www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XVIII. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Eibarko udal-ordenantzak hauteskundeez

(c. 1754)

 

 

Ordenanza Municipalac Eusqueras, Elecinuetaraco

 

        1.- Jaunac, en resumidas cuenttas, onec esan gura dabena da, ze estteila izan inorbere atrebiduba, da adelantauba, elejizera, Alcateric personaric, seiña baitta espada persona onrrauba, Idalgua Aberaza, da Erraizac daucasana, da guison Abonauba da oficio Charric esttaucana, baita bere estteila izan oficialic edo oficialeric soldau danic, Erregue maggesttariaren errejimenttuban serbizen dabenic estta bere Idacortten da escribizen esttaquichanic, eta bardin Jottenbadau, alacoric, izango dabela, vimilla marabidiren multia, da Jaquinda egondella.

        2.- Baitta bere errico alcatiac esttaichala permitudu eguittia execucinoric bere flogedades Dattozanian Juezac Campoetatic, inor arzera bere Jurisdiccinuan, ó pezquisa eguitera edocem bere persona, ya Cedulequin, ó probisinuequin segatic lelengo biardabe izan insttrumenttubones exhaminaubas, Juntan, ó Dipputtacinuan, da emonbiar Jaquiela, uso correspondizen dan legues, da Aguinzendanlegues bigarren Leguiac Provinciaco Fueruac, seina baitta esatten daben legues ttittulo ogetta bat garrenac.

        3.- Baitta bere Alcate Ordinarichua Errigustietacuac Escribauric ilttendanian eguinbiardabela, Alcatte Jaunac, Imbentaricho barricha, Numerichan Dagozan erregistruena, gustiena, da Papel sueltto gusttichena, Escribauba Ylorduco baldin numerala bada, etta imbenttarichuau, acabau deinian beriala, da demporaric galdubaga, Alcatte Jaunac, bialdu daichala ttesttimonio bat Diputacinora, da baldin eguiten espadau izango dabela multtia, Alcatte Jaunac, da erregidore Jaunac, berroguetta amarna ducat bacochac.

        4.- Baitabere Electtoriei oz eguiten deuzenei Eleccinuetaraco Alcatte Jaunac Elecinua eguiteco, edo nombramenttua Alcatiac, Errejidoriac, sindicubac eta bestte errico empleo gustiac urtebarritic aurrera, yzanbiacodabenac, eguiten badabe Elecino Charric, eta onec izatten badabe, quiebraric, edo Jatten baditube errico errenttac, Electtoriac, eurac Yzanbiacodabela fichadore, da Abonadore, da pagau izan biaco dabe la aren faltta gustichac Zergaitterren, Errichac esttabela biar perjuicioric, es quiebraric da esttabela Pagauco, electtoriaren Culparic, berac baiño da Conttuban egonditiala.

        5.- Baitta bere Justticia, errejimenttu gusticha egon deella Conttuban da cuidado eguindaichela, baita procedidu bere Jitanuen bagamunduen, da pecattu Publicuan dabilzanac Jangoicuan bildurbaga, Baita bere amenzebaubac, izanditiala Castigaubac etta desterraubac.

        6.- Baitta bere Alcatte Jaunac daucala faculttadia moradore gustiac erritic bottazeco, urte bette yrago esquero baldin presenttazen esbajaco bere noblecia, ó Ydalguicha, eguina Provincian usazen daben legues etta lenagotic egonesquero nottificautta edocein bere Alcate Jaunec.

        7.- Baittabere erricodan Alcatte Jaunac esttayala permittidu personai esconzettara Juatteric, yrugarren graduban haide esttanic, etta contu izandeiquiala beguiracia esconsac diranian espaere multauba izangodala.

        8.- Baita bere egon della Conttuban Justticia, Errejimenttu gustticha estteila nombrau escribauzatt, habaderen semeric verrogeitta amar ducatten penan bacochac.

