AIDE ANDIOK BIDALDU DEUSTAE
Aide andiok bidaldu deustae
eskrebidurik kartea
ezkondu gura nindukeela
ene gogoko tristea
oi eta bardin onela bada
andia jatort kaltea
zegaiti bein ezkonduzkero
galdu dot libertadea
onein batenaz oi kenduko jat
amoraduen nonbrea
eragoziko deraustae
damaok serbietea
akordaduko sekula ez jat
kalean paseazea
astirik barriz ez dot izango
zear ifinten gorrea
gabetan barriz ez jagot joko
laztanai biguelea
ez geiago oneretxiai
bentanarean flautea
debekatuko oi deustae
ari egiten apea
ez geiago ez jagot joko
kontereagaz atea
erraz daoke azkero geldi
oi ene errodelea
arkaan barriz erraz dafinket
malla finezko kotea
oi eztot zerren azkero janzi
seda finozko kalzea
ez geiago aren ganean
zapata kutxilladea
oi arrezkero nik ez dot zerren
estudiadu danzea
ez geiago dekoro jakin
pabaneagaz bajea
ondasunoek galdu badagit
semea ditxabagea
erruki nauzu neure aideak
zegaiti nax ni gaztea
oi oraingaño ez nax ni eldu
oi bada ogei urtean
oi eta barriz andiegi da
ezkonduaren kargea
bertati dakar gizonaenzat
ardurea ta plagea
enzuzu eta dirakasudan
ezkonduaren dotea
ezkondu eta lenaengoa
ona dau ilabetea
badanik bere bertati dauko
kargutan aziendea
berandu ezin eta gox jagi
iruli sarri oean
pensamentua darabilela
leku askotan fedea
pobrea bada zegaiti eztau
zegaz sustendu honrea
askotan estu oi bearko dau
errelleagaz goldea
izerdi orio franko bear dau
oi bere bular artean
maira datorrenean barriz
baba zigorrez saldea
zazpi librako tremes andia
faisaezat aldean
ardao zuri San Martingoa
pitxerraz iturrirean
ume txikik oi eta badau
azaiketako losea
aziazkero ezkonketako
[...]idago polsea
pobreonenzat oi gatxik asko
aberasonek doblea
mutil neskatoz lenaengoa
bete bear dau esea
oi eta aen gobernazeko
bear dau andi manea
pausorik asko egin bea dau
sustentazeko plazea
kontu andia bear dau egin
ez erorteko area
emazteori ona ezpadau
esean erriertea
alkar aditu ezpadagie
ez dabil ondo esea
kapelaetan darabiltela
beti aragi errea
aragionen jaaterako
asekabazko salsea
abenietan badira bere
ezta fatako kargea
interesean beti darabil
gizonak borondatea
ama askoren seme askogaz
bear dau batu urtean
ordu askotan oita bear dau
iregi bere polsea
semerik badeu esaten jago
aita egidak jakea
ari jakea egin orduko
alabeorrek gonea
oi ainbat dazust lazeria ze
eraetan jat fedea
oni aparta al dagiona
ditxa onezko semea
edolabere urten artean
ogeta amar urtean
neuronek ala egin gura dot
bizi al baninz artean
jaun zerukoak arren dindala
kunplietako ditxea
nigaz ezkondu gura dabena
sosega bidi bakean
oi onegaiti itxaden begi
dozenaxe bat urtean
artean barriz goza dezadan
oraingo libertadea
oi oni luze deretxanori
ze bego ene ustean
oi nitaukautat emazte on bat
zeña dan ama andrea
jaun zerukoak oni demala
bizi ona ta luzea
zegaiti onek sustenduko nau
egunean da gabean
gradu andian jarririk nago
ene egi ta fedea
oi orain ez letorket ondo
arereanik jastea
orain dama bat serbietan dot
lindea parebagea
oi eztauko mereszidurik
niganik anzietea
egin deustan mesedeak
serbidu jagin artean
zegaiti nei traspasadu
amorearen legea
oraindo beti izan nax
oi amoradu firmea
orain ez neuke errazoarik
izenau borraetea
ez geiago gazta zaroau
ain laster anzietea
klaramente dakustan gero
galzaite libertadea
ezkonduzkero probetxaetan
oi ezta damuketa
uztarriori ezarrizkero
sufridu bear goldea
orapilagaz lotu azkero
neke da askaetea
gauza fortiza oi dana bakust
ezkonduaren kargea
karga andia sufrietako
oraindo nax gaztea
azaiteau galdu lerait
ardura usazakeak
ene aginok ezin jan leie
aragi erre bagea
estomagoau galdu leiket
bianda probazakeak
oean kalentureak liket
lagunik baneu aldean
laster batean oi lirazueket
beste mundura bidea
gauza sakona bide da izan
isaso ondar bagea
neure buruau ez nei ondo
andratan konfiazea
ene aideak oi arren au da
neuronen respuetea
akordaetan ez dodala
ain laster ezkonketea
|