LARRALDEKO LOREA — A. Kanpionen liburutik
(Txomin Agirreren itzulpena)
1918
207-208. orr.:
[Txori alai...]
«Txori alai pitintsoa,
ereslari-eder zintzoa,
eztiat aspaldi entzun
ire txiotxo gozoa.
Gaiso alaiz?
Ator garaiz.
Milla bidar egunoro
i oroituaz bizi naiz...
Ibai aldeko urritzetik
soñu leüna datorkit
ereslaria bai ona!
Kirkirrik ezta-inguruan,
gorde da igelen flin-flona;
bakarra dago zelaia;
aspertu zan igitaia
neska mutillen eskuan;
izarrak abia dira
odei tartetik begira:
dana dago isill isillik,
nere txoriño kutuna,
aditzen ire jarduna,
biotzaren eresia,
zeiñ eztia!
zeiñ biguna!»
208:
«Txori pitintso maiteak,
nere-animaren jabeak,
zeñec zauzkate pozturik,
egun berriak ala nik?
212-213:
Kimu berrien usaia
edonoiz gozo ta elaia.
Nere Malen da kimu ta lore
Larralde basetsean;
etzait besterik iñor gelditu
ezpada oroimenean.
Lore bakarra,
zuri begira dago aita zarra!
Aize limuri samur bigunak
Zinduzke bear,
t'ipal beltzaren txistua dantzut
Saratik zear.
Au ikarrea! Ai nere gaitza!
Erririk erri dator ekaitza,
lore baratzen ondamendia.
Bere indarrak badu errautsi
milla urteko lili oria,
laster du ausi
mendietako kimu berria.
O, Jaungoikoa,
arren, legortu nere malkoa!
Sei lore bikain il zaizkidala oroitu zaite;
zuk badakizu zenbateraño nituan maite!
Azkenengoa gorde zadazu;
otoitzez eta larri naukazu;
ez neri kendu Malen kutuna,
nere eguzkia,
nere ondasuna,
nere neguko epelgarria,
il ordurako etzatokia!
Eskale nago samiñez urtzen;
baño eskaria naikua ezpalitz,
neuk, Jaungoikoa, dizut agintzen!
(Geiegizketia ezaguturik.)
O, zer esan det! Zer igaro zait!
Nastua nabill, eroa nunbait.
Ai, ta nola ez, banaiz guraso!
Erruki nizaz, nere Egillea, barkatu neri;
eztaukat nora begirik jaso;
baña gaizki da nere esakera;
gauza guzien Jabe Alsua, bada, Zu zera,
zeru-lurrean Zure gogoa, Jauna izanbedi.
218-221:
Danak (Gizon gar ta emakumeak)
[Au ondamena!]
Au ondamena! Au zorigaitza!
Ai gure Sara maitegarria!
Ai basotarren Euskal-Erria!
Zuen burura zein izugarri dator ekaitza!
Frantzez arro ta odol zalea
Txito egin da gure lurraren jaun ta jabea.
atzotik ona dagon aldea!
Oraintsu emen, ibar zelaian,
jolasa naian,
jetsi ta ega,
igitai-sega,
alai t'atsegin ibilli oizan
eguzkiaren argi-musua,
ezpata zorrotz gañean, ara,
gudaren txingur balitz gisara,
edo etsaiari esnatu zaion gorroto-sua.
Gabiroiaren atzaparretik,
lortu ezinaz kabi epela,
estu dijoan uso bezela,
igesi goaz frantzez artetik.
O gizon oiek Deabruaren aideak dira!
Bart arratzeko ordu beltzetan,
nabarbenkiro irriz ta parrez,
eliz-ateak txantu indarrez,
eta Jaunaren ontzi donetan,
zital ziztriñak,
mozkortzeraño edan dituzte ardo zikiñak!
Urren ostera, kanpai zoliak,
gure malkoen ta gure pozen ereslariak,
ikutueran negar musiña berenez jota
eliz-burutik lurrera bota.
Oraiñ, azkenez, kai zabalaren erdi aldean,
ote zakarra bezin añote,
zuaitz gaztea dute gaur jarri.
Askatasunen? zuaitza dala-omen diote:
O zein gezurra! Bere itzalean
loturik daude gizon zintzoak izu ta larri.
Malentso
Nere kanpaiak, nere kanpaiak!
Eguzkiari agur emanaz,
ta biotzari zeruen kezka,
oar erazten otoitz garaiak,
adierazten Sarako jaiak,
goiz illuntzetan neri deiezka
dinbilin danban, dumgulum dungo,
nik etzaituztet berriz entzungo!
Giza pilla (Gazteak)
Iso zaitezte andre uzkur ta gizon aulduak;
jaiotzaz gera gu bildur gabe ta kementsuak;
astobizkarko aritz tantaiak
eman zituzten aur-giñaneko seasken gaialk!
