak Hebronen, eta bere lendabizisortua izan zan Amnon, zeñ iduki zuen Akinoam Jezraheltarragandik.

        3. Eta onen ondoan Txeleab, zeñ iduki zuen Abigail Karmeloko Nabalen emaztea izan zanagandik, irugarrena Absalom, Maatxaren, Tholmai Jessurko erregearen alabaren semea.

        4. Eta laugarrena Adonias, Hagjithen semea, eta bosgarrena Saphathia, Abitalen semea.

        5. Eta seigarrena Jethraam Eglaren Dabiden emaztearena, Seme oiek jaio zitzaiozkan Dabidi Hebronen.

        6. Eta nola aurrera zijoan gerra Saulen etxearen eta Dabidenaren artean, Abner Nerren semeak gobernatzen zuen Saulen etxea.

        7. Eta Saulek iduki zuen emazte azpiko bat Resfa zeritzana, Aiaren alaba. Eta esan zion Isbosethek Abnerri:

        8. Zergatik sartu zera nere aitaren emazte azpikoagana? Zeñak txit aserretua Isbosethen itzakgatik, esan zuen: Txakur zatar batek bezin gutxi balio al det nik Judako tribuaren kontra, urrikaltasuna egin dedalako zure aita Saulen etxearekin, eta bere anaiakin eta aideakin, eta etzaitudalako jarri Dabiden eskuetan, eta zuk billatu dituzu gaur aitzakiak salatzeko ni emakume bat gatik?

        9. Au eta oraindikan geiago egin dezala Jaungoikoak Abnerrekin, egingo ez baldin banu Dabidgatik, Jaunak eskeñi ziona juramentuarekin,

        10. Eramana izan dedilla erreñua Saulen etxetik, eta Dabiden esertokia altxatua izan dedilla Israelen gañean, eta Judaren gañean, Dandik Bersabeeraño.

        11. Eta ezin zion ezerere erantzun, zeren beldur zitzaion.

        12. Bidaldu zituen bada Abnerrek mandatariak Dabidgana, esan zizaioten bere izenean: Nori dagokio lur guzi au, baizik zuri? Eta gañera esan zezatela: Adiskidetu zaite nerekin, zeren nik eskeñtzen dizkizut nere indar guziak, eta ekarriko det zugana Israel guztia.

        13. Erantzun zuen Dabidek: Txit ongi dago, ni adiskidetuko naiz zurekin, baña gauza bat eskatzen dizut esaten dedala: Ez dezu ikusiko nere arpegia, lenago ekarten ez badezu Mikol Saulen alaba, orduan etorriko zera eta ikusiko nazu.

        14. Eta Dabidek bidaldu ziozkan mandatariak Isboseth Saulen semeari, esaten ziola: itzuli zadazu nere emazte Mikol, zeñarekin ezkondu nintzan Filistintarren eun burugatik.

        15. Bidaldu zituen bada Isbosethek, eta kendu zion bere senar Faltiel, Laisen semeari.

        16. Eta bere senarrak jarraitzen zion negarrez Bahurimraño, eta esan zion Abnerrek: Zoaz eta itzuli zaite. Eta bera itzuli zan.

        17. Itz egin ere zien Abnerrek Israelko zarrai, esaten ziela: Denbora da nai zendutela zuek idukitzea Dabid erregetzat.

        18. Ezagutu ezazute bada orain aintzakotzat, Jaunak itz egin eta esan duen ezkero Dabidgatik: Dabid nere serbitzaren eskuz libratuko det Israel nere erria Filistintarren, eta bere etsai guztien eskutik.

        19. Itz egin zion berriz Abnerrek Benjamini ere. Eta joan zan Hebronera esatera Dabidi, Israelkoak eta Benjamingo guztiak erabaki zuten guztia.

        20. Eta etorri zan Dabidgana Hebronera ogei gizonekin, eta eman zien Dabidek Abnerri, eta berarekin etorri ziraden gizonai janedana.

        21. Eta esan zion Abnerrek Dabidi: Joango naiz eta bilduko det zugana, nere Jauna eta erregea, Israel guztia, eta egingo det elkartasuna zurekin, eta aginduko dezu guztien gañean, zure animak nai duen bezela. Eta Dabidek lagundu zion ezkero Abnerri, eta au joanik pakean,

        22. Bereala allegatu ziraden Dabiden eta Joaben mutillak, illik lapur batzuek, arrapatu ziozkaten gauza txit askorekin; Abner berriz etzegoan Dabidekin Hebronen, zeren bidaldu zuen, eta bera joan zan pakean.

        23. Eta Joab eta berarekin zegoan martizdi guzia, etorri ziraden gero, eta esan zioten Joabi nortzukbait: Abner Nerren semea etorri da erregegana, eta au atera da bialtzera, eta joan da pakean.

        24. Eta sartu zan Joab erregegana, eta esan zion: Zer egin dezu? Ona non Abner etorri dan zugana, zergatik utzi diozu, eta joan da eta alde egin du?

        25. Ez al dezu ezagutzen Abner Nerren semea, etorri dala zugana zu engañatzeko, eta jakitera zure sarrerak eta irteerak, eta ezagutzera egiten dituzun gauza guztiak?

        26. Eta aterarik Joab Dabidgandik, bidaldu zituen mandatariak Abnerren ondoren, eta itzuli erazi zion Sirako putzutik, Dabidek etzekiala.

        27. Eta biurturik Abner Hebronera, Joabek eraman zuen berezian atearen erdira, itz egiteko berari marroz, eta zauritu zuen an istaloki batean, eta il zan, bere anaia Asaelen odolaren mendekuan.

        28. Eta aditu zuenean Dabidek gauza onezkero egiña zala, esan zuen: Obengabea nago ni, eta nere erreiñua Jaunaren aurrean betiko, Abner Nerren semearen odoletik.

        29. Eta betor Joaben buruaren gañera, eta bere aitaren etxe guztiaren gañera, ez dedilla ere iñoiz faltatu Joaben etxetik jario lotsagarri, soillak egiten dituen bat, ezta ere legenartiak, eztaere ezpataren lekuan gorua daramaten gizonak, eta beude beti ezpataz iltzen diradenak, eta ogiaren billa eskean dijoazenak.

        30. Joabek bada eta Abisai bere anaiak il zuten Abner, il zuelako beren anaia Asael Gabaongo gudan.

        31. Eta esan zien Dabidek Joabi, eta berarekin zegoan erri guztiari: Urratu itzatzute zuen soñekoak, eta sakuz jantzi zaitezte, eta egin ezazute progua Abnerren illerrezuetan. Eta Dabid erregeak jarraitzen zion illoeari.

        32. Eta obiatu zutenean Abner Hebronen, altxatu zuen Dabidek bere boza, eta negar egin zuen Abnerren obiaren gañean, eta erri guziak ere negar egin zuen.

        33. Eta adiaka ta negarrez ari zala erregea Abner gatik, esan zuen: Ez da il Abner, koldarrak oi diraden bezela.

        34. Etziraden egon lotuta zure eskuak, ezta zure oñak ere kargatuak zepoakin; baizik nola erortzen diraden onak gaiztakeriako semeen aurrean, ala erori ziñan. Eta erri guziak esanik hura bera jarraitu zion negar egiteari beragatik.

        35. Eta etorri zanean talde guzia jatera Dabidekin, oraindikan egun argia zala, juramentu egin zuen Dabidek, esaten zuela: Oiek eta oraindikan geiago egin beza nerekin Jaungoikoak, jango baneza ogirik ez beste gauzarik batere eguzkia sartu dedin baño lenago.

        36. Eta erri guziak aditu zuen, eta ongi iritzi zitzaioten erregeak erri guziaren aurrean egin zuen guziari.

        37. Eta ezagutu zuen erriko jende guziak, eta Israel guziak egun artan, erregea etzala partill izan Abnerren Nerren semearen eriotzan.

        38. Esan ere zien erregeak bere morroiai: Ez al dakizute noaski, galdu dala gaur Israelen bere prinzipeetatik andienetatiko bat?

        39. Ni oraindikan naiz argala, erregetzat unjitua banago ere, eta gizon oiek, Sarbiaren semeak dirade gogorrak neretzat, Jaunak eman dizaiola ordaña gaizkigilleari bere gaiztakeriaren araura.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Isboseth Saulen semeak berriz aditu zuen, Abner illa izan zala Hebronen, eta giltzagetu zitzaiozkan bere eskuak, eta Israel guzia izutu zan.

        2. Saulen seme onek zituen, gudari ibiltarien agintari bi, bataren izena zan Baana, eta bestearen izena Retxal, Remmon Berothtarraren Benjamingo tribukoaren semeak, zeren Beroth ere zan Benjamingotzat idukia.

        3. Eta iges egin zuten Berothtarrak Jetaimera, eta egon ziraden an arrotzak bezela denbora artaraño.

        4. Eta Jonatas Saulen semeak zuen seme bat oñetatik erbala, zeren bost urte zituen, etorri zanean Jezraeltik mandataria Saulen eta Jonatasen ilberriarekin. Eta arturik bere iñudeak, iges egin zuen, eta korrika zijoala iges egiteko, erori zan, eta gelditu zan erren eta izan zuen izena Mifiboseth.

        5. Bazetoztela bada Remmonen seme Berothtarrak, Rekab eta Baana, sartu ziraden egunaren indarrik andienean Isbosethen etxean, zeñ zegoan lotan bere oearen gañean egerdian. Eta etxeko neskame atezai, garbitzen zegoana, loak artu zuen.

        6. Sartu ziraden bada etxean iñork ikusi gabetanik, Rekab eta Baana bere anaia, artzen zituztela galburuak, eta zauritu zuten istaloki batean, eta iges zuten.

        7. Zeren etxean sartu ziradenean, bera zegoan lotan bere oearen gañean bere gelan, eta zauritzen zutela il zuten, eta kendurik bere burua, ibilli ziraden gau guzian eremuko bidetik.

        8. Eta eraman zuten Isbosethen burua Dabidgana Hebronera, eta esan zioten erregeari: Ona emen Isbosethen, Saulen semearen, zure etsai, zuri bizia kentzeko asmoetan zebillanaren burua, eta Jaunak eman dio gaur nere jaun erregeari benganza Saulgandik eta bere jatorriagandik.

        9. Dabidek berriz erantzuten ziotela Rekab eta bere anaia Baana, Remmon Berethtarraren semei, esan zien: Jaun, nere anima naigabe guzitik libratu zuena bizi dan bezela diot.

        10. Baldin berria ekarri eta esan zidan hura: Saul il da, uste zuena albista bat zekardala, eldu eta il erazi banuen Sizelejen, zirudianean ordaña eman bear litzaiokeala berri ona gatik:

        11. Zenbat geiago orain, gizon gaizto batzuek il dutenean obengabeko gizon bat bere etxean, bere oearen gañean, ez det eskatuko bere odola zuen eskutik, eta etzaituztet kenduko lurretik?

        12. Agindu zien bada Dabidek bere mutillai, il zitzatela, eta epakitzen zituztela beren eskuak eta oñak, eseki zituzten putzuaren gañean Hebronen; Isbosethen burua berriz eraman zuten eta obiatu Abnerren obian Hebronen.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Eta etorri ziraden Israelko tribu guziak Dabidgana Hebronera, esaten zutela: Emen gauzkazu, zure ezurra eta zure aragia gera.

        2. Gañera denbora da, Saul zanean gure erregea zu ziñan Israelko agintaria, eta zuri esan dizu Jaunak: Zuk zaituko dezu Israelko nere erria, eta zu izango zera Israelko agintaria.

        3. Etorri ere ziraden Israelko zarrak erregeagana Hebronera, eta Dabid erregeak egin zuen elkartasuna berakin Hebronen Jaunaren aurrean, eta unjitu zuten Dabid erregetzat Israelen gañean.

        4. Ogeita amar urte zituen Dabidek erreinatzen asi zanean, eta erreinatu zuen berrogei urtean.

        5. Erreinatu zuen zazpi urtean eta sei illabetean Hebronen Judaren gañean, eta Jerusalenen erreinatu zuen ogeita amairu urtean Israel guztiaren gañean eta Judaren gañean.

        6. Eta joan zan erregea berarekin zeuzkan gizon guztiakin, Jerusalenera, an bizi ziraden Jebuseoen kontra, eta berak esan zioten Dabidi: Etzera sartuko onara, baldin botatzen ez badituzu itsuak eta errenak, zeñak dioten: Ez da sartuko Dabid onara.

        7. Baña Dabidek artu zuen Siongo gaztelua, au da Dabiden erria.

        8. Zeren Dabidek eskeñi zion egun artan saria, Jebustarrak zauritzen zituenari, eta ukitzen zienari tellatuetako urbideai, eta botatzen zituenari, Dabiden animari gorroto zioten itsuak eta errenak. Argatik esaten da esangian: itsurik ez errenik ez da sartuko elizan.

        9. Eta bizi izan zan Dabid gazteluan, eta deitu zion Dabiden erria, eta eginerazi zituen etxeak inguruan eta barrendik Mellotik asiten zala.

        10. Eta Dabid zijoan sendatu eta aziaz geiago eta geiago, eta martiztien Jaun Jainkoa zan berarekin.

        11. Hiram Tiroko erregeak ere bidaldu ziozkan Dabidi mandatariak, eta zedrozko zurak, eta arotzak eta argiñak murruetarako, eta egin zuten Dabiden etxea.

        12. Eta ezagutu zuen Dabidek Jaunak sendatu zuela Israelen gañean erregetzat, eta goratu zuela bere erreiñua Israelko bere erriaren gañean.

        13. Artu zituen bada Dabidek andreazpikoak eta andreak Jerusalendik, Hebrondik etorri zan ezkero, eta iduki zituen Dabidek beste seme eta alaba batzuek.

        14. Eta oiek dirade Jerusalenen jaio zitzaiozkanen izenak: Samua, eta Sobab, eta Natham, eta Salomon.

        15. Eta Jebahar, eta Elisua, eta Nefek.

        16. Eta Jafia, eta Elisama, eta Elioda, eta Elifaleth.

        17. Aditu zuten bada Filistintarrak unjitu zutela Dabid erregetzat Israelen gañean, eta igo ziran guziak Dabiden billa, aditu zuenen (sic) au Dabidek, joan zan gaztelu batera.

        18. Filistintarrak berriz etortzen ziradela barreiatu ziraden Rafaimko ibarrean.

        19. Eta itundu zan Dabid Jaunarekin, esaten zuela: Joango ote naiz Filistintarren kontra? Eta jarriko ote dituzu nere eskuan? Eta esan zion Jaunak Dabidi: igo zaite, zeren ziertoro jarriko ditut zure eskuan.

        20. Etorri zan bada Dabid Baal Farasimera; eta desegin zituen an, eta esan zuen: Jaunak barreiatu ditu nere aurrean nere etsaiak, isurtzen dan ura bezela. Argatik izan zan deitua toki hura Baal Farasim.

        21. Eta utzi zituzten an beren idoloak, zeñak eraman zituzten Dabidek eta bereak.

        22. Eta oraindikan berriz ere igo ziran Filistintarrak, eta zabaldu ziran Rafaimgo ibarretik.

        23. Eta Dabid itundu zan Jaunarekin, esaten zuela: igoko ote naiz Filistintarren kontra, eta jarriko ote dituzu nere eskuetan? Zeñak erantzun zion: Etzaite igo beren kontra zuzen; baizik txirku egingo dezu beren ostetikan, eta joango zera berakgana udareen aurketik.

        24. Eta aditzen dezunean udareen kopetan dabillan baten otsa, orduan asiko dezu guda, zeren orduan aterako da Jauna zure aurretik erasotzeko Filistintarren etzauntzai.

        25. Eta Dabidek egin zuen Jaunak agindu zion bezela, eta desegin zituen Filistintarrak Gabaatik Jeserrera allegatu artean.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta Dabidek bildu zituen berriz Israelko autu guziak, ogeita amar milla.

        2. Eta jaiki zan Dabid, eta joan zan, berarekin zegoan Judako gizonen erri guziarekin, ekarri zezaten Jaungoikoaren kutxa, zeñaen gañean deitzen zitzaion martiztien Jaunaren izenari, zeñak duen bere esertokia beraren gañean Kerubinen artean.

        3. Eta jarri zuten Jaungoikoaren kutxa gurdi berri batean, eta eraman zuten Abinadaben etxe Gabaan zegoanera; Ozak berriz eta Ahio Abinadaben semeak zuzentzen zuten gurdi berria.

        4. Eta atera zutenean Abinadaben etxetik, zeñ zegoan Gabaan, zaitzen zuela Jaungoikoaren kutxa, Ahio zijoan kutxaren aurretik.

