 |
Meditazionean gertatzen diren agorteez eta idortasunez
BEDERATZIGARREN KAPITULUA
Gertatzen bazaitzu, Filothea, gusturik eta konsolazionerik ez izaitea Meditazionean, arren nagotzu, etzaitezila aldara; bainan ideki diezazu batzutan athea ahoko hitzeiu: egizu zure burua urrikalkizun gure Salbatzaillearen aitzinean, erakuzazu zure merezigabea, othoitz egiozu lagun dakizula, emozu haren imajinari musu, baldin baduzu, erroitzu Iakoben hitz hauk: Bada etzaitut utziko, Iauna, zuk niri zure benedizinoa eman artean; edo Kanako emastearenak, hunela: Bai, Iauna, potxo bat naiz, bainan potxoek iaten dute bere nausiaren mahaineko paporretarik.
Bertze aldiz harezazu liburu bat eskuan, eta irakur erneki, zure espiritua iratzar, eta bere gana bihur dadin artean. Eragiozu batzutan zure bihotzari zenbait kanpoko debozioneko erremanguz eta higuimenduz, lurrean ahuspez iarriz, besoak bulharraren gainean gurutzatuz, gurutzefika bat besarkatuz, hori aditzen dela, zenbiat baster-lekutan bazara. Baldin haukin guzien ondoan konsolatu gaberik bazaude, zenbat ere handi baita zure idortasuna, etzaitezila aldara; aitzitik zaude bethiere erremangu debot batetan zure Iainkoaren aitzinean. Zenbat Kortezale ehunetan urthean sartzen dira Prinzearen ganbartan hari mintzatzeko esperanzarik gabe: bainan xoilki hark ikus detzan gatik? Hala iarri behar dugu, ene Filothe maitea, orazione sainduan garbiki eta sinpleki gure eginbidearen egiteko eta gure fideltasunaren erakusteko. Baldin Iainkoaren Majestateak plazer badu gurekin minzatu eta solas egin bere inspirazione sainduez, eta barreneko konsolazionez, duda gabe ohore handi eta plazer guziz gozo izanen da guretzat; bainan plazer ezpaderauku grazia hura egin, han utzten gaituela guri minzatu gabe, ikusten ezpaginitu, eta haren aitzinean ezpagine baino geiago, eztugu hargatik ilkhi behar: aitzitik egon behar dugu beregaineko ontasun haren aitzinean erremangu debot eta bakezko batekin, eta orduan falta gabe gogotik behatuko dio gure pazienziari, eta seinaletan emanen du gure finki egona, hala non bertze aldi batez bihur gaitezinean haren aitzinera, faboratuko baigaitu, eta gurekin eginen baitu solas bere konsolazionez erakusten deraukula orazione sainduaren arraitasuna. Ordea egin ezpaleza ere, kontenta gaitezila, Filothea, ohore handi baino handiago zaizula haren aldean eta begietan egoiteaz.
|
 |