|
Berbaurretxua
Ondasun andia da umore ona, Jainkoaren adizkidetasunaz baterakoa danean.
Olangoxe umore ona, Jainkoaren adizkidetasunezkoa, euki gura neunke neuk beti.
Jainkoak Berak gara izan dagiala neuk eta zeuk, irakurla maite orrek, beti beti olangoxea eukitea.
Ta itxi daigula Berak, biar zelango bidetik ibilliko direan eztakigula, gaur, geure ustez, bide okerretik dabiltzan lagun urkoen gauzen alderdi barregarria ikusiaz ta erakutsiaz, barretxu bat edo beste egiten ta eragiten.
Euroi, bide okerretik, geure eritxian, dabiltzanoi, ez beste edozein bidazti bide okerrekori,... ezta Jainkoaren Beraren gauzen aurka dabiltzala euron aboz diñoela, agiri-agirian bide okerretik dabiltzanoi be... gorrotorik bape ezteutsegula.
Jainkoak Berak gura dau olantxe ta...
Barreagaz, ez barrearen atzetik ez aurretik, ez deitela sortu neugan ez zeugan eurokanako gorrotorik, irakurla maitea.
Eurok eta geu, guzti-guztiok, eroan gagizala Jainkoak Berak, bide zuzenetik erabillita, bakotxa Berak deritxon orduan, Bere ondotxura... Bere arpegi gozoa erakutsiaz,... negarrezko erbeste onetako barre guztiak baño obea ta iraunkorragoa dan gozotasun esan-eziñekoaz betetuten.
|
|