        5. Dabid berriz eta Israel guzia dantzan ari ziran Jaunaren aurrean zurezko bolina mot guziarekin, eta zitarakin, eta lirakin eta atabalakin eta sistroakin eta ezkillatxoakin.

        6. Berriz Nakonen larrañara etorrita laster, luzatu zuen Ozak eskua Jaungoikoaren kutxarontz eta gelditu zuen, zeren idiak ostikoka ari ziraden, eta ziartu zan kutxa.

        7. Eta txit aserretu zan Jauna Ozaren kontra, eta kastigatu zuen bere ausarkeriagatik, eta gelditu zan an illik Jaungoikoaren kutxaren aldean.

        8. Eta Dabid atsekabetu zan, Jaunak zauritu zuelako Oza, eta toki huraren izena deitua izan da gaurko eguneraño: Ozaren kastigua.

        9. Eta Jaunaren beldur izan zan Dabid egun artan, eta esan zuen: Nola sartuko da nere etxean Jaunaren kutxa?

        10. Eta etzuen nai izan eramana izan zedilla Jaunaren kutxa bere etxera Dabiden errian, baizikan eraman erazi zuen Obededon Jethetarraren etxera.

        11. Eta egon zan Jaunaren kutxa Obededom Jethetarraren etxean iru illabetean, eta bedeikatu zuen Jaunak Obededom, eta bere etxe guzia.

        12. Eta gaztigua emana izan zitzaion Dabid erregeari Jaunak bedeikatu zituela Obededom, eta bere gauza guziak, Jaungoikoaren kutxagatik. Joan zan bada Dabid, eta ekarri zuen Jaungoikoaren kutxa Obededomen etxetik, Dabiden errira pozezko jostaketa andiakin, eta Dabidek zituen berarekin zazpi koru, eta txal bat eskeñtzeko Jaunari.

        13. Eta Jaunaren kutxa zeramatenak ibiltzen ziradenean sei pauso, eskeñtzen zizkion Jaunari bei bat, eta ari bat,

        14. Eta Dabidek dantzan egiten zuen bere indar guziakin Jaunaren aurrean. Eta Dabid zegoan gañetik jantzita Ephod liñozko batekin.

        15. Eta Dabidek eta Israelko etxe guziak zeramaten Jaunaren elkartasuneko kutxa pozez eta tronpeta soñuakin.

        16. Eta sartu zanean Jaunaren kutxa Dabiden errian, Mikol Saulen alabak leio batetik begiratzen zuela, ikusi zuen Dabid erregea dantzan ari zala, eta saltoka Jaunaren aurrean, eta mezpreziatu zuen bere biotzean.

        17. Eta sartu zuten barrenen Jaunaren kutxa eta jarri zuten bere tokian, Dabidek jaso zion tabernakulo baten erdian, eta eskeñi zituen Dabidek pakezko doañak eta opariak Jaunaren aurrean.

        18. Eta bukatu zuenean eskeñtzea pakezko doañ eta opariak, bedeikatu zuen erria martiztien Jaunaren izenean.

        19. Eta eman zion Israelko erri guziari, ala gizasemeai, nola emakumeai, bakoitzari ogi opil bat, eta idiaren aragi erre zati bat, eta iriñ lora oliotan frijitua, eta onenbesterekin joan zan erri guzia bakoitza bere etxera.

        20. Eta itzuli zan Dabid bere etxera bedeikatzeko bere etxea eta aterarik Mikol Saulen alaba Dabidi bidera, esan zuen: Zeñ irudi ederra iduki duen gaur Israelko erregeak, utzirik bere soñekoak bere serbitzari neskameen aurrean, eta billosten dala txokarrari bat billostuko balitza bezela!

        21. Eta Dabidek erantzun zion Mikoli: Jaunaren aurrean, zeñak autu ninduen zure aita eta bere etxe guzia baño lenago, eta agindu zidan izan nendilla ni agintaria Jaunaren erriaren gañean Israelen,

        22. Dantzan egingo det, eta egingo naiz egin naizan baño ere zatarragoa, eta izango naiz mezpreziagarria nere begietan, eta agertuko naiz honra geiagorekin, zuk aipatu dituzun neskameen aurrean.

        23. Argatik Mikol Saulen alabak etzuen semerik izan bere eriotzako eguneraño.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan zegoala erregea egotez bere etxean, eta emanik Jaunak pakea aldamen guzietatik bere etsaiakin,

        2. Esan zion Nathan profetari: Ez dakutsu ni bizi naizala zedrozko etxe batean, eta Jaungoikoaren kutxa dagoala jarria larruen erdian?

        3. Eta esan zion Nathan profetak erregeari: Zoaz, eta egin ezazu zure biotzean dagoan guzia.

        4. Eta gertatu zan, gau huratan berean itz egitea Jaunak Nathani, esaten zuela:

        5. Zoaz, eta esan zaiozu nere serbitzari Dabidi: Zu izango bai al zera egingo didazuna etxea bizitutzeko?

        6. Ez naizan ezkero bizitu etxean, Israelko semeak Egiptoko lurretik atera nituen egun huratatik, gaurko eguneraño, baizik nenbillela tabernakuloan eta etzauntzean.

        7. Israelko seme guziakin irago nintzan toki guzietan itz egin bai al diot nik iñoiz triburen bati, zeñi agindu nion bazkatu zezala Israel nere erria, esanarekin: Zergatik ez didazute egin zedrozko etxe bat?

        8. Eta orain oiek esango diozkazu nere serbitzari Dabidi: Oiek esaten ditu martiztien Jaunak: Nik artu zindudan bazkaetatik zijoazanean jarraituaz ardiai, izan zindezen agintaria Israelko nere erriaren gañean,

        9. Ibilli zeran toki guzietatik zurekin izan naiz, eta il ditut zure aurrean zure etsai guziak, eta egin det ospetsua zure izena, nola dan, lurraren gañean dauden andiena.

        10. Baitaere jarriko det Israel nere erria toki iraunkor batean, eta ipiñiko det berean, eta berean biziko da, eta ez da berriz atsekabetua izango, eta gaiztakeriako semeak ere ez dute berriz naigabetuko len bezala,

        11. Jarri nituen ezkero juezak Israelko nere erriaren gañean, eta idukiko zaitut pakean zure etsai guztiakin. Gañera Jaunak esaten dizu oraindandik, Jaunak irauneraziko diola zure etxeari.

        12. Eta beteak diradenean zure egunak, eta lotan zagozanean zure gurasoakin, nik jasoko det zure ondoan zure seme, zure erraietatik jatorria idukiko duen bat, eta sendatuko det bere erreñua.

        13. Onek egingo dio etxe bat nere izenari, eta nik indartuko det betiko bere erreñuko esertokia.

        14. Ni izango natzaio berari aita, eta bera izango zatzat neri semea; zeñak baldin egingo balu gauza gaiztorikan, nik kastigatuko det errukiz gizonen zigorrarekin, eta gizonen semeen azoteakin.

        15. Baña ez det apartatuko beragandik nere errukitasuna, apartatu nuen bezela Saulgandik, zeñ kendu nuen nere aurretikan.

        16. Baizik zure etxea izango da iraunkorra, eta ikusiko dezu dirauala beti zure erreiñuak, eta zure eseritokia izango da sendoa betiko.

        17. Itz guzti oien araura, eta ikuskera guzti onen araura, ala itz egin zion Nathanek Dabidi.

        18. Sartu zan bada Dabid erregea, eta eseri zan Jaunaren aurrean, eta esan zuen: zeñ naiz ni, Jaun Jainkoa, eta nolakoa nere etxea, onaraño ni ekartzeko?

        19. Eta oni ere gutxi eritzi diozu zure begietan, Jaun Jainkoa, bada itz egin ere dezu zure serbitzariaren etxearen gañean: zeren au da Adanen legea, Jaun Jainkoa.

        20. Zer gauza, bada, oraindikan itsatsi dezake Dabidek, zurekin itz egiteko? Zeren zuk, Jaun Jainkoa, badazauzu zure serbitzaria.

        21. Zure itzagatik eta zure biotzaren araura egin dituzu anditasun guzi oiek, zure serbitzariari adituerazi artean.

        22. Argatik aunditua izan zera Jaun Jainkoa, zeren ez da zure antzekorikan, eta ez da ere Jainkorikan zuzaz kanpora, gure belarriakin aditu degun guziaren araura.

        23. Zeñ erreñu dago lurraren gañean Israelko zure erria bezelakorik, zeñgatik joan zan Jaungoikoa erostera bere erritzat, eta ematera izena, eta egitera bere alde, zure erriaren begien aurrean, zeñ atera zenduan Egiptoko katiberiotik, anditasun eta mirari ikaragarriak, bere erriaren, bere jendearen, eta bere Jainkoaren kontra?

        24. Bada zuk sendatu zenduan zuretzat Israelko zure erria erritzat betiko, eta zu, Jaun Jainkoa, izan ziñan berentzat Jainkoa.

        25. Orain bada, Jaun Jainkoa, iduki ezazu beti gogoan, zure serbitzariari beretzat eta bere etxearentzat egin diozun eskeñtza, eta egin ezazu esan diozun bezela,

        26. Zure izena izan dedin aunditua beti, eta esan dedin: Martiztien Jauna da Jaungoikoa Israelen gañean. Eta zure serbitzari Dabiden etxea izango da sendatua Jaunaren aurrean.

        27. Zeren zuk, o martiztien Jauna, Israelko Jainkoa, agertu eta esan ziñion zure serbitzariari: Nik egingo dizut etxe iraunkor bat. Argatik zure serbitzariaren biotza alaitu da egiteko zuri erregu au.

        28. Orain bada, Jaun Jainkoa, zu zera Jainkoa, eta zure itzak izango dirade egiazkoak, zuk zerorrek bada eskeñi diozkazun ezkero ondasun guzi oiek zure serbitzariari,

        29. Asi zaite bada, eta bedeikatu ezazu zure serbitzariaren etxea, iraun dezan beti zure aurrean, zeren zu zera, Jaun Jainkoa, itz egin dezuna, eta zure bendizioz izango da beti bedeikatua zure serbitzariaren etxea.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan oien ondoan, Dabidek desegitea Filistintarrak, eta humillatu zituen, eta kendu zuen Dabidek kotizaren brida Filistintarren eskutik.

        2. Eta desegin zituen Moabtarrak; eta neurtu zituen sokakin etzin erazita lurrean. Eta bi izan ziraden sokak zeñakin neurtu zituen, bata eriotzarako eta bestea bizitzarako, eta Moab gelditu zan Dabiden mendean pagatzen ziola kotiza.

        3. Desegin ere zuen Dabidek Adarezer, Mohob Sobako erregearen semea, atera zanean agintzeko Eufrates ibairaño.

        4. Eta atxiturik Dabidek bere aldamenetik milla eta zazpireun zaldizko, eta ogei milla oñazko, ebaki ziozkaten oñak gurdien zaldi guztiai, eta oietatik gorde zituen eun gurdientzat.

        5. Etorri ere ziraden Damaskoko Sirotarrak laguntzera Aderezer Sobako erregeari. eta Dabidek il zituen ogeita bi milla Sirotar.

        6. Eta jarri zituen Dabidek gordetzalleak Damaskoko Sirian, eta bere mendean gelditu zan Siria pagatzen ziola kotiza; eta Jaunak zaitu zuen egin zituen gerrako ibillera guzietan.

        7. Eta artu zituen Dabidek, Adarezerren andizkiak zituzten urrezko armak, eta eraman zituen Jerusalenera.

        8. Eta Bete ta Beroth Adarezerren errietatik, artu zuen Dabidek kobre txit asko.

        9. Eta Thou Emathko erregeak aditu zuen Dabidek desegin zituela Adarezerren indar guztiak,

        10. Eta Thouk bidaldu zuen bere seme Joram Dabid erregeagana agur egitera, poztzen zala berarekin, eta eskerrak emateko, garaitu eta desegin zuelako Adarezer. Zeren Thou zan Adarezerren etsaia, eta beraren eskuan ziraden urrezko, eta zillarezko, eta kobrezko ontziak.

        11. Zeñak ere eskeñi ziozkan Dabid erregeak Jaunari menderatu zituen erreñu guzietako zillar eta urre, lendanaz eskeñi zituenakin,

        12. Siriatik, eta Moabtik, eta Ammonen semeetatik, eta Filistintarretatik, eta Amalektik, eta Adarezer Rohob Sobako erregearen semeari arrapatutako gauzetatik.

        13. Egin ere zan ospetsua Dabiden izena, il zituelako emezortzi milla gizon gatzagen ibarrean, Siria menderatuta itzulieran.

        14. Eta jarri zituen eraentzalleak Idumean, eta gordetzalleak, eta Idumea guztia gelditu zan Dabiden mendean. Eta Jaunak zaitu zuen Dabidekin zituen gadako ibillera guzietan.

        15. Eta agindu zuen Dabidek Israel guztiaren gañean; eta aditzen zion eta ematen ziozkan zuzen erabakiak erri guztiari.

        16. Eta Joab Sarbiaren semea zan martiztiaren agintaria. eta Josafat Ahiluden semea zan berrieskribatzallea.

        17. Eta Sadok Akitoben semea, eta Akimelek Abiatarren semea, ziraden Apaizak, eta Sarias zan eskribatzallea.

        18. Banaias Joiadaren semea zan Zerettarren eta Felettarren kapitana: eta Dabiden semeak ziraden apaizak.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Esan ere zuen Dabidek: Gelditu ote da Saulen etxekorik batere, zeñi ongi egin dizaiokedan nik Jonatasen amorioz?

        2. Eta bazan Saulen etxeko morroi bat Siba zeritzana, eta otsegiñik erregeak bere aurrera, esan zion: Siba bai al zera zu? Berak erantzun zuen: Bai Jauna agindu nai didazunerako.

        3. Eta esan zuen erregeak: Bizi ote da Saulen etxekoren bat, mesede andiak nik egin ditzaiokedan? Erantzun zion Sibak: Bai, bizi da oraindikan Jonatasen seme, oñetatik elbarritutako bat.

        4. Non dago? Esan zuen Dabidek. Eta Sibak erantzun zion erregeari: Dago, esan zuen Sibak, Lodabarren Makiren Ammielen semearen etxean.

        5. Bidaldu zituen bada Dabidek beraren billa, eta etorri erazi zion Lodabartik Makirren Ammielen semearen etxetik.

        6. Eta etorri zanean Dabiden aurrera Mifiboseth Jonatasen, Saulen semearen semea, etzin zan bere arpegiaren gañean, egiten ziola gur andi bat. Esan zion orduan Dabidek: Mifiboseth? Zeñak erantzun zuen: Emen naiz zure serbitzaria.

        7. Eta esan zion Dabidek: Etzaite beldur izan, zeren nik erabakita daukat ondasunez betetzea zu, zure aita Jonatasen amorioa gatik, eta itzultzea zuri, zure Aitaon Saulen lur guztiak, eta zuk jango dezu beti nere maian.

        8. Berak agur andi bat egiñik, esan zuen: Zeñ naiz ni, zure serbitzaria, ontzat idukitzeko zuk, jartzea begiak txakur il batean, nola naizan ni?

        9. Ots egin zion bada erregeak Siba Saulen morroiari, eta esan zion: Eman dizkiot zure nagusiaren semeari, Saulenak ziraden gauza guztiak, eta bere etxeko ondasun guztiak.

        10. Zuk bada, eta zure semeak, eta zure morroiak landuko dituzute bere lurrak, eta ornituko diozu zure nagusiaren semeari, bera bazkatzeko bear duena; baña Mifoboseth zure nagusiaren semeak jango du beti nire maian. Eta Sibak zituen amabost seme eta ogi (sic) morroi mendeko.

        11. Eta esan zion Sibak erregeari: Zuk agindu diozun bezela, ala egingo du, nere errege eta jauna, zure serbitzari onek, eta Mifibosethek jango du nere maian, erregeren semeetatik batek bezela.

        12. Eta Mifibosethek zuen seme txikitxo bat Mika zeritzana, eta Sibaren etxeko familia guztiak serbitzen zuen mifiboseth.

        13. Eta Mifiboseth bizitu oi zan Jerusalenen, zeren beti jaten zuen erregeren maian: eta zan errena oiñ bietatik.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan oien ondoan, iltzea Ammonen semeen erregea, eta erreinatu zuen bere lekuan Hanon bere semeak.