        9.- Baittabere Justticia rejimenttubac errichan izenian esttaychala arttu diruric Censora mottibuac, da prettesttuac daucasala pensauaz estta necesidade andiric, da urgenciaric baleuca bere Conzejubaren izenian faculttade errialbaga, da bardin onela attrebimentturic arzen badabe procediducodala persona onen Conttra rrigorosamente Leguiac aguinzen daben leguez, etta eguingodala onelaco Censuaren Erredencinua Alcatte Jaunaren, Errejidoren, etta sindicubaren haciendettatic, da erri noblea, hizangodala libre da exempto onelaco Censuettatic.

        10.- Baitta bere Justticia, Errejimenttubac, esttaychala permittidu plaza publicuan tambolinic, es attabalic, es fiesttaric Jai quendu, da reformautta dagozanettattic, Aitta santtubac quendutta Daucasanac.

        11.- Baitta bere Justticichac procurau Daichala cuidado etta vigilanci andicharequin Casttigazia erregueren conttra dabilsanac, contrabanduan tabacuac pasazen Gastelara, Erregue Magesttariaren interes errialaren Conttra, eta onec, dauquezala señalauta pena andichac, Casttigubac, ala Consejo realac ifinita, baitta bere gure Provinciac Decretto, etta cedula errial ascottan gueure oneraco, baitta bere galdu esttittian gueure Ama Provinciacuan fueruac seina baitta combeni Jacusan, gueure liberttaderaco, da Pechupian es egotteco.

        12.- Baitta bere esttaychala permittidu Justticiac arzia da usazea tabacua esatten deuzena rapè franciacua ceiña batta daguan debecauta Gueure, Erregue ganic, bost eun ducatten multtiaren Azpichan da esttablecidutta dagosan penen beian da izatteco onelaquac desterraubac errochonettatic.

        13.- Baitta bere Justticia Jaunac Probinciaco errigusttiettacuac bialdu daychela urttebarrico Ylian, ceina baitta usttarrilian urttegusttiettacuan ttesttimonio originala errico Conttu municipalettacua gasttelaco Conseju Errialera, da erregue Magesttariaren escribau nauci Camaracoaren escubettara berroguetta armar milla marabidiren penan, da ostteruncian izangodala gueure erregueren Casttiguba, ó Gracicha bere vorondattera.

        14.- Baitta bere Justticiac procurau Daichala, obserbau eraguitia gordecia falttabaga Correxidore Jaunac emoeban auttuba Arratteco fiestten gainian, baittabere Provinciaco Decrettuan gainian seinettan Conttenizendan debecacia Cazia, etta Pesquia Multta andichen gainian, da presentte euqui dayela astubaga.

        15.- Baitta bere gorde Deila Cumplidu da ejecuttau esatten daben legues gauza gusttian orainengo Auttuba Probidenciettacua bere oguetta amasaspi Capittulubequin probeiduba gure Correjidore izanzana Provincia onettan Dn Pedro Cano Mucientes, baitta bere gueruago ettorri izandiran Decretto Errialac.

 

 

Non: MUJIKA, Serapio: «El vascuence en los archivos municipales de Guipúzcoa», Revista Internacional de Estudios Vascos, 1908, 731-733 or.; MUJIKA, Gregorio: Monografía histórica de Eibar, Irun, Viuda de B. Valverde, 1910, 464 or.; SAN MARTIN, Juan, «Eibar» hitza, Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Cuerpo A, Diccionario Enciclopédico Vasco, Donostia, Auñamendi, X liburukia: Echau-Enti, 1979, 233 or. (hemen grafia gaur egungo erara); EUSKARA JURIDIKOAREN MINTEGIA (ATXABAL, Alberto eta beste batzuk): Euskara, zuzenbidearen hizkera, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, 1995, 407-409 or.; eta IZAGIRRE, Enrike eta besteak: Eibarko idazlien eta idazlanen antologixia, Eibar, Eibarko Udala, 2000, 44-49 or.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa