www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testu zaharrak - XVIII. mendea

 

aurrekoa hurrengoa

Ahetzeko udal-aktak

(1792-1798)

 

 

1.- 1792-01-15, municipalitatearen bi hautetsien juramentuez, bata alkate izango den Pierre Larralderena eta bestea Jean Duharterena, ofizialen arteko bat izango dena

 

        Juramentuaren ondoco proces verballa eguina egun Jeanvieren 15an mila saspi ehun eta lau hogoy eta amabian. Erran nahi dut: Pierre Larraldec presentatu du municipalitatearen eta herrico habitanten antcignean juramentua; bai eta orobat Jean Duhartec éré. Eta horla çarratu da. Eta signatcen dute scignatcen daquitenec.

(...) Lissarrague

Etchepare, greffier de la municipalité d'Ahetze

 

 

2.- 1792-02-06, beste bi karguren zin ematea, juratu izango den Pierre Lafargue, eta Jean Etcheberryrena

 

        Egun oxalaren 6an 1792, yçan dire nomatuac Pierre Lafargue, Juratu, eta Jean Etcheberry notablee; eta eta errecibituac yçan dire, eta juramentua presentatu dute decretaren arabera, Capite Generalean, abbade eta juratuen eta bertce gaigneraco present ciren habitanten antçinean, fidel yçanen direla Nationneary, legueary eta erreguery.

Signe par moy, Etchepare, secrétaire greffier

 

 

3.- 1792-02-09, herriko oihanaren zati bat partikular bati saltzeaz

 

        Egun oxalaren 9an 1792, Capitu generalean, ussaya eta costumatcen den lecuan, herrico etchean, abbade eta Juratuen presencian, eta bertce gaineraco present diren habitant direnen artian, eta deliberatu dugu herrico oyanaren portione bat segnetan baita hirur portionetan sallçerat Etcheto Arraingoricoary bere guissunnetan paper assignetan.

Lissarrague

Lafargue

Etchepare Greffier

 

4.- 1792-06-17, lanean ibili diren pertsona batzuei jornala asignatuz

 

        Egun Juinaren 17an 1792, ussaya eta costumatcen den lekhuan, herrico etçhean, ábadé eta juratuen presentian, çoingnac baitire abadea Pierre Larralde maira, Jn Duhart, Pierre Lafargue Juratuac, Oger Heuty, comuneco procuradorea eta presentian diren notablerequien battean, eta presentian direnec eguiten duté presentian esdirenentçat. Eta deliberatu dugu eta consentitçen dugu ontassunen estimatçen ybili diren comessario, eta hequiequin battean bertçe han ybilli diren guiçonei ordenatu diotegu bere eguneco jornalla guiçon bacoitçhary berrogoi sos. Eta signatçen dute enequin battean signatcen daquitenec. Eta nic signatçen dut esdaquitenentçat.

Lafargue offer munpal        Etchepare Sre Gre

 

 

5.- 1792-05-18, bideez

 

        Egun mayatçaren hemecorçian mila saspi ehun lauhogoy eta hamabian, Ahetzeco herrian, Capitu Generalen ussaya eta costumatçen den leqhuan, abade eta juratuen presentian, coinac baitiré Pierre Larralde abadea, Jean Duhart, Pierre Lafargue juratuac, Oyer Ehuty hérrico procuradorea. Eta bertçe gaineraco gorphutçeco presentian diren notablerequien battean eta gaigneraco presentian causitçen diren habitantequien battean eta presentian direnec eguiten dute presentian esdirenentçat. Eta deliberatu dugu suby batten emaiterat herrico canpoco lurrerat eta errota hary autenintcen diogu Errotaco canal heguias passaya libro yçannen den Errota hartarat, eta nolla baita sagardi hartan yçaqua bat emanen duten estatutan yçaqua hura errota hartarat passatçeco eta orga bidé haren fagoretan yduquitçeco. Eta presentian direnec signatçen dute enequien battean, eta nic signatçen dut esdaquitenentçat.

