LORA BATZUK
[I.— MENDI GANETIK]
Guztientzakoa
Mendi-ganetik eguzki argia
gozoro dator goizean:
gozoagoa da zeruko doia
gure ariman sortzean.
Batzuntzakoak
Esnatu dira mendi-zelaiak,
dakustaz eder jantzirik.
Eguzkiaren mun bigunakaz
orriz ta loraz josirik.
Esnatu bedi gure arimea,
apaindu daigun onbidez,
Maria Amaren arpegi ederra
ikusi eztaigun asarrez.
[II.— ITXARO DAIGUN]
Guztientzakoa
Itxaro daigun Ama onagan
zorionera ioatea,
Bera dalako, Jaunak eginda,
zeru ederraren atea.
Batzuntzakoak
Ama gurea goietan dogu
zeruetako edergarri;
bere semeak gabiltz lurrean
negarrez eta errukarri.
Ai! Neure Ama, etzaitez aztu
nazala Ebaren umea,
Jesus laztanak Kalbarioan
Zuri emoniko semea.
Erregiñatzat koroeturik
Zu zagozala zeruan,
zelan geintekez pozez gu bizi
erbesteturik munduan?
[III.— USAIN GOZODUN]
Guztientzakoa
Usain gozodun !ora ederrenak
txortatu bitez eskuan,
larrosa orriak zabal daiguzan
gure Amaren altzuan.
Batzuntzakoak
Ederrak dira baratza-lorak
intza kolkoan gorderik;
baiña ederrago biotz garbia
zeruko doez beterik.
Eskein eiozu biotz donea
zeruetako Amari.
Ai! Ez eroan eskeintza loirik
garbitasuna danari!
Euskalzale 1 (1897) 142-143;
Ondarrak, 126-128.
|