KOPLA ZENBAKITUAK
51
Bada nola kantadu ezpadaki
edo zer kantadu ezpadauko
eztau musiko inor benziduko
52
Askok enzuten dau nik probadu dot
polseak ez ebena enlazadu
aoak egiala alkanzadu
53
Esazu zegaiti danzuanean
jaio barri danak kantaetea
loak benzizen dau inozentea
54
Arzaiten dau enzunago deskansua
zerren arimeetan klaramente
dago musikea beti presente
55
Bada sei batek arzaiten badau
kantu sinple batez ainbat deskansu
zerren ez gazteak baldin badanzu
56
Esan badagizu ezta faltako
neurk jakin ez arren badogu diru
juglare pare bat nogaz konplidu
57
Apukaduko jazu bein barriz
alkilazen bazabilz lagun ona
beste bati apuka egiona
58
Gizon bat ebilen utra galdurik
donzella eder baten serbietan
zeiñak amorez eben penaetan
59
Urte bat eta bi bost eta amar
kastadu egian desditxaduak
beti bere minaz fatigaduak
60
Gizon onek seme bat badukan
kantalari guztiz graziosoa
gazte lindo kortes kuriosoa
61
Baegion aiteak erregutu
gau baten arren lagun legiola
zerren asegin andi leiola
62
Semeak baeson ni asegin dot
aita egin zure mandamentua
zerren ori da ene kontentua
63
Bajoazen bada gau illun baten
aitea ta seme biak batera
aitearen bioza koplazera
60
Baeson aiteak ene semea
neuri bano oba deretxudana
ebentxe bizi da ene laztana
61, 65
Bada bear dozu dagoan gero
gau aroau illun fresko ta oza
dulzero kopladu ene bioza
62, 66
Tenplazen asi zan biguelea
kontentaetarren bere aitea
esanjk ai Jesus ene koitea
67
Comienza la musica
M 1
Udabarri guztiz alegerea
maiazeko lora ederraena
ze indazu beti oneinbat pena
M 2
Gau illun onetan egizu argi
irargi zuria eta ederra
rendidurik nago ze bekit gerra
M 3
Dakusun azkero ene negarrok
ene laztan maite bioz gogorra
nola zara nigaz mutu ta gorra
M 4
Zer irabazten dozu ni ilagaz
edo zer ideraiten anzituaz
edo zer galzaite ni osatuaz
M5 68
Mereszidu ezpadot ezer bere
neure partez zerren naxan pobrea
zureti bai zerren naxan zurea
M6
Begiratu baga zuk ni nor naxan
salbo zu zeurori nungo zarean
nidokazu nagoan penarean
M7
Nik eztot galduko esperanzea
alferrik izango da kurelago
naiz beaza begit naiz alago
M8
Edo nafinzu barrez sekulako
edo zuk indazu bizi tristea
zuregan dan azkero emaitea
M9
Ni ez nagozu eske fiadurik
ez urregorria ez laborea
salbo zor deustazun amorea
M10
Ene aragiok ikara dabilz
ainbat sartu jate zure bildur
beretxat naxala gaxtolaz
M 11
Begiok irekazu gutxi baten
eta inka ezazu orrerean
zeure sierbo onen biozean
M 12
Zegaiti dakusan nola dagoan
ia bizi onegaz aspertua
minez mila lekutan zulatua
M13
Zegaiti dakizun zeurk ekusita
ez naxana min baga kexaetan
baize justo naxala eskaetan
M14
Eske nagozuna ene laztana
akorda badezazu ukazea
nik bere ukazen dot bizizea
M 15
Juzgazen badozu uleonegaz
ozitu jatala niri odola
indarsuak ditut birlo? ta bola
91
Erdeeraazko ipui batek
la bieja escarmentada berba(Irakurtezina)
lebela regazada paso el r(Irakurtezina)
92
Nik bere jaunorrek ala gurarik
probadu dot mina eta dulzea
bietan busti da ene ulzea
93
Konkluizen dot nik onein bategaz
inor izango bada abisadu
bear dau forzoso enamoradu
94
Gizon damaogaz eztaukana
konbersazioa gusdu anditan
bioa porra batez arraitan
* * *
37
Sentidu baga kastazen da
andiro aziendea
galzaiten dogu kreditoa
joia inestimablea
38
Egiten dogu delito bat
guztiz indolerablea
andiro ofendietan dogu
guztioen kriadorea
39
Onegaz enojaetan dogu
guk aren majestadea
alborotadu daroagu
birtuosooen bakea
40
Alteradurik jasarten da
pueblo popularea
guk barez irabazten dogu
infamearen nonbrea
41
Zeina dan gizon gaztearenzat
asa dakarren sar(Irakurtezina)ea
zuk eta zure lako (Irakurtezina) barriz
efinia eztaben penea
42
Sobrenonbre bat jenerala
pue(Irakurtezina)zeaz etea
Martin ga(Irakurtezina)ko prime ain barri
zuk niri itaunke(t)ea
43
Utra da neskak egiteko
pregunta losabagea
badanik bere dozuna legez
aragi gaxto gosea
44
Estilo onzat artu dozu
erro bakotx bat jaiztea
ai arren bada gald(Irakurtezina) oi zola
ortu artako frutea
45
Ilinti gatxek poda dezala
an jaiaiten dan boreea
astean bein balezarzue
aus oza ta brasea
agaz osatu lekidizu
matadurako frezea
[...]