Lafargue officier municipal

Lafargue

Etchepare greffier de la municipalité

 

 

6.- 1792-08-05, diruzaina izendatzeaz

 

        Egun avoustuaren 5an 1792, ussaya eta costumatçen den lekhuan, herrico etçhean, abbadé eta juratuen presentian, assamblatu garé gure guré municipalitateco gorphutçarequin battean. Eta deliberatu dugu behar dugula Districaren arabera guré impositionetaco sorditugun diruben biltçeco tressolier bat nommatu decretaren arabera. Eta presentian garenec eguiten dugu presentian esdirennentçat. Eta deliberatu dugu gorphutçaren artian nomatçeratçerat tressoliertçat gure Jaun abadea, çoigna bait Pierre Larralde, Moiscolloeneco Jauna. Eta presentian garenec signatçen dugu capable dela eta souhable affera horry yardesteco. En foy de quoy signatçen dute enequien batean signatçen daquitenec. Eta nic signatçen dut esdaquitenentçat.

Lafargue offr mpal

Lafargue

Jean Etchepare Sre greffier

 

 

7.- 1792-08-25, herriaren baimena afera batekin segitzeko

 

        Egun avoustuaren 25an 1792, ussaya eta costumatçen den lekhuan, herrico etçhean, abade et juratuen pressentian, coignac baitiré, abadea Pierre Larralde, eta juratuac Jn Duhart, Pierre Laffargue, Oyer Heuty procuradorea, eta bertce gaigneraco presentian diren habitanten antcignean. Eta presentian garenec eguiten dute presentian esdirenentçat. Eta deliberatu dugu Chimicoeneco Jaunac eguiten badaucu espendioric beré herrian duen pretençionne hartas nolla Ahetzeco herriac laudatçen dautan segui deçadan affera hory, herriaren gostus. Eta signatçen dute enequien battean signatçen daquitenec.

Lafargue

Harotzene

Diharçe

Lissarrague

Etchepare Sre greffier

 

 

8.- 1792-08-24, ahalorde edo «podorea» ematen

 

        Egun abostuaren 24an 1792jan, herrico etchean, usaya eta costumaden lecuan, abadede Juratuen presentçian, eta procurradore communecoaren presentçian, eta notablennean, ceignac baitire, Pierre Laralde abadea, Jean Duhart, Pierre Laffargue juratuac, eta Auger Heuty, procadorea. Eta berce gaigneratco habitant guciac present direllaric, deliberatu dugu, eta presenttean dirennec eguiten dute present eztirenentçat, eta nolla hanitz denbora huntan abus handibatean baicare Mr. Doupiceren contuez, Piarres Laralde printteco Jaun abadeary ematen diogu podorea jaun hary behardiren diligencien eta excecucionnen eguitteco. Eta signatcen dute enequin batian signatcen daquittenec.

Lafargue

Harotzene

Lissarrague

Diharçe

Etchepare Sr greffier

 

 

9.- 1792-10-16, informea Duhart herriko apaiza eta juratuaren alde, ezabatutako akta

 

        (Egun septembreren 16an 1792an. Capite Generalean ussaya eta costumatçen den lekhuan, herrico etçean, abadé eta juratuen presentian, çoignac baitiré abadea Pierre Larralde, maire, Jean Duhart, Pierre Lafargue offre mle, Oyer Ehuty communeco procuradorea Eta bertce gaineraco gorphuçeco notableen eta presentian diren habitanten antçignean assamblatu garé, leguearen eta decretaren arabera Ea nihor baden errencurantic etdo Mr Duhart gure herrian dugun Jaun apeçac herri huntan emanduen troubleric populuaren artian Etdo nihor baden gure constitutionearen contra Jaun hori mintçatçen adituric. Eta guçiec bos bates yhardetçy dute esdela. Eta signatçen duté signatçen daquitenec.

Lafargue

Bellesgain

Lafargue

Dolat

Laboaguerre

 

 

10.- 1792-10-16, bide bat libratzeaz

 

        Egun Septembreren 16an 1792an Capite generalean ussaya eta costumaden lekhuan, herrico etçhean, abadé eta juratuen presençian, çognac batire abadea Pierre Larralde eta juratuac Jen Duhart, Pierre Lafargue, Oyer Ehuty herrico procuradorea, eta presentian diren notablee eta habitantequien battean. Eta deliberatu dugu presentian garenec presentian esdirenentçat eguiten dugularic Jaun cargudunec Harrietaco Jaunary beré ussayaco bide houra libra deçala. Eta harc eguin nahy es badu deliberatu dugu plaintatcerat herriaren ordenarequien battean guc libratçerat. Eta signatcen dute enequien battean signatçen daquitenec.