        2. Esan zuen orduan Dabidek: Erakusi nai diot Hanon Naasen semeari nere borondate on eta errukia, bere aitak nerekin egin zuen bezela. Bidaldu ziozkan bada Dabidek mandatariak gozatzeko bere aitaren eriotzan. Baña Dabiden mandatariak Ammonen semeen lurrera allegatuta bereala,

        3. Ammonen semeen andizkiak esan zioten Hanon bere jaunari: Uste al dezu, zure aita honratzeagatik bidaldu dizkizula Dabidek gozatzalleak, eta ez obegiago bidaldu dizkizula bere morroiak barruntatu eta ezagutzera nola dagoan erria, eta desegiteko?

        4. Onenbesterekin agindu zuen Hanonek eldu zitzaietela Dabiden morroiai, eta kendu bizarraren erdia, eta ebaki soñekoak gerri ondoraño, eta bialdu zituen.

        5. Adirazi zitzaiotenean au Dabidi, bidaldu zituen mandatariak beren billa, zeren gizonak zeuden txit itxusikiro lotsatuak, eta agindu zuen Dabidek esateko onela: Zaudete Jerikon, aliketa zuen bizarra azi dedin bitartean, eta orduan itzuli zaitezte.

        6. Ikusirik berriz Ammonen semeak Dabidi egin zioten iraina, bidaldu zituzten Rohobko Sirotarrakgana, eta Sobako Sirotarrakgana, eta artu zituzten beren kontura ogei milla gizon oñazko, eta Maatxako erregeagandik milla gizon, eta Istobgandik amabi milla.

        7. Aditu zuenean au Dabidek, bidaldu zuen Joab eta gerragizonen martizti guzia.

        8. Atera ziraden bada Ammonen semeak, eta jarri zuten beren martiztia gudarako gertua, atearen sarreran berean, eta Sobako Sirotarrak, eta Rohobkoak, eta Istobrenak, eta Maasarenak zeuden berezian kanpoan.

        9. Ikusirik bada Joabek erasoa izan bear zuela aurretik eta ostetik, autu zituen guztietatik Israelko bulardetsuenak, eta jarri zan gudarako gertua Siroarren kontra.

        10. Eta gañerako jendea eman zion bere anaia Abisairi, zeñ joan zan aurkez Ammonen semeen kontra.

        11. Eta esan zion Joabek: baldin Siroarrak geiago egingo balute nere kontra, zu etorriko zatzataz neri laguntzera, eta baldin Ammonen semeak geiago egingo balute zure kontra, nik lagunduko dizut.

        12. Auzu biotz on, eta gudatu dezagun gure erria gatik, eta gure jaungoikoaren iria gatik, eta Jaunak egingo du berari ongien deritzana.

        13. Asi zuten bada Joabek eta berarekin zijoan jendeak, guda Siroarren kontra, zeñak bereala iges zuten beraren aurretik.

        14. Eta Ammonen semeak ikusi zutenean Siroarrak iges egin zutela, iges egin zuten berak ere Abisairen aurretik, eta sartu ziraden errian, eta itzuli zan Joab Ammonen semeak gandik, eta etorri zan Jerusalenera.

        15. Ikusirik bada Siroarrak garaituak izan ziradela Israelen aurrean, berriz bildu ziraden.

        16. Eta bidaldu zituen Adarezerrek, eta atera zituen ibaiaren andiko aldamenean zeuden Siroarrak, eta etorri erazi zion beren martiztiari, eta Sobatx Adarezerren martiztiaren burua, zan beren agintaria.

        17. Eta emana izan zitzaionean Dabidi gaztigu au, bildu zuen Israel guztia, eta irago zuen Jordana, eta etorri zan Helamera, eta Siroarrak gertutu zuten martiztia Dabiden kontra, eta gudatu zuten beraren kontra.

        18. Baña Siroarrak iges egin zuten Israelen aurretik, eta Dabidek desegin zituen zazpireun gurdi Siroarrenak, eta berrogei milla zaldizko; eta zauritu zuen Sobatx martiztiaren agintaria, zeñ berealaxe il zan.

        19. Ikusirik bada, Adarezerren alde zeuden errege guztiak, Israelek garaituak izan ziradela, beldurtu ziraden, eta iges egin zuten Israelen aurretik berrogeita emezortzi milla gizonek. Eta egin zituzten pakeak Israelekin, eta menderatu zitzaiozkaten, eta beldur izan ziraden Siroarrak berriz laguntasuna ematen Ammonen semeai.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Eta gertatu zan urte beteren barrenen, erregeak gudatzera atera oi diraden denbora huratan, Dabidek bidaltzea Joab, eta bere agintariak berarekin, eta Israel guztia, eta desegin zituzten Ammonen semeak eta ingurutu zuten Rabba, baña Dabid gelditu zan Jerusalenen.

        2. Oiek egiten ziraden bitartean gertatu zan egun batean, jaikitzen zala Dabid bere oetik bazkalondoko loa eginda, ibiltzea bere etxeko sabaiean, eta ikusi zuen aurkez bere sabaiaren gañetik, garbitzen zegoan andre bat: eta zan andre txit ederra.

        3. Bidaldu zuen bada erregeak jakitera zeñ zan andre hura. Eta esana izan zitzaion, bera zala Bethsabee, Eliamen alaba, Urias Hetearraren emaztea.

        4. Bidaldurik bada Dabidek mandatariak, ekarri erazi zuen, zeñ eldu zanean Dabidgana, onek lo egin zuen arekin, eta laster berealaxe garbitu zan andrea bere loikeriatik.

        5. Eta itzuli zan aurdun bere etxera, eta bidaldu zuen Dabid gaztigatu eta berari esatera: Aurdun naiz.

        6. Eta Dabidek bidaldu zituen mandatariak esatera Joabi: Bidaldu zadazu Urias Hethearra. Eta Joabek bidaldu zuen Urias Dabidgana.

        7. Eta etorri zan Urias Dabidgana. Eta Dabidek galdetu zion, nola zeuden Joab eta tropak, eta nola zijoazen gerrako gauzak.

        8. Esan zion bada Dabidek Uriasi: Zoaz zure etxera, eta garbitu itzatzu zure oñak. Eta atera zan Urias erregeren etxetik, eta bidaldu zion erregeak ondoren janaria bere maitik.

        9. Baña Uriasek lo egin zuen jauregiko atearen aurrean bere jaunaren beste morroi batzuekin, eta etzan joan bere etxera.

        10. Eta berri au eman zioten Dabidi nortzukbait esaten ziotela: Urias ez da joan bere etxera. Eta esan zion Dabidek Uriasi: Ez al zera etorri bide luzean? Zergatik etzera jatxi zure etxera?

        11. Eta esan zion Uriasek Dabidi: Jaungoikoaren kutxa eta Israel eta Juda daude etzauntzetan, eta Joab nere jauna, eta nere nagusiaren serbitzariak lo egiten dute lur gogorrean, eta joango nintzan ni nere etxera jatera eta edatera eta nere emaztearekin lo egitera? Nere erregearen bizitza eta osasunagatik juramentu egiten det ez dedala alako gauzarik egingo.

        12. Esan zion orduan Dabidek: Gelditu zaite gaur ere emen, eta biar bidalduko zaitut. Gelditu zan Urias Jerusalenen egun artan eta biaramonean.

        13. Eta deitu zion Dabidek berarekin jatera eta edatera, eta orditu zuen, eta aterarik arratsaldean, lo egin zuen bere estraduan bere jaunaren serbitzariakin, eta etzan jetxi bere etxera.

        14. Allegatu zan bada biaramon goiza, eta eskribatu zuen Dabidek karta bat Joabentzat, eta bidaldu zuen Uriasen eskuz,

        15. Eskribatzen zuela kartan: Jarri ezazute Urias aurrean, gudarik gogorrena dan tokian, eta utzi ezazute izan dedin zauritua eta il dedin.

        16. Zeukala bada Joabek ingurutua erria, jarri zuen Urias, etsairik bulardetsuenak zeudela zekian tokiaren aurkez,

        17. Zeñak egiñik irteera bat erritik, ari ziraden gudan Joaben kontra, eta il ziraden Dabiden martizdiko batzuek, eta il ere zan Urias Hetearra.

        18. Bidaldu zuen bada Joabek, eta eman zion Dabidi gudan irago zan guztiaren berria.

        19. Eta agindu zion mandatariari, esaten ziola: Gerrako gauzak erregeari adiraztea bukatzen dezunean,

        20. Baldin ikusiko bazeneza berari aserretuten zaiola, eta esango balu: Zergatik alderatu zerate murrura gudatzera? Ez al zenekiten dardu asko aurtikitzen diradela murruaren gañetik?

        21. Nork zauritu zuen Abimelek Jerobaalen semea? Ez al zan izan emakume bat aurtiki zuena bere gañera murrutik errotarri baten zati bat, eta il zuen Thebesen? Zergatik alderatu zerate murrura? Esango diozu: Urias zure serbitzari Hethearra ere il da.

        22. Joan zan bada mandataria, eta allegatu zan, eta kontatu ziozkan Dabidi, Joabek agindu ziozkan gauza guztiak.

        23. Eta esan zion mandatariak Dabidi: Gu baño geiago izan dirade etsaiak gure kontra, eta atera dirade gure kanpora, baña guk eraso diegu eta eraman ditugu erriko ateraño.

        24. Eta ballestariak zuzendu zituzten beren tiroak murruaren gañetik zure serbitzarien kontra, eta il ziraden erregeren serbitzarietatik batzuek, baita Urias Hetear zure serbitzia ere il zan.

        25. Eta Dabidek esan zion mandatariari: Oiek esango diozkazu Joabi: Etzaite koldartu zorigaitz au gatik, zeren gerrako gertaerak era askotakoak dirade, eta orain au, gero bestea iltzen ditu ezpatak, alaitu itzatzu zure soldaduak, eta sendatu itzatzu erriaren kontra, desegiteko bera.

        26. Eta Uriasen emazteak aditu zuen Urias bere senarra il zala, eta negar egin zuen beragatik.

        27. Eta proguko denbora iragota, Dabidek etorri erazi zion jauregira, eta artu zuen emaztetzat eta egin zion aur bat. Eta Dabidek egin zuen gauza au, igingarria izan zan Jaunaren begietan.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Jaunak bada bidaldu zion Natan Dabidi, zeñ beragana etorrita, esan zion: Baziraden bi gizon erri batean, bata aberatsa eta bestea beartsua.

        2. Aberatsak zituen ardi eta idi txit asko.

        3. Beartsuak berriz etzuen beste gauzarikan batere, baizik ardi txiki bat, zeñ erosi zuen, eta bazkatu, eta zeñ azi zan bere etxean bere semeakin, jaten zuela bere ogitik eta edan bere ontzitik, eta lo egiten zuela bere besartean, eta zan beretzat alaba bat bezala.

        4. Eta etorririk ostatuz arrotz bat aberatsaren etxera, etzien onek ukitu nai bere ardiai, ez bere beiai, jaten emateko etorri zitzaion arrotzari; baizik kendu zion arditxoa gizon beartsuari, eta maneatu zuen, jan zezan bere etxera etorri zan gizonak.

        5. Txit aserretuta orduan Dabid gizon huraren kontra, esan zion Nathani: Jainkoak barka dagidala, eriotzaren diña da alakorikan egin duen gizona.

        6. Ordainduko du ardia lau aldiz anbatean, gaiztakeri au egin duelako, eta begiratu ez duelako beartsuagatik.

        7. Eta Natanek esan zion Dabidi: Zu zera gizon hura. Begira Israelko Jainko Jaunak zer dion: Nik Israelko erregetzat igortzi zindudan, eta nik Saulen eskuetatik atera zindudan.

        8. Eta nik eman nizkizun zure Jaunaren etxea, eta zure Jaunaren emazteak, eta Israel eta Judako etxeko buru ere egin zaitut, eta gauza oiek txikiak baldin badirade, itsatsiko dizkizut gauza batzuek oraindikan asko andiagoak.

        9. Zergatik bada mezpreziatu dezu Jaunaren itza, egiteko gaizkia nere aurrean? Urias Hetearra ganibitaz zauritu dezu, eta bere emaztea artu dezu zure emaztetzat, eta ilerazo dezu Urias Ammonen semeen ezpataz.

        10. Argatik ez du iñoiz alderik egingo ezpatak zure etxetik, mezpreziatu nazulako, eta artu dezulako Urias Hetearraren emaztea, izan zedin zure emaztea.

        11. Ala bada oiek esaten ditu Jaunak: Ona emen non nik irteneraziko diet zerorren etxetik zorigaitzai zure kontra, eta zuk dakusula kenduko dizkitzut zure emazteak, eta emango dizkiot beste bati, zeñ etzango dan berakin eguzki onen argitan.

        12. Zeren zuk egin zenduan ixillean, baña nik egingo ditut gauza oiek Israel guziaren aurrean, eta eguzkiaren aurrean.

        13. Eta esan zion Dabidek Natani: Bekatu egin det Jaunaren kontra. Eta Natanek erantzun zion Dabidi: Jaunak ere barkatu dizu bekatua; etzera ilko.

        14. Baña zugatik Jaunaren etsaiak gaizki esan dutelako bere kontra, jaio zatzun semea, ilko da.

        15. Eta itzuli zan Natan bere etxera. Eta Jaunak zauritu zuen, Uriasen emazteak Dabidi egin zion aurra, eta osagilleak desengañatua izan zan.

        16. Eta Dabidek erregutu zion Jaunari aurragatik, eta barau egin zuen txit gogorkiro, eta sarturik toki berezi batean, auzpeztu zan lurraren gañeraño.

        17. Eta etorri ziraden bere etxeko zarrenak, lurretik jaiki erazitzeko, baña berak etzuen nai, ezta jan ere berakin.

        18. Eta gertatu zan zazpigarren egunean iltzea aurra: eta Dabiden morroiak beldur ziran esaten il zala aurra. Zeren esaten zuten: Oraindikan aurra bizirik zegoala, itz egiten giñion, eta etzuen aditu nai gure boza: bada, zenbat geiago atsekabetuko da, esaten badiogu: Aurra il da?

        19. Baña aditurik Dabidek bere morroien murmurrak, ezagutu zuen illa zala aur semea, eta esan zien bere morroiai: illa al da aurra? Berak erantzun zuten: illa da.

        20. Orduan jaiki zan Dabid lurretik eta garbitu, eta igortzi zan, eta soñekoak aldatuta, sartu zan Jaunaren etxean, eta adoratu zuen, eta etorri zan bere etxera, eta eskatu zuen, jaten ipiñi zitzaiotela, eta jan zuen.

        21. Eta bere morroiak esan zioten: Zer gauza da egin dezuna? Barautu ziñan eta negar egin zenduan aurragatik, oraindik bizi zala, eta orain il danean jaiki zera, eta jan dezu.

        22. Berak erantzun zien: Barau egin nuen eta negar aurragatik, oraindikan bizi zanean, zeren esaten nuen: Nork daki Jaunak emango ote didan, eta biziko ote dan aurra?

        23. Baña orain il danean, zertarako barautuko naiz? itzuli al ote nitzaioke bizia? Ni bai joango naizala beragana; bera berriz ez da itzuliko nigana.

        24. Gero poztu zuen Dabidek bere emazte Betsabee; eta egon eta etzan zan berarekin, zeñak egin zion seme bat, zeñi jarri zion izena Salomon, eta zeñ maitatu zuen Jaunak.

        25. Eta Natan profetaren bitartez jarri zion Jaunak maitatuaren izena ere, Jaunak maitatzen zuelako.

        26. Bitartean zerraikion Joabek gudatzeari Ammonen semeen Rabbaten kontra, eta zegoan laster artzeko errege erria.

        27. Eta bidaldu zituen Joabek mandatariak Dabidgana, esaten zuela: Gudatu naiz Rabbathen kontra, eta laster artua izateko dago uren erria.

        28. Orain bada bildu ezazu erriaren gañerako zatia, eta ingurutu ezazu erria, eta artu, nik desegiña izanik erria, nere izenari dagoketu ez dizakion garaitza.

        29. Bildu zuen bada Dabidek erri guztia, eta joan zan Rabbathen kontra, eta berari eraso ezkero, artu zuen.

        30. Eta kendu zuen koroa bere erregeren burutik, zeñak pisatzen zuen urrezko talentu bat, eta zituen arri txit balio andikoak, eta jarria izan zan Dabiden buruaren gañean. Eta eraman ere zituen, errian artutako gauza txit asko.

        31. Eta ekarririk bertako erriko jendea agindu zuen zerruztua izan zedilla, eta iragoerazi zituen beren gañetik narra ortzdunak, eta zatitu zituen ganibitakin, eta traspasatu adrilluen gisara. Eta itzuli zan Dabid eta bere martizti guzia Jerusalemera.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Gertatu zan gero Amnon Dabiden semea amurustea, Absalonen Dabiden beste seme baten arreba batekin, zeñi zeritzan Thamar, zeñ zan txit ederra;

        2. Eta txit azi zan huraganako etsigitasuna, alako moduan non, allegatu zan beraren amorioz eritzera, zeren izanik hura birjiña, iruditzen zitzaion gauza gaitza, egitea berarekin itsuzkeriarik.

        3. Bazuen Amnonek adiskide bat, Jonadab zeritzana, Semmaaren Dabiden anaiaren semea, gizon txit malmutza.

        4. Zeñak esan zion: Zergatik egunerik egunera zoaz argalduaz, o erregearen semea? Zergatik ez didazu adirazten neri? Eta Amnonek erantzun zion: Tamar Absalonen nere anaiaren arreba maita det.

        5. Erantzun zion Jonadabek: Etzin zaite zure oearen gañean, eta sinisterazi ezazu eri zerala, eta datorrenean zure aita zu bisitatzera, esan zaiozu: Erregututzen dizut etorri dedilla nere arreba Tamar, jaten eman dizadan, eta egin dezan gisatu bat, jan dezadan bere eskutik.

        6. Etzin zan bada oean Amnon, eta asi zan irudierazten eri zala, eta etorririk erregea bisitatzera, esan zion Amnonek: Erregututzen dizut etorri dedilla nere arreba Tamar, egin ditzan nere aurrean bi zurrutatxo, eta artu dezadan janaria bere eskutik.

        7. Dabidek bada bidaldu zuen Tamarren etxera, esaten zuela: Zoaz zure anaia Amnonen etxera, eta egin zaiozu gisatu bat.

        8. Joan zan bada Tamar bere anaia Ammonen etxera, eta bera zegoan oean. Tamarrek arturik iriña oratu zuen, eta irabiatuta, egosi zituen bere aurrean zurrutatxo batzuek.

        9. Eta arturik egosi zuena, ustu zuen, eta jarri zion aurrean, eta etzuen jan nai. Eta esan zuen Amnonek. Bota itzatzute guziak emendikan kanpora. Eta botarik kanpora guztiak,

        10. Esan zion Amnonek Tamarri: Sartu ezazu jakia oategian, jan dezadan zure eskutik. Artu zituen bada Tamarrek egin zituen zurrutatxoak, eta eraman zituen oategira bere anaia Amnongana.

        11. Eta eskeñi zionean jakia, eldu zion, eta esan zion. Atoz, ene arreba, eta etzin zaite nerekin.

        12. Berak erantzun zion: Ez, ene anaia, ez nazazu arren bortxatu, bada ez da au zillegi Israelen, ez ezazu arren egin orrelako txorakeriarikan.

        13. Zeren ezin eramango det nik nere lotsaria, eta zu izango zera idukia Israelen zentzungabeko bat bezela, obegiago, itz egin dizaiozula erregeari, zeren ez nau ukatuko zuretzat.

        14. Baña Amnonek etzuen oben egin nai bere erreguetara, baizik izanik indartsuago bortxatu zuen, eta etzin zan berarekin.

        15. Eta artu zion Amnonek gorroto txit andi bat, alako moduan non bere kontra artu zuen gorrotoa andiagoa zan len iduki zion amorioa baño. Eta esan zion Amnonek: Jaiki eta joan adi.

        16. Berak erantzun zion: Orain ni aurtikiaz egiten dezun gaitza andiagoa da, len egin didazuna baño. Eta etzion nai aditu,

        17. Baizik otseginik bera serbitzen ari zan morroi bati, esan zion: Aurtiki ezak au nere aurretikan, eta itxi ezak atea bere ondoan.

        18. Zeukan Tamarrek jantzita soñeko luze nabar bat, zeren onelakoa zan erregeren alaba donzellak erabilli oi zuten jantzia. Eta huraren morroiak aurtiki zuen kanpora, eta itxi zuen atea bere ondoan.

        19. Zeñ botarik autsa bere buruaren gañera, urraturik soñeko luzea, eta jarririk eskuak bere buruaren gañean, bazijoan ibilliaz eta deadar egiñaz.

        20. Eta Absalon bere anaiak esan zion: Zure anaia Amnonek galdu al zaitu? Baña orain, arreba, zaude ixilik, zure anaia da, eta ez ezazu atsekabetu zure biotza gauza augatik. Gelditu zan bada Tamar litxigatzen bere anaia Absalonen etxean.

        21. Eta aditurik gauza oiek Dabid erregeak, artu zuen naigabe txit andia, baña etzuen atsekabetu nai bere seme Amnonen anima, zeren maite zuen, zuelako lenbizisortua.

        22. Eta Absalonek etzion esan Amnoni itzik ez onik ez gaiztorik, bada Absalonek gorroto zion Amnoni, bortxatu zuelako bere arreba Tamar,

        23. Eta bi urte iragota gertatu zan Absalonen ardiak moztuak izatea Baathasorren, zeñ dagoan Efraimen aldean. Eta Absalonek konbidatu zituen erregeren seme guziak.

        24. Eta etorri zan erregeagana, eta esan zion: Jakin ezazu zure serbitzariaren ardiak moztuak izatera dijoazela, erregututzen det etorri dedilla errege bere serbitzariakin bere serbitzariaren etxera.

        25. Eta esan zion erregek Absaloni: Ez, ene semea, ez ezazu eskatu guziok joan gaitezela zeren izango gintzazkezu astunak. Eta erregu berriak eginda ere, nola etzuen joan nai, bedeikatu zuen.

        26. Eta Absalonek esan zion: Baldin ez badezu etorri nai, erregututzen dizut, Amnon nere anaia bederik betor gurekin. Eta erregeak erantzun zion: Ez da zurekin joatearen premiarik.

        27. Azkenik alako leiarekin erago zion Absalenek non utzi zien berarekin joaten Amnoni eta erregeren seme guziai. Eta Absalonek prestatu erazi zuen janedan bat, erregeren janedana bezelakoa.

        28. Eta agindu zien Absalonek bere morroiai, esaten ziela: Kontuan zaudete Amnoni ardoak burua noiz nasten dion, eta nik esaten dizutedanean: Zauritu eta il ezazute, etzaitezte beldur izan, ni naiz agintzen dizutedana, indartu zaitezte eta izan gizon alaituak.

        29. Absalonen morroiak bada egin zuten Amnonen kontra Absalonek agindu zien guztia. Eta jaikitzen ziradela erregeren seme guztiak igo zuten bakoitzak bere mandora, eta iges egin zuten.

        30. Eta oraindikan bidean zeudela, eldu zan otsa Dabidgana, esaten zutela: Absalonek il ditu erregeren seme guztiak, eta ez da gelditu beretatik bat bakarra ere.

        31. Erregea orduan jaiki zan, eta urratu zituen bere soñekoak, eta erori zan auzpez lurraren gañean, eta bera serbitzen ari ziraden morroi guztiak urratu zituzten beren soñekoak.

        32. Baña Jonadab Semmaren Dabiden anaiaren semeak erantzun zuen, esaten zuela: Ez beza uste izan, nere Jaun Erregea, Erregearen seme guztiak izan diradela illak: Amnon bakarrik da illa, zeren Absalonek zeukan eginda juramentua ilteko Amnon, Tamar bere arreba bortxatu zuen egunetik.

        33. Argatik ez beza jarri, nere jaun errege, bere biotzean alako gauzarikan, esaten duela: Erregearen seme guziak illak izan dirade, zeren Amnon bakarrik da illa izan dana.

        34. Eta Absalonek iges zuen, eta morroi zelatariak altxatu zituen bere begiak, eta begiratu zuen, eta ona non jendetza andi bat zetorren bide txigor galdu batetikan mendiaren egian.

        35. Eta Jonadabek esan zion erregeari: Begira an erregearen semeak, zure serbitzariaren itzaren araura, ala gertatu da.

        36. Eta itzegitea bukatu zuenean, agertu ziraden erregeren semeak ere, eta sartzen ziradela altxatu zuten beren boza eta negar egin zuten, baita erregeak eta bere serbitzari guztiak ere, egin zituzten negar txit andiak.

        37. Eta Absalon joan zan igesi Tolomai Ammiuden seme Jessurko erregeagana. Eta Dabidek negar egin zuen bere semeagatik egun guztietan.

        38. Eta Absalonek iges eginik, eta allegaturik Jessurrera, egon zan an iru urtean.

        39. Eta utzi zion Dabid erregeak Absalon persegitzeari, gutxitu zitzaiolako Amnonen eriotzaren pena.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Ezaguturik Joab Sarbiaren semeak, erregearen biotza etsigia zegoala Absalongana,

        2. Bidaldu zuen Thekuara, eta etorri erazi zion andikan emakume soma bati, eta esan zion: iduritu ezazu negar egiten dezula, eta jantzi itzatzu lutuzko soñekoak, eta etzaite igortzi olioarekin, irago zaitezen, denbora luzean illen bat gatik negar egiten duen andretzat.

        3. Eta sartuko zera erregeagana, eta esango diozkazu onelako itzak. Eta jarri zituen Joabek itzak beraren aoan.

        4. Sartu zanean bada erregeagana Tekuako emakumea, auzpeztu zan lurrean beraren aurrean, eta agur andi bat egiñik, esan zion. Salba nazazu, o erregea.

        5. Eta erregeak esan zion: zer dezu? Berak erantzun zuen: Ai, ni naiz andre alargun bat, zeren il zitzadan nere senarra.

        6. Eta zure serbitzariak zituen bi seme, zeñak aserretu ziraden elkarren kontra kanpoan, eta etzegoan iñor galerazi lizaiekeanik, eta zauritu zuen batak bestea, eta il zuen.

        7. Eta ona non jaikirik nire aide guziak zure serbitzariaren kontra, esaten dute: Eman zaguzu bere anaia zauritu zuena, il dezagun, bere anaia il zuenaren anima gatik, eta kendu dezagun mundutikan primu ori, eta nai dute itzali, gelditu zatan txinparta, ez dezakion gelditu nere senarrari izenik, ez jatorririk lurraren gañean.

        8. Eta esan zion erregeak andreari: Zoaz zure etxera, zeren nik emango det erabakia zure alde.

        9. Eta Tekuetar emakumeak esan zion erregeari: Nere gañera, o nere errege eta jauna, erori bedi obena, eta nere aitaren etxearen gañera; erregea berriz eta bere esertokia izan bediz obengabeak.

        10. Eta esan zuen erregeak: Baldin iñor jarkitzen bazaitzu, ekarri ezazu nigana, eta ez dizu berriz ukiturik egingo.

        11. Eta berak esan zuen: Oroitu bedi erregea bere Jaun Jainkoarekin, ugaritu ez ditezten odolaren aldekoak bengatzeko, eta iñolaere ez dezaten il nere semea. Eta erregeak erantzun zion: Jainkoa bizi dan bezela diot ez dala eroriko lurraren gañera zure semearen illeetatik bat.

        12. Esan zuen orduan emakumeak: Utzi bizaio nere erregek eta Jaunak itz bat esaten bere serbitzari oni. Esan ezazu, erantzun zuen erregeak.

        13. Esan zuen bada emakumeak: Nola pensatu dezu zuk berebat egitea Jaungoikoaren erriaren gaitzean? Eta, zergatik erabagi du erregeak gaitz ori egitea itzuli erazi bearrean bere semeari erbestetikan?

        14. Guziok iltzen gera, eta goaz eroriaz lurretikan, isurtzen dan ura bezela, zeñ ez dan iñoiz atzera itzultzen, eta Jainkoak ere ez du nai galtzea gizonik batere; baizik beti dago etsigia aldatzeko erabakia, galdu ez dedin osotoro, eroria dagoana.

        15. Argatik bada etorri naiz, esateko nere Jaun erregeari itz oiek erriaren aurrean. Eta esan zuen zure serbitzariak: itz egingo diot erregeari ikusteko nolabait egiten ote duen erregeak bere serbitzariak esaten duena.

        16. Eta erregeak aitortu dit, libratzen duela bere serbitzaria, ni eta nire semea Jaungoikoaren primutzatik kendu nai genduzten guztien eskuetatik.

        17. Utzi zaiozu bada zure serbitzariari esaten, nere jaun erregearen itza kunplitu dedilla eskeñtza bat bezela. Zeren nere jaun erregea da Jaungoikoaren aingeru bat bezelakoa, igitzen ez dana bedeikazioakin ez madarikazioakin. Argatik zure Jaun Jaungoikoa da zurekin.

        18. Eta erantzuten zuela erregeak, esan zion emakumeari: Ez zadazu arren ezkutatu, galdetzera noan gauza bat. Eta esan zion emakumeak: itz egin ezazu, nere jaun erregea.

        19. Eta esan zuen erregeak: Ez da egia, esan didazun guztia dala Joabek irakasia? Erantzun zuen emakumeak, eta esan zuen: Zure bizia gatik (Jainkoak gorde dezala, o nere erregea eta jauna, bete betean azertatu dezula itua, bada ziertoro zure serbitzari Joab hura bera da agindu didana, eta jarri dituena zure serbitzariaren aoan, esan dizkizudan itz guziak.

        20. Zure serbitzari Joab da agindu zidana bestiruditzeko izketa au, baña zu, nere Jaun eta erregea, zera jakintsua, Jaungoikoaren aingeru bat dan bezela, aditzeko gauza guztiak lurraren gañean.

        21. Esan zion orduan erregeak Joabi: Aitortzen det eskatzen didazun grazia, zoaz bada, eta etorri erazi zaiozu nere seme Absaloni.

        22. Emen Joabek, auzpezturik lurrean bere arpegiaren gañean, egin zion erregeari agur andi bat, eta esan zion: O nere erregea eta Jauna, gaur ezagutu du zure serbitzariak arkitu duela grazia zure begietan, zeren aitortu dezu zure serbitzariaren eskaria.

        23. Orduan jaiki zan Joab eta joan zan Jessurrera eta ekarri erazi zuen Absalon Jerusalenera.

        24. Baña erregeak esan zuen: itzuli bedi bere etxera, eta ez beza ikusi nere arpegia. Itzuli zan bada Absalon bere etxera, eta etzuen ikusi erregearen arpegia.

        25. Eta etzegoan Israel guzian gizonik Absalon bezin ederrik, eta galantik, oñaren azpitik buruaren garairaño etzegoan beragan errenkurarikan batere.

        26. Eta ebakitzen zuenean illea (zeñ egiten zuen urtean bein, zeren nekatzen zuten illadatsak) pisatzen zituzten bere buruko illeak berreun siklo, erriko pisuan.

        27. Eta zituen Absalonek iru seme, eta alaba bat Tamar zeritzana, txit ederra.

        28. Eta egon zan Absalon egotez bi urtean Jerusalenen, eta etzuen ikusi erregearen arpegia.

        29. Eta bidaldu zituen Absalonek Joabgana, bidaltzeko bera erregeagana, zeñak etzuen etorri nai izan Absalongana. Eta bidaldurik bigarren aldiz ots egitera, eta ark ez etorri nairik beragana,

        30. Esan zien bere morroiai: Badakizute Joaben kanpoa, zeñ dagoan nerearen aldean, non dituen garagarrak itaitzeko, zoazte bada, eta su eman zaiezute. Eta Absalonen morroiak su eman zieten ustai. Eta Joaben serbitzariak etorri ziraden beragana urraturik beren soñekoak, eta esan zioten: Absalonen morroiak su eman diote kanpoaren zati bati.

        31. Eta jaiki zan Joab, eta etorri zan Absalongana bere etxera, eta esan zion: Zergatik zure morroiak su eman diete nere uztai?

        32. Eta erantzun zion Absalonek Joabi: Bidaldu nuen erregututen nizula etorri zindezela nigana, bidaltzeko zu erregeagana, esan zenezaion: Zergatik etorri nintzan Jessurtik? Obekiago zan neretzat an egotea, erregutzen det bada ikusi dezadala erregearen arpegia, eta baldin oraindikan oroitzen bada nere gaiztakeriarekin, il natzala.

        33. Sarturik bada Joab erregeagana, adirazi ziozkan gauza guztiak, eta deitua izan zan Absalon, eta sartu zan erregea zegoan tokian, eta etziñik bere oñetan adoratu zuen. Eta erregeak eman zion musu bat Absaloni.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Oien ondoan bada egin zituen Absalonek beretzat, eta jarri zituen zaldizkoak, eta berrogeita amar gizon zijoazenak bere aurretikan.

        2. Eta goiz jaikirik Absalon jarri oi zan atearen sarreraren aldean, eta lanen bat zuen eta erregeagana justizia eskatzera zetorren gizon guztiari, ots egiten zion Absalonek beragana, eta esaten zion: Zeñ erritakoa zera zu? Eta berak erantzuten zuen esaten zuela: Ni zure serbitzari au Israelko alako tributakoa naiz.

