ARITZARI TA EUSKALDUNERI
(Amalauduna)
Otztasun andi bat zure inguruan,
Arbola maitia, ikusten dogu;
zugaz aztu dira euskaldun semiak
ta bizitasunak dira amaitu.
Ezta orri barririk zure adarretan,
adarrak guztiak yatzuz igartu;
Geiyago eztaukazu zuk udabarririk,
galdu zara dana, betiko galdu.
Eta egur igarrak sutarako dira,
goruetarako legez atsua;
igartua bada Gernikan arbola,
beragaz ein daigun danontzat sua:
eta euskal-semiak suaren onduan
egin daigun ondo atso-gorua.
Euskal Erria 22 (1890) 376;
Ondarrak, 110-111.
|