Lafargue

Harotzene

Dolat

Etchepare Sre greffier

 

 

11.- 1792-10-16, informea Duhart herriko apeza eta juratuaren alde, onartutako akta

 

        Egun septembreren 16an 1792, Capite Generallean ussaya eta costumatçen den lekhuan, herrico etçhean, abade eta juratuen pressentian, çoingnac baitire abadea Pierre Larralde, Jean Duhart, Pierre Lafargue juratuac, Oyer Ehuty communeco procuradorea, eta bertce gaigneraco gophutceco notable, eta presentian diren habitanten antçignean eta presentian direnec eguiten dugularic presentian es direnentçat, eta assamblatu gare leguearen eta decretaren arabera, niyhor ere baden errencurantic M. Duhart, hirur hogoy eta hamasei ourthe dituena, gure herrian dugun Jaun Apheçac herry huntan emanduen trobleric populuaren artian, edo nihor eré battere baden guré constitutionearen contra Jaun hory mintçatcen adituric. Eta guciec yhardetçi dute bos bates esdela nihor ere jaun harentçat erratecoric duenic, eta baduela hogoy eta hamar ourthé herri huntan contratus goïs meçaren erraiteco habitatua dela. Eta declaratcen diren cargudunac esdaquitela signatcen. Eta signatçen dute presentian direnec enequien battean.

Lissarrague

Diharce

Harotzene

Bellascain

Jean Etchepare Sre greffier aprobatçen dudalaric

antçigneco interligna hory

 

 

12.- 1792-09-29, Senperera joateko

 

        Egun septembreren hogoi eta bedaratçian mila saspi ehun lau hogoi eta hamabian, herrico etçhean, Capitu generalean, ussaya eta costumatçen den leqhuan, ábadé eta juratuen pressentcian çoignac baitire ábadea Pierre Larralde, Jn Duhart, Pierre Lafargue juratuac, Oyer Heuty, herrico procuradorea, eta presentian diren notable, eta habitanten presencian. Eta presentian direnec eguiten dute presentian esdirenentçat. Eta deliberatu dugu helduden igandean septembreren hogoy eta bedaratian goisçeco çorci orenetan cauçitçeco Sempereco plaçan, eta causçitçen esdenac, arrolla hemendic goaten denac yracurry ondoan Semperen arrolatic, Escasse denac pagatuco duen amanda hirur libera. Eta signatcen dute enequien battean signatcen daquitenec orginalean. Eta nic signatçen dut esdaquitenentçat.

Lafargue

Harotzene

Diharçe

Etcheverri

Etchepare Sre Greffier

 

 

13.- 1792-11-18, herriko etxearen enkante publikoa eta berme eskaera

 

        Egun hacilaren 18an 1792an, herrico etchean, ussaya eta costumatçen den leqhuban, Capité Generalian, abade eta juratuen presençian çoignac baitire abadea Pierre Larralde eta juratuac Jn Duhart, Pierre Lafargue juratuac, Oyer Heuti communeco procuradorea eta bertce gaigneraco notable eta habitant presentian direnen antcignean. Eta presentian direnec eguiten dute presentian esdirenentçat. Eta deliberatu dugu ussayaren arabera Errico Etçhea yncantian ematerat ourthé battentçat. Eta hirur garren aldian yncanta eguinden ondoan libratu yçan diogu guehinic offreitu dubenary çoigna baita Andres Laperle, Bertricoeneco jaunary coignetan offreitu baitu souma ehun eta hirur hogoi eta hamabi libera eta hameca sos dirutarat. Eta herriac libratu yçan dio condiçionerequin baldin paperetan pagamendua eguiten badu pagatuco duen borsçetaric bia guehiago eta fournituco duben ourthe huntan arnoa herrico etçhean, Eta Echea yduquico duben estatuan eta garbitassunean, Eta leguearen arabera galdetu diogu bermebat eta eman daucu Pierre Larralde Moiscolloeneco jauna eta herriac errecibitu du condicionérequin Andresçen faltan erranden Andresçen faltan pagatuco duben 172f eta hameca sosseco souma hory hatzeco herriary eta arnoaren fornitçea eguinen duben ourteragno. Eta signatçen dute signatçen daquitenec. Eta nic signatçen dut esdaquitenentçat.

