XIV. EZTAIONDO
Anton Kokoak berekin artu
nai ditu koko-errira,
goiz-maatsak eslu zaizkiola ta
dizela janez maastira.
Aiek ebaki zuten leendanik
txangoa itsas-egira,
Donosti'n, beela, urteoroko
arraun-burrukak baitira.
Maatsa Kokoak aipa orduko,
albotik da Zimurrio:
udazken eder Beterri artan
igaroa dala dio.
Goizenekotik asi ta azkenen
txiadillak bildu artio,
ez omen gose, zizta ta zizta,
idurituz erlabio.
Gogoan dauka osto-tartean
ateman zun azaria...
Egoa pal pal, ostoak bar bar,
sor zedukan belarria;
araxegoan iduri zaio
lurrera gurtzen orria;
biltzaillerik ez, isil ta bakar
urbildu da gel-geldia.
Eizeak ua suma orduko,
izkutatu zun isatsa.
Ainbeste kale berdin! Noark ikus
arek zeraman urratsa?
Uste baiño leen lasa zitzaion
barnean zeukan arnasa...
Eizea baiño eskuanago
zeukan Zimurrio'k maatsa.
«Gogoratzen dut; bein Maiatzean
Basakaitz osto zegoen;
koko-errian anduak, igar,
bizi-zantzurik ez zuen.
Orain, ordea, orria malo,
piztiak daki izkutatzen.
Orain bezala liztorrik orduun
ardantzean ez zebillen».
Uzta bikaiñak poz daragio
koko begi-gorriari;
goizean ez du andreak lanik
ontzen eltze ta zartari;
baraurik doa maastira; an ba
bazkal-arteko gosari;
bazkaria, aldiz, otordu bakar;
etxera doala, afari.
Ezin isildu, koko bati zer
gerta zitzaion beiñola:
Eliz Amaren barau-legeaz
ez omen a'ri axola;
«San Matio'ren barau-eguna,
ardantzeraiño» ziola,
ale bat maxiz sartu-orduko
bertan koka zitzaiola.
Eriotz arek dardara zitun
koko ta malkor-erriko.
Andik aurrera baraurik iñork
ez zun nola nai utziko.
Sori-egunez aere maastian
oroitzen ziran aldiko,
leenen-alea «Aitaren»ekin
Zimurrio'k zun asiko.
Sasoia nai lu, berriro ere
ara txango bat eiteko;
damurik dago belaun-ikara:
artatik ez sendatuko;
leengo denborak oroi ta aipatu
aski balitz, gaztetzeko,
ua litzake, bere kideko
zaar orotan aurreneko.
Ez dauka aazturik oin-beso-gorri
sartu zala dolarean,
saskika maatsak ara jaurtiaz
tinkatzen zitutenean;
entzun-uste du mustioaren
irakiña kupelean:
alako xalda berorik ez da
eiten iñongo eltzean.
Anton Kokoak eskaintzen dio
bein, biz, azkenez, zaatoa,
mando gorrian igoz; urrena
elduko da axurtaroa...
Arteen, ez daki artzaiak bestek
neguaren arazoa.
Alare, bazkaz, iñoiz ez ainbat
betea du mandioa.
Bibelarrera sartuak ditu
ardizaarra ta bildotsa.
«Anton, pestara etorri zaite;
—gure Zimur'ek diotsa—;
laister baitugu». Agindu die
ekarriko duala maatsa.
Pesta-bezperan atzetik dizu
erri-aur denen isatsa.
Eztulaunditu da Zimurrio,
—extula ba zun artean—;
aren usiña sumatzen zuten
leguerdi bat bidean...
Leenen-izotzak eragin dio
gaztaiñari zugatzean;
igaz aiñako janik ez dute
atzemanen afaltzean.
Artoa, aurrera etorri eta
zorro-barrenean gorri;
lastoa mardul... biamonean
ebaki baiño leen, zuri...
apal-ondoan ezin emanen
zatuka bana beieri,
belarrez ase ta aiekin gero
ortzaldea zaten garbi.
EBROTIK ITSAS-EGIRA
«Lur ontan ere, jendeak bizi»
dio Koko'k beretako.
