|
KANTARIAK
(Nere adiskide Jose Artola'ri)
Kantatzen du txoriak
udabarrian
arbol gañean,
erakusten gorputza
liraiñ, saltoka,
adar tartean;
baña txori gaixua
negu tristea
datorrenean,
estuturik egoak,
burua gorde
bar-barrenean,
Eriotza zai dago
ixill, mutua
bazter batean.
Txoria bezelaxe
adiskidea
gera kantari,
txoriari bezela
etorko zaku
negua guri.
Zorionekoak gu
izango gera
azken orduan,
Jaunaren adiskide
bizi bagera
kristau moduan!
Euskal Erria 25 (1891) 388;
Ondarrak, 114;
Aranzazu (1966) 97a.
|
|