        3. Eta erantzuten zion Absalonek: Onak eta zuzenak derizkit zure itzak. Baña ez dago iñor erregeak jarria zuri aditzeko. Eta esaten zuen Absalonek:

        4. Oh! Nork jarri nintzakean juez lurraren gañean, etorri zitezen nigana ezbaiak dituzten guztiak nik zuzen erabakitzeko!

        5. Eta allegatzen zanean norbait beragana agur egitera luzetzen zion eskua, eta eldurik muñ egiten zion.

        6. Eta berebat egiten zien Israel guztiko, zetoztenai erregeak adituak eta juzgatuak izatera, eta irabazi nai zituen Israelko gizonen biotzak.

        7. Berrogei urteren ondoan berriz, esan zion Absalonek Dabid erregeari: Joango naiz, eta itzuliko diozkat Jaunari Hebronen eskeñi niozkan doañak.

        8. Zeren zegoanean zure serbitzaria Jessur Siriakoan, egin zuen txit gogotikan eskeñtza au, esaten zuela: Baldin Jaunak itzuliko banindu Jerusalenera, eskeñiko diot Jaunari doañ bat.

        9. Eta esan zion Dabid erregeak: Zoaz ordu onean. Eta jaiki zan, eta joan zan Hebronera.

        10. Eta bidaldu zituen Absalonek mandatariak Israelko tribu guzietara, esaten zuela: Tronpetaren otsa adituten dezutenean bereala, esan ezazute: Absalonek erreiñatzen du Hebronen.

        11. Eta joan ziraden Absalonekin berreun gizon Jerusalengo deituak, zeñak jarraitu zioten biotz tolesgabearekin bere asmoen gañean ezerere jakin gabetanik.

        12. Ots egin ere zion Absalonek Atxitophel Jilonitar, Dabiden konsejariari bere erri Jilotik. Eta zegoala eskeñtzen doañak, jaiki zan matxiñada sendo bat, eta korrika joanik erria Absalongana ugaritzen zan.

        13. Eta etorri zan mandatari bat Dabidgana, esaten zuela. Israel guztiak jarraitzen dio Absaloni biotz guztitikan.

        14. Eta esan zien Dabidek berarekin Jerusalenen zeuden bere serbitzariai: Jaiki zaitezte, iges egin dezagun, zeren bestela erori bear gara Absalonen eskuetan, atera zaitezte agudo, ustekabean etorrita arrapatu ez gaitzan, eta ekarri ez dezan galmena gure gañera, eta irago ez dezan erria ezpataren puntatik.

        15. Eta erregearen serbitzariak esan zioten: Guk zure serbitzariok egingo degu gogotikan gure Jaun erregeak agintzen digun guztia.

        16. Atera zan bada erregea oñaz bere etxeko guztiakin. eta utzi zituen erregeak bere emazte azpikoetatik amar etxea zaitzeko.

        17. Eta atera ezkero erregea eta Israel guztia oñaz, gelditu zan etxetik urrutian.

        18. Eta bere serbitzari guztiak zijoazen bere aldean, eta Zerethetarren, eta Felothetarren batallonak, eta Jethetar guztiak, gerrari sendoak, seireun gizon oñazko, jarraitu ziotenak Jethetik, zijoazen erregeren aurretik.

        19. Eta esan zion erregeak Ethai Jethetarrari: Zergatik zatoz gurekin? itzuli zaite eta gelditu erregearekin, zeren arrotza zera, eta atera zera zure lurretik.

        20. Atzo etorri ziñan, eta gaur izango zera gurekin ateratzen beartua? Ni joango naiz joango naizan tokira; itzuli zaite, eta eraman itzatzu zurekin zure anaiak. Eta leial ta urrikaritsua dan Jaunak sariztatuko du zure esker on eta leialtasuna, zeñakin serbitu nazun.

        21. Baña Ethaik erantzun zion: Jaungoikoa bizi dan bezela, eta errege nere jauna bizi dan bezela diot eze, zu, o erregea eta nere jauna, zauden edozeñ tokitan edo iltzeko edo bizitzeko, an egongo dala zure serbitzaria.

        22. Eta esan zion Dabidek Ethairi: Atoz eta irago ezazu. Eta irago zuen Ethai Jethetarrak, eta berarekin zeuden gizon guztiak, eta gañerako taldeak.

        23. Eta guztiak negar andiak egiten zituzten, eta erri guztia zijoan iragoaz, erregeak ere iragotzen zuen Zedrongo erreka, eta erri guztia zijoan zuzen, eremura begiratzen duen bidetik.

        24. Etorri ere zan Apaiz nagusi Sadok, eta berarekin Lebita guztiak, zeramatela Jaungoikoaren elkartasuneko kutxa, eta jarri zuten an, eta igo zan Abiatar, aliketa irago zan bitartean, iritik atera zan erri guztia.

        25. Eta esan zion erregeak Sadoki: Eraman ezazu berriz Jaungoikoaren kutxa irira. Baldin arkitzen badet grazia Jaunaren begietan, itzuliko nau ara, eta erakusiko dit, baita bere Tabernakuloa ere.

        26. Baña baldin esango balit: Etzera nere gogokoa, gertutua nago egin dezan nerekin ongi deritzana.

        27. Eta esan zion erregeak Sadok Apaizari: O Profeta, itzuli zaite pakean zure errira zure seme Akimaasekin, eta Jonatas Abiatarren semearekin, beude zuekin zuen bi seme oiek.

        28. Ni noa ezkutatzera eremuko kanpoetan, etorri dakidan bitartean zuekgandik gauzak dauden egoeraren gaztigua.

        29. Sadokek bada eta Abiatarrek berriz eraman zuten Jerusalenera Jaungoikoaren kutxa, eta gelditu ziraden an.

        30. Eta Dabid igotzen zan oliboen aldapatik, eta igotzen zan negarrez, zijoala ortozik, eta burua estalita, eta berarekin zegoan erri guztia ere igotzen zan negarrez burua estalita.

        31. Eta gaztigua emana izan zitzaion Dabidi, Atxitofel ere zegoala matxiñarien artean Absalonekin, eta esan zuen Dabidek: Erregututzen dizut, Jauna, arren tontotu dezazula Atxitopelen konsejua.

        32. Eta igotzen zanean Dabid mendiaren erpiñera, zeñean adoratuko zuen Jauna, atera zitzaion bidera Kusai Aratxtarra soñeko urratuakin, eta burua lurrez estalita.

        33. Eta esan zion Dabidek: Etorriko baldin baziña nerekin, zama izanko zintzaket.

        34. Joango baldin baziña berriz errira, eta esango baldin baziñio Absaloni: Zure serbitzaria naiz, o erregea, nola izan nintzan zure aitaren serbitzaria, ala izango naiz zure serbitzaria: desegingo dituzu Atxitofelen konsejuak.

        35. Eta idukiko dituzu zurekin Sadok eta Abiathar apaizak, eta adituten dezun erregeren etxeko gauza guztia, jakin eraziko diezu Sadok eta Abiathar apaizai.

        36. Eta berakin dirade beren bi seme Atximas Sadoken semea, eta Jonatas Abiatharren semea, eta beren bitartez bidalduko didazute esatera aditzen dezuten guztia.

        37. Eta Kusai Dabiden adiskidea errira allegatzen zan denbora huratan berean, Absalon ere sartu zan Jerusalenen.

 

AMASEIGARREN KAPITULUA

        1. Eta irago zuenean Dabidek piska bat mendiaren erpiña, atera zitzaion bidera Siba Mifibosethen morroia bi asto zamatuakin berreun ogirekin, eta eun matspasazko bildurakin, eta eun piku ogirekin, eta ardo zagi batekin.

        2. Eta esan zion erregeak Sibari: Zertarako dirade gauza oiek? Eta Sibak erantzun zuen: Astoak erregearen morroientzat, beren gañean joan ditezen, ogiak eta pikuak jan ditzaten zure serbitzariak: eta ardoa, edan dezan eremuan indargatzen danak.

        3. Eta esan zion erregeak: Non da zure nagusiaren semea? Eta Sibak erantzun zion erregeari: Jerusalenen gelditu da, esaten duela: Gaur biurtuko dit Israelko etxeak nere aitaren erreñua.

        4. Eta esan zion erregeak Sibari: Zureak izan bediz Mifibosethenak izan ziraden gauza guztiak. Zeñetara erantzun zuen Sibak: Nik eskatzen dedana, o nere erregea eta jauna, da arkitzea grazia zure begietan.

        5. Allegatu zan bada Dabid erregea Bahurimraño, eta ona non ateratzen zan andikan Saulen etxeko aideetako gizon bat, Semei zeritzana, Jeraren semea, eta bazijoan alderatuaz, eta madarikatzen zuen.

        6. Eta aurtikitzen zituen arriak Dabiden kontra, eta Dabid erregearen serbitzari guztien kontra, eta erri guztia eta gizon gerrari guztiak zijoazen erregearen eskuieko edo ezkerreko aldamenetatikan.

        7. Eta Semeik madarikatzen zuela erregea, esaten zuen onela: Atera adi, atera adi, odolen gizona, eta Belialen gizona.

        8. Jaunak eman dik orain Saulen etxeko odol guziaren ordaña ebatsi iokalako erreñua, eta Jaunak jarri dik ire seme Absalonen eskuetan, eta begiratu ezak nola estututzen aukaten gaitzak, odolen gizona aizakalako.

        9. Orduan Abisai Sarbiaren semeak esan zion erregeari: Zergatik txakur il orrek madarikatuko du nere jaun erregea? Joango naiz eta ebakiko diot burua.

        10. Eta esan zuen erregeak: Zer det nik zuekin, o Sarbiaren semeak? Utzi zaiozute madarikatu naikala, zeren Jaunak agindu dio madarikatu dezala Dabid, eta zeñ da ausartuko dana esaten, zergatik ala egin duen?

        11. Eta esan zien erregeak Abisairi eta bere serbitzari guziai: ikusten dezute nere semea hura bera, nere erraietatik atera dana dabillela neri bizia kendu nairik, zenbat geiago orain Jeminiren seme bat? Utzi zaiozute madarikatu naikala Jaunaren agintearen araura,

        12. Noaski Jaunak begiratuko dio nere estutasunari, eta Jaunak ongi egingo dit egun onetako madarikazioak gatik.

        13. Dabidek bada jarraitzen zion bere bideari bereak lagun zituela. Eta Semei zijoan aldamenean mendiaren egitikan, madarikatzen zuela, eta aurtikitzen zituela arriak Dabiden kontra, eta autsa zabaltzen zuela.

        14. Eta erregea eta erri guztia berarekin allegatu ziraden aulduak, eta atseden ziraden an.

        15. Absalon berriz eta bere erri guzia berarekin sartu ziraden Jerusalenen, eta Atxitofel ere berarekin.

        16. Eta etorririk Kusai Aratxtar Dabiden adiskidea Absalongana, esan zion: Agur erregea, agur erregea.

        17. Zeñi erantzun zion Absalonek: Au da zure adiskideari erakusten diozun esker ona? Zergatik etzera joan zure adiskidearekin?

        18. Eta erantzun zion Kusaik Absaloni: iñolaere ez, zeren izango naiz Jaunak autu zuenarena, eta erri guzi onek, eta Israel guziak, eta berarekin geldituko naiz.

        19. Gañera, zeñ serbituko det nik? Erregearen semea ez al? Zure aitari obedezitu nion bezela, ala zuri ere obedezituko dizut.

        20. Eta esan zion Absalonek Atxitofeli: Tratatu ezazute bioen artean zer egin bear degun.

        21. Eta esan zion Atxitofelek Absaloni: Sartu zaite zure aitaren emazte azpiko, etxea zaitzeko utzi zituenak gana, aditzen duenean Israel guziak ezaindu dezula zure aita, gogo geiagorekin jarraitu dizazuten.

        22. Egin zioten bada Absaloni etzauntz bat sabaiean, eta sartu zan bere aitaren emazte azpikoak gana Israel guztiaren aurrean.

        23. Eta Atxitofelek egun aietan ematen zituen konsejuak ziraden, Jaungoikoarekin norbait itunduko balitza bezela. Alakoa zan Atxitofelen konseju guztia, bai Dabidekin zegoanean, eta bai Absalonekin zegoanean.

 

AMAZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Esan zion bada Atxitofelek Absaloni: Autuko ditut neretzat amar milla gizon, eta aterako naiz gau onetan persegitzera Dabid;

        2. Eta erortzen naizela bere gañean, nekatuak eta aulduak dauden bitartean, desegingo det, eta berarekin dagoan jende guziak iges egiten duenean, zaurituko det errege bakarrik gelditua.

        3. Eta itzuli eraziko diot erri guziari, gizon bakar bat itzuli oi dan bezela, zeren zuk gizon bakar bat billatzen dezu, eta erri guzia geldituko da pakean.

        4. Eta onak iritzi ziozkaten bere itzak Absaloni, eta Israelko zar guziai.

        5. Baña Absalonek esan zuen: Otsegin zaiozute Kusai Aratxtarrari, eta aditu dezagun zer esaten duen berak ere.

        6. Eta etorririk Kusai Absalongana, esan zion Absalonek: Au da Akitofelek esan duena, egin bear degu, ala ez? Zer konseju ematen diguzu?

        7. Eta esan zion Kusaik Absaloni: Ez da konseju ona Akitofelek oraingo aldian eman duena.

        8. Eta gañera esan zuen Kusaik: Ongi dakizu zure aita eta berari darraikon jendea diradela txit bulardetsuak, eta daudela biotz mingoiztuarekin, artz eme bat basoan sututa dagoan bezela bere humeak kendu diozkatelako, gañera zure aita gizon gerraria da, eta ez da geldituko erriarekin.

        9. Noaski orain dago ezkutatua arzuloren batean, edo nai duen beste lekuren batean, eta erortzen baldin bada asieran zureetatikoren bat, zabalduko da bereala aldamen guzietatik, Absaloni darraikon martizdi guzia izan dala desegiña.

        10. Eta bulardetsuenetatik edozeñ, zeñaen biotza dan leoiarena bezelakoa, beldurrez beteko da, zeren badaki Israel guziak sendoa dala zure aita, eta bulardetsuak berarekin dauden guziak.

        11. Neri ona deritzadan konsejua da au: bildu bedi zugana Israel guzia, Dandik Bersabeeraño, ezin kontatuala itsasoko ondarraren gisara, eta zu egongo zera beren erdian,

        12. Eta erasoko diogu eta erori bere gañera, arkitua dan edozeñ tokitan, eta estaliko degu, intza lurraren gañean erotzen danean bezela, eta ez degu utziko berarekin dauden gizonetatik, ezda bat bakarra ere.

        13. Eta baldin sartzen bada erriren batean, ingurutuko du Israel guziak sokakin erri hura, eta arrastaka eramango degu erreka bateraño, arkitu ez dedin beratatik arritxo bat bakarra ere.

        14. Eta esan zuen orduan Absalonek Israelko gizon zar guztiakin: Obeagoa da Kusai Aratxtarraren konsejua, Akitofelen konsejua baño. Ala Jaunaren borondatez desegiña izan zan Akitofelen konsejua, zeñ zan berentzat mesedegarriagoa, Jaunak etorri erazitzeko gaitz guziari Absalonen gañera.

        15. Eta esan zien Kusaik Sadok, eta Abiatar Apaizai: Onelako eta onelako moduan konsejua eman die Akitofelek Absaloni eta Israelko zarrai, eta nik alako eta alako konsejua eman diet.

        16. Orain bada bidaldu itzatzute agudo mandatariak Dabidgana, esaten diotela: Etzaite gelditu gau onetan eremuko landaetan, baizik luzapenikan gabe, irago zaite beste aldamenera, izan ez dedin desegiña erregea, eta berarekin dagoan erri guztia.

        17. Eta Jonatas eta Akimaas zeuden Rojelen iturriaren aldean, joan zan neskame bat, eta eman zien gaztigua, eta berak joan ziraden adiraztera Dabid erregeari; zeren berak ezin sartu zitezkean errian, ikusiak izan etzitezten.

        18. Alaere ikusi zituen mutil batek, eta adirazi zion Abaloni, baña berak arin ibillirik, sartu ziran Bahurimgo gizon baten etxean, zeñak zeukan putzu bat etxeurubean, eta ezkutatu ziraden an.

        19. Eta artu zuen andreak estalki bat eta zabaldu zuen putzuaren aoaren gañean, leortuko balu bezela garagar azala kendua, eta onela gelditu zan estalita gauza.

        20. Eta etorririk etxera Absalonen morroiak, esan zioten andreari: Non daude Akimaas eta Jonatas? Eta erantzun zien andreak: igaro ziraden agudo, edan ezuraren piska bat. Beren billa zebiltzatenak berriz, etzituztenean arkitu, itzuli ziraden Jerusalenera.

        21. Eta oiek joan ziradenean, igo ziraden aiek putzutik, eta jarraiturik beren bideari, adirazi ta esan zioten Dabid erregeari: Jaiki zaitezte eta irago ezazute agudo erreka, zeren Akitofelek eman du onelako konseju bat zuen kontra.

        22. Jaiki zan bada Dabid, eta berarekin zegoan erri guzia, eta irago zuten Jordana eguna argitu baño lenago, eta etzan gelditu bat bakarra ere erreka irago gabetanik.

        23. Ikusirik bada Akitofelek etziotela jarraitu bere konsejuari, gertutu zuen bere astoa, eta jaiki zan, eta joan zan bere etxe ta errira, eta argiturik bere etxeko gauzak, urkatu zan eta izan zan lurpetua bere aitaren obian.

        24. Eta Dabid allegatu zan gazteluetara, eta Absalonek irago zuen Jordana, eta Israelko gizon guztiak berarekin.

        25. Eta Absalonek eman zion Amasari martiztiko agintaritza Joaben lekuan, Amasa bada zan Jezraeliko gizon Jetra zeritzanaren semea, zeñak iduki zuen zer ikusia Abigail, Naasen alaba, Sarbiaren arreba, Joaben ama izandu zanarekin.

        26. Eta jarri zituen etzauntzak Israelek Absalonekin Galaadko lurrean.

        27. Eta allegatu zanean Dabid Gazteluetara, Sobi Naasen, Rabbat Ammontarkoen semeak, eta Matxir Ammiel Lodabarkoaren semeak, eta Berzellai Galaadtar Rojelimgoak,

        28. Eskeñi ziozkaten oeak, eta oñazpikoak, eta lurrezko ontziak, garia, eta garagarra, eta iriña, eta garagar txigortuaren iriñaz egindako opilla, eta babak, eta txilistea, eta garbantzu txigortuak,

        29. Eta eztia, eta guria, eta ardiak eta txal gizenak. Eta eman ziozkaten Dabidi, eta berarekin zeudenai, jan zitzaten, bada uste zuten jendea egongo zala gosez illa, eta egarriz itoa eremuan.

 

EMEZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Dabidek bada ikuste eta azterren bat egiñik bere jendeari, jarri zituen beren gañean tribunoak eta euntariak.

        2. Eta eman zion Joabi martiztiaren irugarren zatiaren agintaritza, eta beste irugarren zatiarena Abisai Sarbiaren, Joaben anaiaren semari, eta beste irugarren zatiarena Ethai Jetkoa zanari, eta esan zion erregeak erriari: Aterako naiz ni ere zuekin.

        3. Eta erantzun zuen erriak: etzera aterako, zeren baldin iges egiten badegu ere ez dute gauza andirik iritxiko, eta gutatik erdiak ill arren, ez dirade aseak geldituko zeren zuk bakarrik balio dezu amar millak beste, eta ala obeago da gelditu zaitezela errian guri laguntzeko.

        4. Zeñai esan zien erregeak: Ongi deritzatzutena egingo det. Eta gelditu zan erregea atearen aldean, eta erria bazijoan atereaz euneko eta millako taldeetan.

        5. Eta agindu zien erregeak Joabi, eta Abisairi, eta Etairi, esaten ziela: Zaitu zadazute Absalon gaztea. Eta aditu zuen erri guztiak, erregeak Absalonen alde agintari guztiai ematen zien agintea.

        6. Onenbesterekin atera zan erria kanpora Israelen kontra, eta eraso zioten elkarri Efraimen basoan.

        7. Eta Israelko erria izan zan an Dabiden martiztiak desegiña, eta izan zan egun artan galmen andia, ogei millaena.

        8. Eta gañerakoak barreiatu ziraden inguru guzi artatik, eta asko geiago izan ziraden galdu ziradenak igesi zijoazela basotikan, ezpataz illak izan ziradenak baño egun artan.

        9. Eta gertatu zan zijoala Absalon eserita bere mandoaren gañean, arkitzea Dabiden jendearekin, eta sarturik mandoa arte osiotsu eta andi baten azpitik, nahasi zitzaion burua artean, eta iragorik aurrera, eserita zijoan mandoa, gelditu zan zinzilika zeruaren eta lurraren bitartean.

        10. Ikusi zuen au batek, eta adirazi zion Joabi, esaten ziola: ikusi det Absalon zinzilika arte batetikan.

        11. Eta esan zion Joabek gaztigu au eman zion gizonari: Zergatik ez dezu josi lurrarekin, eta nik emango nizkizun amar siklo zillarrezko eta gerriko eder bat?

        12. Zeñak esan zion Joabi: Jarriko baldin baziñituke ere nere eskuetan milla diru zillarrezko, iñolaere ez nuke luzatuko nere eskua erregearen semearen kontra, zeren guk aditzen genduala agindu zizuten erregeak zuri eta Abisairi, eta Etairi, esaten zuela: zaitu zadazute Absalon nere seme gaztea.

        13. Eta iduki baldin banu ere ausardia au nere animaren irriskuan, ezin ezkutatuko zitzaion au erregeari, eta zu zerori egongo ziñan nere kontra.

        14. Eta esan zuen Joabek: Ez da izango zuk nai dezun bezela, baizik nik neronek erasoko diot zure aurrean. Artu zituen bada iru gezi bere eskuan, eta sartu ziozkan Absaloni bere biotzean, eta nola oraindikan tupozka ari zan zinzilika artean,

        15. Etorri ziraden korrika Joaben amar ezkutari gazte, eta otska il zuten.

        16. Orduan Joabek joerazi zuen tronpeta, eta gelditu zuen erria, persegitu etzitzaion igesi zijoan Israeli, barkatu nairik gizataldeari.

        17. Eta artu zuten Absalon, eta aurtiki zuten basoan zulo andi batera, eta eraman zuten bere gañera arri muntoi txit andi bat, eta Israel guziak iges zuen bere etzauntzetara.

        18. Eta Absalonek egin erazi zuen beretzat oraindikan bizi zala arrizko abe bat, zeñ dagoan erregeren ibarrean, zeren esan zuen: Ez det semerikan, eta au izango da nere izenaren oroipengarritzat. Eta jarri zion bere izena arrizko abeari, eta deitzen zaio gaurko eguneraño Absalonen eskua.

        19. Eta Akimaas Sadoken Semeak esan zuen: Joango naiz korrika, eta adiraziko diot erregeari, Jaunak bengatu duela bere etsaien eskuetatik.

        20. Zeñi Joabek esan zion: Ez dezu eramango gaur gaztigua, baizik beste era batean, ez det nai joan zaitezela zu gaur berria ematera, zeren il da erregearen semea.

        21. Eta esan zion Joabek Kusiri: Zoaz, eta adirazi zaiozu erregeari ikusi dezuna. Kusik agur andi bat egin zion Joabi, eta joan zan korrika.

        22. Eta Akimaas Sadoken Semeak esan zion berriz Joabi: Ze eragozketa dago ni ere korrika joateko Kusiren ondoren? Eta Joabek erantzun zion: Zergatik joan nai dezu korrika, ene semea? Etzera izango berri onen eramatzallea.

        23. Zer da ansi erantzun zuen berak, ni korrika joteagatik? Zoaz bada, esan zion Joabek. Joanik bada korrika Akimaas bide txigor batetik, aurrea artu zion Kusiri.

        24. Eta Dabid zegoan eserita ate bien artean, eta murruen gañean atearen gorengo tokian zegoan zelatariak altxaturik begiak, ikusi zuen gizon bat zetorrela korrika bakarrik.

        25. Eta altxaturik boza adirazi zion erregeari, eta esan zuen erregeak: Bakarrik baldin badator, berri onak dakarzki. Eta bazetorrela ura arin baño ariñago, eta alderaturik geiago,

        26. Ikusi zuen zelatariak beste gizon bat zetorrela korrika, eta deadar egiñik erpiñetikan, esan zuen: ikusten det beste gizon bat ere datorrela korrikan bakarrik. Eta esan zuen erregeak: Onek ere berri onak dakarzki.

        27. Gañera esan zuen zelatariak: Lendabizikoaren korrika joaera iduritzen zait, Akimaas Sadoken semearen korrika joaera bezelakoa. Eta esan zuen erregeak: Gizon ona da, eta dator berri onak ekartera.

        28. Orduan Akimaasek deadar egin zuen eta esan zion erregeari: Agur, o erregea. Eta auzpeztuta esan zuen: Bedeikatua izan dedilla zure Jaun Jainkoa, zeñak jarri dituen zure eskuetan nere errege eta Jaunaren kontra jaiki diradenak.

        29. Eta esan zuen erregeak: Ote dago bizirik, eta osasunarekin nere seme Absalon? Eta erantzun zuen Akimaasek: ikusi det jaikitzen dala naspilla andi bat. Joab zure serbitzariak bidaldu nauenean ni zure serbitzaria, o erregea, ez dakit beste gauzarikan.

        30. Eta erregeak esan zion: irago zaite, eta jarri emen. Eta iragorik bera, eta jarririk bere tokian,

        31. Agertu zan Kusi, eta allegatu ta esan zuen: Berri onak dakarzkit, nere jaun eta erregea, zeren Jaunak eman du erabakia gaur zure alde, zure kontra jaiki ziraden guzien eskubidearen kontra.

        32. Baña erregeak galdetu zion Kusiri: Ote dago bizirik eta osasunarekin nere seme Absalon? Erantzun zion Kusik: Gazte ori bezala jarri bediz nere jaun erregearen etsaiak, eta beraren kontra berari gaitz egiteko jaikitzen diraden guztiak.

        33. Orduan erregea tristezaz beterik igo zan, atearen gañean zegoan sala batera, eta negar egin zuen. Eta zebillala baterik bestera onela esaten zuen: Ene seme Absalon, Absalon ene semea, nork eman lezakedan ni iltzea zure lekuan, Absalon nere semea, nere seme Absalon!

 

EMERETZIGARREN KAPITULUA

        1. Eta gaztigua emana izan zitzaion Joabi, erregea zegoala negarrez eta aubenez bere semeagatik.

        2. Eta itzuli zan garaipena negarrean egun artan erri guziarentzat, zeren aditu zuen erriak egun artan esaten, Proguan zegoala erregea bere semeagatik.

        3. Eta ala martiztia etzan sartu egun artan errian, egin oi duen bezela martizti, datorrenak guda batetikan igesi, garaitua izan dalako.

        4. Eta erregeak estali zuen bere burua, eta deadar andiarekin esaten zuen: Ene seme Absalon, Absalon ene semea, ene semea.

        5. Joabek berriz sarturik erregea zegoan etxean, esan zuen: Lotsariz bete dituzu gaur zure serbitzari, zure bizia, eta zure seme ta alaben bizia, eta zure emazteen bizia, eta zure emazte azpikoen bizia salbatu duten guzien arpegiak.

        6. Maitatzen dituzu gorrotatzen zaituztenak, eta gorrotatzen dituzu maitatzen zaituztenak, eta gaur aditzen eman dezu, ez dezula zure agintarien eta zure serbitzien ajolarikan batere, eta egiazki orain ezagutu det, bizi baldin balitza Absalon, eta guziok izan bagiña illak, orduan pozik egongo zintekeala.

        7. Orain bada jaiki zaite, eta atera kanpora eta itz eginik esan zaiezu zure serbitzariai portatu diradela, bada juramentu egiten dizut Jaunagatik, baldin ateratzen ez bazera, bat bakarra ere ez dala geldituko zurekin gaurko gabean, eta gaizkiago izango da zuretzat au, zure gazte denboratik oraindaño zure gañera etorri diraden gaitz guziak baño.

        8. Jaiki zan bada erregea, eta eseri zan atean, eta erri guziari adirazia izan zitzaion, errege eserita zegoala atean: eta etorri zan gizon talde guzia erregearen aurrera; Israelek berriz iges zuen bere etzauntzetara.

        9. Eta erri guziak Israelko tribu guzietan esaten zuen elkarren leian: Erregeak libratu ginduen gure etsaiyen eskutik, berak salbatu ginduen Filistintarren eskutik, eta orain iges egin du lur onetatik Absalon gatik.

        10. Eta bada Absalon, zeñ igortzi genduen gure erregetzat, il da gerran, noiz arteraño zaudete ixillikan eta ez dezute berriz eramaten Erregea?

        11. Eta Dabid erregeak bidaldu zituen mandatariak esatera Sadok eta Abiatar apaizai: itz egin zaiezute Judako zarrai, eta esan zaiezute: Zergatik zerate atzenengo zatoztenak itzuli erazitera erregeari bere etxera. (Zeren Israel guziaren itzak allegatu ziraden erregearen belarrietara bere etxean)?

        12. Zuek zerate nere anaiak, zuek nere ezurra eta nere aragia, zergatik zerate atzenekoak itzuli erazitzen erregeari?

        13. Esan ere zaiozute Amasari. Ez al zera zu nere aragia eta nere odola? Au eta bestea egin dezala Jaunak nerekin, baldin egiten ez bazaitut betiko nere martiztien agintari nagusi Joaben lekuan.

        14. Onela irabazi zituen Judako gizaseme guzien biotzak, gizon bakar bat balira bezela, eta bidaldu zituzten mandatariak erregeagana, esaten zutela: itzuli zaite zu eta zure serbitzari guziak.

        15. Eta itzuli zan erregea, eta etorri zan Jordaneraño, eta Juda guztia joan zan Galgalaraño, erregeari bidera irtetzera, eta Jordana irago erazitziteko.

        16. Baña Semei Bahurimgoa Jeraren, Jeminiren semearen semea ibilli zan arin, eta jetxi zan Judakoakin Dabid erregeari bidera irtetzera

        17. Benjamingo milla gizonekin, eta zijoazen berarekin Siba Saulen etxeko serbitzaria, eta amabost bere seme eta ogei morroi, eta sarturik Jordanetik, erregearen aurretik

        18. Irago zuten urbera, irago eragiteko erregeren familiari, eta egoteko bere agindura, eta Semei Jeraren semeak, auzpezturik erregearen aurrean irago zuenean Jordana

        19. Esan zion: Ez zadazu dagokitu, ene jauna, gaiztakeria, eta etzaite ere oroitu zure serbitzariaren irainakin, errege nere jauna, Jerusalendik atera ziñan egunean, eta ez itzatzu ere iduki, oh erregea, zure biotzean.

        20. Zeren nik zure serbitzariak ezagutzen det nire bekatua, eta argatik etorri naiz gaur Joseren etxe guzitik lenbizikoa, eta jetxi naiz bidera irtetzera nere errege eta jaunari.

        21. Erantzunik berriz Abisai Sarbiaren semeak, esan zuen: itz oiek gatik ez al da izango illa Semei, madarikatu zuelako Jaunak igortzia?

        22. Eta esan zuen Dabidek: Zer dijoakigu neri eta zuri Sarbiaren semeak? Zergatik egiten zerate gaur nere tentatzalleak? Gaur illa izango bai al da gizon bat Israelen? Ez al dakit, gaur izan naizala egiña errege Israelen gañean?

        23. Eta esan zion erregeak Semeiri: Etzera ilko. Eta juramentu egin zion.

        24. Mifiboset Saulen semea ere jetxi zan eta irten zitzaion erregeari bidera, oñak garbitu gabe, eta bizarra kendu gabe, eta etzituen garbitu bere soñekoak, erregea atera zan egunetik, beraren itzulierako eguneraño pakean.

        25. Eta irtenik bidera erregeari Jerusalenen, esan zion erregeak: Mifiboset, zergatik etziñan etorri nerekin?

        26. Eta erantzuten zuela esan zuen: Nere errege eta Jauna, nere morroiak mezpreziatu ninduen, eta nik zure serbitzariak esan nion gertutu zizadala asto bat gañera igo eta joateko erregearekin, zeren ni zure serbitzaria errena naiz.

        27. Eta gañera salatu ninduen ni zure serbitzaria zure aurrean, nere errege eta jauna, baña zu, nere errege eta jauna, zera Jaungoikoaren aingeru bat bezelakoa, egin ezazu nai dezuna.

        28. Zeren nere aitaren etxea ez da izan nere errege eta jaunaren aldetik eriotzaren diña baizik, eta ala ere jarri ninduzun ni zure serbitzaria zure maiean jaten dutenen artean, zer ezpa bidezko bada eman nezake nik? Edo zeren gañean altxatu nezake nik boza erregearen aurrean?

        29. Eta erregeak esan zion: Zergatik nekatzen zera itz geiago egiten? Esan dizut: zuk eta Sibak erdiratu itzatzute dituzuten gauzak.