Zer-esan ba du besteak ere
koko-erriarendako:
«Lau maats-adar soil negu gorrian
egurrik ez sutarako»...
Eder naiz kaxkar, sartua dauka
joa nork bere errirako...
Ebrotik itsas-egira ba du
Euskalerriak baztarraik!
An zabaldia, emen mendia,
ur andiak iparretik.
Zimurrio'k ez dezaieke eman
gazteai ango berririk;
itsas-laiñoa sortu-lekua
ez ezagutzen, damurik!
Zubietatik Baztan'en barna
izandua zen Baigorri'n;
baita Akelarre ta Arpeak ere
ikusi Zugarramurdi'n;
ontzian sartuz Amerika'ra
joaten zala ba zekin;
baoám Donosti ta Baiona zer,
iduriz asmatu ezin.
Esan zaar batek euskeraz dio:
«Balio luke Baiona».
Donosti'rentzat oker ez lego
Baionarentzat diona.
Onetaz ere aitonak ba du
bost ipui eder entzuna;
baiñan maiz naasten, jardukitzean,
Donosti'rekin Iruña...
EZKONBERRIAK DONOSTIA'N
Ezkonberriak joanak dira
lur berriak ikus-aala.
Aurregunetik iritxi dira;
agertu zaie zabala.
Amaika arrai ta giza-bizitza
gordetzen ditun magala!
Barerik dago, belar-euntzea,
gari-alorra bezala.
Lurrak bi adar: Urguill, Igeldo,
ugartea aien erdian.
Zuzen begira, erabat ura,
zeru-lurren muga, aurrean.
Lurrik ikusten ez dan tokitik
biribil omen barnean...
Sabel da beti; ontzia, berriz,
beti zilbor, doanean.
Lurraren mugan esirik ez du;
zelai eta apur, ondarra;
ark ezitzen du, Jaunak aginduz,
ur aundi aren bularra;
artalde xeea bezala, aurrera,
milla kosketan aparra;
irakin-otsa isiltzen zaio
iragazirik indarra.
Ekaitz gogorrak aize-burrunbaz
ugiñak lertzen baditu,
an dago geldi, denak ezitzen,
gora jaso bage buru...
Ale bakoitza berez aul dala,
—edozein aizen jostaillu—,
elkar artuan, indarrik ez da
deragionik zotuku...
Aldiz aldian orro barne bat,
—ugiña leer-aldi-oro—
itsas-barrenak bialtzen die;
zer nai dun ez da nabaro.
Illuntzen ez du, alaitzen ez du,
sor edukitzen luzaro.
Bein burutatzen asitakoan,
orduak doaz emaro.
Gogora zaie baso-zugatzen
erabateko surmurra;
axalagoa dala, alaitzen du
gorputz, odok, zain, ezurra.
Bein, pagopean artzaia zegola,
Elederri lo lapurra
etor zitzaion; arbi-garai zan,
ta ardiek esiak urra.
Ego-aizeaz, Guraz-gaiñetik
ikusi zun itsasoa,
urdin beltz; orain baegi-aurrean
zeukan, aren antzekoa.
Urren Guratza'z igo daitenez
ezagu garbiagaoa,
besteek berari bezala, berak
besteeri agertzekoa.
Ontziska bi-iru, bakan, ez urrun,
txori-mozorro antzera,
aizerik ezta oiala zimur,
arraunez doaz barnera;
ezin igarri azkeneen ua
datorren, ez, legorrera;
itsasotarrak igar lezaio
leenengo begi-kolpera.
ESTROPADAK
Illunabarrak aizea dakar;
indartuz doa gauean;
arraunlariek arenik ez nai
biamon-bazkal-aurrean.
Ogeiez beetik irabaztunak,
erronka ari zan kaiean:
aize-ziztuak ixildu ditu
arrandiak ezpaiñean.
Ezkonberriek etzalekuan
entzunik milla takela,
jabetzen dira, Euskalerria
an-emen ber-bera dela...
Egun aietan jendeak bero
barrena bezain sakela;
biamonago, burua kuzkur,
jan-ariñago sabela.
