FIRI-FIRI VII
Lana egin daigun
txiri-txiri,
ta agertu deigun
firi-firi.
OSTU DEUSKUE ETSERIK ERDIA
Txitxu gurea gaur, beñolako arpegi luzeaz, ta egunon barik, eguerdion, loti ona, diñostala, arrapaladan sartu yat neure logelan.
Eta barrura ezkero, neuk baimenik emon barik, agiraka egiten asi yat.
—Lo orain be, lotitzarra?
—Geldi-geldi, Txitxu! Ez egik esan orain be, ba eztakik len lo egon noan ala ez.
—Egia ori be.
—Ganera, yakin egik bart ez yoatala lorik egin, bost orduko loa gizonantzat naikoa doala Marañonek esan arren, zelan neutzat naikoa izan layetekean pentsetan. Onetan emon yoat gau guztia; ta gero, goizalderik oraiñartekoa, Marañoneri jaramonagaz konturik ete yaukodan kontuak ataraten.
—Kontua eukiko dau, beti be, zur ibilteaz, ugazaba... Kanpotik izan garean artean, ostu deuskue etserik erdia.
—Orrenbeste?
—Orrenbeste be ez,... baña bai aputxu bet gitxiago, Sondikako sakristau Txomin selebrearen llobatxu selebretxuak erantzungo eutsan lez. Sondikako landan egiñiko mitin baten baturiko lagunakaitik, naye egon dozak? itandu eutsan mutilko lagun bateri olantxe erantzun eutsan onek: Naye ez; naye baño apurtxu bet gitxiao. Ta nik, onen antzera erantzuten deutsadala...
—Tirok, Txitxu, esaik gauzea zirkimirkietan ibilli barik!
—Ara ba, jauna. Baki berorrek Bilboko Gasetan geure etsea daukoguna; ta geure etse orrek Firi-firi izena daukona be badaki, iñok yakitekotan, ba berrorek imiñi be egin eutsan ta...
—Bai, bayakiat.
—Ba iakin begi orain Firi-firi orretatik Fir bat ostu deuskuela lapur barrabanen batzuk, ezer esan barik.
—Lapurrok atrapau egin bear yoaguz.
—Obeto litzake, nire eritxi argalean, eurok osturiko gauzea atrapetea.
—Bai, egia diñok.
—Baña urruntxu daukagu, ta geurea dala erakusten gatx izango dogu, antza. Ba beste antz bat artuta dabil, antza, an Madril aldean. Firpe gora ta Firpe bera dabil an jentea.
—Orduan, argi yaok gauzea: geure Fir polita ostu yeuskuenok... Firpe izeneko ganorabako zer orreri izena zelan emon asmau eziñik ibilli dozan errepublikanuai neke gitxigaz mezede bat egitearren, geure Firi-firi politera yo yeuskuen lapur euskaldunen batzuk dozak. Ezteritxak?
—Antza... alan dauko gauzeak. Eta nik orrei...
—Itxaroik apur baten. Azterrenak egiteari ekin bear yeutsaguk. Logureak itxiten bayeuskuk.
JIMENEZ ASUA EZTA ASUKOA
Jakiñik garrantzi (inportantzi) andiko gauzea dala, gauzeari arrantzioa egiten itxi barik, bera nortzuk ostu eikien jakitea, onetara yo dabe gure lenengo azterreneak, bera ostutera lapur barrabanok euron aldian yo eben legez.
Beingorako konturatu nintzan ni, neure logura ta guzti, geure Fir polita Estu jaunaren gorputz motroa baizen astuna be eztala ta, lapur batek bakarrik be artu ta eroan eikeala.
Ta onetan Txitxu bera be neugaz baten egoala ikusirik, atzekoaren begira egon barik, berari begiratuta, auxe esan neuntsan berari:
—Jakin egik, Txitxu, lapurra, edozelan bere, errepublikanua edo, gitxienez, sosialistea doala.
—Ta euskeraz dakiana.
—Ez ete dok Jimenez Asua?
—Ez, jauna.
—Zer doala ta diñok ezetz, geyagoko barik? Ez al dok Asukoa?
—Berori lo dago oindiño, antza. Berorrek esan gura daun Jimenez Asua ori... bada Jimenez Asua, baña ezta Asuko semea. Ta Asuen egon be ezta egin iñoiz. Beti be, Asu-tik baño aza-tik urrago ibillikoa da.
—Zelan dok ori?
—Ori be itandu? Ezta gomutetan berori zelan Madrillen ikaslari batek igordi eutsan arpegia aza bategaz? Barretxu batzuk egin genduzan ba.
(1933-ko Zezeillaren 12'an argitaratu zan)
|