Instrukzioak Donibane-Lohizuneko populuarentzat herriko karguduntasunaren sujetean
(1790)
INSTRUCTIONE
CHEHE ETA FAMILLER
BATÇU
DONIBANECO POPULUARENÇAT,
Carguduntassunaren Suyetean diren opinione diferentac arguitceco eta churitceco.
Francia gucia aspaldidanic nahassia ikhusten cen demboran, bacirurien ez cirela gure herriac bere sossegu-goçoaz behinere gabetu behar: Donibane-Lohitxu bakheric handienean bici cen, bihotz guciac bat ciren, ispiritu guciac descantxuan çaudecen, eta guciac gure onaz bozcariatuac guinen. Ordean ez da hain laster herri gucian adiaraci, Jaun-Cargudun berrien eguiteco manua ethorri den beçala, gambiantçaric batere gabe, non berehala bi suertetaco opinione pichtu baitire, ispirituac berotu, bihotçac nahassi, bakhea suntxitu, eta passioneac agertu baitire.
Gure artean nahasten gaitusten bi suertetaco opinione hec, sortcen dire Jaun-Cargudun berriac icendatu behar diren Biltçarrean boçaren emateco çucena içateco behar diren conditionetaric. Iratchac dioçagun batçuen opinionea bertceenari, eta ikhussico dugu non den eguia.
->I.
-> Batçuec uste dute lekhu berean daudecen guciec badutela boçaren emateco, eta Jaun-Cargudun berrien icendatceco Bilçarretarat deithuac içateco çucena: eta hori certaco? Ceren guciac berdin egiten dituen legueac ez duen nihor berechten.
->I.
-> Bertcei berriz iduritcen çayote çucen hori ez dela lekhu berean daudecen yende guciençat, bainan bai bakharric batzuentçat: eta hori certaco? Ceren yende guciec baitute boçaren emateco çucena, ez bailitaque behinere arrimu onic Jaun-Cargudunen icendatceco iduki behar diren Biltçarretan.
Norc othe du arroçoina?
Dudaric gabe leguearen arabera mintço direnec. Cer ordean legueac erraten othe deraucu horren gainean?... Hogoi eta bortz urthe ez ditusten guciec, urthe eta egun bat lekhu berean daudecela ez dutenec, soldatan bertceen azpian bici direnec, bancarrot eguin dutenec, çorrac ecin paga detçaquetenec, ez dutela Cargudunen icendatceco eta hortaraco Bilçarretarat goateco çucenic. Legueac ez diote beraz lekhu berean daudecen yende guciei bilçarretarat goateco eta boçaren emateco çucena ematen; eta guiçon guciac berdin direla goraqui errana eta decretatua içatu den arren, badire beraz gure Erresuma berean hirur herrunca suertetaco yendeac; batçuec bakharric bozdunac; bertceac bozdunac eta cargutarat altchatuac içateco gayac; eta azquenean bozcic eta cargutarat altchatuac içateco gaitassunic eta çucenic batere ez dutenac. Distinctione hau humiliagarria da dudaric gabe amodio propialarençat eta ambicionearentçat, ordean leguea agueriqui minço denean, passioneec ichildu eta errenkhuraric gabe hura bethi bethe behar dute.
->II.
-> Hauc eguia handi horren indarrez garaituac diren arren, uste dute oraino bederen capitacionea pagatcen duten guciec, badutela bocen emateco eta Cargudun berrien icendatceco Biltçarretarat goateco çucena.
->II.
-> Hec berriz bethi eguiaren bide chuchenari lothuac, uste dute capitacionea pagatcen dutenen artean ere, badirela batçuec boça eman deçaquetenac eta Biltçarretarat goan ditezquenac; eta bertceac berriz bocen emateco eta Biltçarretarat goateko çucenic batere ez dutenac.
Nor othe da enganioan?
