FIRI-FIRI XIV
Lana egin daigun
txiri-txiri,
ta agertu deigun
firi-firi.
EZ GALDU UMORE ONA!
Gazteak gogoa zoro da esakunea.
Ta zoro be zoro daukie, antza, euron gogoa egunokaz Bilbon espetxeratu (kartzeleratu) direan nazionalista gazteak.
Espetxean dagozan artean jan barik egon bear dabela erabagi dabe.
Ori dok umorea!
* * *
Benetan erakusten dabe umore ona nazionalista gazteok.
Baña umore on ori eztaroe bide onetik, Txitxuren eritxian; ta, egia esan, neure eritxian bere ez.
Arerioai bakarrik barre eragiteko bidetik daroela uste dogu geuk, Gantxo Pantxak ezetz badiño bere.
* * *
Umore ona daukonak ondo egingo dau, beti be, umore on ori yagonagaz.
Jan barik luzaroan dagoanak, barriz, gatx eukiko dau bere umore ona yagoten.
Umore txarra bai yagon lei yan barik eta edan barik be.
Egizuez, gazte umore on-zaleok, zeuron umore ona ez galduteko moduak!
Zeuen arerioai kontsejurik eskatu barik.
* * *
Umore onak, gazteak, bere entxufetxu ona bear dau, Korderontzako danak itxi barik!
Polito erakutsi eban egi andi au, Tapia olerkari arrikalariak baño aurreratxuago, olerkari sentzun andiko batek, entxufe-izenik aitatu barik baña, egi andi berau esangurako berba osasungarri onekaz:
Mens sana in corpore sano.
Mens sana. Auxe lenengo.
Aonetan dauko umore onak bere lenengo bizibide nausia.
Baña au eztau naikoa.
Bere entxufetxua bear dau: in corpore sano.
Ta entxufetxu au eukiteko, eztago sano jan bearrik; baña bai bada bear-bearrekoa gosea kenduteko beste jatea.
* * *
Ganera, konturatu bear dozue, gazte umore on-zale euskera-zaleok, biziak bizi-lan egin bear daula, euskerazko beste esakune jakitun batek diñoan legez.
Ta ez aiztu beste esakune euskerazko batek auxe diñoala entzun gura dabenentzat: norberantzako eztana ezta iñontzako.
Alan da ze... norberaren ta norberatarren barre-antzako be ez.
Gauza serioa da umore ona yagoteko euki bear dan ardurea.
TAPIAREN TAPEA
Madrilgo Tapia olerkari arrikalari ospetsuak, Errepublikea bere bertsoetan goratu gurarik, ainbeste bada-ezpadako bertson artean, iñoiz aiztuko ez yakun bertso panparroi au yaurtin euskun:
¡Qué bien, qué bien, qué bien
va el tren, va el tren, va el tren!
Baña, antza daonetik, orain tren ori berak gura daun lez eztabillelako, edo bera berak gura leukun lez eztabillelako, edo gauza biokaitik, itxi dau bere bertsoak jaurtiteko artuta euki daun luebana, trintxerea.
Zati baterako, ain ondo irabazita daukon atsedena bere buruari emoteko itxiten deutsala bere bertsozko lan orreri diño berak.
Baña Txitxuk ezteutso siñistuten.
Ta, bere antzera, bertsoan diño beronen eritxia.
Auxe da Tapiak gaurko
topau daun tapea
estalduteko trenak
topau daun topea.
(Au, zerbait geyagogaz,
1933-ko Loraillaren 7'an argitaratu zan)
|