FIRI-FIRI II
Lana egin daigun
txiri-txiri,
ta agertu deigun
firi-firi.
TXITXU, ARPEGIA LUZATUTA
Ez neban esango nik, ikusi barik, Txitxuk gaur erakutsi deustan besteko arpegi luzea daukonik.
Baña ikaragarrizko luzea erakutsi deust gaur eta... badiñot... aolangoxe ikaragarrizko luzea daukola ereak aginduten deutsanean.
Arpegi ain luzea eukiteko aginduten deutsan erea, gaur beintzat, ikarea da.
—Olangorik... ikusteko be! —diñost berak.
—Eure gaurko arpegi ori ala? —erantzuten deutsat neuk, arpegira begira.
—Eztot gogoan neure arpegirik, jauna.
—Ikaratuta agoala esan leik.
—Ez naz egongo ba! Orrekaz... irarkola-langilleokaz... jazoten da gauza bakotxik! Batara iminteko esan geuntsan leku baten,... batera imiñi deuskue barrabanok... geure Firi-firi politean.
—Bai, batera imiñi bearrean, bestera.
* * *
Gatozan beste gauza batera.
Bizkaiko jaun andi batek esan deutsie lengo baten izparringikari (periodista) batzui, ta onek esan deuskue gero, euren izparringietan, berak esan daunetik, bera bizi dan etxean gauza asko dagozala egon bear ez leukien lekuetan.
Aspalditxuon, ori gauza askogaz jatozen da España zabalean.
Ta gauzok olan ikusirik, arpegia zabalduteko baño luzatuteko egun obak daukaguzala esan giñei urrean.
* * *
Adizkidea (zu be adizkidea zaitut, langille, irarkola-langille maitea), úrrean esan dot, azentu ta guzti, urrean esan gura izan dodala uste izan eztagizun.
Gauzeak bere antza bear dau.
Orretxegaitik, urre gorriak urre-gorri-antza bear dau, antza, ta nire etxean sartutekotan, antz eta guzti sartu bear ei dau ta...
Nik daukodan urre-apurra (urre zuria gero, ez gorria)... ain da apurra ze, ezta aitatuteko be.
Ta aitatuteko ezpada, eztago zetan aitatu. Ezta egia?
Naste asko dagola
batan-bestean?
Ez urre-nasterik
gaur nire etxean,
zuria zuriaz
nastau-ezean.
Ta auxe naste-apur au
ein-eziñean
laster naz aurkitu,
neure eritxian,
gauzak bayoakuz
oraingo antzean.
(1932ko Zemendiaren 27'an argitaratu zan)
|