FIRI-FIRI VIII
Lana egin daigun
txiri-txiri,
ta agertu deigun
firi-firi.
DON KITOTE TA GANTXO PANTZA
Don Kitote ta Gantxo Pantza, jayo ostetxuan arturiko izenez, euron izenak erdizka esatea galerazota ezpadago, Manu da bata ta Lezio bestea.
Banan-banango mutillak eurak, arrayetan!
Ta euron abizenak, apelliduak, susmau izango dozuz, e? Batarena erderazkoa izanik, euskerara biurtuta, Estu dala esan lei; ta bestearena, Txitxu argiaren eritxiz, euskerazkoa da, ta bere esakurea, sinifikasiñoa, auxe da, erdera garbian: «Tantos como berzas».
—Iru berbatan, Txitxu? —urten deutsat nik, baña, zer?
—Gitxiagotan ezin esan lei, jauna, bere antza kendu barik, —erantzun deust berak, eta bakean itxi bear.
Eurok, don Kitotek eta Gantxo Pantzak, eztaukie bakean egoteko asmorik, alkarregaz ta euron lagunakaz baño.
Zegaitik deituten yakon gurean don Kitoteri don Kitote ta Gantxo Pantzari Gantxo Pantza... arin esango leuke Txitxuk Bilboko frontoi baten, nai beste leku erazko baten, yan on baten ostean.
Alan nai olan, orainganik esan geinke don Kitote eztala don Quijote ta Gantxo Pantza eztala Sancho Panza.
Don Quijotek, beti edo geyenetan, bere atzetik erabilten eban Sancho Panza otzana. Don Kitotek, ostera, geyenetan edo beti, aurretik darabil berari zer egin esaten eta bidea erakusten (guztiak argi ikusten ezpadabe bere), bere Gantxo Pantza.
Au egiaz da gantxoa edo kakoa. Ta gauza bitarako: sosialistak don Kitoten esanera ekarteko ta don Kitote bera bere esanera ekarteko; al izanik, lenengo, auxe yaditxiten dala.
Don Quijotek eta Sancho Panzak bide ezkerretik, okerretik, ez eben ibilli gura izaten. Eskumatarrak zirean.
Onek, ostera, bestera jokatuten dabe.
Noiz-artean?
Jainkoak daki.
Alan nai olan, Gantxo Pantzaren yokoerearen barri badakigu ta, orainganik esan geinke nok irabaziko daun, ezkerra gora ta ezkerra gora ta gora ezkerra, don Kitotek eta Gantxo Pantzak erriagaz darabillien jokoan... azkenerantz.
Gantxo Pantzak.
Baña azkenean,... yakiña!,... Jainkoak Berak.
Zori ona, suerte ona, bere eskuan dauko Berak, eta eztauko tranparik egin bearrik yokoa irabazteko.
MAIKOA EZTA NAIKOA
Gitxitan izaten da maikoa naikoa, bear dan baño lagun geyago maira batuten badira.
Ta aorretxegaitik edo, Madrilgo Frontoi nagusian yana ta lana don Kitotek eta Gantxo Pantzak euki dabenean, yanera baño lanera lagun geyago batu dira.
Don Kitoten ta Gantxo Pantzan lana berba egitea izan da. Ta yanera eldu eztirean lagunena, euron berbea entzutea ta... eurok zer yan daben ta eurok diñoen berbeaz zer esan gura daben yakin barik be... txaloak yotea.
* * *
Baria bide okerretik gabiltz gu be, aurki, ordu onetan, gura eztogula bada bere.
MAIKOA EZTA NAIKOA or goyan esan dogunean, agirakalditxu bat geure irarkola-langilleai egitea izan da gure asmoa.
Ta, ia... egiten deutsegun polito polito!
Eztakizue, barrabantxuok, maikoa eztala naikoa? Ez al dakizue, maikoa m-gaz dala, naikoa n-gaz izaten dala?
Badakizuela?
Orduan, zegaitik imiñi dozue au olan?: Ganera, yakin egik bart ez yoatala lorik egin, bost orduko loa gizonantzat naikoa doala Marañonek esan arren, zelan neutzat maikoa (!) izan leyetekean pentsetan.
Txitxuk eta nik mayan eztogu lorik egiten, oyan baño.
Mayan... lan edo yan.
Auxe da gure programea, mayan gagozan artean.
(1933-ko Zezeillaren 19'an argitaratu zan)
|