Dudaric gabe legueac cer erraten duen entçuten ez dutenac edo entçun nahi ez dutenac: ecen huna nola leguea mintço çaicun: boçaren emateco çucenaren içateco diotça: 1.º Franciacoa edo Franciaco billacatua içan behar da; 2.º Lekhu berean urthe eta egun bat egon behar da; 3.º Hogoi eta bortz urthe eguinac içan behar dire; 4.º Hirur lekhu bereco lur yornalen balioa pagatu behar da; 5.º Ez da içan behar Soldatan berceen azpian. Legue berac condicione horiec ez ditustenez bertcealde, boçaren emateco çucenaz gabetcen ditu bancarrot eguilleac, bere eguitecotan gaizqui helduac eta bere çor handiei ecin ohore eguin dioçoquetenac.
Hortic ez othe da bada agueri legue haren eguilleec ez çutela lekhu bereco hirur lur yornalen balioric aiphatuco, baldin capitacionea pagatcen duten guciei boçaren emateco chedea içan balute? Segur da beraz capitacionea pagatcen duten guciec ere, ez dutela boçaren emateco çucena, bainan bai choilqui heyen artean, hirur lekhuco lur yornalen balioa bere capitacionean pagatcen dutenec.
->III.
-> Batçuec ordean diote lekhuco lur yornalen balioa utcia dela lekhu bakhotcheco estimatçaileen erranetarat, bere sentimenduaren bortizteco ekhartcen dituste probincia urrunetaco exempluac, eta aditcen dute lur yornalaren balioa emana içan dadin lekhu berean den baino beherago, edo hamabortz sosetan, Donibanen gutienerat hogoi sosetan den demboran, eta bere nahiaren bethetceco seguratcen dute herriaren eta herritarren onac eta progochuac hori galdetcen dutela.
->III.
-> Bertçeec berriz ihardexten diote lekhuco lur yornalen balioa ecin utcia dela lekhu bakhotcheco estimatçailleen erranetarat, Estatu-yeneralen Decreta batec aditcerat ematen darocunaz gueroz, estimacione hura eguin behar dela lekhu bereco lur yornalaren balioaren arabera; eta bere alde ekhartcen dituste ez probincia urrhunetaco exempluac, bainan bai Bayonnaco hiri berecoa, eta hortic hartcen dute Donibanen lur yornalaren balioa utci behar dela hogoi sosetan, hori denaz gueroz herri huntaco lur yornalic chumena, eta bere opinionerat bertceen eroratazteco, gogorat erakhartcen diotçote Estatuaren progotchua, eta Erressumaco progotchu handiac.
Norc othe du arroçoina?
Legueac erakhusten darocu: urtharrillaren hamabortzeco Decretac lur yornalaren balioa hogoi sosetan eman içatu du: huna Decreta:
Nationearen Asambladac consideratcen duelaric, bortchatua den demboran cembait conditionen iratchaquitcerat boçaren emateco çucena duquen herritar qualitateari: populuari condicione hec bihurtu behar diotçala ahalic errechenac.
Consideratcen duelaric, boçaren emateco çucen hura ardiezteco, galdetcen duen hirur egunetaco lanaren balioac ez duela behar içan pausatua, hanitz gora beheretarat suyet den antcearen hirur yornalen gainean, bainan bai lur lanetaco yornalen gainean.
Ordenatcen eta declaratcen du, bertce cembeit arrimu har deçaquen arterainocoan, boça emateco çucenarentçat necesario içanen den yornalaren balioa, ecin iganen dela hogoi sosez gorago: bizquitartean, boçaren emateco çucena bakharric erreguelatcen duen conditione horrec, deusere ez duela gambiatuco, costumaren arabera lekhu differentetan pagatcen den yornal eguiazco eta goragocoaren suyetean.
Ordenatcen du presenteco Decret hau içan daquioen berehala Erregueri presentatua hartaz laudatua içateco; eta haren mayestatea içanen dela errequeritua, arren lehen bai-lehen Decret hau hedaraz deçan Erresumaco herri gucietarat.
Eta hemen gogoraçaçue lekhuco lur yornalaren balioa emana içatu dela yende bozdunen eçagutceco; eta heyen icenaren yaquiteco fundamentçat beçala. Eta baldin ungui pisatcen baditutçue Decret haren hitçac, ikhasico duçue haren mintçatceco maneratic, herri huntan haren arabera hartu behar litequela bederen lur yornalen balio bien arteco bat: bizquitartean hogoi sosetan uztean bethi beherena eta chumena hartcen dela. Ecin beraz Decret haren ondoan herrico aintcindariec lur yornal hura beherago eman deçaquete, ceren ez baitaocote hei leguearen gambiatcea, bainan bai çorrotzqui haren bethetcea. Campoco exempluec ez dute deus erran nahi, ez caizquigu cassu huntan erreguelaxat baliatu behar, bercealde Decreten ispirituaren contra goatea guertha daquioquete, eta chuchen ibilli nahi direnac bethi legueari yarreiqui behar dire.
->IV.
-> Hauc bere opinioneari garayaren emateco, diote, nationearen Biltcarrac aditcen duela otsaillaren bieco Decretaz, herritar guciac bozdun eta cargudun içateco çucenaz goça daitecen, lurrec herritarrentcat impossac pagatcen ditusten lekhuetan. Diote Donibane cassu hortan dela. Communac deitcen diren hirico ontassunac baliatcen direla, Erregueri çor çaizconaren pagatceco, galdeguiten dute beraz, legue hunen onaz guciac goça daitecen.
->IV.
-> Bertcec ihardesten diote legue hunec ez duela indarric, aiphatu ontassunec impossac eta capitacioneac herritarrentcat pagatcen ditusten lekhuetaco baicen, ez ordean bakhotchac bere capitacioneac pagatcen dituen herrietaco. Aithortcen dute herriac badituela communac, hautaric ere heldu çaizcotela errentac, nahi dute ordean gogora deçagun, Donibanen bakhotchari içan çayoela iratchaquia impossen pagatceco obligacionea, beraz ez duela legue horrec indarric batere Donibanerentcat, ceren hemen pagatcen baitire oraino hogoy-garrenac, capitacionea eta lebaya, azqui eta sobraere direnac, carga guciei ohore eguiteco, eguia hunen froga-aguertu dute, eta premiaric batere bada arguitarat oraino emanen ere dute.
Nor da enganioan?
Bi legue mintco çaizquigunean gauça beraren gainean, hautaric bat yenerala edo gucietarat hedatcen denian, bertcea berriz berecia lekhu bati berariazqui iratchaquia, hitz batez bi legue hauc herri batean betan segui daitezquenian, lehenbicicoari yarraiquitcea da hoberena, eta ez bigarrenari: hori manatcen deraucu sentsu onac eta arroçoinac; legue-emailearen borondatea ez baïta, lekhu bati eman dioçan legueac bakharric manua eta indarra, bere hedadura gucian hunen seguitcean ez denian gaitcic caussitcen. Bada legue yeneral hura errechqui daiteque içan Donibanen complitua; hogoy-garrena, capitacioneac, lebaya asqui dire hirico carguen chuchentceco: bertcealde lurretaric heldu diren errentec ez leçaquete behar-bada berrogoy eta hamargarrena urthean Carguetaric iraungui ez estal. Huna Decreta:
Lurrari iratchaquiac diren contribucioneac baicen ez diren lekhuetan, halaber contribucioneric batere edo impossic batere directoqui pressunen gainean altchatcen ez direnetan, edo ceren aldatuac içan diren imposicione pressunei berei iratchaquiac ez diren batcuetarat, edo bertce cembait arroçoinen ariaz, Assambladac eman duen Decretaren arabera, manatua da impossaren altchatceco molde berria arrimatua içan daitequen arteraino, bertcenaz Assambladaren Decretac marcatu dituen gaineraco condicioneac ditustenac, içan daitecen eçagutuac bere herritan boça emateco eta Cargutarat altchatuac içateco gay diren pressuna batçuc beçala; hirietan cerbaiten yabe ez direnec edo cembait ahal ez dutenec, officio eta professione gabe direnec, eta campañetan deusen-ere yabe ez direnec, edo hogoy eta hamar liberaren errenta emanen duten cembait borda eta ontassun allocairuan ez ditustenez landan.