Giza pilla (Zarrak eta emakumeak)
Gabiroiaren igesi gatoz, uso antzera.
Giza pilla (Gazteak)
Usakumien billa goazen gabiroi gera.
Giza pilla (Zarrak eta emakumeak)
Egoak, Jauna, iges dezagun!
Giza pilla (Gazteak)
Egoak, Jauna, atsi ditzagun!
Giza pilla (Zarrak eta emakumeak)
Guda gizonez beterik daude euskal ibarrak
bi agintzalle biral dizkigu beren Bilzaarrak,
t'erririk-erri eideramate urkamendia
isuri nairik baso-mutillen odol gorria.
Ai! Arpegiko gorriantz eder arrosaduna!
Orra biurtu ikaratuen zurbiltasuna!
Antziñetatik izanduarren ainbat eraso,
egundañotan onelakorik ezta emen jazo.
Giza pilla (Gazteak)
Zer du ajola,
euskal semea ernai dagola?
Ainbeste aldiz gure mendira,
diozutenez, erasoleak igo eztira?
Zer egin dute, arraio pola!
idorotzean euskaldunaren esku muturrak,
bertan lurra jo, bertan usteldu; t'ara gaur nola
atsur-laietan darabizkigun aien ezurrak.
Jaunari esker, lenean dago euskal biotza!
Betor gugana gizon arrotza!
Aupa mutillak!
Ariztietan artu makillak,
nekazarien tresna gustiak batera urni
denak biurtu eriotz-burni,
ta Bandetarrai,
eutsi daieten oitura zarrai,
jakin dezaten gure ausardia,
gallurretatik deadar egiñ:
aurrera t'ekiñ!
Azkar ta bero dezute lagun Euskal-Erria.
Giza pilla (Zarrak eta emakumeak)
Alperrik dira zuen asmo ta buruausteak.?
Onenbesteko griña t'indarrik len esta ikusi
gaur eguneko erasoleak
Luzbel okerra dute nagusi.
226:
Danak (Arriturik eta eguiñez bezela)
[Euskaldun bat!...]
Euskaldun bat! Euskaldun bat
euskal etsaien artean!
Au gendukan ikusteko,
gure Aita Jaungoikoa!
Menditar gizon iaioa
Galtza-Gorri-ren aldeko!
Sorterriko lur maitean
erdal-izkerak erausi;
bide-guruzeak ausi,
kanpaiak zearo urtu,
eliz doneak lapurtu
dituztenakiñ batean!
Borteren bat izango da
Euskal-Errian asia.
O bildua! O likitsa!
Naskagarrieko piztia!
233 (berea?):
«Monsieur Iharassarri Agerreko apeza
bertute gabea da orai zure meza».
237-238:
Kaskarote pilla (gizonak bakarrik)
Naparroara! Mendi gallurren beste aldera
ustarri gabe guregañ beti egurastzera.
Mingañez emen dira gizonak txit askatuak
baño gudetan nai ginduzkete jarri lotuak.
Ze bear degu gizakumien odola isuri
ezpadigute ezer kalterik egiten guri?
Susmotsu gera frantzez artean;
arriskuz gaude oien lurrean;
aldendu ezik, naiz ta gu izan giza txiroak,
iguingarriro ziztrin jaioak,
askatasuna dutela aitzaki,
laster digute lepoa ebaki.
Askatasuna! Nor da gu baño askatuago?
Eguzkipean iñor besterik zeiñ ote dago?
Mendi buruko aize antzera,
kaskaroteak nai aña zabal izandu gera.
Itsas ta baso, ibar ta kaian,
egazkiaren ega lasaian,
seaskatikan degu ikasi askatasuna
ta bera degu gure betiko maitetasuna.
Guk eztaukagu ez erregerik, ez endorerik;
errepublikak eztu arautu gure legerik;
eztegu iñoiz agintarien esanik aitzen:
gure oitura bakar bakarrik oidegu zaitzen.
Iñor badabill askatasuna idoro naika
etorri bedi guri jarraika.
Danak (gizon ta emakume)
Naparroara! Giza sendoen erri barrura;
dollorkerian inor iltzeko,
ziorik gabe urkamendia zutik jartzeko
burni t'egurrik eztan lekura.
(Besoak mendiruntz luzatuaz)
Asi gaitezen geure bidean;
gurutz aurretik igarotzean
gurtu dezagun Jaungoiko zarra.
O erbestera dute bialdu,
baño aginterik etzaio galdu
t'eskuan dauka, makurrentzako, Tximist'azkarra.
245-246:
Danak
O, Naparroa, giza leialen lur indartsua!
Zuk dezu gorde gure Jaungoiko erbestetua
biral zaiguzu zure kemena,
zure tankera jaso dezagun euskal izena;
esan eztediñ iñoiz beñean
etsai bildurrez utzi degula zeruko Jauna,
gaitzaren zigor t'aulki aurrean
lotsagarriro tolestu zala gure belauna.
