www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XVIII. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Sara eta Baztan arteko korrespondentzia fazeria erlazioez

(1799)

 

        Bastango jaun alcate juratuei entregatua izanen da carta hau = Bastan

 

                Saran eguina ustailaren 7.an 1799

 

                Saraco Alcate Juratuec

                Bastango Jaun alcate Juratuei.

 

        iruitaco herrico ulhaina, ethorri çaicu Jaunac, çuec, Saraco hazienda hor Basquetan direnen berheala erretiraasteco emen dioçuen ordenas parte eguitera.

        Susprenituac içan gara hainitz ordena hortas, ceren uste içan baitugu, comeniuac berritu artean Bastandarren eta Saratarren artean, comenio çaharres gozatceco çucena baguinduela; bertzalde jaunac aurthengo urthean maihatzaren hogeietazortciraino egotu dire iruitaco herrico habitanten 102 hazienda buru eta 48 buru Zigaco herricuac gure larretan sostengatu içan tugu hazienda horiec bidegaberic den gutiena eguin gabetaric, eta guehiago ekharri izan balute ere orobat sostengatuco guinutzan. Saraco habitanten haziendac Bastango mendietan orai basquetan direnac berrogoi eta hameca buru dire handi eta thipi ikhustenduçue jaunac nombre chumea dela iruitaco eta Zigacuen aldean, eta bertzalde primaberan guanac dire horrat, urthea hasia da, iduritcen litzaicu sostengatu behar cinusquetela guc çuenac eguin içan ditugun bezala, bederen faceriac berrituartean baldin jaunac, esbaduçue lehen bi hauzo herrihoc elkharren artean guinuen unionea edo acort içatea contserbatu nahi guc contserbatu nahi guinuquen bezala esplicatzeco borondatea izanen duzue cartabatez eta orduan, bai eta oraidanic ematen diogu ulhain huni podorea berrogoi eta hameca hazienda buru horien heguico herrirat eramateco. Ceren baitire han Lehenago guanac direnac herri huntaric, eta casu hortan othoisten çaitugu parteeguiteas heguico alcate Jaunari, eta dembora berean othoisten çaitustegu zuben herrico becinuei parte eguiteas carta huntaz.

                Guelditcen gara jaunac zuben cerbitzari

                        Lahetjusan tenientea

                        Mendiburu alcatea

 

 

Non: Baztango udal artxiboa, Elizondon, inbentarioan «Amojonamientos, límites y facerías», 164 kaxan «Alduides o Montes de Quinto Real 1770-1818» eta bere paper-sortan «1799, Carta al Alcalde de Baztán muy curiosa en vasco» ipintzen duela. ONDARRA, Francisco: «Hemezortzigarren eta hemeretzigarren mendeetako euskal gutun ez-ezagunak», Piarres Lafitte-ri omenaldia, Bilbo, Euskaltzaindia, 1983, Iker saila 2, 475 or.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa