MUNDU GUZTIAN ORAIN EZ DAGO
Mundu guztian orain ez dago
gizon kontentuagorik
oita nola ni orain nagoan
zeruko jaunak gurarik
zazpigarren ilabetean
urteje onau sarturik
iru egun kunplidu baga
oi setienbrek emunik
zeña zan egun alegerea
ene laztanak gurarik
ene laztanak gurarik eta
neurk ala trabajadurik
amore poderosoa jauna
asko deusut eskerrik
zu serbizeko ez jat faltako
sekula borondaterik
denpora baten lotu ninduzun
katea fortiz batekin
jaun zerukoa alabadu ze
orain banago librerik
donzellatxo bat ekusi neben
lindea parebagarik
oi neure bioz amorosoau
idogi zidan bertati
neuregaz neben libertadea
eroan zidan berekin
ni aren minez ilte ninzan da
a beti alegererik
nik aregaiti iragaro dot
munduan asko penarik
ark enegaiti oi oraingaño
eztau edugi ansirik
oi orain barriz nik ifini dot
bera kateaz loturik
oi bada bere nik aregana
asko dot borondaterik
ez dakizunok jakin egizu
ze kaoz enganadurik
zerren dama bat serbietako
asko bear da gauzarik
amoraduak zer bear daben
banago irakasirik
oi enzuzu ta jakin dagizun
badozu borondaterik
zegaiti askok jakin ez arren
egon oi da tristerik
irakasterren ez nago eske
bapere intereserik
oi lenaengo abantajea
dasadan zaoz exilik
jentil honbre oita bear dau
izango badau ditxarik
utra galanto ebili bidi
oi badau potestaderik
bere aoa ifini begi
palabra dulzez beterik
bere laztanaz ze beuzaike
sekula fantasiarik
oi barriz kunpliduko ez badau
ze begi alfer promesik
krueldaderik baderakuso
beoke beti tristerik
dameak gaxki esanagaiti
ez galdu esperanzarik
iñor begira dagoanean
ze beikeo berbarik
utra dulzero esan begio
bere penea exilik
presentexeak emun begio
gauza usaiz beterik
oi partieta danean barriz
zuzpirioxe garrazpi-
koitarik esan oi badegio
ifini esporzadurik
polsea barriz oi berabilke
oi diruz adornadurik
erreal ori kastaetarren
ez azeratu pausorik
bere laztana dakusenean
ebeli utra graberik
sekula barriz ze besakeo
besteren abantajarik
denporeorrek emun badagi
ez egon tentazakarik
zegaiti bera ezta ezingo
oean zabal zabalik
gabaz egunaz ze berakuske
sekula kobardiarik
laztanagana joango bada
ze beroake lagunik
bere begiak oi berabilke
laztantxoagan josirik
sekula gauza gutxiagaiti
ze begi sentimenturik
oi beazatu badagi bere
ez erakusi bildurik
oita irago ze bekikeo
bisitazaka asterik
zegaiti artu ez daikean
oi beste serbidorerik
oi alkanzadu daikeano
ez artu jagin zelorik
gabaz egunaz serbidu begi
sekula asperzakarik
oi geiago gura badozu
amoraduak ikasi
estudiadu arren egizu
laztanaen borondateti
zerren bestela oita ez jazu
probetxaduko gauzarik
mundu guztian ni baño ezta
oi amoradu firmerik
ene laztanak mereszidu dau
oi asko abantajarik
a serbizerren aspertu banax
banago deskansadurik
arta lastoa agin egizu
nik al dagidan gauzarik
eguaztena ifini nauzu
obligazioz beterik
|