Lafargue off mul

Etchepare Sre greffier

 

 

14.- 1792-11-18, etxe baten enkante publikoa eta bermea

 

        Egun hacilaren 11an 1792an errico etçhean, ussaya eta costumatçen den leqhuan, Capité generalean, abade eta juratuen pressentçian çoignac baitire abadea Piarres Larralde, Jean Duhart, Pierre Lafargue juratuac, Oyer Heuti herrico procuradorea eta bertce gaigneraco presentian diren notable eta habitanten antçignean, deliberatu dugu Chochaenea yncantean emaiterat hirur hourthe huntacotz conditionnerequien baldin apesçic heldu bada etçhe hartarat libratuco duben etçhea egonden dembora pagatu eta eta libratu yçan diogu hirurgarren ycanta, eguin denean guehienic offreitu dubenary çoingna baita Jean Salla, Malieneco çemiary 43ll eta bors sossetan dirutan, condisionerequin baldin paperetan pagatçen badu pagatuco duen borsetaric bia guehiago. Eta condicione horietan sartçenda bermé herriac laudaturic Oyer Etcheberry Teiletçheco Jauna quarantituco duben aren faltan souma hortas Ahetzeco herriary. Eta signatcen dute enequien batean signatçen daquitenec. Eta nic signatcen dut esdaquitenentçat.

Harotzene offr ml

Lafargue offr ml

Etchepare Ser Ger

 

 

15.- 1792-11-10, erregeren zerbitzura doazenei dirua ematen

 

        Egun hacilaren 10an 1792an, nic Ahetzeco abadea Piarre Larralde, Moiscoloeneco Jaunac, eman diotet ussayaren arabera erregueren çervitcurat joan diren guiçonnec Etcheberryry eta Ernaut Magdalenecory, presentian capituan çiren guiçonec laudaturic, bakhoiçhary sei libera; muntadute ___12ll

Etchepare Sre greffier

 

 

16.- 1792-11-13, ordainketa pertsona bati

 

        Egun hacilaren 13an 1792, Ahetzeco herriac, leguearen arabera, eman diote Salvat Dufau Ganahaurraeneco jaun gastiary campo lourretic, lauhogoi eta hemeçorçi sagarlour herrico ussaya saharraren arabera.

 

 

17.- 1793-09-01, zendutako herritar baten alde pagatzeko deia

 

        Egun Septembreren lehenian, mila saspi ehun eta lau hogoy, hamar hirurean, Capité generalean, ussaya eta costumatcen den léqhuan, herrico etçhean, ábbadé eta juratuen eta communeco procuradoaren presentian, eta çoignac baitire Pierre Larralde abadea, Michel Harotçene eta Pierre Lafargue, officiers municipallac, eta Bernard Larralde procuradorea, eta bertçe gaigneraco presentian diren notable eta herrico habitant present direnen artian, eta presentian direnec eguiten dugu presentian es direnentçat, eta deliberatu dugu presentian garenec egun hamar borseco çoigna baita septembreren hamabortça, çitoyen Elissalde çenaren alderat hamabi ehun liberaco çor baitugu, Ahetzeco herriac pagamendu haren biltçerat eta deliberatu dugu oraigno pagamendu hory pagatu behar duten guçiac bilduco diren erran den egun hartaco bere pagamendurequin herrico etçherat pagamenduaren eguiterat.

Harotzene

Bellesgain

Lissarrágue

Etchepare Sre greffier

 

 

18.- 1793-10-05, aurreko pagamendua aurrera eramateaz

 

        Egun octobreren bortzian mila sapy ehun eta lau hogoy eta hamahirurian, Capité generalean ussaya eta costumatcen den lekhuan errico etçhean, abade eta juratuen pressentçian eta herrico procuradorean presentian, soignac baitire abadea Pierre Larralde, juratuac Pierre Lafargue eta Bernard Larralde procuradora eta bertçe gaigneraco notable eta herrico habitant presentian direnen antçignean, eta presentian direnec eguiten dute presentian es direnentçat Eta deliberatu dugu presentian garenec ontasçuna causitçen den lekhuan jugituco garen haren nauciary pagarasteco bakhoiçhari bere partea Elissalde çenary Ahetzeco herriac çor duenaren partea.

Lafargue officier ml

Etchepare

 

19.- (1796-03-05) «04-06-15», ordainketak eta lurrak

 

        (Egun vandemiaire 15an Errepublicaren laugarren ourtean Capité generalean, offieçer muniçipal eta presentian diren errico habitantec presentian, çoigna baita offr muniçipal Jean Duronea, Eta bertçe gaigneraco presentian diren habitanten antçignean, deliberatu dugu herrico commun çoinbaiten emaiterat eta nolla particular çoinbaitec nahi badu opposatu ordagna emaiten cayoelaric etdo dirua pagatcen çayoelaric permis eçaren çayoen hartçerat, eta eçagutçen dutelaric sohyaren eguitea etdo lour sahariaren emendatçea. Eta icannen da deputatues eçaguten balioa etdo ordaigna. Eta signatcen dute signatcen daquitenec. Eta nic eguiten dut ezdaquitentçat.)

 

 

20.- (1796-03-05) «04-06-15», lurrak zerratzeaz, ezabatutako akta

 

        (Bertce gausa deliberatu dugu, egun berean vendémiaire 15an arraçoin beraren gainean lour hec hartcen dituenary hautenantçen diogun bere larre partetan hauçoequien ácort direlaric beré larre parte hequien serratcerat.)

 

 

21.- (1796-03-05) «04-06-15», lurrak zerratzeaz, onartutako akta

 

        Egun vendemiairen 15an, errepublicaren laugarren ourtean, Capité Generalean offr ml eta presentian diren habitanten antçignean eta presentian direnec eguiten duté present esdirenentçat eta deliberatu dugu presentian garenec present esdirenentçat lour hec hartcen distuteney hautenitçen diotegula bere larre parté hartu dituztenent(çat) cerratcerat baldin hauçoequien acort badiré, eta signatçent dute signatçen daquitenec eta nic eguiten dut ezdaquitenentçat. Eta pagamendu hau ycaren da eguina ussayaren arabera Eta ycaren dire hirur deputatu coarter bachoitzchetic bat occasionne hau heldudenean.

Lissarrague

Harotzene

Bellesgain

Diharçe

Lafargue

Lafargue

Etchepare

 

 

22.- (1796-03-05) «04-06-15», ordainketak eta lur kontuak

 

        Egun vandemieraren hamabortcen Errepublicaren laugarren ourtean Ahetzeco herrico etçhean, Capitu generalean ussaya eta costumatçen den leqhuan juratu eta bertçe presentian diren habitantent antçignean, coigna baita juratua, Jn Duronea, eta bertçe presentian diren habitanten antçignean, eta deliberatu dugu presentian garenec sohia etdo louharra pagatçen sayoelaric etdo ordaigna tournatçen sayoelaric particular berac eta yçanen da ortaracotz eçagutua herrico deputatues. Signatçen dute signatçen daquitenec eta nic eguiten dut esdaquitennentçat.

Harotzene

Bellesgain

Lafargue

Lafargue

Lissarrague

Etchepare

 

 

23.- (1795-12-05) «04-03-14», ahalordeak edo «podoreak» ematen

 

        Egun frimairaren 14an Errepublicaren laugarren ourthean, Capite Generalean oussaya eta costumatçen den leqhuan, Juratu eta presentian diren habitanten antçignean, çoignabaita Juratua Jn Duronea eta presentian diren habitantec eguiten dugu present esdirennentçat. Eta deliberatu dugu presentian garenec Moiscoloeneco Jaunaren abadeco comptuen examinatceco emaiten diotegula podore herriac Miçhel Harotzene, Pierre Lafargue, Jn Duronea, eta Etienne Diharçy. Eta signatçen dute signatçen daquitenec, eta nic eguiten dut esdaquitennentçat.

Lafargue

Dolat

Herausset

Etcheverri

Etchepare Sre

 

 

24.- (1796-01-05) «04-04-15», kolektore bat egiteaz

 

        Egun nivosaren hamar bortçean, Errepublicaren laugarren ourtean, herrico etçhean, Capitu Generala eguiten den leqhuan, Juratu eta presentian diren habitanten antcignean, eta present direnec eguinten dute absent direnentçat. Eta deliberatu dugu leguearen arabera collecter baten eguiterat ouras aldetic eta eguin yçantu dugu Organbideco etchea eta handic manatuco den collectercoa. Eta signatcen dute daquitenec, eta nic eguiten dut ezdaquitenentçat.

Herausset

Canderai

Dolat

Etchepare Sre

 

 

25.- (1796-01-05) «04-04-15», oihantzaina izendatzeaz

 

        Egun nivosaren hamarbortçen Errepublicaren laugarren ourtean, Ahetçeco herrico Etçhean, Capite Generala eguiten den leqhuan, Juratu eta presentian diren habitanten antçignean, eta presentian direnec eguiten dute absent direnentçat. Eta deliberatu dugu ouras aldeco cartierian Oyhançain baiten emaiterat, eta eman yçan dugu Jn Etcheverry, Moulieneco Jauna. Eta signatcen dute daquitenec. Eta nic eguiten dut ezdaquitenentçat.

Canderay

Harotçene

Dolat

Jean Etchepare Sre

 

 

26.- (1796-04-14) «04-07-24», estatuari egin beharreko ordainak

 

        Egun germinalen hogoy eta lauyan, Errepublicaren laugarren ourthean, herrico etçhean, Capite Generala eguiten den leqhuan, assamblatu yçan gare gure offiçiale muniçipal eta bertçe herrico habitantequien battean çoignac baitire Jean Larralde eta Çhabat Dufau, herrico offiçiale muniçipalac eta deliberatu dugu presentian garenec absent direnentçat. Egundic haçico garen gure contributionné funxieren biltçen mila saspy hehun, eta lau hogoy eta hamarbortçeco pagamenduaren, eta nolla herriac oussatu baitu oray artean herrico carga, localentçat pagamendu portionné batten pagatçen deliberatu dugu oray ere bakhoitchac bere pagamenduaren araberetic pagatuco duen oray éré portionne bat, coignétan heldu baita lehennecotic bortçetaric bijac dirutan. Eta dembora berean pagamendu guciac bilduco diren battean. Eta signatçen dute signatçen daquiten guçiec deliberatione huntan eta nic eguiten dut ezdaquitenentçat.

Bellesgain

Diharce

Harotzene

Lafargue

Etchepare Sre

 

 

27.- 1796-11-18, herriko etxea enkante publikoan ateratzekoa

 

        Egun hacilaren hemeçorçian 1796an 5e année répque, oussaya eta costumatçen den leqhuan Capite generala eginten den leqhuyan herrico juratu eta presentian diren habitanteen antçignean, çoignac baitire juratuac Pierre Larralde Moiscollo, eta Çhavat Dufau Ganahaurraené, eta deliberatu dugu herrico etchea, ussaya eta leguearen arabera, incantean emaiterat, eta hirur garren proclamationnea eguinden ondoan livratu yçan diogu gueyen incanta jo duenary çoignabaita Pierre Lacoste, errotasagnary berrogoy eta lau liberetan erdiac presentian condatceco, eta bertce erdiac eguberrietan. Eta signatçen dute daquitenec eta nic eguiten dut ezdaquitenentçat, eta bermea emaiten du Jn Duhart Aqherretaco Jauna.

