www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XVIII. mendea

 

  hurrengoa

Arrasateko bandoa desertzioez

(1705)

 

        Eregue gueure Jaunaq aguinquetan Dau bere zedula Real battetiq provinzia onetati tterzioan joan sirean soldadu gustiaq estremadurara. Eta andi, etta bideettati escapadu etta igues eguin ebun gustiaq; ogueta amar egun barruan biurttu ditesela Eureen terziora ta conpañietara ta orregas parcatuten deusttela oraingaño igues eguiñagatiq merezietan sittuben pena gustiaq. au adietan da biursen direanaquin asentteetan euren plazaq. etta termino esan dogun barruan joaten ezpadira, Justiziaq eguindaguiala Dilixenjia presso arseeco ala yguesi dabilsen gustiaq eta causea sustanziadu ainbat lastterreen aguindu daguiala arcabuzeasen ta au adicen da ejecutadu didila apelazino bacariq beste recurso bagariq. ta corriduco dau terminoaq gaurco eguneti; eta evitadu din Riezgo au; gurasoa edo anaeaq edo aydeaq. ala iguesi dabilsenaq avisadu daguiela euren obligazionaquin cunplidu daguien ta miseria ain andian eureen buruaq ecusi es taguien de la mesma suerte Aguirie da edosein per(son)a, ecusi badagui Juridizino onetan hijituriq ala guisnosiq nola anrrariq ala umeriq; avisadu daguiola alcalde Jauna eta espabere Justicia eguingo(da)la.

 

 

Non: OZAETA, Arantzazu: «Arrasateko testu zahar bi», Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo, XXVI/3, 1992, 793-800 or.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

  hurrengoa