Donostiarrek etzuten, ustez,
etsairik Getariarekin;
Zumai ta Zarautz janik zeuzkaten
barran agertzearekin.
Albotik batek esaten die:
—«Begira aztien itzekin!
Joku-aurreko igertze orrek
ez dik gauz onik berekin».
Oraingoan ez da Bizkaia'tik
bildur daragin Ondarru,
—Donosti'rekin aurren-urteko
zorrak ordaintzen lana du—.
Aren itzala sumatu bage
lasai Donostia'k oiu.
Getari isillik ari da aspaldi,
Elkano'ren jaio-leku.
Gizon umo bat, Debarra, ari da
zein eder dan estropada;
biotzarentzat beste kirolek
ez omen ainbat dardara.
Urterik utsik ez omen, ogei
urte zitunetik ara:
jun-etorriak azal detzake
gazte aien nahitara.
Ontziak ola, arraunak ala,
mutillak ez aundiegi,
zama aundiz alana bota ez dien
gaiñez beren burueri.
Lerden, indartsu, besoak zaiñar,
gorputza, berriz, giarri;
sabela serail, lepoa legun
batez ere biguin gerri.
Ontza gutxiren aldea dute
ontziak ontziarekin;
gizakiena berdindu dute
indarren aldearekin,
Patroiak ez du gutxien eiten
neurriz keiñatzearekin,
eta, batipat, biatz-emanez
noiz-beingo oiu beroekin.
Irten-sartuak ikusi omen
zuin ondoko ontzi batetik;
aruzko mugan, zuztaka-atzean
bai giltz-egiten, bestetik.
Urguill-mendia, ugarte ta abar,
Donosti'k ez du zokorik
ark estropada nondik obeki
ikus, saiatu ez denik.
Gazte arrotzai adieraziz
bein ikusteko non obe,
biamoneko deituak ditu,
aintzat artuko balute.
Zer egokigo? esker emanez
pozik erantzun diote:
ezagun bage bein begiratuz
baeta galtzea litzake.
Biamon goizez ontzi-antola
ez omen-diteke galdu;
ikuskarririk ederretatik
itsas-kirolak au aal du.
Ezin egonez oiean omen,
eguna noizko zabaldu:
—ala pasatzen omen du gaua
geitxo dularik afaldu—.
Lagun berriari agindu die,
lotan baleude goizean,
erantzun arte, bein ta berriz «kosk»
egiñen diela atean...
Ez zen goizegi jeki bearrik
oiturik zeuden aldean;
egunero ordu ona lukete
lanera diradenean.
Esnezaleak atez ate ta
eek, kalez tsas-egira.
Uri aundian amaika loti
maindire-tartean dira.
Ez dira esnatzen eguzki-izpia
etorri arte begiraf.
—Egun aretan eguzki ere
makar-gabeko jeki da—.
Mendiak gorri, zokoak itzal,
legor-egaztiak esnai;
odei-laiñoren liparrik ez da;
lepo-ondotik egoa nai;
goiz-usoren bat igaro dedin
mendian eiztaria zai;
itsas-gizonak, arraunketako,
egualdi isillaren erpai.
Itsas-kaietik bana-banaka
ontziek joku-lekura.
Artzai-kaikuan esnea bezain
lasa, zabalean, ura...
Marka añndiren bat egiñen dute
mentzen ez bada gazura.
Bat edo bati asia zaio
diru-poltsaren azkura.
Ikus-nai batzuk, kai-baztarrera,
ontziak dauden tokira;
igurtziketan nor-beareari
ekarri-aala ari dira;
agoz-beera ta bizkarrez-gora,
saieska, noranai bira;
oiu bat noizbein erakustunak;
zintzo, aren itz-erdira.
Negu gorrian lastargiekin
ala zimeltzen txerria,
bizarra soilduz, larrua zuriz,
urdaia agertuz guria:
agoz-gora artzen duten aldiroa,
barna dirudi idekia;
auspez jartzean, «lumera-bale»
deritzan arrai aundia.
Leenik, tipulaz igurtzi; gero
pizar-autsez utzi dirdai;
uretan errez irrista dedinñ
ere guziak eman nai.