Dolat

Lafargue

Belascain

Etchepare

 

 

28.- 1796-11-11, beste etxe baten enkantea eta bermea

 

        Egun hacilaren hamecan 1796an 5me annee republicain, ussaya eta costumaren arabera, deliberatu dugu cargudun eta bertçe herrico habitanten antçignean, Chochareneco Etçhea incantean emaiterat eta dembora hartan gueldituçen jasco guidunean herriarentçat, eta herriac libratu yçan dio berrogoy eta sorçy liberetan St-Martin Lamereins Betricoreneco Jaun eta Andre gasteary erdiac presentian pagatçeco eta bertce erdiac aguberrietan, eta leguearen arabera bermea emaiten dute Pierre Lafargue, Harretcheco jaun gastea. Eta signatçen dute daquitenec, eta nic eguiten dut esdaquitenentçat.

 

 

29.- (1797-01-09) «05-05-18», elkarte aseguratzaile baten eraketa

 

        Egun pluviosen 18an, Errepublicaren 5garren ourtean, deliberatu dugu annayen arthean cartieretaric hirur deputatu nomaturic behar dugula helcar lagundu baldin helcarren artean hiltcen baiçacu assiendaric horaitic assiric St-Blase arteragnean helcar soustengatu etdo ydihes etdo behies, confardian direnec, çoignac baitire anayatassunean sartuac, coignac baitire deputatutçat eçagautuac Pierre Larralde Plaçaco deputatua, eta Larronta aldetic Jn Fagonde, Aguerré eta Ouras aldetic Oger Ehuty, sieur d'Olhain. Eta yçanen dute deputatuec podoria malhura arribatcen den pontutic hamabors egunen bourouco, es balin badu pagatçen bakhoitçhac hirur libera pagatuco duen deputatuec biltçen abiatus gueros pagatuco duen sei livera doblia, eta baldin pagamendu hunen arthean nihorc ere eguiten badu contrestaric etdo hauçiric soustengatuco duten confardiaco anayec helcar deputatuetaric, eta yçanen duten amanda doblé hura beretçat deputatuec çoignetan baitiré anayatassunean sartuac: Pierre Larraldé, 1 paire de beufs; Chabat Dufau, une paire de beufs (...) eta signatçen dute signatçen daquitenec, eta nic signatçen dut esdaquitenentçat.

Lafargue

Bolotra

Etchegarai

Lassalla

Jn Salla

Etchepare Sre greffier.

 

30.- (1798-11-04) «07-02-14», herriko etxearen enkantea eta bermea

 

        (Egun brumeren 14ean cazpigaren urthean, herrico etçhean, yçan da herrico etçhearen encanta, hirurgarren proclamante cargudunen presencian, çoigniac baitire Piarres Laralde, agt ml, eta Joannis Borotra ayoudantta, eta ataballa jo eta libourua idequi den ondoan presentatu Martin Ollat, Predorenneco Jaunna, guehiennic offreitu duenna, eta yçan da errecibitua leguearen arabera. Eta Maria Buztingorric presentean barna denean. Eta eman du bermé Jean Lissarrague Harriet aita, 53l rençat. Eta signatu dute enequin bathean.

Lissarrague fils témoin

Bertrand Echeverry

Lissarrague greffier

 

 

Non: YTURBIDE, P.: «Le registre basque de la commune d'Ahetze», Revista Internacional de Estudios Vascos, 1908, año 2º-nº 4 (julio-agosto), 386-398 or.; SAINT-PIERRE, J.: «Le basque dans les actes publiques», Gure Herria, 1951 Buruil-Urrieta, 289 or.; RICA ESNAOLA, Margarita: «Traduction en basque de termes politiques sous la revolution», ASJU, IX, 1975, annexe I, 150-158 or.; YRIZAR, Pedro: «Laburd-Laburdi» sarrera, «Lengua: el labortano en la lengua oficial» atalean, Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Cuerpo A, Diccionario Enciclopédico Vasco, Donostia, Auñamendi, XXII liburukia: Kobau-Landap, 1986, 184-185 or.; INTXAUSTI, J.: Euskara euskaldunen hizkuntza, Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia, 1990, 111 or.; EUSKARA JURIDIKOAREN MINTEGIA (ATXABAL, Alberto eta beste batzuk): Euskara, zuzenbidearen hizkera, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, 1995, 414. or.

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

 

aurrekoa hurrengoa