Donibane ez da cassu huntan edireten. Hunen herritarrec pagatcen dituste directoqui imposicioneac; nehorc ecin eguia huni contra eguin dioçaque; beraz Decreta hau ez da hauquientçat emana. Arroçoinaz dire beraz guidatuac hunela pentsatcen dutenac.
Oraino hemen ahantci behar ez dena: Decreta hau ez da egorria içan Jaun-Cargudunetarat indarra eta manua eman deçaquen moldean. Eguia da berri publicotan ikhussi içan dela: cembatac ordean guissa berean iracurtu içan direnac, deussetarat bizquitartean hertchatcen ezgaitustenac, beraz guretçat alfer direnac. Ezdiruri bertcealde Erregueren baymenduaz Decreta hau dela bestitua, ez eta hunen mayestatea içan dela errequeritua bertce Decreta on guciac beçala Cargutan diren Jaun-Officialetarat hunen helarazteco. Biltcar-yeneralac nahi ditu pertseguitu hunen chedea bethetcen ezduten guciac. Huna iragan otsaillaren hogoy eta hamarrenean eman duen Decreta.
Sossegu publicoa nahasten duten yende batçuc beçala gastigatuac içateco penan, nihorc ezdu aguertuco actaric Erregueren eta Assamblada Nacionalaren icenian eguinac balire beçala, non ez diren acta hec bestituac Constitucioneac marcatcen dituen formez, eta ez diren içatu publicatuac hortaco meçua duten Officiale eta Cargudunez.
->V.
-> Hauc altchatcen dire azquenian Cargudunec eguin duten listaren contra, diote ez dela çucenqui moldatua, etçutela asqui naussitassun bakharric hunen bethetceco, populuac hortaracotz icendatuco çuen comite, edo membro berecien laguntça escas çuela. Eguia hunen frogatceco, Soissons deitcen den hirico Decreta arguitarat eman nahi dute.
->V.
-> Cargudunac Decreta huntaz yaquintsun dire, ihardesten dute ez direla naussi bozdun eta Cargudun içateco gay direnentçat eguin duten listaren contra goaterat, alde gucietaric onguy dela lista hori eguina, erreguelan moldatua; ez dutela ikhusten hunen hutsa, populuac hortaracotz icendatcea nahi duten membroen escassas; ceren lan horri lothu caizcotenian ez baitçuten ez populuaren arteco membroric eçagutcen, ez eta hauyen beharric.
Nor da enganioan?
Balitz premiaric batere populuac icenda deçan comite bat, edo bere arteco membro bereci batçuc yaquiteco norc duen çucena bozdun eta Cargudun içateco; Cargutaco-officiale berrien moldatceco eta icendatceco emanac diren Decret yeneraletan mintça liteque nacionearen Biltçarra: Cargudunen icendatceco herritarat egorriac diren arguitassunec ez leçaquete dudaric mendrena utz: erreflexione hau çucena da, Decretaco arguitassun horiec bethi biztan erakharri behar ditustenaz gueroz carguez bestituac diren Jaun-Officialec; urrunda ordean premia hori lan horrentçat deussetan agueri baita; comitu edo membro bereci hauquien icena ez da ere aiphatua. Beraz ez da premiatsua. Bercealde legue-emailearen chedea içan balitz, comite edo populuaren arteco membro bereciequin batean arguitarat emateco, norden gay bozdun eta Cargudun içateco, laguntça hunequin, gucietan lanari lotceco baitezbadaco premia içanen cen, Estatuen chedea etcen gordea içanen, guciec agueriqui eçagutuco çuten Assambladac hortaracotz çuen nahia. Urrun da ordean horrelacoric guerthatu içan baita; nihon ez da ikhussi Cargutan diren Jaun-Officialeac meçu huntaz hertchatuac içaten. Enganioan dire beraz bertcela pentsatcen dutenac; hauquien galdea ecin daiteque onhetsia, ceren Decretaren izpiritua seguitu içan baita Donibanen carguetarat icendateco eta altchatceco çucenian bakhotcharen eçartceco. Lista hori erreguela gucietan da eguina. Entçun deçagun Decreta:
Nationearen Biltcarrac otsaillaren bieco Decretaren izpirituan sartuz, huntan batcen den laurgarren articulua gogoratuz, dio lekhuco yornalaren balioac, bozdun eta Cargudun çucenaz yaquintsun içateco, Cargudun çaharrez baitezbada fixatua içan behar duela betan comitearequin batean; dio oraino nihor ere ecin altchatuco dela hauyen arrimuaren contra, yornalaren balioa ez bada hogoy sossez gorago igaten.
