Nafarroa Behereko Estatuen donazionearen akta
(1756)
Hau da Jaunac aunnen bassanavarreco estatieq Eguiten duten donacioniaren hatssarria
1º Erreguery hoguey Eta hamabi (hamequa) quartier:
2º Erreguery bere tropendaco Bymila libera:
3º Bestalde by mila eta lau Ehun libera Conseyluco arréstaren Bertutés, Çoin arrést emana içan Beytcen mila Çaspi Ehun eta hemeçortsy guerren ourthian mayhatçaren lehenian garagnoüen Sugétaren gaignan:
4º guehiago by mila eta lau Ehun libera capitationiaren emendiotan establitiacq içan ciren lau Sossendaco libera khal, eta hori Conseilian abendoüaren hemeçortcy guerrenian, mila Çaspi ehun eta berroguey eta Çaspy guerren ourthian eman içan cen arréstaren eta agorrilaren by guerrenian hanticq oundoco ourthian estatiecq hartu çuten deliberationiaren Conformé, Çoin Soma alehatia içanen bayta Capitationiarequin daugui burulan, eta nola pagamendu hori eguin behar bayquindien hamar ourthés errandudan arrestaren eta deliberationiaren Conformé (hamar) Çortcy ourthés Eguindouquegu impositione hori aurthengo ourthiarequin
5º gueyhiago hamaby mila libera dauguin ourtheco Capitationiarendaco, Çoin Capitatione noblessiacq eta heren estatiacq pagatu beharbeytu usaincharen Conforme:
6º Bestalde hamahirour ehun eta hamaby libera hamar Sos eta hamar diner, hamarguerrenas (...) imposatiacq içan ciren by sosendaco libera khal Estelaricq Soma hortan Sartcen, noblessiacq pagatu behardien portionia eta hory estatiecq Echagnaren hoguey eta hirour guerrenian, mila Çaspy ehun eta Berroguey eta Çaspi guerren ourthian hartu Çuten deliberationiaren Conformé Çoin Somaq pagatia edo alehatia içan beharbeytu Burulaco taillarequin, eta Soma hori estugu behar pagatu aurthen Beysicq, Çeren impositionia espeitscen establitia içan hamar ourthendaco Bessicq, eta hamar ourthiacq aurthen betatcen Baytira:
7º Bestalde By mila Çaspi ehun eta hoguey eta hemeçortcy libera hamar Sos eta Sey diner officio municipalen Salarioüarendaco, eta hory Conseillian açarouaren hamarguerrenian mila Çaspi ehun eta berrogueytahamarguerren ourthian emana içan cen arrestaren eta estatieq martchoüaren Bostguerrenian hanticq oundoco ourthian hartu çuten deliberationiaren Executionetan:
8º Bestalde hameca ehun libera, marchandicen Salpena (procuratcen) dutenen barrica mahatssanoüen içarçalen eta Boucherún Bisitaçalen officiouen çucenendaco, eta aurthengo edanhariendaco, eta hori Conseillian urriaren hoguey Eta Çortscy guerrenian, mila Çaspy ehun eta berroguey eta Bederatcy guerren ourthian eta Estatiecq ihas apiryllaren hamar (hameçortcy) guerrenian (mila Çaspi eta Berroguey eta hamaby guerren ourthian) hartu çuten deliberationiaren Executionetan:
Non: Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren Artxiboak: A.D.P.A. 1536 (A.D.P.A.= Archives Départamentales des Pyrénées Atlantiques). GOIHENETXE, Manex: «Euskararen erabilpena Naparroako erreinuan XVI-XVIIIg. mendeetan», Piarres Lafitteri omenaldia, Bilbo, Euskaltzaindia, 1983, 255 or.
Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001
|