Ontzi bat alde, ontzi-erdi bat,
mutur bat beintzat, kendu-nai;
ainbat indarrak berdinduz, iñoiz
sartzen dira «ni bai, i bai».
Aurrerapena, ontzi ariñak,
itsasoa bare dela:
legun ta legun, ez legunago
aingirearen sabela.
Arontzakoan lagun, ez aundi,
gibel-egoaize epela;
onontzakoan ez etsai ere
uiñak ekartzen dutela.
«Ogeiez beetik»: au, entzuten dan
aize-burrunba aundiena...
Zortziak dira; nekez datorke
ipar-aize nabarmena...
Geroenean etor leikio
erronka a'ri jardespena;
biur liteke pirrinta xorrotx
odol-zirrara duena.
Eguzki'k jo dun bisuts iduri
pizar-autsaren dirdaia;
aizean gora ta beera dabil
aizea baezain ez-baia.
Eguzki bera dirude, ua
ala xeetzen duan baia;
uda-neguen edertasunak
betan edertzen du kaia.
Batzuk urrundik etorri dira,
zaato ta puska zorroan;
beste batzuek erronka ausarki
ardandegiko zokoan.
Mutillen berri dakien batek
aznaia dauka kolkoan;
ustez ark ainbat dakin besteak
itzak ere baia agoan.
Donosti baietz, Getari baietz,
baietz ogeiez azpitik.
Alako bian donostiaraek
eskaintzen dirua goitik.
«Diruak diru balio dik, i»
diotsa batek albotik;
«erdi-dirua bi alakotan
biru duk uste bagerik».
Fola arei dira bi ordu artan.
Bertan, barraendik iparra;
minututarrai arnasa kenduz
artzen du ta artzen indarra.
Aietan batak, txapela arrotuz,
beazkatzen du kazkarra.
Minutueri pakean utziz,
aldatzen du deadarra.
Aizeak biztu, urak zimurtu,
erronka aundiena, aizeak.
Amaikak. An-or, ugin-tartean
agertzen dira arkumeak.
Ekaitzen baten bildur, dirurik
egin ez duten jendeak.
Aize-burrunbak izutu ordez,
odol berogo besteak.
Estropadarik ez ote-egingo?
Iraungo ote eguartean?
Itsasoaren asarregiaz
utziko ote urren artean?
Ola daudela, gorputzak gorri,
arraun egiñaz batean,
donostiarrak agertu dira...
joka diteke, arean.
Asarregorik urak ez baitu,
ubel urrena Getari:
urre-kolore Zumai urrena;
Zarautz azkenean, zuri.
Saio egiñez urrundu dira;
orduarekin etorri.
Zotzak egiñik, egoki dira
ubel, ori, zuri, gorri.
Gure gazte ook, Santa Klara'ra
ditu Debarrak eraman;
bide dena ta arozko balizak
ez ala ageri iñondikan.
Ark adiraziz konpreni zuten
nonbait-or, joku au zer zan.
Amaikak ez du ainbat ikasten
bakarrik, iru lauetan!
Tokirik ezin artuz, jendea,
leen zeukanetik bestera:
zein arkaitzetik, zein gaingunetik,
obeki ikusten ote-da?
Ontziak lerro dauden ezkero,
erabat bear aukera...
Arraun-jokuak, ikuskarririk
ikuskarrien, irtera.
Urguill'pe jendez bete baiño leen,
ala arantzan tximilloa,
gero, beteaz, arkaitz-inguru
dabillen erle-mulkoa;
mando-zaurrira eulia ala da
ongi zorroztuz miztoa...
arri koloka mugi delarik,
sendogo batera doa.
Guziak geldi; arraunlariek,
adoia artuz kibortari,
ezin geldirik; sumatzen dute
eskuan biotz-izerdi:
lepoa luza, biran eragin,
eskua luza, biran eragin,
baztarrera so, xortu naiean,
begiak maiz itxi-ideki.
Arraun-endaia saieska jartzen,
—ala dagola leendanik—,
ezin asmatu, kiborta beti
beatzetan aztaturik.
«Erne zaudete» maaiak esan du,
—etzuten leen ere lorik—;
leentxeagoko turuta jo du;
patroiarengana begiik.
