JAUN ZERUKOAI EMAITEN JAGOT
Jaun zerukoai emaiten jagot
oi asko geraziarik
deseo neben okasio bat
zerren nagoan jakinik
nik orain diot inox ez zala
ipui zarrik guzurrik
zegaiti gauza eginik ezta
munduan sekretokorik
nik au onela esaterako
asko da errazoarik
oi geiago zufrietako
eztot nik pazenziarik
poeta gazte jakinduna
ze zaoz engañadurik
zu pagazeko faltako dala
nigan entendimenturik
egin dozuna egiterako
ez dozu errazoarik
zerren nik zuri eman eztizut
artako okasiorik
ez geiago nik egin ez dot
zure basoan egurrik
sekula barriz nik ez negian
oi zure kontra berbarik
obra barri bat ei daukauzu
nigaiti konponidurik
linda damea asko deusut
nik aregaiti eskerik
mesedeori serbietako
eztot nik intereserik
orretan bertan oi bear dozu
geratu satisfetxarik
onin batenaz adi nazazu
badozu sentimenturik
zure entendimentua bego
gutxitan irazarrik
bere burua oi bear leuke
efini korrejidurik
lenaengo ta gero juzgadu
bestegan baliz tatxarik
edo izanagaiti bere
eugi enkubridurik
au egiteka zugan asko da
dama galanta kausarik
zuri egiten ez jazun gero
ezertan agrabiorik
errazoarik ez daukazu
niri ifinten koplarik
ene kapea ojal ona da
neure diruak kostarik
iñoenari ezteusala
bapere inbidiarik
ene kapaak egon doaz
ain ondo toleztadurik
nola bazuen saboianea
gauza usaiz beterik
oita kapa bat emunagaiti
ez nax geratu piloxik
inori emun bajagot bere
ez nago damu jakinik
ene erriti oita zurera
badago bidazidorrik
oi aetati paseazeko
eztot ardura lagunik
bide artati iramo badot
zure kalera gezirik
ene laztana oi utra dago
galanto enpleadurik
zure lekuan ederra nor dan
zeur ezpazara ez dakit
zegaiti inor ederra dala
gurean ez da famarik
linda damea ni neurau nago
galanto informadurik
zure lekuan ez oi dala
ederrez konfradiarik
donzella eder juzgaetako
asko bear da gauzarik
onestidade parebagea
fundamentuzat arturik
mal pekado frutaau dago
lekuorretan galdurik
limosneraok salzaen dabe
lekuan beste frutarik
onin batenaz egon gura dot
aldionetan exilik
zegaiti arren eztit emaiten
igitaiak lekurik
bada nipere jarri badagit
sekula barriz koplarik
poeta gazte doña Elena
ez nax egongo exilik
au nik onela esaterako
asko dot errazoarik
berorren serbizaria nax ta
ez niri barriz burlarik
|