
Eskuizkribua
Joan Perez de Lazarraga, «Lazarraga»
1567
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa
|
 |
 |
ZERU ZABALA OI ESTALI DA IZARREZ
Zeru zabala
oi estali da izarrez
ene begiak
asi zatez negarez
ene bioza
erdira zatez dolorez
Jerusalem
gaur bete da traidorez
jaun zerukoa
an ei dabil klamorez
saldu dabela
oi eta Judas traidorek
asper ze zatez
jentea negar egitez
ikara jabilt
lau laurenok bildurez
arren nanzuzu
jaun zerukoaen amorez
konta dezadan
pasio santua dolorez
Eguaunari
eguaunguren esanik
zeruko jauna
<jarria> zan tristerik
oi leukala
asko pensamenturik
biozean da
dolorez amargurarik
zerren eukan
Judasek gaxki saldurik
judeguakin
aurraz berba eginik
ogeta amar
<monedaz saldurik>
Entregazeko
Jesukristo loturik
traidoreasak
ondo disimuladurik
afariori aurkietan
baebilen solizitorik
aurkitu eta
dei egin deuso umilik
umilik eta
lisonja askoz beterik
joan zan jauna
dizipulook arturik
afaritan
maia bedeikaturik
nun esan eusten
guztiai berba jaginik
eben dago
ni naukana saldurik
eranzun eben
guztiak espantadurik
benturaetan
ez al nax bada jauna ni
neuronek bakit
arren extazu exilik
jagi zidin
afaritarean tristerik
guztiai oñak garbitu eusten
bertxeak umilladurik
nun esan eusten
asko palabra dulzerik
gero joan zan
guztiai ala etxirik
amabietan
[...]kojidurik
|
 |
 |
|
|