Aren txapelan dagon euliak
lasago dauka barrena.
Ontzietara zuzenik dago
begi guzien eztena.
—Eztena argi-izpi biur baledi,
sorgin-orraze ederrena.
Ontziek argi egingo lute
balira ispillu gardena—.
Patroiak atzez estatxa atxi-ta,
—txakur-isats iges-naia—,
mingainka ari da, sar-ateraka,
mutillen arraun-endaia,
ontzia dar dar baitabil eta
iduki naiez arraia...
Biotza gaiñez estu ez dedin,
ezin luza asi-garaia.
Astiro «bat, bi iru, lau» entzun ta
keiñu ber-berak artuaz,
bat baterago ezin atera
beurri berean sartuaz.
Leenengo txanpan alde egin nai, ta
iru, mokoz moko, doaz.
Donostiarrak atzera dira
zalapartaka naastuaz.
«Irtera txarra»; baiña Getarik
kaletan ango baztarra;
ugarte-alde dagon izpurak
kenduko dio indarra;
Donostik, leku obea dula,
zuzen zake irtera txarra;
txanpa-lekuan utzia digu
aldi bateko aparra.
Orain oiuak, orain dirua,
begi erne, biotz itsu;
oker ikusten dutena bera
barnean biur zaie su.
Poltsa-dirua, ezpaiñen itza
bertan nai lukete ustu.
Gero kontuak;
oraingoz, beintzat,
egin dezaten apustu.
Txanpa buka ta joa bakandu
patroi-besoaren neurriz;
arean oiua «ots, nere seme
ederrak» bein eta berriz.
Zumai ta Zarautz leentxago doaz,
batera, besteak utziz;
ontzi-erdi bat Getari baiño,
Donosti baiño bi ontziz.
Zumaiar mutil batek, onetan
arrauna jaso zerura;
autsi zaio ta ordezkoa du
autsi dun aren lekura.
Zarautzek alde nai lioke egin
ikusiz aren estura;
uste baiño leen, eupada berriz,
sartu da bere jokura.
Getarik ba du ur lasterraakin
egundaiñoko burruka,
Donostigandik atzeratzeko
bildur bizia daduka;
beste berrogei ukaldietan
ez badu egiten uka,
andik aurrera, lasai arnasa,
kezkarik deus ez leduka.
Donostiarrek ezin berdindu
txanpan ein duten galera;
patroi berriak biotza galdu,
mutillek ezin aurrera;
arra bete ezin urbildu dira
Zumai-Zarautzen aldera;
Getari, berriz, aurrean dute
goituxerik ur-joera.
Bide erdirako urbildu zaie
ontzi betean Getari;
indarraldia larritxoa ta,
eutsiz doa neurriari.
Bira artzekoan berdin lezake
orain duten alde ori;
ta andik zuiñera neke gutxigoz
guzien aurrean jarri.
Zumai-Zarautzek ba dirudite
bata besteren itzalak;
bi gurdi-zaldi, esku bakarrak
daduzkanean egalak;
noizbein putreak ala darabiltz
jaso ta makur egalak;
uin batek berak jasotzen ditu,
batean gorde magalak.
Itsasoak doi-isil lezake
legorrekoen takela;
batzuek leenik Donosti eta
besteak Getari dela.
Urrun baitira, begi-aurrekoz,
—ezin bereizi bestela—
saiatzen dira; gauza garbirik
ozta atera ditekela.
Atzeka ageri diran arteo
neke da nor leen igartzen;
baztar baitoaz, otezko gauza
uin berak ditun jasotzen.
Denok nai ainbat lutzatzen dute
arozko muga bigurtzen.
Ordua da ta zerbait berantuz
ikusten dituzu urbiltzen.
Zumaia asi da ontzi-saieska
zuztakaren ondo-ondotik.
Zarautzek bira zabaltxago du
gelditu bage zizturik.
Arek il baitu geitxo burrunda,
naiz bira laburragorik,
ipurdiz moko diradenean,
batere Zarautz aurretik.
