ITXAS-ALDIAN
Zeinbat bidar zur'onduan
umetxua nintzanian,
zeinbat bidar, itxasua,
egin ete dot ames!
Zeinbat bidar ibilli naz
ondartzeta bigunian
egin nairik etxetxuak
desegiteko berez!
Zeinbat bidar goyetatik
txori aldrak ikustian
egaka arutz ta onuntz,
eta neuk egurik ez,
pentsau dot, Jaunak zergaitik,
gizona egin zanian,
emon ez eutsan egurik,
izan ezkero añ errez!
Zeinbat bidar, neu bakarrik
jarririk aitzen gañian,
ikusi dot aitza bera
dana zuritzen bitsez,
t'olatuaren indarrak
berunzkuan, aitz tartian,
daruazala arriak
biraka nai ta nai ez,
geratzen zirala batzuk
arri andiyen azpiyan,
beraren leguntasuna
eskatzen balebe lez!
Zeinbat bidar, zeinbat bidar
aitzetan ta ondarrian,
juan jataz ordu onak
laguntxuakin barrez!
* * *
Baiña juan zan umetasuna,
ju[a]n ziran ume-kontuak,
ta juan dira orduko amesak,
ta ez dira amesak oinguak.
Arri ta arantzak billatzen ditu
Adanen ondorenguak:
eztau zapaltzen ondar bigunik
ibilleran nire orpuak.
Munduko gauzak gizonak gaukez
guztiak zereginduak;
lurrian zelan bizi pentsetan
duaz udak ta neguak...
Ta bitartean, txori aldra asko
len lez, zabalik eguak,
urrin dabiltza. Ze urrin diran!...
Ta urriñago zeruak!
Itxas ondoko arriyak legez,
munduan garan artian,
bira-biraka gabiltza danok
lurreko ujol tartian;
eta alperrik ibilten gara
laguntasunen atzian:
ezta, nai arren, zeri eldurik
beti billatzen bidian.
* * *
Gaur bere nago zuri begira, itxas altsua;
zagoz gogorra, bildurgarriya, orroetsua.
Zu aña ezta sekula izan mendi altua,
zu aña ezta izan sekula dana mundua.
Gerralariyak euki ba'dabe lurra goitua,
nork goitu zaitu, oraiñ artian, zu itxasua?...
Ara emen dator danen gaiñetik, zure olatua,
bits irakiñez guzti-guztia koroetua...
—Alper-alperrik, jasorik gora zure besua,
nigana zatoz. Desegingo da, gizarajua,
burrunbadaka, aitz-ondarretan, zure amorrua.
Zure ganetik, danen gañetik, da Jaungoikua;
Berak emonda artu zenduan toki neurtua;
nai eta nai ez bete biozu bere agindua.
* * *
Bildurgarria bazagoz bere oraingo unian,
gustagarria zeinbat bidar egoten zarian,
leun, baketsu eta urdiña zagozanian!
Eta ze pozik egoten nazan illun aldian,
eguzkiyaren argiya agurka iya danian,
ikusten zelan urre-kolorez jazten zarian,
begira zelan kaira txalopak etorten dian,
aize biguna sentitzen gozo neure arpegian
t'olatuaren zarata urriñ bake bakian!
Orduan iñoiz entzuten badot elsz-gañian
kanpai-danbada kristau guztiai erregu eskian,
nik entzuten dot kanpaien otsa biotz-erdian,
t'erregutzen dot bizitsuago, modu obian.
* * *
Garratz ta gozo beti daukadaz zure onduan
neure umetako, sasoi dontsuko gauzak goguan;
eta agiri ezpada inor nire inguruan,
zerurañoko egaak egiten ditut orduan,
zeren, nai bada igo ta igo txori moduan,
naikua egu daukagu gure pentsamentuan.
Euskal Erria 22 (1890) 390-393;
Euskalzale 2 (1898) 58-59;
Ondarrak, 146-149.
|