IPUIA
Mendi altutik errekatxo bat
garbi-garbiya zetorren:
t'egun batian euskaldun zar bat
bere onduan zegoen
(agure zarrak, lenagokuak
mendi-zaleak ziraden)
Euskal-erriko samintasunak
ta naigabeak pensatzen.
Miñaren miñak orra nun dioz
malko eder bi atera,
eta, egiñik beren bidia
arpegi xarretik bera
erori ziran, igarri gabe,
errekatxo leyarrera
non, beti beruntz, etorri ziran
ibai txit zabal batera.
Ibai zabala, uri ondotik!,
zetorren beti zikiña,
eta, batere jaramon gabe
besteren negar samiña,
errekatxoko malkozko urak
garbi ziranak antziña,
loitu zituan. Ala biar zan
egiteko bere diña!
Ibai zabalak bezela, askok
loitzen ditu ur garbiak,
naiz birtutea bezin leyarrak,
naiz izan malko iturriak.
Askorentzako mundu onetan,
Euskal-erriko semiak,
zertzuk dirade malko batzuek?
Zertarako birtutiak?
Euskal Erria 22 (1890) 145;
La Baskonia 1 (1894, 29.zk.) 344;
Olerti 6 (1964, 3-4.zk.) 8-9 [Zat.];
Ondarrak, 109-110.
|