Bi ook zuzendu diradeneko,
Getarik oker mokorra;
beela Donosti'k dirudiela
bigarren eultzi-beorra.
Donosti leentxo zuzen dalarik
Urguill'dik oiu bizkorra.
Andik mugara leenen sartzeko
ba dute eskuan kozkorra.
Getarik gogor eraso dio
uin-gaiñetik baliatuz;
txanpa labur biik usu dakarte
uiñak adin bat korrituz.
Berdindu ditu, igaro ditu
ontzi baten aurrea artuz;
bere batean dator, indarrak
azken-unera bialduz.
Getarik denak ikusten ditu;
Donostik deus ez ikusten;
begiak itxi, arrauneri indar,
etsaia noiz dan arkitzen;
alako batez, «ondoan gaituk»
patroiak oiu egiten,
«Donostiagarik, seme ederrak,
gizon atera gaitezen».
Nai dunak aal du; Donosti orrek
artu du berriz joera:
arraunlariek sumatu dute
Zarauzko ontzian ubera.
Bertan dirala gogo-arturik
ein dute beste sarrera;
ogei ukaldi eman orduko
eldu zaizkie parera.
Erbi-atzetik zakurra alaxe
zantzua berri ikusirik:
ikus, atzeman, aurrera artzen du:
eldu bear muturretik.
Ala Donosti gaillendu zaigu
Zumai-Zarautzen aurretik.
Asi-lekura leenbizi sartzen
lana bear du Getarik.
Zumardi-antza —erdian kale—
oial-ontzi, lurrin-ontzi,
aize-burrunbak jo ditun gisan
batean dute ein irrintzi.
Turutak asi zalapartaka,
mutillak il edo bizi;
ez eun eiztarik, berreun zakurrek
basoan ainbat karraisi.
Elur aundi-iges zelaietara
etorri dan basurdea
inguruka ala ertsi oi dute
oiua sortuz ta kea.
Elkarren txandan, gizonen eran
urratu bage bidea,
atsedenik ez, belaun ta bular
biltzen baitute nekea.
Mutillen bati, leenik ez bazun
bear aiña zorabio,
marru mintxo ark belarrietan
furrunda gaizto dagio.
Ez da agertuko bukatu arte.
Patroiak gogor dakio
soiñu ua gortuz, oiu ta mintza,
erabat garai artio.
Itsaso aundiik itzaliz artu
oi du urubi aundiena;
ezin itzali bertan bertako
giza mintzorik aulena.
Lurrin-ontziak bakan baitzeuden,
itxasoaren barrena
ez dardaratzen legorra adin bat;
emen zuten larripena.
Begiak erne, nekatu ziran,
ez zuten zillegi ixtea;
aurrerakoan, belarriekin
erditzen dute nekea.
Mugara artean gero larrigo,
arnasa laguntzaillea;
nork beretarra orain baiño orain
ikusi nai jalkitzea.
Oiu-furrundaz laguntzen die,
lepoz ere egiten deiñu;
ez aurreratzen aiek nai ainbat;
sortu zaie bildur-listu.
Ara, Getari, elkarretara
zuten katea autsi bailu,
eriosuar aurrera zaie:
ark eramanen apustu.
Zumai ta Zarautz, au ikustean,
oldartu dira; Donosti,
aurpegietan oiñaze dula
gelditu bear atzeti.
Andere batek Urguill-aldapan,
aurra zintzil bularreti,
eskuak jasoz esaten die,
belaunez eutsiz azpiti:
«Donostiarrak, non dugu gatza?
Gure aitona balego or!»
Ura sar zaie; leenez gaiñera
berekin dute naiko lor.
Zarautz aurrra, naiko alaare
Getariarrai die zor.
Zumaia ere, aalegiñetan,
onen orpoz orpo dator.
Azken txanpa du Getarik.
Ua itsasoa jan bearra!
Zerura arraunak jaso ditute,
erre dute leengo marra.
Getari ixillak lau aldetara
zabali du deadarra.
Amabost arraun-ukaldiz gero
sartu zaie zarauztarra.
Andik bitara Zumaia an dute;
Donosti andik seitara;
kukuak oker egun artan jo;
ook bear zuten bandera.
