KOPLARIK ONDO ORDENAETA
Koplarik ondo ordenaeta?
abilidade badozu
orain egin dan ortos andian
metrifikadu egizu
Au esan eta baekidan
ies eginda estaldu
ilabetean ezin oi neben
sekula barriz topadu
Egun batean leukala
beste bazugaz kabildu
aen artera izan ninzan
exil exilik koladu
Aren aldean jasarri ninzan
zerren ez lidin uzatu
badanik bere bertan eben
zerbait lizana somadu
Izurrariau baekidan
sentidu baga askatu
guztizko uzkar terrible bat
nik banegion pulkatu
Esesan negion ene laztana
ez onegaiti penadu
zegaiti orain zu ta ni gara
biok igual geratu
|