64
Arereanik aterazu
il baten kalaberea
espilu artan mira zatez
neskame engañadea
65
Agan kontenpla badezazu
gogoaz biozerean
urteten prokuraduko dozu
zaozen kostunbrerean
66
Nik barriz erreguketan dizut
kunplietan dan gauzea
nigana gia eztezazula
sekula zeure barkea
67
Ene plazaan ze efinzu
zeure gorpuzez tendea
zegaiti ez dot nik erosiko
an jarri didin frutea
68
Konkluizen dot onein bategaz
salba prolixidadea
nik uste baño luze izan da
kartako parabolea
69
Bakit jarriko zareana
nigana enojadea
nik aregaiti ez nei emun
txoritxo baten lumea
70
Zeurorrek emun dozun gero
kausa orejinalea
remediozat ar ezazu
zeurorrek sufrietea
71
Aserraturik egon arren
ez dot isiko polsea
lau dukat bidalketan dizut
moneda alegerea
72
Estal ezazu oriegaz
zeure nezesidadea
on zara eze ezta faltako
zeruko ruziadea
* * *
31
Kabuan emaiten dau firmadurik
konklusioz zer zera berzerea
nebeaz bear dala terzerea
32
Ai ala gatxaren guztiz fortiza
ala biziaren bizi bedarra
benzu munduak ene deadarra
el 33 autor
Ona bada senoras klaramente
nun relatadu dan zuen bizia
zeina dan zuenzat guztiz gazia
34
Bada zeurk bazenduan eskojidu
zeurezat orrelako bizizea
zurazat ar ezazu sufrizea
* * *
19
Zu bazarade serbietan
jakiten naxan nungoa
baldin badozu adietan
erri artako berbaetan
ni banax Arabakoa
Copla 20
Urte askotan bizi banax
ezin nagoke arabaga
bardin da usdu dodan banax
neure izenaz nonbraeta nax
Joan Perez de Lazarraga
21
Amoreorrek il egidan
zagita batez bioza
libertadea gal ekidan
aren ordeko baegidan
prendatan etxi izoza
22
Agindu zidan negiala
dama eder bat serbidu
ark niri barriz legidala
gabaz egunaz alabala
kontrariozat segidu
23
Beti nabil kasoau dala
trabajadua azkero
inox ditxarik eztodala
benzedorezat atabala
jo jagiteko sendoro
24
Desditxaduau ditxaetan
beti narabil galdurik
akordadu dot erietan
desiertuko errietan
ez ebilterren saldurik
zazpi egun da nabilela
lekuti despedidurik
ene zaldiau dabilela
berau piloto berau bela
jan baga fatigadurik
25
Jakizu bada gura badozu
ene jenaok euradu
aideok deseazen dabe
leku onera giaetan
ziertu prokurazen babe
birretan erabildu nabe
donzella bigaz ezkonketan
26
Basoetati ebili naiz
ez erri zelaietati
ni gizonegaz batu ez naiz
ia ja kasi txitez il naiz
eztakust begietati
27
Ziertamente au da bada
donzella poderosea
ene mina ta dubda baga
puntu bat enkubridu baga
kontadu dizut prosea
28
Nik au onela nesonean
goratu eben burua
jagi gindizen arerean
puntu artarik bertarean
illundu zidin zerua
29
Ene semea baesadan
artu egizu esporzu
zugaz asegin ar dezadan
gatxori repara dezadan
ielmo ori eronzu
30
Ainbat tenpora dan azkero
zabilzadela galdurik
eben aseden eta gero
joan zatezke kaballero
andiro mejoradurik
40
Galdu balegi gizon batek
begietako bistea
gero mediku andi batek
|