Jesus onaren Ama maitea,
arren, zuzendu gure bidea!
247-248:
Emakume pilla
Berandu da ta deiez daukagu
sukalde lana;
urre-orratzez jantzia dago
zeru-goi dana.
O, Larraldeko Lore bikaña,
oraiñ artean intzez apaña!
Errukarria!
Laster dezu, ai! zure kopetan
intzaren ordez odol gorria.
Gerotso arte, aitona zarra;
ordu larrian nola zu aztu?
Zure ondoan zurearekin nai degu nastu
gure animetan dagon negarra.
Iban
Eskerrikasko, baña ezta bear.
Odei lausoa amorruz dator mendian zear;
zoazte azkar;
izugarrizko ekaitza dakar;
nere alboan naikua ditut nere morroiak;
etzaiteztela azpian artu gaurko trumoiak.
Emakume pilla
Bai, aurki gatoz, Iban maitea,
emakume ta gizonezkoak;
guda t'izurri euskal auzoak
illarteraño gordetzen dute anai legea.
260-263:
Gizataldea (gizon ta emakume)
Iban gajoa!
Ordu larrian nola zu aztu?
Zurearekiñ nai degu nastu
gure otoitza,
gure malkoa.
Ai, Larraldeko lore kutuna,
ezingo dizu Elizak eman
azken orduko laguntasuna!
Etsai gogorra da zure jabe;
bere labanaz il bear dezu
apaizik gabe!...
Baño lurretik beiñ askatzean,
lendabiziko kristau-aitorle aien antzean,
aingeru zuriz inguratua,
zein ederra dan irizten dezun goiko zerua!
Zure ilberria,
siñizlearen indargarria,
gu kemenduaz zabalduko da basterrik baster.
Txomintsu
Izan liteke... baño ezta ilko... ez, orren laster.
Oraiñ eztauka apaiz bearrik...
Zanko biziak bearko ditu bakar bakarrik,
eta badauzka: gu bezelase da menditarra,
oriña bezin zoli t'azkarra...
Eztakit, ara, gaur zer diotan;
amutsa nago ni, erdi lotan.
Auzo bat
Etzaude zu gaur, Txomin,
naigabez nastua;
obeto dirudizu
pozak erotua.
Txomintsu
Eznau pozak erotu,
itsaropenak bai...
Arrotzaren aginduz
atzo zalako jai,
Saint-Pera joan nintzan
goizean goiz ernai,
ta gudari tartean
or ta emen usai,
neronek entzun diet
lumadun gizonai,
lotuen askaera
aurki zeudela zai.
Gura zarrak eztaki
estalako garai:
ziur jakiñ baño len
eztiot esan nai.
Danak
Bedeinkatua milla biderrez
zeruetako Jaun Egillea!
Txomintsu
Iso ba, iso! (Leioa erakutzi ta lo egoerako
itsurak egiñaz) Ori bai dala
ordut sarrean jaiki eraztea!...
Albiste ura entzun ondoren
—aiñ jarri zaitan barren lasaia—
ler egin arte jolastu nintzan
irriz ikusten Saint-Peko jaia.
Emakume bat (Danak jakiminez agertuko dira)
Giz asko altzan?
Txomintsu
Bai, alajaña.
Zuek guztiok irudi aña...
Eundak erruz kenduta baña.
Atso zahar batzuek ongi aphaindurik
plazala bildu dira, elgar aditurik
ikhusi dutenean han eztela deusik,
ostatura joan ziren, bihotzak ilhunik.
Ostatura sartzian, echeko jaunari
atsoak erran diote: «hots fite, Bethiri!
Gaur phesta handi dugu, iguzu jatera
joan behar dugu gero guziek plazala!»
Danak
Argia da mutilla;
poz ematen daki.
Tximeletaren antza
berez daramaki.
Baño ezta Tximelet
inork ikutzean:
erlearen eztena
dauka mingañean.
(Berriro ta parrez)
«Joan behar dugu gero
guziek plazala».
(Txomintsuri).
Etsaia zirikatzen
ezaiz i makala.
Txomintsu
Bazkaiteko denboran, batak bertzeari
oihu egin zuten: «hire graziari!»
«Biba Nazionea!», zioten gogotik
gaztetan eztun orai gu bezelakorik.
Danak
Bunbada oiek zerenak dira?
Onen patsadaz,
txoroen gisa gaude algarazi
ta bitartean gure Malentso
badaramate urkamendira.
Ai, Larraldeko lili maitea,
usai gozoz ta intzez betea!
Aur atsegiña!
Mintza eztidun zelai karnaba!
O zein urrean izan dituzun
udaberri ta negu samiña,
goiza ta gaba!...
Arren daiogun Jaungoikoari;
bera izango da Malenen sari.
|