Ola diote, dirurik egin
ez dutenek; buruz beera
egin dutenak; sakel-agoak
ustu zaizkie batera.
Zerura arraunak jaso bezala,
erori buruz ertzera,
—axuari jaio berriak ala
lepoa zintzil lurrera—;
gizagaiso bat buruz kanpora
jan ez duna botatzera;
beste bat, biguin burua artzeko,
beso biak gurutzera.
Bekaiñak dardar, buruan ostots,
begietan —naiz itxita—,
eraztun ori-gorria dir dir,
dirudiela tximista.
Biotz-pilpirak belarrietan
atera nai du gaindizka.
Beso ta gorputz ikara daude.
Gerogo... lotsaren zizta.
Getariarrak zuti... geienak;
batek, illaren taiua.
Aizka bat bide geigo balute,
zut eramango burua;
aizka bat leenik geldi balira,
berdin eror aunatua:
usteak eusten;
naiak aal eman;
irabazteak, gar-sua.
Min zuria arek; denen ikara;
bidean ez izana poz;
—patroiak mutil bat bota zizun
saioan izan zulakoz—;
larrua zurbil, ezpaiñak ubel,
zaiñetan ematen du otz...
Arek lagunen arreta bear
ta an ditu guziak gogoz.
Urguill'dik eta kai-ingurutik
etxera bar bar jendea;
itsasotarrek, lurrera bage,
dute bazkari-legea.
Ura aparretan utzi bagerik
atera da arraunzalea;
lurrin-ontzien arnasa dago,
gudu bizi aren kea.
Apustu egin, irabazi, ta,
itza merke, erri-zokora:
ardo, sagardo-edale bizkor
ba doz Irutxulora.
Galdunak, berriz, itz asko bage,
ez begira nai iñora.
Gora begira, itzul-inguru,
antxitak zerua gora.
Ke artaz gaindi pakea dago;
ke-tarte artan, naaspilla;
antxitak ere zalapartatik
igo dira pake-billa.
Galdunak, argi burua; baiña
naasia biotz-pilpilla.
Urrengo batez isilduko du
diru-gose ezin-isilla...
DONOSTIA'REN EDERRA
Ezkonberriak atsalde-erdian
itsasaldera berriro.
Ainbat istillu goizean, eta
atsaldean pake-giro.
Iru, lau ontzi, geldi bezala;
itsas-zabala garbiro.
Burruka gogor aren aztarnik
iñork ezin arki liro.
Kerik, aparrik, oiurik ez da;
erabat urdin da latsa.
Lurmendu denez, alaxe galtzen
basurdearen urratsa.
Lurmen dagola, aizean naasten
orbel garoen kalpatsa.
Guda-lekuan luzaroago
il diran aien kiratsa.
Donosti-inguru guziak ikus;
zein ta diran zoragarri,
legorrez ainbat ez dira arritzen;
urera begi belarri;
baso ta mendi, belardi ta lur,
errian ikusten sarri,
ez orrelako zelai aundirik,
ez baita ageri mugarri.
Urguill-mendian eseri, egon
—leengo aldean, bakarra—;
ikusi, entzun, bakan itzegin,
erdi-lo dute oarra.
Ertzetan, leetuz, bestetan ez da
ageri uiñen aparra.
Ola daudela, oartu bage,
gaiñean illunabarra.
Eguzkia apal etziñaldera;
uretan urre-galtzara;
—bide artatik iñolaz ere
joaten Amerikara—.
Erraiñu arek jarraitzen die
eguzkitik oiñetara.
Alako batek lilluratuz, bost
joan ziran uretara.
Kaiera doaz; baiña joanez
eten dakie bidea.
—Urrea janez, tarte jarri da
Santa Klarako ugartea—.
Araxeagoa, ta, berritzen dute,
—mingarri baita galtzea—;
luzaro bage ikusko dute
eguzkiaren sartzea.
Urre-bidea itzali zaie,
—eguzki zan iturria—.
Egizkoaren orde baizik ez
begien txoragarria.
Etxera biur diradeneko,
—urtea baita joria—
egiñen dute, gezurrik ez dun
artapil gorri gorria.
|