|
MARINELA
—Nora zuaz, mariñela?
Nora zuaz, gizona?
—Itxasora, naiz denpora
izan txarra, naiz ona.
—Baña ez dozu ikusten
odei zabal illuna,
ekaitzaren zaratia
ez entzuten urruna?
—Ogi baga geratu da
neure seme kutuna.
—Geldi zaite.
—Ez, aurrera.
—Mariñela, etzaiz jun...
Arrantzaliak geiago
ez ei eban erantzun.
Bateltxuaren gañian
itxasoruntz juan zan;
ur gañian gora bera
pixkaten ikusi zan,
ta gerora, aixe-euriak
lanbrotan gorde eben...
Ezta geiago barririk
jakin gaur arte emen.
Euskal Erria 22 (1890) 525;
La Baskonia 19 (1912, 682. zk.) 574;
Ondarrak, 113-114;
Karmel 1983-1, 63.
|
|