FIRI-FIRI X
Lana egin daigun
txiri-txiri,
ta agertu deigun
firi-firi.
TXITXU GUREA, MADRILERA
Egunokaz ezta egon bakerik Txitxugaz, Madrillera, bere katu Txurigaz, yoatalditxu bat egiteko baimena emon artean.
Ta gaur urten dau arako.
Neure baimena artu ta gero... bere katu Txuri artuta.
Ez al dau beste katurik atrapauko bidean, arantzean ez onantzean!
Ba ori, on-antzean barik, txar-antzean ibiltea izango litzake.
TXURI, TXITXUREN KOLKORA
Eztau nekerik bape euki osteko katurik iñoiz, neuk dakidala, atrapau eztaun Txitxu zintzoak, urre-zalea baño ur-zalea geyago dan Txitxu txalogarriak, bere katu Txuri atrapaten.
Baimena berari emon deutsadanaz batera, Txuri bizkorrak yesarrita egon dan lekura joan ta belaun-ganera igon deutso. Ta belaun-ganetik polito polito bere eskutxuak arkondarearen paparrera botata, erpakaz kolkora-bidea billatuten asi yako; antxe, kolkoan, eroan leikela bera ondoen ondoen ulertu eragiten deutsala.
Ta Txitxuk antxe egin deutso lekua.
Madrilgo ateetan ariel-zaiñen batzuk (zeladoren batzuk) ia an zer daroan itandu badagioe, Gantxo Pantzarentzako pergamino lodi zabal bat daroala esango deutsiela diñost Txitxuk, katuari atzeko oiñak mokor bien atzetik sartuten lagunduaz.
Ta katuak, au entzunik, bere bizileku barritik burua atarata, ordurartean iñoiz entzun ezteutsagun lango barre-santzo bat egin dau.
—Katuari grazia egin yeutsak, antza, eure esateak, Txitxu barrabana, —diñotsat barraban oneri.
—A, bai, jaunal Onek guztia ulertuten dau.
—Guztia?
—Berbaz ez beste guztia daki onek, ugazaba. Baña, zer esan dot? Berbaz be baki, nortzukaz esan bear ze. Bere lagunakaz, katu-lagunakaz, zelanbestean egiten dau. Aorretxegaitik eroan gura dot Madrillera, an berba egin dagian Otxorio Gariartoren katuagaz, katu orren bitartez berorren ugazabaren bizi-moduaren barri yakiteko.
—Baña, Txitxu, i ez ago ondo burutik. Zelan jaditxiko dok Txuri ori Otxorio Gariartoren katu ospetsuagaz berbaz imintea?
—Zelan? Otxorio Gariarto zein etxetan bizi dan yakinda. Bein au yakin ezkero, bakigu nora yoan. Ta yakin dagigun egun berean, gaubaz, Otxorio Gariarto bera Kongresoan daoan arteko ordutxu baten, bere etxearen atzetxura pan... ta antxe, iñok ikusten ez gaituzala, atarako dot kolkotik Txuri bizkor au (ta baye egiten dau beronek), eta arik gorako zeregin guztiak beronen ganera itxiko dodaz. Bai. Beronen ganera Otxorio Gariartoren etxeko teillatura igotea, ta beronen ganera beronek asmauko dituzan marramiau egokiakaz Otxorio Gariarto beraren katu ori beronen ondora ekartea... ta katu berorreri, polito polito berba eginda, yakin bear direan gauzatxuak erasotea.
—Olan izatekotan, tirok ba! Joan adi,... joan zaiteze,... ordu onean. Ta eutsie, neure baimenagaz, neure bedinkaziñoa. Ta eztagizuela artu, laguntxuak, ez arantzean, ez bertan, ez onantzean, Asaltoko prailleen bedinkaziñorik.
BESTE KATU BAT AITATUAZ...
Madrillera eldutea ta an gauza ain garrantzi andiko orrek egitea naikoa eztala ta, albait ariñen euren elduerearen barri emoteko agindu deutsat Txitxuri, Txuriri bere bizi-leku barriko atea ixi ta, geure bizi-leku onetako atea, kanpora urteteko, zabalduten asi danean.
—Emongo deutsat, jauna: E.A.J. Zazpiterdiren bitartez. Eguaztenean, gaubeko amarterdietan, Jainkoak gura badau, konperentzi bat emongo dot, diñost serio serio.
—Konperentzia diñok, Txitxu?
—Bai, Jauna. Ta konperentzi ori entzun ezkero, eztau bear berorrek geyago ondo eldu gareala yakiteko.
—Itxiko deue gero konperentzi ori emoten?
—Gantxo Pantza goratuteko dala esango deutsiet.
—Geirik badaukok konperentzi orretarako?
—Bai, bat, jauna, ta ez makala be gero. Ona emen; ia zer deritxon: El septimo gato de Gantxo Pantza es oriundo de Artebakarra (Derio), de donde trajo a su abuela como recuerdo de su estancia en dicho lugar a raiz de una huelga revolucionaria.
—Ondo yaok. Baña ezer entzuten ezpayoat...
—Ezer entzuten ezpadau,... egin lei kontu amaitu yakuzala diruak, eta atzera etorteko lain batutearren, praille sartu nazala, ille beterako, Asaltoko prailleen konbentu baten.
(1933-ko Epaillaren 12'an argiratu zan)
|