->VI.
-> Hauc baitezbada Cargudunac faltiar dauzkate; ecin yassan deçaquete campoan eçartceaz hainitz herritar talenduz eta merecimenduz berreguinduac, Cargu berritarat igateco antce asco dutenac, berariazqui hautaric batçuen urruntceco, bocen galarazteco chedeaz plaça ohoragarri hautaz beztitu nahi lituzquetenac, errechquiago cargutarat iganarasteco.
->VI.
-> Cargudunac idoy huntaz minqui unquituac, dessidatcen dituzte hauyen contra direnac, icendatceaz bakhar bat errencuratuco dena, behar diren conditioneac dituelaric, Cargudunec çucen hortaz bilhuci içan dutena. Onhesten dute merecimendua, badaquite talenduaren errespetatcen, ederresten dute herriaren onetan nekhatu nahi luquen ambicione noble eta ederra, nahico çuten ambicione ohoragarri huni bere aldetic indar guehiago eman, bainan escuac dituzte Decretaz herztuac, eta bere ecin ahala auhendatcen dute.
Hauc dire bat bercearen contra dohacen pentsatceco moldeac. Gogoan atchic detçagun Decreta hauc fincatuac, bien arteco arroçoinac pissa, centçu onaz eta yuyamenduz endelga, eta laster eçagutuco dugu non den eguia; yuya deçagun beraz orai nor den arroçoinean, nor den enganioan.
Assamblada-yeneralaren yornaleco laurgarren articulutic atheratua oxaïllaren 2an. 1790an.
Mr. Chanterrec erran du, hura Assambladarat deputatu duten hirien artean, badela bat çoinetan Cargudunec erossi baitcitusten bere carguac. Hiri hartan formatu cela bethi iraun behar çuen comite bat, çoinarequin batean Cargudunec bi ilhabetez bethe baitcituzten bere empleguac. Comite harc nahi içatu çuelacoan yaquin nola içan ciren gobernatuac herrico errentac, Cargudunac erretiratu cirela ciotelaric comiteac etçuela podoreric hequiequin baltsan baicen bere functionen bethetceco. Guciarequin comiteac seguitu cituela Carguduntassunaren emplegu eta functioneac. Erran den M. Chanterrec galdeguin du ea comiteac ala Cargundun çaharrec behar duten aguertu Cargudun berrien eguiteco.
Mr. Dupont deitcen den Constitucioneco membro batec, declaratu du, haren arabera Cargudun çaharren atçartassunari eta arthari behar çayoela utci Assamblada-yeneralaren Decreten bethearasteco lana.
Hau da aphur bat gora behera Donibaneco cassua. Orai bertce differentcia batequin, comitea icendatua baita populuaren parte batez, hortaracotz premiaric batere gabe. Yaun-Cargudun çaharrac hauyen icendatcean caussitu gabe, çoinec ez baitute comitea deussentçat eçagutu nahi içatu.
BAYONAN, P. Fauvet-en Imprimerian eguina. 1790.
Non: Instructione chehe eta familler batçu Donibaneco populuarençat, carguduntassunaren suyetean diren opinione diferentac arguitceco eta churitceco, Bayonan, P. Fauvet-en Imprimerian eguina. 1790.
Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001
|