        30. Onen gañean erantzun zion Mifibosetek erregeari: Artu beza guzia ere, nere errege eta jauna itzuli dan ezkero ongi bere etxera.

        31. Berzelai Galaadtarrak ere jatsirik Rojelimdik, lagundu zion erregeari Jordana iragotzen, gertuta zegoala jarraitzeko errekaren beste aldamenera ere.

        32. Eta Berzelai Galaadtarra zan txit zarra, au da, larogei urtekoa, eta berak eman zion jaten erregeari, etzauntzetan zegoanean, zeren zan txit aberatsa,

        33. Esan zion bada erregeak: Atoz nerekin bizi zaitezen ongi nerekin Jerusalenen.

        34. Eta esan zion Berzelaik erregeari: Zenbat dirade nere bizitzako urteak, igo nadin erregerekin Jerusalenera.

        35. Larogei urtekoa naiz, nire zentzunak sentikorrak bai al daude jakiteko zer dan gozoa eta zer mingoitza? Edo gozatu bai al dezake zure serbitzaria janariak, edo edariak? Edo bai al nago aditzeko gizaseme, edo emakume kantarien boza? Zergatik zure serbitzaria izango zaio zama nere errege eta jaunari?

        36. Lagunduko dizut nik zure serbitzariak piska bat Jordango beste aldamenean, ez det alako aldakuntzaren premiarik.

        37. Baizik erregututzen dizut itzuli nadilla ni zure serbitzaria, eta il nadilla nere errian, eta izan nadilla lurpetua nere aitaren eta nere amaren obiaren aldean. Emen dago berriz Txamaan zure serbitzaria bijoa, bera zurekin, nere errege eta jauna, eta egin ezazu berarekin ongi deritzatzuna.

        38. Eta esan zion erregeak: irago bedi nerekin Txamaan, eta nik egiñgo diot, zuk nai dezun guzia, eta iritxiko dezu nigandik eskatzen didazun guztia.

        39. Eta errege eta erri guztiak irago zutenean Jordana, musu eman zion erregeak Berzelairi, eta bedeikatu zuen. eta bera itzuli zan bere etxera.

        40. Irago zan bada erregea Galgalara, eta Txamaan berarekin. Eta Judako tribu guziak lagundu zion erregeari erreka iragotzen, eta bakarrik arkitu zan an Israelko erriaren erdia.

        41. Israelko gizaseme guziak bada joanik batera erregeagana, esan zioten: Zergatik ebatsi zaituzte gure anaia Judako gizasemeak, eta irago erazi diote Jordana erregeari eta bere familiari, eta Dabiden jende guziari berarekin?

        42. Eta erantzun zien Judako gizaseme guziak Israelko gizasemeai: Erregea alderago dagokigulako, zergatik aserratzen zerate gauza onen gañean? Erregearen gauzaren bat jan bai al degu, edo emanak izan badizkigute doañen batzuek?

        43. Eta erantzun zien Israelko gizasemeak Judako gizasemeai, eta esan zien: Amar alditan geiago gera gu erregearentzat, eta geiago dagogigu guri Dabid, zuei baño, zergatik egin diguzute irain au, eta ez gaituzute lenago gaztigatu, berriz eraman genezan gure erregea? Eta Judako gizonak erantzun zien garraztasunarekin Israelko gizonai.

 

OGEIGARREN KAPITULUA

        1. Gertatu ere zan egotea an gizon gaizto bat. Beloalen semea, Seba zeritzana, Bokrien semea, Benjamingo tribukoa, zeñak jo zuen tronpeta esaten zuela: Ez degu zereginikan Dabidekin, ez zer itxedon ere ezer Isairen semeagandik, itzuli zaite Israel zure etxera.

        2. Eta berezitu zan Israel guzia Dabidgandik, jarraitzen ziola Seba Bokrien semeari. Alaere Judako tribukoak lagundu zioten beren erregeari Jordandik Jerusaleneraño.

        3. Eta allegatu zaneko erregea bere etxera Jerusalenen, artu zituen bere amar emazte azpiko, utzi zituenak jaurekia zaitzen, eta itxian sartu erazi zituen, jaten ematen ziela, baña etzan berakgana allegatu, baizik egon ziraden itxian, il ziraden eguneraño, bizi ziradela alargunak bezela.

        4. Esan zion gero erregeak Amasari: Bildu zazkidazu Judako gudari guziak irugarren egunerako, eta zu egongo zera berakin.

        5. Joan zan bada Amasa biltzera Judakoak, eta gelditu zan denbora geiagoan, erregeak izentatu ziona baño.

        6. Eta esan zion Dabidek Abisairi: Seba Bokriren semeak egingo digu orain gaitz geiago Absalonek baño, artu itzatzu bada zure jaunaren serbitzariak, eta persegitu zaiozu, erri murrutuak arkitu, eta iges egin ez datzakigun.

        7. Atera ziraden bada berarekin Joaben jendeak eta Zerethtarrak eta Felethtarrak, eta bulardetsu guziak atera ziraden Jerusalendik, persegitzeko Seba Bokriren semeari.

        8. Eta zeudela berak, Gabaonen dagoan arri andiaren aldean, etorririk Amasa atera zitzaion bidera. Eta Joab zegoan jantzita tunika estu, bere gorputzaren neurrira egindako batekin, eta beraren gañean zeraman ezpata lotuta zinzilika saiezperaño, bere maginaren barruan, alako moduan egiña, non, mugimendu arin batekin irten eta zauritu zezakean.

        9. Joabek bada esan zion Amasari: Agur, ene anaia. Eta eskuiko eskuarekin eldu zion okotzeko bizarretik laztantzeko irudian:

        10. Eta Amasa etzan oartu Joabek zeukan ezpatarekin, zeñak sartu zion saietsean, eta erraiak erori zitzaiozkan lurrera, eta bigarren otsik eman gabe, il zan. Joab berriz eta Abisai bere anaia joan ziraden persegitzera Seba Bokriren semea.

        11. Bitartean Joaben lagunetatiko gizon batzuek, zeudela zutik Amasaren gorputzillaren aldean, esan zuten: Ona emen, izan nai zuena Dabiden agintaria Joaben lekuan.

        12. Eta Amasa zetzan bidearen erdian, odoldua. Ikusi zuen gizon batek jende guztia gelditzen zala bera ikusteko, eta eraman zuen Amasa bidetik kanpo batera, eta estali zuen arropa batekin, bidean zijoazenak gelditu etzitezen beragatik.

        13. Alde eragiñik berari bidetik, iragotzen ziraden aurrera Joabekin zijoazen gizon guziak Seba Bokrien semea persegitzera.

        14. Baña onek irago zituen Israelko tribu guziak Abela, eta Bethmaatxaraño, eta bildu zuen berarekin martiztiaren autatuena.

        15. Etorri ziraden bada, eta esetsi zioten Abela eta Bethmaatxari, eta inguratu zuten lutesiz erria, eta gelditu zan setiaturik, eta Joabekin zegoan jende guzia ari zan lanean desegiteko murruak.

        16. Eta erriko emakume jakintsu batek esan zuen deadarrez: Aditu ezazute, aditu ezazute, esan zaiozute Joabi: Alderatu zaite onara eta itz egingo det zurekin.

        17. Eta alderaturik Joab emakumeagana, esan zion onek: Zu bai al zera Joab? Eta berak erantzun zuen: Ni naiz. Eta emakumeak itz egin zion onela: Aditu itzatzu zure serbitzariaren itzak. Berak erantzun zuen: Aditzen ditut.

        18. Eta berriz emakumeak: Anziñako esangi batek dio: Galdetzen dutenak, galdetu bezate Abelan, eta onela iritxitzen zuten nai zutena.

        19. Ez al naiz ni, ematen dizkiodana erantzuera egiazkoak Israeli, eta zuk nai dezu arrasatu erri bat, eta desegin uri andi bat Israelen? Zergatik aurtikitzen dezu Jaunaren primeza?

        20. Eta erantzun zuen Joabek, esaten zuela: Ez, urrutian nigandik orrelako gauza, ez nator ni desegin eta arrasatzera.

        21. Gauza ez da orrela, baizik Efraimgo mendiko gizon Seba deritzan bat, Bokriren semea, jaiki da Dabid erregearen kontra, eman zaguzute au bakarrik, eta alde egingo degu erritik. Eta esan zion emakumeak Joabi: Bereala aurtikiko dizute bere burua murrutik.

        22. Emakumea bada joan zan erri guzia zegoan tokira, eta itz egin zien alako jakinduriarekin, non, ebakirik burua Seba Bokriren semeari, aurtiki zioten Joabi. Eta berak joerazi zuen tronpeta, eta alde egin zuten erritik, bakoitza bere etzauntzetara. Eta Joab itzuli zan Jerusalenera erregeagana.

        23. Joab bada izan zan Israelko martizti guzien agintaria, eta Banaias Joiadaren semea Zerethtar eta Felethtarrena.

        24. Aduram zan kotizen begiralea, eta Josafat Ahiluden semea, sillu gordetzallea.

        25. Su.a, sekretarioa: Sadok eta Abiatar, apaizak.

        26. Eta ira Jairkoa Dabiden apaiza.

 

OGEITA BATGARREN KAPITULUA

        1. Izan ere zan Dabiden denboran, iru urtean iraun zuen gosete bat, eta itundu zan Dabid Jaunaren orakuloarekin. Eta Jaunak erantzun zion, Saulgatik, eta bere etxe odolkiroagatik, il zituelako Gabaontarrak gertatzen zala au.

        2. Ots eginik bada erregeak Gabaontarrai, itz egin zuen berakin. (Jakin bear da, Gabaontarrak etziradela Israelko semeetatikoak, baizik Amorrheoen kondar batzuek; eta Israeltarrak juramentuarekin eskeñi zioten etziotela bizia kenduko; baña Saulek il nai zituen, Israelko eta Judako semeen onean zalako aitzakiarekin.

        3. Esan zien bada Dabidek Gabaontarrai: Zer nai dezute egin dezadan nik zuekgatik? Eta zer aski izango dezute, erregutu dezazuten Jaunaren primezagatik?

        4. Eta Gabaontarrak esan zioten: Ez da gure arrenkura zillarraren eta urrearen gañean, baizik Saulen kontra eta bere etxearen kontra. Ez degu ere nai galdu dedilla Israelko gizonik. Eta erregeak esan zien: Zer da bada nai dezutena nik zuekgatik egitea?

        5. Zeñak erantzun zioten erregeari: Ain gaizkiro mendean iduki eta arrasatu ginduzten gizona, alako moduan desegin bear degu, non, ez dedilla gelditu bere jatorrikorik bat bakarra ere Israel guzian.

        6. Eman bizazkigu bere semeetatik zazpi gizaseme, gurutziltzatu ditzagun Jaunaren honran Gabaa Saulen errian, zeñ izan zan beste denbora batean Jaunaren autua. Esan zuen erregeak: Emango dizkizutet.

        7. Alaere barkatu zion erregeak Mifiboset, Jonatasen seme, eta Saulen illobari, Dabid eta Jonatas Saulen semeak egin zuten elkartasun juramentatuagatik.

        8. Artu zituen bada erregeak Resfaren, Aiareren alabaren bi seme, zeñak iduki zituen Saulgandik, au da, Armoni eta Mifiboset, eta Mikolen, Saulen alabaren bost seme, zeñak iduki zituen Hadriel, Berzelairen seme, Molathikoa izandu zanagandik,

        9. Eta jarri zituen Gabaontarren eskuetan, zeñak gurutziltzatu zituzten mendian Jaunaren aurrean. Ala galdu ziraden batean zazpi gizaseme oiek, illak uztaren lenbiziko egunetan, garagarraren itaitzearen asieran.

        10. Resfa Aiaren alabak berriz arturik ziliziozko oial bat, zabaldu zuen bere oñetan arri baten gañean, itaitzearen asieratik, zerutik ura beren gañera erori zan arteraño, eta etzien utzi egaztiai zatiutzen egunaz, ez pistiai gauaz.

        11. Eta adirazi zitzaioten Dabidi Resfa, Aiaren alaba Saulen emazte azpikoak egin zuena.

        12. Eta joan zan Dabid, eta artu zituen Saulen ezurrak, eta bere seme Jonatasenak Jabes Galaadko gizonakgandik, zeñak ostu zituzten Bethsango plazatik, zeñean eseki zituzten Filistintarrak, il zutenean Saul Jelboen.

        13. Eta eraman zituen andik Saulen ezurrak eta bere seme Jonatasen ezurrak, eta bildurik gurutziltzatuak izan ziradenen ezurrak,

        14. Lurpetu zituzten Saulen, eta bere seme Jonatasen ezurrakin Benjamingo lurrean, aldamen batean, bere aita Zisen obian, eta egin zuten erregeak agindu zuen guzia, eta bigundu zan Jaungoikoa lurrarekin oien ondoan.

        15. Bitartean Filistintarrak berriz asi ziraden gerran Israelen kontra, eta atera zan Dabid bere martiztiarekin gudatzera beren kontra. Eta gertatu zan arkiturik auldua

        16. Jesbibenobek, zeñ zan Arafaren jatorrikoa, eta zeñak zeraman lanza bat, zeñaen burniak pisatzen zituan irureun ontza, eta zeñak zuen gerrian ezpata berri bat, zauritu nai izan zuen Dabid.

        17. Baña Abisai Sarbiaren semeak lagundu zion, eta zauriturik Filistintarra, il zuen. Orduan Dabiden jendeak juramentu egin zuten, esaten zutela: Etzera berriz aterako gurekin gerrara, itzali ez dedin Israelko lanpara.

        18. Izan ere zan bigarren gerra bat Goben, Filistintarren kontra, orduan Sobotxai Husatikoak il zuen Saph, Arafaren jatorrikoa, Eraldoien arrazakoa.

        19. Irugarren gerra bat ere izandu zan Goben Filistintarren kontra, zeñean Adeodato, Basoko semeak, eotzen zituenak kolorezko eunak Belenen, il zuen Goliath Jethkoa, zeñak zeraman lanza bat, zeñaen kirtena zan eulen irazki ardatza bezelakoa.

        20. Laugarren gerra izan zan Jethen, non egon zan gizon eskerga bat, zituena sei beatz esku bakoitzean eta oiñ bakoitzean, au da, ogeitalau, eta zan Arafaren jatorrikoa.

        21. Eta blasfematu zuen Israelgatik, eta il zuen, Jonatan Samaaren seme Dabiden anaiak.

        22. Lau oiek ziraden jaioak Jethen Arafaren jatorrikoak, eta erori ziraden Dabiden eta bere jendearen eskuz.

 

OGEITA BIGARREN KAPITULUA

        1. Kantatu ere ziozkan Dabidek Jaunari kantatxo onen itzak, Jaunak libratu zuen egunean bere etsai guzien eskuetatik, eta Saulen persekuziotik.

        2. Eta esan zuen: Jauna da nere baluartea, eta nere sendotasuna, eta bera da nere Salbagillea.

        3. Jaungoikoa da nere gordetzallea, beragan itxedongo det, nere ezkutua, eta nere osasunaren ala, nere goratzallea eta nere igestokia, nere Salbagillea, gaiztakeriatik libratuko nazu.

        4. Ots egingo diot Jaun alaabagarriari, eta salbatua izango naiz nere etsaietatik.

        5. Zeren ingurutu ninduten eriotzako antsiak, Belialen ugoldeak arritu ninduten.

        6. Infernuko sokak ingurutu ninduten, eriotzako lakioak uste baño lenago arrapatu ninduten.

        7. Nere atsekabean ots egingo diot Jaunari, eta deadar egingo diot nere Jaungoikoari eta adituko du bere elizatik nere boza, eta nere deadarra allegatuko da bere belarrietara.

        8. Mugitu eta ikaratu zan lurra, mendien zimenduak izan ziraden astinduak, eta urratuak, zeren aserretu zan berakin.

        9. Igo zan kea bere sudurretatik, eta bere aotik iretsiko duen sua: berak irazekiak izan ziraden ikatzak.

        10. Zeartu zituen zeruak, eta jetxi zan, eta illuntasuna bere oñen azpian.

        11. Eta igo zan kerubiñen gañera, eta egan egin zuen, eta erori zan aizearen egoen gañera.

        12. Jarri zituen bere inguruan illuntasunak ezkutatzeko, artzatutzen dituenak zeruetako odeietako urak.

        13. Bere presenziaren distiadurak, irazeki zituen suz ikatzak.

        14. Turmoatuko du zerutik Jaunak, eta txit altuak emango du bere boza.

        15. Aurtiki zituen geziak eta desegin zituen, tximistak, eta higatu zituen.

        16. Agertu ziran itxasoko urjatorriak, eta desestali ziran lurraren zimenduak Jaunaren zemaira, bere aserrearen espirituaren asnasara.

        17. Bidaldu zuen zerutik, eta artu ninduen, eta atera ninduen ur askoetatik.

        18. Libratu ninduen etsai txit sendo batgandik, eta gorrotatzen ninduen aietatik, ni baño bulardetsuagoak ziradelako.

        19. Bera aurreratu zitzadan naigabeko egunean eta Jauna izan zan nere irozgarri sendoa.

        20. Eta atera ninduen kanpora zabalerara, libratu ninduen bere gogokoa nintzalako.

        21. Jaunak sariztatuko nau nere zuzentasunaren araura, eta itzuliko dit nere eskuen garbitasunaren araura.

        22. Zaitu nituelako Jaunaren bideak, eta ez nuelako gaizki egin nere Jaungoikoaren kontra.

        23. Nere begien aurrean dauzkadalako bere erabakiak, eta ez diedalako alde erazi nigandik bere aginteai.

        24. Eta izango naiz osoz ona berarekin, eta zaituko naiz nere gaiztakeriatik.

        25. Eta Jaunak pagatuko dit nere zuzentasunaren araura, eta nere eskuen garbitasunaren araura, bere begien aurrean.

        26. Santuarekin santua izango zera, eta sendoarekin osoz ona.

        27. Autuarekin izango zera autua, eta biurriarekin biurrituko zera.

        28. Eta salbatuko dezu erri beartua, eta zure begiakin humillatuko dituzu arroak.

        29. Zeren zu, oh Jauna, zera nere zuzia, eta zuk, Jauna, argituko dituzu nere illuntasunak.

        30. Zeren zurekin joango naiz korrika armarekin, nere Jaungoikoarekin igoko naiz murrura.

        31. Jaungoikoa, bere bidea orbanik gabekoa, Jaunaren itza suan garbitua, beragan itxedoten duten guztien ezkutua da.

        32. Zeñ da Jaungoikoa Jaunaz ostean, eta zeñ da sendoa gure Jauna baizik?

        33. Jaungoikoa sendotasunez gerrian lotu ninduena, eta ederki lautu zuen nere bidea.

        34. Berdintzen dituena nere oñak oreñenakin, eta jartzen nauena nere toki goratuen gañean.

        35. Irakasten diotena nere eskuai nola gudatu, eta egiten dituena nere besoak brontzezko uztaia bezelakoak.

        36. Eman ziñidan zure osasuneko ezkutua, eta zure otsantasunak ugaritu nau.

        37. Zabalduko dituzu nere pausuak nere azpian, eta ez dirade indargatuko nere orpoak.

        38. Persegituko ditut nere etsaiak, eta puskatuko ditut, eta ez naiz itzuliko atzera desegin ditzadan bitartean.

        39. Desegin eta zatituko ditut jaikiko ez diraden eran eroriko dirade nere oñazpietan.

        40. Sendotasunez lotu ninduzun gerrian gudarako, jarri ziñituen nere azpian jarkitzen zitzazkidanak.

        41. Atzeak itzulierazi ziñioten nere etsaiai, eta gorrotatzen nindutenai, eta nik desegingo ditut.

        42. Deadar egingo dute, eta ez da izango nork salbatu ditzan, Jaunagana eta ez ditu adituko.

        43. Borrauko ditut lurreko autsa bezela, puskatu eta zatituko ditut karrikaetako loia bezela.

        44. Salbatuko nazu nere erriaren kontradikzioetatik, gordeko nazu izateko jendeen burua, ezagutzen ez dedan erri batek serbituko nau.

        45. Besteen semeak jarkiko zazkit, aditzen nautenean obedituko didate.

        46. Besteen semeak iges zuten, eta estutuak izango dirade beren itxigoetan.

        47. Bizi da Jauna, eta bedeikatua nere Jaungoikoa, eta goratua izango da nere osasunaren Jaungoiko sendoa.

        48. Zu, o Jaungoikoa bengatzen zatzatana, eta nere mendean dauzkazuna erriak.

        49. Ateratzen nazuna nere etsaien artetik, eta ipintzen nazuna neri jarkitzen zatzatanen gañetik, gizon gaiztoagandik libratuko nazu.

        50. Argatik, o Jauna, alabatuko zaitut jendeen artean, eta kantatuko diot zure izenari.

        51. Anditzen dituena bere erregearen osasunak eta urrikaltasuna egiten diona Dabid bere kristoari, eta beraren jatorriari betiko.

 

OGEITA IRUGARREN KAPITULUA

        1. Oiek dirade Dabiden atzeneko itzak. Esan zuen Dabid Isaien semeak. Esan zuen Jakoben Jaungoikoaren igortziaren itza emana izan zitzaion gizonak, Israelko kantari ederrak,

        2. Jaunaren espirituak itz egin zuen nere lekuan, bere itza egon da nere mingañaren gañean.

        3. Israelko Jaungoikoa da itz egin didana, Israelko sendoa da itz egiten duena, gizonen menpetaria, Jaungoikoaren beldur diradenen menpetari zuzena.

        4. Berak izango dirade egunsentiaren argi, argi egiten duena bezelakoak goizean, eguzkiak irtetzen duenean odeirikan batere gabe, eta euriaren ondoan lurrean ernetzen dan belarra bezelakoak.

        5. Egiazki etzan nere etxea diña Jaungoikoaren begietan, Jaunak nerekin egiteko elkartasun betiko bat, sendoa gauza guztietan eta sendatua. Zeren bera da nere osasun guztia eta nere borondate guztia, eta ez da gauzarik batere beragandik jatorria ez duenik.

        6. Legea austen dutenak berriz izango dirade ateratuak arantzak bezela, zeñai ez dien iñork ukiturik egiten eskuarekin.

        7. Eta norbaitek ukitu nai baliote, artuko du burni bat, edo makilla lanzatu bat, eta su emanik, erreak izango dirade auts biurtu arteraño.

        8. Oiek dirade Dabiden sendoen izenak. Irakastokian esertzen dana, prinzipe txit jakintsua iruen artean, bera da zuraren artxo samurra bezelakoa, eta bera da eraso bakar batean il zituena zortzireun.

        9. Onen ondoan Eleazar Ahohitarra, aitaren aldeko bere osabaren semea, izan zan Dabidekin zeuden iru sendoetatik bat, burla egin zienean Filistintarrai, eta bildu ziradenean an gudarako.

        10. Eta igorik Israeltarrak, bera egon zan zutik, eta ari zan zauritzen Filistintarrak, aliketa bere eskua nekatu zan bitartean, eta gelditu zitzaion ezpatari itsatsita. Jaunak eman zigun egun artan garaipen andi bat, eta iges egin zuen erria, itzuli zan, illen gauzak artzeko.

        11. Onen ondoan izandu zan Semma, Aje Ararikoaren semea. Eta Filistintarrak bildu ziraden toki adjutu batean, zeren an zegoan dilistaz beteriko kanpo bat. Eta iges egiñik erriak Filistintarren aurretik,

        12. Bera jarri zan zutik kanpoaren erdian, eta zaitu zuen, eta desegin zituen Filistintarrak; eta iritxi erazi zion Jaungoikoak garaipen andi bat.

        13. Berebat len ere iru oiek, zeñak ziraden lenenak ogeita amarren artean, jatxi ziraden, eta etorri uzten denboran Dabidgana Odollamgo kobara, eta Filistintarrak jarri zituzten beren etzauntzak Eraldoien ordekan.

        14. Eta Dabid zegoan toki sendo batean, eta zegoan era atan Belenen egotez, Filistintar talde bat.

        15. Esan zuen bada Dabidek gogo biziarekin: Ah! Emango balit norbaitek edaten Belengo atearen aldean dagoan urpetegiko uretik!

        16. Bereala iru bulardetsu oiek irago zituzten Filistintarren etzauntzak, joan ziraden ateratzera ura Belengo atearen aldean dagoan urpetegitik, eta ekarri zioten Dabidi, baña Dabidek etzuen edan nai izan, baizik eskeñi zion Jaunari,

        17. Esaten zuela: Jaungoikoari ez dakiola nai, nik onelako gauzarik egitea, nik edango dedala gizon oien, beren biziak galtzeko irriskuan jarri diradenen odola! Etzuen bada edan nai izan gauza oiek egin zituzten iru txit bulardetsu oiek.

        18. Abisai Joaben anaia eta Sarbiaren semea ere, zan iruretatik nagusiena. Au da altxatu zuena bere lanza irureunen kontra, zeñak il zituen. Zan ospetsua iruren artean,

        19. Eta iruren artean eskubiderik geien zuena, eta beretatik lenena, baña etzituen berdindu lenbiziko irurak.

        20. Bigarrena izan zan Banaias, Joiadaren semea, gizon txit sendoa eta egitate aundietakoa, berez Kapselgoa. Onek desegin zituen Moabko leoi biak; eta elurte batean jetxi zan urpetegi batera, eta an il zuen leoi bat.

        21. Beronek kendu zion bizia ijito bati, luzeera txit andikoa eta ikusgarria, zeñak zuen eskuan lanza bat, eta joanik beragana zigor batekin, indarrez kendu zion ijitoari eskutik lanza, eta il zuen bere beraren lanzarekin.

        22. Oiek egin zituen Banaias Joaiadaren semeak.

        23. Eta bera da izendatua iru sendoen artean, zeñak ziraden ogeita amarretatik argitsuenak. Alaere etzan allegatzen iruretara, eta Dabidek egin zuen bere konsejari eta sekretario.

        24. Asael Joaben anaia zan ogeita amarretatikoa, Elehanan Belengo, aitaren alde bere osabaren semea,

        25. Semma Harodikoa, Elika Harodikoa,

        26. Heles Faltikoa, Hira Thekuakoa Akzesen semea,

        27. Abiezer Anathothkoa, Mobonnai Husatikoa,

        28. Selmon Ahodkoa, Maharai Netophathkoa,

        29. Heled Baanaren semea, zeñ ere zan Netophathkoa, ithai Ribairen semea, Gabaadkoa, Benjaminen semeetatikoa,

        30. Banaia Farathongoa, Heddai Gaasko Errekakoa,

        31. Abialbon Arbathkoa, Azmabeth Beromikoa,

        32. Eliaba Salabonikoa, Jonathan Jassenen semeetatikoa,

        33. Semma Ororikoa, Aiam Arorkoa, Sararren semea,

        34. Eliphelet Aasbairen, Matxatiren semearen semea; Eliam Jelongoa, Atxitopelen semea,

        35. Hesrai Karmelokoa, Pharai Aroikoa,

        36. Igaal Sobakoa Nathanen semea, Bonni Gadikoa,

        37. Selek Ammonikoa, Naharai Berothkoa, Joaben, Sarbiaren semearen ezkutaria,

        38. Ira Jethritkoa, Gared, zeñ ere zan Jethritkoa,

        39. Urias Hethkoa. Guztitan ogeita amasei.

 

OGEITA LAUGARREN KAPITULUA

        1. Berriz irazeki zan Jaunaren aserrearen sumintasuna Israelen kontra; eta ala laketu zuen bere gaitzerako, Dabidek agindu zezala, kontatzeko Israel eta Juda guzia.

        2. Esan zion bada erregeak Joab bere martiztien agintariari: ibilli zaite Israelko tribu guzietatik Dandik Bersabeeraño, eta kontatu ezazu erria, jakin dezadan nik zenbat jende dagoan.

        3. Eta esan zion Joabek erregeari: Geitu beza zure Jaun Jainkoak zure erria, orain dan bezelako beste anbat, eta oraindikan eun alditan geiago, nere errege eta jaunaren begietan, baña zer da nere errege eta jaunak nai duena, onelako gauzarekin?

        4. Baña erregearen itzak garaitu zituen Joaben eta bere martiztiko agintarien esanak, eta atera ziraden Joab eta gudarien agintariak erregearen aurretik, zenbatutzera Israelko erria.

        5. Eta iragorik Jordana, allegatu ziraden Aroerrera erriaren eskuiera, zeñ dagoan Gaden ibarrean:

        6. Eta Jazertik irago ziraden Galaadera, eta Hodsiko erriberara eta etorri ziraden Dango basoetara. Eta jira eginik Sidongo inguruetatik,

        7. Irago ziraden Tiroko murruen aldetikan, eta Hebetarren eta Kanaantarren lur guzitikan, eta allegatu ziraden Bersabeeraño Judaren Egoealdean.

        8. Eta ibillirik lur guzitik, itzuli ziraden Jerusalenera, bederatzi illabete eta ogei egun iragota.

        9. Eta eman zion Joabek erregeari erriaren zenbata, eta arkitu ziraden Israelkoak zortzireun milla gizon sendo, eta gerrarako egokiak, eta Judakoak bosteun milla gudari.

        10. Baña erria kontatua izan ezkero, kezkatu zitzaion Dabidi bere biotza, eta esan zion Dabidek Jaunari: Bekatu andia egin det egitate onetan, baña alaere erregututzen dizut, o Jauna, barkatu dagizula arren zure serbitzari onen bekatua, zeren txit barbullkiro egin det.

        11. Goizean, Dabid jaiki zaneko, itz egin zion Jaunak Gad profeta eta Dabiden ikusleari, esaten zuela:

        12. Zoaz, eta esan zaiozu Dabidi: Oiek esaten ditu Jaunak: iru gauzen aukera ematen zatzu, autu ezazu iru gauza oietatik nai dezuna, bidaldu dizazudan.

        13. Eta etorririk Gad Dabidgana, adirazi zion, esaten zuela: Edo etorriko zatzu zazpi urteko gosete bat zure lurrera, edo iru illabetean ibilliko zera, persegitzen zaituzten etsaien igesi, edo gutxienez iru egunean izango da izurritea zure errian. Pensatu ezazu bada orain, eta begira zer esango diodan bidaldu nauenari.

        14. Eta esan zion Dabidek Gadi: Estutasun andian arkitzen naiz: baña obeago da erori nadilla Jaunaren eskuetan (zeren bere urrikaltasunak aundiak dirade) gizonen eskuetan baño.

        15. Eta bidaldu zuen izurritea Israelen gañera, goizetik erabakita zegoan denboraraño, eta il ziraden errikoetatik Dandik Bersabeeraño, irurogeita amar milla gizaseme.

        16. Eta luzaturik Jaunaren aingeruak bere eskua Jerusalenen gañera desegiteko berau, errukitu zan Jauna bere naigabearekin, eta esan zion erria zauritzen zuen aingeruari: Aski da, iduki ezazu geldirik orain zure eskua. Bada Jaunaren aingerua zegoan Areuna Jebustarraren larrañaren aldean.

        17. Eta esan zion Dabidek Jaunari, ikusi zuenean aingerua ari zala erria zauritzen: Ni naiz bekatu egin dedana, ni gaizki egin dedana, ardiak diraden oiek, zer egin dute? Erregututzen dizut, arren itzuli dedilla zure eskua nere kontra, eta nere aitaren etxearen kontra.

        18. Eta etorri zan Gad Dabidgana egun artan, eta esan zion: igo zaite, eta egin zaiozu aldare bat Jaunari Areuna Jebustarraren larrañean.

        19. Joan zan bada Dabid ara, betetzera Gadek Jaunaren izenean eman zion agintea.

        20. Eta begiraturik Areunak, ikusi zuen erregea eta bere serbitzariak zetoztela beraganontz.

        21. Eta irtenik bidera agur andi bat egin zion, auzpezturik arpegia lurreraño, eta esan zuen: Zergatik dator nere errege eta Jauna bere serbitzariaren etxera? Zeñi erantzun zion Dabidek: Nator erostera larrañ ori, eta egitera beratan aldare bat Jaunari, gelditu dedin, erritik zabalduaz dijoan eriotea.

        22. Eta esan zion Areunak Dabidi: Artu beza nere errege eta jaunak, eta eskeñi beza doaña, ongi deritzan eran, emen dituzu idiak eskeñtzarako eta gurdi bat, eta idien uztarriak egurtzat.

        23. Eta Areuna erregeak eman zion guzia erregeari, eta esan zion Areunak erregeari: Zure Jaun Jainkoak ontzat artu dezala zure doaña.

        24. Erantzun zuen erregeak eta esan zuen: Ez da izango zuk nai dezun bezela, baizik pagatuko dizut balio duena, eta ez diozkat eskeñiko nere Jaun Jainkoari, doako opariak. Erosi zituen bada Dabidek larraña eta idiak zillarrezko berrogeita amar siklotan.

        25. Eta egin zion an Dabidek aldare bat Jaunari, eta eskeñi zituen holokaustoak eta pakeko doañak. Onenbesterekin agertu zion Jaunak lurrari biguñtasuna, eta gelditu zan eriotea Israelen.

 

aurrekoa hurrengoa