 |
Pasa-tienpoez eta alegera-aldiez eta lehenik sori eta laudatzeko direnez
HOGOI ETA HAMEKAGARREN KAPITULUA
Bada eta ezpada gure espiritua eta gorputza ere batzutan utzi behar dira largo zenbait alegrianzaren hartzera. Kasianok kondatzen duen bezala, ihistari batek egun batez aurkhitu zuen Iondone Ioanis ebanjelista eper bat eskuaren gainean zedukala, eta hura balakatzen zuela dostetan bezala; ihistariak galdegin zioen, nolatan halako graduko gizon izanez denbora iragaiten zuen hain gauz aphurrean eta ezdeusean; eta Iondone Ioanisek erran zioen, zergatik zuk ere zure arkua eztarabillazu bethi bandaturik? ihardetsi zioen ihistariak, hala egiten dut beldurrez bethi makhurturik badadukat zabaltzeko indarra gal dezan aurtiki behar orduko. Eztezazula bada mirets, berriz erran zioen apostoluak, zeren neure espiritua aphur bat largatzen dudan bere hersitasunetik eta tinkhezko gogoetetarik alegera aldi baten hartzeko, arren gero zeruko gauzen bizikiago miratzen hari nadin. Duda gaberik bizio da, hain hersi, hain larre eta basa-gizon izaitea, non berak eztuen nahi beretzat zanbait alegera aldi hartu, eta bertzeak ez utzi hartzera.
Airearen hartzea, pasajeatzea, solhas arraik eta amudiozkorik egite, gitarraz edo zenbait bertze soinugarriz haritzea, kantatzea, ihisian ibiltea, hain ohorezko alegeragarriak dira, non hetaz ongi baliatzeko ezpaita bertzerik behar, ohiko prudenzia baizen; hark gauz guziei ordenatzen baiteraue zeini bere gradua, lekua, ordua eta neurria.
Iokoak, zeinetan irabazia baita gorputzeko edo espirituko fetxotasunaren eta antzearen saria eta golardoa, nolakoak baitira pilotako, balonako, billartako, erhastunerako korsuko, esxetetako, tauletako iokoak, berez pasatienpo onak dira, eta sori da hetan haritzea; xoilki begiratu behar da, dela denbora, dela diru sobera emaitetik; zeren denbora sobera emaiten bazaie, ezta pasatienpo, baina bai lana da; gorputza ezta hetaz arintzen, aitzitik tontotzen da eta zapatzen. Bortz ezpa sei orenez esxetetan hariz gero, handik ilkirik unhatua da espiritua, errebelatua eta nahasia. Pilotan luzez haritzea, ezta gorputzaren arintzea, baina bai haren hondatzea da, ordea prezioa, erran nahi da, iokoan ezarten diren gauzen balioa handiegia bada, iokarien gogoak edo afekzioneak desordenatzen dira, eta hortaz lekhora, zuzenaren kontrako gauza da prezio handirik ezartea hain kontu gutitako eta ezdeusetako fetxotasunetan eta antzetan, nolakoak baitira iokoetakoak. Ordea guzien gainetik, Filothea, begira zaite hortan guzian zure gogoarenedo afekzionearen amarratzetik; ezen zenbat ere honesta baita pasatienpoa, bizio da hartan bihotza ega afekzione emaitea. Eztiot eztuzula iokoan hartu behar atseginik, iokoan hari zarenean, zeren bertzela elizateke alegeratzerik edo arintzerik; baina badiot eztuzula zure afekzionea iokoan ezarri behar, haren desiratzeko, hartan trikatzek, hari lotzeko eta itxekiteko.
|
 |