www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XVIII. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Sara eta Baztan arteko korrespondentzia fazeria harremanez

(1773-1781)

 

 

1773ko gutuna

 

Al Sr. Dn. Pedro J.h Etchenique, Es(criba)no real

G(uar)de Dios m(ucho)s años commo desseo. En Errazu

Jauna

        Aspilcuetaco Guizon Bat aguertu çaiçu hunat Erraiten darocularic Badela asienda adardun Mulzubat Bahituac aspilcoetaco herian. Eta nola Baitaquizu Çuc eta nic Estugula Maite disputaric, othoy Bada Jauna Idy Behy aratche eta Berce gainerateco asiendaric Balinba Esperanza dut, noblequy Libraracico dituzula guziac, eta Emanen diozutela Çure Sembait aBizuon Çuen Baleco alcate Jaunarequin Batean Guerta Estadien amoreac gatic herri hauquien arthean gauza destra ordenarioric Çu eta ny fiador garen arthe huntan Esperanzadut Eguinen dituzula Behar diren deliquenziac. naiz

Jauna

Cure Serbitzary humila Eta obedientea

Juan Dop Garat.

Sara de 11 de Julio 1773

 

 

1776ko gutuna

 

Presenteco carta hau erremetituco çayo

Baztango valle nobleco Jaun alcateary. Baztan.

Jaunac

        presenteco carta huntaz aditcerat emaiten darozuet nola herri hunec Ezcurra defendatcen duen bere oyhanetan jçanen duçue Jaunac agradable Çuen Valle nobleco Vecinoen avissaceco.

        Berce alde Jaunac çuec eguin duzuen Etchea gure muguen Inguruan olhassurgo partean Ceinetan herri huny eta Ingurucoei ezbaitiote on handiric eguiten eta Eguiñen asco yende condicione gaichtocoen Ihes lecua beçala baita desiratcen guinduque jaunac emaiten bacindute Maister bat, alamenos ezguendezaque hainbertce ardi eta bildox escas atceman gure artaldetan.

        Esperanza dugu Jaunac ordena ona emanen duzuela horren gainean eta gare Errespetu handirequin Çuen Cerbitzary

Darroquy

Saraco Grefiera.

 

Sara y 20 Sbre. 1776.

 

 

1780ko gutuna

 

A los señores Alcalde y Regidores

del noble valle de Baztan Gde Ds ms as.

Errazu

 

Sara y 26 xbre. 1780

Baztango valle nobleco

alcate Jaunari eta carguduney

 

Se respo en 30 de Eno de 1781

Jaunac

        Badaquiçue azqueneco facerietan nola herri huntaco particular bat plenitucen bere acienda Belzac Vtzamoco Ezcurrerat çaramatcila escapatu citzaizcola Belateco harlucetic eta bahicunza pagaracy ciotela Beredatcy buruenzat, ceinetan baitziren lau hilcecoac eta Bortz bicitacoenzat bahicunza Choillarentzat 60 Erreal eta Bazcasariarenzat 13 Erreal. Senticen ahal duçue Jaunac bahicunza hori gogorra dela particular pobre batenzat ceinetan obligatu Içan baitcen lau aciendaburuen Salcerat bertce gaineracoen libratceco. Seguratuac beçala gara Jaunac Içanen duçuen Indulgencia, guiçon miserable horren alderat Ceinetan baita presenteco Carta ekharcen duena.

        Baldin bada yeusic çuen dispositioneary offrey ditaqueyenic herry huntan disposa çaçue jaunac Içanen gara bethy Çuen cerbitzari. Bihotz onez, facheria yurat, Etchebery yurat.

Darroquy

Greffier Secretarioa.

 

 

1781eko gutuna

 

A los Señores Alcalde y Regidores del noble valle de Baztan.

Errazu.

Sara y 19 de set.e 1781

Jaunac:

        Othoizten çaituztegu Abissu emaiteaz çuen Valle Nobleco vnaiey attencione eman dezaten aciendaric Sar ez dadin herri huntaco oihan barnetan, ezcur debecua emana dugu: bertce herrietarat orobat escribattu dugu daquigun arren ez decaquegula deffendaric eman San Miguel ondoraino: bainan Icousten duzue nasquy Çuen herrietan ere bertze urthetan Baino aurthen Sassoinac goizago direla. Cassua guerthatcen baliz Jaunac çuen partetic guc cembait ordena berry errecibitcea guztu handirequin conforma guintazque çuen ordenanzary: Esperanza dugu abissua emanaracico duzuela çuen Vallean; eta guelditcen gare consideracionerequin. Çuen Cerbitzary humillac.

Bernardo Etchetto, Alcatea.

 

 

Non: ZUDAIRE, E.: «Correspondencia epistolar facera: (siglo XVIII)», Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, 1968, año XXIV, cuadernos 3º-4º, 377-383 or.; SATRUSTEGI, Jose Maria: «Correspondencia oficial vasca del siglo XVIII», Fontes Linguae Vasconum, 47 zenb., 1986, 128-133 or.; SATRUSTEGI, Jose Maria: «Euskal testu zaharrak», Iruñea, Euskaltzaindia, 1987, 133-136 or.; EGIA GOIENETXEA, Gotzon: «Noiz sentiduko dira merak gure alkateak? Euskal administrazio izkribu zahar batzuk», Senez, VII, 1991, 91 or.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa