GEKNIKA'RI
—«Kantalaria, kantau eiozu
bertsoetan Gernika'ri».
—Au entzun eta berialaxen
ara nun nagon kantari.
Nire biotzak zuretzako dau
bere tokirik onena;
mundu guztiko errietatik,
Gernika, zaitut maitena,
eta zelan ez, baldin bazara
erririk euskaldunena,
t'aman aotik kantu gozuan
ikasi neban izena?
Nik ez nekian nuntzan Gernika
ume nintzala oraindik,
t'irudimenez ikusten neban
(ameslari bat izanik)
andre zabal on baten gisara,
ibar berdean jarririk,
uri eder da zuri garbi bat
aritzak ketizpeturik.
Aize bigunak aritz gañean
bere ostroak mugitzian,
maite maitero orri guztiak
mun-ka egozan kurutzian;
zerren kurutze santua euan
aritz adarren tartian
bere besuen kerizpe ona
zuri emoteko bakian!
Aritz gañetik zerua urdiñ
odei senik bagekua...
Zure lurrean alai jentia...
Bizitza Jaungoikozkua...
Lege zuzena, gizaldi askok
zintzoro gordetakua...
Zeñ maitagarri, zeñ ederra zan
zure izate baketsua!
Egun batian zure gañera
jausi zan ekaitz dongea,
sarbaskiturik arbol'santua
ainbesteraño maitea,
eta bertatik gelditu ziñan
errukarri ta tristea.
Ai mingarria! Galdu zenduan
aritzaren estalpea!
Egun orretan, ondo, Gernika,
bete ziñan atsekabez,
baña ez bakarrik: zugaz batera
beste asko giñan negarrez...
Ai! Eztakie erbestekuak
zer galdu daben, on ustez!
Ejenplogarri ziñan zu eta
oraiñ ejenplo ederrik ez!
Aritz azpian zenbat goiante
jaio zirian gozorik!
Zerren ementxe euki oi ziran
goiant'aziak gorderik.
Birtutia da goiant'azia,
eta erbesteak, alperrik
gurako dabe goiantik izan
erein baga birtuterik.
Kerizpe bigun osasuntsua
zuri kendu jatzunian,
kurutz santua urratu eben
arboliagaz batian.
Ekaitz arruak ezteutza itxi
Jaungoikuari bakian!
Aritz santua jo nai dabenak
jo biar dau kurutzian!
Gaur ikusten dot Gernikarentzat
esperantzaren argia:
eskol'onetan barriz barriro
ereingo da birtutia.
Ta itxaro geinke Jaungoikuagan
egun obak ikustia.
Miraritsua fedia da ta
emen badago fedia!
Euskal Erria 35 (1896) 350-351;
Ondarrak, 123-125.
|